Está en la página 1de 18

FUNDACIN PARA EL DESARROLLO SOLIDARIO ELKARREN GARAPENERAKO FUNDAZIOA

ALBOAN

www.alboan.org

Hegan egiten irakatsiko duzu baina ez dute zure hegaldia egingo Amets egiten irakatsiko duzu baina ez dute zure ametsa egingo Bizitzen irakatsiko duzu baina ez dute zure bizitza biziko... baina jakingo duzu haiek hegan egiten, pentsatzen, amets egiten, bizitzen, kantatzen duten bakoitzean, irakatsia eta ikasia dagoela bidearen alderdi erraza Ama Teresa Calcuttakoa

Helbideak
Iruea
Baraain etorbidea, 2 31011 Iruea Tel.: 948 231 302 Faxa: 948 264 308 alboanna@alboan.org

Bilbo
Aita Lojendio kalea 2, 2 48008 Bilbo Tel.: 944 151 135 Faxa: 944 161 938 alboanbi@alboan.org

Donostia
Ronda kalea, 4, 4.ezk. 20001 Donostia Tel.: 943 275 173 Faxa: 943 320 267 alboangi@alboan.org

Gasteiz
Monseor Estenaga 1 01002 Gasteiz Tel.: 945 202 676 Faxa: 945 202 676 alboanar@alboan.org

Aurkibidea

4 6 7 11 17 18
Lege-gordailua BI-1843-00 Birziklatutako paperean inprimatuta, % 100 klororik gabe

aurkezpena nortasuna hegoalde iparralde

txosten ekonomikoa eskerrak

Herrien arteko elkartasunaren alde lan egiten duen Fundazioa da ALBOAN. Jesulagundiak sortu eta bultzatzen du.

Aurkezpena

Konpromisoak berritzeko unea


Beste behin ere, gizarte bidezkoago eta solidarioago baten alde aurreko urtean egindako lana berrikusteari ekin diogu. Memoria honetan, milaka lagunen ahaleginari esker zer aurrerapen lortu diren zerrendatzen da, gizakien eta gizarteen artean elkartasun-maila handiagoak izateko egindako lana alegia. Garai gogorrak dira hauek, eta ekonomiaren egoerak ziurgabetasuna sortzen du, etengabe. Lanpostua galtzeak zailtasun ugari ekarri dizkio gure inguruko jende askori; hori dela eta gure gizartearen alderdirik txarrena agerian geratu da. Gure ongizatearen gizarteak aukera-berdintasuna sendotzeko eta herritarren arteko kohesio handiagotzeko gizarte-hitzarmenen emaitza zirelakoan geunden. Globalizazioa edozein tokitako eta edozein motatako gizonemakumeak gerturatzeko baliagarria izango zelakoan geunden, humanismo solidarioko mende berri bati ekiteko aukera emango zigulakoan. Kostatuko zitzaigula bagenekien, baina lortuko genuela uste genuen... Hala ere, errealitate gordinak erakutsi digu gure gizartea ez dagoela prest justizia eraikitzeko. Munduko gure txoko txiki honetan, ez gara gai izan aberastasuna birbanatzeko mekanismoak eratzeko, eta kezkagarriki ari dira hazten desberdintasunak. Hegoaldeko herrialdeen egoera, berriz, are okerragoa dela esan beharrik ere ez... Beraz, lanerako eta itxaropena berreskuratzeko garaia da. Lanari ekiteko garaia. ALBOANek lagundu egin nahi du zeregin horretan, egunero proiektu hau bultzatzen dugun guztion konpromisoaren bidez. Horretarako, zenbait ekintza susta tzen ditugu, hala nola milaka neska-mutilentzat hezkuntza-zerbitzuak abian jartzea Afrikako errefuxiatuentzako esparru ahaztuetan. Era berean, bidegabekeria lazgarri horien berri ematen saiatzen gara gure gizartean. Halaber, biztanleriaren sektore baztertuenek (hala nola Latinoamerikako auzunetakoek eta landa-eremukoek, eta Gujerateko eremu indigenetakoek) doako eta kalitateko hezkuntza eskuratzeko proposamenak ere bultzatzen ditugu. Botere publikoek hezkuntza-proposamen horiek beren gain hartzea nahi genuke, baita herrialde horietako neska-mutil guztien eskubideak aintzat hartzea ere, etorkizun hurbilean. Era berean, gure gizartean eta Hegoaldekoetan parte hartzeko modu gehiago eta hobeak eskain tzearen alde egiten jarraitzen dugu, prestakuntza-prozesuen eta metodologia berriak garatuz. Horren guztiaren helburua da elkartasunezko mekanismo publikoez eta pribatuez arduratzen diren gizon-emakumeak izatea, gure agintariei denak barne hartzen dituzten politika publikoak eskatzen dizkietenak. Beste behin ere, baztertutakoen aldeko konpromisoa berritzen dugu, munduari begirada itxaropentsua egitearen aldekoa, gure kultura diruzale eta insolidario hau eraldatzearen aldekoa, integrazio sozialeko egitura publikoei eusten dien kultura berri bat eraikitzearen aldeko konpromisoa. Jos Ignacio Eguizbal Zuzendaria

Aurkezpena

Krisiak aukera ugari dakartza


Zaila da ALBOANen 2010eko egindako jarduerak eta esperientziak hitz gutxitan laburbiltzea. Krisi ekonomikoak zuzeneko eragina izan du gure jardueran, eta gure funts publikoak eta pribatuak nabarmen murriztu dira. Hala ere, egoera horrek nabarmen indartu ditu gure taldearen eta gure proiektuari laguntzen dioten emaileen sormena, berotasuna eta elkartasuna. Aurten, inoiz baino gehiago, harro diogu hemen zerrendatuko ditugun zenbatekoek ez dutela adierazten urte osoan egindako ahaleginaren eta jardueraren zati bat besterik. Besteak beste, hauek azpimarratuko ditugu: Jada 547 irakaslek erabiltzen dituzte gure materialak beren ikasgeletan, 142 ikastetxetan. 3.500 lagun etorri dira gure trebakuntza-ikastaroetara; gure helburu berak dituzten eta gure jardueretan laguntzen hasi diren laguntzaileen taldeak, berriz, jada 30 dira. Hamar ikerketatan ari gara parte hartzen, hezkuntzarekin, naturabaliabideekin, lankidetza deszentralizatuarekin, migrazioarekin eta garapenarekin lotutako gaietan. Sendotu egin dugu Hegoaldeko 128 erakunderekiko harremana: Afrikako 31rekin, Asiako 38rekin eta Latinoamerikako 59rekin. ALBOANeko taldeak gogobetetze-maila eta konpromiso handia adierazten du gure zereginarekiko: boluntarioen % 50 baino gehiago bi urtetik gora egoten da gure erakundean. Komunikabideetan 426 aldiz agertu ginen iaz, eta gure web-orriak 38.000 bisita izaten ditu hilean, batez beste. Politika publikoetan eragina izateko eta esperientzia alternatibo eta bideragarriak sustatzeko mobilizazio-proposamenak garatzen jarraitzen dugu. ALBOANen epe laburrerako erronkarik handienetakoa gure iraunkortasun ekonomikoa bermatzea

da, 2010ean izandako zailtasunak gainditu ditzagun. Ekarpen pribatuak % 3 murriztu dira, batez ere aurreko urteetako dohaintza handi haiek iritsi ez zirelako. Hala ere, azpimarratu behar da ekarpenak helbideratuta dituzten bazkideen kopurua % 4 handitu dela, eta jada 2.861 direla. Deialdi publikoetan, proiektuen onarpen-maila txikiagoa izan da (% 61, 2009an; % 50, 2010ean), baina ehuneko hori ez da esanguratsua proiektu-kopuruari dagokionez (2010ean, 19 onartu zizkiguten, eta 2009an, berriz, 20). Enpresa-mundura ez gara ari gerturatzen aurreikusitako erritmoan (2010ean, 24 enpresak eman ziguten laguntza). Seguru aski, krisiegoeraren ondorio da hori guztia. Orrialde hauetan islatzen den jarduera oro hauei esker egin da: kon-

tratatutako 36 lagunen (29 emakume eta 7 gizon), 99 boluntarioren (59 emakume eta 40 gizon) eta 8.034 lagunek, familiak, komunitatek, gizarte-erakundek eta emailek egindako lanari esker.

Nortasuna
Organigrama
Patronatua
Presidentea: Idazkaria: Kideak: Juan Jos Etxeberria sj Martin Iriberri sj M Isabel Albizu, Luis M Alcibar sj, Nerea Alzola, Felipe Gmez, Rafael Guibert, Jos Miguel Iriberri, Sergio Morella, Rosa Miren Pagola, Jos Javier Pardo sj, Rosa Santibez Presidenteordea: Javier Lpez Arztegui sj

Zuzendari ondokoa
Mara del Mar Magalln

Zuzendaria
Jos Ignacio Eguizbal

Zuzendari ondokoa
Patxi Alvarez sj

Kudeaketa
Arduraduna: Itziar Ugarte

Nazioarteko Elkarlana
Koordinatzailea: Miryam Artola

Komunikazioa
Koordinatzailea: Javier Mielgo

Hezkuntza eta Boluntariotza


Koordinatzailea: Carolina del Ro

Eragintza Politikoa eta Sareak


Koordinatzailea: Mary Tere Guzmn

Eginkizuna
Garapenerako lankidetzan lan egiten duen Jesusen Lagundiren GKEa gara Loiola Probintzian. Kristau espiritualtasun batetik, Iparraldeko eta Hegoaldeko pertsona eta erakundeen borondateak eta ahaleginak batzen ditugu, giza garapenarekin konprometituta dagoen hiritartasuna eragiteko, iraunkorra eta pertsona guztiek berdintasun baldintzetan eskura dezaketena. Zeregin honetako gure berariazko ekarpena honetan datza: Pertsona eta taldeei hezkuntza eta prestakuntza ematea, justiziarekiko beren konpromisoa laguntzeko. Gizarte eraldaketako lanean ari diren erakundeak indartzea. Beste erakunde batzuekin batera giza garapenari eragiten dioten Eginkizunaz gain, gure web-orrialdean gure ikuspegia, baloreak eta 2009-2013 Plangintza Estrategikoa aurkituko dituzu. politika publiko eta pribatuetan eragina izatea. Jarduera orotan dugun jokamoldea, elkarri lagun egitea da. Jokabide hau, etengabeko entzute, elkarrizketatze eta lagun egiteko bide partekatutzat ulertzen dugu, bi aldeek elkar aberasten eta interpelatzen dutena, bai beren izateko arrazoian eta baita berek egiten dutenean ere. Lagun egite hau aurrera eramateko, adore ematen digun bizipen espiritualari eta zentzuaren neurriari leku egiten diogu, jakitun baikara, horietan sortzen direla justiziaren kultura eraikitzeko lanean lagunduko diguten.

Hegoalde
Asia
India eta Sri Lanka
Nazioartean gorabidean dagoen benetako ekonomia gisa nabarmentzen ari bada ere, Indiaren indar ekonomikoaren atzean herrialdeko biztanle gehienek bizi duten errealitate krudela ezkutatzen da, herrialdearen aurrerapenetatik guztiz bazterturik eta at bizi baitira. Testuinguru horretan, inoiz baino beharrezkoagoa da errealitate bikoitz hori gehien pairatzen duten gizarte-sektoreen alde gurekin batera lan egiten duten gizarte-erakundeek egin duten apustua sendotzea. Adivasiak (populazio indigena), dalitak (behe kastetako biztanleak, oraindik ere ukiezintasunohiturak sufritzen jarraitzen dutenak) eta emakumeak dira gizarte-protagonismorik gabe uzten dituen bazterkeria jasaten dutenak. Horrela, bada, agerikoa da lana modu egituratuan, sarean, egin behar dela, indar sozialen ahaleginak batuz eta horien arteko sinergiak baliatuz, kolektibo horiek euren bizimodua hobetzeko eta politikan eta gizartean parte hartzeko gaitasunak garatzeko aukera izan dezaten laguntzeko. Alde horretatik, nabarmendu behar da 2010ean programa bat jarri zela abian, Gujarat probintziako gizartezentroek bultzatua, elikatzeko eskubidea sustatzeko. Ekimen kolektibo horren ardatza da daliten eta adivasien elikatzeko eskubidea aldarrikatzea, bai landa-inguruneetan bai herrialde horretako hiri handietan hainbeste ugaritzen ari diren auzo marjinaletan. Ildo horretatik beretik, Indiako Tamil Nadu estatuan lehenengo pausoak ematen ari dira, daliten eskubideen alde lan egiten duten gizarte-erakundeen ahaleginak bildu eta koordinatuko dituen estrategia komun bat sendotzeko. Nabarmendu behar da 2010ean abiarazi eta finkatutako ekimenak gizarte zibila indartzeko ahalegin argiarekin batera bideratu direla. Era horretan, gizarte-talde zokora-

tuenek beren gaitasun politikoak garatu dituzte pixkana, eragin eta presio politikoaren bidez gobernuei eskatzeko funtsezko eskubideak errespetatzeko eta haien erantzukizunak hobeto betetzeko. Bestalde, Sri Lankak gezurrezko lasaitasun egoera bizi du une honetan, 26 urteko gerra zibilari amaiera eman zion 2009ko erasoaldi militarraren ondoren. Testuinguru horretan, gure lanaren helburua giza eskubideak babestea eta sustatzea da oraindik, batez ere etengabeko urraketak jasaten dituzten komunitateenak. Hori da, hain zuzen ere, Hattom-eko te-plantazioetako langileen kasua, zeinei ALBOANek antolatzen eta antolaketa hori sendotzen laguntzen baitie.
India

Sri Lanka

Hegoalde

Afrika
Kongoko Errepublika Demokratikoa, Burundi, Ruanda eta Txad
politikoki aktiboa joka dezaten Afrikako eskualde horretan demokrazia sustatzeko. Bestalde, egungo krisialdi-testuinguruak indarrak bildu eta erakunde aliatu gutxiagorekin elkarlanean aritzeko dugun interesa sendotu du, erakunde horiekin batera laguntza hurbilagoa eta kalitate hobekoa bideratzeko eta proiektu sakonagoak eta eragin handiagokoak garatzeko. Horretaz gainera, Entreculturas-en ondoan lan egiten jarraitzen dugu, Afrikako Gizarte Zentroen Jesuiten Sarea (JASC) sortzeko; beste eskualde batzuetan ere antzeko prozesua garatzen ari gara. Sarearen bidez, Jesusen Lagundiaren gizartezentroen arteko lana egituratu nahi da, kontinenteko populazio-sektore ahulenen beharrei eta arazoei erantzuteko baterako hausnarketa eta proposamenak egiten laguntzeko. Ekintza humanitarioaren esparruan, Mendebaldeko Afrikako Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzuarekin batera Txad Ekialdean egindako lana ere nabarmendu nahi dugu. Baterako ahalegin horri esker, Txadeko gerran lekualdatutako Dar Sila eskualdeko eskolaurreko 3.000 ikaslek eta lehen hezkuntzako 13.500 ikaslek kalitatezko hezkuntza jasotzeko aukera dute. Lan hori guztia osatze aldera, Afrikaren Aldeko Taldean (Afrikan lan egiten duten euskal erakundeen sarea) parte hartu dugu. Talde horrek jendeari kontinentea ezagutarazteko lan egiten du, eta, horrez gain, euskal erakunde publikoei Afrikako lurretako lankidetza-lanaren zailtasun berezia azaltzen saiatzen da.

Txad

Kongoko E.D.

Ruanda Burundi

2010ean, presidentziarako hauteskundeak izan dituzte Burundin eta Ruandan. Arau demokratikoekiko errespetu falta handiagatik nabarmentzen den giro horretan, bi hauteskundeetan lehengo presidenteak hautatu dituzte berriro. Alde horretatik, Ruandak bizi duen egoera bereziki zaila da, ia ezinezkoa baita pentsatzea 1994ko genozidioaren amaieratik boterea duen Paul Kagameren erregimena aldatuko denik. Askatasun publikorik eza eta oposizioko indarren gainean egiten den presioa duda-mudazko ingurune demokratikoaren ezaugarri nagusiak dira. Beste alde batetik, Kongo Ekialdeko eta Txad Ekialdeko gatazkek hor diraute, eta ez dago epe laburrera konponduko direnaren arrastorik. Testuinguru gatazkatsu eta nahasi horren aurrean, ALBOANek EurAc sarean (Erdialdeko Afrikan diharduten Europako erakundeen sarea) parte hartzen du, eta sare horren helburua da Europako erakundeei eragitea, erakunde horiek paper

Hegoalde

Erdialdeko Amerika
Guatemala, Honduras, El Salvador eta Nikaragua
Azken azterketa makroekonomikoen arabera, Erdialdeko Amerika hasiera batean espero zena baino hobeto lortzen ari da munduko krisialdiari aurre egitea. Hala ere, datu horiek berek islatzen dutenez, eskualdearen ezaugarri diren desberdintasun handiek hor jarraitzen dute oraindik. Eskualdearen egungo garapen-eredua -laken, turismoaren eta emigratzaileen diru-igorpenen mendeko ekonomian oinarritua- aldatzeko, gure erakunde aliatuek garapen ekonomikoaren eta produktiboaren alorreko ekimen berriak proposatzearen aldeko apustua egin dute, eta gu ere apustu hori babesten eta sustatzen aritu gara 2010ean. Besteak beste, zokoratutako populazio-sektoreek baliabide naturaletara sarbidea izateko eta horiek kontrolatzeko, elikagaien segurtasuna bermatzeko edo ekoizpen-prozesuak sustatzeko eta hobetzeko estrategiak abiarazten lagundu dugu. Guatemalan eta Hondurasen, indigenen, nekazarien eta emakumeen oinarrizko erakundeak batu eta mobilizatu dira lurraldearen eta baliabide naturalen (ura, basoak, lurra) defentsan; halaber, tokiko eta komunitateko garapen-ereduak beren kulturen ezaugarrietara egokitzea aldarrikatu dute. El Salvadorren, herrialdeko landakomunitateen elikadura-segurtasuna bermatzen duten nekazaritzako ekimen alternatiboak babestu ditugu, hala nola hazi kriolloen bankua sortzea edo nekazaritza ekologikoa sustatzea. Nikaraguan, nekazaritza eta abeltzaintzako kooperatibak eta kreditueta aurrezki-kooperatibak sortzea bultzatu dugu emakume-taldeen artean, eta horrek beste sarrera-iturri batzuk eta autonomia handiagoa eman dizkie. Horrez gain, familiataldeek tokiko adostasun-guneetan parte hartzea sustatzearen alde

egiten jarraitzen dugu, ekoizpenkate garrantzitsuenen bidez (kakaoa, esnea eta oinarrizko haziak) beren aukera ekonomikoak handitzeko.

Fe y Alegra mugimendua
2010ean, herritarren prestakuntzan, lidergo-sorreraren eta bakearen kulturaren sustapenean Fe y Alegra mugimenduko taldeek gazte latinamerikarrekin egiten duten lana babesten jarraitu dugu, eta ahalegin berezia egin dugu prestakuntzaprozesu horietan guztietan generoikuspegia txertatzeko. Era berean, Fe y Alegrarekin bat egiten jarraitzen dugu, hezkuntza formalaren alorrean teknologia berriak sartzearen alde eta gazteei lan-merkatuan sartzen lagunduko dien lanbide-prestakuntzaren alde.
Guatemala Honduras

El Salvador

Nikaragua

10

Hegoalde

Hego Amerika
Kolonbia, Peru eta Venezuela
riek harrera-lekuetan hobeto integratzea eta haiekiko bortizkeria prebenitzea da helburua. Venezuelan, giza eskubideak bortxatu gabe delituaren aurka egiteko hiri-segurtasuneko politika argiak eta eraginkorrak ez izatea da oraindik ere agenda publikoko hutsune eta gizartearen eskakizun garrantzitsuenetako bat. Hiritarren segurtasunik gabeko eta bortizkeriazko testuinguru horretan, ALBOANen aliatu estrategikoek laguntza ematen diete erakunde komunitarioei, biktimen batzordeei eta sare eta mugimendu sozialei, parte-hartze politiko eta komunitarioa herritartasuna gauzatzeko funtsezko elementutzat har dezaten. Alde horretatik, prestakuntza oinarrizkoa da herritarrek eskubideak ezagutzeko eta defendatzen jakiteko, jasaten dituzten bidegabekeriak salatzeko eta jendaurrean iritzia emateari beldurra galtzeko, maila pertsonalean hazteko eta banakakotik taldekora igarotzeko. Azken finean, norbere errealitate zehatzenaren aldaketaren eragile izateko. Urrian, eskualdeko eta udalerriko hauteskundeak izan ziren Perun. Gizarte zibileko zenbait erakundek eta hainbat hiritar-taldek Agendak eraikitzeko prozesuak eta Hitzarmenak" edo Gobernagarritasun Itunak sinatzea sustatu zuten. Alkatetzarako eta eskualdeko lehendakaritzarako hautagaiak elkartzea eta haien adostasuna eta konpromisoa bereganatzea helburu duten ekimen politikoak dira. Peruko gizarte-sektoreko zenbait erakundek liderrei laguntza eta aholku eman zieten maila teknikoan, logistikoan eta heziketakoan, herritarrek gehien pairatzen dituzten arazoak konpontzeko tokiko eta eskualdeko eredu parte-hartzaileago, demokratikoago eta gardenagoaren aldeko apustu horretan.

Venezuela Kolonbia

Peru

Kolonbiako presidente berria den Juan Manuel Santosen oparotasun demokratikoaren diskurtsoak irekitasun-kutsu handigoa agertzen du gatazkaren biktimei egindako kaltea ordaintzeko edo lurrak itzultzeko eskarien aurrean. Nolanahi ere, egoera oso zaila da oraindik herrialdean. CODHESen azken txostenaren arabera (CODHES, giza eskubideen eta desplazatuen aholkularitza), nahitaezko lekualdatzeak 280.000 pertsonari baino gehiagori eragin zien 2010ean, bereziki meategi-eremuetan, erregaiak egiteko nekazaritza-eremuetan, legez kanpoko landaketa-eremuetan eta militar, polizia eta legez kontrako eragile armatu asko dauden tokietan. Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzuaren eskualde-mailan lan egiteko estrategia bat du, lekualdatutako eta Venezuelan errefuxiatutako kolonbiarren eskubideak itzultzeko, eta ALBOANek estrategia hori babestu du. Biktimei laguntza eta arreta osoa ematearekin batera, errefuxiatu horiek hartzen dituzten komunitateak sentsibilizatzeko ekintzak bideratzen ari dira, talde horiek bizi duten egoera uler dezaten. Talde ahul ho-

Iparralde

Ikastetxeekin lanean
Irakasleei laguntzeak gure helburu nagusietako bat izaten jarraitzen du garapenerako hezkuntzan. Hori dela eta, gure ustez, oso garrantzitsua da irakasleei etengabe laguntzea garapenerako hezkuntzarako gure proposamen pedagogikoak programatzeko eta abian jartzeko prozesuetan. Era berean, hezitzaileei kulturarteko hezkuntzari, herritartasunari edo bizikidetzari buruzko zenbait saio eskaintzen dizkiegu, eta prestatzen ari garen hezkuntza-baliabideen berri ematen diegu. Lan horren guztiaren ondorioz, 2010. urtean nabarmen hazi da gure hezkuntza-proposamenak ikasgelan aplikatzen dituzten irakasleen kopurua. Guretzat oso positiboa da lan egiten dugun ikastetxeetako askotan gure lana nola joan den sendotuz ikustea. 2010. urteari dagokionez, azpimarratzekoa da ikastetxeei zuzendutako Eskola bat, kanpin-denda batean: Hezkuntzaren aldeko kanpaina errefuxiatu-eremuetan kanpaina. Ikastea, parte hartzea eta elkarlanean aritzea sustatzen duen hezkuntza-proposamena dugu: errefuxiatuen eta atzerriratuen egoeraren berri izatea, beste batzuei egoera horren berri ematen laguntzea eta Jesuiten Errefuxiatuentzako Zerbitzuko proiektu jakin bat diruz laguntzea.

Baliabide-zentroa
Arrupe Etxea (Bilbo) Baliabide Zentroak (ALBOANek eta Ellacura Zentroak sustatua), katalogoa eta zerbitzuak handitzen jarraitzen du. Aurten, hezkuntza- eta elkarte-esparruko 800 lagun baino gehiago etorri dira gure zentrora, eta zentroko web-orriak ere bisita ugari erregistratzen jarraitu du, gure inguruko jendearenak nahiz munduko beste leku batzuetakoenak. 2010. urtean, gure hezkuntza-eskaintza handitu egin dugu, eta 1.000 bat material berri sortu ditugu; besteak beste proposamen didaktikoak, DVDak eta multimediak, jokoak eta liburuak. Berrikuntzetatik, berriz, aipatzekoa da mailegu-zerbitzu berria (maleta bidaiariak), dagoeneko zenbait tokitara iritsia (Valentziak, Gipuzkoa eta Nafarroa, besteak beste).

On line dauden materialak


Gure baliabide-zentroan zer hezkuntza-material eta zer material didaktiko ditugun ezagutzeko, jo webgune hauetara: www.alboan.org/hezkuntzamaterialak centroderecursos.alboan.org.eu

12

Iparralde

Prestakuntza eta talde laguntzaileak


Munduko Txokoa/Una ventana al mundo
Urte osoan sentsibilizazio-jarduerak eskaintzen jarraitu dugu Munduko Txokoa (Bizkaian eta Gipuzkoan) eta Una ventana al mundo (Araban eta Nafarroan) programazioen bidez. Programazio horiek elkartasunerako prestakuntzaren eskaintza zabala dute, eta hainbat gai jorratzen dituzte, hala nola kulturartekotasuna, parte-hartzea, hezkuntza, generoa eta espiritualitatea. Jarduera horiek guztiak eskaintzeko, ALBOANek elkarlanean dihardu hurbileko zenbait erakunderekin, hala nola Ellacura Zentroarekin, Kidendarekin, SEIrekin eta Bilboko, Donostiako, Gasteizko eta Irueko Loiola Zentroekin. 2010ean, 1.200 lagun inguruk hartu zuten parte lau hiriburuetan antolatu diren 30 jarduera baino gehiagotan.

Afrika Ezinbestekoa-Nafarroa
Gure prestakuntza-eskaintzan sartzen da gizarte zibil antolatuko taldeekin egiten dugun lana. Lan horren helburua da prestakuntza ematea zenbait gairi buruz: elkartasuna, Iparra-Hegoa harremanak, bidezko merkataritza, kulturartekotasuna eta genero-ikuspuntua... Aldi berean, prestakuntza-saio horien bidez, taldeak ALBOANek sustatzen dituen kanpainei atxikitzea nahi dugu, mundu bidezkoago bat eraikitzeko indarrak eta ahaleginak batzearren. 2010ean, EAEko eta Nafarroako 30 talde laguntzaileri lagundu eta prestakuntza eman diegu. Aurreko urtearekin alderatuta, beraz, nabarmen igo da talde-kopurua. Jatorri anitzetakoak dira taldeak: ikastetxeetako boluntario-taldeak, gazteen aisialdiko eta parrokietako taldeak, adindunen egoitzak, gizarte-zentroak eta helduentzako hezkuntza-zentroak... Talde horiek guztiek dute gizartean jarduteko eta parte hartzeko gogoa, mundua aldatzekoa. Afrikako 17 herrialdetako independentziaren 50. urteurrenarekin bat, Afrika Ezinbestekoa jardunaldiek hamar urte bete zituzten, eta Iruetik eta haren eskualdetik Tuterara hedatu ziren. Jardunaldien helburu nagusia, hasieratik, Afrikako egoeraren berri plazaratzea izan da, eta hango sormenaz eta artearen aberastasunaz gozatzea. Iruean eta Tuteran, hainbat hitzaldi eta kontzertu eman ziren, Afrikako zenbait film proiektatu ziren eta erakusketa bat egin zen, bisita gidatuekin, ikastetxeentzat. Moussa Tour zinema-zuzendari senegaldarra eta Mikel Ardanaz zinema-zuzendari nafarra izan genituen gurekin iazko ekitaldietan.

Web-loturak
Gure berriak eta Munduko Txokoa/Una ventana al mundo-ren programazioa ezagutzeko, bisita ezazu: www.alboan.org

Iparralde

13

Kanpainak eta mobilizazioak


Hezkuntzaren aldeko Munduko Kanpaina
GOL bat hezkuntzaren alde goiburuarekin, Hezkuntzaren Aldeko Munduko Ekintzaren Asteak mundu osoko milioi bat lagun baino gehiago mobilizatu zituen, agintari politikoei hau eskatzeko: beharrezko baliabideak erabil ditzatela 2015. urterako guztiontzako hezkuntza lortzeko konpromisoa egi bihurtzeko. Horretarako, 18 milioi laguntzasinadura baino gehiago bildu zituen kanpainak mundu osoan. EAEn eta Nafarroan, 75 bat ikastetxek eta zenbait elkartek jardun zuten kanpainan, eta munduko hezkuntzaren egoerari eta milioika haur eta heldu eskolatzeko finantzazio handiagoaren premiari buruz hausnarketa egin zuten. Eskakizun horren berri eman zitzaien ordezkari politikoei Eibarren, Iruean eta Tuteran egin genituen ekitaldi publikoetan.

17an, Pobreziaren Kontrako Nazioarteko Egunean, zenbait jarduera antolatu genituen Bilbon, Donostian eta Gasteizen.

Bidezko merkataritza
Bizkaian, Bidezko Merkataritzaren aldeko gure lana Kidendaren bidez egin dugu, Bizkaiko Caritasekin eta Elizbarrutietako Misioekin batera. Gipuzkoan, Araban eta Nafarroan zenbait udalerritako azoketan egon ginen, eta bidezko merkataritzako produktuak eraman eta sentsibilizazio-proposamenak egin genituen. Horrez gain, Gipuzkoan eta Nafarroan, Bidezko Merkataritzako partzuergoetan parte hartzen jarraitzen dugu. Maiatzaren 8an, Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna ospatu genuen, beste erakunde askorekin batera.

Pertsonak lehendabizi
Krisia zela eta hainbat administrazio publikoek iragarritako Garapenerako Laguntza Ofizialaren murrizpenei aurre egiteko, urrian Pertsonak lehendabizi kanpaina jarri genuen martxan, Entreculturas GKErekin batera. Ekimen horren bitartez sinadurak bildu genituen, administrazio eta erakunde publikoetako lider politiko eta gobernariei eskaera zehatza egiteko: pobreziaren aurka borrokatzeko beren konpromisoa berretsi eta Garapenerako Laguntza Ofiziala murrizteko asmoa atzera bota dezatela.

Ez gara inuzenteak
Ez gara inuzenteak: informazioa izateko eskubidearen alde kanpainan, sinadurak bildu genituen, informazioa eskuratzearen aldeko koordinakundearekin bat egiteko. Informazioa eskuratzeko estatu osorako lege bat eskatzen du koordinakundeak. Bestalde, blog bat sortu genuen, informazio-eskubideari buruzko espainiar estatuan dabiltzan eztabaidak eta proposamenak ezagutarazteko.

Zero Pobrezia
Euskadiko GGKEen koordinakundearen bitartez, Zero Pobrezia kanpaina bultzatzen jarraitzen dugu. Kanpaina horren helburua gobernuei presioa egitea da, Milurtekoko Helburuak bete ditzaten. Ekainean, kaleko ekintza bat egin genuen, Bilbon, munduaren egoera sokatirasaio baten bidez azaltzeko. Urriaren

Web-loturak
www.cme-espana.org www.kidenda.org www.pobrezacero.org www.alboan.org/info-accion

14

Iparralde

Boluntariotza

Boluntariotza ezinbestekoa du gure erakundearen funtzionamenduan. ALBOANen lan-eremuetan diharduten boluntarioak gure hausnarketaeta partaidetza-eremuetara biltzea sustatzen dugu. Aipatzekoa da azken urteotan boluntario horiek gero eta denbora gehiagoan egoten direla gure erakundean.

Prestakuntzak eta topaketak


Boluntarioekin prestakuntza-jarduerak egiten jarraitu dugu, hiru hilean behin, gure lanarekin lotutako zenbait alderdiri buruz elkarrekin hausnartzeko. Zenbait gai aztertu ditugu; besteak beste, krisi ekonomikoa eta haren jatorria, genero-ikuspegia eta Hegoaldeko zenbait esperientzia. Azaroan, kontratatutako langile guztiak eta boluntarioak elkartu ginen, Gasteizko egoitzan, lan- eta topaketa-jardunaldi batean, ALBOANen zenbait proposamenekiko gizarteatxikimendu handiagoa sustatzeko moduei buruz hausnartzera.

dian, nazioarteko boluntario izateko esperientziaren aurretikoan. Iaz prestakuntza-aldia bukatu zutenetako batek, Yera Aranok, Puente de Paz erakundean (Ixcn, Guatemanala) ekin zion boluntario-lanari, emakume indigenekin han egiten den jarduerari laguntzen. Bestalde, Jos Muz Manitos Creciendo programan sartu zen, Piuran (Peru), haur langileentzako ludoteka-proiektu batean laguntzeko. Boluntariotzako urte bateko edo biko esperientzia bukatuta, 2010ean itzuli egin ziren Iigo Alonso, Itsaso Cruz, Amaia Duque, Estibaliz Madrazo, Marta Martn eta Yera Arano. Bestalde, aurretiko prestakuntza boluntariotzako esperientzietan oso garrantzitsua denez, aurten zenbait lan-koaderno egiten jardun gara, prestatzaileek gidatzat erabil ditzaten.

Nazioarteko boluntariotza

Hegoaldean, VOLPA programaren bidez bideratzen du ALBOAN ek bere boluntariotza proposamena.

Hegoaldean, VOLPA (Pedro Arrupe Boluntariotza) programaren bidez bideratzen du ALBOAN ek bere boluntariotza-proposamena. Iraupen luzeko boluntariotza-programa da, eta hiru fase ditu. 2010ean, zortzi lagunek hartu zuten parte hasierako prestakuntza-al-

Iparralde

15

Sareko ikerketak eta lana


Sareko lana
Zenbait saretan eta koordinakundetan egindako lankidetzari dagokionez, espainiar estatuko GKEEn Koordinakundean eragin politikoaren eta jokabide-kodearen segimenduko lantaldeetan dihardugu, autonomia-erkidegoetako koordinakunde-taldearekin areagotuz, egungo krisi- eta murrizketa-testuinguruan lankidetza deszentralizatuari buruzko ikerketa- eta eragin-ekintzak bultzatzen. Euskadiko GKEEen Koordinakundean, berriz, Lankidetza Kontseiluan, Gobernu Batzordean, Eragin Politikoko taldean eta Kanpaina eta Gizarte Mobilizazioak taldean parte hartzen dugu. Nafarroan, koordinakundeko lehendakaritza egokitu zaigu, eta gogotsu hartu dugu parte hango lankidetzaren kalitatea hobetzeko proposamenak prestatzen. Europan, EURAC sarean eta CIDSE sareko garapenaren finantzazio-batzordean jarraitzen dugu. Bestalde, Jesusen Lagundiari lotutako Europako GKEEak biltzen dituen Xavier sareko partaide gara, eta natura-baliabideen kudeaketaz arduratuko den jesuiten sare berriaren (Ignatian Advocacy Networking) sorreran ere badihardugu.

administrazioko hainbat ordezkarirekin elkartu ginen, herritarren partaidetza sustatzeko eta demokrazia areagotzeko nazioarteko lankidetza hobetzeko gure ondorioak eta gomendioak haiei helarazteko asmoz. Maiatzean, Gobernantza demokratikoa tokiko eta eskualdeko garapen iraunkorrerako; esperientziak eta ikaskuntzak mintegia antolatu genuen. ALBOANen lankide diren 18 erakundek hartu zuten parte, Latinoamerikakoak guztiak, gure esperientziei eta ikaskuntzei buruz hausnartzen. Topaketa horren emaitza izan zen El desarrollo alternativo por el que trabajamos: aprendizajes desde la experiencia txostena. Urrian, Argiak, informazioa eta ekintza jardunaldiak egin genituen, eta gure gobernuak kontrolatzeko eta herritarren artean partaidetzaren kultura sustatzeko zenbait proposamen aztertu genituen. Indian, Perun eta El Salvadorren gurekin elkarlanean diharduten erakundeetako zenbait ordezkari izan genituen hemen, baita Europako eta espainiar estatuko beste erakunde espezializatutakoak ere.

Ikerketak
Uztailean, En cada libre txostena aurkeztu genuen. Espainiako autonomia-erkidegoek nazioarteko lankidetzari egindako murrizketak aztertu ditugu txosten horretan, eta komunikabideetan oihartzun handia izan du.

Eztabaida- eta hausnarketa -eremuak


Herritarren parte hartzea estatuaren eta gizarte zibilaren arteko topaguneetan izenburuaz, herritarren parte-hartzeari buruzko nazioarteko mintegi bat antolatu genuen otsailean. Burundi, India eta Peruko gure erakundeetako ordezkariak etorri ziren jardunaldira. Mintegia egin eta gero, politikako, hezkuntzako eta

Web-loturak
En cada libre informea gure web orrialdean aurkituko duzu: www.alboan.org

16

Iparralde

Zinema

ALBOAN zinema onenetan


Aurreko urteetan bezala, ALBOAN EAEko eta Nafarroako 150 zinemaaretotan baino gehiagotan izan zen Gabonetan. Emanaldien aurretik ALBOANen iragarki berria eman zen (gure webgunean ikusgai). Iragarkia doan eman zuten zinema-areto hauek: Cine Club Fas Bilbon, Circuito Coliseo Bilbo, Barakaldo eta Basaurin, Lauren Getxo, Sade Donostian, Golem Iruea, Bilbo eta Lizarran, Ocine Tutera, Donostia eta Irunen, Saide Iruean, Florida eta baco Gasteizen, Cines Itaroa Huarten. Eskerrak eman nahi dizkiegu guztiei haien lankidetza eta prestutasunagatik.

Beste ekitaldi eta ekintza batzuk Hezkuntza


Edukalboan jaio da!
Edukalboan, ALBOANen hezkuntzari buruzko aldizkariak, martxoaren hasieran ikusi zuen estreinakoz argia. Batez ere hezkuntza komunitateari zuzenduta dagoen publikazio berri honek egungo testuinguruan bideragarriak diren hezkuntza estrategiak proposatzea bilatzen du, eta gogoetarako eta ekintzarako sareak sortzea du xede. Sei hilabetetan behin hezkuntzaren inguruko gai monografiko bat landuko du aldizkariak, hezkuntzako proposamen pedagogikoak, albisteak eta elkarrizketak tartekatuz. Edukalboan elebiduna eta dohaineko publikazioa da, eta nahi duenak eskura dezake ALBOANeko edozein egoitzarekin kontaktuan jarrita edo gure web orrialdearen bitartez. ALBOANen hezkuntzaren aldeko ekarpen honek Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza jaso du.

Bidalketak

Correosekin lankidetzan
2005. urteaz geroztik, ALBOANek lankidetza-ituna du Correosekin. Posta bidezko bidalketetan asko aurrezteko aukera ematen digu horrek. Urtero berritzen dugu hitzarmena, eta 2010ean ere hala egin genuen. Diru-ekarpen horren truke, ALBOANen bidalketa guztietan zigilu bat ageri da, hitz hauekin: Correos colabora con nuestra accin solidaria. Mila esker Correosi, gure eginkizuna garatzen laguntzeagatik.

Kanpaina

Aparteko ekarpenak
Krisiaren eraginez, ekarpen pribatuak murriztu egin ziren, eta horrek arriskuan jartzen zuen jada hitzemandako proiektuek behar zuten laguntza ekonomikoa; horregatik, urrian gutun bat bidali genion gure oinarri sozialari, aparteko laguntza eskatzeko. Mila esker beren erantzun bikainaren bidez gizarteko jende behartsuenarekiko konpromisoa, beste behin ere, erakutsi duten guztiei. Aparteko ekarpen horiek 75.000 eurotik gorakoak izan ziren, eta aldizkako kuoten igoeren bidezkoak, 17.000 eurotik gorakoak.

Haitiko lurrikara

181.158 esker!
2010eko urtarrilaren 12an Haiti hondatu zuen lurrikararen biktimei elkartasuna adierazi nahian, 180.000 euro bildu ditu ALBOANek, berreraikitzelanak finantzatzeko. Are garrantzitsuagoa da zenbateko hori kontuan izanik irla horretan ALBOANek ez duela lankidetza-proiekturik. Hori zela eta, ez genuen martxan jarri ekarpenak eskatzeko kanpaina zabalik, eta gure oinarri sozialean jardun ginen dirua biltzen. Jasotako funts guztiak Red Xavier (ALBOAN horko kide da) sarearen bidez bideratu genituen, Europako gainerako GGKE jesuitekin elkarlanean.

Web-loturak
Edukalboan-eko ale guztiak gure web orrialdean kontsulta ditzazkezu: www.alboan.org

2010eko ekonomia-txostena
Krisi-egoera honetan, ALBOAN erakundeak diru-sarreren eta gastuen arteko aurrekontu-orekarekin bukatu du 2010eko ekitaldia. Horrek guztiak adierazten du erantzun ona izan dutela gure erakundearen hurbileko lagunei eta erakundeei egindako laguntza-eskaerek. Jarduera-bolumena % 12 handitu zen, 2009koarekin alderatuta, eta 10.600.674 eurora iritsi zen. Hazkunde horren zergati nagusia funts publiko gehiago jaso izana da: aurten, guztizko diru-sarreren % 51 dira. Zenbateko horiek ez dute adierazten epe laburrerako joerarik, diru horren zati handi batek aurreko urteetako deialdi publikoak baititu jatorri. Hasieran genioenez, funts pribatuak eskuratzeko egindako ahaleginei esker, pertsona eta erakunde emaileen eta bazkideen finantzazio pribatua % 3 besterik ez zen jaitsi iaz, 2009arekin alderatuta, eta guztira 3.194.989 euro eskuratu genituen. Aurreko urteetan bezala, jaitsiera horrek bat-bateko dohaintzei eragin zien batez ere, gure bazkideen aldizkako ekarpenek handituz jarraitzen baitute (guztira, 658.474 euro, horietatik % 21 dohaintza pribatuetakoak). Dohaintza pribatuen jaitsiera, legatu eta erakunde pribatuen subentzioetatik eratorritako sarreren igoerarekin konpentsatu da. Gastuaren banaketari dagokionez, finantzazio publikoaren hazkundea nazioarteko lankidetzako jardueretara zuzendutako ehunekoan islatzen da, batez ere. Jarduera horietarako 8.859.296 euro erabili genituen, guztira (guztizko bolumenaren % 83,61). Iparraldean, hezkuntzako, boluntariotzako, gizarte-ekintzako eta sareetako jarduerak guztizko bolumenaren % 7,48 izan ziren; komunikaziora (argitalpenak, kanpainak, komunikabideak eta web-orria) zuzendutakoak, berriz, guztizko gastuaren % 4,3. Azkenik, erakundearen gastu arrunta murrizteko ahalegin etengabeari esker, administrazio-lanen eta lan logistikoen zama ekonomikoa murriztu ahal izan dugu. Lan horiek guztizko gastuaren % 4,62 jan zuten. Hegoaldean babesten ditugun proiektu-motei dagokienez, hezkuntza-proiektuen alde lanean jarraitu genuen 2010ean: 2.725.681 euro erabili genituen proiektu horietarako. Hegoaldeko gizarte zibila sendotzeko ekimenak sustatzen ere jarraitu genuen: 3.110.362 euro erabili genituen horietarako, guztizkoaren % 37a).
Diru-sarreren bilakaera 2009-2010
12 M.
10.600.674,14

10 M.
9.466.189,51

8 M.

6 M.

4 M.

2 M.

Gastuak, arloka 2010


% 5,2 % 4,6 % 4,3 % 2,2 % 83,6

0 2009 2010

Ekarpenen bilakaera 2009-2010


6 M.

Nazioarteko Elkarlana Hezkuntza eta Boluntariotza Eragintza Politikoa eta Sareak Komunikazioa Kudeaketa

5.393.214,21

5 M.

4.939.601,00 4.409.627,90

5.066.881,22

4 M.

3 M.

Gastuak, sektoreka 2010


2 M. % 5,8 % 12,7 % 37,1 % 11,9
140.578,71 116.960,61

1 M.

% 32,5

0
Ekarpen pribatuak

2009
Ekarpen publikoak

2010
Beste dirusarrera batzuk

Hezkuntza Ekoizpena eta merkaturatzea Giza eskubideak Jabekuntza Beste batzuk

Gastuak, eremu geografikoka 2010

Gardentasuna
% 20,9 % 31,7

% 22,1 % 25,3

Hego Amerika Afrika Asia Erdialdeko Amerika

Zubizarreta Consulting, S.L.k ikuskatu ditu gure kontuak. Gure egoitzetan edo web-orrian duzue txosten osoa. Bestalde, ALBOANek bere borondatez egin ditu Lealtad Fundazioak sustatzen dituen Gardentasunaren eta Jardunbide Egokien Printzipioen analisiak. Informazio gehiago nahi izanez gero, etorri gure egoitza batera edo begiratu gure web-orria.

Eskerrak

Jende askoren ahaleginari eta jardunari esker sortu zen eta irauten du ALBOANek. Daukagun mundu honekin ados ez dauden emakumeek eta gizonek osatzen dute gure erakundea, eta egunero lana egiten dute gizarte bidezkoago eta solidarioago baten alde. Mundu osoko jendearekin eta erakundeekin lan egiten dugu, horiek baitira gure eginkizunari benetako zentzua ematen diotenak. Izan ere, krisia eta ziurgabetasuna nagusitzen ari diren garai nahasi honetan eskertzen da gehienbat gure ondoan daudenen laguntza. Horregatik guztiagatik, mila esker... ...gure Patronatuari, gure pausoak gidatzeagatik, gure erabakiak egiaztatzeagatik eta etengabe laguntza eskaintzeagatik, ...gure lantaldeari, eguneroko lanean ilusioa eta konpromisoa jartzeagatik, ...boluntarioei eta laguntzaileei, haien lanari esker gauzatzen ditugulako gure proiektuak, ...Hegoaldean eta Iparraldean gurekin elkarlanean diharduten erakundeei, beren ametsak eta itxaropenak gurekin partekatzeagatik, eta gure bidea argitzeagatik, ...eskolei eta unibertsitateei, gizarte konprometitua eraikitzeko ahaleginagatik, ...laguntzen diguten erakundeei eta enpresei, garai zailetan ere gure proposamenetan sinesten jarraitzeagatik, ...gure ikastaroetan eta ekintzetan parte hartzen duten guztiei, mundu bidezkoagoa eta solidarioagoa eraikitzen laguntzeagatik, ...eta, bereziki, Loiolako probintziako Jesusen Lagundiari, ezin agortuzko laguntza- eta inspirazio-iturri izateagatik, Guztioi, eskerrik asko!