Está en la página 1de 16

1

F. NIETZSCHE
1. Bizitza eta garapen intelektuala
Roecken izeneko Alemaniako hirian jaioa 1844 urtean, eta Weimaren hila 1900ean. Haurtzaroko famili giroa eliztarra zen -protestantea-, baina zorrotz-zorrotz horietakoa. Bere senidekoen artean bere arreba Elisabeth aipatu behar da Nietzscheren idazkiekn egin zuenagatik. Jakin badakigu ere, Friedrick Nietzsche-k 12 urterekin hasita eta gerora, izugarrizko burukominak jasan behar izan zituela. Beti burukominez bizi izan zen, ikusmen-akatsak berarekin zeramatzala bizitza guztian. Izan zituen bai, arazo fisiko gogorrak; harritzekoa benetan kontuan hartuta nola goraipatu zuen beti bizitza. Hamabost urterekin, Pforta entzute handiko eskolan sartu zen bigarren mailako kasketak egitera. Humanistika arlorako sena pizten zaio, filosofiaz eta musikaz serioski arduratzeko. Platon eta Shopenhauer-en lan batzuk irakurriko ditu.

2 Hemengo kasketak amaitu ondoren, Bonn-era joan zen Teologa eta Filosofia klasikoak ikastera 1864.ean. Urte bat beranduago Teologiaren bidea utzi eta hizkuntzalaritzaren eremuak jorratuko ditu. 1868. urtean, Wagner musikaria ezagutuko du. Hogeitalau urterekin Basileako Katedra eskuratu zuen eginkizun akademiko bikain bati hasiera emanez. Bolada honetan eman zituen hitzaldi batzuk zirela medio, txarto ikusia izaten hasi zen., Wagner, lagun zintzoaren aholkuak bere lehen obra idazten du: Tragediaren jaiotza musikaren izpirituan (1871) Obra honen argitaratzeak greziar kultura zaleen artean haizeak harrotu zituen. Nietzscheren ustez, Grezia zahar hartan, bi izpirituren aurkakotasuna antzeman zitekeen: lehen izpiritu edo izpiritu dionisiakoa-k, barre egiten eta dantzatzen duen Dionisos, hordialdiaren eta alaitasunaren, jainkoaren bitartez bizitzari eta munduari baietz esaten dion izpiritua adieraziko luke; bigarrenak, izpiritu apolineoa-k Apolo jainkoaren bitartez dakarkiguna: arrazoia, zentzutasuna, neurriaren adierazlea... Lehendabiziko izpiritu edo joera Platon eta beste hainbat filosofok zapaldu omen zuen. Obra honek, irakaskuntzatik alde egin zuen aldia markatuko du. 1876. urtean, Desorduko gogoetak ("Consideraciones intempestivas"), plazaratu zuen, mundu "modernoari" kritika zorrotza eginez: arrazoian sostengaturiko aurrerakuntza, zientzian eduki beharreko fedea, arte burgesa... 1878.ean Wagner-ekin haserretzen da, azken honen lanen eboluzioak okerrera jo duela kontsideratzen duelako Kristau idealei musika jarri diela pentsatzen duelarik (Parsifal izeneko opera). Honaino kontsidera daiteke Nietzscheren Garai Erromantikoa luzatzen dela. (Tragediaren Jaiotza idaztetik Wagner utzi

3 arte). Hemendik aurrera Garai Positibista hasten da. (Nietzschek 34 urte ditu). 1880. urtean Gizakioi, gizakoiegi (Humano, demasiado humano), liburuari amaiera ematen dio, bere idaztankera aforismo eta metaforaz horniturik aurkitzen dugularik. Unibertsitatea utzi eta, Europan zehar alde batetik bestera ibiltzeari ekiten dio. Italian, adibidez, estu eta larri bizi arren, eguzkiaz eta argiaz gozatuko du. 1881 ean, Egunsentia argitaratu zuen. 1882ean, Zientzia alaia idazten du. Urte honetan bere obrarik garrantzitsuenari hasiera emango dio: Honela hitz egin zuen Zaratustrak. ( 1884an bukatua), Garai Kritikoaren hasiera markatuko duena. Gainera, Lou Andreas Salome izeneko emakume errusiarraz maitemintzen da. Bere osasuna, hori bai, gero eta txarragoa da. Hurrengo urteak oso oparoak izan ziren: Ongiaz eta. gaizkiaz haraindi (1886), Moralaren genealogia (1887) , "Ecce homo". "ldoloen krepuskulua' eta Nietzsche Wagner-en aurka (1887)... amaitzen ditu. Zalantzarik gabe, hauek dira bere obrarik ezagunenak eta bide batez erradikalenak, batez ere kristiau-tradizioa ukatzeagatik eta bizitza den moduan goraipatzeagatik.

4 Gero eta okerrago zegoen; batzuek erotzat harturik bere bizitzaren amaierara hurbilduz doa. 1889.eko urtarrilak 3an behin betiko kolapsoak jo zuen. Basileako klinika batetako egonaldiaren ondoren, bere arrebaren etxean azken eguna etorriko zaio, hain zuzen ere, europarrei bere obrak irakurtzeko irrika pizten hasten zaien momentuan (1900).

2. Nietzscheren iturriak
Nietzsche-ren urrutiko aitzindariak Grezia zaharrean aurkituko genituzke, Apolo-Dionisos kontrajartzeak sinbolizatzen duena eta berak hain ondo aztertu eta ezagutu zuen zibilizazio hartan. Jarraian Sokrates-Platonen iruzurra etorriko da eta hortik aurrera Nietzschek tradizio filosofiko oso baten ukapena egingo du, batez ere bere Garai Kritikoan. Hala izanik hasiera baten ilustrazio aldiko ideia nagusiak, aurrerakuntza, arrazoia, zientziaganako fedea... bere interesa biziki esnatu omen zuten, baina beranduago, ilustrazio-aroko filosofoen aurka gogor eta gogoz ekingo dio. Jakin, Nietzsche bere garaian ospe eta fama gehien zeukan filosofoaren kontra ere agertu zela. Hau, Hegel dugu, eta errealitateko gauza guztiak arrazoiaren bitartez adierazi eta justifikatzea zuen helburutzat. Sakontasun psikologiko handikoak diruditen filosofo honen obrak, Nietzsche-k, kristau tradizioaren eta moralaren jarraipen hutsak bezala ikusiko ditu. Aipaturiko pertsonaia hauek ez bezala, Goethe idazle eta poetaren figura aldarrikatuko du. ilustrazioko gizasemeen artean, hau da bizitza bera maitatzeaz batera, jarrera ederrak, harrotasuna, goi-mailako intelektualeriaren diziplina, lurra eta bizitzarako eskerrona adierazten duena. Goethe bizitzaren irakurketa ezberdinak adierazpen artistikoen bidez eman

5 daitezkeela dioen lehendabizikoa da. Nietzsche-k Goethe miresten du, kristau moralaren haraindiko munduaren aurrean, bizi dugun munduarekin bat egiten duelako. Halere, Nietzsche-rengan intelektualki gehien eragin zuten bi pentsalariak hauek dira: Schopenhauer eta Wagner. Nietzsche-k Schopenhauer topatzea ondare izan zuen. Artur Schopenhauer, XIX. Mendeko lehen filosofo irrazionalista izan genuen. Berarentzat, Alemanian filosofian orduan egindako guztia (Hegel), beren soldatak jasotzeagatik hitzemaitza kaskarra baino ez zen izan. Zalantzarik gabe, ikuspegi ezkorra duen gizona dugu Schopenhauer. Hauxe da bizitza berarentzat: mina, borroka, suntsiketa, gogorkeria, zalantza eta errorea. Bizitza irrazionaltasun hutsa da. (Gizaki ororen atzean, irrazionala den zerbait badagoela baieztatu zuen, Freudek baino lehenago.) Haren aurrerabidean ez dago zentzurik ez helbururik; adurrak menperatzen du bizitza, ez dute sustrairik giza balioek. Schopenhauer-entzat giza bizitza asetu gabeko etengabeko desioa da, eta, hortaz, bizitza mina da. Giza existentzia eta gizartea berekoitasunik sakonenak zuzenduak dira, antsiek, kontrajarritako interesek. Existentziaren gurpil madarikatu horri hes egin ahal izateko nahiak, desioak, antsiak bertan behera utzi behar dira. Ez da ezer nahi izan behar, ez da desiratu behar; horrela "Nirvana lortuko dugu, sufrimendu ezatik datorren bakea, "ataraxia". Nietzsche ados dago Schopenhauer-ekin mundua kaos, nahimena eta desira bezala ikustean; onartzen du ere giza existentzia ez dela gezurrekin eta itxaropen faltsuekin "gozotu" behar eta bizitzari gogortasunez aurre egin behar zaiola.

Baina Nietzscheren ikusmoldea guztiz baikorra izango da: desioa, nahimena eta antsia ez dira ezabatu behar, baizik eta ahalik eta gehien potentziatu eta garatu behar dira, horrek sufrimenduak eta poztasunak ekarriko baditu ere. Beraz, bizitzaren aurrean bi jokaera dira posible: Lehenengoa guztiaren ukapena eta ihesarena da. Bigarren jokaera, aldiz, bizitza bera den legez onartzea da, bere jatorrizko irrazionaltasun ezaugarriekin onartzea alegia, eta honek, ondorioz, bizitza gorestera darama. Bigarren eragin garrantzitsua Richard Wagner dugu. Aspaldi, ospe handia izatera iritsi den musikalari hau bere gaztaroan hegeliar ezkertiarren inguruan ibili omen zen. Bakunin-en laguna, 1848. urteko iraultzetan parte hartu zuena. Wagner, Nietzsche-rentzat, gizadi berri baten eredua eraikitzeko asmoaz, musika konposizio-lanetan buru belarri jardun zuen izpiritu librea da. Beharbada, musikalariak, bere hasierako opera lanetan, heroi zaharren eta natura goraipatzen zituen gaiak gogoko zituelako. Bizitza bera maite zuelako, bere obretan izpiritu edo doinu bizizale, alai hori pairatzen dugu. Baina, gauza guztiak aldatzen doazen moduan, gauetik goizera, Wagner natura eta bizitzaren inguruan egindako doinuak ahaztu eta, kristau ideia eta kristau historiaren pasarte nagusienei musika jartzen hasiko zaizkie (Parsifal). Nietzschek sekulan ez zion Wagner-i traizio hori barkatuko. Euren adskidetasunaren amaiera izan zen.

3. Jainkoaren heriotza: mendebaldeko tradizio platonikokristauari kritika


Nietzsche-k"Jainkoa hil da esaldiaz, Mendebaldean urte askotan gertatutakoa sinbolizatu nahi du. Jainkoarenganako sineskera europar gizakiarengan desagertzen ari da, eta, horrekin batera, gizakiaren bizitza iparrorratzik gabe geratzen da, zentzurik gabe,orientaziorik gabe; mendebaldeko kultura nihilismora iristen da. Nietzscherentzat Jainkoaren heriotza Errenazimenduan hasi eta Ilustrazio garaian ailegatzen da bere gailurrera. Errenazimendurarte Jainkoak ematen zion "zentzua" munduari; instituzio politikoen oinarria, autoritatearen laguntza, moralaren iturria zen; Jainkoarengan oinarritzen zen. Munduaren ezagutza antolatuaren posibilitatea, Jainkoa baitzen Naturaren Legeen emailea. Jainkoaren heriotzarekin hiltzen dena mendebaldeko metafisika da; hau da, mendebaldean filosofia egiteko modu nagusia. Metafisika hau kristautasunaren aurretik hasi zen (Platonekin) eta Hegel-en filosofiarekin iristen da bere punturik altueneraino.

8 Nietzscherentzat metafisikaren asmatzailerik garrantzitsuena Platon da. Platonismoa errorerik iraunkorrena ekarri duena da: pentsatzea balorerik gehien duten gauzak ezin direla mundu honetatik eratorri, baizik eta beste jatorri bat behar dutela, beste mundu batetik etorri behar direla. Bi munduren arteko bereizketa honek, izaki erreal eta itxurazko izakiaren arteko bereizketak, bizitzaren balorazio negatiboa suposatzen du. Platon eta kristauen jarrera honen kausa, Nietzscheren iritziz, heriotzari, zahartzaroari eta aldaketari zieten beldurra da, funtsean. Egindako eraldaketa faltsu hori Kristautasunak areagotu eta zabalduko du. Horregatik, Nietzsche-k esaten du kristautasuna platonismo herrikoi bat dela. Kristautasunak bi munduren existentzia ziurtatzen du (zerua eta lurra), gauzak gainditu ezinak diren bikoizketetan bereizten ditu (oraindik gehiago): ongia eta gaitza, izpiritua eta haragia, aingerua eta piztia, zerua eta infernua, santuak eta kondenatuak eta, gehien bat, Jainkoa eta berak sortutako izakiak. Mundua "malkoen harana' da eta kristauen aberria zerua da. Ilustrazioak Elizaren dogmak atakatu zituen, bere ilunkeria eta Aita Santuen boterea onartzen ez zituelarik, baina kristautasunaren dualismoaren funtsezkoena errespetatu zuen. Jainkoaren heriotzak utzitako zuloa beste instituzio batzuengatik betea izan zen: Arrazoia,

9 kontzientzia morala (Kant), Zientzia (positibismoa), Estatua (Hegel). Ilustratuak, beraz, dira ausartu Jainkoa behin betiko hiltzen honek dakartzan ondorioengatik: Dostoievsky-k zioenez, "Jainkoa hil bada dena zait zilegi

ez

4. Zientziari kritika
XIX.mendean, orain arte Jainkoa edo Arrazoian oinarrituriko Metafisika tradizionalaren pisuak, filosofiaren pisuak, azken finean, sendotzen ari den Mito berri bati uzten dio lekua. Fenomeno berria Zientzia izango da. XIX. mendea, positibismoaren (zientzia zaletasunaren) mendea da. Aurkikuntza zientifiko handiak egiten diren mendea: Zelula, geneak, Pauvloven erreflexuak, Darwin-en espezieen eboluzioa, Freud-en inkontzientea.... Jainkoarenganako eta filosofiarekiko ohiko fedearen ordez, Zientziarekiko fedea berriztatuko da, eta metodo zientifikoa, baliagarriak diren ezagutzetara iristeko bide bakarra bezala. Nietzsche-k zientziaren kontra egiten duen kritika ikuspegi diferenteetatik egiten du. Batetik errealitatearen matematizazioaren kontrako kritika da. Zientziak dionaren arabera badirudi gauza guztiak erlazio matematikoen bitartez adieraztea posible dela, baina Nietzsche-ren ustetan, matematizazio honek ez digu gauzak erabat ezagutzen laguntzen. Gauzen zenbatasunezko determinazioak (erlazio kuantitatiboak) garbiak izan arren, gauza bakoitzaren nolakotasunak ahazten ditu. Alegia, nolakotasun guztiak kopuruetara bihurtzea, hutsegite eta erokeria da

10 Zientzia positiboek (matematikak, fisikak, kimikak ... ) ez digute gizakiaren pasioaz, indarraz, maitasunaz, atseginaz ezer esaten. Zientzia hauek, beraz, ezin dute gizakia azaldu. Nietzschek ez du zientzia bera kritikatzen, bere manipulazioo edo erabilera baizik. Hala izanik zientziaren garapenetan heburuak askotan ez dira zientifikoak, baizik politikoak, ekonomikoak Bestalde, Estatuak ere bere zerbitzurako hartzen du, herria hobeto kontrolatzeko, e.a. Nietzschek alderdi horretatik ere kritikatzen du zientzia.

5. Nihilismoa
Jainkoaren heriotza saihestu beharreko arrisku bat bezala hartua izan zen aurreko filosofoen artean (Kant, esaterako). Nietzsche-k balore berriak, moral berria eta gizaki mota berria lortzeko balio dezakeen arrisku bultzatzaile bat bezala ikusten du heriotza hau. Schopenhauer bera nahimenaren indarraz beldurtu zen eta indar hau deuseztatzen saiatu zen. Nietzsche-k Jainkoaren heriotza pentsatzeko eta bizitzeko forma zaharren behin betiko baztertze moduan ulertu nahi du, aurreiritzi zaharren gaindipen bat bezala, askapen bat bezala. Horretarako, gizakiak egin behar duen lehenengo gauza Jainkoaren heriotzaz kontzientzia hartzea da: nihilismoa. Ezerezera iritsi. Badago nihilismo negatibo bat eta nihilismo positibo bat. Nihilismo negatiboak zera esan nahi du, gizadia balorerik gabe, ipar-orratzik gabe gelditzen dela eta ondorioz galduta bezala; nora heldu jakin gabe. Guzti honek sortzen duen egonezina nihilismo negatiboarekin identifikatuko genuke.

11 Bestalde, Jainkoaren heriotzak eta zientziaren porrotak eragindako nihilismo pesimistaren aurrean, nihilismo positiboa dugu. Jainkoaren heriotzak adierazten du Nietzscherentzat gu jainko bihurtzeko aukera (baina ez talde edo espezie mailan, baizik eta banako mailan). Nihilismoak balore tradizionalen suntsiketa suposatzen du, baina ez hori bakarrik, baizik eta, horren ildotik, izpiritu indartsuen egoera suposatzen du, nondik gaingizakiaren etorrera ahalbidetzen duen.

6. Nietzscheren proposamena 6.1. Botere nahia


Nietzscheren filosofia berria berak "botere nahia" bezala ezagutu zuen kontzeptuan oinarritzen da. Botere nahia natur indarren atzean dagoena da, batez ere izaki bizidunen atzean, animalien instintuen atzean, giza nahimenaren atzean dagoena. Indarra Nietzscherentzat da "ahal duena". Gauza guztiak tentsioan dauden indar konbinaketak dira, kontrajartzen diren indarrak, elkar menperatu edo konplimentatzen diren indarrak. Indar batzuk menperatzen dute eta besteak menperatuak izaten dira. Indar guztiak ezberdinak dira Indarrak etengabeko kontrajarpena eta borrokan aurkitzen dira, menperatzen eta sortzen saiatzen dira. Horregatik, oreka ezinezkoa da eta mundua kaos-a da, eta ez kosmos-a. Zientziak sortutako "energia" kontzeptu zaharrari osagarri bat falta zaio Nietzsche-ren iritziz: indarrak duen barne boterea, berak "botere nahia" bezala ezagutzen duena. Botere nahia edo desio hori, menperatzeko desioa, da indarren arteko oreka eragozten duena. Ez da soilik existitzeko nahimena, Schopenhauer-ek zioen bezala, baizik eta zabalketa, menderakuntza, sorketa eta konkista nahimena. Ez dago bere botereari uko egiten dion indarrik.

12 Gizakia ere botere nahia da. Botere nahiaren adibiderik onena da, bera benetako mikrokosmosa delako. Baina botere nahiak ez du esan nahi edukitzen ez den boterea desiratzen dela: hori inbidia izango litzateke. Norberarengan botererik ez badago ez dago botere nahirik. Boterea ez da ideal bat, ahulak bere buruari proposatzen dion helburu bat, baizik eta boterea da gizakiari haztea, konkistatzea eta sortzea ahalbidetzen diona. Zenbat eta botere handiagoa orduan eta botere nahia handiagoa. (nolabait esateko, nortasunaren indarra da). Gizon handiek duten botere nahia, funtsean, sortzailea eta eskuzabala da. Ez da emateari beldurra dionaren boterea (pobretuko ote denaren beldurra), bere aberastasunak, ospea, aintza edo menderakuntza politikoa galtzeko beldurra duenarena. Artista, sortzailea, abenturazalea, amorantea denarena da; zenbat eta gehiago eman gehiago denaren botere nahia da. Mundua, beraz, ez da Janikoaren ondorio bat eta existentzia ez dago xede traszendente baten arabera, baizik eta botere nahiaren agerpena da. Nietzsche-rentzat, botere nahia bizitza-egitatea da. Botere nahia indar baikor bat da, beti gehiago lortu nahi duen baietza hutsa da. Botere nahiak, bestetik, nihilismoaren kontsumazioa eta gaindipena suposatzen ditu. Botere nahia indar bultzatzailea da, izakiaren esentzia, zein, baietz esalea den neurrian, ongiaz eta gaizkiaz haranidi kokatzen den.

13

6.2. Gaingizakia
a) Ilustratu gehienek errebelatutako Jainkoaren irudia kritikatu zuten, baino kristau morala onartu zuten, hau da, kristautasunaren funtsezko baloreak ontzat jo zituzten. Eliza erasotu zuten bere koherentzia etiko eza zela medio, baina ez zuten bere morala kolokan jarri. Balore tradizional guztiak, hala nola, hurkoarenganako maitasuna, gupida, instintu "txarren" errenuntzia, apaltasuna, behar izanaren errespetua, sumisioa, justizia, berdintasuna, e.a. indarturik atera zren. Hori dela medio, Nietzsche-k kristautasuna ideal moral bezala

14 erasotzen du. "Ongia zein gaizkiaz haraindi" kokatzen saiatzen da (behintzat gure kulturan ongia eta gaizkia bezala definituak izan diren kontzeptuetatik haraindi). b) Moralaren jatorria aztertzen hasten da, moralaren "genealoga" aztertzen. Nietzsche-k arlo honetan minduaren (resentido) psikologia analizatzen du. Mindua botere nahirik, indarrik ez duena da. Minduak moralki txartzat jotzen du berak ez duena besteek edukitzea edo berak ez dituen dohainekin hornitua egotea. Arriskuek beldurra ematen diote eta, hortaz, ezin du jasan beste gizaki batzuk arrisku horiei aurre egiteko kapazak izatea. Lege moralak asmatzen ditu eta lege horiek betetzen ez dituena zigortuko duen Jainko bat aldarrikatzen du. Minduarentzat bestea da bere miseriaren erruduna; erruduna da bera bezain miserablea ez izateagatik. Minduaren helburua gizon indartsuaren nahien ahultzea da, harrotasun sentimendua eta botere nahia deuseztatzea. Minduak, ahula baita, indarraren ordez ahultasuna proposatzen du. Pasioei uko egiten die, ez duelako indarrik haiek bere probetxuan erabiltzeko.

15 c) Moralaren "genealogia' honen ondorioz Nietzsche-k bere garaiko kultura eta moralaren "diagnostiko" bat egiten du: indartsuak ahulek garaituak izan dira. Gregarioa denak, artaldearen moralak, denontzako berdina den moralak, denon nibelatzea nahi duen moralak gero eta indar gehiago hartu du. Horrela, moral platoniko-kristaua inposatu da, moral antinatural bat, natura, instintuak, pasoak, bizitzaren aurkako morala. Uko egitea, sakrifikatzea, apaltasuna, gizakien arteko berdintasuna, autoritatearekiko sumisioa, "behar izanarekiko" sumisioa aldarrikatzen dituen morala. Hau da Nietzsche-ren hitzetan esklaboen morala. d) Baina Jainkoaren heriotzak moral berri baten aukera zabaltzen du; kontrako morala, moral natural bat, jaunen morala. Moral honek balore tradizionalen iraulketa suposatzen du. Mendeetan zehar, moral tradizonalak txartzat hartu duena ontzat hartzea suposatzen du. Indarra, harrotasuna, boterearen antsia, abentura, sorketa, originaltasuna, noblezia berriro estimatzea suposatzen du. Baloreen iraulketak gaingizakiaren etorrera ahalbidetuko dute. Nietzsche-k esango du gaur egungo gizakia eta etorriko den gaingizakiaren arteko distantzia tximua eta gizakiaren artekoa baino handiagoa dela. Gaingizakia antzinako heroia bezalakoa izango da, baina, gainera, gizaki modernoaren kontzientzia, kultura izango du, heroi pentsatzaile bat, filosofoa. Gaingizakia ez da aurrerakuntza historiko edo biologikoaren emaitza, baizik eta Jainkoaren heriotzaz jabetu diren filosofo-artisten arte lana. Gizaki indartsuen eta argien erabakiaren emaitza da, nobleen botere nahiaren emaitza. Historian gaingizakiaren aurre iragarpenak izan diren gizakien adibideak egon dira: Julio Cesar, Goethe, Miguel Angel .... baina oraindik ez da iritsi gregarioak ez diren gizakiak inposatuko diren egoera (zentzu moral batetan, ez politikoa). Gaingizakiarengana iristeko Zaratrusta-k azaltzen dituen hiru metamorfosiak burutu behar dira. Izpiritua gamelu bihurtzen da hasieran; honek itsu-itsuan obeditzearekin konformatzen direnak sinbolizatzen ditu. Gamelua lehoi bihurtzen da; lehoiak nihilista errepresentatzen du, hau da, balio tradizionalak errefusatzen, deuseztatzen dituena. Baina lehoia ume bihurtzen da: aurreiritzirik gabe bizi, balore berriak sortu. Umeak ez du aurreiritzirik, inozoa da, bizitzarekin jolasten da, dantzari bat da, bere jolasa etengabeko arriskua bihurtzen du; bizitzaren bilakaeran baieztatzen du bere burua, ezkutukeriarik bilatu gabe, bere larrimina eta hiltzeko beldurra arinduko duten beste mundu batzuk asmatu gabe.

16

También podría gustarte