Está en la página 1de 2

MARTXOAREN 29AN ETXE HAU GREBAN!!

Pobreziaren feminizazioa errealitate bat da. Murrizketa eta erreformetan ikusi dezakegun moduan, gure lan eta eskubide sozialen gaineko erasoek ez dute egoera muturrera eraman eta errealitatea prekarizatu, okertu besterik egiten. Ez zaigu kontuan hartzen irtenbide errealak planteatzeko garaian, baina aldiz, ofentsiba kapitalista patriarkaletik eratortzen diren ondorioak zuzen- zuzenean ordaintzen ditugu. Eragile feministok eta emakume guztiak, Martxoaren 29ko greba deialdiarekin bat egiten dugu, soldatapekoak izan edo ez, kalera aterako gara, aldarrikatzera:

1. Etxeko eta zaintza lanak, ikustezinak, errekonozimendurik gabeak eta eskubideetan eta

garantietan hanka motz direnak, lanak direla, lana dela.

2. Egungo sistema ekonomiko eta sozial hau emakumeok egiten dugun lan ikusezinari esker

mantentzen dela.

3. Nahiz eta urteetan zehar emakumeok egin ditugun eta egun ere egiten ditugun lan hauek

estatistiketan eta medio ofizialetan ez atera, ongizatea eta aberastasuna ahalbidetu eta sortzen dutela.

4. Bizitza eta pertsonak egon behar dutela sistemaren erdigunean, eta ez egun dauden moduan

merkatuak.

5. Bada garaia, etxean, eremu pribatuan ere greba egitekoa!

Guzti honegatik, Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxatik eta Donostiako talde feminista zein emakumeen elkarteetatik dei egiten diogu jendarteari oro har, eta emakumeei bereziki, martxoaren 29an greba egitea gainerako langile klasearekin batera. Eta animatzen zaituztegu, etxeko atarietan kartel- komunikatua itsastera; etxe hau greban dagoenaren adierazle gisa! Ez garbiketarik, ez erosketarik, ez otordurik…

M-29an ETXE HAU GREBAN! EMAKUMEOK KALERA! EUSKAL HERRIKO EMAKUMEON MUNDU MARTXA ETA DONOSTIAKO TALDE FEMINISAK ETA EMAKUMEEN ELKARTEAK

El 29M ¡ESTA CASA EN HUELGA!

La feminización de la pobreza es un hecho. Los ataques a nuestros derechos laborales y sociales plasmados en reformas y recortes, no hacen más que agudizar y precarizar esta realidad. No se nos tiene en cuenta a la hora de dar soluciones reales pero sí para pagar las consecuencias derivadas de esta ofensiva capitalista y patriarcal. Ante la convocatoria de huelga del 29 de marzo del 2012, todas las mujeres y feministas, asalariadas o no, queremos salir a la calle, reivindicando:

1. QUE EL TRABAJO DOMÉSTICO Y DE CUIDADOS, NO RECONOCIDO, INVISIBLE Y CARENTE DE

DERECHOS Y GARANTÍAS, TAMBIÉN ES UN TRABAJO.

2. QUE ESTE SISTEMA ECONOMICO Y SOCIAL SE SOSTIENE A COSTA DEL TRABAJO INVISIBILIZADO

QUE ESTAMOS OBLIGADAS A REALIZAR LAS MUJERES.

3. QUE A PESAR DE NO APARECER EN LAS ESTADÍSTICAS NI EN LOS MEDIOS OFICIALES, APORTA Y

GENERA RIQUEZA Y BIENESTAR.

4. QUE LA VIDA Y LAS PERSONAS HAN DE SER EL CENTRO DEL SISTEMA Y NO LOS MERCADOS.

5. ¡QUE YA ES HORA DE HACER UNA HUELGA EN EL ÁMBITO PRIVADO!

Por todo ello, desde la Marcha Mundial de Mujeres de Euskal Herria y en especial desde los colectivos feministas y asociaciones de mujeres de Donostia llamamos a la sociedad en general y, a las mujeres en particular, a secundar la Huelga General del 29 de marzo junto con el resto de la clase trabajadora. Y animamos a manifestar nuestra indignación pegando el cartel-comunicado en cada uno de nuestros portales simbolizando el paro en el trabajo doméstico y de cuidados: Ni limpiezas, ni compras, mi preparar comidas…

EL 29M ESTA CASA EN HUELGA! TODAS LAS MUJERES A LA CALLE! MARCHA MUNDIAL DE MUJERES DE EUSKAL HERRIA Y COLECTIVOS FEMINISTAS Y ASOCIACIONES DE MUJERES DE DONOSTIA