Está en la página 1de 1

Aurkezpena

Kaixo, Edurne Agirregomezkorta naiz 48 urte ditut eta nahiz eta HHko Graduko bigarren ikasturtean egon, hau da nire lehen urtea Graduan orain arte HHko diplomatura ikasten egon bait naiz. Hernaniko Haurreskolan lan egiten dut hezitzaile gisa,eta beraz, nire ikasketen helburu nagusiak, titulua lortzeaz gain, nire ikasketak nire lanerako erabilgarritasun bat izatea da,eta bestetik, nire lanbidearen zentzu globalizatua,hau da,gure lanbidearen nazioarteko ikuspegi bat lortzea. Bi helburu hauen lorpena oso urruti dut oraindik :alde batetik ,ez nago batere familiarizatuta ez Espainia ez Europa mailan lantzen den haur Hezkuntzarekin( gutxiago ere Europatik at dagoenarekin. Bestetik,nire lanagatik,gehien lantzen dudan adin eremua 0-2 urte artekoa da,eta adin tarte hau haur hezkuntza mailan zeharo ahaztuta dagoela ikusten dut : Eskolako ikasgai gehienak, bai eta Haur Hezkuntzarako argitaratuak dauden material gehienak 3-6 adin tartera zuzenduak daude. Ikusi ditudan gehienak,gainera ahozko hizkuntzan oinarrituak daude,0-2ko adin tarte preberbalean ematen diren zenbait fenmeno bazterturik ( hara nola,psikomotrizitate lorpenak,hitzaurreko lengoaia,e.a.),beraz, askotan edo ez dira 0-2n oso aplikagarriak, edo lantzen dituzten gaiak ( hizkuntza idatziaren aurrepausoak,e.a.) ez dira 0-2rako oso egokiak. Beno,agian pesimistaegia jartzen ari naiz, eta, Afrikako herrixka batean aurkitzen zen zapata saltzaile hura bezela,nik ere esan beharko dut : oi pagotxa ! Ez du inorrek zapatik erabiltzen ! Milaka zapata saldu ditzaket hemen!

También podría gustarte