Documentos de Académico
Documentos de Profesional
Documentos de Cultura
Benetako
Demokrazia
Orain
gipuzkoa
GREBA OROKOR BERRIA GREZIAN, EKAINAREN 28 ETA 29AN. Hiritar haserretu greziarrak kalera ateratzen jarraitzen dute gizarte-ongizatearen kontrako bigarren erreskatearen aurka. Parlamentu greziarrak ekainaren 28an berretsi beharko ditu FMI-k, Banku Europear Zentralak, Europar Batasunak eta bankuen korporazio handiek imposatutako murrizketak Euroaren Itunaren bidez. Euroaren Itunak beste hainbat herrialdeetan ere inposatu nahi ditu gizartearen aurka doazen hainbat erreforma, batez ere Europako herrialde pobreenetan (Grezia, Irlanda, Portugal, Espainia, Italia, Belgika...). Hiritarrok banku nagusien zorrak ordaindu ditzagun da itun honen helburu nagusia: Kosta ala kosta osasunean, pentsioetan eta beste zenbait alorretan izugarrizko murrizketak egin nahi dituzte. Honen ondorioz, ongizate estatua eta gure etorkizuna apurtzen ari dira. Horrez gain, Euroaren Itunak ez du zor publikoa sortu duten bankuen espekulazioei buruz ezer esaten, eta horiek dira, hain zuzen ere, ordainketa interesak sortzen dituztenak, milaka milioi euro haien poltsikoetara joaten dira, lan arloan, osasunean eta pentsioetan murrizketak areagotzen ari direnean. ONGIZATE ESTATUAREN AURKAKO GREZIAKO BIGARREN ERRESKATEARI EZ! EUROAREN ITUNARI ETA BERE BIDEGABEKO MURRIZKETA SOZIALEI EZ! EUROPAR BATASUNAK ONARTUTAKO BANKUEN ESPAKULAZIOARI ETA KALIFIKAZIO AGENTZIEI EZ! DENAK GARA GREZIA! ELKARTASUNA GREZIAKO HIRITARREKIN! Animatu zaitez greziar hiritarren alde egitera. Jarri zuen lehioetan, kotxean edota kamisetetan bertako bandera edota elkartasunezko esaldiak : Denak gara Grezia / lemaren azpian. Ondoren, bidal iezazkiguzu ateratako argazkiak fotosdemocraciarealya@gmail helbidera, hauekin bilduma bat osatu dezagun. democraciarealyagipuzkoa.blogspot.com
Animamos a tod@s a apoyar al pueblo griego colgando banderas y mensajes de apoyo en sus ventanas, coches, camisetas bajo el lema Todos somos Grecia / . Despus nos podis mandar las fotos a fotosdemocraciarealya@gmail para colgarlas en un lbum global! democraciarealyagipuzkoa.blogspot.com