Documentos de Académico
Documentos de Profesional
Documentos de Cultura
Gandasegi eskolako mendeurrenaren ospakizunak Urtarrilaren 19an hasiko dira. Egun honetan, 18:00tan antolatuko den ekitaldi batean, eskolarekin harremana duten oroigarriak (aintzinako eta gaur-egungo argazkiak, notak, eskola kartilak, idaz-makinak, etab.) jasoko ditugu. Jasotakoa sailkatu eta eskolan bertan dagoen materialarekin batu ondoren, urtean zehar erakusketa bat antolatuko dugu. Ekarri zuen eskolako oroigarriak eta ez ahaztu izena eta telefonoa jartzea gero materiala bueltatzeko. Ekitaldi hau bukatutakoan Felix Linaresen bisita jasoko dugu, zine forum bat aurkeztera etorriko baita. Torrezabal Kultur Etxean pelikula bat ikusi ondoren berarekin solasaldian aritzeko aukera paregabea izango dugu. Beraz zita lehenengo eskolan izango da eta ondoren, denak batera, Torrezabalera joko dugu. Hauek dira guretzat hain garrantzitsua izango den urte honetan izango ditugun lehen ekintzak. Gehiago ere izango dira eta, beti bezala, guztien berri izango duzue. ANIMA ZAITEZTE ETA PARTE HARTU, GURE ESKOLAK 100 URTE BETETZEN DITUELA OSPATU BEHARRA DAGO ETA. Gandasegi Eskolako Mendeurrenaren Batzordea.
Estos son los primeros actos que tendrn lugar este ao tan importante para todos. Habr muchos ms y recibiris informacin por las vas habituales. ANIMAOS Y PARTICIPAD, HAY QUE CELEBRAR QUE NUESTRA ESCUELA CUMPLE 100 AOS. Comisin de Centenario del Colegio Gandasegi.