Está en la página 1de 2

2011-07-20

Eusko Jaurlaritzak gidabaimena euskaraz ateratzeko ekimen berria aurkeztu du


Eusko Jaurlaritzak, Kultura Saileko Lurdes Auzmendi Hizkuntza Politikarako sailburuordetzaren eskutik, eta Herrizaingo Saileko Trafiko Zuzendaritzarekin lankidetzan, gidabaimena euskaraz ateratzeko ekimen berria aurkeztu du Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko Zentroak Bilbon duen egoitzan. Aurkezpenean, Hizkuntza Politikarako sailburuordeaz gain, Euskadiko Trafikoko zuzendari Amparo Lopez ere izan da.
Euskaraz badu halako punttu bat izena du gaur goizean Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko Bilboko Zentroan aurkeztu berri den gidabaimena euskaraz ateratzeko ekimen berriak. Hizkuntza Politikarako sailburuorde Lurdes Auzmendik aditzera eman duenez, euskararen erabilera gizartearen alor ezberdinetara hedatzeko ahaleginean, gure aspaldiko nahia zen, nola ez, gidabaimena euskaraz ateratzeko aukera eskaintzea gure herritarrei. Ildo beretik, Euskadiko Trafikoko zuzendari Amparo Lopezek azpimarratu du oso garrantzitsua dela euskararen erabilera gure bizitzako esparru guztietara zabaltzea. Eusko Jaurlaritza, hain zuzen ere, arreta berezia jartzen ari da gai honen inguruan burutzen dituen kanpaina guztietan eta, horren haritik, albiste on hau helarazten dugu gaur, gidabaimena euskaraz ateratzeko aukera ematea, hain zuzen. Guztira, 52 autoeskolak eskainiko dute gidabaimena euskaraz ateratzeko aukera Euskal Autonomia Erkidegoan; 52 autoeskola 96 eskola ezberdinetan banatuta. Kopuru horretatik, 25 autoeskola Bizkaikoak dira, 26 Gipuzkoakoak eta oraingoz, bakarra Araban. Dena den, Lurdes Auzmendik argitu duenez, laster batean lurralde honetan ere zerbitzu hori eskainiko duen autoeskola gehiago izateko itxaropena dugu. Horrenbestez, ehunka, milaka gaztek eta ez hain gaztek ere azeleragailua euskaraz zapaltzeko aukera izango dute hemendik aurrera. Autoeskola horietan ikasleek Trafikoaren araudia euskaraz, multimedia programa erakargarri bat eta azterketa eguneratuez osatutako CDa izango dituzte eskura. Haien zerbitzura propio prestaturiko irakasle euskaldunak ere izango dituzte. Hortaz, baliabide teknikoak eta pertsona aproposak daude gaurtik aurrera nahi duen orok prestakuntza akademikoa eta azterketa euskaraz egin ahal ditzan. Nolanahi ere, Hizkuntza Politikarako sailburuorde Lurdes Auzmendik argitu du, momentuz behintzat
Donostia - San Sebastian, 1 01010 VITORIA-GASTEIZ tef. 945 01 80 00 Fax 945 01 95 35 e-mail kultura@ej-gv.es

KULTURA SAILA

DEPARTAMENTO DE CULTURA

prestakuntza akademikoa eta B gidabaimenaren azterketa teorikoa ateratzeko aukera izango dela soilik: Azterketa praktikoari dagokionez, oraindik Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak bere azken erabakia eman behar du, baina berandu baino lehen azterketa praktikoa ere euskaraz egin ahal izango dela ziur gaude. Izan ere, borondate handia dago hori horrela gerta dadin, eta ez da asko itxaron beharko hori gauzatzeko; horrenbestez, gainera, gidabaimena euskaraz ateratzeko kate osoa itxita geratuko litzateke. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak Euskadiko Trafiko Zuzendaritzarekin lankidetzan egindako ekimen hau, euskararen erabilera bermatu eta sustatzeko egiten ari den ahaleginetako bat da. Hala berretsi du Lurdes Auzmendik ere: Dagoeneko ez dago aitzakiarik bolantearen aurrean jarri aurretik eta ondoren bolantearen aurrean jartzeko gaitasuna lortzen dugunean euskaraz ez egiteko, euskara eta ez ez da ez erabiltzeko, horretan horixe;

geratuko, honen

ondoren

ahalegin gehiago etorriko dira, euskararen bidea luzea baita, eta ez du etenik. Eman diezaiogun argi berdea. Gaur aurkeztu den ekimen honen ikasmateriala banatu da dagoeneko partaide diren EAEko autoeskola guztietan, udal kiroldegi eta gizarte-etxeetan, euskaltegietan eta gazte informazio bulegoetan. Irailetik aurrera, berriz, ikastetxe eta unibertsitateetan banatuko da.

Donostia - San Sebastian, 1 01010 VITORIA-GASTEIZ tef. 945 01 80 00 Fax 945 01 95 35 e-mail kultura@ej-gv.es