Está en la página 1de 10

ANIMALIAK

ESAERA ZAHARRAK

Otsoa aipatu eta otsoa atean


Esanahia: Aipatzen duzun pertsona agertzen denean

A, zer parea! Karakola eta barea!


Esanahia: elkarrekin denbora asko pasatzearen
ondorioz, antzekotasun asko dituzten pertsonei.

Zozoak beleari ipurbeltz


Esanahia: norberaren akatsak beste norbaiti egoztean
aipatzen da.

Oilo ibiltari, azerien janari


Esanahia: behar ez den tokian ibiltzen denari
ezbeharrak gertatzen zaizkio.

Mandoa saldu eta astoa erosi


Esanahia: negozio txarra egin.

Hontzak birigarroari buruhandi esatea


Esanahia: norberaren akatsak besteei egoztea.

Okila kantetan (kantatzen), euria atetan


Esanahia: okilak kantatzen badu, euria datorren
seinale.

Kalean uso, etxean otso


Esanahia: kalean oso pertsona ona eta atsegina
da, baina etxean guztiz kontrakoa.

Kukuak oker jo
Esanahia: gauzak espero ez bezala gertatu.

También podría gustarte