Está en la página 1de 10

IRUEKO ALDE ZAHARRA

Irueko Alde Zaharreko monumenturik garrantzitsuenak honakoak dira:

Irueko katedrala

Irueko Andre Maria Erreginaren katedrala XV. mendean Irueko Alde Zaharrean eraikitako katedral gotikoa da. Orube berean, lehenago, katedral erromaniko bat eta, ziur asko, kapitolio erromatarra ere egon ziren. 1100 eta 1127 artean katedral erromanikoa eraiki zen. Gehiena, ordea, 1390ean erori zen. Fatxadak eta burualdeak baino ez zuten zutik iraun. Katedral berria eraikitzeko lanak berehala hasi eta XVI. mende hasieran amaitu zuten. Klaustro berria 1290 eta 1350 artean eraiki zen. Klaustro gainekoa 1472an bukatu zuten. Barbazan kapera eta jangela, berriz, 1330ean. Sakristiak XVII. mendekoak dira. Gaur egungo fatxada 1784 eta 1802 artean eraiki zen, XVIII. mendera arte iraun zuen fatxada erromanikoa ordezkatzeko. Fatxada berria Ventura Rodrguez arkitektoaren diseinuari jarraikiz egin zen, estilo neoklasikoan, Santos Angel Otxandategi durangarraren obra-zuzendaritzapean. Irueko katedralean, Erdi Aroko penintsulako arkitektura eta, oro har, arte- estilo bat baino gehiago biltzen dira. Alabaina, frantses eraginpeko gotikoa nagusitzen zaie gainerako estilo guztiei. Obrak herritarrek beren borondatez emandako diruarekin hasi ziren; Irueko apezpiku zen Arnaldo Barbazangoak eman zien jarraipena, eta evreuxtarrek bukatu zituzten. Monumentu-multzo honen barnean hiru zati nagusi bereizi behar dira: katedralaren beraren nabea, klaustroa eta elementu osagarri edo apaingarriak. Katedralaren nabearen berreraikuntza 1394. urtean hasi zen, Karlos III.a Noblearen erregetzaren garaian. Ondoren, Martin Zaldakoa prelatuak San Martinen kaperaren eta Ebanjelioaren aldeko nabearen bi zatiren eraikuntza ordaindu zuen. Lancelot apezpikuaren garaian, berriz, alde horretako gurutzaduraren zimenduak bota ziren. Antso Oteitzakoak,

erregearekin erdi bana, Epistolaren nabea eraiki zuen. Eta erdiko nabearen obrak, Karlos III.a erregeak hasi zituenak, Blanka II.a erreginaren garaian amaitu ziren. Agaramontar eta beaumontarren arteko gerra zela-eta, obrak geldirik egon ziren, baina, ondoren, Joan Albretekoa erregeak jarraipena eman zien, eta Alessandro Cesarini Irueko artzapezpiku zela amaitu ziren erabat. Katedralak hiru nabe ditu; albokoen aldean erdikoa da zabalena eta garaiena. Alboko nabeetan garaiera bereko hainbat kapera dago, kontrahormaren eta gurutzadura zeharkatzen duen nabearen artean kokaturik. Burualdean, kapera nagusia dago, oin pentagonal irregularrekoa, eta absidea inguratzen duen lau parteko nabe bat. Tenpluaren barneko aldea apaindura gutxikoa da. Argia erdiko nabe gaineko eta alboetako kaperetan dauden hutsuneetatik sartzen da. Oro har, katedral honetako arkitektura- ezaugarriak ezin dira Iberiar penintsulako besteren batean aurki daitezkeenekin parekatu. Klaustroa, berriz, aurrez zegoen estilo erromanikoko beste baten gainean eraikitakoa da; frantses eraginpeko estilo gotikokoa da, eta Europako ederrenetakoa estilo berekoen artean. Arnaldo Barbazangoa artzapezpikua izan zuen bultzatzailerik handienetakoa, nahiz eta Karlos II.a eta III.a erregeen garaian bukatuko zen. Lau ibilbide ditu, sei zatikoa bakoitza, eta landaremotibozko apaindura aberatsa du arku eta kapiteletan. Klaustroko hegoaldeko ibilbidean Ate Ederra dago, egundoko arte-kalitatea duena. Ibilbide horretan bertan, jantokira (gaur egun, elizbarrutiko museoa denera), ematen duen aurrekoaren antzeko beste ate bat dago. Aurrerago, sukaldeko sarrera dago, oin laukizuzena eta zortzi aldeko ganga piramidala duena; Europan aurkitu daitezkeen handienetarikoekin aldera daiteke, bere neurri eta handitasunagatik. Klaustro horretara ematen duen beste elementu bat Barbatana kapera da, oin karratukoa eta izar-ganga duena. Kaperaren erdian Barbazanen hilobia dago, Borgoinako estiloan egina, baina hura hil eta urte batzuk geroago egindakoa.

Nafarroako jauregia
Nafarroako jauregia Nafarroako Iruea hiriburuan dagoen XIX. mendeko jauregia da. Nafarroako Foru Aldundiaren lehenbiziko egoitza izan zen. Bere hormetan Espainiako Guda Zibileko arrastoak arkupean ikus daitezke, 1937ko azaroaren 12an eroritako bonba talken ondorioa. Proiektuaren ardura Jose Nagusia arkitektoari eman zitzaion eta 1840an eraikitza lanak hasi ziren. Irueko Lehen Zabalgunean kokatzen da, Gazteluko Plazako zati bat itxiaz eta aldi berean Sarasate etorbidearen mutur batean. Elizaren aurkako desamortizazioaren ondoren, Karmelita oinutsien komentuko lursailak probestuz eraiki zen.

Jauregi neoklasiko izakera du, bere arkitektura eta itxurak gainontzeko Euskal Herriko eraikin instituzionaletan eragina izan zuen. Harlandu sendoa, elementu eta banaketa kalkulatua, eta Sarasate etorbidera begira dagoen aurrekaldeko doriar ordenako frontis klasiko eta zurruna du. XX. mendearen lehen erdialdean, behin antzinako harresiak desagertu ostean, 1929an Jose eta Javier Yarnoz arkitektoek jauregiaren zabaltze lanak hasi zituzten, horretarako jauregia Karlos III.a etorbidea eta Irueko Bigarren Zabalgunerako norantzan handitu zuten, betiere aurreko arkitektur estiloan oinarrituz. Eraikuntzaren aurpegi honetako frontoiaren eskultura eta erliebeak 1932an Fructuoso Ordunak eginirikoak dira. Bertan Nafarroa, nahiz bere ezaugarriak diren giza eta arte jarduerak irudikatzen dira. Barnekaldean Tronuaren Aretoa nabarmentzen da, bere isabeldar estiloko dotoreziaz handiaz, 1861 eta 1865. urteen arten Maximiano Hijn arkitektoak eraikitze-lanak zuzendu eta bertan parte hartu zuten artista guztiak kontratatu zituelarik. Sarrera gisa eskailera arranditsu bat du. Argiztatutako iturri bat duen lorategi bat ere badu, honetan Iruean dauden bi sekuoietako bat topatzen da, iruindarren artean "Diputazioko Pinua" edota "Aldundiko Pinua" bezala ezaguna dena. 1896an Florencio Ansoleagak jauregiaren albo batean Agiritegi Probintziala eraiki zuen, hau Nafarroako errege-erreginen jauregia dagoen Nafarroako Errege Artxibategi Orokorra sortu arte erabili zelarik.

Nikola Donea eliza


Irueko San Nikolas eliza Nafarroako (Euskal Herria) Iruea hiriko Alde Zaharrean dagoen tenplu katolikoa da. XII. mendean altxatua, jatorriz ez zen jarduera erlijiosoak ospatzeko bakarrik eraiki, baita izen bereko bere burgoko auzotarren gotorleku militar eta defentsiboa izan zedin ere, hiriko beste bi burgoekin liskarretan egoten bai ziren (Nabarreria eta San Saturnino). 1222an, auzotarren arteko erasoaldi haietako batean, sute batek antzinako eliza-gotorleku erromaniko hura suntsitu zuen. Haren ordez eraikitako eliza berria 1231an sagaratu zuten. Alde Zaharrean kokatua, San Nikolas enparantza, Nikola Donea karrika, San Migel karrika eta Sarasate pasealekuaren artean, bere horma sendo eta burdin sareak, bai eta

antzinako hiru zaintza dorreetatik oraindik zutik dirauen dorrea, bere iragan gatazkatsuaren lekuko dira. Tenpluaren barnealdea hainbat fasetan eraikitako barrunbe gotiko ederrekoa da, protogotiko garaiko elementuak ditu: trazaketa orokorreko altxaera eta alboetako habearte kanoi apuntatuaren estalkiak, bai eta erdiko hormaren zati bat ere; Erdiko habeartearen gurutzeriako estalkiak, gurutzadura eta beiratedun harresiz eginiriko presbiterioa XIV. mendeko gotiko erakoak dira. Organo barroko handi bat badu, Irueko garrantzitsuena. Kanpoaldean gotikoa bi ateetan, absidean eta goialdeko harresiaren gune batzuetan bakarrik ikus liteke. Gainontzekoa 1888an Angel Goikoetxearen gehikuntzengatik ezkutatuta dago: arkupe neogotikoa, nolabaiteko neomudejar itxurako parrokietxeko adreiluarenen gainjarpena eta pasealekuan erdi aroko eklektizismoaren laburpena den aurrealdea ireki zen. Hainbat dorre izan zituen gaur egun bi ditu: handiena, Jos Martinez de Ubagoren bukaera barroko bat eta gaztelubegiak dituena, eta txikiena, egile berberarena dena.[1]

Nafarroako Museoa
Nafarroako museoa Nafarroako Gobernuak 1956an Iruean eraikitako museoa da, Alde Zaharreko Santo Domingo aldapan kokatuta. XVI. mendeko aurrealde eta kapera ditu. XVI. mendeko "Nuestra Seora de la Misericordia" izeneko antzinako ospitalean kokatuta, jatorrizko aurrealde eta kapera baino ez ditu mantendu. Etxaurrea 1556an Juan Villarreal eta Martin Azkaratek egin zuten, Irueko eraikin zibil pizkundetar bakarra izanik. Kaperak itxurazko erretaula fatxada du, Garesko XVII. mendeko ermita batetik ekarria. Kaperak Juan Antxetak 1547 eta 1550 artean egin zuen gotiko-pizkundetar estiloan. 1932an ospitalea kendu eta Nafarroako Ospitaleak ordezkatu zuen. 1952an Jos Yarnozek berreraiki zuen. 1986an Jordi Garcs eta Enric Soriak berrikuntza egin eta museoa berritu eta berrantolatu zuten. Lan gehienak 1860ko Nafarroako Monumentu Historiko eta Artistikoen Batzarrak eta 1940an Vianako Printze Erakundeak bildu zituzten. Agian nabarmenekoa Leireko kutxatila izan daiteke, 1000. inguruko islamdar artearena.

Irueko burguak
Irueko udal plazaren zoruan dagoen irudia, hiru burguen kokapena markatzen duena. Irueko burguak, Nabarreria, San Zerningo Burgua eta San Nikolasko Hiria, Erdi Aroan Iruea hiria osatzen zuten burguak ziren, nork bere jatorria, nortasuna eta araudia zituela. Urte askotan zehar elkarren artean istilu ugari izan ondoren, 1423an Karlos III.ak batu zituen.

Nabarreria Garai kristauaren bigarren milurtekoaren hasieran, Irueak ez zeukan erromatar garaian adina populazio. Antso III.ak babespena eskaini zion, eta, katedralaren inguruko eremuan, Nabarreriako burguan hain zuzen ere, biztanleria berreskuratzen joan zen. San Migel izeneko burgutxoa ere sortu zen, baina ia dokumentaziorik ez dago. Erromatar garaiko hiriko kale-egitura gorde bide zen lehen milurtekoan. Hala ere, antzinako Pompaelo Nabarreriako burgua baino handiagoa omen zen, inbasio musulmanek populazioa katedraleko muino aldera uzkurtu zelakoan. Nabarreriako gerran burgu hau erabat suntsitu ondoren, 1324z geroztik berriz eraikitzeari ekin zioten, kale berriak sortuz eta, hein batean,

aurreko egitura errespetatuz. Juduen auzoa burgu honen hegoekialdean zegoen (egungo Artzapezpikuaren jauregian, Erregeko Santa Mariaren plazan eta Merced eta Tejeria kaleetan), 1154an, Antso VI.aren agindupean fundatuta. Zernin Donea Burgua Nabarreriatik kanpo sortu zen auzo hau, hasiera batean Pero de Rada apezpikuaren zaintzapean (1083-1115), jatorri frantziarreko populazioa finkatzeko. Alfontso I.ak 1129an Jacako forua eman zion, erregearen jurisdikziopean geratuz. Goi lautada batean, egungo udaletxearen atzeko aldean, eraiki zen. Bere parrokia nagusia San Zernin eliza zen. Haren hiri-egitura hexagonala eta simetrikoa da, San Frantzisko eta Descalzos kaleak muga eta Kale Nagusia erdikoa zituela. Hori dela eta, pentsatutako egitura dela dirudi. Geroago burgu hau handitu zen, besteak beste frantziskotarren konbentuarekin. Nikola Donea Hiria Nikola Donea auzoa Zernin Donearen ondoan eraiki zen, haien artean etengabeko gatazkak sortuz. Errektangulu moldeko planta, bastida motako planta, dauka, Nafarroan Zangozak edo Garesek daukaten bezala. Nikola Donea eliza gotorleku izan zuen, balizko kanpoko eraso baten aurrean baita Zernin Donea burgutik etorri zitekeen aurrean ere. Biztanleria ere frankoa da, baina nafarren proportzioa Zernin Donekoa baino altuagoa zen. Burguen arteko hartu-emana Apezpikuen agindupean zeuden hiru burguak. Nolanahi ere, haien arteko erlazioak istilutsuak izan ziren, eta batzuetan gatazka armatuak ere gertatu ziren. Horien eragin nagusiak bi ziren: Nabarreria eta Zernin Donearen artean geratzen zen lur-eremua, eta, bestetik, Alfontso I.ak ZerninDoneari emandako pribilegioak, zeinek beste bi bekaiztu zituen. 1213an hogei urterako su-etena adostu zenez gero, horren aurretik ere borrokak suertatu zirela esan daiteke. Halaber, hitza ez zen bete, 1222an Zernin Donekoek San Nikola Doneari eraso egin baitzioten. Horren ondorioz, eliza-gotorlekua erre zuten. Bi hauek haien arteko murru eta zangaren erabilpenarengatik ere borrokatu ziren. Eta biak batera Nabarreriari egiten zioten buru. Gatazkaren erpina 1276an etorri zen. Zernin Doneak eta Nikola Doneak, alde batetik, eta Nabarreriak, bestetik, elkarren aurka zituzten ezinikusiek, zein erresumako ondorengotzaren gaineko krisialdiak eta aldemeneko erresumen grinek eta esku-hartzeak matxinada bat eragin zuten, Nabarreriako gerra. Ondorioz, Frantziako armadak Nabarreria suntsitu zuen. Karlos I.ak, azkenean, 1324an, berriro auzo hori eraikitzeko baimena eman zuen.

Batasuneko Pribilegioa
Karlos III.ak, Irueko burguen arteko ika-mikak amaiarazi nahian, 1423an Batasuneko Pribilegioa plazaratu zuen. Horren bidez, hiri jurisdikzio horiek udal batean bildu ziten, armarri

eta zerga bakarren azpian. Agindu horrek, aldi berean, hiruren arteko oztopo eta muga fisikoak suntsitzeko esan zuen, nahiz eta harresiak luze arte ez ziren desagertu. Denboraren poderioz gatazka latz horiek ahaztu ziren. Hiruren arteko eremuan udaletxea eraiki zen. Nikola Donea eta San Zernin Donearen artekoan, berriz, Kale Berria sortu zen 1585an

Beste eraikin batzuk

Saturnino Donearen Eliza (edo Zernin Donea, edo Sernin Donea), hiriko ebanjelizatzailea. Jaku Donearen tradiziorik handienekoa. XIII. Mendekoa. Aldamenetan dorre sendoak dituen gotorlekuaren itxura du. Atariak azken epaiketaren tinpano bat du. Aurrealdeko arkupeak bere oinetan belaunikatuta dagoen ume erromes bat duen Santiagoren tailu bat du. Klaustroa zegoen tokian XVIII. Mendean Bideko Ama Birjinaren Kapera eraiki zen. Zernin Donea-en tailu bat dago hemen.

Imponente iglesia de San Saturnino

Udaletxea: XVIII. Mendeko aurrealde barrokoari eusten dio. Lehen udaletxea Batasunaren Pribilegio garaian eraiki zuen Karlos III Nobleak, hiru burguetatik kanpoan lur batzuetan, bera inoren alde ez zegoela adierazteko eta burgue arteko liskarrak ekiditzeko.

Capilla de San Felipe Neri

Felipe Neri Donearen Kapera: XVIII. Mendeko atari barroko ederra du. Bere atzean Saturnino Donearen eliza dago.

Lorentzo Donearen Eliza: Hasieran gotikoa izan zen, baina zaharberrikuntza neoklasikoaren ondorioz, ez da ia garai gotikoaren arrastorik geratzen. 1901. Urtera arte, zerumuga zaintzen zuen dorre handi bat, erdi-aroko defentsen hondarrak eta atari barroko izugarri bat ba geratu zitzaizkion. Baina urte horretan dena bota zen. Kapera barroka handi batean prozesioan ateratzen den Fermin Donearen irudia dago.

Nikola Donearen Eliza: Gotorleku gotikoaren itxura du, arrosa-leiho erromanikoa eta XIV. Mendeko dorrea. Mendeetan zehar aldaketa eta zabalkuntza ugari izan ditu, emaitza nahiko berezia izanik. Nafarroako Komptos Ganbera (Kontu Epaitegia): Ansoleaga kalean. XIV. mendeko etxe txiki gotikoa da. Gaztelu plaza: Iruetarrentzat egon gela da. Lehen gaztelua Luis Hutn erregeak eraiki arazi zuen enparantzaren erdian 1308 eta 1311 urteen bitartean. Hiria inguratzeko hesia berreraiki zirenean, gaztelu hau hiriaren oso barnealdean geratu zen eta Fernando el Catlico 1513an beste bat eraikitzeko agindua eman zuen, gaztelu zaharraren harriak erabiliz. Gaztelu hau 1590aren inguruan bota zen, Ciudadela izenekoaren eraikuntza nahiko aurreratuta zegoenean.

Enparantza osatuta zegoen bere hiru aldetan, ez ordea hegoaldean. Hemen Karmeldar oinutsek plaza itxi zuen monastegi bat eraiki zuten. Lanak 1600an bukatu ziren. XVII. mendetik 1843. Urtera arte zezen plaza izan zen. Enparantza garai ezberdinetan egindako lanen emaitza da eta ondorioz estilo ugari antz eman daitezke bertan, itxura askokoa eta tradizio handikoa izanik. XVIII. mendearen amaieran Luis Paret-en iturri eder bat jarri zen, Ugaritasunari eskainia. Herriterrek MariBlanca deitu zioten, 1910an bota zen, estatuari bakarrik eutsi zitzaiolarik. 1836an Karmeldar oinutsek, Mendizabalen Desamortizazioren ondorioz, konbentua utzi behar izan zuten. Hemen eraiki ziren Nafarroako Foru Aldundiaren Jauregia, Kreditu Nafartarra eta Antzoki Nagusia, denak itxura neoklasikoan. 1859an oraindik plazaren ertz batean dagoen La Perla Hotela eraiki zen eta, Irueko zaharrena bada ere, 2007an erabat zahar-berritu zuten. 1880 eta 19895. Urteen artean Kasino Nagusia eta Irua Kafetegia egin ziren, biek oraindik galdu ez duten mendearen amaierako tankera erromantikoa zutelarik. Garai hartan kafetegi ugari ireki ziren. Enparantzatik bertatik 1911an Irati trena igarotzen zen. Bigarren Zabalkundea eraiki zenean Antzoki Nagusia tokiz aldatu zen 1931an, Karlos III etorbidea egin ahal izateko. 1943an harrizko musika-kiosko ospetsua eta maitatua ipini zen, lehenago zegoen egurrezkoa ordezkatzeko. Plazan egin zen aparkaleku eztabaidatsua egiteko lanak egitean, lurrazpian iruinarri bat, bainuetxe erromatarren hondarrak, nekropoli musulman bat, erdi-aroko hesiaren zati bat eta aipatutako komentuaren hondarrak.

La Agrcola eraikina, gaur Udal Liburutegia.

Frantzisko Donearen eskolak; aurrean Frantzisko Donearen estatua.

Frantzisko Donearen Enparantza: epaitegi eta kartzela zaharrek bota zirenean utzitako orubean eraiki ziren Frantzisko Donearen enparantza eta plazako bi eraikin ezagunak, La Agrcola eraikina eta Frantzisko Donearen eskolak. Ikastetxearen aurrean Argaya eskultorearen Asisko Frantzisko Donearen estatua dago. La Agrcola Eraikina: La Agrcola Banku eta Aseguruak enpresarentzako egin zen. Proiektua Francisco de Urcolak egin zien 1910an eta lanak 1913an amaitu ziren. 1914 etq 1924 urteen artean Gobernu Zibila izan zen, dsarrera kale berritik zuelarik. Urte batzuek geriago luxuzko Gran Hotel izan zen, baina 1934an itxi zuten. Gaur egun eta 1972etik, eraikinarer zati batean Udal Liburutegia dago. Irueko arkitektura zibila izateko, bere proportzioak oso handiak dira. Elementu aldetik oso aberatsak eta era askotakoak dira. Azpimarratzeko modukoak dira gainean kupulak dituzten bere ertz borobilduak eta bere erdiko frontoian duen landare-irudiz osaturiko kolorezko mosaikoa. Nabardura modernista dituen arkitektura eklektikoaren adibidea. Frantzisko Donearen Eskolak: XIX. mendeko desamortizazioa gertatu arte, orube honetan franziskotarren komentua zegoen, 1849an bota zuten arte. Gaur eguneko eskolen eraikina 1902an altxa zen, Julin Arteaga arkitektoaren zuzendaritzapean. Eraikinak hiru solairu baino ez ditu eta proportzio handietakoa da, Erdiko zatia harrizkoa da eta beste bi zatiak baino aurretatuago dago. Azken hauek adreilu gorrizkoak dira.

Ezpeleta Jauregia: aurrealdea

Ezpeleta Jauregia: arkuzko korredoreak

Ezpeleta Jauregia : Jauregi barrokoa (XVIII m.). Aurrealde ikusgarria du. Kale nagusian dago kokatuta. Kristobal Donetik guda karlistetan (1875an) jaurti zuten bala oraindik

antz ematen da bere balkoietako batean. Bere atzealdean arkuz osaturiko korredore bikaina.

Kondestablearen Jauregia: Iruean dagoen Errenazimentuko arkitektura-lan bakarra da hau. Kale Nagusia eta Jarauta kalearen bitartean dago kokatuta eta oraingoa 1736an eraiki arte, Gotzainaren Jauregia izan zen. Era berean, 1752tik 1760ra Udaletxea izan zen oraingo barrokoa eraiki zen bitartean. Duela gutxi zahar-berritu zen eta Alde Zaharreko kutur etxea da.