Está en la página 1de 56

ESKOLA INKLUSIBOAREN ESPARRUAN ANIZTASUNARI ERANTZUTEKO PLAN ESTRATEGIKOA 2011-2015

Kontsultatzeko zirriborroa

2011ko iraila.

1
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

Lehenengo argitalpena

Eskubide guztiak erreserbatuta.

ISBN XX-XXX-XXXX-X Lege-gordailua. Inprimakia Inprimategia

2
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

Indizea
SARRERA I.-ESKOLA INKLUSIBOA
II.- ZER EGIN BEHAR DUGUN ESKOLA INKLUSIBOA EGITURATZEKO

2.1.- Kultura inklusiboak sortu 2.2.- Politika inklusiboak egin 2.3.- Praktika inklusiboak garatu
III.-ZER LEHENTASUN DITUEN ESKOLA INKLUSIBOAK

3.1.-Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak. 3.2.-Ikasteko zailtasunak dituzten ikasleak. 3.3.-Gaitasun handiko ikasleak. 3.4.-Hezkuntza-sisteman ohi baino geroago sartu diren ikasleak. 3.5.-Berariazko hezkuntza-premia duten ibilbidea edo baldintza pertsonalak direla eta. 3.6.-Berariazko hezkuntza-premia aldetik aukera gutxiago dituztelako. IV.-ZEIN DEN EGOERA V.-EUSKAL ESKOLA IKUSPEGIA INKLUSIBOAREN EGINKIZUNA ETA duten ikasleak, ikasleak, eskolako gizartearen

VI.-EUSKAL ESKOLA INKLUSIBOA GARATZEKO HELBURUAK VII.-EKINTZA ESTRATEGIKOAK VIII.-PLANAREN EBALUAZIOA TERMINOEN GLOSATEGIA BIBLIOGRAFIA

3
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

4
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

SARRERA
Hezkuntza-korronte demokratikoek egindako hausnarketen eta ekarpenen fruitua da hezkuntzaren korronte inklusiboa. Gure autonomia erkidegoan, Euskal Herriko Hezkuntza Berezirako Egitamua1 (1982) izan zen abiapuntua. Egitamu hark abian jarritako ekimenei esker, hezkuntza gero eta inklusiboagoa bilakatu da. Duela hogeita bost baino gehiago egindako egitamu hori etengabe aztertu eta eguneratu dugu. 1987an, batzorde bat eratu zen, egitamua lehenengo aldiz aztertzeko. Batzorde horrek Eskola Muinbakarra eta Integratzailea"2 deritzon txostenean jaso zituen egindako lanaren emaitzak eta aholkuak. Txostenean esaten denez, eskolak herrialdeko neska-mutil guztiak onartu behar ditu, bereizkeriarik gabe, eta ikasle guztien integrazioa bultzatu behar du, bai eskolan, bai gizartean. Integrazioaren helburua zen ahalmen-urritasunak zituzten ikasleak eskoletan integratzea eta, bidez batez, irakaskuntzara, ikasketetara eta eskolako antolaketara moldaraztea. Aurrerapauso handia izan zen ahalmen-urritasunak zituzten ikasleen hezkuntza hobetzeko; dena den, askotan integrazio fisikoa besterik ez zen lortu. Ikasle horietako asko baztertuta sentitu ziren; izan ere, nahiz eta ikasgelan egon, ez zuten parte hartzen. Ikus Arartekoaren ikerketa (Ararteko 2001)3. Ikerketa horren arabera, hezkuntza-premia bereziak (H.B.B.) zituzten ikasle asko ez zeuden sozialki integratuta. Eskoletan integrazio-prozesua hobetzeko, Hezkuntza Berriztatzeko Programak eta Lehentasun Ildoak ezarri zituen Hezkuntza Sailak. Programa eta lehentasun-ildo horiek moldatu egin ziren euskal hezkuntza-sistemaren unean uneko beharretara. Ildo horietako batek, "guztiontzako eskola zeritzonak, aniztasunarekiko arretaren hainbat alderdi kontuan hartu zituen; esate baterako: kultura arteko hezkuntza, elkarbizitzarako eta bakerako hezkuntza, ingurune kaltetuetan aplikatu beharreko parekotasunerako hezkuntza eta ikaskuntza-oztopoak gainditzeko hezkuntza. Bide luze horretan, zientzia-, pedagogia- eta gizarte-pentsamenduak, batez ere, instituzioa izan du aztergai; hots, ikasleak hartzen dituen instituzioa. Eta instituzio horrek ikasleak nola hartzen dituen aztertu du. Ez ditu hain kontuan izan gizabanakoaren gabeziak. Horrek ez du esan nahi, baina, eskolara doazen gizabanakoen berezitasunak ahaztu dituenik. Azken hamarkadetan, hezkuntza esklusiboa bultzatu egin behar dela adierazi da nazioarteko hainbat deklaraziotan, forotan eta egitasmotan; nazioarteko zenbait erakundek ere hori bera adierazi dute. Haurrak eskolatu egin behar direla azpimarratu dute, batez ere, babesgabe edo baztertuta daudenak. Hona hemen hezkuntza inklusiboaren alde egindako lanaren nondik norakoa. 1990ean, UNESCO etxeak nazioarteko foro bat egin zuen Jomtien hirian (Tailandia). Bertan, hezkuntzaren arloko jarraibideak ezarri zituzten eta inklusioaren ideia mahaigaineratu zuten, lehenengo aldiz. Bertan bildutakoek konpromisoa hartu zuten hezkuntzak pertsona guztientzat izan behar duela eta ikaskuntza-premiak
Euskal Herriko Hezkuntza Berezirako Egitamua. Hezkuntza eta Kultura Saila. Eusko Jaurlaritza. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. Vitoria-Gasteiz, 1983. Eskola Muinbakarra eta Integratzailea. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitatea eta Ikerketa Saila. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. Vitoria-Gasteiz, 1989. 3 Arartekoa (2001) . Hezkuntza-premia bereziei emandako erantzuna.
2 1

5
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

bete behar dituela, eta hezkuntza-sistema indibiduala nahiz soziala bultzatu behar duela.

formalak

gizabanakoen ongizate

Salamancako deklarazioak (1994) hezkuntza bereziaren norabidea aldatu zuen, zalantzarik gabe. Deklarazio horretan azpimarratu egin zen ezinbestekoa dela haur, gazte eta heldu guztiak hezkuntza-sistema berean heztea, hezkuntza-premia bereziak izan edo ez, eta, inklusioak izan behar duela guztiontzako hezkuntza eraikitzeko politikaren eta jardunaren gidari. Pertsona guztientzako eskola berdintasunaren eta parekotasunaren printzipio demokratiko bat dela onartzen badugu, eskoletan abian jarri behar dugu Europar Batasuneko 5 ter artikulua, Lisboako Tratatuak aldatutakoa3 (2007): Politika eta ekintzak zehaztu eta gauzatzeko lanetan, sexua, arraza edo jatorri etnikoa, erlijioa edo uste sendoak, ezgaitasuna, adina edo sexu-joera arrazoi dituen bereizkeria ororen kontra borrokatzen ahaleginduko da Batasuna. Europar Batasunaren kontseiluak onartutako 2010erako hezkuntza eta prestakuntza4 deritzon lan-egitasmoan, hainbat helburu zehaztu ziren. Helburu horietako batzuek espresuki egiten diete erreferentzia desabantaila-egoeran dauden ikasleei; hau da: gizarte-maila apaleko ikasleei, premia bereziak dituztenei, eskola behar baino lehenago uzten dutenei eta ikasle helduei. Bestalde, Europar Batasunak5 2020rako ezarritako helburuetako bat da eskola uzten dutenen ehunekoa gutxitzea: Ikasleen %10k baino gutxiagok utzi beharko lioke ikasteari behar baino lehenago, eta belaunaldi gazteenaren %40ak, gutxienez, goimailako ikasketak izan beharko lituzke. INCLUD-ED6 programa integralak bi hezkuntza-estrategia multzo aztertzen ditu: batetik, desberdintasunak gainditzeko eta gizarte-kohesioa sustatzeko hezkuntzaestrategiak; eta bestetik, gizarte-bazterketa eragiten duten hezkuntza-estrategiak, gizarte-talde hauei begira: emakumeak, gazteak, etorkinak, kultura ezberdinetako kideak eta ahalmen-urritasunak dituzten pertsonak. INCLUD-ED programaren baitan hezkuntza-jarduera eraginkorrei buruz egindako ikerketa batzuek frogatu egin dute hezkuntza-jarduera eraginkorrek ikasle guztien emaitza akademikoak eta bizikidetza hobetzen dituztela eta gizarte-kohesioa bultzatzen dutela. Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Index for Inclusion delakoa moldatu eta izenburu honekin argitaratu zuen: Hezkuntza inklusiboa ebaluatzeko eta hobetzeko gida. Hezkuntza-zentroetan ikaskuntza eta parte-hartzea garatuz (2005)7. Gida horrek bultzada handia eman dio eskola inklusiboari.

Lisboako Tratatua, Europar Batasunaren Tratatua eta Europako Erkidegoa eratzeko Tratatua aldatzen dituena (2007/c 306/01). Europa Batzordea. Hezkuntza eta Kulturako Zuzendaritza Nagusia. 2004ko azaroa. Educacin y Formacin en Europa: sistemas diversos, objetivos compartidos para 2010.
5 4

Bruselan, 2010eko martxoaren 3an. BATZORDEAREN KOMUNIKATUA 2020. EUROPA 2020 Una estrategia para un crecimiento inteligente, sostenible e integrador.

INCLUD-ED. Strategies for inclusion and social cohesion in Europe from education. VI Programa Marc de la Comissi Europea. http://www.ub.es/includ-ed/ Tony Booth/Mel Ainscow. Hezkuntza inklusiboa ebaluatzeko eta hobetzeko gida. Eskoletako ikaskuntza eta partaidetza garatuz. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. Vitoria-Gasteiz. 2005.
7

6
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

Eta, azkenik, aipa ditzagun Europar Batasunaren gomendioak; izan ere, Europar Kontseiluak ahalmen-urritasunak dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko egindako 2006-2015erako Ekintza Planaren8 zutabeak dira gomendio horiek. Hauexek dira plan horren helburuak: I. Pertsona guztiek, ahalmen-urritasunaren mota eta maila edozein dela ere, hezkuntza jasotzeko berdintasuna izan dezaten bermatzea, bai eta nortasuna, talentua, sormena eta gaitasun edo trebetasun intelektualak eta fisikoak ahalik eta gehien gara ditzaten bermatzea ere. II. Ahalmen-urritasunak dituzten pertsonek eskolatze arrunta dutela bermatzea, eta agintari eskudunek ahalmen-urritasunak dituzten biztanleen premiak betetzeko hezkuntza-baliabideak ezar ditzaten bultzatzea. III. Ahalmen-urritasunak dituzten pertsonei, edozein adin dutela ere, bizitza osoan zehar laguntzea eta baliabideak ematea ikas dezaten; eta ikasketa-faseen arteko bidea eta ikastetik lan egiterako bidea erraztea. IV. Hezkuntza-sistemako maila guztietan, haur eta adin txikienetatik hasita, ahalmen-urritasunak dituzten pertsonen eskubideekiko errespetuzko jarrera garatzea. Hainbat erakundek eta autorek diote inklusioa gizakion eskubideei buruzko erreferentzia-marko bat dela eta marko horrek erreforma integratzaileek ezarritako markoa baino zabalagoa izan beharko lukeela. Normalizazio-printzipioan aldarrikatzen zen eskubide berezia atzean utzi eta Giza Eskubideen Aldarrikapenaren esparru zabala hartu da inklusioaren aldeko politikak eta programak asmatzeko eta garatzeko. 9 Etikak agintzen du hezkuntzaren oinarriak parekotasuna eta gizarte-justizia izan behar direla. Konpromiso horrek, etikak agintzen duenarekin bat datorrenez, administrazioei, politikariei, hezkuntza-arloko langileei eta gizarteko bestelako eragileei jardunbideak eta erabakiak alda ditzaten eskatzen die, hain zuzen ere, herritar guztiak kontuan hartzeko. 10 Txostenak bat egiten du UNESCO etxeak mundu-mailan sustatzen duen hezkuntza inklusiboaren korrontearekin. Munduko komunitateak 2015rako bete nahi du guztiontzako kalitatezko hezkuntza inklusiboa eskaintzeko konpromisoa.

EUROPAKO KONTSEILUA. MINISTRO-LANTALDEA. Recomendacin Rec(2006)5 del Comit de Ministros a los Estados miembros sobre el Plan de Accin del Consejo de Europa para la promocin de derechos y la plena participacin de las personas con discapacidad en la sociedad: mejorar la calidad de vida de las personas con discapacidad en Europa 2006-2015. (2006ko apirilaren 5ean, Ministro-Lantaldeak egokitua, Ministro Ordezkarien 961. bileran).

Angeles Parrilla Latas (2002) Acerca del origen y sentido de la educacin Inclusiva. Hezkuntzari buruzko aldizkaria, 327. zk. (2002), 11-29 or.
10

UNESCO (2008) Hezkuntzari buruzko Nazioarteko Biltzarra. Ginebra, 2008ko azaroaren 25etik 28ra. La Educacin inclusiva: el camino hacia el futuro.

7
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

I.-ESKOLA INKLUSIBOA
Gizartean eta eskoletan eskolak gizartearen parte diren aldetik aniztasunari nola erantzun behar diogun zehazten du inklusio kontzeptuak. Praktikan, hezkuntza-erantzunaren ardatza aldatzea dakar: eskola-inguru arrunta izan behar da ardatza; izan ere, orain arte, ikasleak besterik ez zen kontuan hartzen. Eskola inklusiboa deskribatzeko alderdi asko izan behar ditugu kontuan, ezin dugu alderdi baten bidez soilik laburbildu. Izan ere, eskola inklusiboa sare bat da, hezkuntza berri bati, hots, guztiontzako eskolari, eusten diona. Zenbat eta alderdi gehiagotatik jardun aldi berean helburu berak lortzeko, hainbat eta sendoagoa izango da eskola inklusiboa. Trinkoagoa izango da, baldin eta hezkuntzakomunitateak egindako gogoeta bateratuaren eta eskola-komunitatean izandako aurrerapenen fruitua bada. Eskola inklusiboa definitzeko, hezkuntza inklusiboaren aldeko autore hauen definizioaz baliatuko gara: Ainscow, Booth eta Dyson, 2006; Echeita eta Duk, 2008. Eskola inklusiboak bermatu egiten du, lehenik eta behin, haur eta gazte guztiek hezkuntza jasoko dutela; ez, ordea, edozein hezkuntza, baizik eta kalitatezko hezkuntza, aukera-berdintasuna ematen duena. Hiru elementu horiek definitzen dute, hain zuzen ere, eskola-inklusioa edo hezkuntza inklusiboa. Ikasteko eskubidearen baldintzetako bat da eskola-inklusioa. Eskubide erabatekoa izateko, ezin du inolako diskriminaziorik eta bazterketarik egon. hori

Inklusiorako bidean, hainbat oztopo gainditu behar ditugu mundu guzti-guztiak hezkuntza jaso, eskolan parte hartu eta ikas dezan; batez ere, gizarte-egoera ahuleko ikasleek eta gizarte-maila apaleko ikasleek; izan ere, ikasle horiek baztertuta eta kalitatezko hezkuntzaren beharrean egoten dira maiz. Bestalde, inklusioak kalitatearen adierazleetako bat izan beharko luke. Kalitatezkoak izateko, eskolek nahitaez izan behar dute inklusiboak; izan ere, kalitatea ez da gutxi batzuentzat soilik, baizik eta denontzat. Beraz, eskola inklusiboak baldintza hauek bete behar ditu: Hezkuntza-egitasmo bat izan behar du ikasleen aniztasuna aintzat hartzeko. Egitasmo horrek bere baitan hartuko ditu ikastetxeko kulturak, politikak eta jardunak. Eraiki behar dugun eskola-komunitateak abegikorra, parte-hartzailea eta estimulagarria izan behar du eta ikasleen gaitasun guztiak balioetsi behar ditu, hori baita eskola-arrakastaren oinarria. Oztopoak kentzeko konpromisoa hartu behar dugu, ikasle guztiek hezkuntza jaso, eskolan parte hartu eta ikasi ahal dezaten; era berean, ikasleen aniztasunari erantzute aldera, ahaleginak egin behar ditugu ikastetxeetako oztopoak gainditzeko. Ikasle guzti-guztiak bultzatu behar ditugu ikastera eta parte hartzera; batez ere, gizarte-egoera ahuleko ikasleak, baztertuak izateko arriskua dute eta. Hobekuntza-planak gertu izan behar ditugu eskola-instituzioarentzat, irakasleentzat eta ikasleentzat, inklusiorako bidean aurrera egiteko.

8
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

Eskolan, ikasle guztiei egin behar diegu harrera, eta saiatu egin behar dugu ikasleek gizarte- eta hezkuntza-arloan dituzten premiei erantzuten, bai eta behar duten laguntza ematen ere. Ikasleen aniztasuna balioetsi behar dugu, eta pertsona guztiei lagundu behar diegu ikasten. Izan ere, aniztasuna ez da arazo bat; aitzitik, aberasgarria da. Ikastetxeek eta bertako komunitateek elkarri lagundu behar diote. Jabetu egin behar gara proiektu hori beharrezkoa dela gizarte inklusiboa eraikitzeko. Ikasgela barruan ikasle guztien premiei erantzun ahal izateko, laguntza antolatu eta jaso behar dugu.

Laburbilduz, hezkuntza inklusiboa konpromisozko jarrera bat da, ikasle guztiei kalitatezko hezkuntza ematea helburu duena. Inklusioa prozesu jarraitua da. Prozesu horren bidez, haur eta gazte guztiek, bazterkeriarik gabe, eskolara joan ahal izatea, eta eskolan parte hartzea eta arrakasta izatea lortu nahi dugu. Arrakasta zenbatekoa den jakiteko, emaitzak aztertu behar dira, noski.11

Climent Gin eta David Duran (2010) Real Patronato dokumentazio-zentroak argitaratutako aldizkaria, ahalmen-urritasunari buruzkoa. 69. zk. 2010eko apirila. 10-13 or.

11

9
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

II.- ZER EGIN BEHAR DUGUN ESKOLA INKLUSIBOA EGITURATZEKO


Inklusioaren ikuspuntua kontuan hartuz aldatu nahi badugu eskola, hiru gauza hauek egin behar ditugu: Kultura inklusiboak sortu Politika inklusiboak egin Praktika inklusiboak garatu

2.1.- Kultura inklusiboak sortu


Kultura inklusiboak sortzeko, funtsean bi gauza egin behar ditugu: komunitate bat eraiki eta balio inklusiboak ezarri. Kultura inklusiborako bidean, hezkuntza-sistema osoaren jokamoldeak aztertu beharko ditugu, ikaskuntzari eta parte-hartzeari zer jokamolderen bidez oztopo egiten diegun jakiteko. Lehenik eta behin, ikastetxeko hezkuntza-proiektua egin beharko dugu; horretarako, gizartea, kultura eta hainbat prozesu (irakasleek nola esku hartzen duten, ikasleek nola ikasten duten, hezkuntza-sistemak zer traba jartzen dituen) aztertu beharko ditugu. Proiektu horren bidez jakingo dugu, hain zuzen ere, zer balio, helburu eta lehentasunen arabera jardun behar dugun. Kultura inklusiboaren baitan egindako Ikastetxeko Hezkuntza Proiektuak gai hauei buruzko erabakiak bideratuko ditu: - nola sustatu hezkuntza-berdintasuna. - nola berregituratu eskolaren oinarrizko elementuak aniztasunari erantzuteko. - nola bermatu ikasle guztien ikaskuntza. - nola parte harrarazi komunitateko kide guztiei. - zer egin irakasleek ikasle guzti-guztien gaitasunetan sinets dezaten. Eskola inklusiboan, irakasleek, ikasleek eta familiak parte hartzen dute eta elkarrekin komunitate bat sortzen dute. Ikastetxearen parte direla sentitu behar dute ikasleek. Ikastetxeak komunitate bat izan behar du; hau da, antolatutako testuinguru bat, ikasleei harrera egin eta hainbat motatako esperientzia aberasgarriak biziaraziko dizkiena. Ikasle bakoitza den bezala onartu eta tratatu behar da, eta, jakina, ikasle guztiek zuzenean hartu behar dute parte komunitate horretan. Zuzendaritza-taldeak bere gain hartu eta bideratu behar du ikastetxearen konpromisoa; hau da, ikasle guztien ikaskuntzaz arduratu behar du. Konpromiso horrek izan behar du, hain zuzen ere, heziketa-lanaren ardatza. Ikastetxean inklusioari traba egiten dioten oztopoak kentzeko, ezinbestekoa da zuzendaritzataldea inklusioaren alde egotea eta jardutea, batere zalantzarik gabe eta modu erabakigarrian. Are gehiago, hezkuntza-komunitate osoari dagokio inklusioaren alde jardutea. Bazterketaren aurkako apustua eginez gero, eskola-kultura sakon aldatuko da. Ikastetxeko hezkuntza-proiektuan garatu eta ekintza pedagogikoaren bidez 10
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

bideratuko diren printzipioak, sinesmenak eta balioak izango dira aldaketaren bide, bai eta erabiltzen dugun hizkuntza, idatzi gabeko arauak, jokaera-ereduak eta gertaerei heltzeko moduak ere.

2.2.- Politika inklusiboak egin


Ikastetxeetako politika inklusiboen helburua guztiontzako eskola egituratzea da, bai eta baliabideak behar bezala antolatzea ere, aniztasunarekiko arreta bermatzeko. Politika inklusiboak abian jartzen baditugu, ikasleen ikaskuntza eta parte-hartzea hobetu egingo dira, eta, horrenbestez, ikastetxeak ahalmen gehiago izango du ikasle guzti-guztiak aurrera bultzatzeko, batez ere, zaitasun-egoeran dauden ikasleak. Ikasteko eta parte-hartzeko oztopoak identifikatzeko, aztertu egin behar dugu ikasleek zer elkarrekintza duten inguruarekin, gizarte-egoerarekin, norberaren egoerarekin eta eskolako ibilbidearekin. Era berean, beharrezkoa da irakasleen jarduna aztertzea, bai eta ikastetxean parte hartzen duten gainerako pertsonen jarduna ere. Politika inklusiboak egiteak hau dakar: a) Hezkuntza-komunitateko kide guztiei harrera egitea. b) Lege-esparrua eta araudia egokitzea, indarrean dagoen legegintzaegoera eta ikastetxeen arteko aldeak kontuan hartuta. c) Lan egitea eskola irisgarria izan dadin ikasle guztientzat. Ikasleak maila guztietan garatu behar dira, eta aukera-berdintasuna izan behar dute. Hortaz, hori eragozten duten oztopoak kentzeko neurriak hartu beharko dira. d) Hezkuntza, Unibertsitatea eta Ikerketa Sailak lehenetsitako arloetan ikuspegi inklusiboa txertatzea, hezkuntza-sistemaren maila guztietan. Hori dela eta, eskola inklusiboaren printzipioak kontuan hartu behar ditugu gai hauek proposatzen, eztabaidatzen eta egituratzen ditugunean: curriculumean esplizituki sartuta dauden balioak, eten digitala gainditzeko erabiltzen den modernizazio teknologikoa, hirueletasunari eman nahi zaion bultzada, eta ezagutza zientifikoa lortzeko moduak eta ikerketa. e) Ikasketa-etapen arteko bidea erraztea, batez ere, lehen hezkuntzatik bigarren hezkuntzara. Hau lortu nahi dugu: etenik eta zatikatzerik ez gertatzea, irizpideak eta baldintzak partekatzea eta bi etapetako kulturaprofesionalak elkarrengana hurbiltzea. f) Ikastetxerako curriculum-proiektuak egitea, kontuan hartuta gaitasunak garatzea dela eskolako curriculumaren ardatza. Edukiak aukeratzean, oinarrizko gaitasunak hartu behar dira kontuan; izan ere, azken finean, bizitzan erabilgarriak diren gauzak ikastea da helburua. Horregatik, oinarrizko gaitasunak oso garrantzitsuak dira eskola inklusiboarentzat. g) Aniztasunarekiko arreta lotzea curriculuma egitean kontua hartu beharreko neurriekin eta laguntza pedagogikoarekin. Ikastetxe batek ikasleen aniztasunari erantzuteko egiten dituen ekimen guztiei egiten die erreferentzia laguntza pedagogikoak. Irakasleek eta familiek ikastetxeko eta komunitateko baliabideak erabili behar dituzte ikasle guztien ikaskuntza bultzatzeko. 11
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

2.3.- Praktika inklusiboak garatzea


Praktika inklusiboak kultura eta politika inklusiboaren ondorio dira. Praktika inklusiboak garatzeko, funtsean bi gauza egin behar ditugu: ikasketa-prozesua bideratu eta baliabideak erabiltzea. Ikastetxeetan praktika inklusiboak garatzeko, irakasleek gogoeta bateratua egin beharko dute, eta, ikasgela abiapuntu hartuta, hiru oinarrizko alderdi hauek azpimarratuko dituzte: a) Aztertu egin behar da zerk funtzionatzen duen eta zerk ez inguru inklusiboan. b) Inguru inklusiboak nola funtzionatzen duen jakin behar dugu. c) Zergatik funtzionatzen duen jakin behar dugu; hau da, inklusioa gertatzeko zer baldintza egon behar diren jakin behar dugu. Ikastetxeak egiazki inklusiboak izateko, beharrezkoa da: Ikastetxeko ikasleen aniztasunaz jabetzea. Curriculumaren edukiak eta ikasgelako jarduerak aztertzea. Espazioak eta denbora nola erabiltzen diren aztertzea, eta helburuak kontuan hartuta berrantolatzea. Ikasleak motibatzea eta haien beharrei buruz gogoeta egitea. Aurretiko ezagutzak erabiltzea ikasgelako jarduerei eta lanari zentzua emateko. Proiektu zabalak eta malguak egitea, eta, irakasleek proiektu horietan parte harraraztea. Ikasgelak beste modu batera antolatzea, ikasleen autonomia eta elkarlana sustatzeko. Laguntza koordinatzen eta bideratzen dugunean, ikasleak izan behar ditugu gogoan, bai eta haien garapena ere. Horretarako, lehenik eta behin, ikasleek, banaka nahiz taldean, nola esku-hartzen duten aztertu behar dugu, ikasleen eskuhartzea praktika inklusiboarekin bat datorren jakiteko, bai eta esku-hartze horrek ikaskuntzari oztopoak jartzen eta ikasleen parte-hartzea mugatzen ote duen jakiteko ere. Hezkuntza-jardunean, ikasleek jasotzen duten laguntza banakakoa eta bereizia izan ohi da. Eskola inklusiboan, ordea, laguntza kontzeptuak zabalagoa izan behar du; ezinbestekoa da irakasleak eta profesionalak elkarlanean jardutea, ikaskuntzametodoak ikasle guzti-guztien beharrei erantzutea eta irakasleek prestakuntza jasotzea; izan ere, prestakuntza oso garrantzitsua da hezkuntza-jarduna gero eta inklusiboagoa izan dadin. Bermatu egin behar da, batetik, ikasle guzti-guztiek parte hartzen dutela, batez ere, baztertuak izateko arriskuan daudenek (ahalmen-urritasunak dituztenek, gizarte-egoera zailean bizi direnek...), eta bestetik, hezkuntza-komunitate osoak konpromisoa bere egiten duela. Eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak inklusiboak izan behar dira, eta ikasle guztientzat irisgarriak. Horrez gainera, eskaintza zabala eta erakargarria izan behar da, ikasle guztien interesa erakartzeko modukoa. Ikasitakoa finkatzeko, ezagutarazi eta erabili egin behar dira inguruko baliabideak (herriko edo auzoko baliabideak). 12
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

Diagnosi-ebaluazioaren bidez, curriculumeko oinarrizko gaitasunak aztertzen dira. Ebaluazio hori prestatzeko eta orientatzeko baliagarria da ikastetxeentzat. Edonola ere, ebaluazio-prozesu horiek egitean, kontuan hartu behar da ikastetxe bakoitzaren errealitatea. Ebaluazioko probak prestatzean, gogoan izan behar dugu ikasle guztiek hartu behar dutela parte. Lehenengo aldiz, ikasleak objetiboki eta zientifikoki ebaluatu ditugu emaitzak eman dizkiegu. Emaitza horiek abiapuntutzat hartuta, behar den zehaztu beharko da eta hobekuntza hori lortzeko plan egitean ere, ikasle guzti-guztien hobekuntza bermatuko duten aztertu behar dira. eta ikastetxeei zenbat hobetu bat egin. Hori proposamenak

13
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

III.-ZER LEHENTASUN DITUEN ESKOLA INKLUSIBOAK


Hainbat arrazoi direla medio, ikasle batzuk gizarte-bazterketa pairatzeko arriskuan daude; hain zuzen ere, ikasle horiengan jarri behar du arreta eskola inklusiboak. Horrez gainera, modu positiboan jardun behar du ikasleek ahalik eta gaitasun gehien gara ditzaten norberaren arloan, bai eta eskola- eta gizarte-arloan ere. Hezkuntzari buruzko Lege Organikoaren12 II. tituluak, Ekitatea Hezkuntzan deritzonak, hauxe dio Berariazko hezkuntza-premiak dituzten ikasleak izenburua duen atalburuak: hezkuntza-premia bereziak izateagatik, ikasteko aparteko zailtasunak izateagatik, adimen-gaitasun handiak izateagatik, hezkuntza-sisteman berandu sartzeagatik, egoera pertsonalak edo eskolako historialak hala eskatzeagatik, arruntaz bestelako hezkuntza-arreta behar duten ikasleek beren gaitasun pertsonalak ahalik eta gehien garatu ahal izan ditzaten eta, nolanahi ere, ikasle guztientzat ezarritako helburu orokorrak lortu ahal izan ditzaten. Euskal hezkuntza-sistemaren lehentasunetako bat da berariazko hezkuntzapremiak dituzten ikasleei hezkuntzaren aldetik erantzun egokia ematea, premia horiek identifikatu bezain pronto. Horretarako, hezkuntza-sistemak, besteak beste, ahalik eta azkarren aztertu beharko ditu premia horiek, baliabide pertsonalak eta materialak jarri beharko ditu, curriculuma egokitu beharko du eta irakasleei edo tutoreei erabakiak hartzen parte hartzeko eskatuko die. Ikasleek zer premia dituzten jakiteko eta premia horiei nola erantzun erabakitzeko, irakasleek prestakuntza jasoko dute, bai eta espezializatutako profesionalen laguntza ere.

12

2/2006 Lege organikoa, maiatzaren 3koa, Hezkuntzari buruzko. Estatuko Aldizkari Ofiziala. 2006ko maiatzaren 4a.

14
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

15
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

3.1.-Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak.


Hezkuntzari buruzko Lege Organikoaren 73. artikuluan esaten denez, Ezgaitasunak edo jokabide-nahaste larriak izateagatik eskolatze-aldi batean edo eskolatze osoan berariazko hezkuntza-laguntzak edo hezkuntza-arretak behar dituztenak dira hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak. Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleek muga nabarmenak dituzte; beste ikasleek ez bezalako mugikortasun funtzionala, buruko funtzioa, egokitze-jarrera, ikusmena edo entzumena dute. Horregatik, beste hezkuntza-proposamen bat behar dute, aparteko laguntza pedagogikoa edo/eta curriculum-neurriak dituena. Plan Estrategiko honek Ezgaitasunaren funtzionamendua deritzon eredua erabiliko du. Eredu hori Osasunaren Mundu Erakundeak proposatu zuen Funtzionamenduaren, Ezgaitasunaren eta Osasunaren Nazioarteko Sailkapenean13 (FNS) (Osasunaren Mundu Erakundea, 2011). Norbanakoaren funtzionamendua definitzen du eredu horrek, norbanakoaren eta bere inguruaren arteko elkarrekintza oinarri hartuta. Kontuan hartu behar dugu ahalmen-urritasunak dituzten ikasleek zer laguntza eta zenbat laguntza behar duten ahalik eta normalen bizi daitezen. Ezinbestekoa da instituzioetako eta komunitateetako eragileak elkarlanean aritzea. Portaeran nahasmendu larriak dituzten ikasleak ere multzo horretan sartzen dira. Hainbat faktorek eragin dezakete nahasmena; esate baterako: giro sozialean orekarik ez egoteak, buruko gaitzak izateak edo jarrera-fenotipo jakin bat izateak. Are gehiago, esan beharra dago faktore askoren ondorio izan daitekeela nahasmendua. Portaeran nahasmendu larriak izateak kalte egiten dio garapen pertsonalari, sozialari eta inguruaren ongizateari (familia, eskola, komunitatea...). Arazoa konplexua denez, ez da nahikoa hezkuntzaren arloan soilik esku hartzea; aitzitik, beharrezkoa da familia-, osasun- eta gizarte-arloetan modu koordinatuan esku hartzea.

3.2.-Ikasteko zailtasunak dituzten ikasleak.


Atal hau ikasle multzo heterogeneo bati buruzkoa da. Ikasle horiek berariazko premiak dituzte, adimen-atzeratasuna dutelako edo zailtasunak dituztelako hizkuntza ulertzeko eta ekoizteko, irakurtzeko, idazteko, kalkulu aritmetikoak egiteko edo arreta jartzeko. Hori dela eta, hezkuntza-erantzuna premia horiei egokitu behar zaie. Ohi baino motelago heltzen diren ikasleak. Laguntza goiztiarra eman behar zaie, adin bereko ikasleen motrizitatea, hizkuntza-gaitasuna, garapen kognitiboa eta gizarte-elkarrekintza gara dezaten. Gogoan izan behar dugu, une oro, elementu erabakigarria dela denbora. Irakurtzeko eta idazteko zailtasunak dituzten ikasleak. Nahasmendua dela eta, soinuak deskodetzeko zailtasunak dituzte (irakurtzean, zehaztasun eza) edo hitzak hautemateko zailtasunak (irakurtzean, etorri eta azkartasun eza). Zailtasun horiek iraunkorrak dira eta errendimendu akademikoari kalte egiten diote; izan ere, nahasmendu hori duten ikasleak ohi baino bi urte geroago hasten dira irakurtzen, eta gainera, gehienek idazteko zailtasunak ere izaten dituzte. Zaila da ikasle horiei
13

Osasunaren Mundu Erakundea. CIF: funtzionamenduaren, ezgaitasunaren eta osasunaren nazioarteko sailkapena. Madril: Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioa. Gizarte Gaietarako Idazkaritza Nagusia. Migrazio eta Gizarte Zerbitzuen Erakundea (IMSERSO); 2001.

16
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

laguntzea; izan ere, ezin dugu esan ikasle horiek ahalmen-urritasuna dutenik, ikasteko aukerarik ez dutenik edo zailtasun horiek gizarte- eta kultura-faktoreen ondorio direnik. Kalkuluak egiten ikasteko zailtasunak dituzten ikasleak. Ikasle horiek zailtasunak dituzte zenbatzen ikasteko, matematikako kontzeptuak ulertzeko, kontzeptuak lotzeko, datuak erabiltzeko eta problemak aztertzeko, besteak beste. Zailtasun horien ondorioz, ikasleek gutxienez bi urteko atzerapena izan ohi dute. Ezin dugu esan ikasle horiek ahalmen-urritasuna dutenik, ikasteko aukerarik ez dutenik edo zailtasun horiek gizarte- eta kultura-faktoreen ondorio direnik. Hizkuntzarekin aparteko zailtasunak dituzten ikasleak. Hizkuntza ulertzeko eta erabiltzeko gaitasunaren garapenarekin lotutako zailtasunak dituzte. Hori dela eta, hezkuntza-erantzuna premia horiei egokitu behar zaie. Atentzio-defizita duten ikasleak, horrez gainera, hiperaktibitatea dutenak edo ez dutenak. Ezin dute inoiz arretarik jarri edo/eta hiperaktiboak eta oldarkorrak dira. Nahasmendu horren ondorioz, ez dira gai eskolako jardueretan modu egokian parte hartzeko, ez eta besteekin harreman egokiak izateko. Hori dela eta, laguntza behar dute jarduerak planifikatzeko eta antolatzeko, eta oroimena eta jarrera lantzeko. Mugako adimen-gaitasuna duten ikasleak. Ikasle horiek gaitasun akademiko eta funtzional mugatuak dituzte. Derrigorrezko eskolatze-aldiaren hasieran konturatzen dira mugak dituztela; ikaskuntza instrumentala modu sistematizatuan lantzean, hain zuzen ere. Dena den, askotan, haur-hezkuntzan, oinarrizko kontzeptuak bereganatzeko zailtasunak izan ohi dituzte, edo ulermenarekin, arreta jartzeko gaitasunarekin edo/eta hizkuntza-gaitasunarekin loturiko zailtasunak, besteak beste.

17
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

3.3.-Gaitasun handiko ikasleak.


Ikasle batzuek batez besteko ikasleek baino adimen orokor handiagoa dute, bai eta sormen handiagoa ere, eta errendimendu akademiko ona eta ikasteko gogo bizia. Hori dela eta, hezkuntza-neurriak hartu behar dira curriculuma zabaltzeko, sakontzeko eta eskaintza handiagoa emateko, bai eta eskolatze-aldiaren epeak moldatzeko ere. Ikasle-talde hori handia eta heterogeneoa da. Adimen handia dutela ohar gaitezke, besteak beste, gauzak ikasteko eta aplikatzeko erraztasuna dutelako, jakin-min intelektuala dutelako, irakurtzea atsegin dutelako, eta, oro har, argudiatzen, erantzuten eta arrazoitzen iaioak direlako. Horrez gainera, sormenaz baliatzen dira; esate baterako: gogoetak adierazteko; ezagutzak erraz-erraz aplikatzeko; material arruntak orijinaltasunez, irudimenez eta fantasiaz erabiltzeko; eta bakarrik ikasteko.

3.4.-Hezkuntza-sisteman ohi baino geroago sartu diren ikasleak.


Hezkuntza-sisteman ohi baino geroago sartu diren ikasleen eskolatzea bermatu behar dugu. Lehenik eta behin, ikaslearen egoera, ezagutzak, adina eta ibilbide akademikoa aztertu behar ditugu. Ondoren, haren ezaugarriei eta aurretiko ezagutzei hobekien egokitzen zaien mailan sartuko dugu, eta beharrezko laguntza eman, hezkuntzari probetxua atera diezaion.

3.5.-Berariazko hezkuntza-premiak dituzten ikasleak, eskolako ibilbidea edo baldintza pertsonalak direla eta.
Atal honetan, berariazko premiak dituzten bi ikasle multzo sartu ditugu: batetik, hizkuntza erabiltzeko zailtasunak dituzten ikasleak eta, osasun-arazoak direla eta, oinarrizko gaitasunak behar baino geroago garatu dituzten ikasleak; eta bestetik, gatazka larriak bizi dituzten ikasleak, eskolan, familian eta gizartean egokitzeko arazoak dituztenak. Hezkuntza-erantzuna ikasle horien premiei egokitu behar zaie. Hizkuntza erabiltzeko zailtasunak dituzten ikasleak eta, osasun-arazoak direla eta, oinarrizko gaitasunak behar baino geroago garatu dituzten ikasleak. Batez ere, gelako jarduera arruntak egiteko laguntza eman behar zaie; ikuspuntu inklusiboa kontuan hartuta, betiere. Osasun-arazoak dituzten ikasleak. Medikuaren aginduz ikastetxera joan ezin duten ikasleek behar adina laguntza jaso behar dute; batetik, ikastetxetik kanpo igarotako aldiak ahalik eta eragin gutxien izan dezan; eta bestetik, berriro ikastetxera joaten hastean arazorik ez izateko, garapena bultzatzeko eta behar afektibo, psikologiko eta akademikoei erantzuteko.

18
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

Gatazka larriak dituzten ikasleak (ingurura dituztenak). Talde hauei egiten die erreferentzia:

egokitzeko

zailtasunak

Portaera-arazoak dituzten gazteak, inguru psikosozial desorekatu batean bizi direnak. Gazte horiek antolaketarik gabeko familia batean bizi dira, zabarkeria eta abusu fisikoak pairatzen dituzte edo/eta haien familia ez da gai behar bezala erantzuteko gaztearen arazoei. Adimen-urritasunik izan ez arren, eskolan porrot egiten duten gazteak. Ikasteko zailtasunak edo/eta eskolako jardueretara egokitzeko zailtasunak estuki lotuta daude ikasleen portaera desegokiarekin. Are gehiago, portaera horrek eragotzi egiten die helburu akademikoak lortzea eta gizartean modu egokian parte hartzea. Portaera axolagabea duten ikasleak. Ez dute motibaziorik, ez zaie ezer axola, jarrera uzkurra izaten dute, eskolako materialik gabe joaten dira eskolara, ez dute etxeko lanik egiten eta ez dute harremanik inorekin. Beren kultura-nortasunaren aintzatespenik ez duten gazteak (eskolako eta familiako kulturak aski ezberdinak dira), portaera desegokiak dituztenak.

3.6.-Berariazko hezkuntza-premia behar duten ikasleak, gizartearen aldetik aukera gutxiago dituztelako.
Gizartean dauden desberdintasun ekonomiko eta sozialak direla eta, gizarte-talde batzuk desberdintasun-egoeran daude. Talde horiek gizarte-egoera ahulekoak direla esango dugu; izan ere, ez dituzte gainerako taldeek hezkuntza jasotzeko dituzten erraztasun eta bitarteko berberak. Era berean, demografia-mugimendu jakin batzuek egoera-aldaketak eragiten dituzte, eta egoera berri horietako zenbaitetan, talde batzuk zokoratuta geratzen dira kultura edo etnia berezia dutelako; besteena, hau da, gehiengoarena ez bezalakoa dutelako, alegia. Gizartearen edo kulturaren aldetik aukera gutxiago dituzten ikasleei ikasteko aukera berdinak eman behar dizkiegu, lehentasunez eta ahalik eta azkarren. Horretarako, ikastetxeetan proiektu inklusiboak egin behar ditugu. Proiektu horiek orokorrak izango dira edo alderdi jakin batzuk sendotuko dituzte, eta hainbat neurri izango dituzte; egiturarekin, antolaketarekin, pedagogiarekin eta curriculumarekin lotutako neurriak, hain zuzen.

19
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

IV.-ZEIN DEN EGOERA


Euskal hezkuntza-sistemaren AMIA analisiak aukeren, mehatxuen, indarguneen eta ahulezien berri ematen digu. Indarguneei dagokienez, euskal hezkuntza-sistemari aurrera egiten lagundu dioten elementu positiboak aipatuko ditugu. Elementu horiei esker, zailtasunak dituzten ikasleek integrazio eta inklusio handiagoa dute hezkuntzan. Ahuleziei dagokienez, hezkuntza-sisteman eta gizartean dauden oztopoak aipatuko ditugu. Oztopo horiek geldiarazi egiten dute hezkuntza-sistema inklusiboa eraikitzeko prozesua.

Araudi-garapena:
Indarguneak: Hezkuntzari buruzko lege organikoak aniztasun-eskubidea aldarrikatzen du, aniztasunari behar adina arreta ematen zaio eta ikastetxeek hobekuntza-planak egin behar dituzte praktika inklusiboak zertzeko. Ikuspegi inklusiboa kontuan hartzen da EAEko haur-hezkuntzaren, oinarrizko hezkuntzaren eta batxilergoaren curriculumak ezartzen dituzten dekretuetan. Oinarrizko hezkuntzaren azken dekretuan (175/2007 dekretua), "elkarrekin bizitzen ikastea" hartu da erreferentzia-ardatz gisa. Hezkuntza, Unibertsitatea eta Ikerketa Sailak proiektu inklusiboak bultzatzen ditu (Eskolako Laguntza Programa [PROA gaztelaniaz], Hezkuntza Berariaz Sendotzeko Proiektuak [PREE gaztelaniaz], Kultura arteko proiektuak, ikasketa-elkarteak, Amara Berri...). Ahuleziak: Egoera batzuetan, araudia ez da gaur egungo egoerara egokitzen, eta horrek eragotzi egiten du ikastetxeetako aniztasun handiari behar bezala erantzutea.

Zein den lehentasunezko xede-esparrua, jarduerak egiteko eta egitasmoak abiarazteko:


Indarguneak: Eskola inklusiboa lehentasunezko jarduera-esparrutzat hartzen da. Egitasmoak abiarazi dira, sortzen diren beharrei erantzuteko: besteak beste, proiektu globalak, bizikidetza, kultura-artekotasuna. Ahuleziak: Proiektu global gutxi abiarazi dira, ikasle guztiei oinarrizko gaitasunak garatzen laguntzen dieten curriculum inklusiboak dituztenak.

20
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

Laguntza-egiturak:
Indarguneak: Laguntza-zerbitzuak sortu edo/eta sendotu dira: Berritzeguneak, Itsuen Baliabidetegiak, ospitaleetako eta etxez etxeko hezkuntza-arretarako eta hezkuntza-arreta terapeutikoko lurralde-zentroak. Jarraipen-batzordeak. Hainbat erakundek eta entitatek (FEVA, ONCE...) batzorde horietan parte hartzen dute. ISEI/IVEI sortzea. Institutu horren lanari esker, beharrak ebaluatu, ikertu eta identifika ditzakegu. Hezkuntza, Unibertsitatea eta Ikerketa Sailak hainbat neurri, deialdi eta egitasmo bultzatzen ditu. Horiek guztiek baliabide inklusiboak dituzte (Hezkuntza Berariaz Sendotzeko Proiektuak [PREE gaztelaniaz], Eskolako Laguntza Programa [PROA gaztelaniaz], PRL-HIPI, kultura arteko dinamizatzaileak, ikasle ijitoez arduratzen diren erakundeak...). Tutoretza-ekintzako planak egin dira. Ahuleziak: Lantalde tekniko handiagoa, espezializatuagoa eta egonkorragoa behar dugu. Eskola inklusiboaren garapen-prozesuaz arduratuko da lantalde hori, laguntza-zerbitzuekin elkarlanean. Sailen eta erakundeen (gizarte-, osasun- eta hezkuntza-sareen) arteko politikak ez dira nahikoa behar konplexuei erantzuteko (arreta goiztiarra, osasun mentala, iritsi berrientzako laguntza, gizarte-egoera dela-eta aukera gutxi dituzten ikasleak, babesik ez izateko arriskuan dauden ikasleak...). Ikastetxeek beren premiei soilik erreparatzen diete eta erantzun partzialak ematen dizkiete unean uneko arazoei. Hezkuntza, Unibertsitatea eta Ikerketa Saileko eragileek eta ikastetxeetakoek modu globalean antolatu beharko lituzkete baliabideak. Berritzeguneetako aholkulariak batez ere ikasleez arduratzen dira. Ikaslearen taldeaz edo ikasgelaz arduratu beharko lirateke, bai eta modu globalean arduratu ere. Ohitura gutxi dago ikasleen berezko ingurua erabiltzeko laguntza gisa (maila berekoen arteko laguntza, elkarlanerako egiturak, gizarte- eta komunitateespazioak...).

Bana-banako laguntza:
Indarguneak: Laguntzaileen lana irmotu egin da. Horrez gainera, laguntzaile mota gehiago daude. Hona hemen laguntzaileetako batzuk: Bigarren Hezkuntzako orientatzaileak, Lehen Hezkuntzako aholkulariak, pedagogia terapeutikoko irakasleak, entzumen eta hizkuntzako irakasleak, hizkuntza indartzeko irakasleak, kultura arteko dinamizatzaileak, terapeuta okupazionalak, fisioterapeutak, hezkuntza-laguntzako espezialistak, zeinu-mintzairaren interpreteak, gor-itsuentzako bitartekariak eta materialen transkribatzaileak. Ahuleziak: Laguntza-egiturak ez daude behar bezala garatuta; horren ondorioz, zaila da 21
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

ikastetxeek premiei behar bezala erantzutea hasiera-hasieratik.

Curriculumak egokitzea:
Indarguneak: Curriculumak, tresna pedagogikoak diren aldetik, malgutu egin ditugu eta gero eta gehiago egokitzen ditugu premietara eta egoeretara. Prestakuntza-ikastaroak eta lan-mintegiak egiten ditugu curriculumak egokitzeko. Ahuleziak: Curriculumaren egokitzapen bilakatzeko ohitura dago. indibiduala (CEI) administrazio-espediente hutsa

Curriculumaren egokitzapen batzuk ez dira gelarako egitasmoan sartzen. Batzuetan, curriculumaren egokitzapenak ez dira egokitzen eguneroko jardunera.

Diagnosi-ebaluazioa:
Indarguneak: ISEI-IVEI institutuak diagnosi-ebaluazioa egiten du. Diagnosi-ebaluazio horrek emandako informazioari esker, ikastetxeetako hobekuntza-planek oinarri sendoagoa dute. Ahuleziak: Irisgarritasun-irizpideak kontuan hartu gabe diseinatuta daude diagnosi-ebaluazio horretako probetako batzuk.

Sare-lana:
Indarguneak: Erakundeen arteko sareak sortzen hasi dira gizarte- eta hezkuntza-esparruetan eta osasun- eta hezkuntza-esparruetan. Ahuleziak: Gutxi dakigu sare-lanean jarduteko metodologiei buruz.

Prestakuntza eta ebaluazioa:


Indarguneak: Hezkuntza, Unibertsitatea eta Ikerketa Sailak prestakuntza-eskaintza zabala du (Garatu plana, Berritzeguneen eskaintza, prestakuntza- eta berrikuntzaproiektuak...). PISA eta TIMSS azterketen arabera, gure hezkuntza-sistemak parekotasun-maila ona du. Ahuleziak: Aparteko prestakuntza-programa taldeentzat eta profesionalentzat. gutxiago daude ikastetxeetako aholkulari-

Lotura gutxi egon ohi da emandako prestakuntzaren eta ikastetxeetako praktika inklusiboen artean.

22
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

Planteamendu inklusiboak ia ez dira kontuan hartzen irakasleek irakasten hasten direnean jasotzen duten prestakuntzaren curriculumetan (Irakasleen prestakuntzarako eskolak). Berritzeguneetan eta ikastetxeetan ematen den prestakuntzak ez ditu ikaskuntzaoztopoak gutxitzeko/gainditzeko behar adina metodologia- eta antolaketaestrategia.

Inklusioa eragozten duten praktikak:


Indarguneak: Badaude
metodologiak

talde heterogeneoetan lana sustatzeko.

Hezkuntza-laguntza eta -errefortzua ikasgela arruntetan, bi profesionalen lanaren bidez. Proiektuen bidezko metodologiak, eskola-ordutegiari eraginik egiten ez diotenak. Hezkuntza-plangintzaren bidez eskolaz kanpoko denbora eta lana planifikatzearen ondorioak. Ikastetxe batzuek harrera-planak eta igarobiderako norbanako planak dituzte. Plan horiek hezkuntza- eta gizarte-inklusioa errazten dute. Ikasle guztiek arrakasta izatea lehenesten duten hezkuntza-proiektuak. Irakasle-talde batzuek bat egiten dute ikasleen arrakastan sinestean datzan planteamendu metodologikoarekin. Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasle asko eskolatzen dira. Ikasle horietako askok derrigorrezko hezkuntza-etapak betetzen dituzte, bai eta derrigorrezkoak ez diren hezkuntza-etapak ere. Ikasgeletan metodologia inklusiboa hots, elkarlanaren eta talde-lanaren bidezko ikaskuntza erabiltzearen aldeko apustua egin duten ikastetxeek esperientzia onak dituzte. Irakasleek batera lan egiten dute beren ikasleen curriculumaren egokitzapen indibidualak (CEI) egiteko; horri esker, ikasleak gai dira ikasgelan proposatzen diren ikaskuntza-egoeretan parte hartzeko. Ahuleziak: Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleek edo/eta berariazko hezkuntza-premiak dituztenek jasotzen duten erantzuna oso zatikatua da eta ez dago behar bezala antolatuta. Premia bereziak-edo dituzten ikasleak espezialistarengana edo terapeutarengana bidali ohi dira; ikasle horiek jasotzen duten laguntza testuingurutik kanpo eta banaka jasotzen dute. Baztertuak izateko arriskuan dauden ikasleek zailtasunak izaten dituzte hezkuntzaetapa batetik beste batera igarotzeko. Nahiz eta inklusioren ikuspuntutik oso baliagarriak izan, arreta gutxi jartzen diegu eskolaz kanpoko jarduerei, jolastokiari eta jangelari.Irakasleek gutxi eskatzen diete hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei, ikasle iritsi berriei eta gutxiengo etnikoetako ikasleei. Elkarlana bultzatzen duten jarduerak edo/eta metodologiak ez dira behar adina erabiltzen ikasgeletan. 23
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

Hezkuntzako profesionalek (irakasleek eta irakasleak ez direnek) ez dute ohitura handirik elkarlanean aritzeko.

Aukerez mintzo garenean, inguruan sortu diren edo sortzen ari diren egoerez mintzo gara; hain zuzen, behar bezala sustatuz gero, eskola inklusiboa eratzeko lagungarriak diren aukerez.

AUKERAK:
Gizarteak eta eskolak, noski, gizartearen parte da eta onartu egin behar du aniztasuna kontzeptu zabala dela eta ez dela hezkuntza-premia berezietara mugatzen. Hezkuntza-administrazioak eskola inklusiboaren ereduaren aldeko apustua egin behar du. Curriculum berriak egitean, gaitasunak kontuan hartu behar dira; izan ere, hori eginez gero, ikasle guztiek arrakasta izatea lortuko dugu. Inklusioa kontuan hartuz esku hartu behar dugu. Eskoletan giza baliabide osagarriak egon behar dira, antolaketa malgutzeko, eta laguntzak eta esku-hartzea era malgu eta eraginkorragoan antolatu behar dira. Elkartze-mugimenduaren lankidetza eta laguntza ezinbestekoa da. Ikastetxeetan hobekuntza-planak egon behar dira. Eredu inklusiboak izan behar ditugu, ikasle guztien arrakasta lortzeko bideari ekiten dioten ikastetxeek erreferentziatzat izan ditzaten. Diskurtso sozialak sare-lana bultzatu behar du, bai eta erakundeen arteko elkarlana ere. Curriculumean esplizituki adierazi behar da ezinbestean landu behar dela gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna. Hezkuntza-eredu berriak sortu behar ditugu. Eredu horiek inklusioa, partehartzea eta ikasleen eskola-arrakasta izan behar dute oinarri, eta ikastea eta komunitateari zerbitzua ematea lotu behar dituzte (Ikaskuntza eta zerbitzu solidarioa), eta, horrela, komunitatearen eta eskolaren arteko elkarrekintza sustatu. Europan proiektu bat ari dira garatzen, Europan hezkuntzaren inklusiomaila aztertzeko adierazleak garatzea helburu duena. IKTak gero eta gehiago erabiltzen dira. IKTek oztopo batzuk kentzen dituzte eta erraztu egiten dute komunikatzea, berdintasunez parte hartzea eta informazioa denek modu berean eskuratu ahal izatea. Komunitatean, sektoreen arteko koordinazio-lanak egitea. Herri batzuetan, ingurunearekiko elkarrekintza elkarrekintza sustatzeko planak dituzte. eta kultura arteko

Hezkuntza Sailaren deialdi batzuek, aniztasunarekiko arretarekin lotutakoek, ikuspuntu inklusiboa dute oinarri. 24
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

Eta, azkenik, mehatxuak. Mehatxutzat hartzen ditugu guztiontzako kalitatezko eskola inklusiboa eratzea oztopatzen duten egoerak, ekonomiarekin, politikarekin edo gizartearekin lotuta daudenak.

MEHATXUAK:
Sistema aldatu nahi ez izatea. Orain arte egindakoa nahikoa dela hartzen da eta ez zaie nahikoa arreta jartzen gizarte- eta hezkuntza-premia berriei. Espezialistak soilik dauden taldeez. arduratzea gizarte-bazterketa pairatzeko arriskuan

Irakasleek itxaropen gutxi izatea eta ez sinestea zailtasunak dituzten ikasleek (ahalmen-urritasuna dutenek, etorkinek, gutxiengo etnikoetako kideek...) eskola-arrakasta izan dezaketenik, ez eta familiek lagundu dezaketenik ere (seme-alabei laguntzeko gai ez direlako, ezer gutxi eskatzen dietelako...). Familia batzuek uste dute haien seme-alabek ez dutela eskola-arrakasta izateko aukerarik. Ikasleek ez dute behar adina espazio eskolatik kanpo ikasten jarraitzeko. Beste kultura batzuk asimilatzearekin nahastea integrazioa. Genero desberdintasunak eskolan porrot egitea ekar dezake batzuetan. Informazioa trukatzeko soilik biltzea familia eta eskola, eta ez elkarlanean aritzeko, gai garrantzitsuei buruz erabakiak hartzeko, etab. Gero eta guraso gehiago beldur dira seme-alabek lortutako ongizatea eta maila akademikoa galduko ote duten ikasgeletan askotariko ikasleak daudelako. Lan-merkatuan, jarrera indibidualistak eta lehiakorrak dira nagusi. Horrez gainera, gero eta zailagoa da lan-merkatuan baldintza duinetan sartzea. Ikasleak bereizten dituzten egitasmoak, bikaintasuna bultzatzea eta nazioko eta nazioarteko ebaluazioetan puntuazio ona lortzea xede dutenak. Familia batzuek ez dituzte onartzen profesionalek egiten dituzten hezkuntzaproposamenak.

25
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

V.-EUSKAL ESKOLA INKLUSIBOAREN EGINKIZUNA ETA IKUSPEGIA


EGINKIZUNA
Eraiki behar dugun eskola-komunitateak abegikorra, parte-hartzailea eta estimulagarria izan behar du eta ikasleen gaitasun guztiak balioetsi behar ditu, hori baita eskola-arrakastaren oinarria. Balio inklusiboak landu behar dituzte irakasle, ikasle, familia, komunitateko ordezkari eta hezkuntza-administrazioko eragile guztiek.

ESKOLA INKLUSIBOAREN IKUSPEGIA


2015erako helburuak: Hezkuntza-sisteman erantzukizun-postuak betetzen dituztenek protokoloak eta tresnak izango dituzte erabakiak inklusio-irizpideen arabera hartzeko. Ikasketen araudia aztertu eta egokitu egingo da. Irizpideak ezarriko dira ikasle guztiak eskolara joan daitezen, bai eta ikasi eta parte har dezaten ere. Horrez gainera, baztertuak izateko arriskuan dauden ikasleen aldeko neurriak hartuko dira. Profesionalek eta eskolako nahiz eskolaz kanpoko laguntza-zerbitzuek tresnak izango dituzte ikasle guztiek ikasi eta parte har dezaten. Ikasleen gaitasunetan sinetsiko dute, eta lan egingo dute ikasleek oinarrizko gaitasunak lor ditzaten. Familiek modu aktiboan parte hartuko dute hezkuntza-komunitatean; esparru jakin batean parte hartuko dute. Giza baliabideak eta baliabide materialak emango dira erabateko inklusioa lortzeko eta ikasleek eskola-arrakasta izateko.

26
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

VI.-EUSKAL ESKOLA INKLUSIBOA GARATZEKO HELBURUAK


Plan estrategiko honek bi helburu ditu; batetik, euskal eskoletan dagoen aniztasunari, hots, ikasleen eta egoeren aniztasunari, erantzutea; eta bestetik, eskolan eta gizartean esku hartzeko irizpideak egokitzea, norbanakoaren garapena berma dadin eta ikasle guztiek eskola-arrakasta izan dezaten. Eskola inklusiboak aurrera egingo du kontzeptu eta eredu berri hauei esker: hiritar guztien bizi kalitatea, arreta goiztiarra, gizarte- eta hezkuntza-mailako eskuhartzearen aurrerapenak esate baterako, gizabanakoa oinarritzat duen planifikazioa, sare-lana, etab. Azken finean, kontua baldintza egokiak bermatzea da, ikasle guztiak behar bezala eskolatu daitezen eta ikasteko eta parte hartzeko eragozpenak desager daitezen. Denborari dagokionez, plan estrategiko hau 2011-2012ko ikasturtean hasi eta 2015-2016 ikasturtean amaituko da. Plana amaitzean, berriro aztertu beharko da, plana nola garatu den jakiteko.

Planaren helburuak
AMIA analisian deskribatutako indarguneak eta aukerak abiapuntutzat hartuta, helburua hauek jarri ditugu: 1.- Euskal hezkuntza-sistemaren arlo guztietan, administrazioan ez ezik, ikasgelan ere, kultura, politika eta praktika inklusiboak sustatzea. 2.- Ikastetxeak bultzatzea inklusio-irizpideak kontuan har ditzaten hezkuntza- eta curriculum-proiektuak egitean eta ikasgelako jardueren plangintza egitean; izan ere, hori egiten badute, aldaketaren eragileak bilakatuko dira. 3.- Gizabanakoaren gaitasunak lantzeari lehentasuna ematea ikasleak eskolasisteman sartzen direnean, bai eta ikasleek hezkuntza-sisteman egiten dituzten etapetan ere; izan ere, horri esker, ikasle guztiek arrakasta izatea lortuko dugu. 4.- Ezagutza, ikerketa eta ebaluazio pedagogikoa eskura jartzea; izan ere, baliagarria da irakasleen gaitasunak hobetzeko eta praktika berritzaile, eraginkor eta inklusiboak garatzeko; hau da, kalitatezko hezkuntza eskaintzeko. 5.- Familiak eta komunitatea ikastetxeetan parte hartzera bultzatzea, eta sareak sortzea eragileen eta erakundeen lana berariaz eta sistematikoki koordinatzeko. 6.- Hezkuntza-sistemaren maila guztietan, ikasleei ematen zaien laguntza beste modu batera antolatzea eta kudeatzea; eskola inklusiboaren printzipioak kontuan hartuta, hain zuzen.

27
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

VII.- EKINTZA ESTRATEGIKOAK

28
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

Euskal hezkuntza-sisteman, kultura, politika eta praktika inklusiboak sustatzea hezkuntza-administrazioaren arlo guztietan.

Hezkuntza inklusiboagoa izateko, beharrezkoa da etengabe aldatzea. Aldaketa etengabe hori argi eta garbi antolatutako printzipio-multzo batean oinarrituta egon behar da. Horrez gainera, gogora dezagun hezkuntza inklusiboa lortzeko ahaleginek behar bati erantzuten diotela; hezkuntza-sistema osoa berritu, hobetu eta garatzeko beharrari, hain zuzen ere. Aldaketak bultzatzeko hau guztia egin behar dugu: jendearen iritzia aldarazi, batu eta ados jarri, egoera aztertu, legedia egokitu eta laguntza eman proiektu jakin batzuen bidez beren errealitatea eskola inklusibo bilakarazi nahi duten ikastetxeei. Maiz, beharrezkoa izaten da hezkuntza-sistemako eragileen jarduna aldatzea. Beharrezkoa izaten da ere zer baliabide baliabide ekonomikoak eta intelektualak eta giza baliabideak behar ditugun aztertzea. Eskola inklusiboaren printzipio berberak izan behar dituzte hezkuntzaadministrazioaren maila guztiek, zentralak zein lurraldekakoek, bai eta Hezkuntza Ikuskaritzak eta irakaskuntzari laguntzeko zerbitzuek ere. Erabateko koherentzia egon behar da faktore hauen artean: gure hezkuntza-sistema bideratzen duten printzipioak eta ildoak; ekonomiaren, langileen eta edozein motatako baliabideen kudeaketarekin lotutako jardunak; eta ikuskapen-irizpideak eta hezkuntzarako aholkularitza.

HELBURUAK:
1.1 1.2 1.3 Eragile-partaideak eta gizarte osoa sentsibilizatzea, eskola inklusiboa zeinen garrantzitsua den jabearazteko. Indarrean dagoen araudia eguneratzea eta garatzea. Eskola inklusiboaren bultzatzea. bilakaera bideratuko duten printzipio etikoak

29
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

1. helburua
Euskal hezkuntza-sisteman, kultura, politika eta praktika inklusiboak sustatzea hezkuntza-administrazioaren arlo guztietan. 1.1 helburua.- Eragile-partaideak eta gizarte osoa sentsibilizatzea, eskola inklusiboa zeinen garrantzitsua den jabearazteko.
Ekintzak:
Hezkuntza-sistemaren maila eta etapa guztien egoera aztertzea (ISEI-IVEIk, Hezkuntza Ikuskaritzak eta Berritzeguneek elkarlanean arituko dira hori egiteko). Ekintza hauek egitea: Sentsibilizazio-kanpaina (matrikula-garaian). Zuzendaritza-taldeentzako saioak. prestakuntza-

Adierazleak:
Egoera aztertu da.

Sentsibilizazio-planaren ekintzak burutu dira.

Biltzarra, aniztasunari eman behar diogun erantzunari buruzko jardunaldia.

1.2. helburua.- Indarrean dagoen araudia eguneratzea eta garatzea.


Ekintzak:
Indarrean dagoen araudiari buruzko txosten bat egitea. Txosten horretan, agerian jarriko da araudiak zer oztopo jartzen dizkion ikaskuntzari, bai eta pertsona guztien parte-hartzeari ere. proposamenak eta lehentasunezko ekintzak aditzera emango dira. Araudiaren proposamena: arlo hauek eguneratzeko Egindako arau-proposamenen zerrenda egin da.

Adierazleak:
Eguneratze-txostena egin da.

Ekintza-planak eta curriculum-egokitzapenak. Laguntza-zerbitzuak eta laguntzaileak. Eskolatze-irizpideak eta baliabide-hornikuntza. Ebaluazioa eta sustapena.

1.3. helburua.- Eskola inklusiboaren bilakaera bideratuko duten printzipio etikoak bultzatzea.
Ekintzak:
Kode etiko bat prestatzea eta sistemaren arlo guztietan zabaltzea. hezkuntza-

Adierazleak:
Kode etikoa prestatu eta zabaldu egin da.

30
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

Ikastetxeak bultzatzea inklusio-irizpideak kontuan har ditzaten hezkuntza- eta curriculum-proiektuak egitean eta ikasgelako jardueren plangintza egitean; izan ere, hori egiten badute, aldaketaren eragileak bilakatuko dira.

Hezkuntza-administrazioak sistema inklusibo bat egituratzeko mekanismoak ditu. Esate baterako, gai hauei buruzko politikak eratu ditzake: inklusioa, laguntzasistemak, curriculumak eta ebaluazioak. Dena den, sistema inklusiboa izateko, proposamen horiek ikastetxeetan jarri behar dira abian. Prozesua luzea da. Legedia, araudia eta ildoak aldatzeaz gainera, beharrezkoa da ekarpen teoriko eta eredu praktiko onak izatea eta ikastetxeei aukera ematea ezagutzak parteka ditzaten. Curriculuma egituratzean eta garatzean, kontuan izan behar dugu ikasle guztiak parte hartzeko gai izan behar direla. Curriculumaren oinarria ikaskuntza-eredu bat izan behar da, ikasteko modu ezberdinei egokituko zaiena. Horrez gainera, curriculumak azpimarratu egin behar du zeinen garrantzitsua den ikasleek gaitasunak lantzea eta ezagutza esanguratsuak lortzea. Euskal curriculumaren Curriculum Proiektuko ereduak gaitasunak ditu oinarri. Ikastetxeek malgutasunez aplikatu behar dute eredu hori. Gogoan izan behar dugu premiei erantzutea dela helburua; hau da, ikasle jakin batzuen, komunitatearen, hizkuntza-taldeen, etnia-taldeen eta beste talde batzuen premiei erantzutea. Ikasgelako jardueren proposamenek ahalbidetu egin behar dute ikaskuntza hainbat modura egitea, ikasle guztiek ikasteko aukera izatea eta ikasle bakoitzak aurrera egitea eta arrakasta izatea. Helburua da curriculum-proiektuetan partaidetza eta ikaskuntza bermatuko duten planteamenduak eta estrategiak sartzea.

HELBURUAK
2.1. Zuzendaritza-taldeen lidergoa indartzea. 2.2 Ikastetxeak bultzatzea, inklusio-irizpideak kontuan izan ditzaten hezkuntzaproiektuak eta -planak egiten dituztenean. 2.3 Ikasgelan malgutzeko estrategiak erabiltzea curriculuma garatzeko, ikasleek oinarrizko gaitasunak eta trebetasunak eskuratzeko eta ikasitakoa ebaluatzeko. 2.4 Ekintza-planak abian jartzea, berariazko hezkuntza-premiak dituzten ikasleei nola erantzun behar zaien zehazteko. 2.5 Ikastetxe guztietan praktika inklusibo egokiak sustatzea. 2.6 Hezkuntza Bereziko Ikastetxeek euskal hezkuntza-sisteman zer zeregin duten aztertzea, bai eta ikastetxe horiek ikasleen hezkuntza- eta gizarte-inklusioari zer ekarpen egiten dioten aztertzea ere.

31
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

2. helburua
Ikastetxeak bultzatzea inklusio-irizpideak kontuan har ditzaten hezkuntza- eta curriculum-proiektuak egitean eta ikasgelako jardueren plangintza egitean; izan ere, hori egiten badute, aldaketaren eragileak bilakatuko dira. 2.1. helburua.- Zuzendaritza-taldeen lidergoa indartzea.
Ekintzak:
Zuzendaritza-taldeentzako prestakuntza-planetan eskola inklusiboari buruzko modulu bat sartzea. Ikastetxeetako zuzendaritza-taldeekin lan-saioak egitea eskualde-mailan, planteamendu hori ardatz hartuta.

Adierazleak:
Modulu hori egin eta irakatsi da. Bilerak egin taldeekin. dira ikastetxeetako zuzendaritza-

2.2. helburua.- Ikastetxeak bultzatzea, inklusio-irizpideak kontuan izan ditzaten hezkuntza-proiektuak eta -planak egiten dituztenean.
Ekintzak:
Aniztasunaren arretarako plana egitea, kontuan hartuta plan horrek ikastetxeko gainerako proiektuekin lotuta egon behar duela. Ikuspuntu inklusiboari proiektuak egitea. lehentasuna ematea

Adierazleak:
Aniztasunaren arretarako plana egin da.

Deialdietan inklusioari agertzen dira.

buruzko

erreferentziak

Hezkuntzaeta curriculum-proiektuak modu koordinatuan eta osagarrian egin edo/eta azter daitezen bultzatzea. Ikuspegi inklusiboarekin bat datozen hobekuntzaplanak egitea.

Zenbat ikastetxek egin edo/eta aztertu duten curriculum-proiektua: Diagnosi-ebaluazioaren emaitzak hobetu egin dira. Proposamen inklusiboen ehunekoak gora egin du.

2.3. helburua.- Ikasgelan malgutzeko estrategiak erabiltzea curriculuma garatzeko, ikasleek oinarrizko gaitasunak eta trebetasunak eskuratzeko eta ikasitakoa ebaluatzeko.
Ekintzak:
Ikasgelako egitasmoak eta jarduerak aztertzea, ikuspegi inklusiboa kontuan hartuta. Metodologiak eta ikasgelako antolaketa malgutzea, autonomia eta elkarlana bultzatzeko. Ebaluazioak eta ebaluazioak egiteko ikasleen ezaugarrietara egokitzea. modua

Adierazleak:
Ikasgeletan hautemandako jardunbide egokien zerrenda egin da. Jardunbide horiek metodologiarekin, ikasgelako antolamendu malguarekin eta ikasle guztiek egin ditzaketen ebaluazioekin zerikusia dute.

32
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

2.4. helburua.- Ekintza-planak abian dituzten ikasleei hobeto erantzuteko.


Ekintzak:
Ekintza-planak egiteko orientabideak estrategiak zabaltzea ikastetxeetan. Ekintza-planak prestatzea. egiteko tresnak eta eta

jartzea,

berariazko

hezkuntza-premiak

Adierazleak:
Orientabideak eta estrategiak zabaldu dira. Ekintza-planak egiteko tresnak prestatu dira.

adibideak

2.5.- helburua.- Ikastetxe guztietan praktika inklusibo egokiak sustatzea.


Ekintzak:
Berritzeguneetan komunikazio- eta elkartrukesaioak antolatzea, ikastetxeetako praktika inklusibo egokiei buruz. Elkartrukerako sare bat sortzea inklusiboak dituzten ikastetxeen artean. Pizgarriak ezartzea. proiektu

Adierazleak:
Zenbat saio antolatu diren:

Zenbat ikastetxek hartzen duten parte: Abian jarritako neurrien zerrenda.

2.6. helburua.- Hezkuntza Bereziko Ikastetxeek euskal hezkuntza-sisteman zer zeregin duten aztertzea, bai eta ikastetxe horiek ikasleen hezkuntza- eta gizarteinklusioari zer ekarpen egiten dioten aztertzea ere.
Ekintzak:
Lantalde bat osatzea egoera azter dezan. Administrazioko adituak eta hezkuntza bereziko ikastetxeak kudeatzen dituzten erakundeetako adituak izango dira lantalde horretako kideak. Hezkuntza bereziko ikastetxeen ezagutza eta esperientzia erabiltzea eskola inklusiboa garatzeko.

Adierazleak:
Egoeraren txostena egin da.

33
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

Gizabanakoaren gaitasunak lantzeari lehentasuna ematea ikasleak eskola-sisteman sartzen direnean, bai eta ikasleek hezkuntza-sisteman egiten dituzten etapetan ere; izan ere, horri esker, ikasle guztiek arrakasta izatea lortuko dugu.

Hezkuntza-sistema kalitatezkoa izan dadin, beharrezkoa da ikasle guztiek, bereizkeriarik gabe, hezkuntza jaso ahala izatea, eskolatzea gertutik jarraitzea eta ikasle guztiek erraz egitea hezkuntza-etapen arteko bidea. Hona hemen ikasleek etapaz etapa egin beharreko bidea: batetik, etxetik eskolara joan behar dira, Haur Hezkuntzatik Lehen Hezkuntzara, Lehen Hezkuntzatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzara eta hortik goi-mailako ikasketetara; eta bestetik, eskolatik bizitza osoko etengabe ikaskuntzara (EPA-HHI) eta lan-mundura. Kontuan hartu behar dugu ikasleak hainbat ikastetxetatik eta hezkuntza-sistematatik igarotzen direla. Lehenengo etapa etxetik eskolara joatea da. Hori erraz eta arazorik gabe gerta dadin, beharrezkoa da, batetik, zailtasunik izanez gero, ahalik eta azkarren esku hartzea, eta bestetik, familiak parte hartzea eta erakundeak elkarlanean jardutea. Derrigorrezko hezkuntzan, ikasleak hainbat ikastetxetatik eta hezkuntzasistematatik igarotzen dira. Hori dela eta, beharrezkoa da oztopo estrukturalak kentzea; esate baterako: ebaluazio-prozedura zurrunak egitea eta ikasturteak errepikatzeagatik errepikatzea. Derrigorrezko hezkuntza amaitzean, ikasleek beste ikasketa batzuk egiten dituzte edo lan-munduan sartzen dira. Edonola ere, estrategiak behar dira ikasle gehiagok egin ditzaten goi-mailako ikasketak, lanean hasiko diren ikasleen curriculumak behar bezala erabil daitezen eta enpresek ikasleei irakatsi eta laguntza eman diezaieten lanean hasten direnean. Balioetsi egin behar ditugu lan-bizitzan sartzeko egiturak, Lanbide Sarrerako Programa Egokituetan jasota daudenak. Programa horiek, inklusiboak izaki, hastapeneko lanbide-heziketako sarean txertatu behar ditugu, eta, hori dela eta, sistema bat izan behar dugu eskuratutako gaitasunak aintzatesteko. Era berean, bideak jarri behar ditugu ikastetxe arruntetako nahiz berezietako ikasgela egonkorretan edo norberaren autonomia lantzeko ikasgeletan eskolatutako ikasleak lan-bizitzan sar daitezen.

HELBURUAK
3.1. Laguntza ematea arreta goiztiarrerako sailen arteko eredu bat egiteko, eta, Hezkuntza Sailak beharrezko neurriak hartzea eredu hori abian jartzeko. Bermatu egin behar dugu ikasle guzti-guztiek ikasten hasteko aukera izatea, babesa jasotzea eta hezkuntza-sisteman ezarritako bidea egitea ikasketak amaitu arte. Samurtu egin behar dugu ikasleek hezkuntza-sistema batetik beste batera egin beharreko bidea, bai eta ikastetxe batetik beste batera, hezkuntzaetapa batetik beste batera eta, hala badagokio, eskolatze mota batetik beste batera egin beharreko bidea ere.

3.2.

3.3.

34
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

3. helburua
Gizabanakoaren gaitasunak lantzeari lehentasuna ematea ikasleak eskola-sisteman sartzen direnean, bai eta ikasleek hezkuntza-sisteman egiten dituzten etapetan ere; izan ere, horri esker, ikasle guztiek arrakasta izatea lortuko dugu. 3.1. helburua.- Laguntza ematea arreta goiztiarrerako sailen arteko eredu bat egiteko, eta, Hezkuntza Sailak beharrezko neurriak hartzea eredu hori abian jartzeko.
Ekintzak:
Araudi bat egitea eredu horretan proposatutako ekintzei, hots, arreta goiztiarrarekin lotutako ekintzei, legezko babesa emateko. Arreta goiztiarrerako planaren berri ematea Berritzeguneetako laguntza-zerbitzuei eta irakasleei. Arreta goiztiarra egokitzea eta hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzako programetan sartzea.

Adierazleak:
Araudia egin da.

Zenbat informazio-saio egin diren:

Arreta goiztiarra kontuan hartu da Berritzeguneentzat egindako orientabide-saioetan.

3.2. helburua.- Bermatu egin behar dugu ikasle guzti-guztiek ikasten hasteko aukera izatea, babesa jasotzea eta hezkuntza-sisteman ezarritako bidea egitea ikasketak amaitu arte.
Ekintzak:
Harrera-planak egitea berariazko hezkuntzapremiak dituzten ikasleen beharrei erantzuteko. Orientabide-saioak egitea, bermatzeko, batetik, ikasketak amaitu arte ikasle guztiak hezkuntzasisteman geldituko direla, eta bestetik, ikastetxeek ez dutela irizpide baztertzailerik; hau da, ez dituztela ikasleak baztertzen, besteak beste, ahalmen-urritasunarekin, baldintza pertsonal edo sozialekin, eta jatorriarekin lotutako arrazoiengatik.

Adierazleak:
Hautemandako jardunbide egokien laburpena

3.3. helburua.- Samurtu egin behar dugu ikasleek hezkuntza-sistema batetik beste batera egin beharreko bidea, bai eta ikastetxe batetik beste batera, hezkuntzaetapa batetik beste batera eta, hala badagokio, eskolatze mota batetik beste batera egin beharreko bidea ere.
Ekintzak:
Protokoloak ezartzea ikasleak modu egokian igaro daitezen hezkuntza-etapa batetik beste batera eta eskolatze mota batetik beste batera. Koordinazio-saioak egitea hezkuntzaadministrazioko sektoreen artean, bai eta eskolatzeko, lan-munduan sartzeko eta gizarteratzeko egin beharreko igarobideaz arduratzen diren erakundeen artean. Igarobiderako norbanako planak egitea. Familiekin aholkularitza-saioak egitea, igarobideprozesuetan parte hartzea beharrezkoa dela jakinarazteko.

Adierazleak:
Igarobide-protokoloak egin dira.

Zenbat saio antolatu diren:

Zenbat saio antolatu diren:

35
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

Ezagutza, ikerketa eta ebaluazio pedagogikoa eskura jartzea; izan ere, baliagarria da irakasleen gaitasunak hobetzeko eta praktika berritzaile, eraginkor eta inklusiboak garatzeko; hau da, kalitatezko hezkuntza eskaintzeko.

Zientzia-komunitatearen azken ikerketak eta ekarpenak izan behar dira hezkuntzaarloko esku-hartzearen eta erabakien euskarri; izan ere, ikerketa eta ekarpen horiek ezinbestekoak dira erabaki politikoak eta hezkuntza-arloko kudeaketa eta esku-hartzea eraginkorrak eta berritzaileak izan daitezen, bai eta ikasleen, ikasletaldeen nahiz gizabanakoen, hezkuntza-premiei erantzuteko ere. Horregatik, lankidetza sortu behar dugu Euskal Herriko unibertsitateetako ikerlaritaldeekin, berariazko hezkuntza-premien arloan lan egiten duten erakundeetako adituekin eta hezkuntza-sistemako partaideekin (Irakaskuntza Sistema Ebaluatzeko Institutua [ISEI-IVEI], Laguntza-zerbitzuen sarea, Hezkuntza-prestakuntza eta -berrikuntza, Berritzeguneak eta Hezkuntza-ikuskaritza). Hezkuntzako profesionalek, lehenik eta behin, hasierako prestakuntza jasotzen dute, eta gero, lan egin ahala, gaitasun profesionalak garatzen dituzte eta zientziaren ekarpenez, hots, praktika hobetzera bideratutako ekintza-ikerkuntzaz, baliatzen dira. Horri guztiari esker, profesionalek hausnartzeko ohitura izango dute eta haien hezkuntza-jarduna berritzailea, eraginkorra eta inklusiboa izango da.

HELBURUAK
4.1. 4.2. 4.3. 4.4. 4.5. Zientziaren ekarpenak kontuan hartzea aniztasunarekiko arretarekin lotutako gaiei buruzko erabakiak hartzean. Aholkularien eta orientatzaileen prestakuntza bultzatzea, ikastetxeetan egiten duten lana oso garrantzitsua da eta. Berritzeguneetako eta Hezkuntza Ikuskaritzako aholkulariek inklusiboari buruzko prestakuntza jaso dutela bermatzea. eskola

Diagnostikorako tresnak izatea, eskoletan ikaskuntzari eta partaidetzari eragozten dioten oztopoak lehenbailehen hautemateko. Estrategiak abian jartzea eta ikaskuntzaren oztopoak gainditzea xede duen material didaktikoa egitea.

36
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

4. helburua
Ezagutza, ikerketa eta ebaluazio pedagogikoa eskura jartzea; izan ere, baliagarria da irakasleen gaitasunak hobetzeko eta praktika berritzaile, eraginkor eta inklusiboak garatzeko; hau da, kalitatezko hezkuntza eskaintzeko. 4.1. helburua.- Zientziaren ekarpenak kontuan hartzea aniztasunarekiko arretarekin lotutako gaiei buruzko erabakiak hartzean.
Ekintzak:
Unibertsitatearen, gizarte-erakundeen eta hezkuntza-sistemaren arloko adituen batzordeak osatzea, ezagutza zientifikoa lan dezaten planteamendu inklusiboak abiapuntutzat hartuta. Hezkuntza, Unibertsitatea eta Ikerketa Saileko arduradunei aholkuak ematea; hartu behar dituzten erabakiei buruzko aholkuak, hain zuzen. Hezkuntzako profesionalak izango direnen prestakuntza-programetan, hezkuntza inklusiboari buruzko moduluak jartzea.

Adierazleak:
Batzordeak osatu dira.

Batzordeek txostenak egin dituzte.

Prestakuntza-moduluak egin dira.

prestatu

eta

proposatu

4.2. helburua.- Aholkularien eta orientatzaileen prestakuntza ikastetxeetan egiten duten lana oso garrantzitsua da eta.
Ekintzak:
Aholkularientzako eta prestakuntza-proposamen elkarlaneko esku-hartze hartuta. orientatzaileentzako zabala egitea, eredua abiapuntutzat

bultzatzea,

Adierazleak:
Prestakuntza-planak eta -ekintzak egin dira.

4.3. helburua.- Berritzeguneetako eta Hezkuntza Ikuskaritzako aholkulariek eskola inklusiboari buruzko prestakuntza jaso dutela bermatzea.
Ekintzak:
Prestakuntza-saioak egitea Berritzeguneetako aholkulari-talde guztientzat, haien jardunean (ikastetxeetan egin dituzten jardueretan, ikastaroetan, mintegietan, prestakuntza- eta berrikuntzaproiektuetan) estrategiak erabil ditzaten ikasle guztien ikaskuntzari eta partehartzeari eragozten dioten oztopoak gainditzeko. Prestakuntza-saioak egitea Hezkuntza Ikuskaritzako aholkulari guztientzat, haien jardunean estrategiak erabil ditzaten ikasle guztien ikaskuntzari eta parte-hartzeari eragozten dioten oztopoak gainditzeko.

Adierazleak:
Prestakuntza-planak eta -saioak egin dira.

Prestakuntza-planak eta -saioak egin dira.

37
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

4.4. helburua.- Diagnostikorako tresnak izatea, eskoletan ikaskuntzari eta partehartzeari eragozten dioten oztopoak lehenbailehen hautemateko.
Ekintzak:
Diagnosirako tresnak identifikatzea, aukeratzea, itzultzea, egokitzea eta baliozkotzea, tresna horien bidez, ikasle guztien ikaskuntzari eta partehartzeari eragozten dioten oztopoak hautemateko.

Adierazleak:
Diagnostikorako tresnak argitaratu dira.

4.5. helburua.- Estrategiak abian jartzea eta ikaskuntzaren oztopoak gainditzea xede duen material didaktikoa egitea.
Ekintzak:
Hezkuntza, Unibertsitatea eta Ikerketa Sailak materiala sortzeko egiten dituen deialdietan ikuspegi inklusiboa kontuan hartzen dela bermatzea. Argibideak zabaltzea, material eta baliabide didaktikoak ikasle guztiek egiteko modukoak izan daitezen.

Adierazleak:
Zenbat deialditan hartzen den kontuan ikuspegi inklusiboa:

Materialgintzan jarduten duten enpresei argitaletxeei argibideak eman zaizkie.

eta

38
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

Familiak eta komunitatea ikastetxeetan parte hartzera bultzatzea, eta sareak sortzea eragileen eta erakundeen lana berariaz eta sistematikoki koordinatzeko.

Ikasle guztiek kalitatezko hezkuntza izan dezaten, behar-beharrezkoa da familiek eta komunitateek parte hartzea. Hezkuntza ez da profesionalen kontua soilik. Ikastetxeetan eta ikaskuntza-zentroetan ez ezik, etxean eta kalean ere ikasten da, eta, noski, ezin ahaztu informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, haien bidez ere ikasten baita. Gune horietan guztietan, irakasleekin ez ezik, beste pertsona batzuekin ere egoten dira ikasleak. Esan beharrik ez dago beste pertsona horiengandik eta pertsona horiekin ere ikasten dutela. Familiek eta ikasleekin harremanetan egoten diren beste eragileek ikastetxean parte hartu behar dute, sozializatzeko guneetan hezkuntza-koherentzia eta -jarraitutasuna bermatzeko eta, bide batez, ikaskuntza hobetzeko. Bereziki ahalegindu behar dugu familia hauek parte har dezaten: batetik, hainbat motatako desberdintasun sozialak pairatzen dituzten ikasleen familiak (gutxiengo etnikoetakoak, kultura aski desberdinetakoak, baztertuak izateko arriskuan daudenak...), eta bestetik, ahalmen-urritasunak dituzten ikasleen familiak. Familiek eta komunitateak parte hartzeko, konfiantza da giltzarria. Familien eta komunitatearen konfiantza handitu egiten da, haien parte hartzeari esker beren seme-alaben eskolatzeak hobera egiten duela ikusi ahala. Maiz, konfiantza sortzeko prozesu horretan, ahalmen-urritasunak dituzten pertsonen edo baztertuak izateko arriskuan dauden taldeen inklusioaren alde lan egiten duten gizarte zibileko elkarteen edo/eta erakundeen eginkizuna garrantzitsua da. HELBURUAK 5.1. Eskolen eta ikasle guztien familien elkarlana bultzatzea, eskola gero eta inklusiboa izatea lortzeko. 5.2. Lankidetza-proiektuak sustatzea eskolaren eta inguruaren artean. 5.3. Erakundeek eta familiek, elkarlanean, familientzako prestakuntza-sistemak egitea, ikasketekin lotutako gaietan familiek ikasleei nola lagun diezaieketen azaltzeko.

39
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

5. helburua
Familiak eta komunitatea ikastetxeetan parte hartzera bultzatzea, eta sareak sortzea eragileen eta erakundeen lana berariaz eta sistematikoki koordinatzeko. 5.1. helburua.- Eskolen eta ikasle guztien familien elkarlana bultzatzea, eskola gero eta inklusiboa izatea lortzeko.
Ekintzak:
Ikastetxeentzako dokumentu bat egitea estrategiak izan ditzaten familiekin hobeto komunikatzeko, familiei harrera hobea egiteko, eta familien parte-hartzea eta prestakuntza hobetzeko. Horrez gainera, jardunbide egokien berri emango da dokumentu horretan. Irakasle-taldeei oinarrizko prestakuntza ematea familiekin hobeto komunikatzeko estrategiei buruz, bai eta familiei harrera hobea egiteko, eta familien parte-hartzea eta prestakuntza hobetzeko estrategiei buruz ere.

Adierazleak:
Dokumentua egin da, bai eta zabaldu ere.

Prestakuntza-saioak egin dira.

5.2. helburua.- Lankidetza-proiektuak sustatzea eskolaren eta inguruaren artean.


Ekintzak:
Ikasleen guraso-elkarteen federazioak eta familiaelkarteak bultzatzea, eta federazio eta elkarte horiei konpromisoa harraraztea familientzako prestakuntza-planak abian jar ditzaten.

Adierazleak:
Prestakuntza-planak abian jarri dira.

5.3. helburua.- Erakundeek eta familiek, elkarlanean, familientzako prestakuntzasistemak egitea, ikasketekin lotutako gaietan familiek ikasleei nola lagun diezaieketen azaltzeko.
Ekintzak:
Lankidetza-prozedurak ezartzea ikasleen gurasoelkarteekin eta -federazioekin eta irabazi-asmorik gabeko elkarteekin; esan nahi baita, berariazko hezkuntza-premiak dituzten ikasleen familien alde, etorkin-taldeen alde, eta gutxiengo etniko eta kulturalen alde jarduten duten irabazi-asmorik gabeko elkarteekin. Esperientzia eta praktika arrakastatsuak zabaltzea inguruneko planen bidez. Hezkuntza Sailaren eta beste erakunde batzuen arteko zenbait lankidetza-egitasmo eta -protokolo bateratzea eta abiaraztea.

Adierazleak:
Batzorde mistoak osatu dira eta landu beharreko gaien zerrenda egin da.

Esperientzien berri eman da. Egitasmoak eta protokoloak abian jarri dira.

40
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

Hezkuntza-sistemaren maila guztietan, ikasleei ematen zaien laguntza beste modu batera antolatzea eta kudeatzea; eskola inklusiboaren printzipioak kontuan hartuta, hain zuzen.

Hezkuntza-sistema guztiek baliabideak jarri behar dituzte ikasleek nahikoa laguntza izan dezaten ikaskuntzari eta parte-hartzeari eragozten dioten oztopoak gainditzeko. Baliabideak hornitzeko sistemek inklusioaren helburuekin bat datozen jokabide estrategikoak sustatu behar dituzte. Laguntza diogunean, ikasleen ikaskuntza erraztuko duten bitarteko guztiak esan nahi dugu. Laguntza modurik garrantzitsuena ikastetxeetako baliabide arruntak erabiltzea da; hau da: ikasle batzuek beste ikasle batzuei laguntzea, irakasle batzuek beste irakasle batzuei laguntzea, familiak ikastetxearekin elkarlanean aritzea eta komunitateak eskolaren alde jardutea. Ikastetxeetan beste egoera batzuk sortzen ari direnez, beste hezkuntza-erantzun batzuk behar ditugu. Hezkuntza-erantzun horiek, baina, ez dautza baliabide gehiago izatean soilik; aitzitik, irakasleek beste gaitasun batzuk eskuratu behar dituzte; ikastetxeko baliabideak inklusioren ikuspuntuaren arabera antolatu eta optimizatu behar dira; baliabideak beste modu batera kudeatu behar dira; lankidetza-hitzarmenak egin behar dira Eusko Jaurlaritzako beste sail batzuekin, foru aldundiekin, udalekin eta erakundeekin; eta komunitatearen parte hartzea bultzatu behar da, bai eta familien konpromisoa ere. Kontua da, batetik, laguntza-mota guztiak, asko espezializatutakoak zein gutxi espezializatutakoak, behar bezala antolatuta egotea eta osotasunean ematea, eta bestetik, laguntza horiek ematen dituzten zerbitzuek eta erakundeek elkarrekin lan egin ahal izatea, ikasle guzti-guztiek ikasgelan nahiz inguruko eskola arruntetan arrakasta izan dezaten. Azkenik, bermatu egin behar dugu ikastetxeak irisgarriak izatea, bai eta diseinu integratzailearen printzipioarekin bat datozen teknologia egokiak edukitzea ere, ikasleek informaziorako, komunikaziorako eta ikaskuntzarako sarbidea izan dezaten. HELBURUAK 6.1. Giza baliabideak eta baliabide materialak nola erabiltzen diren aztertzea, eta baliabide horiek beste modu batera erabiltzea hezkuntza inklusiboa garatzeko. 6.2. Erreferentzia-parametro berriak abiapuntutzat hartuta, irizpideak ezartzea baliabideak nola erabili zehazteko, eta eredu hori komunitate osoan aplikatzea. 6.3. Ikastetxeek baliabideak antolatzen dituztenean, inklusioa kontuan har dezaten bultzatzea, eta ikasleen parte-hartzea eta ikaskuntza bermatzen ez duten jardunak aldatzea. 6.4. Berritzeguneetan aholkuak emateko eredu bat ezartzea; aholkularitzen arteko lankidetza-estrategietan oinarritutako eredu bat, hain zuzen ere. Eredu horren helburua da ikastetxeetan modu koordinatuan eta koherentean esku-hartzea.

41
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

6. helburua
Hezkuntza-sistemaren maila guztietan, ikasleei ematen zaien laguntza beste modu batera antolatzea eta kudeatzea; eskola inklusiboaren printzipioak kontuan hartuta, hain zuzen. 6.1. helburua.- Giza baliabideak eta baliabide materialak nola erabiltzen diren aztertzea, eta baliabide horiek beste modu batera erabiltzea hezkuntza inklusiboa garatzeko.
Ekintzak:
Ikastetxeetan giza baliabideak zer irizpideren arabera erabiltzen diren aztertzea (PRL-HIPI, kultura arteko dinamizatzaileak, ikasle ijitoez arduratzen diren erakundeetako koordinatzaileak, logopedak, erizainak, terapeuta okupazionalak, fisioterapeutak, ikasle gorren taldeko koordinatzaileak...). Ikastetxeetan aniztasunaren arretarako lanpostuak zer irizpideren arabera esleitzen diren aztertzea (orientatzaile, aholkulari, pedagogia terapeutikoko irakasle eta ENMko irakasleen lanpostuak). Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzako materiala nola eman behar den zehaztea (homologatzea) eta material hori berritzea. (Batez ere, ikasgela egonkorretan, ikaskuntzageletan, ospitaleetan eta etxean arreta jasotzeko zentroetan, hezkuntza-arreta eta terapia jasotzeko zentroetan, itsuentzako baliabide-zentroetan, ikasle gorren hezkuntza-inklusiorako zentroetan). Irisgarritasunari dagokionez, gure erkidegoko ikastetxe guztien egoeraren mapa egitea. Mapa horrek zer aurrerapauso egin ditugun jakiteko balioko du, bai eta etorkizunean zer pauso egin behar ditugun jakiteko ere. Neurriak ezartzea hemendik 5 urtera gutxienez ikastetxeen %80 irisgarria izan dadin.

Adierazleak:
Baliabideak nola erabiltzen diren aztertu da. Aniztasunarekiko arretarekin lotutako deialdietan txertatu dira emaitzak.

Lanpostuak esleitzeko irizpideak aztertu dira eta txosten bat egin da.

Homologazioa egin da.

Egoeraren mapa egin da.

Ikastetxeen %80 irisgarria izatea lortu da.

6.2. helburua.- Erreferentzia-parametro berriak abiapuntutzat hartuta, irizpideak ezartzea baliabideak nola erabili zehazteko, eta eredu hori komunitate osoan aplikatzea.
Ekintzak:
Giza baliabideak esleitzeko eskuliburu bat egitea. Giza baliabideak esleitzean, eskola inklusiboa eratzeko bidean aurrera egiten lagunduko diguten aldagaiak hartuko dira kontuan.

Adierazleak:
Giza baliabideak esleitzeko eredu berria egin eta aplikatu da.

6.3. helburua.- Ikastetxeek baliabideak antolatzen dituztenean, inklusioa kontuan har dezaten bultzatzea, eta ikasleen parte-hartzea eta ikaskuntza bermatzen ez duten jardunak aldatzea.
Ekintzak:
Irakasle-taldeekin aholkularitza-saioak egitea, giza baliabide arruntak eta osagarriak irizpide inklusiboen arabera erabiltzeko estrategiak irakasteko. Jardunbide egokien irakasleentzat. eskuliburu bat egitea

Adierazleak:
Aholkularitza-saioak egin dira.

Jardunbide egokien eskuliburua egin da.

6.4.- helburua.- Berritzeguneetan aholkuak emateko eredu bat ezartzea; aholkularitzen arteko lankidetza-estrategietan oinarritutako eredu bat, hain zuzen ere. Eredu horren helburua da ikastetxeetan modu koordinatuan eta koherentean 42
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

esku-hartzea.
Ekintzak:
Berritzeguneen antolamendua eta jardun-arloak aztertzea.

Adierazleak:
Berritzeguneen orientabide-saioetan, horri buruzko erreferentziak daude.

VII.- PLANAREN EBALUAZIOA


Aniztasunaren Arretarako Plan Estrategikoa onetsi ondoren, zenbait batzorde osatuko dira plana ebaluatzeko. 2011-2012 ikasturtean hasi eta bost urteko epean, batzorde horiek plana nola gauzatzen den aztertuko dute eta datu esanguratsuenak bilduko dituzte, planaren jarraipena eta ebaluazioa egiteko, hain zuzen.

BATZORDE ZUZENTZAILEA
Hezkuntzako Sailburuordetzaren esparruan, BATZORDE ZUZENTZAILE bat osatu beharko da. Hauek izango dira batzorde horretako kideak: Hezkuntzako sailburuordea, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria, ikuskari nagusia, ISEI-IVEIko zuzendaria eta Berritzegune Nagusiko zuzendaria. Era berean, beharrezkotzat jotzen denean, planaren garapenean esku hartzen duten beste zuzendaritza batzuek ere parte hartu ahalko dute batzorde horretan (esate baterako, arlo hauetako zuzendaritzak: giza baliabideak, zentroak, baliabideak, administrazioa eta kudeaketa ekonomikoa). Horrez gainera, planarekin zerikusirik ez duten adituen aholkuak jasoko ditu batzorde horrek. Eginkizuna: Plana abian jartzen dela eta behar bezala gauzatzen dela bermatzea, eta ebaluazioak egiteko eta esku hartzeko estrategiak ezartzea.

BATZORDE TEKNIKOA
Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria BATZORDE TEKNIKOAREN burua izango da. Hauek izango dira batzorde horretako kideak: Hezkuntza Berriztatzeko Programaren lurralde-arduradunak; Berritzegune Nagusiko aniztasunaren, hezkuntza-premia berezien, kultura arteko hezkuntzaren eta bizikidetzaren arduradunak; Hezkuntza Saileko Ikuskaritza Nagusiko ordezkari bat; eta ISEIIVEIko teknikari bat. Batzorde horretan, arlo hauetako zuzendaritzetako ordezkariek soilik hartu ahalko dute parte: giza baliabideak, zentroak, baliabideak, administrazioa eta kudeaketa ekonomikoa. Batzorde horretan, kanpoko zenbait adituk parte hartuko dute (ikertzaileak, unibertsitateko irakasleak...). 43
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

Eginkizunak: Ebaluazio-prozesua diseinatzea, planifikatzea eta antolatzea. Urteko memoria egitea. Memoria horretan, planaren aurrerabideari buruzko datu esanguratsuenak bilduko dituzte, planaren jarraipena eta ebaluazioa egiteko. Irakaskuntza Sistema Ebaluatzeko Institutuak (ISEI-IVEI) hezkuntzasistemaren zer alderdi aztertu beharko lituzkeen proposatzea Batzorde Zuzentzaileari. Aztertu beharreko alderdiak Plan Estrategiko honen eraginpean dauden alderdiak izango dira, hain zuzen ere.

JARRAIPEN-BATZORDEA
Planaren jarraipena egiteko, hainbat JARRAIPEN-BATZORDE osatu beharko dira. Batzorde Teknikoko kideak eta hezkuntza-arloko gizarte-eragileak (irakasleak, ahalmen-urritasuna duten familien elkarteak, ikasleen gurasoen federazioak eta erakundeak, bestea beste) izango dira batzordekideak. Aztertu nahi diren helburuen arabera osatuko dira batzorde horiek. Eginkizunak: Planaren bilakaeraren berri ematea. Planean parte hartzen duten gizarte-sektoreen proposamenak biltzea. Urtean behin sektoreen txostenak egitea, planaren bilakaera ebaluatzeko eta BATZORDE TEKNIKOARI hobekuntza-proposamenak helarazteko.

44
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

TERMINOEN GLOSATEGIA

45
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

IRISGARRITASUN UNIBERTSALA: Inguru, prozesu, ondasun, produktu eta zerbitzuek, bai eta objektuek, bitartekoek, tresnek eta gailuek ere, bete behar duten baldintza da, pertsona guztiek ulertu, erabili eta praktika ahal ditzaten, segurtasunez eta erosotasunez eta ahalik eta era autonomo eta naturalenean. Guztiontzako diseinuaren estrategia eskatzen du, nahiz eta arrazoizko doikuntzak egin ahal zaizkion. IKASTEKO APARTEKO ZAILTASUNAK DITUZTEN IKASLEAK Ikasteko Aparteko Zailtasunak (IAZ) dituzten ikasleek nahasmendua dute entzumen-, mintzamen-, irakurmen-, idazmen-, arrazoimen- edo matematikatrebetasunak eskuratu eta erabiltzeko beharrezkoa den oinarrizko prozesu psikologiko batean edo gehiagotan. GAITASUN HANDIKO IKASLEAK Gaitasun handia izateak adimenarekin, sormenarekin eta motibazioarekin zerikusia du. Gaitasun handiko ikasleek adimen, sormen eta motibazio handiz jokatzen dute. Ingurune-faktoreek (familiak, eskolak, ikaskideek) baldintzatu egiten dute gaitasun horiek garatzea. HEZKUNTZA-PREMIA BEREZIAK DITUZTEN IKASLEAK Ezgaitasunak edo jokabide-nahaste larriak izateagatik eskolatze-aldi batean edo eskolatze osoan berariazko hezkuntza-laguntzak edo hezkuntza-arretak behar dituztenak dira hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak. DESBERDINTASUN SOZIALA BIZI DUTEN IKASLEAK Ekonomiarekin, gizartearekin, kulturarekin, geografiarekin edo etniarekin lotutako arrazoiak direla medio, mugatuta dauden ikasleak dira. Muga horien ondorioz, ez dituzte beste ikasleek dituzten aukera berberak; izan ere, inguruan ez dute nahikoa baliabide behar bezala ikasteko. ESKOLAKO IBILBIDEA EDO BALDINTZA PERTSONALAK DIRELA ETA, HEZKUNTZA-PREMIA BEREZIAK DITUZTEN IKASLEAK Hauek izan daitezke hezkuntza-premia bereziak izateko arrazoiak: a) Hizkuntzari edo oinarrizko gaitasunei edo ezagutzei dagokienez, gabezia handiak izatea. Nahasmendu baten ondorioz, ez dute komunikazioa, mintzaira edo hizketa ohi bezala garatzen. Nahasmendu horrek sistemaren osagai batean edo batean baino gehiagotan du eragina. b) Osasun-arazoak izatea, aldi batekoak, kronikoak edo funtzio-exekuziokoak. Arazo horiek zuzenean eragiten dute eskola-errendimenduan, curriculumean aurrera egitea galaraziz. c) Eskola-absentismo handia izatea, besteak beste, hainbat arrazoiren ondorioz huts egite-aldi luzeak izan dituztelako, edo, etxebizitzaz aldatzearen ondorioz ikastetxe-aldaketa ugari izan dituztelako.

46
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

HEZKUNTZA-SISTEMAN OHI BAINO GEROAGO SARTU DIREN IKASLEAK Beste herrialde batzuetatik etorri izanagatik edo beste arrazoiren batengatik, gure hezkuntza-sisteman ohi baino geroago sartu diren ikasleek osatzen duten multzoa da. Derrigorrezko eskolatze-aldian sartzeko adina badute, eskolan sartu ahal izatea bermatu behar dugu. Eskolara ohi baino geroago sartzen diren ikasleen kasuak eta aldi baterako sartzen direnen kasuak kontuan hartuko dira. BERMAPUNTUAK Eskola inklusiboan, ikasleen aniztasunari erantzuteko hezkuntza-sistema osoaren eta ikastetxe bakoitzaren gaitasuna areagotuko duten jarduerak hartuko dira laguntzatzat. Ikasgelako eta eskolaz kanpoko jarduerek ikasle guztien partehartzea sustatuko dutela bermatzen saiatzen da eta eskola-ingurutik kanpo beren ezagutza eta esperientzia kontuan har dezaten ikaskuntza eta parte-hartzeari jarritako oztopoak gainditzeko asmoz. Irakasleek ikastetxeko eta komunitateetako baliabide guztiak erabili behar dituzte ikasle guztiek modu aktiboan ikasten jarrai dezaten. IKASLEEN IKASKUNTZARI ETA PARTE-HARTZEARI ERAGOZTEN DIOTEN OZTOPOAK Ikaskuntzari eta parte-hartzeari eragozten dioten oztopoez mintzo garenean, ikasleek parte hartzeko eta ikasteko zer oztopo dituzten jakin nahi dugu, hain zuzen ere. Gizarte-ereduaren arabera, ikasleek testuinguruarekin harremanak dituztenean sortzen dira oztopoak; hots, beren bizitzan eragina duten pertsonekin, politikekin, erakundeekin, kulturekin eta egoera sozial nahiz ekonomikoekin harremanak dituztenean. Sistemaren alderdi eta egitura guztietan egon daitezke oztopoak: ikastetxe barruan, komunitatean, bai eta bertako nahiz nazio-mailako politiketan ere. EGOKITZE-JOKABIDEA Funtsean, eguneroko bizitzan norberaren burua zaintzeko eta harremanak izateko egiten ditugun jokabideak dira egokitze-jokabideak. besteekin

Egokitze-jokabideak arlo hauetan erabiltzen ditugun gaitasunak dira: komunikazioa, norberaren buruaren zaintza, etxeko bizitza, trebetasun sozialak, komunitateko bizitza, autogidaritza, osasuna eta segurtasuna, irakaskuntzako trebetasun funtzionalak, denbora librea eta lana. (Schalock, 1992). DISEINU UNIBERTSALA Diseinu unibertsalaren helburua da ahalik eta pertsona gehienentzat irisgarriak diren produktuak eta inguruak sortzea, egokitzeko edo modu berezi batean berriro diseinatzeko beharrik gabe. Hauek dira kontzeptu horren abiapuntuak: oztoporik gabeko diseinua, diseinu irisgarria eta laguntzarako teknologia. Baina, beste kontzeptu horiek ez bezala, diseinu unibertsalak irisgarritasunaren alderdi guztiak hartzen ditu kontuan. Horrez gainera, pertsona guztientzat da, bai eta ahalmenurritasunak dituztenentzat ere. Ikuspuntu holistiko baten bidez konpontzen du oztopoen arazoa, pertsonen aniztasuna abiapuntutzat hartuta. Diseinu unibertsalaren helburua da eguneroko zereginak erraztea. Horretarako, pertsona guztiek errazago eta ahaleginik gabe erabil ditzaketen produktu, zerbitzu eta inguruak sortzen ditu. 47
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

PERTSONA GUZTIENTZAKO HEZKUNTZA Denontzako hezkuntzari buruzko Aitorpen Unibertsalak (Jomtien, 1990), Giza Eskubideen Aitorpen Unibertsalaren eta Haurren Eskubideen Hitzarmenaren babesa duenak, esaten duenez, haur, gazte eta heldu guztiek, gizakiak izateagatik, eskubidea dute ikaskuntzako oinarrizko premiak beteko dituen hezkuntza jasotzeko. Ikaskuntza erabatekoa izan behar da; hau da, ezagutzak eskuratzen, gauzak egiten, besteekin bizitzen eta izaten lagundu behar du. Hezkuntzaren helburua da pertsona bakoitzaren dohainak eta gaitasunak agerian jartzea eta erabilaraztea, bai eta ikasleen nortasuna garatzea ere, bizitza hobetu eta gizartea alda dezaten. DIAGNOSI-EBALUAZIOA Ebaluazio-prozesu bat da, ikastetxeak hobetzeko egiten dena. Oinarrizko Hezkuntzako 4. mailatik DBHko 2. mailara arteko ikasle guztiek oinarrizko gaitasunak zenbateraino garatu dituzten aztertzen da. Ebaluazio hori egiteko, ikasle guztiek hainbat proba eta testuinguruarekin lotutako galdeketa bete behar dituzte. Ebaluazio hori irizpide araupetuen arabera aplikatuko da funts publikoekin finantzatutako ikastetxe guztietan. Ebaluazio horren emaitzei esker, ikastetxe guztiek, irakasleek eta ikasleen familiek, oro har, hezkuntza-sistema osoak, nahiko informazio objektiboa izango du egoerari buruz. Ikastetxeek beren datuekin osatu beharko dute informazio hori; horrela, hobekuntza-prozesuak abian jarri ahalko dituzte. ESKOLA-ARRAKASTA Eskola-arrakasta edo -porrota aipatzean, esan beharra dago ez dugula porrot akademikoa murriztea soilik nahi; aitzitik, bizitzaren esparru guztietan (familian, harremanetan, lanean eta gizartean) arrakastaz moldatuko diren ikasleak, gizabanako zein talde bateko partaide gisa, prestatzea helburu duen hezkuntzaeredua ezarri nahi dugu, ikasleek gaitasun kritikoa izan dezaten, bai eta gizartea aldatzeko gaitasuna ere. Hauxe izango litzateke arrakasta: mundu guztiari prestakuntza jasotzeko aukera ematea, premia gehien dituztenei laguntza gehiago ematea eta ikasketa-titulu orokor bat ematea. Arrakasta hori lortzeko, besteak beste, egungo hezkuntza-eredua aztertu beharko genuke; izan ere, ikasleen eskola-arrakastan edo -porrotean eragina duten faktoreetako bat da. Berriz planteatu beharko genuke hezkuntza-eredu horren antolamendua, bai eta edukiak, metodologia, jarduna eta ikasleen eskola-arrakasta lortzeko erabiltzen dituen baliabideak ere. HEZKUNTZA-BERDINTASUNA Eskolak parekotasuna sustatu behar du. Hezkuntza-sistematik baztertzen diren pertsonak lan-mundutik eta gizartetik ere baztertuta egoten dira. Horregatik, azken hamarkadetan esan izan da kalitatezko hezkuntzarik jasotzen ez dutenek ez dutela erabateko hiritartasuna lortzen; izan ere, ezin dituzte beren eskubideak baliatu eta ezin dute gizartean eta kulturan parte hartu. Farrelek (1999) lau alderdi bereizten ditu berak egindako hezkuntzaberdintasunaren ereduan. Nahiz eta gizarte-taldeen berdintasunari erreferentzia egin, oro har, ikasleen aniztasunari aplika diezaiokegu eredu hori, ikasleen arteko desberdintasunak edozein direla ere: 48
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

Hezkuntza jasotzeko aukera-berdintasuna. Esan nahi du haur, gazte eta heldu guztiek, edozein talde sozioekonomikotakoak direla ere, aukera izan behar dutela maila jakin batean eskolatuta egoteko. Biziraupen-berdintasuna. Esan nahi du gizarte-talde ezberdinetako pertsonek aukera izan behar dutela eskola-sistemako maila jakin batean egoteko. Emaitza-berdintasuna. Esan nahi du hezkuntza-maila jakin batean eskolatutako pertsona guztiek, edozein gizarte-taldekoak direla ere, maila horri dagozkion gauzak ikasteko aukera izan behar dutela. Horretarako, gizarteak balioetsi egin behar ditu ikasteko modu guztiak, nahiz eta ezberdinak izan. Aukera- eta baldintza-berdintasuna. Esan nahi du pertsona guztiek eskolako emaitzen araberako bizi maila izateko aukera izan behar dutela, edozein gizarte-taldekoak direla ere. INPERATIBO ETIKOA Bizitzaren edozein esparrutan etikoki jardun beharra da inperatibo etikoa, ez kanpoko autoritate, jokabide-kode, iritzi edo ohitura batek hala agindu digulako, baizik eta guri hala egin behar dugula iruditzen zaigulako. Zerbait egiteko dugun beharra da, hain zuzen ere, inperatibo etikoa. Inperatibo horrek ez ditu gure jokabidearen arauak zehazten. Inperatibo etikoa jokabidearen azpian dago; ezinbestean egin behar dugun zerbait bilakatzen da gure jokabidea. Kategorikoa izateak ez du esan nahi berez eginbehar bat denik; aitzitik, baldintzarik gabeko, uko egin ezinezko eta ezin menderatuzko ontasuna adierazten du, balio eta xede gisa. Horregatik, berez jotzen dugu ontasun moralerantz, beste ezeri erreferentziarik egin gabe. INDEX FOR INCLUSION Tony Booth eta Mel Ainscow unibertsitateko katedratikoen Index for Inclusion delakoa Erresuma Batuan argitaratu zuen Hezkuntza Inklusiborako Ikerketa Zentroak. Indexa 2002an eguneratu zuten. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak 2005an Euskal Herrira egokitutako bertsio bat argitaratu zuen euskaraz zein gaztelaniaz. Indexa ikastetxeentzako autoebaluazio-gida bat da, eta bi helburu ditu: batetik, hezkuntza-proiektuak, curriculum-proiektuak eta ikasgelako jarduerak aztertzeko eta inklusiboak zenbateraino diren jakiteko balio du. Indexaren bidez, errazagoa da identifikatzea proiektu eta jarduera horiek zer oztopo jartzen dieten ikasle jakin batzuen parte-hartzeari eta ikaskuntzari. Eta bestetik, etengabe hobetzen hasteko eta jarraitzeko balio du, lehentasunezkotzat hartutako oztopoak kentzeko edo gutxitzeko. Indexaren egileek behin eta berriro gogorarazi digute: benetan garrantzitsua dena ebaluatzen hasi behar dugu, ezin diogu ebaluatzen dugunari soilik garrantzia eman. Alde horretatik, hezkuntza-inklusioarekin lotutako kulturak eta ikastetxeetako hezkuntza-politikak nahiz -jardunak aztertu behar direla esaten du Indexak, betiere, inklusioa modu zabalean ulertu behar dugularik; hau da, ikasle guztiak eskolan egon, ikasi eta parte hartu ahal izatea. ELKARLANEAN ESKU-HARTZEKO EREDUAK

49
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

Elkarlanean esku-hartzeko ereduak bat datoz: profesionalek, haien prestakuntza, sarea edo erakundea edozein dela ere, elkarrekin lan egin behar dute bakoitzak bere ezagutza- edo lan-esparrutik, arazoei aurre egiteko, egoera jakin bat aztertzeko, erabakiak aztertzeko, etab. Egoera jakin batek profesional guztiak ukitzen baditu, profesional bakoitzak bere esparrutik esku hartzeko erantzukizuna du. Hori dela eta, profesional bakoitzari lotutako eginkizunak berriro planteatu behar dira. Esku hartzeko tresnek arrazoiketaren, autoikaskuntzaren eta elkarlanaren garrantzia azpimarratu behar dute, besteak beste. HEZTEKO OBJEKTU DIGITALAK Hezteko Objektu Digitala (HOD), Hezteko Material Digitala (HMD) edo Objektu Didaktiko Digitala (ODD) (LOM-ES 1.0 bertsioaren aplikazio-profilaren arabera objektu digital bat aipatzeko baliozko adierak) hezteko eduki digital bat da, erabiltzailearen ikaskuntzarako balio duena eta, bere horretan edo, beste objektu sinpleago batzuekin integratuta, hezteko material multimedia osatzen duena edo osa dezakeena. Ikuspuntu hori hartuta, objektu digital bat, esate baterako, irudi bat, ikaskuntza-argibideak emateko metadatuak dituena, HOD bat izango da LOMES delakoan. HOBEKUNTZA-PLANAK Hobekuntza-planak egitearen helburua etengabe hobetzea da, eta, beraz, planaren eginkizun nagusietako bat hobekuntza-plana bera etengabe berregitea da. Plan hori egiteko, eskola-komunitate osoaren babesa behar da, eta, bereziki, zuzendaritzataldearen eta irakasle-taldearen babesa. Hobekuntza-planean, erabaki estrategikoak egongo dira, hobetzeko antolamendua nola aldatu behar den zehazteko. hezkuntza-zerbitzua

Hobekuntzak ezartzeaz gainera, egindako ekintzak kontrolatzeko eta ekintzen jarraipena egiteko ere balio du plan horrek, bai eta zuzenketak egiteko ere, baldin eta espero ez zen zerbait gertatzen bada. Plan hori egiteko, beharrezkoa da helburuak zehaztea eta helburu horiek lortzeko eginkizunak planifikatzea. Hobekuntza-planei esker, Hautemandako ahuleziak zeren ondorio diren identifika dezakegu. Hobetzeko zer egin dezakegun jakin dezakegu. Hobetzeko ekintzak bideragarriak diren azter dezakegu. Lehentasunezko ekintza-ildoak ezar ditzakegu. Etorkizunean egin beharreko ekintzen plana izan dezakegu, bai eta ekintza horiek kontrolatzeko eta ekintza horien jarraipena egiteko sistema bat ere. Hobekuntza-planek hobekuntzarako ekintzak prestatzeko, lehentasunaren arabera antolatzeko eta planifikatzeko balio dute, bai eta kalitate handiagoko hezkuntza lortzeko, ahuleziei aurre egiteko eta diagnosi-ebaluazioan hautemandako indarguneak sendotzeko ere. NORMALIZAZIO-PRINTZIPIOA

50
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

Printzipio horrek berekin dakar pertsona guztiek, batez ere, norberaren egoerarekin, eskolarekin, gizartearekin edo lanarekin lotutako zailtasunak dituztenek, gizarteko gainerako pertsonen eguneroko bizimodua eta bizi baldintzak izatea, ahalik eta gehien. Horrez gainera, normalizazioak esan nahi du, batetik, pertsona horiek eguneroko jardunean ezagutzeko eta errespetatzeko aukera izatea, eta bestetik, pertsona horiek baztertzera bultzatu izan gaituzten beldurrak eta mitoak deuseztatzea. Hori guztia, noski, onuragarria da pertsona horientzat, bai eta gizartearentzat ere. Zer bizi baldintza arrunten bidez lortuko dute zailtasun-egoeran dauden pertsonek gizarteratzea? Hona hemen baldintza horietako batzuk: Gizarteko beste pertsonen eguneroko jarduera berak egitea garai berean (ordutegia, lana eta atsedena). Garapen-aldiek antzeko ezaugarriak gaztaroa, helduaroa, zahartzaroa). izatea (haurtzaroa, nerabezaroa,

Intimitate eta eskubide konstituzional berberak izatea (gurariak, aukerak eta helburuak). Baliabide ekonomikoak izatea (bizitzeko diru-sarrera). Harreman afektiboak eta sexualak izateko eskubidea izatea. Denborak aurrera egin ahala, ekarpen asko egin zaizkio normalizazio kontzeptuari. Besteak beste, argi gelditu da pertsonak normalizatu beharrean ingurua normalizatu behar dela. Horrek esan nahi du bitartekoak eta bizi baldintzak beharretara egokitu behar direla. Horregatik, gizabanakoen inguru apala aldatu egin beharko da eta gizabanakoak bultzatu egin beharko ditugu autokontzeptu hobea izan dezaten. Horrek, oro har, lagundu egingo die eraginkortasun handiagoz ikasten. IKTak Informazioaren eta komunikazioaren teknologien multzoan (IKT, IKTak edo IKTB, Informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak, edo IT Information Technology), informazioa bereziki informatikaren, Interneten eta telekomunikazioen bidez tratatzeko eta igortzeko elementuak eta teknikak sartzen dira.

51
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

BIBLIOGRAFIA

52
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

BIBLIOGRAFIA
Ainscow eta Booth: Index for inclusion. (2002): Centre for Studies on Inclusive Education (CSIE) Bristol, Erresuma Batua. Booth, T. & Ainscow. M.(2005): Hezkuntza inklusiboa ebaluatzeko eta hobetzeko gida. Eskoletako ikaskuntza eta partaidetza garatuz. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. Vitoria-Gasteiz. 2005. Booth, T., Nes, K. & Stromstad, M. (Ed.) (2003) Developing inclusive teacher education. Londres: Routledge Falmer. Gerardo Echeita , ngeles Parrilla eta Francesc Carbonell i Parsek aipatua. XXV JORNADAS DE UNIVERSIDADES Y EDUCACION ESPECIAL. Universidad de Vic. 2008ko martxoaren 12 eta 13. PONENCIA-MARCO. Hacia un marco de referencia comn para la educacin del alumnado en desventaja. La educacin especial a debate. EUROPAKO BATZORDEA. Hezkuntza eta Kultura Zuzendaritza Nagusia. 2004 azaroa: Educacin y Formacin en Europa: sistemas diversos, objetivos compartidos para 2010. EUROPAKO BATZORDEA. Bruselan, 2010eko martxoaren 3an. BATZORDEAREN KOMUNIKATUA 2020. EUROPA 2020 Una estrategia para un crecimiento inteligente, sostenible e integrador. EUROPAKO KONTSEILUA. MINISTRO-LANTALDEA. Recomendacin Rec(2006)5 del Comit de Ministros a los Estados miembros sobre el Plan de Accin del Consejo de Europa para la promocin de derechos y la plena participacin de las personas con discapacidad en la sociedad: mejorar la calidad de vida de las personas con discapacidad en Europa 2006-2015. (2006ko apirilaren 5ean, Ministro-Lantaldeak egokitua, Ministro Ordezkarien 961. bileran). Pedagogia Berriztapeneko Zerbitzua. (1989): Eskola Muinbakar eta Integratzailea. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. Vitoria-Gasteiz, 1989. Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza (2000): Hezkuntza Berriztatzeko Programak 2000-2003. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. VitoriaGasteiz, 2000ko maiatza. Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza (2004): Hezkuntza Berriztatzeko Programak 2003-2006. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. Vitoria-Gasteiz. Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza (2008): Hezkuntza Berriztatzeko Ildo Nagusiak 2007-2010. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. Vitoria-Gasteiz. Echeita, G. eta Verdugo, M. A. (Koord.) (2004): La declaracin de Salamanca sobre necesidades educativas especiales 10 aos despus: Valoracin y prospectiva. Salamanca: INICO. Echeita, G. (2006a) Educacin para la inclusin. Educacin sin exclusiones. Madril: Morata. 53
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

Echeita,G , Parrilla, A eta Carbonell i Pars, F. XXV JORNADAS DE UNIVERSIDADES Y EDUCACION ESPECIAL. Universidad de Vic. 2008ko martxoaren 12 eta 13. PONENCIA-MARCO. Hacia un marco de referencia comn para la educacin del alumnado en desventaja. La educacin especial a debate. EDEKA. (2010) Elbarrituen ordezkarien euskal koordinatzailea. urritasunak dituzten pertsonen nazioarteko egunerako manifestua. FEAPS (2000): Manual de Buena Prctica de Educacin. Madril: FEAPS. Gin, C. (2004): La Declaracin de Salamanca sobre necesidades educativas especiales 10 aos despus. Valoracin y prospectiva desde Catalunya. Echeita, G. eta Verdugo, M. A. (Koord.): La declaracin de Salamanca sobre necesidades educativas especiales 10 aos despus: Valoracin y prospectiva. Salamanca: INICO. INCLUD-ED. Strategies for inclusion and social cohesion in Europe from education. VI Programa Marc de la Comissi Europea. Jaussi Nieva, Mara Luisa (koord.) (1998): Kulturarteko hezkuntza: Eskolan aniztasun etniko eta kulturalari hezkuntza erantzuna emateko orientabideak. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. Eusko Jaurlaritza. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. Vitoria-Gasteiz. 2/2006 Lege organikoa, maiatzaren 3koa, Hezkuntzari buruzko. Estatuko Aldizkari Ofiziala. 2006ko maiatzaren 4a. Mendia, R. (1997) Aniztasunaren trataera derrigorrezko bigarren hezkuntzan. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. Eusko Jaurlaritza. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. Vitoria-Gasteiz. Menda,R. (2004): Paso a paso hacia una escuela inclusiva en el Pas Vasco. Echeita, G. eta Verdugo, M. A. (Koord.): La declaracin de Salamanca sobre necesidades educativas especiales 10 aos despus: Valoracin y prospectiva. Ahalmen-urritasunak protokoloa (2006). dituzten pertsonei buruzko hitzarmena eta hautazko Ahalmen-

Nazio Batuak: A/RES/65/1 Cumplir la promesa: Unidos para lograr los Objetivos de Desarrollo del Milenio (2010). Hezkuntza-premia bereziei buruzko Euskal Autonomi Erkidegoko araudia. Hezkuntza, Unibertsitate Eta Ikerketa Saila. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. Vitoria-Gasteiz. 1999. Euskal Herriko Hezkuntza Berezirako Egitamua. Hezkuntza eta Kultura Saila. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. Vitoria-Gasteiz. 1983. Schalock, R. L. eta Verdugo, M. A. (2003): Calidad de vida. Manual para profesionales de la educacin, salud y servicios sociales. Madril: Alianza. UNESCO (2004) Temario Abierto sobre Educacin Inclusiva. Materiales de Apoyo para Responsables de Polticas Educativas. Latinoamerikako eta Karibe eskualdeetako Hezkuntzarako UNESCO bulegoak argitaratua OREALC / UNESCO Santiago. Santiago (Txile). UNESCO (2008): La educacin inclusiva: el camino hacia el futuro. Erreferentziadokumentua. Ginebra: UNESCO 54
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

EUROPAR BATASUNA. Lisboako Tratatua, Europar Batasunaren Tratatua eta Europako Erkidegoa eratzeko Tratatua aldatzen dituena (2007/c 306/01). HHAA (1995) Irakasle aholkularia. Funtsa. Funtzioak. Praktika. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. Eusko Jaurlaritza. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. Vitoria-Gasteiz. HHAA (2002) Euskadiko Ikaskuntza Komunitateak. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. Eusko Jaurlaritza. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. Vitoria-Gasteiz. HHAA (2005): Hezkuntza-premia bereziei erantzuna guztientzako euskal eskolan. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. Vitoria-Gasteiz. HHAA (2006). Guztientzako euskal eskolak nola landu hezkuntza premia bereziak. Hainbat jardunbide egokiren esperientziak eta eztabaidak. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. VitoriaGasteiz.

55
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

56
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

También podría gustarte