Está en la página 1de 1

TESTU IRUZKINA EGITEKO GIDOIA

1- KOKAPENA
a. Egilea:
i. Egilearen bizitza eta izaeraren ezaugarriak, aztertzen den
testuarekin zer ikusirik izan dezaketenak.
b. Obra:
i. Aztertzen den testua kokatu egilearen obra guztien artean:
1. Generoa (poetikoa, narratiboa, epikoa)
2. Obra luzeago baten zatia bada:
a. Aurretik zer
b. Jarraian zer
c. Kronologia:
i. Egilea eta aztertzen dugun testua denboran kokatu.
ii. Garaiko gizarte egoera, ideologia, arte eta abarrak aipatu, batez
ere aztertzen dugun testuan nabari bada.
2- EDUKIAREN AZTERKETA
a. Argumentuaren laburpena (lerro gutxitan)
b. Gaia (esaldi bakarrean)
c. Egitura (zatiak)
d. Pertsonaiak (zein diren eta deskribapena)
e. Toki-deskribapena
f. Barne-denbora (ekintzena)
g. Kanpo-denbora (egileak idatzi zuenekoa)
h. Narratzailea
3- ESPRESIOAREN AZTERKETA
a. Estiloa
i. Hizkera (zehatza, apaingarri askokoa, naturala, zaila, ...)
ii. Tonua (satirikoa, serioa, umoretsua, alaia, ...)
iii. Egilearen ikuspegia (objektiboa, subjektiboa)
b. Formaren azterketa
i. Alderdi fonikoa (neurria eta errima –bertsoak badira- aliterazioa,
onomatopeia, paranomasia,...)
ii. Alderdi morfosintaktikoa (pleonasmoa, asindetona, polisindetona,
anafora, kateaketa, hiperbatona, ... eta sustantiboen, aditzen
adjektiboen erabilera, esaldi subordinatuak, ...)
iii. Alderdi semantikoa (metafora, metonimia, konparaketa,
paradoxa, eufemismoa, hiperbolea, ...)
4- KONKLUSIOA
a. Aztertzen den testua lotu egilearen obra eta ideiekin.
b. Testuaren garrantzia baloratu: dituen balioak aipatu, zer du
azpimarragarriena, zergatik da baliotsua, ...
c. Egilearen ideiekin ados zauden ala ez iritzia eman.
d. Egilearen akatsak edo alderdi ahulenak aipatu.
e. Aztertzen den testuaz iritzi orokorra eman.

También podría gustarte