Está en la página 1de 3
· Sindikatuaren jarrera Negoziazio kolektiboaren egoeraren nahiz proposamenaren inguruko zenbait gako NEGOZIAZIO
· Sindikatuaren jarrera Negoziazio kolektiboaren egoeraren nahiz proposamenaren inguruko zenbait gako NEGOZIAZIO

· Sindikatuaren jarrera

Negoziazio kolektiboaren egoeraren nahiz proposamenaren inguruko zenbait gako NEGOZIAZIO KOLEKTIBOAREN EGOERA Negoziazio

Negoziazio kolektiboaren egoeraren nahiz proposamenaren inguruko zenbait gako

NEGOZIAZIO KOLEKTIBOAREN EGOERA Negoziazio kolektiboa, soldatak eta lan baldintzak hobetzeko dugun tresna nagusia da. Euskal langileen kasuan gainera are gehiago, enplegu politiketan inolako eskuduntza eta ahalmen legegilerik ez dugunean.

Zeregin garrantzitsua du beste eredu sozial bat eraikitze bidean, aurrekontu eta zerga politikarekin batera, sortzen den aberastasuna beste modu batean banatzeko oinarriak ipini ditzakeelako negoziazio kolektiboak.

Azkenaldian larriki zauritua dagoen eskubidea da negoziazio kolektiboarena. Negoziazio kolektiboa blokeo egoeran dago, hitzarmen asko 2008tik hona edo lehenagotik berritu gabe daude eta negoziatu diren konbenio apurrak konfrontazio gaitasun handiaren ondorio izan dira. Indarrean eta oraindik ere tramite parlamentarioaren zain dagoen Erreformaren ondorioz egoerak okerrera egin du. Erreformak estatu mailako hitzarmenak indartzen ditu. Gurean nagusi diren herrialdeko hitzarmenak desagertzeko bidean jartzen ditu eta enpresei ahalmen osoa ematen die.

Euskal langileentzat guztiz kaltegarria den negoziazio kolektibo eredua dugu honakoa: Estatuko konbenioak hemengoak baino kaskarragoak dira eta estatua ez da gure negoziazio eremua; hemengo langileen %90 enpresa txiki eta ertainetako langileak dira eta gehienetan ez dago enpresa hitzarmen aukerarik.

NEGOZIAZIO KOLEKTIBOA ZERTARAKO? Egungo krisi testuinguruan, langabezia etengabe gora doanean, soldaten pisua behera doanean

Negoziazio

kolektiboak sortzen den aberastasuna eta langileek dituzten soldatetan dauden desorekak murrizteko balio behar du, KPIaren gaineko soldata igoerak negoziatuz eta baita lanaldia murriztuz enplegua sortu eta kalitateko enplegua izateko helburua eta neurriak finkatu behar ditu.

Negoziazio kolektiboaren edukiei dagokienez, azkenaldian patronalaren ahotan etengabe dabiltzan bi eskakizun nagusien inguruan LABen jarrera zein den ere azaldu nahi dugu.

Soldatak produktibitateari lotu, soldatak moteldu edota malgutasun gehiagoren beharra, patronalaren ahotan daude etengabe. Hau guztia enplegua mantentzeko ustezko helburuarekin, inposatu zaizkigun hainbat erreformen moduan. Urrutira joan gabe, zenbat lanpostu sortu ditu azken erreformak? Bat bera ere ez.

GUTXIENEKO BALDINTZAK Ekonomiaren errekuperazioa edo irabaziak eta lehiakortasuna ezin dira soldatak eta lan baldintzak okertzearen kontura egin eta neurri horiek guztiak lan kostuen murrizketa, eta ondorioz, langileen eskubideak kaltetzea suposatzen duten heinean, LABek ez ditu ontzat emango. Gainera, gezurra da horrela lanpostuak mantenduko direnik.

Kuriosoa eta susmagarria da hazkunde ekonomiko garaietan inor ez gogoratzea irabaziak beste modu batean banatu beharraz. Orain, ordea, produktibitatearen gaiarekin datoz. LABek ez du hori ontzat ematen eta beraz, sindikatu honentzat KPIak jarraituko du gutxieneko erreferentzia izaten.

LABen PROPOSAMENA Langileen beharrak kontuan hartuta eta sindikatu moduan dugun erantzunkizunetik, negoziazio kolektiboko estrategia eraginkor bat bilatzea izango da LABentzat datorren ikasturteko lehentasun nagusietako bat. Horretarako proposamena egingo dugu.

a) Geldirik dagoen negoziazio kolektiboari, blokeatuta dauden hainbat hitzarmenei, irtenbidea ematea lehentasunezkoa da. Blokeatuta dauden hitzarmenen arazoa ez da erreformarena. Patronalaren borondate faltarena baizik.

Testuinguru ekonomikoari egokitutako helburuak jarri genizkion, LAB moduan, 2011ko negoziazio kolektiboari:

KPIaren gaineko soldata igoerak, atzerapausorik ez eta lekuan lekuko posible diren neurrian hobekuntza sozialak edota sektore publikoan murrizketa gehiagorik ez. Erantzunkizunez jokatuz, hazkunde garaian edo krisi garaian ez ditugu aldarrikapen berdinak egiten. Patronalak ez du erantzunkizun berdinarekin jokatzen. Minimo horiek bermatzeko ere eskaintzarik ez du egiten . Krisi testuinguruaz baliatu nahi dute langileei ahalik eta etekin gehien atera eta aurrera begirako lan harreman berriaren oinarriak jartzeko, are prekarioagoak izan daitezen.

b) Aurrera begira eta Madriletik inposatu nahi zaigun erreformaren ondorioak sahiesteko, Negoziazio kolektiborako euskal esparrua defendatu behar dugu, Lan Harremanetarako Euskal Esparrua eraikitze bidean.

Negoziazio kolektiborako erreferentzia estatu mailako negoziazioa izatea ekidin behar dugu, . Estatuko hitzarmenak hondamendia dira euskal langileentzat. Egun ditugun soldata eta lan baldintzak gehiago ez okertzeko eta hobetzen joateko dugun berme bakarra, alternatiba bakarra, negoziazio kolektiborako euskal esparrua da. Honetarako AKORDIO proposamen bat egiten dugu (aurrerago Ainhoak azalduko dizuena).

HELBURUA Negoziazio kolektiborako euskal esparrua mantentzea. Hemengo langileei eragiten dieten hitzarmenak hemen negoziatzea. Kontuan hartzekoa da hemen estatuan ez bezalako gehiengo sindikala dagoela, beste errealitate sindikal bat, negoziazio esparruetatik kanpo geratu ezin daitekeena.

Langileen lan baldintzak mantendu eta hobetzea da helburu nagusia. Hego Euskal Herria eta Estatua alderatzen baditugu, badago errealitate objetibo bat, krisia gogor jotzen ari bada ere, langabezi tasa txikiagoak eta soldata eta lan baldintza hobeak ditugula alegia. Hau honela da, eredu produktibo desberdina dugulako, industriak pisu gehiago duena eta eraikuntza sektorearen hain menpekoa ez dena. Eta batez ere, hemengo errealitate eta eredu sindikalak estatukoarekin zerikusirik ez duelako. Eskubideak borrokatzean oinarritzen den eredu sindikala nagusi delako hemen. Honek egin du posible Estatuko hitzarmenekin alderatuz soldata eta lan baldintza hobeak izatea.

AKORDIOA, BEHARREZKO ETA POSIBLE AKORDIO baten BEHARRA aipatu dugu. Horretarako aukera juridikoak badaude, borondatea izanez gero. Aukera juridiko horiek bideratzeko lan egingo du aurten LABek eta hori da langileei egingo diegun eskaintza:

egun ditugun negoziazio eremuak mantenduz, estrategia berria eraikitzeko borrokarako eskaintza.

Aukera juridikoak aztertu eta NEGOZIAZIO KOLEKTIBORAKO AKORDIO INTERSEKTORIALA egitea da gure proposamena. Geure esparruan lortutako akordioak Madrilen adostutakoaren gainetik mantentzea bermatuko duen akordioa defendatzen dugu.

Negoziazio kolektiboaren egitura, EAE mailako hitzarmenak edota herrialdekoak nahi ditugun, eremu bakoitzean negoziatu beharreko edukiak ezarriko dituena, negoziazio epeak eta ultraktibitate printzipioa zehaztuko dituena edota enpresetako hitzarmenek lehentasuna izango duten edo ez hitzarmen hauekiko, batez ere zerbitzu pribatuetako hainbat sektoreetan ematen den hitzarmenen atomizazioa gainditzeko aukera, egun oraindik estatuan negoziatzen diren hitzarmenak euskal herrira ekartzeko aukera etab. Jorratu eta adostuko dituen akordioa behar dugu.

Printzipioz egun dugu negoziazio kolektibo eredua mantentzearen aldekoak gara, hau da herrialde mailakoak mantentzearen aldekoak. Honela langile guztientzat (gehienak enpresa ertain eta txikietan lan egiten dutenak eta enpresetan hitzarmenak negoziatzeko aukerarik ez dutenak) gutxieneko soldata eta lan baldintzak ezarri beharko lirateke eta enpresetan bertako errealitatearen araberako hobekuntzak negoziatu.

Goiko mailetan adostutakoa enpresa eremuan desarautzeko eman nahi zaion ahalmen osoaren aurka dago LAB. Jada esan du PPk erreformarekin lehentasuna emango nahi diela empresa hitzarmenei, oraindik ere gehiago sakondu nahi duela bide honetan. LAB guztiz aurka dago, ez dugu ontzat ematen enpresetan soldatak ez aplikatzea edota lan baldintzak gehiago malgutzea.

LANKETA Honelako ezaugarriak izango dituen akordioaren lanketa sindikatu, patronala, instituzio eta alderdi politikoen artean egin beharko da. Eta sindikatu guztiei dei egiten diegu norabide honetan elkarrekin lan egin dezagun, negoziazio kolektiboaren euskal esparrua defenda dezagun. Patronala egun ez dago klabe hauetan, ez du beharrik. Erreformak patronalari konpontzen dizkion baino arazoa gehiago sortu behar dizkio. Hemen estatuan ez bezalako errealitate sindikala dago eta konfliktibitatea areagotuko da.

ERAGILE POLITIKOEI DEIA Azaroaren 20ko hauteskundeen ondoren, euskal herriko interesak defendatzen dituztela esaten dutenek izango dute aukera, negoziazio kolektiboaren erreformaren aurrean euren aurkako jarrera azaldu eta euskal langileen interesen alde egiteko. Orain artekoek bizkarra eman digute. PNVk bere abstentzioarekin posible

egin du erreforma guztiek aurrera egitea. Bereziki euskal herriaren erabakitzeko eskubidea defendatzen dugun eragileok
egin du erreforma guztiek aurrera egitea.
Bereziki euskal herriaren erabakitzeko eskubidea defendatzen dugun eragileok hartu beharko dugu
aintzindaritza, zer nolako negoziazio kolektibo eredua nahi dugun erabakitzea ere badagokigulako.