Está en la página 1de 56

Donostia 2016 Europako kultura hiriburu titulurako hautagaitza proposamena Programa kulturala

elkarbizitzarako kultura

elkarbizitzarako kultura Dss2016eu Elkarbizitzarako Kultura programa gaikako lau itsasargi handitan egituratuta dago eta guztira 62 ekintza proposatuta daude haien barruan: bakearen aldeko itsasargia, bizitzaren aldeko itsasargia, ahotsen aldeko itsasargia eta itsasoaren eta lurraren aldeko itsasargia. Ekitaldi horietako batzuk martxan jarri dira dagoeneko, eta hala jarraituko dute 2016 arte. Beste batzuk datozen hilabete eta urteetan abiatuko dira, eta 2016. urtean ospatuko direnei gehituko zaizkie. Bakan batzuk, data horretatik areago luzatuko dira. Ekintza guztiak zeharkako bost sistema edo lan-metodologietatik sortzen dira, errealitate soziokulturala aldatzeko eta talentu sortzailea bultzatzeko: Herritarren energia laborategiak, auzolab; transmedia laborategiak, Hirikia; arte eta sorkuntzarako laborategiak, Pagadi; hizkuntzen laborategiak, h(e)izkuntza; Kultur Parkeen laborategiak. Kanpoko harremanei dagokionez, lau dira dauzkagun euskarri ibiltariak (bulegoa, itsasontzia, trena eta zirkua), gure lurraldetik irten, eta kultur programa Europako beste hirietako esperientzia eredugarriak gurera ekartzeko eta gureak hara eramateko. dss2016eu leku jakinik ez duen marka bihurtzea da helburua, munduari lotuta, sare-lanaren bitartez, nazioarte konexioen bidez eta komunikazio teknologia berrien eskutik.

Hiria eurOPaKO KuLTura HiriBuru izenDaTuKO BaLuTe, zein izangO LiT zaTeKe KuLTur PrOgramaren egiTura? zenBaT DenBOra iraungO LuKe PrOgrama HOrreK?

bakearen aldeko itsasargia ahotsen aldeko itsasargia bizitzaren aldeko itsasargia

itsasoaren eta lurraren aldeko itsasargia

Elkarbizitzarako Kultura

auzolab herritarren energia laborategiak dss2016eu ibiltaria San Juan baleontzia trainbideak bizitza zirkua! Hirikia transmedia laborategiak

Pagadi arte eta sorkuntzarako laborategiak

Kultur Parkeen laborategiak h(e)izkuntza hizkuntzen laborategiak

jarduerak aurrekontu eta denbora dimentsioak

Elkarbizitzarako Kultura kultur programaren errepresentazioa Gure proiektuak gure programako lau itsasargien argi-izpietan irudikatzen diren baloreak adierazi nahi ditu. Argiizpi horiek gure hautagaitzak barne hartzen duen lurralde osoa argitzen dute, diseinatu ditugun ekitaldiei esker. Argi horren indarra, ekitaldi bakoitzak izango dituen baliabideen araberako izango da. Horrela, aurrekontuan diru-sarrera berriak sartzen badira, haien eragina askoz ere handiagoa izango da, eskeman adierazita utzi dugun bezala.

gaikako itsasargia zeharkako lan sistemak laborategiak


auzolabs | Hirikia | Pagadi | h(e)izkuntza | Kultur Parkeen laborategiak

Dss2016eu elkarbizitzarako

kultura Jarraian, proposatzen dugun kultur programaren xehetasun guztiak zehazten dira, lankide ditugun tokiko eta Europako kultur eragileak, noiz ospatuko den, zein da daukagun aurrekontua eta ekitaldi bakoitzari eman nahi diogun neurria. Elkarlana eta parte-hartzea bultzatuko dute laborategi ezberdinek, eta horri esker, ekimen batzuk lortu dezaketen eragina handia izan daiteke gizarte mailan eta nazioarte mailan. Horrela, jende kopuru gehien eta interes turistiko handien erakarriko duten ekitaldiak izango dira horiek. Hiritarren eta eragile partehartzaileen artean laborategietan garatuko dituzten lan-prozesuak 2012an martxan jarriko direnak, aldaketak eta berrikuntzak eragingo dituzten ekintzetan. dss2016eu egitasmotik aldaketak gehituko dizkiogu gure programari, honako hiru irizpide nagusi hauei jarraituz: artearen eta sormenaren balorea, eragin soziala, mobilizazioaren eta aurrekontuaren ahalmena. Horregatik, gure programa sendoa da, baina malgutasun nahikoa du, emaitza hobeen alde lan egiteko. Ekitaldietako batzuk gertakari handien trazua hartzen hasi dira dagoeneko.

zein Dira urTe HOrreTan naBarmenDuKO Diren eKiTaLDi nagusiaK? eTa nOLa auKeraTuKO DiTu HiriaK 2016KO PrOgrama OsaTuKO DuTen PrOieKTuaK eTa emanaLDia?

2/3
PrOieKTua

garrantzi sozialeko kutur politikak eta Europako indarra, 2016ko Europako Kultura Hiriburuarentzat
ekimenen aukeraketa bat
Bakearen aldeko Itsasargia Urtea Bakearen aldeko Danborrekin hasiko da, Europako gure enbaxada ibiltarien artean lehenari bidai ona opatu eta Kultura hodeietan, poema jasa emango den une berean. Otsailean, ELKARBIZITZAREN aldeko trenak Oslora egingo duen lehen bidaiaren ondoren, Bake Hitzarmena izeneko erakusketa handia zabalduko da, artearen historian bakea eta gerra irudikatzeko moduak erakutsiko dituena. Bizitza zirkuan! etxera itzuliko da udaran, Lore Tokin Europako Lankidetzaren aldeko Campusarekin bat eginez, mundu osoko GKEen G20 moduko bat izango den horretan. Urtea amaitu baino lehen, Asistik Arantzazura, Loiolatik igarota izeneko erlijioen arteko topaketa ospatuko da Loiolan eta Arantzazun. Bizitzaren aldeko Itsasargia Ekitaldi nagusiak Martxoan hasiko dira, Kooperarock 8/8/8 izeneko diziplina anitzeko emanaldiarekin, Tabakalera berrian. Udaran programako kirol ekintzekin zita daukagu. Kirolarekin eta Ibilika, belaunaldien arteko herri-martxa, bizitzan bizi-bizi korrika ibili ezin daitezkeen pertsonak gizartean ageriko egiteko. Urte amaieran, Feministaldia jaialdi feminista ospatuko da, mundu osoko artisten eta ekintzaileen bilgune bihurtuko dena, eta Europako Banketea inauguratuko da, artea eta gastronomia uztartuko dituen erakusketa handia. Ahotsen aldeko Itsasargia Olatu Talkak, kultura amateurraren festibala, udaberrian zabalduko du itsasargi horretako ekitaldiprograma. Heri Hotza, Nazioarteko eremu urriko hizkuntzen Kongresuak eta Euskarari eta munduko hizkuntzei buruzko erakusketaren inaugurazioak bat egingo dute egutegian. Uda baino zertxobait lehenago, Tolosako txotxongiloen Topic festibalean Altzoko Haundia estreinatuko da, musika korala eta txotxongiloak uztartuko dituen ikuskizuna. Abuztuko gauetan, Kristina Enea parkean, Uda gau bateko ametsetaz gozatu ahalko dugu, Shakespeare idazleari omenaldia, hil zeneko laugarren mendeurrenean. Nazioarteko Zine Jaialdiarekin batera, Zine Eskolen topaketa antolatuko da, gure trenak Poloniara egindako bidaiaren ostean. Urtea amaitu baino lehen, DSS2016EU egitasmoko emaitzak erakutsiko dira erakusketa baten bidez, Tabakaleran. Itsasoko eta Lurreko Itsasargia Eurohiriaren Trekkinga, mugaz haraindiko lurraldeko kostalde osoko kultur parke eta bidezidorretan barrena ibilaldia, urtarrilean jarriko da martxan eta ekainean amaituko da Festimar ekitaldiarekin bat eginez, kultur aniztasunaren aldeko 48 orduko ospakizuna eta aldaketa klimatikoari buruzko topaketa, gure hondartzek eratzen duten eszenatoki naturalean ospatuko dena. Irailean, gure itsasontzia Iberiako Penintsula guztian zehar egindako bidaiatik itzultzen denean, Hamaiketako izeneko ekitaldia ospatuko da, itsasontzien aparteko bilgunea. Itsasargiak amaiera emango die bere ekitaldiei, Arkitektura kolektiboak izeneko nazioarteko topaketarekin eta Erreala proiektatu izeneko ekimenarekin.

Gure proiektuak, Elkarbizitzarako Kulturak alegia, egungo kultur politikak berriro formulatu nahi ditu, irekiagoak diren eredu berriak bilatzeko, eta egungo gizarteko gatazkei eta eskaerei erantzuna eman ahal izateko. Politika kultural berri horiek jende guztiarentzako ekitaldi ezberdinak landuko dituzte, sormenaren, elkarlanaren eta parte-hartzearen bultzadaz. Gure proiektuak bi helburu ditu Europari begira. Gure mezua kanpora zabaldu nahi dugu, baina urruti diruditen beste esperientzi batzuk ere ekarri eta erakutsi nahi ditugu. 2016an, Europako elkarbizitzaren aldeko lau enbaxada, dss2016eu proiektuko plataforma ibiltariak, kontinentean barrena ibiliko dira gaikako ibilaldiak egiten. Tren bat, itsasontzi bat, zirku bat eta bulego mugikor bat, bakearen, ingurumenaren, ikus-entzunezkoen kulturaren eta industriaren, gastronomiaren eta aniztasun linguistikoaren inguruko esperientziak zabaltzeko. 2012an, bost lan sistema eta metodologia martxan jarriko dira, programan dauden 62 ekintzen laguntzaz, eraginkortasunaren eremua lurralde osora zabaldu dezaten eta gizarte esparru ahalik eta gehienetara. Partaidetza bultzatu nahi da horrela, ahalik eta gehien, teknologia berriei onurarik handiena atera, artearen eta sormenaren balioa sustatu eta euskararen ahalmena indarrean jarri. Kultur programa lurralde eremu zabal batean burutuko da, hiriko mugetatik areago doan eremu batean hain zuzen. Lurralde geopoetiko bat, Gernikatik Baionara hedatzen den kostaldean dauden bederatzi itsasargiek besarkatua, gure hautagaitzaren lurralde osoko balizak bailiran. 2012tik 2016ra garatuko diren ekintzak gaikako 4 itsasargietan biltzen dira: bizitzaren aldeko itsasargia, bakearen aldeko itsasargia, ahotsen aldeko itsasargia eta itsasoaren eta lurraren aldeko itsasargia. Gure proiektua prozesu aldakor eta sentsible baten neurri berdinean ulertzen dugu, 2016rako bidean sortuko diren dinamika eta ekimenei adi. Bere ahalmena mugarik gabekoa dela uste dugu, programen eta ekitaldien leherketa boteretsua sortzeko nahikoa, eta gure lurraldea 2020. urtera begira jartzeko.

4 HiriBuru KuLTuraL iBiLTaria

elkarbizitzarako kultura Dss2016eu

HiriBuru KuLTuraL iBiLTaria


dss2016eu ibiltaria San Juan baleontzia ur gaineko kultur kapitala trainbideak bake, ezagutza eta baloreen trena bizitza zirkua!
5 6 8 9

gure embaxada ibilitariak

Izpiritu ibiltaria izango duen 2016ko Europako Kultura Hiriburu bat planteatzen dugu. Hainbat gailu ibiltari jarriko ditu martxan, enbaxada mugikorrak bailiran: Herritarren energia olatuez eraikitako itsasontzi bat, aurkakotasunak adiskidetu eta Europa anitzaren lotuneak bultzatuko dituena. Mugaz haraindiko tren bat, gaika banatutako sail edo departamenduekin, bidean ekintzak eztabaidatu, irudikatu eta sortzeko. Geltoki bakoitzean, parte-hartzeko gonbidapena luzatuko diogu trenara igo nahi duen orori. Bulego ibiltari bat, lurraldean tokiz toki ibiliko den biltoki bat bezala, bizikletaz ibiliko diren kultur ekintzaileekin, herritarrekin elkarrizketan aritzeko, eta tokiko eragileekin trukeak proposatzeko, elkarlanerako gune eraginkorragoak erraztuz. Zirku bat, bizitzaren miraria azpimarratuko duten ikuskizun eta ekintzekin, belaunaldien arteko lotura eta kulturen arteko aniztasuna nabarmentzeko.

DOnOsTia-san seBasTin

esParru TeOriKOa

Europa lotu
Gure hautagaitza Europarako gogo biziz jaio da. Ezberdinen arteko ezagutza sustatu nahi du, aniztasunaren balorea indarrean jarri eta pertsonen ahalmena gizarte ondare bihurtu, etorkizunerako erronka berriei aurre egiteko

Gure hautagaitza borondate osoz da Europa zalea. Aukera horretaz baliatu nahi dugu Europar proiektuari lotzen gaituen gure sentimendua azpimarratzeko, eta elkarren arteko erronkei aurre egin ahal izateko, antzekotasunetik eta aurkakotasunetik abiatuta. Laburtzeko, Europa izan, gehiago, aniztasunarekin bat egin eta hari lotutako Europa bat. Europa mosaiko kulturala da. Hizkuntzen eta memorien aniztasunak osatzen du gure batasunaren esentzia. Geure esku daukagun ondarearen egundoko aberastasun materialak eta immaterialak Europaren aldeko gure nortasunaren izate bereko den konplexutasun kultural bat ziurtatzeen digute. Donostia, Gipuzkoa, Euskadi eta Espainia ezberdintasunen eta berdintasunen Europar kontinente horren ispilu garbia dira. Europa sortzen, eraikitzen ari da informazio eta konexio teknologikoen sare batean. Kulturarentzako, zientziarentzako eta jakintza berrientzako espazioa, gure jakintzen mapa ugariek berriz eratzen ari direna. Ezin etorkizuneko Europarekin pentsatu, etortzeko dagoen gizarte tekno-zientifiko horren erronkei aurre egin gabe. Zientzia eta kultura eskutik doaz, jakintzaren hirugarren bidea den horretatik

ezikusitako gizarte berrikuntzarako ernalketa aberastasun ahaltasuna duelarik. Europak, errealitate teknologiko berri horren argitara, estrategi berriak bultzatu behar ditu, bere kultur politikak eta ekonomi sortzaile bat garatu ahal izateko. Jakintzaren zabalkunderako eta sorkuntzako sistema berriak pentsatu behar dira, berrikuntzarako prozesuak, lantresna digitalen ahalmen soziala eta pedagogikoa indarrean jarriz. Europa herrixkez, neurri txikiko hiriez, Donostia tartean, eta metropoli handiez osturiko multzo batek eratzen duen geografia anitza da, nolabaiteko ekonomia basati baten gehiegikeriak jotako eremu natural batean bilduta. Etorkizuna oreka berriro ezartzearen bidetik dator, naturarekin hitzarmen bat adostu beharra dago, gure hiriak bizimodu jasangarriaren aldeko espazio bilakatzeko. Europa erabat osaturik ez dagoen lurralde edo geografia bat da, bere muga ezegonkorretatik pentsatzen ari dena. Globalizazioa, bere ondorio sozial eta ekonomikoekin, nazioarteko kartografiak aldatzen ari da. Elkarbizitzarako espazio berri horien administrazio demokratikoak bere antolaketa eta agintzeko moduak

behin eta berriro berritzea eskatzen du. Donostia, Gipuzkoa, Euskadi eta Espainia lurraldetasun konplexu horren erdigunean bertan daude. Nazioz haraindiko espazio batean bizi gara, kontinente baten mugetan: Madril eta Paris artean, eta Lisboa, Afrikako atarian bertan.

Mundua Ulertu. Azken finean, Europak bere zeregina mundu globalizatu honetan garrantzitsua izatea nahi badu, gure artean hobe elkar ulertzetik hasi beharko ginateke. Gure iragan kolonialetik areago, gure harreman ekonomikoak eta soziokulturalak berriz aztertu ditzakegu hegoaldeko hemisferioarekin, bertan Afrikaren eta Latinoamerikaren eginkizuna funtsezkoa izan behar baitu, etorkizuneko nazioarteko maparen erakuntzan. Ildo horretatik, dss2016eu egitasmorako gure apustua nazioz haraindiko kultur elkartasunaren aldeko sentimendu baten garapenean errotzen da, globalizazio gizatiartu aldera. Europak, bere historiaren, bere esperientzien eta bere kontraesanen eskutik, laborategi bikain bat sortzeko aukera du, kultura arteko eta nazioz haraindiko demokrazia-eredu bat berriz asmatzeko.

Dss2016eu elkarbizitzarako

kultura Portugalen jaio zen Fernando Pessoa poetak gogorarazi zigun bezala, herriak galtzen bidaiatzea beste bat izateko modu bat da, etengabeko mugimenduan. Era berean, Pio Baroja idazle donostiarrak, auto-atseginari ihes egiteko modurik hoberena bidaiatzea dela idatzi zuen. Bidaiatzea, zalantzarik ez izan, ikasteko modu bat da. Gure Europako Kultura Hiriburuak bidaiari eta ibiltari izan nahi du. Europar kontinentean zehar ibiliko da bidaiari, batetik bestera, eta mugaz haraindiko eurohiriko lurraldean barrena, herrien eta hirien artetik, elkarren artean gehiago lotzeko eta tokiko eta nazioarteko sareen arteko lankidetzak indarrean jartzeko. Bidai tradizioa, eta batez ere itsasokoa, gure kultur izaeraren parte garrantzitsua da. Euskadiko kostaldea portu, badia, itsasadar eta hondartzaz osatuko kate batek markatzen du, itsasoari eta bere his-

HiriBuru KuLTuraL iBiLTaria5 5

bidaiatu, herriak galdu

toriari erabat loturik dagoen paisaia sortuz. Atlantikoa zeharkatu zuten aurreneko baleontziak euskaldunak izan ziren. Eta ibilbide horretan, arrantzale horiek, gizon horiek, gure programari gehitu nahi diogun ondare izan ziren eta dira oraindik. Izan ere, gure lurraldeko erakundeetako armarri askotan itsasoari eta bere historiari buruzko irudiak ikus ditzakegu, eta armarri horien artean dago Donostiako Udalarena.

maLguTasuna

kultura ibiltariaren prototipoak


dss2016eu bi zutaberen gainean eusten da: mugikortasuna eta malgutasuna. Kultur gatazka guneak zehaztu, ingurua ulertu, mekanismoak martxan jarri, eztabaidatu, ulertu eta irudikatzeko ideiak planteatzen ditu
2016ko Europako Kultura Hiriburuko proiektuaren izpiritua mugikorra da eta malgua da. Kulturen eskutik, gatazkak konpontzeko gogoz aritzen diren ekintzak proposatzen ditu, elkarbizitzarako eta elkarren arteko ulermenerako. Arakatu, ulertu eta proposatzen duen kultura bat. Hiritarren energia sortzeko eta gure lurraldetik areago zabaltzeko gauza izango dena, bai bokazio global batekin, bai tokiko ezberdintasunak kontutan izanda. Guk proposatzen ditugun kultur ereduak lehen esperientziak kontrastatu nahi dituzte bizi-bizian. Hemen gertatu, baina han ere gerta zitezkeen ereduak. Diziplina anitzeko kultur adierazpenak, jakintzaren alor guztietatik pentsatuak, sustatuak eta prototipoz eginak. Konponbide irudimentsuak eta eraginkorrak eman nahi ditugu, eszenatoki egokiak eraikitzeko, eta bertan gizarteko arazoak eta beharrak azaldu eta konpontzeko. Kulturaren eta bere ereduen eraginkortasuna, arazoak zehaztu eta haiek konponbideak proposatzeko eta burutzeko espazio eta aukera bihurtzean datza. Ideia-bateriak ekarri nahi ditugu, kulturaren bidez gizarte eraldakuntzaren motorra piztu dezaten. Konponbide dinamikoak. Gure lantaldeak arazoak dauden tokietara iristeko moduan ahalbideratuko ditugu. Kultur partaidetzaz, gatazka guneak zehaztu, ikertzeko haietara hurbildu eta gatazka horiek sortzen diren ingurua ulertzeko eta konponbide sortzaileak emateko moduko eredu malgu batekin egin nahi dugu lan. Egoera horretatik abiatu, behar diren mekanismo guztiak martxan jarri eta konponbideak emateko prozesu egokienak erraztu. Ikertu, ezagutu, ulertu, irudikatu, asmatu, proposatu, egin-prototipoak egin, probatu, aplikatu.

Leandro Alzate

BuLegO mugiKOrra

dss2016eu ibiltaria
Energia olatuen eta parte-hartzea bilatzen duen foro baten arteko topagunea; hiritarrak bere ideiak eskaini ahal izango ditu, kritikak ezagutzera eman eta iradokizun guztiak azaldu.
Bulegoak, ohiko lau paretak alde batera utzi eta ingurunearekin eta paisaiarekin nahastuko da; lurraldeko eremu desberdinetan barna ibili eta garrantzizko lan esparruak antzematen ditu. Ekintzaile sozialez beteriko kontainer bat izango da, bizikletaz lurraldea zeharkatu eta ingurune eta jendearekin elkarrizketak mantenduko dituztelarik. Bulego ibiltaria kalean arituko da lanean; ingurunea aztertuko du; gurutzatzeak eta loturak proposatuko ditu. Unean unekoa biziko du, gero eta eraginkorragoak izateko sormenaz eta irrikaz Esan daiteke, bulego mugikor hori Herritarren Energia Olatuekin nolabaiteko lotura izango dela; era berean, Europako Kultura Hiriburua programa zuzenean ezagutzeko aukera emango du. Bulegoa, ideiak, kritikak eta era guztietako iradokizunak azaltzeko parte-hartze foro bat izango da ere. Gailu hori, arkitektura galkor eta jasankor baten ideiarekin sortuko da. Horrela, sortuko dugun bulegoak, gure hirian eta lurralde beste hainbatetan abian ipintzen ari diren ekintza desberdinekin bat egingo du. Ondorioz, azterketa eta garapen dinamika berriak sortuko dira, etorkizunean ikerketa gailu izango diren egitura eraginkor eta iraunkorrak sortuko dira.

6HiriBuru KuLTuraL iBiLTaria

elkarbizitzarako kultura Dss2016eu

iTsasOnT zia iTsasOz

San Juan baleontzia

ur gaineko kultur hiriburua


Pasaiako ontziolan, XV. mendean muntatu zen ontziaren kopia bat da, eta orduko teknikak errespetatuz eraikiko da. Ontzia, dss2016eu proiektuaren ordezkari izango da eta Atlantikoko eremu osoan zehar hiru bidaia burutuko ditu. elkarbizitzarako kutur proiektu desberdinen egoitza bihurtuko da, eta Europako aniztasuna bertan ospatu ahal izango dugu
nOLa

Ur gaineko kultur hiriburua


nOiz

2016
nOn

Mugikortasuna
eragiLeaK

Albaola Fundazioa / Gipuzkoako Foru Aldundia/ Eusko Jaurlaritza / Donostiako Udala/ European Boating Association / The European / Atlas of the Sea / South Baltic Programme / Federacin Galega pola Cultura Martima e Fluvial / Federacin Andaluza por la Cultura y el Patrimonio Maritimo y Fluvial / Various International Floating Maritime Museums / ADCEI (Association pour le Dvelopement Culturel Europen et International)
aurreKOnTua

2.640.000

UNESCOk San Juan ontziaren irudia urpeko ondare mundialaren sinbolo izendatu izana ez da gauza hutsala. Pasaiako portu zaharrean eraiki zen San Juan baleontzia (gaur egun bere osotasunean berreskuratzeko prozesuan aurkitzen da) Labradorko (Kanada) Red Bay urtean hondoratu zen, 1565. urtean. Bere hondakinak urte askotan zehar aztertuak izan dira, Kanadako Parks Canada naturaren eta kulturaren ondarearen babeserako erakunde publikoaren zaindaritzapean. Gure proiektu bidaiariak eta mugikorrak, San Juan baleontzia 2016ko Europako Kultura Hiriburua bandera-ontzi izendatu nahi du. Ontzi horrek, Indiak konkistatzeko lasterketan parte hartu zuen, urrea

lortu ahal izateko, baita Ternukoan ere, arraia eta baleak arrantzatzeko. Orain, ontzia igerian dagoen kulturaren egoitza bilakatu da. Iparraldeko Atlantikoko lurraldeetatik hasi eta mendebaldeko Afrikan dagoen Bojadorrera iritsiz, Atlantikoko kostalde osoa zeharkatuko duen topaketa eremu bat izango da. Ontzia, erakusketa eta laborategi eremu bihurtuko da. Europa eta Afrikako portu desberdinetan aingurak bota eta ekintza desberdinak burutuko dira; Elkarbizitzarako Kultura ideiaren inguruan garatzen ari garen proiektu desberdinenekin bat datozenak. Era horretan, parte-hartzea helburu duen estrategia bat sortuko dugu, eta, era berean, Donostia,

2016ko Europako Kultura Hiriburu izendapenarekin, erakartze gune bat bihurtuko da. Ontziaren eraikitze lanak, Pasai San Pedron aurkitzen diren Albaola Fundazioan eta Ontziola, Ontzi Tradizional Zentroan egingo dira. Betiko sortze teknikak aztertu, erabili eta berreskuratzeaz gain, eraikitze lanak Herritarren Energia Olatuei zabalduko dira. Eraikitze horrekin ez dugu kopia bat bakarrik lortu nahi. Ekologiaren alde egiten duen apustua izango da ere, eta zaharkitzapenaren inguruan hausnarketa bat sortuko du. Pasaiako portuaren berreskuratzearen aldeko ekimena izango da, Europari eskainitako opari kulturala. Europa osoko erakunde publiko eta enpresa pribatuek egin ahal izango duten bezala, biztanleriak ere, piezaz pieza, ontziaren egitura guztiaren aitabitxiak izateko aukera izango du. Ondorioz, itsasoaren mandatari handiak ez ditu soilik Donostia eta bere Energia Olatuak ordezkatuko; itsaso guztiak, lurralde guztiak eta Europa ordezkatu ditu.

bidai

Bereiziak dauden hiru proiektuentzat, hiru ibilaldi. Ontzian, ekintza tekno-zientifiko eta kultural ugari jorratuko dira: itsas energiaren ikerketak, gastronomia azterketak, eremu desberdinetako laborategi esperimental eta hezitzaileak eta Europan dagoen hizkuntz aniztasunaren miaketa

2016ko urtarril-maiatza bitartean Uretaratze

2016ko Europako Kultura Hiriburuko irekitze ekitaldiarekin bat, San Juan ontzia itsasoratu egingo da. Egun hori, hirian ospatzen den egun handia izango da, San Sebastian eguna. Pasaiako ontzioletatik atera eta itsasoratu baino lehen, Danborrada egunean parte hartzen duten milaka haurrek Kontxako hondartzan agurtuko dute.

HizKunT zaK eTa anizTasuna

Kantauri itsasotik Baltikora hizkuntzak eta itsasoa aztertzen


Hizkuntzek, espeziek egiten duten bezala, ekosistema biologiko eta kultural bat sortzen dute, eta oreka ekologiko bat mantendu ahal izateko, beharrezkoak dira guztiak. Hizkuntza bakar bat desagertzeak sistemaren apurka-apurkako degradazio bat ekarriko luke, luzera habitat naturalaren eta kulturalaren hondamena ekarriko lukeena. Hizkuntzaren babes eta garapena etorkizuneko inbertsio dira. Behin San Juan ontzia kultur etxe bilakatua, Europako iparralderaino abiatuko da Atlantikoko kostalde osoa zeharkatuz; Kantauri itsasoko mendebaldeko ertzean dagoen Galiziatik hasi eta Europako iparraldeko bazterreraino, Baltikoko itsasoraino. Han, Polonian geldialdia egingo du elkar

topaketa ospatzeko eta, eremu urritzeko hizkuntzaren adibide gisa, kashubianera indarrean jarriko du. Atlantikoko gure geografia osatzen duten hizkuntzen eta itsas eremu babestuen kartografiara bidaia izango da. San Juan ontzian erakusketa bat egongo da. Erakusketa hori, Atlantikoko Iparraldean hitz egiten diren hizkuntza anitzen inguruan bilduko den euskarri desberdinetako ikus-entzunezko materialarekin egingo da: galegoa (A Corua), espainiera (Santander eta Gijon), euskara, frantsesa, bretoiera (Le Havre), nederlandera (Amsterdam), frisiera, alemana (Hanburgo), daniera (Kopenhage), poloniera, kashubianera (Gdansk), errusiera (San Petesburgo), letoniera (Riga), lituaniera (Klaipeda), estoniera (Tallin), finlandiera (Helsinki), suediera (Goteborg), norvegiera (Oslo), islandiera (Reikiavik), ingelesa (Londres). Erakusketa, elkarrizketa eremu bat izango da; topaleku bat, laborategi ibiltari bat. Itsasoa eta bere zainketaren inguruan dauden

1 Bidea Urtarrila - maiatza 2016 / Uretaratzea Kantauritik baltikora hizkuntzak eta itsasoa ikertzen 2 Bidea Maiatza - abuztua 2016 / Etxera bueltatu Kultur hiriburua denekin ospatzeko Guztiok gara Kultur hiriburu / Hamaiketako haundia 3 Bidea Iraila - abendua 2016 / Hego Atlantikotik bidaia. Donostiatik Bojadorrera. Sormenaren sustapena eta Sahara-ren garapena

Itzuleran, ontziak eskoletako tailerrei ateak irekiko dizkie, eta kultur anitzetako jaialdi bat ospatuko da gure itsasaldeko hondartza eta portuetan

Dss2016eu elkarbizitzarako

kultura

HiriBuru KuLTuraL iBiLTaria7

2016ko irail-abendua bitartean Atlantikoko Hegoaldean barrena Donostiatik Bojadorrera

Europa eta Afrika arteko harremanak memoria berak zehazten ditu. Istorioz beteriko ibilbide luze bat izan da; askotan konexio gorabeheratsuak ekarri dituztenak; bidegabeak batzuetan, topaketaren eta elkartasunaren aldekoak besteetan. Kolonietako lehen sarraldietatik, diktadoreen aurka altxatzen diren gaur egungo arabiar munduak eman dituen erantzunak arte, Europak paper garrantzitsu bat izan du Afrikako mapa politikoa sortzeko orduan, baita bere garapen ekonomiko eta sozialean ere. Donostia Giza Eskubideen nazioarteko erreferentzi bihurtu nahi den momentutik, Saharako Bojador herriarekin senidetu izana probestu nahi dugu, Afrikarekin solidaritate zubi bat eraikitzeko. Era berean, Basque Culinary Centerreko sukaldaritza ikertzaileen eskutik, Afrikako kontinentearekin bat egin nahi dugu. Hori dela-eta, bidaian zehar, zapore, usain, kolore eta forma berriak biltzen arituko dira, gure gastronomian sartzeko. Bidai horretan zehar, ontzia, mugaldeko eremu horretan, hesien bidez sortzen diren portuetan geratuko da: Algeciras, Gibraltar, Ceuta, Melilla, Tanger eta Kanariar Uharteak.

eLKarTasuna

Sahararen aldeko sorkuntzaren eta garapenaren sustapena


35 urte badira sahararrak egoera oso txarretan dauden kanpamentuetan bizi direla. San Joan ontziak Saharako Bojador hirira bidaiatuko du eta Tindufeko FiSAHARA zine jaialdian parte hartuko duten artistak eramango ditu bertara. Sahararen egoera ezagutzera emateko sortu zen orain 7 urte; Tindufeko kanpamentuetako iheslarien, aisialdi, kultur eta ikus-entzunezkoen hezkuntza-beharrak asetzeko. Gure ordezkariek, Artifariti, Mendebaldeko Saharan ospatzen den Lurralde askeen Nazioarteko Arte Topaketan parte hartuko dute. Urtero ospatzen den arte publikoaren topaketa bat da. Bertan, sorkuntza, jarduera artistikoa eta gizartearen inguruan hausnarketa egiteko aukera dago. Errealitatea zalantzan jarri eta eraldatzeko gaitasuna duen artean interesatzen diren artisten erreferentzi puntu bat da jaialdia. Artista eta beste biztanleen arteko fusioa bilatzen du; harreman berriak eta egitura soziala sortuz. Kultur artekotasuna sustatu nahi da; bertako eta munduko beste hainbat lekuetako artisten arteko esperientziak partekatu; kulturaren eta sahararren errealitatearen hedapenean parte hartu; herri horren garapena bultzatu. Behin Afrikako kostaldeko itsasaldia amaituta, San Juan ontzia Donostiara itzuliko da Afrikako musika jaialdi handi bat ospatuko den egun berean. Afrikako eta Europako sukaldaritza fusionatuko dituen pic-nic bat prestatu, eta milaka familiek gozatzeko aukera izango dute, hiriko kultur parke eta eremu publikoetan.

Arkaitz Barriola

iritziak zabaltzeko aukera emango du, baina era berean, kostalde osoan aniztasun gastronomiakoaren mosaiko bat bezala agertzen diren zapore eta sukaldaritza desberdinen mapara bidaiatu ahal izango dugu. Ibilaldiak, iraganean elkarren arteko harremanak izan dituzten portuetan egingo ditu geldialdiak, horrela, orainaldian ere harreman horiek indartuko dira. Geldiune horietan gazteak izango dira protagonista, eskoletan edo ontzian bertan, une horretarako soilik prestatuko diren ekintza didaktiko eta interaktiboetan parte hartuko dute. Ekintza horiek, asteburuan zehar bertara hurbiltzen diren familiei eta guztiei irekiak egongo dira. Azti Tecnaliako itsas ikertzaileak olatuen energiaren datuak jasoko dituzte. Ondoren, iraunkortasuna eta itsas ekosistemekin zerikusia duten ikerketa proiektuak burutuko dituzte, horretarako, prototipo eta erakuskari desberdinak erabiliko dituztelarik. Itzuleran, ontziak eskoletako tailerrei ateak irekiko dizkie. Bidaian zehar jasotako guztia, itsas energia eta hitz energia laborategi erraldoi batean bilduko dira. Kirol eta folklore jaialdi batek, lurralde guztiko ordezkariak bilduko ditu, gure programak proposatzen dituen kultur parkeen sarean. Naturaz inguratuak, kirol probak egingo dira, kontzertuak ospatuko dira, lurralde desberdinetako dantzak erakutsiko dira; guztia, Europako aniztasunaren ezagutza ospatzeko.

2016ko maiatz-abuztua bitartean Guztiontzat den Europako Kultura Hiriburua berriro ospatu

San Juan ontzia, udaberri aldera itzuliko da etxera eta euskal kostaldean bat egingo duten milaka ontziekin topo egingo du. Egun horretan ere, milaka PERTSONA bilduko dituen itsasoaren jai erraldoi bat ospatuko da, Donostiako hondartzetan. Udaran, ontziak Iberiar penintsulan zehar bidaiatzen jarraituko du, hiri desberdinetako portuak bisitatuz: Santander, Oviedo, Las Palmas, Malaga, Murtzia, Mallorca, Tarragona...

KuLTura ParTeKaTua

denok kultur hiriburu gara eta hamaiketako


Espainian hautagai izan diren beste hiriek antolatutako ekintzen artean aukeraketa bat egingo da. Aukeraketa horrekin, bidaian zehar joango den erakusketa burutuko da. Ibilaldia, Donostian hasi eta Donostian amaituko da; hala ere, 2016ko Europako Kultura Hiriburu izendapena lortu nahi izan duten 15 hirietako programak erakutsiko ditu (Alcal de Henares, Palma de Mallorca-Balearrak, Burgos, Caceres, Cordoba, Cuenca, Las Palmas, Malaga, Murtzia, Oviedo, Iruea, Santander, Segovia, Tarragona eta Zaragoza). Bidaia irailean amaituko

da gure badian, eta hori ospatzeko, eta egun horretan Kontxako Estropadak ospatzen direla kontuan izanda, Europako Hamaiketako bat antolatuko da. Europa guztiko itsasontziak, gabarrak, belaontziak eta txalupak lagun izango ditugu itzulera bidaian modu berezi horretan porturako buelta ospatuko dugularik. Biztanleriak ere gauza bera egingo du; era guztietako ontziak erabiliz itsasoratuko da. Ez da itsasontzi bakar bat ere portuan lotuta geratuko. Gure itsasaldeko portu guztiak hustuko dira, eta guztion artean mugarik ez duen elkarbizitzaren eremu partekatu bat bezala ospatuko dugu itsasoa.

San Joan ontziak egingo duen bigarren bidaian, Europako Kultura Hiribururako hautagaiak diren Espainiako beste hirietako proposamenak erakutsiko ditu. Hirugarren bidaian, aldiz, solidaritate proiektuz betea, Saharara joango da

8HiriBuru KuLTuraL iBiLTaria

elkarbizitzarako kultura Dss2016eu

Trena LurreTiK

trainbideak

bakearen, ezagutzaren eta baloreen aldeko trena


Gure kultur proiektuaren beste enbaxadorea gure trenbidea da. Europako kontinentea zeharkatuko du, ezagutza, elkarbizitza eta ekintzarako eremuak eskaintzeko bidaian zehar
nOLa

Bakearen, ezagutzaren eta baloreen aldeko trena


nOiz

2016 urtean zehar


nOn

Mugikortasuna
eragiLeaK

ATOC (Association of Train Operating Companies) / Association of European Rail Agents / AEIF (European Association for Railway Interoperability)
aurreKOnTua

1.800.000

Trenbidea Europako bizitzan eta gure talde irudimenaren oinarrizko elementua da. Tren hitza, antzeko moduan esaten da, ingelesez, frantsesez, nederlanderaz, espainieraz edo italieraz. Bere garapena, Europako bilakaerari, bere konexioei eta duen historiari lotua dago. Mendeetan zehar itsasontziak ozeanoari ekarri diona ekarri dio kontinenteari trenak. Gaur egun, nonahi automobilak ikusten ditugu, hegazkinak lurra eta itsasoa izugarri azkar hegan egiten. Baina lokomozio horiek agertu baino lehen, itsasontziak eta trenak mundua ezagutu eta berekin konektatzeko aukera eman ziguten. 1864ko abuztuaren 15ean, MadrilIrun eta Hendaia-Paris trenbideak elkartzen dira Hendaian. Lehenengo aldiz, Pirinioetatik Europako hegoaldera komunikazio bat ematen da. Lotuta dagoen Europa berriaren paradigma da. Traba eta mugak ezagutzen

ez dituen Europa. Aipatu behar da Franko eta Hitler hor elkarrizketatu zirela Europa nazi baten sorkuntzan parte-hartzea negoziatzeko. Hondamendi eta sufrimendu garai luze horiek, gerra eta heriotza zekartzaten trenetara lotuak daude. Gu, baina, bizitza ospatu nahi dugu; jendearen zirkulazio askea; ideien mugikortasuna eta konexio berritzaileak. Kultura mugikorraren gure trena, elkarbizitzarako eremu eta denbora izango da; urruntasuna gutxitu eta jendea gerturatzen duena. Tren honen bagoiak, ezagutza, elkarbizitza eta ekintzarako eremuak bihurtuko ditugu. Baloreen, kulturaren eta zientziaren Europako tren hori, sare sozial guztiekin konektatua dagoen plataforma mugikorra izango da. Barnean, telebista-talde bat eramango du. Irakaskuntza arautua baino areago joango den

hezkuntza zabaldu baten eremu mugikorrak izango dira. Hitzaldiak, topaketak eta udarako ikastaroak antolatu, eta antropologo, soziologo, zientzialari eta teknologoentzat ikerketa eremuak izango dituen unibertsitate nomada bat izango da. Enpresarentzat eremuak izango ditu (ekintzaile berriek ideiak trukatu eta negoziaketa aukera berriak prestatzen dituzte); irudimena, sorkuntza eta ekoizpen artistikoa lantzeko eremuak (laborategi txikiak); saiakera eremuak diseinurako, erabiltzeko eta berriz zehazteko gertu. Elkarrekiko lotura duen Europara trenbidean egingo den joan-etorriko bidaia. Baloreen trena, prototipo berezi bat izango da; mugikortasun iraunkor baten arabera sortua. Izan ere, garraioen eta mugikortasunaren industriarekin lotuak dauden euskal enpresak, duten kalitate eta berritze ahalmenagatik mundu mailan ezagunak izatea, ez da alferrikakoa (CAF, Irizar, Tecnalia, Orbea...). Urtean zehar, trenak bidaiak egingo ditu eta itzultzen denean, bidai horien oinarriak dituzten ekintza edo ospakizunak antolatuko dira.

bidai

1
1 Bidea Europa bakearen alde 2 Bidea Europarako mugikortasuna 3 Bidea Europa zinez 4 Bidea Europa mugarik gabe

Europa bakearen alde

Europarako mugikortasuna

Erakunde eta bake mugimendu desberdinen ordezkariekin, Oslora, Bakearen Nobel Sariaren Hiriburura, egingo den bidaia. Adituak diren pertsona ospetsu horiek, giza eskubidez eta Europako kontinentean eta munduan izan duten garapenaz arituko dira. Bidaiak, Giza Eskubideen Babespenaren Nazioarteko Gutuna sinatu duten Europako hiri batzuk zeharkatuko ditu: Sevilla, Valentzia, Grenoble, Santa Coloma de Gramanet, Ginebra, Venezia, Liubliana, Vukovar, Tuzla, Nrnberg, Lille, Bobigny, Nantes, La Rochelle.

Europako beste hiri batzuk ezagutzeko aukera emango duen bidaia. Hiri horiek, ereduzkoak eta zentzudunak diren mugikortasun plan estrategikoekin uztartuko ditugu. Trena, abian dagoen iraunkortasun laborategi bat izango da. Bertan, teknologi zentroetako ikertzaileek, erakunde adituek eta ekologisten higikunde ordezkariek, mugikortasun eredu eta irtenbide berriak eztabaidatu, partekatu eta proposatuko dituzte. Bartzelona, Nantes, Lyon, Bolonia, Ferrara, Graz, Liubliana, Cracovia, Estocolmo, Aalborg, Aarhus, Kopenhage, Munich, Friburgo, Hannover, Berlin, Amsterdam, Eindhoven, Zwolle, Delft, Groningen, Londres, Edinburgo, Brighton, Brujas.

Dss2016eu elkarbizitzarako

kultura

HiriBuru KuLTuraL iBiLTaria9

ParTe-HarT zea

Estrasburgo, geltoki nagusi


Europeismoaren sinboloa den Frantziako hiri hori izango da gure Bake eta Giza Eskubideen Hazitegia Europan, baita gure trenaren geltoki nagusi ere
Europako hiriburu politiko eta demokratikoa da, eta gure Bake eta Giza Eskubideen Hazitegia izango da Europan, baita gure bizitzaren, ezagutzaren eta baloreen aldeko trenaren geltoki nagusia. Hiriak gure hautagaitza babestu du lehen momentutik. Izan ere, bere memoria beretik, proiektuaren baloreak partekatzen ditu; tokiko demokraziaren, biztanleriaren parte-hartzearen, giza eskubideen babespenaren, aniztasun kultural eta sozialaren eta mugaz bestaldeko kooperazioaren aldeko elkarrekiko apustuaren alde egiten du. Erakunde garrantzitsuen egoitza da Estrasburgo. Europako Kontseilua eta Legebiltzarra bertan aurkitzen dira. Baita, Europako Giza Eskubideen aldeko Auzitegia eta Europako Herrien Babeslearen bulego nagusia. Ikus-entzunezkoen alorrean Europako Behatokia bezalako erakunde espezializatuak edo Europa mailako telebista katea ere den Arte. Estrasburgok garrantzia handia ematen die bakearen eta giza eskubideen balore unibertsalei. Hori dela-eta, Estrasburgoko Kluba deitzen den horren eskutik, Europako Batasuna Ekialdera zabalduko duen sareak burutzen du lan hori. Estrasburgok, Klub horren partaide izatera gonbidatu du Donostia, eta etorkizunean burutuko den herritarren parte-hartzearen eta giza eskubideen aldeko komisioaren buru izatera.
Leandro Alzate

zirKu KarPa iBiLTaria

bizitza zirkua!
nOLa

Zirku karpa erraldoia


nOiz

2016. urtean zehar


nOn

Mugikortasuna/Lore Toki Donostian


eragiLeaK

FEDEC (European Federation of Professional Circus School) / ECA (European Circus Association) / Ateneu Barcelona
aurreKOnTua

1.500.000

Arkaitz Barriola

Europa zinez

Europa mugarik gabe

Kontinente osoan dauden Zine Eskola eta Ikus-entzunezko Zentroetako ikasle eta irakasleak elkartuko dituen bidaia. Horrez gain, Giza Eskubideen Jaialdiaren sarea ere elkar konektatuko da; TRANSmedia mailan eman diren azken aurrerapenak ezagutzeko aukera emango digu, eta balore demokratikoaren aldeko haien erabilera aztertu. Paris, Ginebra, Bolonia, Napoli, Sarajevo, Belgrado, Budapest, Varsovia, Nrnberg, Glasgow.

Estrasburgora egingo den bidaia. Europeismoaren sinboloa eta Europan Bake eta Giza Eskubideen Hazitegia den hiria. Bidaia, Kultur arteko hirien sarearen bitartez burutuko da eta hiri desberdinetako ordezkari politiko eta teknikoek parte hartuko dute: Lisboa, Donostia, Lyon, Lausanne, Neuchatel, Reggio dEmilia, Patras, Lublin, Oslo, Kopenhage, Tilburg, Brusela, Londres, Estrasburgo.

Munduko ikuskizun handiena, ezinezko orekaz beteak dauden bizitzaren funanbulismoak ikusteko

Ez naiz supermerkatura garaiz iritsi. Ama medikura eraman beharra dut. Loreak ureztatu behar ditut. Haurrak jasotzera joan behar dut. Zer moduz Mirene gaur zuenean lo egiten geratzen bada? Aste osoko menua prestatu behar dut (zatitxo hau hozkailuan sartuko dut). Ez ahaztu txosten garrantzitsu hau bihar bertan eman behar dugula. Uf, segundo batez eseriko naiz. Ez! Bizilagun bilera dago. Ezin dut gurpil aulkiarekin hemendik igaro! Lisaketa, ahal baduzu, baina kontuan izan alkandorak lisatuak egotea garrantzitsua dela. Afaria prest dago! Arropa garbitu behar da, orain kolorezkoa, gero, lixiba egingo dut. Hartu al dituzu sendagaiak? Mundu guztia lokartua, ea orain e-mail hauek erantzuteko denbora hartzen dudan. Eguneroko bizitza, ezinezkoak diren orekaz osatua dago. Zailagoa oraindik. Bizitza pertsonalaren eta lanaren arteko funanbulismoa. Denboraz, magia ere egin beharra dago. Hartu ditzagun gauzak umorez. Egunero topo egiten ditugun basati guzti horiek hezi. Zainketen inguruko esku-joko arduratsuak. Emakume orkestra... Etorri eta ikusi, Bizitza zirkuan! Zirku sozialaren ikuskizun bat antolatuko dugu. Bertako ekintzak bizitza onaren etikarekin gorabeherak kontuan izanda pentsatuak eta sortuak egongo dira. Jolas moduan, gure kontura barre egiten ikasiko dugu; ikuskari sinbolikoak, ikuspuntu bat dutenak edota atzean aldarrikapen bat daramatenak sortuz. Egungo bizitzan jorratzen ditugun betebeharrek duten balore bikain eta harrigarria indarrean jarri nahi duen zirku bat sortu nahi dugu; zure egunerokotasuna, zirku ekintza bat bezala biziz. Proiektuak fase desberdinak izango ditu. Europa guztiko taldeekin burutuko diren, tailer sozio-hezitzaileak eta zirku sozial tailerrak oinarri hartuta, 2014tik aurrera ekintza desberdinen elaborazioan lanean hasiko gara. 2016an, Donostian aurkeztuko da ikuskizuna. Horretarako, Lore Tokiko Europako Lankidetzaren aldeko Campusean, zirku karpa bat ezarriko da. Zirku ikuskizun erraldoi hau, kale zirku ekintzez eta kalejiraz lagunduak egongo dira; Bizitza zirkuan! leloa hirian bertan zabaldu eta beste herri batzuetara helaraziko dugu. Ondoren ikuskizunak beste hainbat lurraldeetatik itzulia egingo du; dss2016eu proiektuak Europari eskainitako ondare eta opari izango da.

10sisTemaK

elkarbizitzarako kultura Dss2016eu

Dani Blanco

Dss2016eu elkarbizitzarako

kultura auzolab hiritarren energia laborategiak Hirikia transmedia laborategiak Pagadi arte eta sorkuntza laborategiak h(e)izkuntza hizkuntzen laborategiak Kultur Parkeen laborategiak

sisTemaK11

sisTemaK

12

14

16 18

20

innOvacin

MACRO labs

MICRO labs

Proiektua

metodoak eraldatu, emaitza berriak lortzeko


eraldatzailea izan nahi duen kultur programa orok egunerokoak diren forma eta moduen berrikuntza etengabeari aurre egin behar dio, betiko sistemak, formatuak edo lanen eremuak, arrunta den guztia hausten dituzten horiekin konbinatu behar dute. Arazo horiei aurre egiteko, lan metodologia edo lan sistemen multzo bat abian jartzen ari gara; gure programa, bide arruntetik areago gidatuko dutenak. Herritarren energia laborategiak, auzolab Herritarren energiatik aldaketa prozesu desberdinak bultzatzen dituen parte-hartze sistema eta esperientziatrukea. Transmedia laborategiak, Hirikia Teknologia berriek eskaintzen dizkiguten aukerak kontuan izanda, kode irekia duen kultura baten eskuragarritasuna bultzatzen duen sistema. Arte eta sorkuntza laborategiak, Pagadi Sorkuntza eta arte garaikidetik, oldarka sartze sinbolikoaren mekanismoak sustatzeko sistema. Hizkuntzen laborategiak h(e)izkuntza Sare kulturalak, sozialak eta ekonomikoak indarrean ipintzeko, bidezko lengoaia den euskararen ahalmena gora ekarriko duen sistema. Kultur Parkeen Laborategiak Gure programa, lurraldean zehar zabaltzeko aukera ematen digun sistema: parkeen bidez, bidexkak erabiliz, faroak, kostaldeak, guztia eurohiriko mugaz haraindiko markoan. Laborategi horiek, tokiko eta nazioarte mailako eragile aproposen eskutik jarriko dira martxan. Kasu bakoitzean, dagokion estrategia aproposa gauzatuko da, eta, horrela, dss2016eu proiektuko helburuak bete ahalko dira. Sistema horiek gure ekintzekin bat erabiliz, sustatzaile eta eragin sortzaile izango dira benetan: 2016. urtetik ondorengo urteetan ere ekintza berrituak sustatzeko ahalmena izango dute.

dss2016EU

iBaiTiK BaDiara

dss2016eu, prozesu eferbeaszendentea


2016an Europako Kultura Hiriburua izateko eta ezarritako helburuak lortzeko gure gain hartu dugun aginte sozialak prozesua epe labur eta epe erdi eta luze bateko ikuspegi batetik ekitera behartzen gaitu. Gure helburua bidea da. Gure programa goraka egingo duen prozesu bat bezala ulertu behar da: ekintzen jario etengabea, bidean barneratu eta 2016an bere puntu gorena era bizi eta ikusgarria batean lortzeko moduaz gora eta gora ekarria, eta ondoren desegin eta kulturaren organismoan, gorputzean eta sisteman txertatzeko, bere zentzu sendatzaile edo eraldatzailea aurkitu arte. Ibai luze bat izango balitz bezala. Lan-talde prozesuez, etengabeak eta denbora irauten dutenak, hornitua dagoen emaria; 2016an, badia erraldoi batean isuriko dena, jai kutsukoak izango diren ospakizunez osatua. Ondo egina dagoen lanaren edo uzta onaren ospakizuna; antzina herri jaiak ospatzen ziren hala berean. Ibaiatik badiara eramango gaituen bidaia horretan, gure egitura soziokulturala indartu eta, era berean, berritu nahi dugu, ekosistema emankor eta anitzago bat ernaldu ahal izateko. Datozen urteotan finkatuko ditugu eta Europako Kultura Hiriburutzaren ospakizunaren ondorengo urteetan jarraituko dugu. Hori horrela, dss2016eu proiektutik zabaldu diren proiektuak, bertako testuinguruan eragile aktiboak direnek jaso eta garatuko dituzte inkubagailu eta kontainer naturaletan, hurbiltasunaren aldeko zentro kultural eta sozialetan. Konpromiso marko baten barruan, dugun hori bera zaindu eta mainatuko dugu; baina beharrezko malgutasunez, argira ateratzen ari diren ekimen, ideia berri eta Europako konexioen alde apustu egin ahal izateko. Prozesuaren ideia Europako Kultura Hiriburu izatetik areago, hiri eta lurraldeko etorkizun erronka bihurtu da dagoeneko. Hori dela-eta, gure programa ez da egoeraren araberako izango. 2020. urtera bitartera arte gauzatuko diren plan estrategikoek, helburuek erakunde eta eragile sozial desberdinen lan orokor eta partikularren nondik norako ildoak mantentzen duten logikaren barnean ezarriko dira.

2009

2010

2011

2016

2020

Ondarea

12sisTemaK

elkarbizitzarako kultura Dss2016eu Konexio gertagaitzak berrikuntza eta ardurapen soziala lortzeko, ikerketa parte hartzailez eta sormen-kidetasunez osatutako ekintzen plataforma da. Berrikuntza irekian eta esparru, diziplina eta pertsona anitzen arteko elkarketan du oinarri. Konexio gertagaitzak, arteak, pentsamendua, zientzia, enpresa eta agintea elkartzea du helburu; era guztietako erakundeek izan ditzaketen beharren galderak eta erantzunak bilatzeko. Hori lortu ahal izateko, osagarri diren hiru estrategia erabiltzen dituzte: hibridazioa lortzeko metodologia eta tresna berriak hausnartu eta proposatu; eragile desberdinen artean konexioa sortu eta bitartekari lanak egin; proiektu zehatzak aurrera eramateko interakzio inguruneak aurkeztuz; nazioarte mailan, era honetako prozesuen zabaltze pedagogikorako lan bat egin. Konexio gertagaitzak, Creative Clash Europako sarearen partaide da. Crative Clasheko bazkideen artean, artista, pentsalari eta era guztietako erakundeen arteko erlazioetan bitartekari lanak egiten dituzten erakundeak daude. Konexio gertagaitzak, Disonantziak programako ideologoek eta sortzaileek zuzentzen dute. Disonantziak 2009an aukeratua izan zen, jarduera onaren eredu gisa, Europako Sormenaren eta Berrikuntzaren aldeko Urtearen barruan.

KOOrDinaziOa

konexio gertagaitzak

ParTe HarT zea

auzolab hiritarren energia laborategiak


Ideiazoka proiektuaren prozesu: topaketa publiko bat izango da, eskualdeko irtenbideak, arazoak, erakundeak, PERTSONAK eta eskualdeko teknologiak dinamizatu eta konektatuko dituena. Alorren areko modu batean, proiektuak, herri parte hartzean oinarrituz, produktu eta enpresa berriak sortzen lagunduko du; herritarron benetako eskakizunak erantzungo dituelarik. Ideiazokaren, Platoniqaren eta Arrasate-Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren artean sortu zen Disonantziak 2009 markoaren barnean.

Iigo Ibez

2012-2020 urteen bitartean garatuko dira, berrikuntza irekiko metodologia disruptiboen bidez. pertsona eta diziplina anitz edota elkarren aurkakoak direnen artean, konexio gertagaitzak eragin arte; ideia aberasgarriak sortu, eta kultur ekintzaren alderditik eraldatze sozialaren alde egin dezaten
dss2016eu egitasmotik bultzatu nahi dugun eraldatze prozesuak harreman eta parte-hartze lan eremu baten alde apustu egiten du; bizitzaren esparru desberdinetara egokituko diren hiritarron irudimena eta sorkuntza sustatuko duten metodologiak erabiliz. auzolabak arazo konkretuetan erabiltzen diren prototipo desberdinen garapen kolektiboan oinarritutako laborategi esperimentalak dira. Horretarako, nahasketa, gurutzaketa, hibridatzea bultzatzen duten berrikuntza ireki eta parte-hartzaile baten prozesuak erabiliko dira. Metodologia horiek, ez dira soilik lau itsasargien edukietan erabiliko, baita erakundearen egituretan, komunikazio planetan, finantzaketan eta ospakizunaren ebaluazioan ere. Berrikuntza sozial eta produktibo prozesuen barnean, laborategi horiek arteen, kulturaren eta pentsamenduaren ahalmenean oinarritzen dira. Ideia eta inguruneak aldatzen dituzte (ez adierazpen estetikoen eta politikoen espresio bezala bakarrik, egiteko eta bizitzeko prozesu eta modu bezala ere bai). Hori dela-eta, kulturala den horren ahalmena indarrean ipintzen dute, partehartzen duten eragileek dituzten sortze aukerak katalizatu ahal izateko. Slow innovation bat izango da, sakonago bat, erradikalagoa eta disruptiboagoa; elkarrekin egindako ikerketa eta esperimentazioan, baloreetan eta pertsonetan eutsita. auzolaba garatu ahal izateko metodologia eragile desberdinen gurutzaketan datza; ezagutza eta itxaropenaren kontrastetik hasi eta elkarrekin etorkizun proiektu berriak sortzeko sinergia berriak bilatuz. auzolabak etengabeko deialdi baten bidez antolatuko dira; tokiko erakunde guztiei

zabalik egongo dira (elkarteak, administrazio publikoa, elkartze informalak, etab.); beraien ingurunean eragina izango duten eraldaketaproiektu zehatzak aurkezteko aukera emango zaie. auzolab bakoitza artista edo talde sortzaile zehatzekin egingo den parte-hartze prozesuen bidez garatuko da, eta, era berean, coworkinga, metodologia berriak, lehen ereduen eta ezagutza eta esperientziaren transferentzia sustatuko da. Denbora eta formatuari dagokionez, auzolab tipologia anitz bat zabalduko dugu: sorkuntzaren alorrean, pertsonak indarrean jarriko dituzten tailer txikiekietatik eta beste edozein alorretan burutuko diren I+G+b prozesu sofistikatuagoetaraino. Ahalmenak lotu eta sormen-askatasuna bultzatu nahi dira, azken finean. Hiriak bere etorkizunean pentsatu dezan, auto-atsegintasuna gaindituz eta aldaketen aurretiko ulertzea erraztuz. Laburbilduz, gauzak beti erakutsi izan zaizkigun bezalakoak direla dioten kondaira atzerakoiak albo batean uztea. Kemenik eza hautsi eta eraldatu. pertsona eta diziplina anitz edota elkarren aurkakoak direnen artean, konexio gertagaitzak eragin nahi dira; ideia aberasgarriak sortu, eta kulturaren alderditik eraldatze sozialaren alde egin dezaten.

Dss2016eu elkarbizitzarako

kultura

sisTemaK13

AUZOlaben egutegi, tipologia eta kopurua


700 AUZOlab 8 urteetan %60 %20 %20 4 intetsitate iraupen
hiru egun / %25 hilabete baino gutxiago/ %15 hiruhilekoa/ % 40 urtebete / %20

3 maila independiente
produkzioa / %60

lurraldearen 3 atal
Donostia / %60 Gipuzkoa / %20 DSS2016EU lurraldea / %20

....buruzko prozesuak

komunikazioa / %25 ebaluaketa / %15

2012-2015

2016

2017-2020

AUZOlab posibleen adibideak


1. fasea ezagutu, elkar ezagutu, legitimatu 2. fasea harremanak piztu eta proiektuak partekatu 3. fasea etorkizuneko talde berriak sortzeko
Auzoa, elkarteak Administrazio publikoa Europa eta mendebaldeko sare eta eragileak Gorabidean dauden herrietako sare eta eragileak Gizarte erakundeak

AUZOlaben metodologiak ezagutu


Proiektu bakoitza, erronka bakoitza, ERALDAtzetik landu nahi bada, berezko irtenbidea aurkitu behar zaio. Horrez gain, arazoei aurre egiteko era ere berritu beharra izaten da. Horregatik, laborategi horiek ezin dira metodologia bakar batekin landu, baina partehartze filosofia nagusi bat dago. Filosofia horrek honako atalak ditu irizpide:

Norbanakoa

Ikastola, hezkuntza

Mertakaritza, pyme-ak

Ikerketa zentruak

Bisitari eta turistak

Familia, lagunak

Enpresa haundiak

DSS2016EU bulegoa

Norbanakoa

Familia, lagunak
Etxean utziko al dugu berebila?

Auzoa, elkarteak
ikastolatik etxera eta etxetik ikastolara al daramatzagu etxekolanak?

Ikastola, hezkuntza

Gizarte erakundeak
Lana eraginkorrago egingo al dugu bizitza hobetzeko?

Aurkikuntza, esperimentazioa eta sorkuntza parte-hartzailea. Talde erronketan, norberak duen ardura. Irudimenak eta sorkuntzak duten garrantzia. Gatazken eta asaldatzearen positibizazioa. Parte-hartzen duten eragileen hezkuntza eta boterearaztea.

Mertakaritza, pyme-ak

Enpresa haundiak
Harreman publiko-pribatuak berriro pentsatuko al ditugu? Geure energia propioa ekoiztuko al dugu?

Hala ere, laborategi horien ezaugarri nagusia aniztasunaren irekiera eta sustatzea da. Aniztasun hori jarraian aipatzen ditugun egoerei esker ematen da:

Ikerketa zentruak

Administrazio publikoa Europa eta mendebaldeko sare eta eragileak Gorabidean dauden herrietako sare eta eragileak Bisitari eta turistak Europa benetan existitzen al da?

Nola batera al ditzakegu negozioa eta garapenerako laguntza? Komertzioak kultur harremanetarako nodo bihurtu ahal daitezke?

Laborategi bakoitzean eragile bat baino gehiago sartzen ditugu. Ohikoak ez diren erlazioak nabarmenduz, konexio gertagaitzak aurkituz (13 eragile berezitzaileak aipatu ditugu, segidako koadroan agertzen dira) Ohiko eremu eta prozesuetan, profil desberdin eta diziplina ugarikoak zein sortzealdaketak barneratuz.

Zer deritzozu gure lurraldeari buruz zure bisitare ondoren?

Eragileen arteko erlazio-mota, elkarren artean lotuak dauden hiru mailatan zehazten dira. Maila bakoitza aurrekoaren lantzeagatik ematen da:

DSS2016EU bulegoa

auzolanetik auzolabera: ekintzaren aldeko herritarren ahalmena


auzolab-en lansistemaren ideia, auzolan eta laborategia hitzen elkarketaren ondorio da. Auzolana Euskal Herrian antzinatik eman den lan komunalaren ohitura da, nekazari munduan ezagutu izan da, eta talde-lana eta elkarrekiko laguntza ditu oinarri. Egunez egun elkarrekiko beharrak ezagutu eta onartzen dituzten elkarbizitza baten ikuspuntutik dator. Auzolana XX. mendeko bigarren erdialdean Mondragon Korporazioak garatu duen pentsamendu kooperatiboaren modu aitzindari bat da, nazioarte mailan erreferentea. Komunitate laborategi handi bat da auzolanean inspiratutako lansistema hau, konexio gertagaitzak sortzen dituena; erronka berriak eta ilusioz beteriko etorkizunari aurre egiteko, pertsonak indarrean jarri eta ezagutzak hibridatu beharra dagoen lekuan.

zer

1. fasea: ezagutu, elkar ezagutu, legitimatu 2. fasea: harremanak piztu / proiektuak partekatu 3. fase: hibridazioa / konexio gertagaitzak
nOr eK in

Auzoan (gertutasun geografikoa) Antzeko profilen artean Tokiko, Europa, Lurraldeko eta Nazioarte eremua Profil ezberdinen artean

1. maila: topo egitea edo eztabaida sustatzen duten antzeko egoeren bidez, ezagutu, elkar ezagutu eta legitimatu. Horren adibide dira: Open Space, World Cafe edo Pecha Kucha. 2. maila: harremanak piztu eta proiektuak partekatu. Ezagutzak, ikuspegiak eta proiektuaren bateratzean eta elkar trukean aurrera egiteko aukera ematen duten egoera desberdinen bidez, hala nola: Ezagutzaren Banku Komuna, jolas kolaboratzaileak edo talde-sorkuntzarako tekniken erabilera. 3. maila: jarduera artistiko eta kultur sorkuntza gisakoak diren egoera espekulatibo eta esperimentalak oinarri hartuta, etorkizunerako talde berrien sorkuntza

z er Ta r a KO

Elkar laguntzeko Herri-ondasunen kudeaketarako Etorkizuneko talde berriak sortzeko

Auzolanaren berezko ezaugarriak AUZOlaben eskaintza osagarriak

Herritarren Energiaren Laborategietako prozesuen zati handi bat San Telmo Museoan emango dira urtero ezagutzera, eta 2016. urtean erakusketa dokumental handi bat antolatuko da; parte-hartzen duten eragileen eta nazioarte mailan antzekoak diren laborategi-proiektuen ordezkarien arteko topaketa bat emango da. Horrez gain, noizean behin garatu diren prozesuak aztertuko eta adierazleak garatuko dira. Horrela, lortzen joango diren helburuen arabera, metodologiak apurka-apurka egokitu ahal izango ditugu.

14sisTemaK

elkarbizitzarako kultura Dss2016eu


Bide luzea geratzen zaigu, gaur eta 2016. urtera bitartean, elkar lotua dagoen kode irekiko lurraldea izateko gainerako lurraldeekin. Herritarrek, edukiak sortu eta trukatu ahal izateko, teknologia eta praktika bere egiten dituzte. Teknologia eta praktika horiek, handitzen doazen aukerak ematen dituzte. Hain zuzen horien artean sortzen den zuloa da gainditu behar dena. Erabilera horiek zigortzen dituen araudi mugatuak legezko aukera berriak behar ditu. Era berean, baita beharrezkoa izango da ere, erakunde-politikak garatzea. Horrela, baliabide publiko eta guztiona den ondare zientifiko-kulturala digitalki kudeatzeko aukera izango dugu. Informazioaren eskuragarritasuna, elkar lotura eta lekualdatzea erraztuko dituzten azpiegiturak ere garrantzitsuak izango dira. Helburu horiek lortzeko, dss2016eu proiektuak, konpromezu instituzional sendo bat hartzen du. Helburu horien bidez, esparru legal eta egiturazkoa sortu ahal izango da, eskuragarritasuna eta gardentasuna zeharkako balore bihurtuko dituenak: software irekiaren erabilera eta burutu diren proiektuak dituzten iturri kodeen askapena; sortuko diren edukien egile eskubiderik gabeko erregistroa; sare, artxibo eta formatuen elkar aritzea; goi mailako abiadurazko informazio-azpiegituren abiaraztea, baita banatuak dauden herri sareen sustapena ere.

Dss2016eu cOmmOns HiriBuru

erakundeen konpromisoa kultura libre eta ezagutza partekatuarekin

TeKnOLOgia

Hirikia transmedia laborategiak


IKTB-en inguruko sistema (Informazio eta Komunikazio Teknologia Berriak), askea eta kode irekia duen kulturaren garapena lortzeko. Guztia, partekaturiko ezagutza oinarri hartuta. Kultura sare bat eta sarean dauden kulturak, bizi nahi dugun etorkizuneko hiria osatzen dutenak
Hiria eta irekia hitzak erabiliz, Hirikia izeneko kontzeptua lortzen dugu. Europaren garapenarekin bat datorren metafora alegia. Lurralde bizi argi baten adibide; ezagutza partekatua, sarbide eta lankidetza garaia jorratzen dituen gizarte batean murgildua dagoena. IKTBak (Informazio eta Komunikazio Teknologia Berriak) gizarte horren funtsezko tresnak eta konexio arteko kanalak izango dira. Etorkizuneko ezagutzaren gizartea, administrazioak betebeharrak bere gain hartu eta azpiegiturak sortzen dituen heinean existituko da bakarrik. Gu, horren jakitun gara. Horrez gain, gailu berriak sortu beharko dira, horrela, biztanleriak komunikazio-modu berriak bereak egingo ditu, ulertu egingo ditu, bere eguneroko bizitzan hartu; ahalmen guztia modu askean garatuz. Herritarren agintea da garatu beharreko funtsezko ezaugarri, eskuragarritasun digitala. Donostia eta Gipuzkoa osoa, kode irekiko lurralde bihurtu behar dira; bere informazio eta ezagutza sarea, banatua izan daitekeen moduan sortuko duen lurralde; erakunde, enpresa, teknologi zentro, unibertsitate eta herritarren artean elkar lotua egongo dena. Hirikia laborategiak, IKTBren ugaltzearen ondorioz zein eredu kultural eta sozialen aldaketen ondorioz sorturiko erronka eta paradoxei aurre egin behar die: proUser (era berean produktore eta erabiltzaile) pertsonaiaren emergentzia-testuinguru honetako protagonista gisa; formatu digitalaren produkzio eta banaketa modu berriak, askotan, elkarlanean eta sorkidetasunean oinarritzen direnak; hizkuntza eta lengoaia artistikoen betekizuna bat eginak, transmedia testuinguru batean; jabetza intelektuala eta egile eskubideen askotariko baimentzea; alfabetizazio multimedia-prozesuak sustatu beharra, horrela, bertakoak izan eta mundu digitalaren ezagutza dutenak, teknologia aurreratuak modu jakitun batean erabiliko dituzte; era berean, elkarte desberdinei kalte egiten dieten hutsune digital arriskutsuetatik onik aterako dira; eta guzti horien artean, ezagutza eskuratzeko eta partekatzeko aukera ematen duten kultura eta zientzia berrietaraino nola iritsi asmatzea. Berrikuntzarako prozesu irekietatik hasita, gorabehera horiek guztiak landuko dira. Horretarako, elkartzea, prestakuntza, lotura, artxiboa, zabaltzea eta ageritasuna sustatuko duten plataforma fisiko eta birtualak erabiliko dira. Laburbilduz, Hirikia transmedia laborategiak, kultura irekia eta denon artean erabilia izateko tresnak dira. Plataformak, bitartekoak eta lengoaiak sortzea dugu helburu, horrela, biztanleriari agintea eta askatasuna emango zaizkio. Sarbide eta elkarlanaren aroan, erabiltzaileak pro-User bihurtuko dira.

bidarri, proiektu eta eragile egutegia

SLIC

IS

kultur sareak / kulturak sarean

2012

2013

2014

2015

2016

Aritzeko esparruak Tresnak Kontzeptu gakoak 1. Kode irekia 2. Software librea 9. Remix-a 10. Artxiboa - Memoria 11. Lab teknosozialak 12. ProUserrak 13. TRANSmedia hezkuntza 14. Labs mugikorrak 15. Elkar-sormena

Eragiteko eremuak Azpiegitura digitalak eta aktzesibilitate askea Artxiboa/Memoria Laborategi teknosozialak Nazioarteko gertaerak SLIC 2013 / SLIC (Software Libre e Instituciones Culturales) bilera IS 2015 / Internacional de la Internet Society bilera CC 2017 / Internacional Creative Commons bilera

3. Gardentasuna 4. Bateratzea

Bertako eragileak
Tabakalera (Hirikiaren nodo nagusi bezala) / Gipuzkoa Plana 2.0 / ESLE / Gipuzkoa Encounter / IK4 / i2-basque / Ikerbasque / Innobasque / Tecnalia / Aprendices / Eskola 2.0 / KZGunea / Pintxos&Blogs / Arteklab / UbiQa / Gisa Elkartea / OpenDataEuskadi / Bono Publikoaren Alde

10

11

12

5. P2P 6. Sare askea

13

14

15

7. Azal digitala 8. Akzesibilitatea

Dss2016eu elkarbizitzarako

kultura

sisTemaK15

MovilLabs

IKTB-en demokratizazioak iraultza digital bat sortu du. Hala ere, benetako iraultza iristear dago oraindik: IKTBak mundu fisikoan Gauzen Interneta esaten zaion hori barneratuko dira, bizitza eta ingurua ulertzeko moduak guztiz ERALDAtuko dituelarik. Jendarteratzearen aldeko testuinguru honetan, Do it Yourself (DIY), hacking, brikolaje teknologiko edo etxe-robotika bezalako filosofiak ematen dira. Horiek, zientifiko den ezagutza hurbiltzen dute interes desberdinak dituzten erkidegoetara, gizartean eragin handiko indarra duten sormenezko eta esperimentalak diren proiektuak garatu ahal izateko. Teknobaratza eta biohacking bezalako fenomenoek, zientziaren

zabaltzea, talde-ikerkuntzaren prozesuak eta partehartzearen aldeko eraikuntza azaleratzen ari diren fenomenoak direla erakusten dute. IKTBak jende eta esparru berrietara hurbiltzeko, DSS2016EU egitasmoak laborategi ibiltari batzuk izango ditu, eta 2016ko Europako Kultura Hiriburuko lurraldeak eta Europa osoa zeharkatuko dituzte. Prestakuntza, diseinu eta prototipozko (asmatu-burutu-test) tailerrak gauzatzeko MovilLabs laborategiak. 3D inprimagailuz hornituak, elektronika, robotika, programazio (processing, scratch, pure data, etab.) eta multimedia produkzio eta zabaltze (kamerak, edizio guneak) tresnak izango dituztenak.

Hirikia lotuak dauden ekintza-sail batek osaturiko sistema da; kultura ireki, azpiegitura komunikatzaile eta arlo digitalen garapenean, herritarren gaitasun digitalen botere-indarrarekin guztiz lotua

Deaddrops, Aram Bartholl

dss2016.eu
Web orriek osaturiko web bat edota geruza digital gainjarriak. Gure komunikazioan oinarrizko nodoa izango den plataforma multimedia. Bere eginkizuna, informazioari sarrera ematea izango da; eremu publiko digitalean kultur saioen kudeaketa; elkarrizketa-partaidetza kanal irekien ezarpena; ekintzen birjartze eta oroimen bizia. Guztion eskura egongo den eremua, nazioarteko txoko guztiekin harreman zuzena izango duena; gure hirira ezin etorri, baina gure Europako Kultura Hiriburuko proiektuaren izpiritua eta ondarea ezagutu eta partekatu nahi duten guztien topaketa erraztuko duena.

Haririk gabeko energia olatuak


Informazioaren gizartean biztanleriaren parte-hartzea ziurtatzeko, beharrezkoa da hutsune digitalaren aurkako borroka eta sareetara sartu ahal izango dugun bermea. Era berean, 2020ko Europako Agenda Digitalaren helburuak bete ahal izango dira. Ildo horretan, hiritar-sareen ezarpena baimendu eta guztiontzat eskuragarri izango diren prezioetan, sarrera ultra azkarra sustatuko duten auzolan konexioak bultzatzea oinarrizko osagaiak izango dira. Helburu horrekin lan egingo dugu 2016an, donostiatik Gipuzkoa osora, wifi eta haririk gabeko sareen estaldura lortzeko; erakunde, enpresa eta biztanleriaren artean, banatuak eta elkar lotuak egongo diren sareak, irekiak eta neutralak.

DV

Sorkuntza teknosozialerako laborategiak


Fisikoa, ibiltaria eta e-learning tailer multzoa, elkarlana bultzatzen duena, ekoizle, ikasle eta erabiltzaile berriei zuzendua. Interakzio esparruak, herritarren konpetentzia digitalak garatzeko; horrela, eta IKTBen bidez, era jakitun batean komunikatu, parte hartu eta kontsumitu ahal izango dugu. Kultura digital askearekin eta trebetasun teknologiko, komunikatibo eta sozialekin zerikusia duten baloreen garapenera bideratuak dauden programak, TRANSmedia kutsua agertuko dutenak. Balore horiei, berritzaileak diren esparruen inguruko konpetentziak lotzen zaizkie, hain zuzen programazioa, interakzioa, bideo-jokoak, mundu birtualak, robotika, 3D inprimagailuak, etab.

MediaTBK
Lurraldean ditugun mediateka desberdinetako artxiboen interkonexioa eta bategitea sustatu, horrela, baimen mugagabeak dituen gordailua eratu ahal izango da; gainera, guztien erabilera eta gozamenerako izango da, nahi duenak, begiratu, interpretatu, berriro nahastu eta gaur egun dauden istorioez gain, berriak proposatu ditzan. Artxibo eta ondare kultural inmaterial bateko I+G+b proiektua. 2016an, Wikipediaren XV. urtemuga ospatuko dela kontuan izanda, ikus-eremu ospakizun handia izango dugu; egun bakar batean, entziklopedia ireki honetara igotako artxiboen Guinness marka sustatzeko.

CC

Ikusi eta Ikasi


Ikus-eremuak eta interfazeak sortzeko plataforma, azal digitala, beste lurraldea, ikusteko aukera emango diguna. Zuzeneko informazio jario, datu-base eta iturri, eta prozesu independenteen arteko aniztasun eta konplexutasuna interpretatu ahal izango da; hiriko ingurune baten funtzionamendua bildu eta biztanleen artean ematen diren haiek alegia. Informazio-masa handiak antolatu ahal izateko kartografia berriak. Horretarako, bistaratze, errealitatea handiagotzen duten gailuak edota geogunea bezalako tresnak erabiliko dira. Hirietan jarriko diren pantailen bidez, eraikinetan kokaturiko emanaldietan edo Interneteko aplikazioetan agertuko dira.

CultureOnTour
streaming TRANsmisio sistema bat da. dss2016EU proiektuko programazioa bertatik atera eta lurralde guztiarentzat (Europako eta munduko beste hainbat lekuetara) zabaldu eta eskuragarri bihurtzeko egina. Egon daitezkeen audientzia espezializatu baina sakabanatuak biltzea izango da helburua; ondorioz, beraien herrietan biltzeko aukera izango dute, eta interesatzen zaien ekintza desberdinetan egon eta parte hartu ahalko dute, urrunetik, baina taldeka eta zuzenean. Horrela, eta IKTB-ek ematen dizkiguten aukerak kontuan izanda, masa kritikaren kontzentrazioa sustatu ahalko da; feedback eta eragile kideen arteko erlazioa bultzatuz.

2017

2018

2019

2020

Oroitzapenak 2015 / 25 urte world wide web-a jaio zenetik 2016 / 25 urte GNU/Linux jaio zenetik 2016 / 15 urte Creative Commons jaio zenetik 2016 / 15 urte Wikipedia jaio zenetik 2019 / 50 urte Internet jaio zenetik

Nazioarteko eragileak
Creative Commons Europe / European Network of Living Labs / FOSDEM - Free and Open Sour ce Software Developers European Meeting / Arduino / HUB International / Free Software Fundation / Safe Creative / SLIC - Software Libre e Instituciones Culturales / EDEN - The European Distance and E-Learning Network / ERNACT - European Regions Network for the Application of Communications Technology / Conecta Joven / guifi.net / Telefonica / TERENA / GIANT

Hirugarren konexioa
Belaunaldien arteko izaera duen proiektu hezigarri eta soziala. Bertan, boluntario gazteek PERTSONA helduak IKTBetara gerturatuko dituzte. KZgune informatika ikasgeletako sareetan garatuko da. Helburuak: gazteriari bizi duen ingurunearen garapen sozialean parte-hartzea bultzatu, helduen artean dagoen hutsune digitala murriztu, biztanleriaren artean loturak sortu, ezagutza eta belaunaldien arteko erlazioen trukea sustatuz; PERTSONA helduen memoria balioetsi eta digitalizatu, hirugarren sektore honetako sarelana bultzatu, baita beraien elkarteen, komunitate hezigarri eta administrazio publikoaren arteko parte-hartzea ere.

DSS2016EU Open Data


dss2016EU egitasmoarekin lotuak dauden datu guztiak ikusi ahal izateko, balioetsi eta berrerabiltzeko aukera emango duen ekimena. Administrazio publikoek, datuak era ireki eta erabilgarriz argitaratuz (XML, CSV, XLS, RDF...) sortzen duten informazioaren gardentasun eta eskuragarritasun ariketa. Horrez gain, aldian behin, nazioarteko deialdiak eta programazio maratoiak burutuko dira, aurrerantzean aplikatze digital berriak sortzeko. Horiekin, datuak haien artean erlazionatu eta interpretatu ahal izango dira, irakurri eta ikusteko modu berriak proposatu, zerbitzu eratorri berriak eskaini, etab.

16sisTemaK

elkarbizitzarako kultura Dss2016eu Elkarbizitzarako Kultura gure programak, artearen autonomia eta bikaintasunari lekua eman nahi dio, errealitatea hasten den puntuan amaitzen den diziplina izaki. Artibismo izenekora hurbilduko gara, izan ere sorkuntza bideak erabiliz, errealitatean parte-hartu nahi dugu, eraldatzeko asmoz. Bi jarrerak geroz eta lotuago daude, 60. hamarkadan eman ziren situacionismo delakoaren, happeningen, beltzen, feministen edo homosexualen taldeen antolaketa subjektibatzailearen matxinada eman zenetik, edo arte kontzeptualean kokaturiko jarduera artistiko sozialen bidez. Artea, gatazkak gainditzeko eta bitartekotasun tresna bezala ulertzen dugu. Artea, talde jardueraren katalizatzaile eta eztabaida publikoaren sustagarri bezala. Publikoa izan nahi duen artea. Bizi publikoa pentsatzeko, demokrazia berriz pentsatzeko. 2012. urteaz geroztik, norabide horretan jarriko gara lanean. Gernikako bonbardaketaren 75. urtemugarekin bat egin dugu, baita Eusko Jaurlaritzak sustaturiko Bakearen eta Kulturen Urtearekin ere. Artea eta artibismoaren bidegurutzetik lan egiten duten elkarteekin elkarlanean aritu gara.

arTea eTa arTiBismOa

bizitza publikoaz hausnartu eta demokrazia berriz pentsatu

aHaLmen sOrT zaiLea

Pagadi arte eta sorkuntza laborategiak


Pagadi, pagoz beteriko basoa. Arte- eta sorkuntza-laborategiak baso horretan barneratzen saiatuko den sistema bat dira, baso hori ezezaguna zaigunaren metafora baita, etortzear dagoen horretan barneratzeko mentura. Artisten eta artearen eskutik, irudimena eta pentsamendu kritikoa akuilatzen dituen jarduera esperimental gisa ulertua azken hori, aukera berriak ireki eta subjektibitate berriak sortzen dira, askotan erantzun zehatzik ez dituzten galderak egiteko.
dss2016eu egitasmotik badakigu benetako Eralda ketak ez direla beti zerbait antolatuaren ondorio, ez daukatela zertan erabaki politikoen edo agindu-administratiboen ondorioz beti sortu beharrik. Ez. Formalak, gehienetan informalak, diren erlazio ekosistema batean, elkarrekintzan ari diren eragile anitzen artean burutzen diren jardueren ondorioz ematen dira. Hor artearentzako gune jakin bat bezala ulertua tarteak eta esparruak agertzen dira, aukerak dira sinbolikotasunaren sorkuntzari erantzuna emateko. Horretarako, narraziomodu berriak erabiliko dira, beste garai batzuk irudikatzeko eta errealitatea eraldatzeko aukera emango diguten subjektibitate berriak. Hiriaren, zibilizazioaren esparru egonkor eta normalizatua albo batean uzteko. Ezezaguna zaigunaren basoan barneratu, ikusezina den horretan, eta, ondorioz, neurriz kanpoko bilakaera izan duten lurraldeetara bidaiatzera arriskatu, ezusteko noraezera. Irudizko geografia berriekin amets egiten lagunduko digun eraldatze horren ernalketa-lekuak, azken finean. Hori horrela, eta beste programa artistikoekin bat eginez Eremuak, ikus Eusko Jaurlaritzako arte-plan berria, bertako testuinguru artistikoaren garapena babestuko dugu, beti nazioarteko sareekin elkarlotuz eta artisten sortze-lana eta beraien funtsezko papera nabarmenduz. Kultur politikak dituen adiera desberdinen inguruko eztabaidak sustatuko ditugu, baita zeregin publikoarekin eta ekimen pribatuarekin duen erlazioa ere; sorkuntza eta sormenaren edo artea eta kulturaren arteko ondoriozko bereizkuntza eta giltzadurari so egingo diogu; beste hainbat sormenezko testuinguruekin (geografikoak, historikoak, kulturalak) lotuneak

eta bategite puntuak zeintzuk diren aztertuko dugu, horrela sinergia profesional eta diziplinen artekoak eragingo ditugu; paradigma digitalaren eta artxibo-eredu berrien ildotik, gaur egungo ondare adierak eta sorkuntza, esperientzia, kontserbazio, zaharberritze eta zabalkunde prozesuetan, arteak betetzen duen lekua berriz aztertuko dugu; gaur egungo gizartean arte garaikidearen zabalkunde eta harrera-modu berriak kontuan izango ditugu, baita arteak komunikabide eta esparru publikoan duen erabilera ere; artistari dagokion garrantzia emango diogu nabariak eta ez hain nabariak diren baloreen sorkuntzan artistak duen betekizunean arreta ipiniz.

Gender Art Maps


GenderArtNet, sortzaileak, proiektuak eta erakundeak bateratzen dituen jarduera-mapa esperimentala da. Europa garaikidean genero, etniatasun, arraza, gizarte-maila eta sexualitatearen artean dauden erlazioak aztertzen ditu. European Cultural Foundation fundazioak finantzaturiko proiektu horrek, Postdameko Unibertsitatearekin eta Euroalter erakundearen (Transeuropa jaialdiaren antolatzaile) Cluj-Napoca (Rumania) nodoarekin batera lan egiten du. Europari buruzko arazoak lantzen dituen parte-hartze eta gazte-ekimena; Europako 12 hiriburutan aldi berean ospatzen dena.

sormen-fabrikak
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak sustaturiko programa. Bertan, utziak dauden industria habearte eta lokalak berrerabiltzen dira, sorgune bilakatuz. Horiek, gestio publiko-pribatu eredu batetik zuzenduak, administrazio, PERTSONA desberdin eta kultur taldeen arteko erantzukizunean. Euskadi osoan sortuak eta tipologia anitza duten zentro-sarea, non diziplina desberdinetako sortzaileen, profesionalen, amateurren eta eragile sozial desberdinen topaketari, harremanari eta elkarrekintzari bide ematen zaion. Horretarako, hezkuntza eta aholku-programak erabiliko dira, baliabide teknikoak erabiltzeko aukera egon dadin.

nouveaux commanditaires
Fondation de France-ek sorturiko programa Euskadin ezarriko da. Bere helburua, nahi duen edonork artista bati lan bat agindu ahal izatea da, ondoren bere erkidegoan erabiltzeko. Gizarte zibilaren eta artisten arteko bitartekotasuna bilatzen duen programa, obra publikoaren sorkuntza sustatuko duena.

Dss2016eu elkarbizitzarako

kultura Itsasoaren eta lurraren aldeko itsasargiak azpimarratzen dituen ildoetatik, formatu anitzeko hainbat ekitaldi landuko ditugu, arte publikoa eta natura txertatzeko. Irudikapen gailu ezberdinak izango dira, Itsasertzaz haraindiko 150 kilometroko eremu publikoan banatuak, hau da, Baionaren, Iparraldean eta Urdaibairen, Bizkaian, aretan, Kultur Parkeen Sarean egingo diren ekimenei arreta berezia eskainiz. Mugaz haraindiko izaera duen programa bat da, DAngleteko Bienalaren 2003. urteaz geroztik ospatzen dena, eta Urdaibaiarte

sisTemaK17

arTea eTa naTura

espazio publikoaren zeregina itsasertzaz haraindiko biragunean

(Bizkaia) ekitaldiaren arteko harremanetik abiatuta, 2012an hasiko dena. Bi helburu osagarri dituen programa. Batetik, kultur politiketan eta politika artistikoetan aritu ahal izatea bizilagun diren bi eskualdetan, bi herrietan, Euskadiko eta Akitaniako erakundeen, kultur eragileen eta artisten arteko erlazioak indartuz. Bestetik, epe motzerako arte-ekintza sorta bat egitea, baina baita iraunkorrak izango diren ekintzak ere. Horren bidez, tokiko eta nazioarteko artisten eta ikertzaileen arteko trukeak eta egonaldiak piztu nahi ditugu.

Sistema desegituratu bat da gure proposamena, baso itxura duena, artista eta sortzaileen eskura dagoena. Europako eta nazioarteko sortzaileen testuingurua eta elkarrekiko erlazioa indartzen lagunduko digu, dss2016eu egitasmoko baloreak eta gaiak beste ikuspegi batetik landu daitezen

zein da arte publikoak gaur egun duen zeregina?


DSS2016EU egitasmoak ENPAP-European Network for Public Art Producers Europako sare ez instituzionala babesten duten erakundeekin bat egiten du. EU Culture Programme-ren barruan, EACEA-Education, Audiovisual & Culture Executive Agency-ren babesa du. Arte garaikidearen ekoizpena bultzatzen duten erekunde desberdinek osatzen dute: Sueziako Mossutstllningar eta BAC, Errumaniako Vector, Erresuma Batuko Situations, Holandako Skor eta Espainiako consonni (Euskaditik lan egiten duena). Sare horrek, lan-modu desberdinak bateratu nahi ditu, Mugaz haraindiko lankidetza eta diziplinen arteko elkarlanari bide emanez. Arte publikoa bezalako gai eztabaidagarri baten inguruan eztabaida sortzea da abiapuntua, ondoren bere ekoizpenerako aukera posibleak aztertzeko. Hauek dira horretarako erabiliko diren tresnak: topaketak, lan-bilerak, argitarapenak, web orriak, sinposium bat eta proiektu jakinen ekoizpenak. Azken finean, arte publikora hurbilketa bat egin nahi dugu. Baina ez zerbait mugatua eta leku zehatz batean itxia dagoen zerbait izango balitz bezala. Baizik eta gizartearekin elkarrekintza bizia eta etengabea duen zerbait bezala. Artea leku publikoetan eta artearen leku publikoan pentsatu, eta honako hurrengo galdera hau burutu: Zein da arte publikoak gaur egun duen zeregina? Europako Kultura Hiriburuko proiektu batek ezinbestez egin behar duen galdera da hori, behintzat kulturak bizitza publikoaren ERALDAketan izan dezakeen papera garrantzitsua izan dezala nahi badugu.

Olaf Breuning / consonni

Sistema desegituratu bat da gure proposamena, azken finean; baso itxura duena, artista eta sortzaileen eskura dagoena. Sistema horrek, bertako, Europako eta nazioarteko sortzaileen testuingurua eta elkarrekiko erlazioa indartzen lagunduko digu, beraien jarduna monumentala eta hegemoniko ez den jarreraz pizteko; dss2016eu egitasmoko balore eta gaiak beste ikuspegi batetik lantzeko. Ildo horretan, Elkarbizitzarako Kultura gure proiektua biltzen duten argudioak kontuan izanda, programa desberdinak abian ipiniko ditugu. Horretarako, gaikako itsasargiak erabiliko ditugu ere: bakearen, bizitzaren, ahotsen, itsasoaren eta lurraren aldeko itsasargiak hain zuzen.

We only Move When Something Changes! Euskadiko komunitate artistikoaren irudi bat, hiriinguruan bizi den jendegune nomada gisa irudikatua, zubipean, bakearen aldeko sinbolo handi baten azpian. Olaf Breaning-en irudia. Consonnik ekoiztua, Begoa Muozen Begoa izeneko disko-proiekturako 2002ko Azaroan egina.

galtzaile zoragarriak
Gazte-kultura kaletarren inguruko programa, indarrean dauden baliabide kritikoa bezala lantzeko. Bertatik, gure bizimoduaren eta gure hirien araubideari buruzko hausnarketa egin ahal izango da. Kontainer eklektikoa izango da, kirol postmodernoa (skate, breakdanece, parkour, fixie), arte itsusiak (graffiti, tatuajea, kustomizazioa, DIY zinea) eta musika zein soinuak (punk, hip hop, reaggeton, elektronika) bilduko dituena. Sorkuntza librearen eta askatasunindarraren aldarrikapenetik, (i)legaltasunaren eta erakundeen baimenaren mugen esperimentaziora egingo den gerturatze zeharkako bat.

EUROPA(n)
Ekarpen artistikoen, zaintzaileen eta hezitzaileen bidez burututako hausnarketa-prozesua. Norbere testuinguruetan, Europa deitzen dugun horren nortasun-kontzeptu desberdinak eta kultura, gizarte, ekonomia eta politika mailan dituen konpromisoak ikertzen dituena. Analisi, diskurtso eta jarduera artistiko batetik, kultura nazionala eta kultur desberdintasuna bezalako kontzeptuetara, edo muga topografikoen eta geopolotikoen desegitera hurbilketa bat. Bederatzi hiriburuk parte hartzen dute proiektu honetan (Berlin, Brusela, Istanbul, Lodz, Londres, Novi Sad, Oslo eta Donostia), 2011. urtean abaian jarria, Ghoete Institutuak sustatuta.

mugatxoan
Muga txikietan. Gorputzen, denboraren eta espazioen artean sorturiko sormen-esperientziak garatuko dituen programa. Sormenaren eremu ezezagunetara eramango gaituen abentura esperimentala. Bertan, jarduera artistiko berriak ezagutzeko aukera izango dugu; dantza tradizional garaikidearen konbentzionalismoen edo performancearen gaur egungo historiaren ohiko esperientzietatik areago eramango gaituztenak. Gorputzaren ohiko jakintzen mugetan, saiakera irekia; gaur egungo agertokien, ohiko arau akademikoen eta errepresentazioen kortse klasikoetatik areago pentsatzeko aukera emango digu.

18sisTemaK

elkarbizitzarako kultura Dss2016eu Euskara, mendebaldeko Europan, bizirik dirauen indoeuropar-aurreko hizkuntza bakarra da, eskualde honetan sustrai zaharrenak dituena hortaz. Gaur egun, ezagutza maila desberdinak dituzten milioi bat pertsona inguruk hitz egiten du euskaraz. Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan eta Pirinio Atlantikoko zonaldeko euskal-frantses herrian hitz egiten da. Euskal Herri (euskararen herri) izeneko geografia linguistiko eta kulturalak, mugaz bestaldeko izaeraren bidez, dss2016eu proiektuari sendotasun handia ematen dio. Baina guk ez diogu Europari euskara hizkuntza zaharrena dela esan nahi soilik, hizkuntza biziberritua dela ere, bizia, oraingoa, ohiturekin bat bizi dena, baina haien menpe egon gabe eta bilakaera handia izan duela azken hamarkadetan, gizarte zibilaren eskutik; horren adibide da ikastolen mugimendua. Zalantzarik gabe, biziberritua dagoen euskara hau, gure kulturaren ondare inmaterial garrantzitsuena dela. Aldiz, Europako mapa linguistiko heterogeneora atxiki izana, aniztasunaren Europari egin diogun ekarpen garrantzitsuena izan da.

OnDare inmaTeriaLa

euskara eta eremu urriko hizkuntzak

eusKara

1 2 3

Korrika lasterketa herrikoiaren irudi bat Basque Center on Cognition, Brain and Language Etxepare Institutua

h(e)izkuntza, hizkuntzen laborategiak


h(e)izkuntza, hezkuntza eta hizkuntza hitzen batuketa da. Kulturaren neurri linguistikoa balioesten duen zeharkako sistema bat da, euskararen sustapena eta gizarteratzea gizarte kohesioaren aldeko izan daitezen
Espainian demokrazia berrezartzearen ondoren eta Autonomien Estatu marko barruan, euskal erakundeek eta gizarte zibilak, bere osotasunean, etengabeko lan emankorra burutzen ari dira, gure antzinako herri-hizkuntzaren berreskuratze, bilakaera eta normalizazioa lortzeko. Helburu horien tresna dira irakaskuntza arautua eta helduentzako ikaskuntza zentroak, modu nabarmenean. Lan horretan, komunikabideek, diren eta azaleratzen ari diren adiera kulturalak eta ekonomi sortzailearen eragileak garrantzia izango dute ere. Erakundeen esparruan, legeak balira bezala sortu diren politika-estrategikoak ere muina izango dira. Euskal gizartea euskara berreskuratzen ari da pixkanaka. Eguneroko bizimoduan txertatzen ari da. Euskal identitate konplexu horren funtsezko osagaia. Etorkizuneko altxor. Eremu urriko hizkuntza batean bizi nahi izateko, talde-iruditegia janzteko eta elkarte linguistiko bat izateko gogo berrituan, euskarazko ekoizpen kulturalak berebiziko garrantzia du. Datu kuantitatibo eta kualitatiboak kontuan izanda, inoiz baino osasun hobea du kulturak. Beste hizkuntz askoren neurrietan ahula, baina masa kritikoari, merkatuegoerari eta gizartean duen eraginari dagokionez indartsu. Dena den, eta ahalegin handiak egin eta aurrerapenak ikusgarriak izan badira ere, hainbat dira Europa eta munduko eremu urriko hizkuntzen errealitate ezkorra agertzen duten adierazleak. Nazioarteko botere handiek sortzen duten mapa linguistiko nagusian agertzen ez diren hizkuntza guztien errealitate ezkorra. Hori horrela, Europak, orain arte izandako erronkarik garrantzitsuena burutu nahi du, epe laburrean: Europako kulturan ezaugarri den hizkuntza-aniztasunari eusten jarraitzea, nabarmentzen diren hizkuntzekin elkar biziz eta immigrazioak dakarren hizkuntza-aberastasuna gehituz. Ondorioz, hizkuntza bakar baten nagusitasuna ekarriko ez dituzten komunikazio-formula berriak sortu beharko dira, eta, era berean, arrazoi ekonomikoen zein politikoen bitartez, bere biziraupena arriskuan ipintzen duten egoera ahuleko hizkuntza guztiei bizitasuna eman. Iragarria dagoen eremu urriko hizkuntzen krisi orokorra dela-eta, h(e)izkuntza izenekoa politika linguistiko ofizialen osagarriak diren bide ordezkoak eta informalak zabaltzen saiatzen den sistema bezala antolatzen da. Euskara bertatik euskarara hurbildu nahi dugu, horrela, aurreiritzi normatiborik gabe, bere buruarekin eta beste hizkuntzekin aurrez aurre jartzeko. Eta euskarak ekoizturiko ehundura sortzailea, soziala eta ekonomikoa indartzeko, dss2016eu egitasmotik, hainbat eragile publiko eta pribatuekin lan egin.
1

hizkuntzatik kulturara, hiru lan esparru

lenguas minorizadas en Europa

itzuli gabe

sormena Euskaraz bizitzeko gogoa, zaletasuna, jarduera, gozamena. Sorkuntzaren gailentzea, aniztasuna eta kalitatea. Esperientzia-trukea, eragileen eta mugikortasunen arteko konexioa. Sortzaileak eta hartzaileak bateratu.

Erreferentzialtasuna lortzeko, informazio-kanal bereziak eta orokorrak. Euskarazko komunikabideak. Kontsumitze-parametroak eta kultur merkatuak egokitu. Nazioarteko gure jarrera. difusioa Gizarteratze esparru publiko, pribatu, erreal eta birtualak. Praktikarako erkidegoak, natibo digitalak eta etorkinak, guztiak belaunaldien arteko ikuspuntutik . Itzulpen- eta komunikazio-tresna teknologikoak. Jarduera kulturalaren memoria bizia.

H(e)IZKUNTZA

Igorpena

Alsaziarra Euskera Bretoiera Katalana Kornuallesa Korsikarra Feroesera Franco-Proventzala Frisiera Friuliarra Gallegoa Gagauzoa Irlandako gaelikoa Kashubian Ladinoa Limburgesa Behe sajoniarra

700.000 (FR) 614.000 (ES), 70.000 (FR) 200.000 (FR) 8 mill. (ES), 125.000 (FR),18.000 (IT) 2.000 (RU) 125.000 (FR) 45.000 (DK) 68.000 (IT) 400.000 (NL) 700.000 (IT) 3,1 milioi (ES) 7.000 (BG) 1,6 milioi (IE), 95.000 (RU) 50.000 (PL) 30.000 (IT) 900.000 (HOL) 1,7 milioi (HOL)

Dss2016eu elkarbizitzarako

kultura Uste denaren oso kontra, globalizazioak eta teknologiek ez dituzte eremu urriko hizkuntzak baztertzen. Horiek suspertu ahal izateko aukera paregabeak dira. Espainian, gaztelera da lehen hizkuntza, eta Interneten ingelesa. Hala ere, geroz eta gehiago dira sarean agertzen diren hizkuntzak (euskal internauta gehienak erdaraz aritzen dira, %24ak euskaraz ere egiten du, eta %22ak ingelesez). Handituz doan eleaniztasun hori, itzulpen eta ingeniaritza-linguistika tresnen etengabeko aurrerapenei esker ematen da; eremu urriko hizkuntzen integrazioan, aukera berrien esperantza pizten dutelako, aldi berean, bi edo hizkuntza gehiagotan

sisTemaK19

eusKara 2.0

hizkuntza eguneroko bizitzan bizi, teknologia berrien eskutik

aritu ahal izatea bermatzen dutelarik. Horrez gain, 2.0 web orriak eta sare sozialek, hizkuntza horren erabilera informalago bat, irekiagoa posible egiten dute. Errealitate hori, euskarak software eta kultura librean duen aurrerapenarekin indartuta geratzen da. Zein dira gainditu behar diren erronkak?: natibo digitalek finkatzen dituzten logikak oinarri hartuta lan egitea; euskararen erabilera zabaltzeko, Interneteko plataforma nagusienekin adostasunak lortzea; eus jabegoaren bila aurrera egiten jarraitzea.

h(e)izkuntza hainbat eragile publikok eta pribatuk osatzen duten sistema bat da, euskalduntzearen eta euskal kulturaren ikerkuntza, ekoizpena eta sustapenenaren esparruan lan egiteko

Euskalduntze etengabean
Hizkuntzaren aurrerapen soziala eta Euskadiko bereuskalduntzea posible egiteko, euskara irakastea da oinarrizko tresna: Ikastolen Elkarte-tik etorri zen herritar-mugimenduak euskarazko irakaskuntzaren alde egindako bultzada oinarritzat hartu eta hizkuntzaren irakaskuntza eta sustapena jorratu eta helduei irakasten dieten elkarteekin amaituz, hala nola, AEK edo HABE; gaur egun, Euskadi osoan zehar, ehunka euskaltegi ireki dituzte. Era guztietako lan modu eta taldeetara egokitzen den irakaskuntza; ikasle-profil guztietara egokitzen diren Interneteko ikastaro, barnetegi edo norbanako-sistemen bidez emana.

Euskararen aldeko jai-giroa


Euskararen babesa beti egin izan da ospakizun herrikoien eta jendetsuen bidez; hala nola, Herri Hurrats, Ibilaldia, Araba Euskaraz, Kilometroak eta Nafarroa Oinez, ikastolentzako diru laguntzak jasotzen dituzten ibilaldiak. Ospakizun horietatik garrantzitsuena Korrika da. 1980 urtean AEK-k sortua, klasiko bat bihurtu zaigu. Euskararen alde, Euskadi osoa zeharkatzen du, gau eta egun. Herriz herri, lekukoa esku batetik bestera eramaten, milaka PERTSONEK parte hartzen dute. Ibilbidearekin batera, musika eta ekintza kultural desberdinen bitartez, giro ezin hobe batean, bidearen 2.300 Km-ak burutzen dira.

Euskara Cluster
Euskararen neurri ekonomikoaren eta enpresarialaren garapenean lan egiten duten eragile desberdinen erlazio profesionalak garatu ahal izateko esparrua (ikus-entzunezkoa, multimedia, edizioa, itzulpena, komunikabideak, hezkuntzaedukiak, etab). Euskararen I+G+b sustapena burutu ahal izateko, gora datorren alorra, ikerkuntzan, teknologia eta enpresa munduan euskara erabiltzeko, bide berriak identifikatuz. Euskararen industriak, produktu- eta zerbitzuestrategia komertzialak zehaztu behar ditu, marketin eta zabalkuntza alorretan batez ere. Hori guztia, handituz doan digitalizazio-prozesu sozialaren logika oinarritzat hartuta, lehiakortasunaren aldeko aukera bezala.

Euskaraz ikertu euskara


Euskararen inguruko ikerketa publiko-pribatuak diren eragileen bidez burutzen da: Euskaltzaindiak, euskara estandarizatu eta zaharberritzeko hizkuntza zaindu eta normalizatzen du; Eusko Ikaskuntzak, kohesio soziala eta nortasun partekatuak indartuz, euskal kulturaren garapena jorratzen du; Elhuyar Fundazioa, zientzia eta euskara, ikerkuntza eta irakaskuntza, gizartea, hezkuntza eta enpresa munduak bat egiten dituen fundazioa; Munduko HizkuntzaOndarearen UNEsCO Katedrak, EHUk burutua, hizkuntzen inguruko ikerkuntza, prestakuntza eta dokumentazioa ditu helburu.

Nazioarteratzea
Euskararen ezinbesteko iraunkortasuna ziurtatzeko modurik aproposena, beste hizkuntza batzuekin erlazioan jartzea da; baita bere ezagupena eta euskal kultura nazioarte mailan zabaltzea ere. Helburu horiekin, Etxepare Institutua sortu da, Beat Etxepareren (1545. urtean euskaraz argitaratu zen lehen liburuaren egilea) lema oinarritzat hartuta: Euskara jalgi hadi plazara, Euskara jalgi hadi mundura. Etxepare Institutuak harremanak ditu beste hainbat erakundeekin: Cervantes Institutua, Institut Franais edo Polsky institutua eta mundu guztiko unibertsitateak. Horrez gain, Euskal Etxeen bidez, euskal diasporara hurbiltzen da.

Euskal media
Komunikabideek paper garrantzitsua jokatzen dute hizkuntza baten gizarteratze eta zabalkuntzan. Bizitza publikoan presentzia normalizatu bat eskaintzen dute, informazioa antolatzen dute eta idatzizko eta ikus-entzunezko ezagutza eta memoria sortzen dute. Euskadin geroz eta gehiago dira euskara hizkuntza bakarra edo guztiona izatearen alde apustu egiten duten komunikabide publikoak eta pribatuak. EITB, euskal irrati-telebista publikoa, Berria, euskara hutsean idatzitako egunkaria, edo Argia, aldizkari zaharrena. Horiek eta beste asko, egun, eraldatze eta digitalizazio prozesu garrantzitsu bat bizitzen ari dira, azpiegituretan nahiz ekoizpen-eredu eta edukien zabalkuntzan.

BCBL
DV

Mintzola
Gipuzkoako Foru Aldundiak zuzentzen duen fundazioa. Billabonan du egoitza, eta bertan Euskal Herriko Bertsozale Elkartea eta Xenpelar dokumentazio Zentroa aurkituko ditugu. Mintzolak, euskararen ahozkotasuna aztertu, ikertu, hedatu eta dokumentatu egiten du, eta nazioarteko beste hainbat ahozkotasunaren inguruko zentroekin harremanak gordetzen ditu. Fundazioak, bertsolaritzaren aberastasuna eta zehaztasuna hartzen ditu oinarri, baina areago ere joan nahi du, eta ondorioz, ahozko tradizioaren behategi bizi bihurtu da, eta gaur egungo gizarteak ahozko komunikazioren inguruan dituen beharrak asetzen ditu.

Hizkuntzak eta mintzaile kopuru zenbatetsia

Luxemburgodarra Maltesa Manx Menkieli Mirandesa Ipar frisiarra Oktzitanoa Rusyn (edo Ruteniarra) Smi hizkuntzak Sardoa Sater frisiarra Scots Eskoziako gaelikoa Sorbioa Ulsterreko Scots-a Galesa

300.000 (LU) 370,000 (MT) 1.700 (RU) 50.000 (SUE) 10.000 (PT) 8.000 (ALE) 583.000 (FR), 3.000 (ES) 55.000 (SK) 6.000 (HU),1.100 (CZ) 11.000 (SUE), 2.000 (FI) milioi 1 (IT) 2.000 (ALE) 1.500.000 (RU) 60.000 (RU) 50.000 (ALE) 36.000 (RU) 610.000 (RU)

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Innobasquek, Ikerbasquek eta UPV-EHU-k sortua, Donostian du egoitza. Basque Center on Cognition, Brain and Language, hezkuntza zientifikoaren ikuspegitik, neurozientzia kognitiboak aztertzen dituen nazioarteko zentro bat da. Bere ikerketa-ildoak honako helburu hauek ditu: hizkuntzaren jabetza, ordezkapen eta prozesaketa aztertu; mintzamenaren, ikaskuntzaren edo neuroendekapenaren nahaspilak aztertu, baita biolinguistikaren eta soziolinguistikaren analisia ere. Era berean, euskara eta elebitasunaren inguruko ikerketak burutzen ditu, batez ere bi hizkuntza guztiz kontrajarrien hiztunen kasuetan.

20sisTemaK

elkarbizitzarako kultura Dss2016eu 2000. urtean ELCa (European Landscape Convention edo Florentziako Hitzarmena) sortu zen. Europako paisaien babesa, kudeaketa eta plangintza bermatuko duen markoaren sormena du helburu, kalitatea kontserbatu eta hobetu ahal izateko. Hitzarmen horrek, Europako paisai era guztiak onartzen ditu: naturalak, mendikoak, hiritarrak eta hiri-ingurukoak, famatuenak zein arruntenak, baita hondatuenak ere. Sorrerako agiriaren lehen artikuluan, paisaia hitzaren honako definizio hau irakurtzen dugu: Biztanleriak halaxe hautematen duen gunea; eta bere izatea, eragile naturalen edota gizakien elkarrekintzaren emaitza da. Ezagutzarako Kultur Parkeen Sareak lurralde guztian hedatuta dagoen sistema geografiko bat eskaintzen digu; haren bitartez, gure paisaia interpretatzera hurbildu gaitezke. Itsaso eta mendi, landa eta hiri, baserri kultura eta hiri kultura. Gure Ruburbia; historian zehar, literatura-unibertsoak oparitu dizkigun irudizko hiriekin bat egiten duena. Sistema horretan, Europako hainbat erakundeekin lan egingo dugu sarean: Red Natura 2000, Atlantic Arc Cities, Euromontana, Europako Ingurumenaren Interpretazio Zentroen Federazioa, ICLEI, Oceana Europe edo At-Lights.

TesTuinguru

Paisaiaren Europako Hitzarmena, Ruburbia interpretatzeko ingurua

LurraLDea

Kultur Parkeen laborategiak


Natura-inguruneek, parkeek edo gune berdeek osaturiko multzoa; mendi eta itsaso arteko bide desberdinez elkartuta, sare eko-kultural bat osatzen dute, jarduera-marko bat, agertoki deszentralizatu bat eta dss2016eu proiektuko kultur programa zabaldu ahal izateko, erreferentzia kartografiko baten gisa lan egingo du
Ezagutzarako Kultur Parkeen sarea aipatzean, ingurune natural eta hornikuntza eko-kultural garrantzitsu batez ari gara; dss2016eu proiektuak hartzen duen lurralde guztian zehar sakabanatuak daudenak; horiei, era desberdinetako bideak gehitzen zaizkie, guztiak, itsasargi ugarik seinalatzen duten itsasbazterra, zeharkako ardatza dutelarik. Sarean dagoen sistema. dss2016eu proiektuan eragina duen lurraldeari kohesioa eman nahi dio. Gure kultur programazioa zabaldu ahal izateko balio duen marko eta agertoki deszentralizatua. Gure ondare historikoa, kulturala eta naturala balioztatzeko modua. Biztanleriari, eremu publiko naturalen erabilera eta gozamenaren aldeko gonbitea luzatu, baita hornikuntza desberdinak ere, hala nola, aisia, heziketa, kirola, eta era guztietako jarduera kulturalen ekintza- eta garapen-hornikuntzak. Ezagutzarako Kultur Parkearen kontzeptuak gure programak betetzen duen eremu osoan zehar ageri den gune berdea zehazten du. Programa horrek, ondare kulturalaren osagai nabarmenak ditu, paisaia berezi baten balorea duen marko fisiko batean barneratuak. Sistema horrek, iraunkortasun irizpideak errespetatzen dituzten elementu desberdinak begiztatzen ditu: aisia, ezagutza, ondare arkeologikoak, hornikuntza kulturalak edo I+G+bean aritzen diren enpresak. Alegia, ez du soilik pasaiaren begiestea bilatzen, naturaren gozamena eta ibilaldi lasaia baizik. Sare horrek, Donostian aurkitzen ditugun parkeetan du bere bidegurutze garrantzitsuena. Horietako batzuk, berritze prozesuan daude: Miramar, Kristina Enea eta Aiete. Horiei, erakundeek diseinaturiko beste batzuk gehitzen zaizkie (Ametzagaina edo Lore Toki), baita Donostiako mendietan aurkitzen diren gune berdeak ere, Udaletxearen laguntzaz azken urteetan parkemaila lortzen ari direnak (Urgull, Ulia, Miramon eta Igeldo). Zerrenda horretan, Santa Klara Uhartea sartu beharko genuke. Horiez gain, Europako Kultura Hiribururako proiektuak babesten duen lurraldeko beste hainbat parke eta geoparke hartzen ditu sareak (Red Natura 2000 proiektuak babestuta, Gipuzkoa mendebaldeko kostan, Mutrikutik hasi eta lurralde euskal-frantsesako Sokoararte): ChillidaLeku, Jaizkibel, Txingudi, Aiako Harria, San Marcos, Artikutza, Landarbaso, Zabalegi edo Aiako Harriak. Ezin ditugu Bizkaiko Urdaibai Biosferako erreserba eta Hendaiako Abbadie albo batean utzi. Zerrenda horretan, eta abar luze bat gehitu genezake. Osotasunezko plan batean sartzen den sistema, azken finean; parke eta bide guztiak lotzen dituena, elementu guztiak harremanetan jartzen dituena, sareari garrantzia eta kohesioa emanez. Sistema horrek, eskaintza eko-kultural dibertsifikatu bat proposatzen du, baita osagarria ere, gaiei dagokienez.
4

1 2

Flysch-aren irudia, Gipuzkoako kostaldean. Hendaiako Abbadie Gaztelua, Donostiatik 20 minutura. parkean.

3/4 Gazte taldea Kristina Enea

KOHesiO

ibilbide-geruza oparoa
Oroimenaren ibilbideak, ubideak, bidezidor erromantikoak, Santiago Bidea... Bide-sare konplexu batek Ezagutzarako Kultur Parke Sarearen nodoak batzen ditu

Gure lurraldearen erliebe gorabeheratsuek elkarguneen zailtasunak nabarmentzen dituzte historikoki, egun ere irauten duten bide eta bidezidor-sare batean. Baina azpiegitura, autopista eta trenbide berriei esker, azken bi mendeetan hobetzen joan dira. Kostaldea eta itsasoa bera, lurralde guztia batzen duten ardatz direla ahaztu gabe. Horrela, era guztietako bide-sare bat eratu da. Oroimenaren ibilbideak, partekaturiko bideak, zentzuen bideak, informaziorako autopistak, gune berdeak, gaueko itzuliak, emozio-bide nagusiak, ubideak, bidezidor erromantikoak, hezkuntza-pistak, auzo-bideak, lasterbideak... Horietan barrena ibili ahal izateko bide-sare konplexu bat mapa baten diseinua eta bide -seinale sistema bat behar dituena, Ezagutzarako Kultur Parke Sareen nodoak, oinez, bizikletaz, trenez edo kotxez lotzeko aukera ematen

duena, ibilbideak nahi bezalako erritmoan burutzeko. Ibilbidea bera izan daiteke patu. Lurraldea zeharkatzen duen ibilbide nagusienetako bat Santiago Bidea da. Kultura Ondasuna eta multzo historiko-artistiko izendatua, Europa osoko erromesak zeharkatzen dute, IX. mendeaz geroztik. Lurraldea eta bere ondare kultural eta naturala modu lasaiago batean ezagutzeko aukera. Bidea Irundik sartzen da Gipuzkoan, eta bi ibilbide hartzen ditu: barneko Bidea, lurralde guztia zeharkatu ondoren, Galtzadako Santo Domingon (Errioxa) Bide frantsesarekin bat egiten duena; eta iparreko Bidea, Kantauri itsasoko ertz guztia zeharkatzen duena Donostia gurutzatuz (Eusko Jaurlaritzak gizadiaren ondarea izendatzeko eskatu dio UNESCOri). Bidea, dss2016eu proiektuak garatutako mugan zeharko lurraldea batzen duen kostaldeko

Dss2016eu elkarbizitzarako

kultura

sisTemaK21

Ezagutzarako Kultur Parke Sarearen helburuak

Gure ondare historikoa, kulturala eta naturala babestu, zaindu, zabaldu eta nabarmendu. Herritarrak parkeetara erakarri. Erabilera eta bertako gozamena erraztuz, ingurumena eta bere historia sustatuz, era guztietako ekintzak antolatuz. Sare-sistema indartu, konektatu, sinergiak partekatu eta eskualde-nortasuna duen Plan integral bat prestatu, osotasuna azpimarratu, aniztasuna sustatu eta parke-nodo desberdinen arteko osagarritasuna bultzatu.

Kultur parkeak kokatzen diren esparruetako garapen iraunkorra sustatu. Hirigintza-desorekak zuzenduz, baita sozioekonomikoak ere, ingurumenaren ikuspegi berdea handituz, eta mugikortasun eta eskuragarritasun jasangarrien alde bereziki eginez. Jolasa, parte-hartzea, aniztasuna, partekatzea, lehiakor ez den horri bide eman, elkartzen duten ekintzak sortuz. Egoitza Donostian izango duen Europako Ezagutzarako Kultur Parke Sare bat sortu.

Iigo Ibaez

Paul Bert Claude Levque

Gorka Bravo

kulturaren aldeko gune berdeen sarea


Ingurune naturalen tipologia aniztasuna. Aisiarako, ikasteko, kirolerako, era guztietako ekintzak garatu ahal izateko guneak izan eta era guztietako kultur jarduerak burutzeko aukera emango dutenak
Oroimenaren Lorategia
Loiolako Erriberak auzoan kokatua dago, eta 3,5 hektarea ditu lorategi horrek. Terrorismoaren eta Indarkeriaren Biktimen Herri Foroarekin bat eginez sortua. Norbere baitan biltzeko eta oroimenari bide ematen dion esparrua. Bertako protagonistak mundu osotik ekarri diren loraldi zuriko zuhaitz eta zuhaixkak dira. Bertan, ur jaio etengabeak baretasun giro bat sortzen du. Eraikuntzaren lehen aldia aurten amaituko da, eta herritarrek 1.000 zuhaitz landatuko dituzte. 2016. urtean zehar, hainbat ekintza ospatuko dira bertan: besteak beste oroimenaren lorategi eta bakearen aldeko parkeen nazioarteko erakusketaren egoitza izango da.

Zabalegi Ekogunea
Donostia, Lasarte eta Hernani (hirigunetik 10 minutura) bitartean, Kutxak sustatu duen irainkortasun-parkea. Bertan, laborategi bat, baratzak, konpostaje eremua, baserria, eko-medorrak, eraginkortasun energetikoaren simulatzaile bat biltzen dira. 9000 metro koadro aisiari, ikaskuntza eta proiektuei eskainiak, ingurumen kontzientziatik jarduera eta iraunkortasun ekintzara iristeko. 2016an, bertan burutuko diren ekintzek, iraunkortasuna jorratuko dute zeharkako moduz. Zortzi jarduera-eremu bilduz: nekazaritza ekologikoa, konpostajea, energia berriztagarriak, eraginkortasun energetikoa, ekologia linguistikoa, garraiobide jasangarria, uraren garbiketa naturala eta kontsumo arduratsua.

Lore Toki
Errekalde auzoan, Chillida-Leku ondoan kokatua. Antzina, militar-lanetarako erabiltzen zuten lursail hori lasterketarako zaldien hazkuntzarako erabili izan da azken hamarkadatan. Gaur egun, aldiz, langabezian dauden bertako artista eta gazte taldeek burutzen ari diren lanari esker, 2016an, Europako Kooperazioko Campusa bilakatuko da. Bertan, bakoitzak dituen ezagutzak eta aktibismo soziala trukatu, eta gobernuz kanpoko erakundeak izango dira protagonista. Zortzi zalditegi eraikin eta pabiloi, erabilera anitzeko lan-eremu eta aterpe bihurtuak; bilera handiak ospatzeko, karpa handi bat ezarriko da.

Urgull Mendia
Kontxako badiaren ertz bat muino horretara begirada dago. Begiraleku onuragarri, hiriaren historiaren lekuko zuzen eta memoria. Mendia, itsasoaren alde batek, Paseo Berritik besarkatua; portura lotua, bere itzalaren babesean hiriaren jaioleku. Mendi harresiduna; gotorleku ugarien edo Ingelesen hilerriko hondakinak ditu; bere iragan militarra oroitzen duten aztarnak, eta gailurrean, Jesusen Bihotz Guztiz Santuaren konplexu erraldoia zelatan. Kultur parke horretan, Hiriko Historia Museoa aurkitzen da, baita Natura-txokoa eta Haur-liburutegia ere. Bere hegalean, san Telmo Museoa, Aquarium-a eta Untzi Museoa.

Dani Blanco

Eraztun Berdea
Euskadiko hiriburu den Vitoria-Gasteiz hiriak urteak daramatza PERTSONEN, hiriaren eta naturaren arteko elkarrekintzaren iraunkortasuna zainduz. Lan horrek, 2012ko Europako Hiri Berdea izendapena ekarri dio. Guk, 2016. urtera hasi dugun ibilbidean, mugarri hori ospatu nahi dugu, proiektuak elkar partekatuz. Eraztun Berdea da komunean dugun proiektu horietako bat. Bertan, hiri.inguruko parkeak eko-jolashezkuntza eremu bezala erabiltzearen alde egiten da. Etorkizunean, elkarrekin lan egiteko aukera desberdinak izango ditugu, hala nola, Zadorra ibaialdearen berreskuratzean, Ataria, Salburuako Hezeguneen Interpretazio Zentroa edo Olarizuko Landarategia irekitzean.

Flysch-en Geoparkea
Flysch-a bereizgarri geologiko bat da. Geruza gor eta bigunak txandakatuz, urteen iraganaren ondorioz, moldatuz joan diren geruza horiez osatua dago, eta bere barrunbean, 110 milioi urte baino zaharragoak diren materialak eta fosilak ditu. Gipuzkoako itsasaldea zeharkatzen duen zerrenda jarraikia; harkaitzen arabera kolorez aldatzen du: horia, Jaizkibelgo labarrean, zuria, Deba-Zumaia bitarteko itsasbazterrean, eta beltza, Mutrikun. Nazioarte mailan garrantzi handia duen ondare geologikoa. Europako Geoparkeen sarearen barnean dago eta UNEsCOk lurralde-garapenaren aldeko eredu aitortuko du.

bide-itzuliaren zati da. Hareatza eta itsasadar multzo handi hartzen ditu: Bizkaiko Urdaibaitik hasi eta Aturriraino, Donostia, Pasaia, Txingudi eta Donibane Lohizune bezalako lau badiekin, Lau badien hiria izenez ezaguna. Aisia, kirola eta kultur emanaldiak biltzen dituzten lau agertoki bikain, hala nola, Kontxako estropadak. Itsasbide bat, aldizka itsasargi ugariz zipriztindua; Matxitxakotik Baionara, inongo mugarik gabe. Argitu, bideratu eta modu sinboliko batean, hiritarren energia olatuak jasotzen dituzten itsasargiak dira; itsasertzera iristen diren erronkak itzultzen dituztenak, eta lurraldea argiz blai egiten dutenak. 2016. urtean, itsasargiak lurraldearen interpretaziorako zentroen sare bihurtuko dira, baita dss2016eu proiektuak jorratzen dituen gai desberdinen sare ere.

Abbadieko Gaztelua
Hendaiako herri mugakidean kokatua dago. Eugne Emmanuel Viollet-le-Duc arkitektoaren planoen arabera, gaztelua 1860-1870. urteen bitartean eraiki zen, estilo gotikoz. Antoine dAbbadie dArrast astronomo eta esploratzaileak sortua izan zen. Horrez gain, Antoine dAbbadie dArrast, antropologo eta hizkuntzalari ere izan zen, Zientzien Akademiko kide. Bere ametsa, gaztelua behatoki gotikoa eraikitzea zen. Hiru zati ditu: liburutegia, behatokia eta kapera. Gaur egun, gaztelua, Zientziaren Akademiaren esku dago, izan ere, 1895. urtean utzi zion D Abbadiek akademiari, apaiz batek zuzendu beharko zuen baldintzapean.

Urdaibaiko erreserba
1984. urtean, UNEsCOk Biosferaren Erreserba izendatu zuen. Oka ibaiaren inguruan zabaltzen den eremu liluragarri horrek, paisaia, fauna eta florari esker, natur interes handia mantentzen du. Urdaibaik baldintza ekologiko desberdinak bizi ditu, eta bere padura eta basoak, animalia ugariren ugalketarako eremu paregabe dira. Erreserbara hurbilduz gero, Bizkaiko Santimamia koba ikusteko aukera dago, eta, era berean, Omako haran idilikoa ezagutu daiteke, margotua dagoen bere basoarekin. Azkenik, urte askotan zehar, Bizkaiko buru izan zen Bermeo arrantza herrira gerturatzeko aukera dago, eta euskaldunon hiriburu sentimentala den hori bisitatu, alegia Gernika.

22JarDueraK

elkarbizitzarako kultura Dss2016eu

JarDueraK
bakearen aldeko itsasargia bizitzaren aldeko itsasargia ahotsen aldeko itsasargia itsasoaren eta lurraren aldeko itsasargia
23 30 35 42

helburu orokorrak eta garrantzizko gaiak

dss2016eu Europako Kultura Hiriburu izatea nahi dugu... itxura onekoa, eta batez ere zerizan handikoa paradigma kulturalaren aldaketan eredu. ikuskizunaren gizartearen dinamika eta kultur kontsumoaren eskuetan erori gabe. gure lurraldean bizi dugun esperientzia jakinaren izenean munduratua. ekintza kulturalaren eragin soziala indarberrituko duena. ezagutza eta truke iturri bezala piztu dezala kultura. ikuspegi ugari eta desberdinak sustatu ditzala, kontraesanak, antagonismoak eta bigarren mailako narrazioak azaleratzeko. eredu, munduak gaur egun eskatzen digun erantzukizun moralen neurrira. argitu beharreko etorkizuneko gaietan sakondu dezala, belaunaldi berriekin eztabaida ireki bat proposatuz. Kultur programa eratzeko orduan, kontuan izan beharreko hainbat gai:

jardun-eremuak
Teorikoa

pentsamendua, hausnarketa, ikerketa, topaketa, hitzaldia, ideologia, kritika, ezagutza, foroa, edizioa...

sinbolikoa subjektibitatea, poetika, agerraldia, estetika, irudizkoa, metaforikoa, azalpenezkoa, sorkuntza, abstraktua... Enpiriko-praktikoa aplikazioa, berrikuntza, zehatza, laborategia, tailerra, testak, ereduzkoa, kasu praktikoak, metodologia, sistematizazioa... Parte hartzailea egilekidetza, kooperazioa, kolaborazioa, jabetasuna, partehartzea, bizia, ekintza, erkidegoa, sareak, co-working, mobilizazioa... Komunikatiboa informazioa, sentsibilizazioa, dokumentazioa, katalogatzea.

Azalpenezko, hezkuntza (formala edota informala), aisialdi, diskurtsibo eta parte hartzeko jarduerak. Jarduera artistiko, humanistiko, zientifiko, teknologiko, ingurumen arlokoak, gastronomikoak, kirol-mundukoak... Off-line edota on-line komunikazio estrategiak; 2.0 tresnak erabiliz edo ad hoc ekintzen bidez, medio eta euskarri arruntekin burutuak. Esparru bakoitzeko sareetan jardunean dauden erakunde eta eragile publiko-pribatuekin harremanak zaindu. Proiektuetako ekintzen nondik norakoaren aniztasuna: Donostian bilduak, bere auzoetan, 2016ko Donostia proiektuari dagokion lurraldean zabalduak, edo Europa osoan sakabanatuak, zein eragileekin koproduzitzen den kontuan izanda. Orotariko formatu edo lengoaiak, edo, audientzia zehatza batean adituak behintzat. Zeharkako proiektuak edo oso zehatzak. Jaialdi handiak edota ekintza txikiak burutzeko eremuak.

eragileak eta sareak

Naturalak dagoeneko lotura bat dagoen sare eta eragileekin harremana estutu. Idealak interesgarriak izan daitezkeen horiek zehaztu, ezagutzaren, ekintzen garapenaren edota kidetasunen arabera. Benetakoak eragile eta sare idealak benetakoekin harremanetan jarri eta benetakoak direla ziurtatu.

Dss2016eu elkarbizitzarako

kultura

JarDueraK23

01

BaKea

bakearen aldeko danborrak


Donostia 2016ko Europako Kultura Hiriburuko irekitze-ekitaldia urtarrilaren 20an ospatuko da, bertako jai nagusiaren egunean. Europa guztiko 9.000 haur baino gehiagok, upel eta danbor errepikaz, hasiera emango diote kultur festa urteari
JarDuera nagusia nOLa

bakearen aldeko itsasargia


Tags inDarKeri eza gaTazKa eLKarBiziT za giza esKuBiDeaK ezBerDin enPaTia DesKriPziOa eTa HeLBuruaK

Europako festaren inaugurazio eta itxiera ekitaldia, herri-ospakizun jendetsua, inauterierako desfilea
nOiz

2016ko urtarrilak 20 eta 2017ko urtarrilak 20


nOn

Donostiako kaleetan
aurreKOnTua

1.800.000

Bakearen aldeko itsasargiaren jarduerak gure elkarbizitzarako kultur programa barnean kokatzen dira kulturak eta hezkuntzak arazoak gizakiaren neurrira jartzen laguntzen dutela uste dugulako, eta edozein baztertze, basakeri eta indarkeriaren aurrean, hiritarrek eman dezaketen erantzun hoberena diralako. Donostiarentzat eta Euskadirentzat, esperantza- hamarkada hau, oinarrizkoa izan behar du. Bakearen aldeko itsasargiak, ETAren desagerpenaren ondoren, adiskidetze eta adostasunaren agertoki berria sortzen lagundu nahi du. Etika-kode sozial berriak sustatu nahi ditu; Giza Eskubideek Europar kontinentean zehar bizi diren aurrerapen eta garapenari atxikiz. Donostia nazioarteko erreferentzia bihurtzea nahi dugu bakearen kultura eta baloreen hezkuntzaren alorretan. Indarkeria ezaren nagusitasun etikotik abian. Guda eta terrorismoa baztertzea, bai eta beste indarkeri mota guztiak ere, hartzen dugu abiapuntu bezala.

TOKiKO sareaK eTa eragiLeaK

Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea / ACNUR / Kamelamos Ijito Elkartea / Amnistia Internazionala / Latinoamerikako Esperantza / Erkidegoko Etorkinen Lagun Elkartea / Europako Kontseiluko Kulturarteko Hirien Sarea / Hiri Hezitzaileen Sarea / Europako Batasuneko Justizia Zuzendaritza / Bakearen Aldeko Nazioarteko Sarea / Arrazakeriaren Aurkako Hirien Sarea / Artamugarriak / Baketik /Bidea Helburu /Aulkien Zirkulua / Donostiako Udaletxearen Giza Eskubide Batzorde Berezia / Giza Eskubide eta Zine Festibala / Nazioarteko Zine Festibala / Terrorismoaren Herri Biktimen Foroa / Gesto por la Bakea / Pedro Arrupe DDHH Institutua / Perez Esquivel Fundazioa / Bake Kultura Fundazioa / Rigoberta Menchu Fundazioa / Ana Frank Fundazioa / UNESCO/ Lokarri / Terrorismoaren biktimen harrera bulegoa (Eusko Jaurlaritza) / Unesko Etxea / UPV-EHU: Gatazken Erabaki Saila / Agipad / Arrats / Karitak /Erroak Sartu / Emaus Fundazio Soziala / Zorroaga Fundazioa / Aita Menni Ospitala / Soziologia Juridikoaren Nazioarteko Institutua / Proyecto Hombre (IzanFundazioa ) / Salhaketa SOS Arrazakeria (Mugak) / Vicua / Gurutze Gorria / AVICGE / DK Festak.

Iigo Ibaez

danborrada
Ez dago Danborrada noiz hasi zen zehazten digun datarik. Batzuen ustez, danborradak neskame eta beraien laguntzaileekin, langile eta soldaduekin du zereikusi zuzena. Izan ere, Donostia urez hornitzen zuten hiru iturrietako baten aurrean, txanda itxaron bitartean, danbor-tarratadaren antzekoa egiten omen zuten. Hala ere, 1836. urtean hasi izanaren adierazleak ere egon badaude. Urte horretan, Donostiako inauterietan konpartsa atera zen, eta ordutik, urtero egiten den ohitura omen da. Garai hartan entzuten zen melodia Santesteban maisuak idatzitako zortziko-martxa zen. 1860an, aldiz, Raimundo Sarrieguik Donostiako Martxa idatzi zuen. Danborradak, XIX. mendeko Independentzia Gerran inbasio napoleonikoa gogoratzen du. Elkarte gastronomiko eta elkarte desberdinek osaturiko hamarka konpainiek, urteroko urtarrilaren 20an, Donostiako kaleak zeharkatzen dituzte, 24 orduz, danborra joz. Orokorrean, bi danbor konpainia desberdin aritzen dira: bata, garaiko armada baten baten antzeko militar jantziekin atondua; bestea, kupelariek osatzen dutena, sukaldari eta urketariz jantziak.

naziOarTeKO sareaK eTa eragiLeaK

Eryica (European Youth Information and Counselling Agency) / European Network for Civil Peace Services / Festival Ars Non violens Maribor 2012 Film Cities Network / Human Rights Film Festivals Network / Humans Rights Watch / International Association of Educating Cities / International Association of Peace Messenger Cities / International Institute of Humans Rights / International Network for Peace / IPRA (International Peace Research Association) / Lyce Ren Cassin (Oslo, Baiona, Estrasburgo, Gonesse, Guenange, Wizernes, Toulouse) / Mayors for Peace / MEDIA Programme / Redesearte Bakea / The European Network of Peace Educators / The Parents Circle / The Peace People / A Soul for Europe / Amnesty nternational / CPT (European Committee for the Prevention of Torture and Inhuman or Degrading Treatment or Punishment) / ECLN (European Civil Liberties Network) / ENAR (European Network Against Racism) / Ferrocarril / Network of Social Street Workers / Prison Art Network / Kids Gernika / Estrasburgoko Kluba.

Europako Kultura Hiriburua irekiko duen ekitaldia urtarrilaren 20an izango da, hiriko patroiaren egunean, eta Donostiako Danborradarekin bat egingo du. Gure egutegian garrantzitsuena den jaiegun horretan, milaka hiritarrek Donostiako kaleak zeharkatzen dituzte danbor eta kupelekin, 24 orduz jarraian. Horrela, Independentzia Gerran (1808-1812) inbasio napoleonikoa oroitzen da, inauteri- giro batean. Gure danborrada inoiz baino bereziago izango da 2016an. Izan ere, Europako eta Afrikako leku desberdinetatik etorriko diren haurrek bat egingo dute, Haur Alardea osatzen duten zazpi mila haur baino gehiagorekin. 2016ko Europako Kultura Hiriburu lagun dugun Poloniako hiriko haurrek ere festarekin bat egingo dute, soldaduz eta sukaldariz jantzita. Guztiek bat, danborraden ezaugarri diren bakearen eta adiskidetasunaren aldeko doinuak joko dituzte, udaletxearen aurrean eta kaleetan zehar. Inauterien ataria. Ospakizun liluragarri, koloretsu, musikaz blai, danbor burrunbatsuen soinuz eta bake-kantuz hiria gainezka beteko duena. Horrekin batera, programazioaren hotsandiko irekitzea ospatu eta San Juan itsasontziari agur esango zaio, Europako iparraldera egingo duen lehen bidaian. Era berean, eta urtero ospatzen den Urrezko Danbor eskaintzaren ekitaldiarekin jarraituz, ekonomia ugaltzailearen alorreko emakume anonimo bati emango zaio danborra 2016an, Haur Alardean parte hartuko duten 9.000 haur horietako baten amari alegia. Aurreko aste osoan zehar, ekintza desberdinak ospatuko dira, urte guztiko programa modu adierazgarri batean aurkezteko. Inaugurazio ekitaldiak, kontzertuak, tailerrak, agerraldiak, bisitak... Hiriburutza Express antzeko zerbait; era horretan, giroa berotzen hasiko gara, 2016a, urte bizia, ekintzez betea izango dela jakitun. Urtebete beranduago, hau da, 2017ko urtarrilaren 20an, dss2016eu egitasmoaren itxierazeremonia ospatuko dugu, txanda hartzen duten hiriekin bat egingo dugularik. Urte osoko emaitza egin ahal izango dugun festa handia, baina, batez ere, herritarren ahalegina, eragina eta energia ospatzeko festa. Abiatu berri dugun eraldatze prozesuan, puntu eta segi aurrera moduko bat.

24JarDueraK

elkarbizitzarako kultura Dss2016eu

erronkak
Bizi dugun munduaren erronkekin bat datozen ikerketen eta ezagutzaren zabalkunde foro programa; dss2016eu egitasmoko itsasargien gaien inguruan antolatuak
nOLa

02

BaKea

besarkada eta adiskidetzea


Aduna eta Tolosa herriak lotuko dituen giza katea. Euskal gatazkaren lehen biktimak oroitu nahi dira
JarDuera nagusia nOLa

03

BaKea

Ikasketa eta eztabaida foroa, joku interaktiboa, 60 gai


nOiz

2012-2016
nOn

Donostiako San Telmo Museoa. Lurraldeko Kultur Etxeak


eragiLeaK

EHU Euskal Herriko Unibertsitatea


aurreKOnTua

800.000

Erronkak galdera bat luzatuko du hilero. Galdera hori, ekitaldi desberdinetan banatuko da, hainbat formatutan: hitzaldi bat, tailer bat, mintegi bat, eztabaida bat, ikus-entzunezko agerraldi bat, antzezpen bat; gai horrekin bat datorren eta gure geografian dagoen leku zehatz bateko ibilbidea. Anbizio handiko proposamena da. 2012-2016 urteen bitartean, 60 gai helduko ditu; nazioarte mailan ospetsuak diren pentsalarien ezagutza eta bertako adituen ekarpenak adostuz. Proiektua, datozen urteetan, informazio-kopuru garrantzitsu bat lortzera eramango gaitu. Dokumentazio hori, era berean, nahi duen guztiarentzat eskuragarri egongo da, bai Interneten bai txosten laburpenen bidez, eta material pedagokiko edo jendarterakoak erabiliz nahiz zientzia argitarapenen bidez. Helburua, zabalkunde horrek, ezagupenen eskuragarritasuna eta demokratizazioa posible egitea. 2016ko Europako Kultura Hiriburuari begira, San Telmo Museoan multimedia instalazio bat ezarriko da; ordura arte bildutako dokumentazio guztiaren artxibo bat izango du, eta joko interaktibo baten bidez, edo on-line, nahi duen orok erronkei erantzuteko eta galderak egiteko aukera izango du.

Giza katea, ospakizun kultur ekintzak


nOiz

2016ko ekainaren 7an


nOn

Gipuzkoako Aduna eta Tolosa herriak banatzen dituen 26 kilometroak


aurreKOnTua

150.000

Zalantzarik ez dago, Jorge Oteiza eta Eduardo Chillida izan ziren euskal artista garaikide handienak. Haien bi eskultura garrantzitsuenetakoak Kontxako Badiaren ertzetan daude kokatuak: Eraikuntza hutsa eta Haizearen orrazia. Urte askotan zehar, guztion ezaguna zen areriotasun baten ondoren, biak hil baino lehen, haien adiskidetzearen lekuko izan ginen. Bi eskultoreen arteko besarkada historiko hura, gogo oso desberdineko ekintza-sorta handi baten sarrera sinbolikoa izango da. 2016ko ekainaren 7an, egoera politikoa egokia bada, eta adostasun giro apropos bat bizi badugu, Jorge Oteiza berak proposatu zuen ekintza egitea berriro proposatuko da: Aduna (Billabona) eta Benta Haundi (Tolosa) herriak lotuko dituen giza katea. Herri horietan, hiru orduko tartean, ETAk hildako lehen guardia zibila, Jose Pardines Arcay eta Guardia Zibilak hil zuen ETAko lehen militantea, Txabi Etxebarrieta Ortiz, zendu ziren 1968an. Giza kate hori, ospakizun-ekintzez jantzita egongo da; Egiaren, Justiziaren eta Adiskidetzearen aldeko Batzordeen Nazioarteko Topaketen markoaren barnean ospatuko dira, eta Adiskidetzearen aldeko bake-hazitegietako tailer iraunkorrak izan duen prozesu guztiaren amaiera izango. Bakearen eta adiskidetzearen alde, 26 Km-ko ibilbidea. Borroka saihestu eta gizatiartu nahi dela adierazteko modu sinbolikoa, etorkizunerako, topagune zehatz bat bilatu nahia.

Dani Blanco

Major Bonnet

04

BaKea

JarDuera Osagarria

egia eta memoria


Egia, justizia eta adiskidetzearen batzordeen nazioarteko topaketa. Jurisdikzio unibertsalaren inguruan eztabaidatzeko, ireki berri den Aieteko Bakearen aldeko Egoitzan
nOLa

gerraren eta arrazakeriaren aurkako festibala


Egia eta memoriaren jardueren osagarri nagusia gerraren eta arrazakeriaren aurkako jaialdi bat antolatzea izango da. Asteburu jakin batean, gai horiekin konprometituak dauden nazioarteko artista multzo bat bilduko da, agertoki baten gainean. Agertoki horretan bertan, eta zuzenean, talde bakoitzarekin bikote osagarriak osatuz, diziplina anitzeko artista desberdinek elkarrenkintzan arituko dira: bideojockeyak, performerrak, musika taldeak, eszenografoak, etab.

Egiaren batzordeak, nazioarteko bilgunea, Eskubidearen Nmazioarteko Foroa, musika eta ikusentzuteen jaialdia
nOiz

2016ko ekaina
nOn

Bakearen eta Giza Eskubideen Egoitza, Kursaal Kongresu Jauregia, Zurriola Hondartza, Donostia
eragiLeaK

Kriminologia Euskal Institutua, Zuzenbide Penalaren Nazioarteko Elkartea


aurreKOnTua

800.000

1974. urteaz geroztik, egiaren edo ikerketaren 36 batzorde baino gehiago eratu dira munduan. Gizarte osoak du gerrate, terrorismo edota genozidioekin, besteak beste, zerikusia duten gatazka -egoeretan gertatu denaren egia jakiteko eskubidea. Batzorde horiek, eskubide hori bermatu nahi dute. Gizabanakoaren sufrimendu eta adiskidetzearen alde lan egin nahi dute; egia, justizia, konponketa eta alderdien parte-hartzea oinarri; era horretako gertakariak, etorkizunean berriro eman ez daitezen. Aieteko Bakearen aldeko Egoitzan ezarriko den Adiskidetzearen Behategia abian

jarriko duen ekitaldi nagusi bezala, Donostiak, 2016an, Egiaren, Justiziaren eta Adiskidetzearen aldeko Batzordeen Nazioarteko Topaketa ospatuko du. Mundu osoko egiaren aldeko batzordeak bilduko dira, baita, indarkeriaren ondorioak jasan dituzten bake erakundeak, eta jurisdikzio unibertsalaren garapenarekin zerikusia duten legelariak. Foro horretan, eta erakusketen, kontzertuen eta mintegien bidez, kasu konkretu bakoitzerako sortu ziren batzorde horien helburuen papera zein izan den eta zein gradutaraino bete diren aztertuko da, baita Nazioarteko Eskubideen eremuan sartzean izan duten eragina ere.

Woody Guthrie

Dss2016eu elkarbizitzarako

kultura

JarDueraK25

05

BaKea

bake eta adostasunaren aldeko hazitegiak


elkarbizitza helburu duen ekintza-multzoa. Gatazka guztien amaieraren oinarri diren hiru leku esanguratsuetan ospatuko dira: Gernika, Arantzazu eta Donostia. Horiei, Estrasburgo gehituko zaie

2016an zehar, tailer iraunkorrean eztabaidatuko diren gaiei ekiteko nazioarteko hainbat topaketa ospatuko dira. Guk, hemen, horietako bi azpimarratu ditugu
JarDuera Osagarria

Bakearen Nobel Sarien topaketa


Izendapen hori jaso duten eta bizirik dauden pertsona guztiak gonbidatuak izango dira; munduko bakearen bidean eta Giza Eskubideak lortzeko ahaleginean, norberaren eta hiritar taldeen borrokak duen garrantziari buruz, beraien iritzia eman dezaten. Topaketa horrek, 2011-2015 urteen bitartean burutuko direnen atariko bat izango du: gaur egun Donostiako Bakearen eta Giza Eskubideen Egoitzako galerian buru diren bost Nobel sariei, Wangari Maathai, Rene Cassin, Martin Luther King, Ana Frank eta Mahatma Gandhi, eskainitako erakusketa monografikoa.

JarDuera Osagarria

Elkarbitzirako Hiri Interkulturalen biltzarra


Kultura, aniztasunetik gizarte kohesiora eta herritarren arteko elkarbizitzara doan lantresna bezala erabiliz, jarduera on eta txarrak egiaztatzeko. Hiriak, harrera eta integrazio leku bezala ulertzeko hausnarketa eremua, baita mundu globalizatu eta elkarren mendeko errealitate sozial baten agertoki eta ispilu bezala ulertuak izateko eremu; gaur egun ematen diren aurkakotasunak, kontraesanak eta gatazkak adierazteko leku. Gizon eta emakume guztiek dugun hiritar baldintza osotasunean bizi ahal izateko eta oinarrizko eskubideak eskuratu ahal izateko zailtasunak gainditzen lagunduko duen elkartrukea, indarkeriari, jarduera intolerante eta xenofoboei uko egiteko aukera ere emango diguna. Bilkura hori, elkarbizitzaren alde dauden Europako hirien oinarrien eta aldarrikapenen buruzko 2016ko Hitzarmenarekin amaituko da.

Iigo Ibez

nOLa

Ideia laborategiak, tailer iraunkorra, Bakearen Nobel sariak, Hiri Interkulturalak


nOiz

2011-2020 Bakearen Nobel Sariak, 2016ko otsaila Hiri Interkulturalak, 2016ko uztail
nOn

Gernikako Bakearen Museoan (Bizkaia), Bake eta Giza Eskubideen Egoitza (Donostia), Arantzazuko Monasterioa (Gipuzkoa), Kultur Etxe eta Gizarte Zentroaren Sarea, Baionako Ren Cassin Institutua (Frantzia), Baiona eta Estrasburgo (Frantzia) eta Euskal Herriko Unibertsitatearen Campusa
eragiLeaK

1813an, sute baten ondorioz, guztiz suntsitua geratu zen Donostia, tropa angloportugaldarren erasoaren ondorioz. Independentzia Gerran, hiria frantsesen esku geratu zen, eta soldadu aliatuen armadak hondamendia, garbiketa eta heriotza ekarri zuen.

ere, 200 urte dira hiria oraindik ere bake eta askatasun irrikaz dagoela; elkarbizitza zintzoan ari den hiria izan nahi du, laborategi hezitzaile bat, sortu nahi dugun Europa anitz horren lagungarri. Hori lortzeko, gure lurraldeko hiru Bake-hazitegi nagusiak bultzatu nahi ditugu:

Urteetako desadostasunen ondoren, orain, gure erronka nagusia gainditzeko ordua iritsi da: bakea askatasunez bizitzeko ametsa
Azken bi mendeetan zehar, herritarrek hiru gerrate jasan behar izan dituzte. Karlista gerrateetan sufritutako pairamen eta setioak bereziki izan ziren luzeak. 1863an, harresien apurtu eta birsortze-garaia etorri zen; baina 1936ko Gerra Zibilaren eta Frankoren diktaduraren ondorioz, ehunka pertsona hil eta desagertu ziren, hamarkada askotako Giza Eskubideen haustearekin batera. Donostiak eta Euskadik indarkeria eta terrorismoa jasan dute, eta egun, ETAren amaiera etorriko den esperantza badago ere, egoerak horretan dirau. Elkarbizitza mehatxupean egon da eta dago, azken finean. Gure erronka garrantzitsuena gainditu behar dugu: bakea askatasunez lortzeko ametsa. Izan Gernika, bonbardatutako herri historikoa, Bake Museoaren eta Gernika Gogoratuz taldearen egoitza; Arantzazu, bertan, izen bereko monasterio frantziskotarra aurkitzen da, eta Baketik taldearen egoitza da; eta Donostiak, Bakearen eta Giza Eskubideen Egoitzatik, bakearekin eta elkarbizitzarekin zerikusia duten ideien ekoizpena burutzen duen sortze-laborategi baten gisan lan egiten du, bakearen aldeko talde eta GKE-ekin bat. Dagoeneko, hazitegi hauek tailer iraunkor batean lanean hasi dira; hausnarketa, eztabaida, akademia ikerketa, hiritar sentsibilitatea eta, inongo salbuespenik gabe, bake eta giza eskubideen aldeko herritar konpromisoan eragina izan dezaten.

Europako Batasunean kulturen arteko Hirien Sarea / Hiri Hezitzaileen Sarea / Giza Eskubidean Zaintzaren aldeko Hirien Sarea / Mayors for Peace (Munduko Bakearen aldeko Alkateen Elkartea) / Arrazismoaren aurkako Hirien Sarea / Estrasburgoko Kluba / Ipar Irlandako Udalen Elkartea / Ciudades de Apartado (Kolonbia) / Vukovar (Kroazia) / Tuzla (Bosnia) / Bojador (Sahara) / Forum 2000 Foundation (Txekiar Errepublika) / People in Need (Txekiar Errepublika) / Artfactories
aurreKOnTua

1.300.000

Berna Vazqueze

26JarDueraK

elkarbizitzarako kultura Dss2016eu

06

BaKea

hondarretan
Sei haima handiek zubi bat eratuko dute Donostia eta mendebaldeko Saharan anai duen Bojador hiriaren artean. Bertan, FiSAHARA zine-jaialdi berezia ospatuko da
nOLa

Jaialdi Interkulturala, hondartzan ezarritako haima kanpamentu erraldoia, programa pedagogikoa, kontzertuak, aire zabaleko zinea, sukaldaritza azoka eta hezkuntza tailerrak, eztabaida foroa
nOiz

2016ko maiatza
nOn

Donostiako Zurriola hondartzan


eragiLeaK

Fedissah / Afrika Etxea / Arabiar Munduaren Egoitza / FiSAHARA


aurreKOnTua

350.000

Donostia, Mendebaldeko Sahararen itsasaldean kokatua dagoen Bojador hiri afrikarrarekin kidetuta dago. Bertako biztanle gehienek basamortura alde egin zuten orain 35 urte deskolonizatzeak ekarri zuen ondorioa, Marokorekin izandako gerra dela-eta. Behin basamortuan, haimekin osaturiko kanpamentu batean birsortu zuten beraien herria, Tinduf alboko Aljeriako basamortuan. 25 urte baino gehiagoz lotzen gaituen adiskidantzak, euren errealitatea ezagutzeko aukera eman digu: oinazeak, gabeziak... Hala ere, duintasun handiko hiria izaki, beraien bake helburu eta ametsekin bat egiten dugu. 2016ko Europako Kultura Hiriburutza, Espainiak duen zorra morala eta politikoa onartu, eta Saharar herria Europan ezagutzera emateko aukera paregabea da, eta herri horrek erabakiak aske hartzerako orduan, NBEn erabakiak bete ez direla esateko, Giza Eskubideak han etengabeko hausten direla esateko, nazioarteko

Mikel Casal

mandatarien axolagabekeriaren aurrean, basamortuan hiltzen direla salatzeko. Helburu horiekin jaiotzen da Hondarretan; jaigiroko programa, pedagogikoa, interkulturala, koloretsua, hunkigarria; hareak duen esanahiarekin eta modu oso desberdinean, basamortu eta hondartzetatik bi herrien bizitzaren isla den programa. Bojador eta Donostian dauden itsasargien arteko zubi kultural bat, Atlantikoaa zeharkatzen duena. Udaberrian, Zurriolan, sei haima erraldoi ipiniko ditugu, jarduera desberdinen agertoki; horietan, basamortuetako bizimodua, beraien kulturaren bilakaera (musika, dantza, literatura, gastronomia...), Mendebaldeko Sahararen arazo eta erronkak

eta Afrikako kontinentea bere osotasunean ezagutzeko. Gainera, Giza Eskubideen Zinemaldiarekin eta Saharako Zinema Jaialdiarekin (FiSAHARA) elkarlanean, kolonialismoari buruzko sail bat antolatuko da. Sail horretan emandako filmak basamortuan batera emango dira. Afrikan hainbat proiektuen buru diren Europako GKE desberdinekin bat eginez, Afrikandugu eztabaida-foroa sortuko da. Horietan, bi kontinenteen arteko erlazioak jorratuko dira, gai desberdinak oinarri hartuta: kolonialismoa eta bere ondorioak, immigrazioaren arriskuak eta ametsak, garapen ekonomikoaren eta demokratizazioaren prozesuak edo milurtekoaren helburuak betetzea Afrikan.

oporrak Renerekin
Europa guztiko gazteen elkarbizitza eta topaketa sustatu nahi duen nazioarteko sormen-eremua
nOLa

07

BaKea

Lore Toki, Europako lankidetzarako campusa


37 hektaeratako espazio aske bat GKE eta beste erakunde solidarioentzako bilera leku bihurtuko dena
Lore Toki, kooperazioa eta solidaritatearen kulturari egiten zaion omenaldi bat izango da, pertsona, erakunde eta Gobernuz Kanpoko Erakundeei omenaldia hain zuzen. Lore Tokik dituen 37 hektareak Europarako hausnarketa- eremu bihurtuko dira; bertan, milurtekoak dituen helburuen garapenaren inguruan eta Hegoaldeko lurraldeetan kooperazioak izan duen eraginaz aritzeko aukera egongo da. Antzina, militar-jarduerako erabiltzen zuten lursaila, lasterketarako zaldien hazkuntzarako erabili izan da azken hamarkadetan. Gaur egun, aldiz, langabezian dauden bertako artista eta gazte taldeek burutzen ari diren lanari esker, ezagutza eta aktibismo sozialaren elkartruke eremu bilakatuko dira. Zortzi zalditegi eraikin eta pabiloi, erabilera anitzeko lan-eremu eta aterpe bihurtuak; bilera handiak ospatzeko, karpa handi bat ezarriko da, kooperazioan adituak diren erakunde talde batek sorturiko solidaritatearen G-20 antzeko bat ospatzeko. Horrez gain, Kooperazioaren Nazioarteko Behatoki bat eratuko da, guztiontzat irekita egongo diren bilerak ospatzeko.

08

BaKea

Giza Eskubideen Nazioarteko landa-lana, trainbideak


nOiz

2016ko abuztua
nOn

Oslo (Noruega), Baiona (Frantzia), Lore Toki, Donostia


eragiLeaK

Kuturen Foro Unibertsalaren Bakearen aldeko Kanpamenduak / Unesco-ko Gazte Abesbatza


aurreKOnTua

150.000

Rene Cassin Baionan jaio eta Giza Eskubideen adierazpenaren idazleetako bat izan zen. Cassin, Nobel Bake Saria jaso zuen 1968. urtean. Bere lana gogoratzeko, nazioarteko lan-eremua antolatuko da 2016ko udaran. Aisialdi-eremua, sortzailea eta elkar bizitza bultzatuko duena; bakezko etorkizun batean pentsatzeko garaian, beharrezko eragileak izango diren Europa guztiko gazteen arteko trukea, lantaldea eta topaketa sustatzea helburu duena. Lan-eremuak hilabeteko iraupena izango du; Baionako Rene Cassin Lizeoarekin bat antolatuko da eta Kulturen Foro Unibertsalaren Bake Kanpamenduaren koordinazioarekin. Aurreneko bi asteetan, gure trenak Europako kontinentea zeharkatuko du, Oslo eta Baionan dauden Lizeoen bi egoitzak elkarrekin batuz. Geltoki bakoitzean, tokiko gazte erakundeekin elkarlanean arituko da. Bidaia horretan bildutako esperientzia eta materialekin, taldelana burutuko dute hurrengo bi asteetan; kokagunea Donostiako Lore Toki izango da.

DV

JarDuera nagusia nOLa

Europako Campusa, nazioarteko lankidetza, GKEk, gizarte ekintza


nOiz

2016ko uztaila
nOn

Lore Toki, Donostia-San Sebastin


aurreKOnTua

500.000

Dss2016eu elkarbizitzarako

kultura

JarDueraK27

09

BaKea

bake-hitzarmena
Artearen historian indarkeriaren eta bakearen inguruko erakusketa bikain bat. Erakusketa horrekin batera, ekintza desberdinak antolatuko dira: mintegiak, ekoizpen-tailerrak eta zine-zikloak, Elkarbizitzarako Kulturari egingo zaion ekarpen modura
urtekoa, Pieter Brueghel-en Mika urkamendi gainean izango da. Horiek, ezinbestekoak iruditzen zaizkigu indarkeria eta bakearen inguruan proposatzen dugun ibilbidea ulertzeko. XVI. mendean, Europak zuzenbide-sistema bat sortzen du, nazioarteko eskubide klasikoa. Francisco de Vitoriak, askorentzat giza zuzenbidearen aita denak, idatzi zituen itun gehienak. Pirinioetako Bake hitzarmenak, Espainia eta Frantzia artean 25 urtez eman zen gerrateari amaiera eman zion. XVII. mendearen erdialdean sinatu zen, gezurrezkoa dirudien irla batean: franko-espainiar mugak erdibituta, Donostiatik 20 Km-ra aurkitzen da: Faisaien Uhartea. Bidasoa ibaiaren bokalean hareagune txiki bat besterik ez, Espainia eta Frantzia arteko muga den ibaia. Velazquez bera arduratu zen erregeen ostatuko dekorazioaz, bakea sinatzeko egunerako. Mika urkamendi gainean, Pieter Brueghelek margotu zuen 1568. urtean. Margolanak, Flandesko esaera zahar bat irudikatzen du, urkamendipean dantzatu. Urkamendiak, bi errealitateen tolesdura adierazten du, bere ardatz bertikalean; indarkeria eta bakea. Bere gainean, zekenkeriaren sinboloa de mika aurkitzen da, eta nekazariei so dago. Hala ere, bake dario bertako paisaiari. Gertaera horiek aldi baterako ibilbide kontzeptualaren abiapuntu izango dira, bederatzi gai-eremutan banatzen den erakusketan barrena. Indarkeria era desberdinak ulertzen saiatuko gara, baita beraien artean nabarmena den interakzio eta elkarren mendekotasuna ere. Indarkeria/indarkerikontra aurkakotasunak bera baitan ezkutatzen duen zirkulu lehorretik irten beharra dago. Indarkeria maiz berdintzen da hilketa edo izuekintzekin, istiluekin, atentatuekin, gerrateekin, garbiketekin edo bortxaketekin. Baina, beharbada hori ezkutuan dagoen beste indarkeri baten ageriko alderdia baino ez da, bizitzaren parte dena, hizkuntzak eta horrek dituen forma desberdinena, gure nahia eta besteekin dugun harremanena. Indarkeri sistematiko eta izen gabeko bat existitzen dela erakusten saiatuko gara, gure sistemak berak sortu duena, abstraktua, bake garaian ematen dena. Indarkeri hori ez da diferentziek sortua (kulturalak, sexualak, sexu-generoak), desberdintasunek baizik: arrazen arteko desberdintasuna, legedien eskubideak dituzten eta ez dituzten pertsonen arteko desberdintasunak, beraiengatik negar egingo duen norbait duten eta ez dutenen arteko desberdintasunak.

9 gai-eremu
Lurraldeak Ez dago bere mugen araudia ez duen gizaki, erakunde zein gobernurik. Eremu horretan, mapak, aurkezpen grafiko eta metrikoak, argazkiak, nahiaren, erresistentzia eta geopolitika mapagintzak erakutsiko dira. Historia Gizadiak, egitura desberdinetako hainbat aldi igaro ditu. Egitura horiek, beti, indarkeria, gerra edo ekintza iraultzaileen bidez konpondu izan dira. Gudaldi, garaipen, matxinadak, etab. jorratzen dituzten margoak erakutsiko dira. Miliziak Gudari hilak, ezezagunak, zauriturik dagoenak ez du bere borroka-sinesmena adierazten soilik, aurka egiten dien sinesmen horien adierazle da ere. Margolanak, marrazkiak, publizitatea, monumentuak edota gudarien biltzeak, besteak beste, erakutsiko dira. Biztanleria Biztanleria zibilak gudukari ez izanaren estatusa badu ere, gatazka eta konponketa guztien biktima izango da. Pelikulak, dokumentalak eta artista desberdinen lanak erakutsiko dira. Armak Armadurak, hondamendi nuklearrak, armagabetze kanpainak, etab. Itunak Bake-hitzarmenak, normalean, garaituak izan direnei inposatzen zaizkie. Esanguratsuenak erakutsiko dira, baina horiez gain, hitzarmenak, egiuneak, gutunak, dokumentu eta idazki diplomatikoak zein joko arauak, xake-hitzarmenak, ohorezko dueluen kodeak ikusteko aukera izango da. Ekonomia Gatazka guztien atzean, aberastasun eta etekinen eseste gupidagabea dago. Gerra harrapakinak, lapurretak, egunerokotasun esparruan gerrateknologiaren erabilera erakutsiko dira. Hildakoak Bizitza eta heriotza guztiek ez dute berdina balio. Desberdintasun horrek dakartzan bidegabekeriak modu desberdin eta anitzetan gauzatzen dira. Hilerriak, mausoleoak, erlikiak erakutsiko dira, baita hobi komunak ikusteko aukera egongo da ere. Ikurrak Indarkeria-eszena bat, gerra edo hilketa bat ikusten ditugunean, ez genituzke ekintza horiek zuritu eta eusten dituzten pankartak, sinboloak, irudiak eta banderak ahaztu beharko. Gerra eta bake sinboloak dira.

Nasser Nouri

JarDuera nagusia nOLa

Erakusketa handia, artea eta indarkeriaren historia, ekoizpen zehatzak


nOiz

2016ko otsaila-maiatza bitartean


eragiLeaK

Bulegoa, BNV
nOn

San Telmo Museoa, Tabakalera, Bilboko Guggenheim Museoa, Gasteizko Artium Museoa, Gernikako Bakearen Museoa eta lurraldeko beste hainbat museo
aurreKOnTua

1.300.000

Proiektu hori indarkeriaren definiziora egindako hurbilketa bat da; arte klasikoaren memoriatik hasi eta arte garaikidearen azken agerraldietaraino. Bakehitzarmena, lurraldeko arte eremu nagusienetan banatuko da. Modu eta formatu desberdinen bidez, arte-baliabideen adierazpen anitz eta zabal bat erakutsiz. Bakearen historia grafiko eta bisualera hurbiltzen den erakusketa handi bat. Bakeraino eramango gaituen ibilbide ikonografiko eta sinbolikoa. Ibilbide horrek, indarkeria modu batzuen irudikapen inplizitua eramango du. Bakearen azpian ezkutatzen den indarkeri hori ulertuta, soilik horrela ezarri ahalko ditugu indarkeria gainditzera garamatzaten egiazko baliabideak eta mugak Erakusketaren tesiak bi gertaera eta margolan bat izango ditu kontuan: XVI. mendean Europan sortu zen nazioarteko zuzenbide klasikoa eta 1659ko Pirinioetako Bakea; margolana, aldiz, 1568.

partaide diren elkarteen sarea


Proiektuak duen garrantzia kontuan izanda, erakusketaren eremu semantiko batzuekin erlazionatuak dauden lan eta dokumentuak gordetzen edota garatu dituzten museo, arte-zentro, eskola, artxibo edo elkarteak gonbidatuak izango dira, beraiek ere lehen pertsonan parte hartu dezaten. Bi izango dira lan iturri nagusiak: Prado Museoak Goyaren (Gerraren ondorio penagarriak) eta Velazquezen (Bredako errendizioa) lan ugari edukitzeaz gain, aurkezten dugun gai-eremu batekin erlazio zuzena du, gerrako harrapakinekin. sofia Erregina Arte Zentro Museo Nazionalak Gernika bezalako obra zaintzeaz gain, aipatzekoa da zuzendaritzak burutu duen lana bildumaren berrantolaketan, horien adibide Gernika eta 1937ko Parisko Erakusketa Unibertsalako Errepublika Pabiloia, abangoardia Europak faxismoari aurre egiteko ekintza bezala isladatu zuena. Bi museo horiei beste hainbat erakunde gehituko zaie: Armadaren Museoa, Toledo / Armagintzaren Museoa, Araba / Gerra Zibilaren Agiritegia, Salamanca / Imperial War Museum, Tel Aviv / Mller Museum, Arnherm / deutsches Historisches Museum, Berlin / Muses Royaux des Beaux Arts, Bruselas / Hessisches Landesmuseum, Darmstadt / Imperial War Museum, Londres / Tate Modern, Londres / Tretyakov state Gallery, Mosku / Mayakovsky Museum, Mosku / Muse National dArt Moderne Centre Georges Pompidou, Paris. san Telmo Museoa izango da erakusketaren gune, eta hiriko hainbat eremutan zabalduko da; Tabakalera, Kutxa Aretoa eta Koldo Mitxelena. Lurraldeko beste hainbat leku ere erakusketak jasoko dituzte: Gasteizko Artium Museoa, /Bilboko Arte Ederretako Museoa eta Guggenheim/ Gernikako Bakearen Museoa/ Baionako Euskal Museoa/ Alzuzako (Nafarroa) Oteiza Museoa.

ekoizpen zehatzak
Erakusketa historiko-dokumentalaz gain, indarkeriaren eta bakearen sorkuntza alorrean lanean aritu diren sortzaile, ikertzaile, artista, mugimendu sozial edota ekintzaileei 27 ekoizpen zehatz eskatuko zaizkie; hiru, bederatzi gai-eremu bakoitzeko. Ekoizpen zehatz horiekin ez ditugu soilik irtenbide argiak aurkeztuko; saiakera bat egingo dugu. Batzuetan, artistek egindako lan gisa erabiliko dira; zehazki, proiektu horretarako egindako lanak. Beste ekoizpen batzuk, lan-oholtzak bezala antolatuko dira. Indarkeriaren inguruan gogoeta kritikoa sortzeko gai diren filosofia jardueren, politika jardueren, jarduera bisualen eta akademiako jardueren arteko elkarguneak sustatzea izango dute helburu.

28JarDueraK

elkarbizitzarako kultura Dss2016eu

10

BaKea

kultura hodeietan, poema jasa


Puxika, hegazkin arin eta hegazkin motor gabeko flota batek Europako zerua zeharkatuko du, hiri guztiak poemaz blaituz
nOLa

Poema bonbardaketa
nOiz

2016ko urtarrilak 19 eta 20an


nOn

Europako hiriak
eragiLeaK

EUNIC / Cultura Action Europe


aurreKOnTua

250.000

Hegazkin txiki bat gure gainetik hegan egiten. Edozein aeroportutik eta guztietatik batera atera da. elkarbizitza, bake, ulermena, maitasuna, esperantza, barkamena eta adiskidetze mezuak garraiatzen dituen hegazkina da. Poesiaz betetako baloi aerostatikoak, hegazkin motor gabeak eta kometak Europako zeruan. Eskoletan eta kolorezko paperetan, aurrez idatzi diren mezuak dira; hitz ederrez osatutako liburupasarteak eta aldizkari-pusketak; guk guztiok bizi ditugun paisai erakargarriak, eremu komunak, argi biziko irribarreak, konfeti puxikak eta bake poemak. Polonia poemaz ureztatzea da helburua, bake poemak, koloreak eta kometak zeruan zehar zabalduz; airegunean eta urrutitik ikusi, baina gertutik sentitzen gaituzten horien irribarreak gure egiteko. Gernikan bete eta Poloniarantz abiatu da. Orain urte asko, beste hegazkin batek aurkako bidea egin zuen, baina ez zituen poemak

Mikel Casal

banatu, ezta irribarreak sortu ere. Ordura arte inoiz ikusi gabeko basakeriaz hondamendia ekarri zuen egun hartatik mende erdia igaro denean, europarrok integrazio-prozesu batean murgilduak gaude, Giza Eskubideak eta herri eta nazioen aniztasunaren zein elkarbizitzaren aldeko baloreak oinarri hartuta. Baina hori guztia iraganeko kontua da, eta gatazkak bizi dituzten lekuetatik gertu egoten laguntzen digu, esperantza eta adiskidetze mezuak enpatiatik gerturatzen dituen prozesuan. 2016ko urtarrilaren 20an, EKH-aren irekitzearen eta Danborradaren ekitaldiekin bat

egingo du elkarbizitzaren aldeko poema jasak. Europako enbaxaden ibilbideari hasiera emango dio: gure itsasontzi, trena eta zirkua. Modu horretan, Europari dss2016eu programa mugitzen hasi dela jakinerazi egingo diogu, bere mugak albo batean utzi eta Elkarbizitzarako Kultura gure proiektuaren berri emanez, beste pertsona batzuengana hurbiltzen hasi dela. Gure bakearen aldeko flotak, 2016. urte osoan zehar, Europa guztia bake poemaz bonbardatuko du, Hiri Interkulturalen Sarearekin eta Hiri hezitzaileen Sarearekin elkarlanean: Paris, Londres, Madril, Berlin, Belfast, Lisboa, Varsovia.

11

BaKea

giza eskubideen zinemaldia


Donostiako Zine eta Giza Eskubide jaialdiak, 2016an, XV. urtemuga ospatuko du, eta Human Rights Film Network sareak proposatutako ekintzei zabalduko dizkie bere ateak
nOLa

Zinemaldia, ikus-entzunezko ekoizpena, Melina Mercouri Saria, nazioarteko gazte eta hezitzaileak
nOiz

2016ko apirila
nOn

Giza Eskubideen Bakearen Egoitza, Antzoki Zaharra, Tabakalera, Victoria-Eugenia Antzokia, Kursaal Kongresu Jauregia
eragiLeaK

FERA (Federation of European Film Directors) / Jana International Film Festival for Youth & Children
aurreKOnTua

1.500.000

Donostia, zinea eta Giza Eskubideak estu-estu uztartuta daude. Gure kultur proiektuaren erronka nagusienetako bat, 2016an hamabosgarren urtemuga beteko duen Giza Eskubideen Nazioarteko Jaialdian ospatzen diren ekintzekin batera egingo den programaren mailaz-mailako hazkundea eta aniztasuna izango da. Enpatiazko eremu bat, Giza Eskubideen urraketaren eta bizi ditugun erronka nagusienen aurrean ikuspegi kritiko eta plurala lantzeko. 2016ko jaialdian, Nazioarteko Human Rights Film Sareko partaide diren hiri guztiei, jaialdian sartuko diren ekintza osagarriak aurkeztera gonbidatuko zaie. Era berean, hezitzaileen eta gazteen ordezkaritza bat bidaliko dute programazioan parte hartu dezan, horrela sare-barnean

After The Rape, Catherine Ulmer

ematen diren erlazio eta elkartrukeak indartzeko. Erronka nagusia bezala, Melina Mercouri Saria gure proiektu bati eskainiko diogu: aurreko urteetan egingo den ikus-entzunezko materialaren koprodukzioari; MEDIA Programaren barruan burutuko da eta gure Elkarbizitzaren aldeko Kultura programaren tag-ekin eta ideia nagusiekin uztartuko da. Europako zine-zuzendariek egingo dituzte film horiek, zinemagile ospetsu eta hasi berrien artean tandem bat sortuz. Film horiek, jaialdiko atal nagusi bezala egingo dute debuta, eta Europako gure ondarearen adierazle izango dira.

Human Rights Film Network


Alemania / Perspective Nrnberg Film Festival, Nurneberg Austria / This Human World, Viena Bolivia / El Septimo Ojo es Tuyo, Sucre Bosnia Herzegovina / Pravo Ljudski, Sarajevo Burkina Faso / Cine Droit Libre, Ouagadougou EE.BB. / Vermont Human Rights Film Festival, Burlington EE.BB. / Erresuma Batua / Human Rigths Watch Festival, New York - London Ethiopia / Addis International Film Festival on Just and Sustainable Development, Addis Abeba Frantzia / Alliance Cine Festival du Cinema de droits de lHomme, Pars Holanda / Movies that Matter, La Haya Italia / Human Rights Nights, Bologna Txekiar Errepublika / One World, Praga Mendebaldeko sahara / FiSAHARA, Tinduf serbia / Free Zone Belgrade Film Festival, Belgrado Hegoafrika-India / Tri Continental Film Festival, Johannesburgh - Cape Town Durban - Pretoria - Delhi - Mumbai suiza / Festival International Films Droits Humains, Ginebra Ucrania / DocuDays Human Rights Documentary Film Festival, Kiev.

Dss2016eu elkarbizitzarako

kultura

JarDueraK29

Asistik Arantzazura, Loiolatik igarota


Erlijioen arteko topaketa, Gipuzkoako bi leku sakratuenetan ospatuko da. Helburua, fanatismoaren aurkako otoitz ekumenikoa sortzea
nOLa

12

BaKea

Europako batasunaren eta aniztasunaren aldeko kometak


Europarako gogoa ospatzeko, gailu hegalarien ekitaldi jendetsua Donostiako hondartzetan
nOLa

14

BaKea

Kometa Jaialdi Bikaina, DIY Erlijioen arteko topaketa, kulturen arteko bakea eta etika, askatasunaren teologia
nOiz

2016ko urria
nOn

Loiolako Santutegia Azpeitian, Arantzazuko Monasterioa Oatin, Gipuzkoa


eragiLeaK

Munduko Elizen Kontseilua / UNESCO / Zibilizazioen Arteko Aliantza / Bakearen aldeko Kultura Fundazioa / Erlijioen Parlamentua / Etika Unibertsalaren Fundazioa / Pax Romana
aurreKOnTua

300.000

Asisko topaketen ondoren, erlijio eta kulturen arteko elkarrizketak pausu garrantzitsuak eman ditu; Chicagoko Adierazpenetik hasi, Erlijioen Parlamentua zeharkatu, eta mundu-etika ideiaren izendapenarekin amaituz. Hala ere, planeta guztiko erlijioen arteko elkar ulertzea erraztuko duen kode unibertsala aurkitzeko erronka ez da emankorra izan. Orain arte. Erlijio komunitateek Euskadin bete duten papera, onerako edo txarrerako, ezinbestekoa izan da gure historian. Jesusen Lagundiaren sortzailea izan zen Loiolako Ignazio euskaldun unibertsal ezagunena da. Argi dago, ortodoxia fundamentalistetatik areago, erlijioen arteko eztabaida eta eztabaida ekumenikorako foro garrantzitsuak sortu direla, erlijio komunitateen altzoan. Beste batzuen artean, jesuita askok askatasunaren teologia sortu zuten eta musulman erreformistak edo beste erlijioetako ekimenek, iturri desberdinetatik, elkartze guneak bilatu dituzte.

nOiz

2016ko irailean
nOn

Gure kostaldeko hondartza guztietan


eragiLeaK

Bertako jauskarien eta parapentelarien Elkartea / Nazioarteko Kometa Jaialdia / The Draghen Foundation / AIREZ
aurreKOnTua

200.000

bazter gabe, eperik gabe


Barruratuak edo baztertuak duden pertsonen sormen sinbolikoari garrantzia eman, gizarte kontzientzia sustatzeko
nOLa

13

BaKea

Donostiako hiru hondartzak, Zurriola, Kontxa eta Ondarreta nagusi dira, elkarbizitza eta elkarrekintza soziala sustatzen duten eremu publikoen artean. 2016ko irailean, Batasunaren eta Aniztasunaren aldeko Nazioarteko Kometa Jaialdia ospatuko da, eta gune horiek, elkartasunaren eta esperantzaren aldeko aireikuskizun erraldoi bihurtuko dira Europako Batasuneko etorkizunean. Milaka kometa, parapente, haize lorategi eta asmamen hegalariz osaturiko ospakizun jendetsua. Asteburu osoan, Donostiako hondartzak alaitasunaren, poesiaren eta kolorearen eremu izango dira; lurraldeko eta Europa guztiko Musika Eskola eta Kontserbatorioetako banda eta orkestrak girotua. Parte-hartzea hiru mailatan banatuko da: Europako eta beste kontinenteetako kometa jaialdi guztiei deialdia egingo zaie, manifestaldi berezi honetan parte hartuko duten ordezkariak bidali ditzaten. Europako aniztasuna adierazten duten asmamen hegalarien diseinu lehiaketa antolatuko da, nazioarteko diseinu-ikasleei zuzenduta. Azkenik, bertako eta lurraldeko eskoletan eta hondartzetan bertan sorkuntza prozesu bat burutuko da, herritar guztiek beren kometa egin eta hegan egiten jarri dezaten.

Erakusketa, tailerrak, artxibategia, Arte Amorratua


nOiz

2012-2016 urteen bitartean Artxibategi-sorkuntza prozesua, 2012-2015 urteen bitartean Erakusketa, 2016ko urria
nOn

Lurraldeko Barneratze Zentroak, Donostiako Bakearen eta Giza Eskubideen Egoitza


eragiLeaK

Prison Art Education Network / Sensibili alle Foglie Kooperatiba / AGUIFES


aurreKOnTua

950.000

Lurralde garatuetan, barrurako agindu-zigorrak eta bereizketak berriro leku hartu dute gobernuen politiketan. Kartzelak, gazteak ixteko zentroak, atzerritarrentzat CIE izenekoak eta erietxe psikiatrikoak birsortzen ari dira, talde desbideratu edo arriskutsu gisa sailkatuak dauden taldeak zuzenduko dituzten asmotan. Proiektu horrek, aukerarik gabe barruratuta dauden pertsonen sortze ekintzei eta mundu sinbolikoei garrantzia eman nahi die. Helburua muturreko erakunde horietan edota bizitzaren muturreko beste egoeratan sortutako hizkuntzei garrantzia ematea da, gizartearen nahiz kulturaren ikuspuntutik. Bazterketa bideratzen duten tresnen inguruan kontzientzia handiago bat sustatu nahi da, baina horiek aztertzen duten baliabide sortzaileen inguruan sortzen dena ere bultzatu nahi dugu. Sensibili alle foglie kooperatiba osatzen duten idazki, inskripzio eta arte amorratuaren artxibategiko seiehun lanekin egindako erakusketak emango dio proiektuari hasiera.
Mikel Casal

30JarDueraK

elkarbizitzarako kultura Dss2016eu

ibilika
Astiro ibiltzeko eta bizitzan azkar ibili ezin diren pertsonei nabaritasuna emateko helburua duen herri-martxa
Hiritartasunaren alde egingo du Ibilika ibilaldi jendetsuak, gizarte barneratzaile baten alde, elkartasuna eta pertsonak zainduko dituena. Ibilaldi bat, Korrikan oinarri hartzen duen pasiera, txandakako herri-lasterketa, 1980az geroztik, bi urtetik behin, Euskadi zeharkatzen duena euskararen alde, eta bere ibilera guztian zehar era guztietako ospakizun ekintzak hartzen dituena. Ibilika-k ezaugarri berezi bat izango du: lasterketa geldoa izango da, eta protagonistak, adinduak, haur-orgak eramaten dituztenak, ahalmen urritasuna edo mugikortasun mugatua dutenak izango dira, beraiek markatuko dute pausoa. Bi urtean behin ospatuko da, hilabete osoan zehar; 2012an hasi eta 2016an hirugarren edizioa ospatuko du. Herri eta auzoetan osatuko dira txanda eta etapa antolatzaileen taldeak, eta paseo esaten dioguna berez ospatzen den bitartean, kultur eta aisia ekintzak antolatuko dira, gai desberdinen inguruan: biziera ona, osasuntsua, elkartasunaren aldekoa, ekonomia berregilea, etika feminista edo aniztasun barneratzailea.

15

Bi z i T z a

Mikel Casal

JarDuera nagusia

bizitzaren aldeko itsasargia


Tags Osasunean eTa eLKarTasunean Bizi Barrura vs KanPOra eTiKa feminisTa sLOw Life KOmuniTaTea gasTrOnOmia HerriTarren BOTerea aDisKiDeT zea

nOLa

Ibilaldi jendetsua
nOiz

2016ko ekaina
nOn

Lurralde osoan
eragiLeaK

Europako Gizarteratzearen aldeko Eskualdez haraindiko Sare / Korrika / Herri Urrats / AEK / Club Fortuna / Gentle Actions (Norvegia)
aurreKOnTua

250.000

DesKriPziOa eTa HeLBuruaK

Bizitzaren aldeko itsasargiak hartuko dituen ekintzak Elkarbizitzarako kultura gure programan kokatzen dira ongizatearen Europan ematen ari diren erronka eta aldaketetan eragina izan nahi dutelako. Espainia eta Europa zahartzen doazen heinean, belaunaldien arteko ikuspegi batekin aritu nahi dugu, haurtzarotik zahartzarora, elkartasun prozesuei indarra emanez. Molde sozio-kultural baten alde egiten dugu, bizi-kalitatea, guztien arteko elkartasun-sare eta elkarbizitza sustatzen duen herritarren esparru bezala, berdinak eta desberdinak; genero berdintasunaren aldeko politikak eta egunerokotasunean erantzunkidetasuna bilatzen dituena. Hori horrela, gure balore kultural garrantzitsuenen artean, gastronomia dago; sakon errotua, bizitzaren sukaldearen metafora ederra, baita ekonomia higiarazlea ere. Europarekin partekatu nahi dugun herriezagutza, esperientzia sozial, enpresa ekimen eta berrikuntza proiektuen multzoa; garapen iraunkorrarekin bat datorren sukaldaritza osasuntsu baten alde eginez. Gure hiriak, era berean, kirol tradizio handia du, horren adierazle antolatzen diren ekintza desberdinak eta gaur egun ditugun hiri elkarteak dira, guk indartu nahi ditugunak.

odolkiak ordainetan?
Biztanleriari erlazio ekonomiko desberdinak (denboraren bankuak, mikrokredituak, dss2016eu dibisa...) bizitzeko aukera emango dioten finantziazio hautabideak saiatzeko proposamena
nOLa

16

Bi z i T z a

Nazioarteko topaketa, ekonomia zuzena, aldizkako txanpona, finantziazio txikien plataforma


nOiz

2012-2020 urteen inguruan Plataformaren hasiera, 2012. urtea Nazioarteko topaketa, 2016ko otsaila
nOn

TOKiKO sareaK eTa eragiLeaK

Lurralde guztian zehar Kursaal Kongresu Jauregian


eragiLeaK

Aspace / Atzegi /Denboraren bankua DSS / Deshazkundea / Donosti Cup / EGHAM / Emaus Fundazio Soziala / Gautena / Gaze / Gehitu / Camelamos Adiquerar / Elkartu / GASG / Kirolgi / Gizonduz / Gureak / Intercambia / Intermn Oxfam / Medeak / Mugabe / MIK / Once / RSC Gipuzkoa / Munduko Arrozak / Biolur / EHNE / Ekolapiko / ACASGI / Euskal-label / Basque Culinary Center / San Senbastian Gastronomika / Slow food Gipuzkoa / Pintxos&Blogs / IXO taldea / Villa Yeyete

Economist of the Commons / Dyndy / Open Money / Time Banks / Goteo / Flattr
aurreKOnTua

750.000

naziOarTeKO sareaK eTa eragiLeaK

Ashoka / CGLU (United Cities and Local Governments) / City of Women /CSR Europe / Du Ct des Filles / Euro PRO-Ferm / European Feminist Forum / European Social Forum / Kirolaren Eurosare / EVAH (Espace de Vie pour Adultes Handicaps) / Gender Art Maps: Constant (Association for Art and MediaBruselas) / Inclusion Europe / International Association of Educating Cities / International Museum of women /R&D Research and Degrowth / SIX / Time Banking UK / WHO Age-Friendly Environments Programme / Biodiversity International / Euro-Toques / European Network of Regional Culinary Heritage / Banlieues d'Europe / Oresdun Food / IPC (International Plannig Committee) / Slow Food Intenational / Via Campesina / 1000cal 1 $ / ENCC (European Network of Cultural Centres)

Bidezko ekonomia zuzenago baten alde egiten dugun apustu horretan, finantziazio modu desberdinak indarrean jarri nahi ditugu: crowdfounding, mikrokredituak edo erkidego txanponak. Esperientzia pilotu bezala, eta beste gauza askoren artean, aldizkako dibisa baten sorkuntza proposatzen dugu, 2016. urte osoan zehar gure betiko diruarekin batera arituko dena. Gipuzkoarrak eta bisitatzen gaituen edonor, horrela, sistema ekonomiko desberdin baten partaide izango dira, erlazio eta elkarbizitza forma desberdinak sortuko dituena. Txanpona gizartearen alde emandako denbora eta norberaren ahalmenen trukean lortuko da. Borondatezko lanak eta mezenasgoaren gaitasunari dagozkion tratu ekonomikoak garatuko dira. Hori guztia, erabilerazko balioaren eta gauzen trukearen balioaren arteko ezberdintasuna esperimentatzeko. Horrez gain, Bizi al daiteke Dirurik gabe? nazioarteko topaketa antolatuko da. Bertan, helburuak lortzearren, eta adibide zehatzak erabiliz, hain diruzaleak ez diren eta diruaz areago doazen ekonomia moduei buruzko hausnarketa egiteko aukera emango da.

Dss2016eu elkarbizitzarako

kultura

JarDueraK31

17

Bi z i T z a

kooperarock 8/8/8
Diziplinaz haraindiko arte-plataforma kooperatiboa, Tabakalera berrian estreinatuko den Opera rock ikuskizun bat aurkeztuko duena, era guztietako adierazpen eszenikoak eta musikalak garatuko dituelarik
JarDuera nagusia nOLa

Ikuskizuna, arte prozesu disziplina-anitza, artista kooperatiba, opera-rock


nOiz

Martxoa 2016 (Aste Santua)


nOn

Tabakalera, Donostia
eragiLeaK

MCC / Ars Industrialis / Audiolab / MsicaExMacchina / Buenavista / Donostiako Musika Eskola / Pearle (Performing Arts Employers Associations League Europe), Musikene
aurreKOnTua

350.000

Kooperarock neologismoan, kooperatiba eta opera rock hitzak batzen dira, lehen begiratu batean elkarren artean zerikusi handirik ez duten hitzak. Lehenengoak kooperatibismoaren aipamena egiten du, erro sakon eta herri tradizio handia dituenak. Mugimendu sozial horrek, XIX. mendetik aurrera, elkartasuna, elkar laguntza, demokrazia, norberaren esfortzua eta berdintasuna bezalako printzipio nagusietan oinarritzen den kudeaketa eredu bat proposatuko du. Bigarren hitzak, 70. hamarkadan zehar, ikuskizun ikaragarria izan nahi eta konbentzionalismoekin apurtu nahi zuen rock-aren isla da. Herri-kultura, goi kulturaren moldeetara iristen saiatuko da. 70. hamarkadan ere, lan antolaketaren aldaketa sakona bizitzen hasi ginen, lehen eta bigarren sektoreetan batez ere, handituz doaz ekonomiaren hirugarren sektorerako aldaketa.

Modern Times, Charles Chaplin

8 orduko lanordua, 8 orduko aisialdia, 8 orduko lo-atsedena. Lelo horrekin eta langileriaren askatasun osoa lortu nahian, langile-mugimenduak, lanaldiaren murriztea eta arautzea eskatuko du, XIX. mende amaieran. Hala ere, leloa, ironiaz bada ere, existentziaren araubide eta normalizazio sinbolo bihurtu da, eta, dirudienez, ez du askatasun -asmo horrentzat aukera gehiegirik uzten. Bizitzaren esparru desberdinak elkarren gainean jartzen zaizkigun muga jo dugu. Gizartea den lantegiak 24 orduz egiten du lainopeko lana. Era horretan, lana, ametsak, zeregin gabe (benetakoa, irudimenezkoa, sinbolikoa), guztia izango da ekoizpen, lan materiagabearen menpe dagoen gizartera garamatzan aldaketa prozesuan.

Quadrophenia, Franc Roddam

Ezagutzaren gizarte eredu horretan, arteak leku onuragarria lortzen du. Artearen esparrua, mota desberdinetako jardueraeremua da, baita ekoizpen, hezkuntza, askatasun edo subjektibitateen sorkuntzan aritzeko, ulertzeko eta berriz pentsatzeko laborategien eremu ere. Ondorioz, opera rock formatuaz, gai desberdinen artean hausnarketa egin nahi da: ereduaren iraunkortasunik eza, ekonomia sistematikoaren krisia, lanaren arautze eza eta eskasia. Pixkanaka, lorpen sozialak galtzen goaz, eta krisi energetikoaren edo desoreka ekologikoaren ondorioz, ideia horiek berraztertzeko geroz eta premia handiago dugu. Ikerketa zehatz baten adierazle gisa, Euskadiko kooperatibismoaren gestio-eredutik hastea proposatzen dugu. Horretarako, Mondragon esperientzia deritzona hartuko dugu oinarri; nazioarteko garrantzia duen kasu hau munduko unibertsitate ospetsuenetan aztertu eta 1956. urtean Jose Maria Arizmendiarrieta Aitak bidean jarri zuena. Bere ideologiaren abiapuntu, lanaren kristau-etika bat da. Mondragon Taldeak osotasunezko gizarte eredu bezala aurkezten du bere burua; lan noziotik, ekoizpen katearen maila guztiak jasotzen dituena (hezkuntza, lantegia, zerbitzuak) eta langileari esparru babesle bat eskaintzen dio, horren partaide izan dadin. Fruituak eman dituen eredua, eta beste askoren antzera, berriz finkatzeko prozesu sakon batean murgildua aurkitzen da; balore kooperatiboak ekonomia global batera egokituz, eta bere ekoizpen-sistemak eta ideia-eskemak, ukiezinetan geroz eta gehiago oinarritutako ekonomia postfordista batera egokituz. Kooperarock-a osatzeko, plataforma multidisziplinarra eraikiko da, era guztietako adierazpenak erabiliz, jaialdi ikusgarri bat aurkeztuko duena: irrati-saila, saiakera, filma, musika piezak, antzerkia, bideo emankizunak, polipoesia, margoa, txotxongiloak, etab. Musikene Eskolako eta Europako beste hainbat zentroetako ikasleek eta irakasleek, Arte Ederrak Fakultateko artista multimediek eta Europako zine eskolek, aktore, dantzari eta sortzaileekin bat egingo dute sormen-laborategi bat eratzeko. Bertako emaitza 2016an emango da ezagutzera, Tabakaleran. Ekoizpen material (tabako lantegia) eta ez materialen (kultura bitarteko izanik, lantegi soziala) hornikuntza gisa, ibilbidea egin duen eraikina.

18

Bi z i T z a

gizarte irekiak

DV

Gure lagunarte gastronomiko tradizionalek ateak eta sekretuak irekiko dituzte, bertako gizartearen estamentu eta bisitan datozen guztientzat
nOLa

Gastronomia foroak, eztabaida, solasaldiguneak, kulturen arteko ELKARBIZITZA topaketak


nOiz

2016 urtean, hilabetean behin


nOn

Donostiako Lagunarte Gastronomikoetan, mundu osoko Euskal Etxeetako Sarean


eragiLeaK

Lagunarte Gastronomikoak / Pintxos&Blogs Basque Culinary Center / Euskal Etxeetako Sarea


aurreKOnTua

88.000

Metropolis, Fritz Lang

Jarduera artistikoa oinarri hartuta, handitzen doan lorpen sozialen galeraren eta desoreka ekologikoaren inguruan hausnartu nahi da

Elkarte gastronomikoak euskal gizartearen bereizgarri dira, sukaldea ekintza sozial bihurtzen duen eta ohituren babesaren adierazpen gorena. Publikoa eta pribatuaren arteko lekuak, mahai baten inguruan, jatorri eta gizarte maila desberdinetako pertsonak biltzen dituzte. Momentu honetan bizi duten modernizazio eta zabaltze prozesuak kontutan izanda, hausnarketa eta elkarrekintza esparru bihurtu nahi ditugu, biztanleriari, Erasmus ikasleei, langile immigranteei eta bisitan datozenei irekiaz. Bertan, jateaz gain, urtean zehar jasotako gaien inguruan eztabaida sortzeko aukera luzatuko da. Elkarbizitzarako kulturarekin zerikusia duten gaiak. Aisiarako eta gastronomiarako leku duten topaketa horiek, Lau kontinentetako leku desberdinetan aurkitzen diren Euskal Etxeak sarean izango dira aldi berean.

32JarDueraK

elkarbizitzarako kultura Dss2016eu

19

Bi z i T z a

feministaldia
Jarduera eta ekintza feministen multzoa. Artearen bidez, emakumeak bizitza publikoan duen zereginarekin eta bere lanbidearen eta bere bizitza pertsonalaren arteko kontziliazioarekin zerikusia duten arazoak agerian jartzeko
nOLa

Hedatutako programa, topaketak, jaialdiak, erakusketak, tailerrak, performance ekintzak, sexu-generoa


nOiz

2016ko abenduan
nOn

Donostiako Emakumearen Egoitzan, lurraldeko esparru publikoetan


agenTes LOcaLes

Emakumearen Egoitza/ Medeak / La Strada International Network / Gender Art Map / Wikihistorias / Futuramak / City of Women / Europe pro-femme / European feminist forum / International Museum of Woman / IFA (International Federation of Actors)
aurreKOnTua

200.000

Ibilbide luzeko programa feminista soziokulturala da. dss2016eu egitasmoaren laguntzarekin, jauzi kualitatibo bat emango du, teoria feministak ezagutzeko premia duten horiengana. Eskuragarriago den hirigintza, askatasun sexuala, sexista ez den komunikazioa, emakumeek bizitza publikoan duten zeregina, erantzukidetasuna etxeko lan eta zainketetan eta lanbidearen eta bizitza pertsonalaren arteko kontziliazioa bezalako gaiak aztertuko dira. Feministaldia, 2016. urte osoan hedatuko den programa izango da. Era guztietako jarduerak antolatuko dira, eta ekintza konkretu batekin amaituko da: Futuramak. Nazioarteko guraso futuristen topaketa da Futuramak. Europa zahartzen ari dela kontuan hartuta, amatasun gaztetzailea, kilikagarria, pozgarria, hezitzailea eta alai baten abentura proposatuko du. Etorkizu-

Feministaldia

nerako esperantza. Horrez gain, eta bertako eta nazioarteko sareak indartu nahian, esperientziak gehitu eta mapa berriak marrazten dituzten proiektuen garapenean eta bateratzean lan egingo da: Wiki-istorioak, Euskadiko arte garaikidea jorratzen duten istorio eta kontakizun plataforma-artxibategia, artista eta bitartekariek lehen pertsonan kontatzen dituztenak; edo Gender Art Maps: European Cultural Foundation-en babesarekin, Europa garaikideko generoak, sexualitatea, arraza eta etnikotasunaren arteko erlazioa aztertzen duten jarduera artistikoak, proiektuak eta erakundeen mapa interaktiboa.

Feministaldia

20

Bi z i T z a

on egin!
Gure eskualdean lehen sektorearen ezagutza areagotu nahi da: baserriak, baratzak, herri-merkatuak... era horretan, bizitza modernoaren nondik norakoak inposatzen dizkigun otordu ohiturak berriz pentsatzeko aukera izango dugu
nOLa

Programa hezitzailea, Slow Food, gastronomia ibilbideak, Jaten Duguna Gara


nOiz

2012-2016 urteen bitartean Programa hezitzailearen hasiera 2012an Denboraldiko 4 sorta: 2016ko urtarrila, apirila, uztaila eta urria
nOn

Lurralde osoan
eragiLeaK

Basque Culinary Center / Tolosako Udala / Ordiziako Udala / Ikastolen Elkartea / Ekolapiko / Kutxa Fundazioa / Landa Garapeneko Agentziak
aurreKOnTua

650.000

Aldi berean, formala eta informala den programa hezitzaile bat da. Jaten duguna gara, ideia horretan sakonduz, gure elikatze sistemara modu jakitun eta arduratsu batean hurbildu nahi gaitu, elikadura-sistema hori aldatzeko ideia proposatuz. Gure ingurunean, aditu ezagunak ditugu, klixeak albo batean utziz, proposamen arriskutsu eta ausart bat landuko luketenak. Gure eskualdean lehen sektorearen ezagutza areagotu nahi da: baserriak, baratzak, herri-merkatuak. Tokiko eta beste hainbat lekuetako jakiak berriro ezagutu nahi ditugu, etxeko otarrean geroz eta maizago aurkitzen ditugun jakiak. Urtaro bakoitzeko jakiak zeintzuk diren ezagutu nahi dugu, dieta orekatu eta osasuntsu bat eduki ahal izateko, zein eratan konbinatu ditzakegun jakin nahi dugu, elikagai-osagaiei etekina ateratzeko, horiek prestatzeko aukerak zein diren ezagutzeko, eta, nola ez, beraien usaina, zaporea, besteak beste, gozatu nahi ditugu.

Mikel Casal

Baserri, azoka, jatetxe eta arrain merkatuetara ibilaldiak egingo dira. Betiko errezetak berreskuratuko dira, produktu berriak erabiliz, berriro asmatzeko. Munduko hainbat lekuetatik datozen ikaskideen gastronomia ezagutuko dugu. Aldizkako gosari eta askariak. Biziraupen jaki-tailerrak antolatuko dira. Dastatzeak. Sasoiko produktuen egutegiak egin eta jakien etiketatua aztertuko da. Kontsumo-komunitateak antolatuko dira. Tolosa eta Ordiziako herrietan egiten diren bezalako azokak sustatuko dira.

Programa hezitzaile hau, Nazioarteko Gastronomia, elikadura eta elikadura subiranotasun Kongresuarekin osatuko litzateke, 2016an. Europako nekazaritza eta abeltzaintzako merkatu erraldoi bat antolatuko da; salgune eta produktu aniztasun baten laguntzaz, poloniar eta eslaviar gastronomiari garrantzi berezia emango zaio. Festa giroko parte-hartzea sustatuko duten beste hainbat ekintza ere antolatuko dira, adibidez, Ama Lurra, Nazioarteko Slow Food Eguna ospatzeko antolatuko den ekintza.

Dss2016eu elkarbizitzarako

kultura

JarDueraK33

21

Bi z i T z a

kirolarekin
Adiskidetasunarekin, aisiarekin eta osasunarekin bat, jarduera fisikoak duen garrantzia azpimarratu nahi da. Biztanleriaren partaidetza eta kohesioa erraztuko dituzten ekintzak sustatuko dira
JarDuera nagusia nOLa

Kirol ekintza jendetsuak, lemen maratoiaren gaiekin egindako murala


nOiz

2016 Hondartza futbola, haur-txapelketa, 2016ko maiatza Donosti Cup edizio berezia (5 kontinenteetako haur-futbol txapelketa, 2016ko uztaila Behobia-San Sebastin edizio berezia, 2016ko azaroa
nOn

Donostiako futbol-zelaietan, Behobia (Frantzia) eta Donostia arteko ibilbidea


aurreKOnTua

250.000

Gipuzkoak duen ezaugarrietako bat kirola maiztasunez eta taldeka egiten duen jende ugaria da. Lehiak helburu ez diren neurrian, aisia, adiskidetasuna eta osasunarekin bat datozen kirolak: korrika, trecking-a, bizikleta, surfa, irristailua, futbola, etab. Urtean zehar, kirol ekimen ugari ospatzen dira, hiri elkarte eta erakundeek antolatzen dituzte, eta gizon zein emakume askok parte hartzen dute horietan. Jatorri, adin, kultura eta ideia desberdinetako pertsonak dira, inor baztertu gabe, lagunartean aritzen direnak, biztanleriaren sartzea eta kohesioa posible bihurtzen dituzten kiroletan aritzen direlarik. 2016. urtean zehar, proba horietatik hiru, nazioartekotu nahi ditugu ahalik eta gehien, Europako hiri desberdinetatik datozen, batez ere Poloniatik, klub eta kirolari gehiagoren parte-hartzea behin eta berriz azpimarratuz. Udaberrian,

DV

Europako Kirol Egokituaren Topaketa ospatuko da, 2011n estreinatu eta Kontxa alboan eraikiko diren instalazio egokituetan. Udaran, eta hamar egunetan, Donosti Cup ekintzak, urtero egin duen bezala, bost kontinenteetako haurrak bilduko ditu, prestutasuna eta kiroltasuna sarituz. Udazkenean, berriz, ziurrenik zonaldean ematen diren kirol jardueretatik ezagunena dena ospatuko da: Behobia eta Donostia arteko erdi maratoia, 25.000 partaide baino gehiago dituena. Urtero bezala,

oraingoan ere, irteera mugan bertan emango zaio. Ekintza horiez gain, Lemen maratoia abian ipiniko da. Izena emango duten partaide guztiek, aniztasunetik, elkarbizitzarekin zerikusia duen lema bat edo Europako irudi bat, bakoitzak aukeratzen duena, eramango dute beraien zenbakian. Horiekin, urtean zehar, talde mural bat sortuko da.

kasu! kasu egiten


Kalean egingo diren ekintza txikiak izango dira. Lagun hurkoaren zainketarekin zerikusia duten leku eta esperientziak ezagutzera emango dituzte. Besteen arretari emanak bizi direnen ahalegina indarrean jarri nahi da
nOLa

22

Bi z i T z a

Europako banketea
Artea eta gastronomia batzen dituen proiektua. Jarduera ibiltarien bidez, esperientzia berriak zabalduko ditu
nOLa

23

Bi z i T z a

Nazioarteko gastronomia erakusketa, artxibategia eta sormen-jarduerak


nOiz

Jarduera sortzaileak, kale ekintzak,tailerrak eta performanceak, zainketa-lanak agerian jarri


nOiz

Tailerrak, 2012-2016 urteen bitartean Kaleko ekintzak, 2016ko urtarrila


nOn

Hurbiltasun zentroak eta lurraldeko hiriguneak


aurreKOnTua

200.000

Gure hiriak jario eta ekoizpen eremuak dira batez ere. Ez dira norberaren eta besteen zainketa errazteko pentsatuak izan. Aldatzen saiatu behar garen errealitatea dugu hori, horretarako, eremu publiko abegikor eta eskuragarri bat eskatuko dugu. Helburu hori lortzeko, kaleko ekintza txikiak proposatzen ditugu. Horien bitartez, aurretik existitzen ziren eta biztanleriak menderatu dituen leku horiek aurkitu eta seinaleak jarriko ditugu; besteen zainketarako aproposak diren lekuak. Jarduera sortzaileen bidez, ikusgarritasuna eman nahi zaie, duten garrantziaren kontzientzia hartuz. Ekintza horrek, ez du soilik besteen zainketa landuko. Norberaren zainketa ere jorratuko da, izan ere, norbait bere ardurapean duten horiek izaten dira askotan laguntza gehien behar dutenak: seme eta aitona-amonak zaintzen dituzten emakumeak, gure gaixoak zaintzen dituzten etorkinak...

2016ko urria
nOn

San Telmo museoan eta Basque Culinary Center Zentroan


eragiLeaK

Food Cultura Museum / Tolosako Udala / Ordiziako Udala / Ikastolen Elkartea / Ekolapiko / Kutxa Fundazioa / Landa Garapenerako Agentziak / The Glutton Club
aurreKOnTua

200.000

Janariaren eta horrek dituen esanahi sinboliko, sozial eta kulturalen inguruan arituko den proiektu artistikoa, gozamen hutsetik areago joango dena: zaporeak eta hizkuntzak, produktuen jatorriak, ekoizpen eta zabaltze moduak, izaera folkloriko eta nortasun-adierazgarri, nahia eta boterearekin lotura, laborategia gisa duen papera, janariaren inguruan sortzen diren errituak aztertuko dira. Erakusketa-laborategi, sukalde erraldoi bat izango da proiektua. Jakiekin lan egin duten eta gastrokulturalaren memoria bizia izatera iritsi daitezkeen artista desberdinen esperientziak oinarri hartuko dituena. Formatu ireki eta ibiltaria izango duen erakusketa da; herri izatea duten bertako sukaldeak sortuko ditu eta artea eta gastronomiak bat egingo dute, sortze esperientzia berri batean. Sukalde-erakusketa horietako bat, modu iraunkorrean, 2011n Donostian inauguratuko den Basque Culinary Center Gastronomia Unibertsitate berrian ezarriko da.

Iigo Ibaez

34JarDueraK

elkarbizitzarako kultura Dss2016eu

talentuz erantzun
pertsonen eta beren esperientzien erretratua. Beraien lorpenen garrantziarekin gizadian eragina izan dute, eta mundu guztian ispilu eta ardatz dira
JarDuera nagusia nOLa

24

Bi z i T z a

GPZK(ez)iristeko
Ahalmen urritasuna duten pertsonen eguneroko bizitzaren garapenean traba diren lekuen multimedia mapa
nOLa

26

Bi z i T z a

Erakusketa, tailerrak, artxibategi-web bat

Ikerketa soziologikoa, erakusketa ibiltaria, nazioarteko topaketa, artxibategi-web bat


nOiz

2012-2016 urteen bitartean Erakusketa, 2016ko apirila


nOn

San Telmo Museoan


eragiLeaK

Transition Cities / Clubture Network / London School of Economics / Milango Politeknikoa / EHU
aurreKOnTua

250.000

Nazioarteko pertsona edo hiri mugimenduak aurkitu nahi dituen proiektua. Beraien adibide edo esperientziekin, beraien esparruetan aldaketa txikiak sortu badituzte ere, nazioarte mailan eragin handia izan dutelako. Beste hainbat lekuetan aritu ahal izateko eredu diren gertaera anitzak. Nor diren jakin ondoren, artxibategi-web bat, erakusketa ibiltari bat eta mugimendu horien ordezkariekin topaketa bat antolatuko dira, beraien esperientziak ezagutu eta indarrean ipiniko ditugularik. 2016. urtean zehar, Donostiara gonbidatuko ditugu izan dituzten esperientziak kontatu ditzaten eskoletan eta kultur etxeetan.

nOiz

2016ko urria-azaro bitartean


nOn

Tabakalera eta eskualdeko Hurbiltasun Zentroak


eragiLeaK

Blast Theory / Zexe.net / UbiQa


aurreKOnTua

175.000

Sakelako telefonoekin eta gailugeolokatiboekin burutuko den ekintza. Hutsune digitalaren biktimak diren ahalmen urritasuneko pertsonen transmedia jabetza sustatzeaz gain, hainbat taldeek hiri batean izan ditzaketen traben inguruan salaketa eta hausnarketa tresna digitala izango da. Ahalmen urritasuna eta mugikortasun mugatua dutenentzat, eguneroko bizitzan traba diren lekuen multimedia mapa bat sortzea da helburua. 2016an, prozesu guztiaren erakusketa egingo litzateke; bertan ordurako eskuragarriak izatera pasatu diren lurraldeko mugarri guztiak agertuko lirateke.

bakoitza euro 1ean


Elikadura osasuntsua eta elikadura subiranotasuna aztertuko dituen proiektua. Gure sukalde laborategietan burutuko da
nOLa

27

Bi z i T z a

Ikerketa, sukalde laborategiak, kongresua, elikadura subiranotasuna, errezeta lehiaketa


nOiz

Kongresua: 2016ko azaroa Errezeta lehiaketa: 2016ko uztaila


nOn

Kursaal Kongresu Jauregian, Ficoba, hiriko eremu desberdinak


Franois Jgou / Ezio Manzini, Collaborative Services

eragiLeaK

kebab pil pil erara


Nazioarteko gastronomiaren festa erraldoia. Immigrazioa bezalako fenomeno sozialek irudikatzen duten Europako mapa soziologikoaren zapore eta sukalde ohituren nahasketa ospatuko da
nOLa

25

Basque Culinary Center / IXO taldea / Tecnalia / San Sebastin Gastronmica / Loiolatarra Elkartea
Bi z i T z a aurreKOnTua

300.000

Ikerketa proiektu bat. Asko dira Gipuzkoan sukalde laborategi prozesuak garatzen ari diren pertsonak. Horietako batzuekin burutuko da honako proiektua. Pertsona batek egun batean behar dituen janbeharrak betetzen dituen jaki bat sortu nahi da, neurrizko prezioan salduko dena. Lanaren aurkezpena, 2016. urtearen zehar egingo da, Nazioarteko Gastronomia, elikadura eta elikadura subiranotasun Kongresuarekin bat eginez. Horrez gain, errezeta erraza-energetikoa-osasuntsua lehiaketa bat antolatuko da, ezaugarri horiek dituzten platerak sortzeko: baratxuri sopa edo itsas kabra pastela, adibidez.

Gastronomia lehiaketa, jaialdi erraldoia, bategite sukaldaritza, ohiko sukalde liburuen bersortzea
nOiz

2016ko abuztua
nOn

Boulevard, alde zaharreko tabernetan, Donostia inguruko herriko plazetan


eragiLeaK

Basque Culinary Center / Gipuzkoako Hostalaritza Elkartea / Eskualdeko Udalak


aurreKOnTua

150.000

Gastronomia lehiaketak, gure sukalde ohitura alai eta herrikoiaren zati dira. Hemen bezala ez da beste inon jaten ideia albo batera utziko duen lehiaketa antolatu nahi dugu, ohiko errezetak birsortuko dituen zerumugak gainditu eta nazioarteko sukaldea berriro asmatzeko aukera izan. Guztia, herri-ausardiaren jaialdi batean murgildua egingo da. Jaki eta kulturen arteko nahasketatik ikasi nahi dugu, errezetak partekatu eta munduko eta bertako usain zein zaporeen nahaste eta bat egitearekin ausartu, sormen modu batean. Ospakizun egun handi bat, sukaldean aritu, jan, dantza egin, abestu, jendea ezagutu eta harremanak izateko aukera emango diguna.
Mikel Casal

Dss2016eu elkarbizitzarako

kultura

JarDueraK35

28

a HOT s a K

rompeolas olatu talka festibal


Amateur kulturaren jaialdia, pertsonen energian eta besteekin partekatzen duten sortzeko ahalmenean oinarritua
JarDuera nagusia nOLa

Jaialdi jendetsua, parte-hartzea, formatu anitzak, DIY, DIT


nOiz

ahotsen aldeko itsasargia


Tags HizKunT zaK KuLTur DiBerTsiTaTea eusKera HizKunT z arTisTiKOaK TransmeDia iT zuLPena arT xiBOa DesKriPziOa eTa HeLBuruaK

2012ko maiatza 2013ko maiatza 2014ko maiatza 2015eko maiatza 2016ko maiatza
nOn

Lurralde osoko hainbat eremu publiko


aurreKOnTua

1.800.000

Ahotsen aldeko itsasargiaren barruan antolatu diren ekintzak, gure Elkarbizitzarako Kultura programan aurkitzen dira. Gure aniztasun linguistikoa eta kultur aniztasuna nortasun konplexuen marko batean garatzen dira, aniztasunaren Europa sortu ahal izateko, hizkuntza artistikoen aberastasun handi baten bidez agertzen direnak. Euskarak mundu osoan dauden eremu urriko hizkuntzen artean lidergo tokia betetzen du, hori dela eta, galdera asko luzatzea da gure proposamena, hitzekin amestu eta jolastea, historiak asmatzea, kontatu eta kantatzea; guztia, ahozko ohiturak bertsolaritza, eskolek, kontserbatorioek eta musika jaialdiek, kultur sisteman paper garrantzitsua betetzen dute. Ahalmen hori oinarri hartuta, programa hori helburu zehatz batzuekin sortzen da: abesti eta kondaira berriak osatu, gaur egun ezagutzen ditugunak berriro landu, balore berriak helarazi, mito berriak asmatu, XXI. menderako irakatsi berriak aurkitu; baina ez dugu era bakarrean egin nahi, jarduera artistiko guztiak kontuan izan nahi ditugu. Proiektu horrek, jende guztiarengana iritsi nahi du, eta Europa zein beste hainbat lurraldeetatik, gu ezagutzera edo beraien etorkizunaren berri ematera etortzen direnak ere parte-hartzera gonbidatu nahi ditu.

Gaur egun errotuta dagoen Olatu Talka ekimenak 2010eko apirilean ospatu zuen lehen edizioa, eta aurrerantzean ere jarraitzeko asmoa agertzen du

Olatu talka jaialdia. Udaberrian ospatuko den kutur jaialdi bat. Biztanleriaren sortzeko ahalmenean oinarritzen da. DIY (Do It Yourself) eta DIT-tik (Do It Together) hasi eta norbanakoaren eta talde-irudimena jokoan jarriko duen proiektua. Jaialdiaren helburuak jendearen sormenaren ekarria eta protagonismoa bultzatu nahi ditu, horretarako ekintza eklektiko ugari antolatuko dira, neurri eta tipologia desberdinekoak, jakintzaren adarren arteko izatea dutenak, gurutzaketak, nahasketak eta sorkuntzen multzoak sortzen dituztenak; ekintza horiek, olatu talka indarrez gainditu, eta hiria, ekintza eta jarrera askeago, sortzaileago eta desberdinez beteko dute. 2010eko apirilean ospatu zen Olatu Talkaren lehen edizioa, eta 2016rako, Europan dauden DIY kultur jaialdi desberdinekin harremanak landu nahi dira; apirilean, jatorri desberdinetako taldeek elkarrekin ekoizturiko lan eta ekintzekin kultura hiritar askearen jaialdi bat ospatuko da. Jaialdi hori joan den urtean jarri zen abian, gure Europako Kultura Hiribururako ahaleginean lehen urtearekin bat eginez. Aurtengo maiatzean, Hautatze Batzordeko hainbat kidek hiria bisitatu baino egun batzuk lehenago, jaialdiaren bigarren edizioa ospatuko dugu. Gure hautagaitzaren azken emaitzak direnak direla, aurrerantzean jarraipen bat izango du.

TOKiKO sareaK eTa eragiLeaK

AEK/Bagera/Basque Center on Cognition Brain and Language/ UNESCO Katedra/ EHU Munduko Ondare Linguistikoa/EIZIE/Elhuyar/ Euskaltzaindia/Euskararen Aholku Kontseilua/Euskal Idazleen Elkartea/ESCIVI/ Euskal Eskola Publikoak/Eusko Ikaskuntza/HABE/Ikastolen Elkartea/ Kontseilua/ UZEI/Euskal Idazleen Elkartea /Bertsozale Elkartea/Buenavista Prollekzions/ Easo Korua/EHME (Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartea)/Eresbil/ERTZ/ Euskal Herriko Abesbatzen Elkartea/ Euskal Herriko Kontalariak/Gaztemaniak/ Literaktum/Donostiako Orfeoia / Ikastunak/EITB/Eskola 2.0/KZGunea/Kultur Etxeen Sarea/ESLE/Gipuzkoa Encounter/IK4/Ikerbasque/Innobasque/Tecnalia / Musikene

naziOarTeKO sareaK eTa eragiLeaK

Basque Clubs Network/Mercator (European Research Centre on Multilingualism and Language Learning)/Network to Promote Linguistic Diversity/ AEPO(Association of European Performers Organisations)/Cape Clear Island International Festival Cork/Culture Action Network/EFNYO (European Federation of National Youth Orchestra)/EMU (European Music School Union)/ Europa Cantat/European Association for Music in Schools/European Writers Council/Festival at the Edge-Shropshire/Festival International du Conte en Uzege-Uzs/Festival of Narrating Arts Graz-Nierdersterreich/International Federation for Choral Music/International Storytelling Festival-Kozani/ International storytelling network/Gudalajarako kondairen maratoia/Scottish International Storytelling Festival/The European Association of Conversatoires/ (un)common Sounds Network/World Shakespeare Festival (London 2012)/ World Storytelling Day/EBLIDA
Dani Blanco

36JarDueraK

elkarbizitzarako kultura Dss2016eu

29

a HO T s a K

heri hotza, hizkuntzaren azkentzea


Eremu urriko hizkuntza batean idazten duten idazleek, beste hainbat adierazpen-alorretako sortzaileekin eztabaidan arituko dira. Elkarrekin, diziplina desberdinetako adierazpenak sortuko dituzte
nOLa

Idazleen topaketa, eremu urriko hizkuntzak, jaialdi erraldoia, kalejira


nOiz

2016ko maiatz-ekaina bitartean


nOn

San Telmo Museoa


eragiLeaK

Conseil Europen des Associations de Traducteurs Littraires


aurreKOnTua

250.000

Eremu urriko hizkuntzek desagertze-arrisku handia dute. Mehatxu horren aurrean, asko dira indarrean ipini ahal daitezkeen jarrerak. Guk bat proposatuko dugu, jarrera heroikoa eta era berean suizida izan daitekeena: berpizteko aukera bakarra desagertzea da. Hipotesi horren oinarrian, normalean eremu urriko hizkuntzetan aritzen diren lurralde desberdinetako idazleak elkartuko dira. Beraien ikuspegiak beste hainbat adierazpenesparruetako sortzaileek dituztenekin aurrez aurre jarriko dituzte, era horretan desagertzearen gaiaren inguruko kontakizun-esperientziak landuko dituzte. Hizkuntza guzti horien artetik jaioko den hizkuntza berri bat sortzeko ariketa sinbolikoa izango da. Espezie berri bat izango

balitz bezala, mitologia animali berri bat. Proiektua, mito berri baten definizio literaturazko eta bisual batean gauzatuko da. Buru, beso, mihi eta hanka asko dituen animalia berri horren mitoa hain zuzen. Bere desagerpena haraindiko elkarrizketan haziko den izaki. Donostiako hiriko kaleak zeharkatuko dituen antzezlan handi batek, mitologia animalia hori ekarriko digu 2016an. Horrez gain, espezie berri horri eskainitako erakusketa bat antolatuko da, argitalpen inprimatu eta digital bat gehituko zaiolarik. Ikuspegi akademikoago batetik, Mintzolan, eremu urriko hizkuntzen Kongresu bat antolatuko da. Nazioarteko adituek, hizkuntza horiek duten desagerpen arriskuari era positibo eta berritzaile batean aurre egiteko aukera desberdinak aurkeztuko dituzte.

Mintzola ahozko mintegia


2020. urtean emango zaio hasiera Mintzolak sustaturiko Euskararen dokumentazioaren eta ahozko tradizioaren Zentroari. Eremu urriko hizkuntza baten ahozkotasunari dagokion artxibategi handiena bilduko da bertan. Dagoeneko hasi dira ildo desberdinetatik joango diren ikerketak lantzen. Honako fase hauetan garatuko dira:
2010-2014. Analisia, diagnostikoa eta

estrategia. Material guztiaren bilketa, bertako eragileekin batera lan egitea eta etorkizuneko ekintzak zehaztu. Frantziara zabaldu, eta material bilketa. Mugan zeharko ardatza azpimarratuko da.

2014-2016. Ikerketa Espainia eta

2016-2020. Ikerketa Europar eta

mundura zabaldu. Azken fase horretan, Heri hotza proiektua gehituko zaio.

30

a HO T s a K

egunero kontu ezberdina


Ipuin-kontalarien nazioarteko topaketa. Mundu guztiko ahozko tradizioaren igorleak elkartuko dira. Betiko kondairak kontatu, eta berriak asmatu eta plazaratuko dituzte
nOLa

Ipuin kontalarien nazioarteko topaketa, eremu publikoetan parte hartzea, narrazio eremu birtuala, speakers corner, bookcrossing
nOiz

2016 Nazioarteko topaketa, 2016ko ekaina


nOn

Donostiako eremu publikoa, Ekogune, Kultur Etxeen Sarea, Tabakalera


eragiLeaK

Eusko Jaurlaritzako Kanpo Ekintza / Gipuzkoako Liburu-saltzaileen elkartea / Bularretik Mintzora / Hizkuntza Eskolak / Algortako Kultur Ikasgelako ipuin kontalarien elkartea / Zabalegi Ipupomamua / EWC (European Writers Congress) / Guadalajarako ipuinkontalarien maratoia
aurreKOnTua

400.000

Kondairak kultura eta baloreak ezagutzera emateko tresna herrikoiak dira. Mundu osoko ipuinak, eta norbanako istorioak, era berean antzekoak eta desberdinak. Egunero kontu ezberdina, Literaktum Jaialdiaren programan kokatzen den Ipuin kontalarien Nazioarteko Topaketa da. Aste osoan Mezuen igorpen eta harrerei zehar, ipuin kontalariak eta eta biztanleriaren komunikazio ipuinlari profesionalak bilduko informalari bide emango die; haien dira bertan. Guztiek, betiko ahotsek oihartzun izan dezaten. ipuinen berrirakurketa egingo Narratzaileen txokoa, adinduek dute; gaur egungo arazo, poztasun beraien bizi esperientziak eta bitxikerien islada diren ipuin helaraziko dituzte, bizi izan dutena. berriak asmatuko dituzte. Ipuinlarien kluba, kontatzeko fartsak Gainera, urte osoan zehar, dituzten iruzurti eta gezurtien biztanleriaren parte-hartze txokoa. Ni neu digitala, norberak bizia bultzatuko da irakurketa, idazketa eta entzunaldi ekintzekin. ez da identitatea ezagutzen bere beste niarekin bere Jarduera desberdinak antolatuko egiazko bizitzaren inguruan nahi dira: Jarraituko du... telesailek duen guztia kontatzeko eremua. agertzen duten jarraipen Pertsonen artean, adierazpen formatuan oinarritutako proiektu askatasun eta komunikazio performatiboa. Kalean antzeztuko askatasun gailuak sortu nahi dira, dira dss2016eu egitasmoan azken finean: talde irakurketak, landu diren gaiekin bat datozen irakurtzeko tokien testuingurutik egoerak, amaitu gabe utzi eta atera, narratiba lehiaketak, ipuinen jendeak amaiera posible horren argitaratzeak, speaker corners-ak, inguruan hausnarketa egingo etab. Ahalegin berezia egingo dugu du. Esan Oihartzunari. Kontxari belaunaldi berriak erakartzeko. Adi, parte-hartze proiektua.

Mikel Casal

literaktum
Hizki eta hizkuntzen jaialdia da Literaktum. Izen handiak nahasten dituen jaialdia. (Henning Mankell, Anne Perry, Manuel Vicent...). Arruntagoak diren formatuetan, proposamen ausartagoak eginez, beste adierazpen artistikoekin (El Chojin raperoa, Mauro Entrialgo komikigile edo stephn Watts poeta audiobisuala), literaturak duen erlazioa aztertu nahi dute. Herritarren parte hartze bizia bultzatu eta eguneroko bizitzan irakurketa sartu nahi da. 2016an, Poloniako literatura izango da jaialdiaren epizentro, eta jarduera esanguratsuenen artean Poloniako hiri irabazlearen eta Donostiaren arteko bookcrossing baten antolaketa egongo da. Kashubianeraz, euskaraz, gazteleraz, polonieraz eta ingelesez idatzitako 10.000 liburu askatuko dira. Liburu horiek, aurrez izan dituzten jabeen markak gordeko dituzte.

Dss2016eu elkarbizitzarako

kultura

JarDueraK37

31

a HO T s a K

le adventures de Alicia in miresgarri world


Lewis Carrollen klasiko bat, hizkuntza desberdinetako multimedia pastiche batean bilakatua. Idazketa, bideoa, antzerkia eta beste jarduera artistikoekin egindako lan batean eratorriko da
JarDuera nagusia nOLa

Erakusketa erraldoia, ataletan banatutako makro ekoizpen, sortze laborategia, hizkuntza eta lengoaien nahasketa, nazioarteko itzulpen kongresua
nOiz

2013-2016 urteen bitartean Erakusketa, 2016ko maiatz-iraila bitartean Kongresua, 2016ko iraila
nOn

Arteleku-Tabakalera, Kursaal Kongresu Jauregia, Lurraldeko Kultur Etxeak


eragiLeaK

Arteleku / Bilbao Arte / Action Network / Azala / Mugatxoan


aurreKOnTua

550.000

Lewis Carrolen Aliceren abenturak Lurralde Miresgarrian liburua hartuko dugu oinarri: gure errealitatea den mundu irudikatu horretaz hitz egiten duen liburua hain zuzen, errealitate hori irudimenetik nola landu esaten diguna. Proiektu horrekin, hizkuntza eta lengoaia desberdinetan egindako itzulpen-talde lan bati hasiera ematen diogu. Liburua ataletan banatua egoten da. Atal horiek, bertako eta nazioarteko pertsona eta talde desberdinei ematen zaizkie (artistak, idazleak, antropologoak, emakume filosofoak, eskolak, unibertsitateak, diseinu eskolak, sortze-laborategiak, antzerki taldeak, zine eskolak, kultur elkarteak, irudigileak, bideo sortzaileak, web orrietan igotzen diren zatiak bere egiten zituzten pertsonak...). Atalak bildu eta nahastu egingo dira, Le adventures de Alicia in Miresgarri World osatzeko. Narrazio anitzeko istorioa, multimedia pastichea,

jarraipenik ez duena, poliedrikoa, hizkuntza desberdinetan kontatua (euskara, gaztelera, frantsesa, ingelesa, poloniera, kashubianera, galegoa, bretoia, arabiarra, frisiera, esperantoa, txinera, katalana, argotsak...) eta lengoaia desberdinak erabiltzen dituena (poesia, sms-ak, braillea, graffitiak, bideoa, diseinu grafikoa, twitter, ekintza performatiboak, txotxongiloak, saiakera, margoa...) Esperientzia horren emaitza liburu hedatu baten modukoa izango da. Aliziaren munduan barneratuko gaituen azalpen-gailu bat izango litzateke. Off line eta on-line atalekin osatu dugun artxibategira sartu ahal izango gara, atal berriak ekarri edo daudenak berriro nahasteko. 2016an erakusketa erraldoia bat abian ipiniko da Donostian. Ondoren, amaituta ez dagoen proiektu bat bezala, hainbat lurraldeetan zehar bidaiatuko da, itzulpen eta ulermen modu unibertsal bati irekia egongo delarik.

Mikel Casal

JarDuera Osagarria

more than words


Erakusketaren aurkezpenarekin bat eginez, 2016an More Than Words antolatuko da. Nazioarteko itzulpen-kongresu bat izango da, eta itzultzaileek kultur bitartekari gisa eremu sozial desberdinetan egiten duten lana aztertuko da. Irudi eta gertaera zehatzak adierazten dituzten txostenak aurkeztuko dira, TED Conference formatuan. Txosten horiek eztabaida guneak sortuko dituzte, itzultzaileek hartu beharreko erronka profesionalen inguruan.

32

a HO T s a K

nazioarteko zine-ikasleen topaketa


Zinemaldiaren barnean, plataforma anitzeko formatu berriak, ikus-entzunezkoen eskoletara eramateko saiakera da
nOLa

Katean egindako proiektua, nazioarteko deialdia, gazteak eta Europa, ekoizpen-bide berriak, sare sozialak, egiletza partekatua
nOiz

2016ko iraila
nOn

Tabakalera, Donostia
eragiLeaK

Donostiako Zinemaldia/Tabakalera / NISI MASA/EIKEN / Programa Media /Ikusentzunezko Berrikuntza Gunea (PIA) / Opensource Cinema / Open Video Alliance / Embed / Nazioarteko Zine Eskolen Sarea
aurreKOnTua

500.000

Zinemaldiaren barnean, Zine Ikasleen Nazioarteko Topaketa ospatzen da 2009. urteaz geroztik. Mundu osoko ikasle eta aditu gazteentzat zuzenduak dauden ekintzez osatua dago. Transmedia Prestakuntzaren Foroa da topaketa horren ekintza nagusiena. Plataforma anitzeko transmedia formatuak, ikus-entzunezko goimailako hezkuntza eskoletako ikasketa planetan sartu nahi dira, izan ere zentro horiek arruntagoak diren eredu eta formatuak eskaintzen dituzte. Egoera hori harrigarri bihurtzen da, ikasle askok eguneroko bizitzan baliabide berriak eta sormenerako zein elkarrekintzarako ereduak (telebista, sare sozialak, sakelako telefonoka, bideojokoa, etab.) erabiltzen dituztela kontuan hartzen badugu. Ondorioz, ikasle horiek, besteak beste, perfil profesional berrien, prozesu berrien, metodologia

berrien eraketa eskatzen dute. Modu osagarri gisa, beste hainbat ekintza antolatzen dira: nazioarteko film laburren lehiaketa bat. Aurreko edizioan, 24 lurraldeetako 59 eskoletako 147 film labur aurkeztu ziren. Aukeraketa egiten da jaialdiko ikusleek ikus ditzaten. Panavision Saria ematen da, eta Cannes Jaialdiko Short Film Corner sailean lanak aurkeztuko dituzten hiru zuzendari aukeratzen dira. Etorkizuneko ekoizle eta banatzaileentzat sorturiko hezkuntza; gaur egun gidoiak aukeratzerako orduan erabilitako bideak, finantziazio, ekoizpen, zabaltze eta marketin moduak zein diren bezalako gaien inguruan, etorkizuneko Europako bazkideen sare bat sortu ahal izateko. Urtean zehar ospatzen den egoitza programa bat, non ikasleek film laburrak ekoiztuko dituzte euskal ekoizpen-etxe-en laguntzarekin, ondoren nazioarteko zirkuituetan erakusteko. 2016an ospatuko den topaketak bi ezaugarri hauek nabarmenduko ditu: Polonia eta Europa Erdialdeko eta Ekialdeko zine eskolekin harremana eta dss2016eu egitasmoko gai foroen bidez ekoiztu diren eta elkarbizitzarekin zerikusia duten film laburren ekoizpena. Horrez gain, beste hainbat ekintzetan modu bizian parte hartu ahal izango da: Eurovisions, Baloreen Europako Trena edo Giza Eskubideen Zinemaldia.

Gorka Estrada

Partaide diren zine eta ikus-entzunezko Eskolen sarea


Aalto University, Finlandia Andrzej Wajda Master School of Film Directing, Polonia Academy of Dramatic Art Zagreb, Kroazia Beijing Film Academy, Txina Beit Berl Academic College of Arts, Israel Columbia University School of the Arts, EE.BB. Zine-ikasketetarako Unibertsitate Zentroa CUEC-UNAM, Mexiko ECAM, Espainia cole Suprieure des Arts Visuels de Marrakech, Maroko ECU-Urugaiko Zine Eskola, Uruguai EICTV, Kuba Cine Black Maria Zine Eskola, Kolonbia Fachhochschule Mainz, Alemania HFF-Muchen Hochscule fr Ferinsehen und Film, Alemania Hochschule Luzern Lucerne University of Applied Sciences and Arts, Suiza La Femis-cole Nationale Superieure des Metiers de Limage et du Son, Francia La Metro, Argentina Master Media, Espaa National Film and TV School, Erresuma Batua Eliz Unibertsitate Katolikoa, Txile Pwsftitv - National Filmschool Lodz, Polonia Tel Aviv University, Israel The Puttnam School of Film, Singapur The Sam Spiegel Film and TV School, Israel Tisch School of the Arts NY, EE.BB. Ucla Extension, EE.BB. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa, Sormenezko Dokumentalari buruzko Masterra, Espainia La Platako Unibertsitate Nazionala, Argentina.

38JarDueraK

elkarbizitzarako kultura Dss2016eu

re-play/re-mix
Jendea dantzan ipintzen duten abestien bertsio berriak; Beethoven-ek idatzitako Alaitasunari odatik hasi eta Mori Kante-ren Yeke-Yeke-arekin amaituz
nOLa

33

a HO T s a K

bertsojazzaldia
Jazz-musikari eta bertsolarien topaketa. Gure itsasargietan landutako gaiak oinarrian, elkarrekin lan egingo dute
nOLa

35

a HOT s a K

Nazioarteko proiektua, musika egokitu, bake-himnoak, creative commons, artxibategi digitala


nOiz

2016ko abuztua
nOn

Lurraldeko Kultur Parkeen Sarea


eragiLeaK

Musikene/Donostiako Goi Mailako Musika Kontserbatorioa/Creative Commons Europe/ EMC (European Music Council)
aurreKOnTua

250.000

Iigo Ibaez

Elkarbizitzarekin zerikusia duten alaitasunaren ereserki, bakearen aldeko abesti eta musika formula berrien egokipen, aldaketa eta asmaketa sustatzeko proiektua. Beethovenen Alaitasunari Oda, Lennon-en Imagine, Carol King-en Youve got a friend, Yossou N'Dour y Neneh Cherry-ren Seven seconds, Mori Kante-ren Yeke Yeke eta Michael Jackson eta Lionel Richieren We Are the World kantak hartu eta copyrighta askatu ondoren, bertsio eta nahasketa berriak egin nahi dira. Ereserkien bertsioerrepertorioa handitu nahi da; interpretazio aukerak, esanahien bategitea eta egoera sozio-politiko desberdinak kontuan hartuta, moldaketak zabalduz. Ondorioz, himno aniztasun handi bat izango dugu eskura. Dss2016eu-en musika landuko da, Musikeneko irakasle eta ikasleek idatzi duten musika. Lan hori, beste kontserbatorio, musika eskola, orkestra, koru eta estilo desberdinetako musika talde batzuekin egingo da. Ondoren, web orri batean jarri eta baimenik behar gabe, denon eskura egongo da. Lanaren emaitzarekin, audioliburu bat argitaratuko da, 2016an. Bertsioen aukeraketa handi bat egongo da, eta horien istoriotxoa ere kontatuko da. Bertsio horien egileek parte hartuko duten estilo eta formatu askotako jaialdi erraldoi bat antolatuko da.

Musika nahasketa jaialdia, jazz, ahozko inprobisazioa, euskara


nOiz

2016ko uztailean
nOn

Anoetako Belodromoan eta Lurraldeko Kultur Parkeen Sarean


eragiLeaK

Donostiako Jazzaldia/Bertsolari Elkartea


aurreKOnTua

150.000

Alberto Elosegi

Bertsolaritza ahozko hedapenaren aldeko tresna oso baliozkoa da. Etengabe, beste hainbat generoekin bat egiten du, bere komunikazio indarra hazi eta belaunaldi gehiagoetara iritsi dadin. Hitzaren inprobisazioak bat bateko lotura sortzen du musikaren inprobisazioan nagusi denarekin: jazzarekin alegia. Jazzaldia ospatzen den Donostian ez ezik, izen handiko jaialdiak antolatzen diren Euskadi osoan ere leku goreneko bat betetzen duen estiloa. 2016ko Jazzaldian programaren ardatzeko bat izango da Bertsojazzaldia. Munduan ezagunak diren jazz-musikari eta bertsolariak bilduko dira, eta dss2016eu proiektuko itsasargien gaiak kontuan hartuta, elkarren arteko lanak sortuko dituzte. Baita ahozkotasuna, inprobisazioa eta heziketa musikalari buruzko haur programa zehatzak antolatuko dira ere; nazioarteko networking-a eta sareko talde-lana sustatuko dira. Euskadiko ikasle eta Poloniako musika eskoletako gazteen arteko talde-lana bultzatuko da. Emaitza, uztaila amaieran Donostian ospatuko diren udalekuak izango dira; talde-lanak eman dituen fruituekin, aire zabalean ospaturiko kontzertu batekin amaituko dira.

jarri komunean
Tabernetan dauden komunetako ateak erabiliz, jendeak narrazio laburrekin eta poemekin adierazpenak egiteko aukera izango du. Adierazpen horiek, ondoren, Literaktum Jaialdian ezagutzera emango dira
nOLa

34

a HO T s a K

aita-alabak tabernan daude, ama-semeak enparantzan


Abesti bilduma herrikoi bat osatzeko, betiko abestiak berriro landu nahi dituen proiektua. Kanta horiek, Txikiteroen Egunarekin bat eginez, kalean ospatuko den karaoke erraldoi batean abestuko dira
nOLa

36

a HOT s a K

Aldizkako literatur sorkuntzak, bat bateko narrazio laburrak, komunetako ateetan poemak
nOiz

2016ko maiatza
nOn

Donostiako taberna, jatetxe eta lokalak


eragiLeaK

Gipuzkoako Ostalaritza Elkartea/Literaktum/ Kultur Etxeen Sarea


aurreKOnTua

125.000

Komunean zerbait jarri eta besteekin zerbait elkarrekin jarri adierazpenen artean dagoen literaltasunarekin, euskaraz eginiko hitz-jokoa. Komunek pribatutasuna ematen dute, eta nolabaiteko hausnarketa sortu daiteke horietan. Horri, bertako paretak adierazpen eremu bihurtzen direla gehitzen badiogu, emaitza, komunetan, lasaibide eta iritzi trukaketa eremu bat sortzen dela da. Literaktum Jaialdian zehar, hiriko hainbat tabernekin zirkuitu bat antolatuko da. Jendeak, komunetako ateetan, beraien adierazpenak, oharrak, aldarrikapenak, narrazio labur eta poemak idatzi ahal izango ditu. Amaieran, gure izendapena osatzen duten lurralde osoko Kultur Etxeen Sarea zeharkatuko duen erakusketa bat egingo da bildutako material guztiarekin.

Hiritar karaoke espontaneoa, kantu herrikoien berrinterpretazioa, doako audio jaitsierak


nOiz

2016ko urriaren 11 (Txikitero Eguna)


nOn

Lurraldeko taberna eta eremu publikoetan


eragiLeaK

Gipuzkoako Ostalaritza Elkartea /Elkarte Gastronomikoak/EAEA (European Association for the Education of Adults)/Donostia Kantuz
aurreKOnTua

75.000

Eremu publikoan eta pribatuan harremanak sortzeko abesten dugu. Txikiteroek tabernetan egiten dute, dutxa hartzerakoan egiten dugu, sehaska abesti batek bildu egiten gaitu, jaietan abesten dugu. Kanta horiek, zeinek eta zergatik sortu zituen inguruan klixeak sortzen dituzte. Gure helburua, horiek birsortzea da. Betiko abestiak berriro landu eta horiei berriro esanahia eman; dss2016eu egitasmoaren baloreekin bat datozen abesti berriak sortu: ondorioz, 2016an, guztiok taberna eta plazetan kantatuko ditugun abesti-bilduma herrikoi bat osatzeko aukera izango dugu, himno berri horiek abesteko karaoke herrikoi moduko bat antolatuko delarik. Abesti guzti horiek dss2016eu web orritik jaitsi ahal izango dira.

Dss2016eu elkarbizitzarako

kultura

JarDueraK39

37

a HO T s a K

galtzaile zoragarriak
Hiri-kulturetara hurbilduko den proiektua. Esparruak askatu, eta hirian hondatuak dauden eremuak estetikoki berrituko dira. Kontzertuak, showroomak, bizikletakustomizazioa, skate-ak eta abar bilduko dituen ospakizunarekin emango zaio amaiera
nOLa

Nazioarteko erakusketa, kale-kultura, underground adierazpenak, graffiti, hip-hop, skate, parcour, surf, street style
nOiz

2016ko urri-abendua bitartean


nOn

Ficoba Azoka Esparrua, Tabakalera, San Telmo Museoa


eragiLeaK

Parafernalia/Madrileko Hormen Kudeaketarako Bulegoa /Orbea/Quicksilver/ Surfilmfestibal/ Cluster de Tecnologas Deslizantes /Bienal de Arte da Rua (Brasil)/Murals Arts Program (EE.UU.)/Fame Festival (Italia)/Visual Street Performance (Portugal)/Nuart Festival (Norvegia)/NEMO (Network of European Museum Organizations)
aurreKOnTua

350.000

Kale-kultura bi adierazpen artean mugitzen da: underground kutsukoak eta merkatuak instituzionalizatu eta bereganatu dituenak. Graffitia, skatea edo parcour bezalako kirol posmodernoak hiria hura bizitzeko edo hirira hura kontsumitzeko hurbiltzearen artean sortzen den dikotomia horren adibide ona dira. Bi kasuetan egiten da hiria bizi, bai, baina modu ezberdinetan. proiektuak eratuko dira. Esparruak askatu, eta hirian hondatuak Azken 40 urteen ikerkuntza dauden herri-eremuak estetikoki bat aztertu ahal izateko, proiektu berrituko dituzten ekintzak. hau hiri-kulturetara hurbiltzen da; kultur ondare iragankor hori 2012tik abian egongo den kale indarrean jarri eta babestuko duen -kulturaren laborategi batek emango artxibategi bat osatzeko. Lan hori, dio amaiera proiektuari, eta bere erakusketa baten bidez emango adierazpen ikusgarriena kale-kultuda argitara, 2016an. Horretarako, ra eta bizimodu estilo desberdinen horma, mehelin edo stand-by jaialdi bat izango da. Hiru egunetan, egoeran dauden hiriko eremuetan solasaldi ekintzak, jendarterako

Mikel Casal

ekintzak, eta parte-hartzeko ekintzak antolatuko dira lurraldean zehar. Hirian egoera onean dauden eremuak eta berrerabiliak izan diren egiturak ekintza desberdinen agertoki izango dira: kontzertuak, ibilbideak, streetstyle showroomak, coolhunting topaketak, oholen eta bizikleten kustomizazioa, skate lehiaketak, surf, parcour edo breakdance, erakusketak, film laburren emanaldiak, kale-norabideak, graffiti hormak...

uda gau bateko ametsa


Shakespeare-ren antzerki lana era berezietan antzeztua. Hiriko kultur parkeak izango dira ikuskizun horien lekuko
JarDuera nagusia nOLa

38

a HO T s a K

on-off
Komunikabideen aldi baterako isiltasunaren eta Haizearen Orraziko eremuan flashmob moduan egingo den talde-oihuaren arteko aldea
nOLa

39

a HO T s a K

Antzezpen erraldoia, diziplina desberdinetako berrinterpretazio garaikidea, William Shakespeare


nOiz

2016ko abuztuan
nOn

Kultur Parkeen Sarean eta lurraldeko hondartzetan


eragiLeaK

Euskal Aktoreen Eklartea_/_Lurraldeko antzerki taldeak/ETC (European Theater Convention)/UTE (Union of the Theaters of Europe)
aurreKOnTua

600.000

Ohiko agertokiez kanpo emango den antzerki-amets ederra. Gauez Kristina Enea bezalako parke bat zeharkatzeko aukera. Sua eta ilargiaren artean, zuhaitzen itzalen barrena oinez, musika eta argia, bihurgunetan iratxo eta maitagarrien dantzekin bat egin. Aktore desberdinek William Shakespeare -ren Uda gau bateko ametsa komedia erromantikoa antzeztuko dute, eta errealitatera eramango gaituen oin-zubia zeharkatu arte, haien konpainiaz gozatzeko aukera izango dugu. 2016an, idazlearen laugarren mendeurrena ospatuko da. Lan horren egokipena Europa osoko elkarte, antzerki, dantza eta musika eskola eta tailer desberdinek ekoiztuko dute; prestakuntza desberdin horien bakardadea gainditu, eta profesionala eta amateurra zein publikoa eta pribatuaren arteko erlazioa sustatuko du. Jai kutsua izango du, parte-hartzea bultzatuko duelarik, baina intimoa eta misteriotsua izango da. Ikusle kopuru mugatu bati zuzendutako agerpenak egingo dira egunero, horrela bereziago izango da esperientzia, eta parkeen erabilera atxikigarri eta lasaia egingo da. Shakespeareren omenez antolaturiko sormen-gaua. Lan horren bertsioak aldi berean leku desberdinetan antzeztuko dira.

Proiektu esperimentala,hiri mobilizazioa, zarata, zalaparta, isiltasuna, hots digitalen collage bat
nOiz

2015-2016 urteen bitartean


nOn

Donostiako gune publikoak


aurreKOnTua

175.000

Zarata, aurrerabidearen, bizitzaren eta indarraren adierazpen gisa ulertua. ON-OFF. Osagarriak diren bi ekintzen laguntzarekin, hausnarketaren aldeko txanpon bereko bi aldeak. huts, isiltasunak sortzen duen beldurra gainditzeko proiektua. Komunikabide guztien isiltasun une bat eman nahia. Irudirik eta soinurik gabeko minutu bat, orri zuri bat, bere berri eman ez eta ezer aldarrikatzen ez duen lan-uzte ekintza. Dena beteta egon behar dela dirudien garai honetan, hutsik dagoen zerbait izango litzateke. Ekintza hori, gaurtik eta 2016. urteraino, maiztasun zehatzik gabe errepikatu daiteke. Donosti Bu!!a. Talde-oihu baten bidez egingo den proiektua. Herritarren parte hartzea bultzatzen du eta Europako edozein hiritik entzutea da ekintza horren helburu abstraktua. Dei erraldoi bat izango litzateke. Garrasi fisiko erraldoi bat. Flashmod baten bidez antolatuko den oihuen errekorra. Haizearen Orrazia izango da aukeratutako lekua, une horretarako Garrasiaren Orrazia izena hartuko duena. Garrasi digitala, garrasi oso luzea, mundu osoan zehar webcam -en bidez grabatuko diren oihuen collage bat, dss2016eu proiektua indartuko dutenak.

Iigo Ibaez

Dani Blanco

40JarDueraK

elkarbizitzarako kultura Dss2016eu

liet international 2016


Eremu urriko hizkuntzen abesti jaialdia. ETBk eskainiko du, eta, horrez gain, kashubieraz abesten duten Poloniako taldeak eta euskaraz aritzen diren hemengo taldeen saioak egin eta emango ditu
nOLa

40

a HO T s a K

42

a HOT s a K

altzoko haundia
Euskal herri-ohiturak eta elkarbizitza uztartuko dituen txotxongilo opera bat. Protagonista, Altzoko Haundi mitikoa izango da
JarDuera nagusia

Eurovision jaialdiaren ordezko moduko bat, eremu urriko hizkuntzak


nOiz

2016ko azaroan
nOn

Tabakalera, Donostia
eragiLeaK

Liet International (Holanda)


aurreKOnTua

350.000

Liet International, Eurovision Jaialdiak duen antzeko egiturarekin ospatzen da urtero, baina ordezko era batean. Eremu urriko hizkuntzetako taldeak eta abeslariak parte hartzen dute; guztiona den Europa erakutsi nahi da, elkarbizitzaren alde eginez eta desberdina den oro errespetua behar duela aldarrikatuz. Frisian (Herrialde Behereak) ospatu zen lehenez, 2002 urtean. 2010ean, Bretainia izan da gonbidatzaile, eta bertan 11 taldek hartu dute parte. Donostiak 2016ko azaroko asteburu batean ospatuko du jaialdia. Kashubieraz abesten duten taldeek eta euskaraz egiten duten bertako taldeek emango diote hasiera. ETBk eskainiko du eta gure web orriko on-line kanalean jarraitu ahal izango da. Jaialdia ospatu baino aste bete lehenago, hiriko parke eta eremu publikoetan talde partaideen kontzertuak emango dira. Beraien errepertorioa osoa entzun ahal izango da, eta parte hartuko duten abestiak sakelako telefonoetan jartzeko aukera egongo da, hizkuntza desberdinetara itzuliak.

nOLa

Txotxongilo-opera, Nazioarteko Txotxongiloen Festibala


nOiz

2016ko uztaila
nOn

Topic Tolosan, Kurssal Kongresu Jauregia, Victoria Eugenia Antzokia, Arriaga Antzokia
eragiLeaK

TOPIC / UNIMA Espaa / UNIMA Internacional


aurreKOnTua

300.000

Altzoko Haundiaren bizitza kontatzen duen txotxongilo opera bat. XIX. mendean, Donostiatik 30 kilometrotara dagoen Altzo herriko Ipintza Baserrian jaio zen. 2,42 metro neurtzen zituen, eta Europako gizon altuena izan zen. Euskal kulturaren historia eta tradizioa ezagutzeko aukera ematen duen historia horrek, errealitatea eta fabula nahasten ditu; baina desberdinak diren horien arteko elkarbizitzaz ere hitz egiten digu. Abesbatza, txotxongilo, antzerki eta musika lan esparruetako eragile desberdinek parte hartuko dute ekoizpen handi horretan. Opera hori, Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiaren barnean estreinatuko da. Jaialdi horrek, mundu guztiko txotxongiloak biltzen ditu, eta lau urtetik behin, Nazioarteko Txotxongiloen Bilerak (UNIMA) antolatzen ditu. 2016an, lehen aldiz ospatuko da Espainian, Tolosan hain zuzen.

kaleak kantu
Herri-abesbatzen tradizioa birziklatuko duen ekintza. Aldarrikapen edo azterketa sozial gisa erabiliko dena
nOLa

41

a HO T s a K

Abesbatza performatiboak, herri-ekimena


nOiz

2016ko abuztua
nOn

Donostiako gune publikoetan


eragiLeaK

Europako Abesbatzen Federazioa, Euskadiko Abesbatzen Federazioa/ Tolosako Nazioarteko Abesbatzen Lehiaketa/ Unescoko gazteen korua/ Nazioarteko Musika Koraleko Federazioa /Abesbatzen Estatu Konfederazioaren Batzar Nagusia/ International Study for Young Conductors/ International Forum for Young Coral Managers
aurreKOnTua

125.000

Europa cantat
Europako Cantat Astea ospatuko da DSS2016EU izendapenaren barnean. Munduko kultur desberdinen elkarrizketa, ezagutza eta sorkuntza sustatu nahi da. Horretarako, gaikako kontzertuak edo maisu-hitzaldiak bezalako beste hainbat eduki landuko dira.

Euskadin, abesbatza tradizio handi bat dugu. Lana egin behar dugu horrela izaten jarraitu dezan, eta entzule berriei gerturatzen saiatuko gara. Hori lortu ahal izateko, kantu koralak bere betiko testuingurutik atera eta eguneroko bizitzara eraman beharra dago. Gerturatze horrek, eremu publikoen esperientziak, erabilerak eta gozamenak bultzatuko dituen kantu koral berriak ekarriko ditu. Formatu desberdineko koruek, leku horietan bizi eta bertatik igarotzen diren kantuak abestuko dituzte; merkatuetan, osasun zentroetan, enpresa tarteetan, parke teknologikoetan, unibertsitateetako jangeletan, zubietan, hondartzetan, parkeetan... Hiriko auzo bateko arazoak aldarrikatuz, udaletxe aurrean aritu da koru bat; Bretxako merkatuan, landare koru batek errezetak kantatzen ditu fruitu eta barazki postuen aurrean; Zurriolako zubian, arraiek noiz tenk egin zain dauden arrantzaleei abesten diete; Paseo Berrian, beste koru batek enbata bat antzezten du, Parke Teknologikoan batez eta zeroz osatutako beste bat dago...
Topic

Mikel Casal

TOPIC, Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroa


TOPIC, Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroa da. Proiektu berezi, erakargarri eta interesgarria. Irudimena, berrikuntza eta originaltasuna bultzatzen ditu, eta Europa guztian dagoen txotxongilo zentro integral bakarra da. Bere esparruko alderdi guztiak biltzen dituen TOPICek mundu guztiko titiriteroen topagune izan nahi du. Ikasteko, erakusteko, ikertzeko, ekoizteko eta esperientziak, informazioa eta lanak partekatzeko lekua. Abangoardiazko lekua, eroso, oso erabilgarri, eta goi-malako baliabideak dituena.

Dss2016eu elkarbizitzarako

kultura

JarDueraK41

43

a HO T s a K JarDuera Osagarria

hitzezko agur-uhinak
Autobus geltokian, haur parkeetan, azoketan ematen diren beste hainbat hizkuntzetako hitz eta esaldien quick learning programa da
Euskal gizartea bere prestutasun eta abegi onagatik ezaguna da. Abegitsuak gara, baina lehen hartu-eman horretan ez gara barrubarruraino bustitzen. Beharbada, gure izaera da erruduna, baina euskaraz eta gazteleraz gain, beste hizkuntzarik ez jakiteak ere zerikusia du. Egoera horren aurrean, Donostiak Europar kontinente osoari esan nahi dio, 2016an mundu guztiko jendea hartzeko prest dagoela eta bertan bizitzen geratu nahi duten horiekin bizi eta beraien kulturak ikasiko ditugula, elkarrekikotasuna agertuz. Bizilagun dugun Frantzia edo Europako Batasuneko edozein herriri ongietorria emango diogu, baina geografikoki areago joango gara. Lehen hurbilketa hori errazagoa izan dadin, prest egon nahi dugu; bisita, esperientzia ahaztezina izan dadin saiatuko gara. Hizkuntza ikaskuntza programa bat abian jarriko dugu helburu hori lortzeko; quicklearning bat. Hizkuntza desberdin horien ezagutzan sakontzea ez da gure helburua, hizkuntza desberdinetan, eguneroko bizitzan erabiltzen diren oinarrizko hitz eta esaldiak ikastea baizik: ongietorri adierazpenak, jakiekin zerikusia dutenak, ohar laburrak, lagunarteko adierazpenak... Jendea zain egoten den eremuak erabiliko dira: taxi edo autobus geltokiak, hiriko hornigarriak, haur parkeak, azokak, eta autobus pantailak, kutxa automatikoak, ukitze pantailak, sakelako telefonoak bezalako baliabide eta gailuak erabiliko ditugu.

Europako hizkuntzen eguna


Irailaren 26an, Europako Hizkuntzen Eguna ospatzen da. Gertaera hori probestuko dugu lurralde osoa hizkuntza desberdinetako hitzezko agur-olatuez uhinez. Denda-leihoak, etxeetako balkoiak, eraikitzen dauden eremuetako hesi eta belakiak, etab, hornituko ditugu. Herritarren energiaren indarra erakutsiko dugu, hitzak pasieran aterako dituzte, hizkuntzen aniztasunezko agur erraldoi batean.

nOLa

Quicklearning hizkuntz-anitza, baliabide teknologikoak, Azoka Linguistiko profesionala, Europako Hizkuntzen Eguna
nOiz

2015-2016ko Azken hiruhilekoa


nOn

JarDuera Osagarria

Garraio publiko, hiri-altzariak eta hiriko zonalde publikoak


eragiLeaK

expolingua dss2016eu
Abenduan ospatzen den Durangoko Liburu eta Disko Azokarekin batera joango den beste ospakizun bat antolatuko dugu Irunen: Expolingua dss2016eu. Hizkuntzalari profesionalen azoka bat izango da; merkatuan dauden gailu guztiak jorratuko ditu, NTICen bidez ekoiztu eta/edo banatu diren edukiei arreta berezia jarriz: edukien hedapen eta merkaturatze plataformak, gailu digitalak, mediatekak, multimedia heziketa edukiak, hizkuntza irakaskuntza plataformak, ikaste eta itzulpen sofware ekoizpen-etxeak, etab.

Tecnalia/Lurraldebus/Euskotren/EBLUL (European Bureau for Lesser Used Lenguages)


aurreKOnTua

450.000

lurraldeMugikorra
Alfabetizazio digitala hasiberrientzat eta arte-ekoizpenerako programak Interneten natibo digitalentzat
nOLa

44

a HO T s a K

eurovisions
Ikus-entzunezko telefono matxuratu bat. Gaztediaren sentimenaren inguruan eta Europari buruzko haien ikuskera kontuan izanda, istorio bat josiko dugu
nOLa

45

a HOT s a K

Gramatika TRANSmedia, baloreen gaineko heziketa digitala, tailer ibiltariak, sareko talde ekoizpena, sakelako telefonoentzat ikusentzunezko ekoizpena, online albistegia
nOiz

2012-2016 urteen bitartean Filmaren aurkezpena, 2016ko iraila


nOn

Arteleku-Tabakalera eta Kursaal Kongresu Jauregian


eragiLeaK

Amast/Donostiako Zinemaldia/Tabakalera/ Larrotxene Kultur Zentroa/Andoaingo Zine eta Bideo Eskola


aurreKOnTua

600.000

Gutxi barru biziko dugun etorkizuna elkarren artean etengabe konektatuak dauden natibo digitalez osatuta egongo da. Hori dela-eta, baliabide digitalen inguruan gazteek egiten duten erabilera zentzudun eta sortzaile baten aurrerapausoa bultzatu behar dugu. Formatu asko dituen proiektu horrek, baliabideak (berriak), adierazpen eta komunikazio kanala eta plataforma bezala sustatu nahi ditu; gaztediaren (auto)kritika ahalmena garatu ahal izango da eta besteenganako errespetua, berdintasuna, taldelana, sorkuntza, irudimena, partekatzea eta trukatzea, partehartze eta ardura soziala, banakakoeta talde-nortasuna edota kultur arteko erlazioak, besteak beste, indarrean jarriko dira. 2016. urteari begira, bi proiektu zehatz ipiniko dira abian, Europa2016: sarean emango den taldelan ekoizpena, Europar kontinente guztiko gazteek parte hartuko dutelarik. Europako etorkizunaren inguruan, sakelako telefonoekin egindako zientziafikzio film bat izango da, eta Zinemaldia atalean ikusi ahal izango da lehen aldiz. Horrez gain, albistegi on-line bat egingo da, Europa osoaren barrutian. Gazteei zuzenduriko saioak, gaurko albisteak emango ditu, Europako Batasuneko partaideen arteko trukea eta ezagutza bultzatuz.

Europako Road movie bat, deialdi irekia, remix ekoizpena, egiletza partekatua
nOiz

Aurkezpena, 2016ko abendua


nOn

Europa guztian zehar


aurreKOnTua

355.000

Gerra Hotzaren film ospetsuaren, 2016an Polonia herriarekin izango dugun erlazioaren eta telefono matxuratua haur-jolasaren artean sortutako hitz joko bat da. Jolas horretan, zirkulu bat osatzen da, mezu bat belarriz belarri bidaltzeko. Mezua igorri, eta gero eta partaide gehiago izan, orduan eta mezu zentzugabeagoa sortzen da azkenean. Jolas horren arauak oinarrian hartuta, ikus-entzunezko proiektu bat abian ipini nahi da. Proiektuak, gaztediaren sentimenak eta Europako sorkuntzaren inguruan dituzten ikuspegiak aztertuko ditu. Europa osoan ikus-entzunezko munduarekin zerikusia duten 50 eragileen sare bat sortuko da. Eragile horiek, herri-deialdiak burutuko dituzte astero, bide desberdinez: sare sozialak, interes-komunitateak eta proiektu guztirako onuragarria izango den on-line plataforma komun bat erabiliz. Urtarrileko lehen astean, mezua Donostiatik aterako da, eta, azaroaren amaieran, Poloniako EKHren hirira iritsiko da. Aste osoan zehar osatu diren piezak kontuan izanda, nodo bakoitzak, bere sarearen bidez, hurrengo nodoari bidali beharreko mezua aukeratuko du. Atal guztien artean, 50 aukeratuko dira. Horiekin, deialdi bat irekiko da, abendu bitartean, remix bat, guztien artean egindako eta egiletza partekatua duen road movie bat egingo da. Europari buruzko ikuspegi desberdinen mosaiko erraldoia.

Dani Blanco

Dinamittak

42JarDueraK

elkarbizitzarako kultura Dss2016eu

kontxako perlak
hondartzara maiztasunez joaten den jendeak egin eta antzeztutako igeriketa sinkronizatu koreografia bat
nOLa

46

i T s a s Oa/Lur r a

Ur gaineko musikala, koreografia artxibategi bisuala, ataletan banatutako antzezpen digitala


nOiz

2016ko abuztuan
nOn

Kontxako badia

itsasoaren eta lurraren aldeko itsasargia


Tags LurraLDea HigiKOrTasun Jasangarria Hiria eTa naTura Paisaia mugaK aginTeT za urBanismOa

eragiLeaK

Waterpolo Donostia / Arrantzaleen merkatua / Fortuna Kluba / RCTSS / Atltico SS / Kirol Egokituaren Zentroa / Gondolin
aurreKOnTua

175.000

Esther Williams igerilari eta aktoresatik hasi, igeriketa sinkronizatuan txapeldun handia den Gemma Mengualeraino iritsi arte. Ia egunero hondartzara joaten den jendeak egin eta antzeztuko duen igeriketa sinkronizatuzko koreografia bat; badian buruturiko musikala. Edukiak, koreografiak eta jantziak erabakitzeko prozesu batetik abiatuko gara. Zalearen eta autoekoizpen ikuspegitik antolatuko da; bakoitzak egiten dakien hori indarrean jarriko da, irudikatze handi bat antolatzeko amaieran. Kontxako Perlak, egunero gozatzeko aukera dutenek hondartzari eta itsasoari eskaintzen dioten jaialdia izango da. Tutorial eta emanaldien videoak youtuben jarriko dira. Europako perla guztiek, beste ur batzuetako antzezpenak bidaltzeko aukera izango dute, eta Europaren koreografia artxibategi bisual baten partaide izango dira.

DesKriPziOa eTa HeLBuruaK

Itsasoaren eta lurraren aldeko itsasargiaren ekintzak Elkarbizitzarako Kultura gure programan sartu dira Donostia ekologikoki balio handia duen mugaz haraindiko Europako eskualde baten erdian kokatzen delako. Horrek, Europa berri batekin pentsatzen hasteko aukera ematen digu, mugak oztopo ez dituen Europa; kartografia politiko, sozial eta kulturalak berriz sortzeko aukera ematen digu; Europa zaharraren mugen ondorioak gainditzeko, guztiona den geografia baterantz eramaten gaituena. Itsasoa, mendia, landa, hiria, nekazari kultura eta hiri kultura, hirugarren natura arduratsua izango litzatekeen horretan berrantolatu nahi ditugu. Era berean, Atlantiko ozeanoaren, gure itsaso eta paisaien bioaniztasun eta indarra ikusi, zaindu eta babestu nahi ditugu. Izan ere, gureak izateaz gain, Europako herritar guztienak ere badira, eta natur ondare unibertsal bat osatzen dute.

DV

hutsartea?
Tren geltokiak, autobus-geralekuak eta garraiobide publikoetako bidaiak, kultur esperientzia eta erakusketa gune bihurtzeko proiektua
nOLa

47

i T s a s Oa/Lur r a

TOKiKO sareaK eTa eragiLeaK

Mugaz haraindiko lankidetzarako Agentzia / Mugikortasunaren aldeko Aholkularitza Kontseilua / Bidasoa-Txingudi Mugaz haraindiko Partzuergoa / Dantza Hirian / Dunbarri Elkartea / Euskal Kultur Erakundea / Oinezkoen Elkartea / Gipuzkoako Santiago Bidearen Lagunen Elkartea / DBUS-Tren Konpainia / Euskotren / Kaleidos Fundazioa / Kalapie / Lurraldebus / Donostiako Bizikleta Behatokia / Lur-gaineko Kirol graduondoa (MU) / Bizikletaren aldeko Hirien Sarea / Renfe / SNCF / Albaola Elkartea / Aranzadi / Azti / Itsas azpiko zinemaldia / Euskadiko Camping Elkartea / CPIE Littoral Basque / Euskal Herriko Surf Federazioa / IHOBE / Itsas Gela / Mare Urdina / COAVN / Hiria Kolektiboa / M-etxea / Talde-arkitekturen Sarea / Rulot.

Diziplina anitzeko kultur proposamen txikiak


nOiz

2016. urtean zehar


nOn

Lurraldeko garraio publikoak eta geltokiak


naziOarTeKO sareaK eTa eragiLeaK aurreKOnTua

Eures / Euromot / Interreg IVG-Sudoe / Youth in action / Aeneas / Cittaslow International / Civitas Archimides / EPOMM (European Platform on Mobility Management) / International Observatory on Participatory Democracy / METREX (European Metropolitan Regions and Areas) /Open Space Network / PRO-EE / UITP (Garraiobide Publikoen Nazioarteko Elkartea) / Vel-City / AICA (International Association of Art Critics) / Atlantic Arc Cities / ENPAP (European Network for Public Art Producers) / Euromontana / European Cultural Foundation / Europako Ingurumenaren Intrepretaziorako Zentroen Federazioa / Greenpeace / ICLEI (Local Governments for Sustainability) / ICOM (International Council of Museums) / Les Rencontres / Oceana Europe / Natura 2000 Sarea / Surf Rider Europe / UPPA (Universidad de Pau et des Pays de lAdour) / Voluntary Arts Network / ACE (The Architects Council of Europe) / EUKN (European Urban Knowledge Network) / Eurocities / European Landscape Architecture Student Association / European Landscape Network / Guerrilla Gardening / NECS (European Network for Cinema and Media Studies) / Tenantspin / Interarts Foundation

225.000

Egunero, denbora ematen dugu garraiobide publikoetan. Une horietan, hitz egin, irakurri, musika entzun, sakelako telefonoan pelikulak ikusi edo bideo kontsolarekin aritzen gara normalean. Guk, ohitura horiek sustatu nahi ditugu eta dss2016eu egitasmoaren barruan proposatu ditugun kultur ekintzekin bat datozen elementu berriak gehitu nahi dizkiegu; bai, garraiobideak eta geltokiak, ekintza desberdinak (erakusketak kontzertu txikiak, performance agerraldiak, taldeirakurketak, hilotz lirainak, etab.) ematen diren eremu bezala erabiliz, bai, irakurketa, bidaia-jolasa, etab., sustatzeko eduki zehatzak eskainiz. 1913az geroztik, Donostia-Hendaia bidea egiten duen trenaren mendeurrenaz baliotuko gara, garraiobideen laborategi sortzaile proiektu honen proba-saioa burutzeko.

Dss2016eu elkarbizitzarako

kultura

JarDueraK43

48

i T s a s Oa/Lur r a

erreala proiektatu
Arkitekturak eta urbanismoak artearekin, irudiarekin eta esanahiarekin duten erlazioa aztertuko duen urteroko programa. Hiriak elkarbizitzaren aldeko eremu gisa aztertzea izango da 2016ko helburu nagusia
nOLa

Urteroko programa, lekuen azterketa eta horien esanahia aztertzeko tailerrak, ekintzak, emanaldiak
nOiz

2012-2016 urteen bitartean Programa 2016ko irail-abendua bitartean


nOn

Hiriko eremu publikoak, Tabakalera, Kristina Enea Fundazioa, Gasteizko zonalde berdeak
eragiLeaK

Arteleku-Tabakalera / Cristina Enea / Euskal Zinemateka


aurreKOnTua

475.000

Munduarekin gure erlazioa, zine, telebista edo Internet bitartez jasotzen ditugun irudiek baldintzatua dago. Eremuak eta lekuak irudi bezala aurkezten diren heinean ulertzen dira soilik. 2009an eman zitzaion hasiera erreala proiektatu programari. Urtero ospatzen da eta lekuen eta horiek duten esanahian oinarritzen da. Arkitekturak eta urbanismoak, irudien munduarekin, eta alderantziz, duten erlazioa jorratuko duten proiekzioak eta tailerrak antolatuko dira. Hirigile eta arkitektoek ideiak garatu ahal

izateko, filmetako irudikariaz nola kutsatu diren aztertuko dugu. Leku eta pertsonen bizitzak modu egokiago batean ulertzen laguntzen diguten ikusentzunezko piezak. Egiten diren ingurune arkitektonikoak kontuan izanda, filmak hobeto ulertzeko aukera. Irudiaren eta urbanismoaren arteko itun eta inspirazioak; esperimentatu ahal izateko, iragana eta oraina ulertzeko, etorkizuna irudikatzeko, botere sinboliko, politiko eta ekonomikoen arteko erlazioak gauzatu eta ezagutzera emateko. Erreala proiektatu-ren edizio desberdinak dss2016eu-rekin zerikusia duten gertaerekin bat etorriko dira: Vitoria-Gasteiz Hiri Berdea ospakizunarekin bat, hiri iraunkorrei eskainiko zaien 2012ko edizioa; hiria sute baten ondorioz suntsitu zenaren berrehungarren urtemuga dela-eta, hondamendiari eta berreraikitzeari eskainiko zaion 2013ko edizioa; edo, hiriak elkarbizitzarako eremu gisa aztertuko dituen 2016ko edizioa.
Iigo Ibez

Eurohiriaren trekkinga
Ibilaldiak muga arteko bideetan barrena. pertsonen arteko elkarrekintza bultzatuko duten ekintza txikiez dinamizatutakoak
JarDuera Osagarria nOLa

49

i T s a s Oa/Lur r a

soinumapa
Lurraldeko baso, hiri eta itsasaldeko soinuak bilatu eta gorde; ondoren, Interneten jarriko den mapa geolekutu batean erakusteko. Europako soinu-mapa erraldoi baten hasiera izango da
nOLa

50

i T s a s Oa/Lur r a

Trekking, altxorraren bila, ibilbide interaktiboak


nOiz

2016ko martxo-urria bitartean


nOn

Atlantikoaren ardatzean, Euskal Eurohirian


eragiLeaK

Euskadiko Camping Elkartea


aurreKOnTua

225.000

Euskal Eurohiriaren ardatz atlantikoa, etapaz etapa zeharkatuko duen ibilaldia. Lurraldea, bere historia eta bere sekretuak ezagutzeko, eta mugaren bi aldeetako biztanleak hurbildu ahal izateko modu osasuntsu eta didaktikoa. Interakzioa bilatzen duten ekintza txikiez dinamizatuko diren ibilaldiak antolatuko dira: gai desberdinak izango dituzten eta partekatuko diren bazkariak, GPS bidez aurkitu beharreko altxorraren bila jolasak, ibilbide interaktiboen koadernoak egitea, etab. Bidezidorrak, bideak eta bidexkak igarotzen ditugun bitartean, sorkuntza eta pertsonen arteko erlazioak gauzatzeko aukera paregabea. Mugaren bi aldeak lotzen dituzten aspaldi-aspaldiko bideak; elkartu egiten gaituen muga, banandu baino; bere gorena Fte de la Corniche-en izango duen jarduera.

Soinu artxibategia, paisaiaren hots mapa, plataforma digitala, lurraldeko soinu gidaliburuak, tailer eta kontzertuak
nOiz

2016. urtean zehar Plataformaren aurkezpena: 2016ko abendua


nOn

Lurralde guztia, Europan


eragiLeaK

Tabakalera-Audiolab / Munduko Soinu Ekologikoaren Foroa / PLANB Performance Group


aurreKOnTua

250.000

Soinuak, zaratak, isiluneak gure paisaiaren zati dira. Gure bizitzaren soinu banda osatzen dute, baina entzuten ikasi behar. Horretarako, ezinbestekoa da soinu fenomenoa eta entzute bizia sustatzea; gizarteen ezagutza, duten soinu irudikariaren arabera gauzatzeko. Mapa interaktibo bat izango litzateke, azken finean, Soinumapa, parte hartzea bultzatuko duena. Herritarrek jaso dituzten bertatik bertarako grabazioz osatuta. Lan horretarako sortu diren tailerren bidez edo beren kabuz arituta, profil desberdinetako pertsonek auzoko soinuak, itsasoaren soinu, lantegi batena, errepide bateko, gabez parke batean sortutakoa, mendiko edota auto ilara batena, besteak beste, jaso eta soinu-artxibategi geololekutu batean gordetzen dituzte. Web orria eta lekuak edo gertakari zehatzak mapa batean ezartzeko egongo diren tailerrez gain, proiektu hori, hilero emango den irratsaio batekin eta agerian jartzearen aldeko ekintza desberdinekin osatuko da, eta eguneroko bizitzan gure artean dauden soinu horietara gerturatzen lagunduko digute.w an, soinu-gidaliburu batzuk sortuko dira. Horiekin, Europako Kultura Hiriburuko egitasmoak osatzen duen lurraldeak dituen soinuen bidez, gertuago egoteko aukera emango zaigu. Lan horrekin batera, eta Europa osoko soinu artxibategi handi bat osatu asmoz, beste ekintza bat jorratu da: Europako hiriburuen soinu-mapa.

Euskadiko Camping Elkartea

Soinumapa

44JarDueraK

elkarbizitzarako kultura Dss2016eu

51

i T s a s Oa/Lur r a

festimar, ekintza ozeanikoak korridore ekologikoan

Giza ekintzek itsasertzean eragiten dituzten ondorioei buruzko sentsibilizazio proiektua. Tailerrak, kontzertuak eta eskulturak egongo dira; amaiera traineruek Zurriolaraino eramango dituzten zazpi bale mugikorrek azalduko dute
JarDuera nagusia nOLa

Nazioarteko Hiri Mugimenduaren Ospakizuna, sentsibilizazio-programa, kudeaketa eta osoko estrategia , hondartzen iraunkortasuna, Itsas aniztasunaren Jaialdia, Atlantikoko Europako Hirien Topaketa, Jarduera Onen Liburu Zuria
nOiz

2016ko martxo-ekaina bitartean


nOn

Arku Atlantikoko kostaldea


eragiLeaK

SurfRider Europa Fundazioa / Itxasgela / Bertako GKEak / Arku Atlantikoko Akuariumak / Tourism and Handicap / Coastwatch / Barrera cero / ALGORRI
aurreKOnTua

550.000

itsasertzaren garbiketa; plataforma kontinentala hartzen duten uretan ontzi ibilaldi interpretatzaileak, itsas kultur ondarea eta natur aberastasuna ezagutzera eramango gaituzten ibilaldiak izango dira; itsasoak ekartzen dituen hondakinak hartuta antolatuko diren sorkuntza tailerrak; itsasoarekin zerikusia duten eta haren gaineko sentsibilizazioaren aldeko kultur ekintzak. Jarduerak hiru egunetan zehar ospatuko den Festimar itsas jaialdiarekin bukatuko dira. Donostia eszenatoki natural desberdinez osatuta dago: itsasertza, badia osoa eta bi hondartzetako hareak zeharkatzen dituzten pasabide luzeak, irla, Urgull eta Igeldo mendiak, Mirakontxako begiratokiak, Miramar Jauregia, Kaiak. Hiri-eremuak denak, guztira eta batera 300.000 pertsona Guri dagokigun itsasalde atlantikoa- biltzeko gauza direnak. Urte askotan ekintza handien agertoki ren korridore ekologikoak 27.000 natural modura erabilia. Festimar, hektarea hartzen ditu, Urdaibai eta Aniztasunaren aldeko Jaialdia da. Baiona bitartean, 120 kilometrotan 2016ko abuztuko hiru gauez, gure banatuak. Ehunka itsas habitat eta hondartzek osatzen duten anfiteatro mila animalia espezie aurkitzen naturalean ospatuko da. Zurriolara dira hor; horietatik %10 babestuta. traineruek ekarrita iritsiko diren Ekintza Ozeanikoak, Europako bale mugikorrekin emango zaio SurfRider Fundazioak zuzentzen hasiera Jaialdiari. Bale horiek, gure duen proiektua da. Gure itsasaldea kostaldeak dituen arazoen adierazle babestea du helburu, besteak beste: Atlantiko ozeanoko arazoak azpima- izango dira. Ondoren, 48 orduko kontzertu batean, mundu osoko rratu eta itsasertzaren hauskortasumusika entzuteko aukera izango na, gure ekintzek eragiten dituzten da. Zuziak, su txikiak, su-festak, ondorio ekologikoak, kutsadura eta hondarrezko eskulturak, talde hondakinen jatorria, espezien desagerpena, gizakien ekintzek ekartzen ezezagun eta ezezagunen musika. Guzti guztia, leku berezietan: dituzten beste hainbat arazoen, eta, hondartzan ezarriko den agertoki horiek, itsas ekosisteman dituzten erraldoi bat, agertoki mugikorretan ondorioak nabarmendu. edo haima txikietan. Festimar Urtero burutzen den herri-mujaialdia iraun bitartean, hondakinak gimendua da (Donostia 2010ean jasotzeko eremu bat ezarriko da; Europako Ekintza Ozeanikoen horiekin, prozesuaren eskultura bat Hiriburua izan zen, eta izango da berriro 2016an). Mugaren bi aldeetan osatuko da, modu grafiko eta partehartzaile batean, sortzen dugun mezu ekologiko horiekin bat egiten duten elkarte, unibertsitate, enpresa hondakin guztia, eta, horrek, gure kostaldean dituen ondorio txarrak eta erakundeek parte hartzen dute. ikusteko aukera emango diguena. Ekintza desberdinak burutuko dira:

Iigo Ibez

Ekintza horiek eta beste asko, eta Atlantikoko Europako hiriak ere gonbidatuko ditugu, elkarrekin aritu daitezen. Guztion artean, klima aldaketak sortu dituen arazoak ados ipiniko ditugu, batez ere itsas mailaren igoerak hondartzan eta kostaldean sortu dituen aldaketak. Topaketa horretan aztertuko den guztiarekin, Liburu Zuri bat osatuko dugu, eta Europako Parlamentura helaraziko. Programa hori, kostaldeko hondartzen kudeaketa iraunkorra lortzeko estrategia baten barnean egingo da, horretarako neurri desberdinak erabiliko dira: gizarteratzea bultzatzen duten programen bidez, hondartzen eskuzko garbiketa, OSPAR izendegiaren ezartzea (hondakinen azterketa eta gestio kuantitatiboa eta kualitatiboa egiteko), eta hondartzetara joan eta denon aukera izatea bertan bainatu ahal izateko.

52

i T s a s Oa/Lur r a

zubideak
Europaz haraindiko Jaialdiaren barruan antolatutako programa. Zubia metafora gisa erabiliko da, eta ekintzak Irungo Etorbide Zubian eta Santiagoko Zubian antolatuko dira, Frantziarekin mugan
nOLa

Nazioarteko programa, diziplina anitzeko artea, ekintzak zubietan eta igarobideetan


nOiz

2016ko uztaila-urria bitartean


nOn

Zeharko zubi eta eremuak, lurraldeko mugan


eragiLeaK

Bidasoa-Txingudi Mugaz haraindiko Partzuergoa / Europaz haraindiko Jaialdia / Irun, 2000


aurreKOnTua

450.000

Artearen, kulturaren eta politikaren nazioarteko programa bat. Diziplina anitzeko gogo batekin, Europaz haraindiko Jaialdiaren barnean ospatuko da, eta muga eta mugaz bestaldekoa aztertuko ditu. Zubia, metafora eta ekintzen kokaleku gisa erabiliko da. Zubiak, lekuen, kulturen, hizkuntzen, belaunaldien eta ideologien arteko elkartze eta banatze eremu bezala ulertuak. Pasabideak, egun ere konpondu gabe jarraitzen duten arazoak aztertzen dituztenak: biztanleria eta erkidegoa, kultur aniztasuna eta gizarteratzea, itzulpen kulturala eta diglosia, nagusitasunaren diskurtsoa eta bigarren mailako diskurtsoak,

identitatea eta postkolonialismoa, gizabanakoaren askatasunaren eta kontrolaren arteko mugak. Modu sinbolikoan, mugaldeen iragana, oraina eta etorkizuna jorratzeko leku aproposak. Europako Kultura Hiriburuaren hautagaitzak hartzen duen lurraldearen zubietan, modu irekian, garatuko den programa bat da. Kasu horretan, Etorbide Zubiari eta Santiagoko Nazioarteko Zubiari garrantzia emango zaie. Frantzia eta Espainia arteko muga naturala den Bidasoaren gainean kokatzen diren zubiak hain justu. Zubi horiek, gorabehera politikoak direla-eta, batzuetan bi herriak banatu dituzte. Gaur egun, aldiz, elkartasunaren aldeko eta harreman komertzial eta sozialen aldeko lekuak dira. Zubideak proiektuko ekintzak ibilbide bideratu batekin hasiko dira. Horietan, horretarako propio aukeratuko diren artista eta aditu desberdinen eskutik, zubi bakoitzaren kokapenaren eta historiaren ezaugarriak ezagutuko ditugu. Ondorioz, testuinguruaren araberako proiektu performatiboak sortu ahal izango dituzte, egunero zubi horiek zeharkatzen dituzten pertsonen parte-hartzea eta elkarrekintza sustatuko dute.

Iigo Ibez

Etorbide Zubia
Zubia hori 1916. urtean eraiki zen. Espainiako herritar askok zubi hori Guardia Zibilaren eskuetatik ihes egin eta Frantziara igarotzeko erabili zuten. Lluis Companys ere, zubi horretan utzi zuen Gestapok polizia frankistaren eskuetan. Urte batzuk geroago, aliatuen etorrerarekin, nazien ihes-eremua bihurtu zen.

Santiagoko Nazioarteko Zubia


Rene Petit ingeniariak eraiki zuen, 1966an. Erromes doan jendeak Irungo lurraldeetara igarotzeko erabiltzen duen zeharbidea da. Zubi horrek, Oteizak proiektatutako mugarri bat du, 0 kilometro sinboliko bat zehaztuz, Santiagoraino geratzen den bidea adierazten duena.

Dss2016eu elkarbizitzarako

kultura

JarDueraK45

hiria bizirik
Behatoki soziala. Baloreen galera edo etxebizitzaren arazoa bezalako erronkei irtenbidea bilatzen saiatuko gara
nOLa

53

i T s a s Oa/Lur r a

just a mo(nu)ment!
Urgull mendiko Jesusen Bihotz Sakratua begien bistatik desager araziko duen magia ekitaldia. Horrekin bat, eraikuntzen sinbologiaren inguruan hausnarketa sustatu nahi da
nOLa

55

i T s a s Oa/Lur r a

Behatoki teknosoziala, mediagrafia tailerrak, hiri irudikariak, erakusketa


nOiz

2016 urtean zehar Erakusketa: 2016ko abendua eta 2017ko urtarrila bitartean
nOn

Donostiako auzoetan eta lurraldeko herrietan


eragiLeaK

Gorga / Okupgraf / Kultur Zentroen Sarea


aurreKOnTua

450.000

Iigo Ibaez

Auzoen memorian zehar egingo den ibilbidea. Baina, era berean, gaur egun pil-pilean dauden hainbat gairen inguruko behatoki sozial bat izango da, gure elkarbizitzaren etorkizunerako giltzak aurkitu nahi dituena: biztanleriaren zahartzea, etxebizitzaren arazoa, kanpotik etortzen diren horiekin dugun erlazioa, genero arazoak eta herritarrek erakundeekin dituzten arazoak, komunitate-baloreen desagerpena, krisi ekonomikoak eta horrek familiarentzat dakartzan arazoak, hirigintza urritasunak, trantsizioaren lehen urteetako poztasunaren ondoren sortu den desengainua, indarkeriaren arazoa, bizitza pertsonala eta lan kontziliatzeko zailtasunak, etab. Auzoetako biztanleek aipatuko dituzten arazoekin mosaiko bat egingo da. Parte-hartze tailerrak eta hiri irudikarietan oinarritutako hiri -azterketa dinamikak burutuko dira; hautemate ikuspuntu batetik jasoko dira datuak, kontakizun grafikoak eta ikus-entzunezko emozionalak. Bertako istorioak izango dira, baina gureak bezala beste hainbat testuinguruetan ere eragina dutenak; Europako ongizatearen gizartea deitzen diogun horren ondoeza konkretu batzuen inguruan, hausnarketa egitera bultzatuko gaituztenak. Prozesu guzti horien fruituak San Telmo Museoan egingo den erakusketa batean jasoko dira, eta Donostiako auzoetako esperientziek Europako beste hainbat auzoetan garatzen direnekin bat egingo dute.

Monumentuen artea eta memoria, hausnarketa eta sortze-plataforma artistikoa


nOiz

2016ko urria
nOn

Kultur Etxeen Sarean eta lurraldeko eremu publikoetan


aurreKOnTua

125.000

DV

Gure historian esanguratsuak izan diren gertaerak ospatzeko, gune publikoetan kokatzen diren elementu sinbolikoak dira monumentuak. Garai bakoitzeko boterearen eta ideologia nagusiaren adierazle dira. Erlijio eta politika ikurrak, arazotsua den memoria historikoa finkatzen saiatzen dira. Monumentu eta memoria ideiaren inguruan lan egin ahal izateko, hausnarketa eta sorkuntza plataforma bat sortzea proposatzen dugu. Lan-talde bat eratuko da; Urgull Mendiko Jesusen Bihotz Sakratua monumentugunea ikertuko dute. Azken urteetan, kendu beharra edo jada Donostiako paisaiaren berezko zati bezala mantendu beharra dagoen eztabaidaren protagonista izan da. Magia ikuskizun bat proposatzen da proiektu horren abiapuntu bezala. Une batez monumentua desagertu egingo da, eta hura gabe, gure eguneroko bizitza irudikatuko dugu dugu.

arkitektura kolektiboak
Arkitektura eta hirigintza eredu iraunkorrak pentsatu eta martxan jartzeko ekintza multzoa
JarDuera nagusia nOLa

56

i T s a s Oa/Lur r a

6etan sorpresa gaur!


Ezezagun zaigun horri eskainia egongo den programa. Ezusteko ekintzek hiriko eremu publikoa itxuraldatuko dute
nOLa

54

i T s a s Oa/Lur r a

Nazioarteko topaketa, erakusketa, WikiPlaza, tailerrak


nOiz

2016 urtean zehar Erakusketa, 2016ko azaroa


nOn

Tabakalerna, Kristina Enean, Donostian

Antzezpen artistikoak, kalean burutuko diren ezusteko ekintzak, tailer sortzaileak


nOiz

2016 urtean zehar


nOn

Hiriko eremu publikoetan


eragiLeaK

Ideatomics / Mugatxoan / Connsoni / C2+I / Funky Projects


aurreKOnTua

150.000

2016. urtea ezusteko, ustekabeko eta espero ez diren egoeraz beteta egongo da. Egoera horiek ez dira ezagutzera emango, ahoz aho joango dira, eta nolabaiteko jarraibideak utziko dituzten zurrumurruen bitartez. Modu berezi batean, eguneroko bizitza magiaz eta emozioz busti nahi da; eremu publikoen erabilera, lege, ohitura eta konbentzionalismoen inguruan esperimentatzeko. Bizkaia Plazako iturrian bat-bateko hondartza bat, ekintza bera 15 minuturo dj vu moduan, ibaiak kolorez aldatzen du, inora ez doan jende ilara erraldoia... Era horretako ezustekoak, sormen-tailer batzuen ondorio izango dira. Horietan, ezustearen ideiaren, eraldatu nahia eta eremu publikoan aritzea landuko dira. Proiektu horren logikarekin jarraituz, modu informal batean eta kultur plan desberdinen gonbidapen erakargarri moduan, esparru publikoetan banatuko diren ezusterako gutun-azalak egingo dira.

eragiLeaK

COAVN / Taldeko Arkitekturen Sarea / EHUko Arkitektura Fakultatea


aurreKOnTua

380.000

Talde Arkitekturaren nazioarteko topaketa handi bat. Eremu publikoetan burutuko den tailer eta parte-hartze laborategi bat; nagusitasunezko jarduera eta ohiko mugen areago lan egiten duten eremu publikoen eta naturaren adituak bilduko ditu. Talde horiek, jarduera kolektibo eta parte-hartzaileetan oinarritzen dira; eremu publikoaren biziberritze soziala edo etxebizitza iraunkorraren ereduen definizioa bezalako gaiak aztertzen dituzte. Topaketa hori, bi aurkezpen eta komunikazio gailuen inguruan burutuko da. Taldeko arkitekturekin, norbanako eraikuntzarekin, hirigintzarekin edo Wiki Plazarekin zerikusia duten proposamenak batuko dituen erakusketa bat antolatuko da. Wiki Plaza, komunikazio birtualaren plaza-nodo bat bezala pentsatua dagoen gailua da. Hiriko plazetan ezarriko da, eta plato baten antzera funtzionatuko du; kode irekiko hiri bizigarri bat izango da. Beste hainbat ekintza ere antolatuko dira: zine eta bideo zikloak, hiri baratzen tailerrak, autoeraikuntza ekologikorako tailerrak, hiri akupuntura tailerrak; ekintza guzti horiek eremu publikoak eta arkitekturak, hirigintza eta hiri garaikide bat sortzerako orduan, duten paperaren esanahi berria emango digute.

Denon arteko arkitekturak

46JarDueraK

elkarbizitzarako kultura Dss2016eu

57

i T s a s Oa/Lur r a

ibilbide gainjarriak
Literatura, zinea edo artearen eskutik ibilbideak sortuko dituen hiriaren alderdi bat. Antzinako lekuetara eta hiri eremuen bestaldera eramango gaituzten ibilbide poetikoak
nOLa

Lurraldean zehar ibilaldiak, gai desberdinetako bidaiak, berrinterpretazio artistikoak, artxibategia, argitarapena
nOiz

2016 urtean zehar


nOn

Lurralde osoa
aurreKOnTua

425.000

Hirien errealitatea konplexua da oso. Ezarriak dauden bideek osatzen dute; lehenengo mailako eta bigarren mailako bideak, abiadura handiko autopistak, lasaitasunez aritzeko bidexkak, ibilbide pertsonalak, oraindik esploratu gabe dauden ibilbideak, zabaltzen diren kartografietan gainjarriak, bertan norabide aurkitzeko. Hiri debekatuaren planoak, ibilbide mikropolitarrak, lurralde ez-egonkor batentzat mugarik gabeko mapak, fluxuen eskemak, mapa mentalak, ezezagunak eta ikusezinak diren heinean, ibilbide arriskutsuak, beste gidaliburu turistiko batzuk, estolda-sistemaren bilbea, norbanakoaren nahitasunen ibilbideak, kalean bizi direnen hiria, biktimen eta adiskidetzearen

ibilbidea, kanpotik datozenek ikusten duten hiria... Ikuspegi desberdinak, begirada desberdinak, errealitatea ulertu, ikusi eta agertzeko sistema desberdinak, gure ibilbidearen mapan adierazi beharreko mugarriak. Europako Kultura Hiriburuaren ospakizun urtean zehar, ibilaldi desberdinak proposatuko ditugu, beste begirada batekin paisaian barneratzeko, eta beste batzuen eskutik ezagutzen ez genituen lekuak ezagutzeko. Gai desberdinak jorratzeko aukera emango duten ibilbideak, haien iraganari esker edo orainaldi historiko, sozial, politiko eta literarioari esker adierazgarriak diren lekuetara bisitak. Ezin ditugu berreraikitzearen aldeko ibilbideak albo batean utzi. Literatur lan bat, antzerki lan bat, film bat, dokumental bat, eskultura bat, performance bat, artikulu bat berriz hartzeko ibilbideak izango dira... Leku zehatz horrekin zerikusia duen lan artistikoa; beste adierazpen interpretatzaileak, beste galderak, beste hizkuntza, beste irakurketa motak, beste sinbolismo batzuk ezagutzeko aukera emango dutenak. Hiri ibilbide horiek bizitzeaz gain, artista desberdinek beraien nondik norakoak emango dizkigute. Kontakizun horiek, izendapenaren lurraldea ezagutzeko aukera desberdinak emango dituen artxibategi eta argitarapen batean zabalduko dira.

59

i T s a s Oa/Lur r a

astero
Alkiza herria laborategi txiki bilakatuko da dss2016eu programaren barnean, landamundua Europako bihotzean txertatzeko eta herrien artean loturak eraikitzeko
nOLa

Herri-laborategiko esperientziak, laborategiekintzak, herritarren boterea, nekazari topaketa erraldoia, Europako Herri Kulturaleko Sare irekia
nOiz

2016an zehar. Astero


nOn

Gipuzkoako 32 herri txikietan. Alkiza erdigunea izango da


eragiLeaK

LandaGipuzkoa
aurreKOnTua

320.000

58

i T s a s Oa/Lur r a

Europa, ibai burmuin haundia


Europako ibaiek osatzen duten bizi-sarea ospatzeko eremua. Bere historia, lotune sozial eta komertzial gisa indarrean ipini nahi da, baita biztanleriaren bizitzaren esparrua izateko azpimarratu ere
nOLa

DV

Adituen topaketa, ibaien historia berreskuratzeko ekintzak, Urumea ibaiaren luzera osoan ekintza desberdinak
nOiz

2014-2016 urteen bitartean Ekintzak: 2016 urtean zehar


nOn

Lurraldeko ibaietan
eragiLeaK

Kristina Enea / Uraren Kultura Berrirako Fundazioa / Europako Paisaiako Ingeniaritzaren Federazioa Donostia Kultura / EFAP (European Forum for Architectural Policies)
aurreKOnTua

450.000

Ibaiak gure herrien eta hirien kokaleku dira. Bere uberkak gure historia, gure memoria gordetzen du. Hala ere, ibaia ez da soilik uberka hori. Paisaia, ekosistema eta igarobide ekologiko bat ere da. Iturburutik bokalera doa, eta hiri- eta landa-paisaiaren arteko lotura da. Bere bazterrak bizitza naturalaren eta herritarren bizitzaren eremu bihurtzen dira. dss2016eu egitasmotik, Donostia zeharkatzen duen Urumearen bidetik hurbilduko gara ibaira, Gipuzkoako eta Europakoak ibaietatik. Guztien artean, ibai mapa bat osatzen dute, mugarik ezagutzen ez dutenak, konexio likidozko eta neuronalezko gertakari handi bat osatzen duten ibaiak, partekatutako memoria, bizitza eta jakintza biltzen dituztenak. Gu, bi isurialdetik hurbilduko gara ibaietara: bata, kontserbazio naturalarekin zerikusia duena; bestea, Europako eta mundu osoko zibilizazioaren bilakaeran izan duten garrantziarekin zerikusia duena.

2014an emango diogu hasiera proiektu horri. Ibaiak berreskuratzen adituak diren teknikoen nazioarteko topaketa bat antolatuko dugu; horrekin batera, gure ibaietara hurbilduko gaituzten ekintza desberdinak burutuko ditugu; jendeak ezagutu eta zaindu ditzan, ibaien arroak birsortu ditzaten, itsas bazterreko landaretza berreskuratu dezaten, eta ibaien mundua errespetatu dezaten. Ibaietara hurbilketa sustatuko duten sortze eta aisia ekintzak antolatuko dira, borondatez egindako garbiketa lanak bezalakoak bultzatuz, etab. Lan guzti horrek goia joko du 2016an. Ibaiak Europako historian lemapean Europa mailako topaketa antolatuko da. Bertan, ibaiek kontinentearen bilakaeran izan duten zeregina aztertuko da baloreen sorkuntzan, merkataritza eta kultur erlazioetan, gatazka eta elkarbizitzaren uberka bezala. Urte osoan zehar, agertoki iraunkor eta mugikorrak ezarriko dira ibaiaren luzera osoan.

Gaur egun, mila biztanle baino gutxiago dituzten 32 herri daude Gipuzkoan. Horiek LandaGipuzkoa deritzona osatzen dute. Nekazarimunduko ohiko herriak dira, eta azken 50 urteetan nekazaritzaren eta abelazkuntzaren ispilu izatetik, beste ekintza ekonomiko batzuen bigarrengoak izatera igaro dira. Herri horietan, nekazari-munduko ezaugarriak topatu ditzakegu. Gaur egun, hala ere, mundu hori, informazioaren gizartearen osagaiekin bizi behar du derrigor, eta horrek eragina du bere nortasunean. Asterok, herri horiek indarrean ipini nahi ditu, modu aktibo batean, dss2016eu programan sartuz. Herri bakoitzak programa zehatz bat antolatuko du astero. Programa hori ekintza desberdinez osatuta egongo da. Ekintza horiek, herri bakoitzeko eragile desberdinek sustatu edota ekoiztuko dituzte, eta kanpoko eragileekin bat egingo dute. auzolab sistemaren barnean dauden tailerrak izango dira euren egoitza. Programaketa horren osagarri gisa, gure programa arituko da. Gipuzkoako barnealdean dagoen Alkiza herria, ekintza guzti horien erdigunea izango da. Izan ere, urteak dira Alkiza herri-laborategi sozial eta kultura antzeko bat garatzen ari dela; gobernu parte-hartzailea, auzolana eta memoriaren berreskurapena bezalako ekintzetan jardun delarik. Horrez gain, Asterok, Europako Herri Kultural direnen sare ireki bat bermatu nahi du. Bertan, landa- ingurunea indarrean jarriko da bizitza garaikide baten eremu bezala, eta elkarrekin proiektuak gauzatzeko aukera egongo da bertan, eta Europako herrien artean harremanak sendotuko dira. 2016an, Alkizan elkartuko diren herrien artean hain zuzen.

Dss2016eu elkarbizitzarako

kultura

JarDueraK47

60

i T s a s Oa/Lur r a

hamaiketako
Milaka itsasontzik hamaiketako erraldoi bat ospatuko dute, eta estropadak Munduko Ondare izendatzeko eskatuko diote Unescori
JarDuera nagusia nOLa

Itsasoratze jendetsua, ontzien topaketa, hamaiketako handia


nOiz

2016ko iraila
nOn

Bermeo eta Baiona bitarteko itsasbazter osoan zehar


eragiLeaK

Donostiako Itsas Kluba / Arrantzale Anaidiak / Aquarium-a / Euskadiko eta Iparraldeko Kirol-portuen Sarea / Piratak / Miarritzeko Itsasoko Museoa / Arraunlari Kluba / 17 Michelin izar dituzten sukaldariak
aurreKOnTua

350.000

Euskadin atsegina zaigu bazkal orduan mahai inguruan elkartzea. Gosaria, norberak intimitatean egiten duen zerbait da, baina eguerdiko bazkaritxoa elkarrekin egiten dugu; guk, hamaiketakoa deitzen diogu. Egunero hamaikak aldera, pintxo bat tabernan, eta txikito edo zurito bat eskuan. Hamaiketakoa asteburuetan laguntzen gaitu bereziki. Mendian zehar pasiera, bizikleta ibilaldia, arrantzatzera... ekintza horiek ez lirateke gauza berdina izango patata tortilla, gazta apur bat, txorizo zati bat, ardoa edota sagardorik gabe. Hamaiketakoa egiteko aitzakia horrekin, herri-hitzordu erraldoi bat antolatu nahi dugu, itsasoan, eurohiriaren itsasbazterreko luze-

ra eta zabalera osoan. Eta areago oraindik: Bermeotik Baionara. Itsas marrak askatu, itsasoratu, itsastatzera atera, mugak gainditzen diren eremu horretan ordu batzuk elkarrekin igaro; hain dinamikoa, hain bizia, hain hauskorra den eremuan. Itsasoa elkarrekin ospatu nahi dugu, bertatik itsasbazterra ikusi, orain arte izan dugun ikuspuntua aldatu, ohikoa ez den testuinguru batean, hamaiketako jendetsu bat eginez. Lagunartean atera nahi dugu, bakoitza bere kirol klubarekin. Mota guztietako ontziak erabiliko dira; betikoak eta modernoagoak, belaontziak, arraun ontziak, motordun ontzian, kayak-ak, traineruak, surf oholtzak eta norberak eraikitako ontziak. Ez da ontzi bakar bat ere portuan geratuko. Beste jende bat gonbidatuko dugu hamaiketakoan laguntzeko: itsasoan inoiz ibili ez diren horiei, itsasoaren bataio bat oparituko diegu; barnealdeko jendeari eta etorkinei. Kontxako estropadetan edo Donibane Loitzuneko helmugan batte-

Mikel Casal

lekuak iristen diren unean bezala, musikarekin aterako gara. Energiaz blai, Donostiako Aste Nagusian bezala, portutik hondartzara ontzia hartzera ateratzen diren gazteak bezala. Hamaiketakoaren orduan egingo den itsasoko jaialdi peto-petoa; Unescori, estropadak Munduko Ondare izendatzeko eskatzeko balioko digun ospakizuna.

itsasoaren erritmoa
Itsas paisaian burutuko den proiektu artistikoa. Itsasaldi eta olatuen energia iraunkorra aztertzeko modua izango da
nOLa

61

i T s a s Oa/Lur r a

restop festival
Gasolindegi eta zerbitzugune sarean antolatuko den ikuskizun eta ospakizun programa bat, joan-etorrian dabilen ikusleari zuzendutakoa
nOLa

62

i T s a s Oa/Lur r a

Proiektu artistikoa, itsasoan instalatzea, erakusketa, tailerrak, energien laborategia, ikerketa soziologikoa, itsas energien ikerketa
nOiz

2016 urtean zehar 2016ko urtarril-apirila bitartean


nOn

Kontxako Badian, Aquarium, Kristina Enean


eragiLeaK

Kristina Enea / Artek (lab) / Arduino / AZTI-Tecnalia / Energiaren Euskal Erakundea (EEE)) / Aguaadura Wave Farm (Portugal))
aurreKOnTua

650.000

Itsasoa eta bere olatuak protagonistak dira Donostiako usadioetan. Egunez egun paisaia dinamiko bat margotu, bere energiaz blaitzen gaituena, hiriaren erritmoa zehazten duena. Itsasoaren Erritmoa proiektu artistikoak erritmo hori agerian utzi nahi du; itsaslasterren energia ahalmena, herritarren energia marko bizikidearen barnean nabarmendu. Biztanleriaren energia horrek, itsasoaren indarrarekin eta Kantauriko kostaldeak duen indar estetikoarekin, izena ematen dio gure izendapenari. Badiaren sarreran, argizko buia multzo batez osatutako eraikuntza ipiniko da; natura eta biztanleen elkartze puntua izango da. Gauetan, buia horiek agertu eta desagertu egingo dira jendearen begi-bistatik, boien kliskatze erritmikoarekin, haize-pasa modu estetiko batean nabarmenduz. Proiektuak ikerketarako alderdi bat ere jorratuko du. Alde batetik, hiriak AZTI-Tecnalia teknologia zentroarekin batera egiten ari den ahalmenarekin bat egiten du; energia garbia eta iraunkor bat sortzeko, itsasaldi eta olatuek egiten duten indar agortezinaz baliatzen direlarik. Bestetik, hardware libreko ingeniari teknologikoen ikerketa eta garapena sustatzen da Arduino plataformaren bitartez. Proiektu guzti hori, energia garbien nazioarteko topaketa batekin, auto sorkuntza tailerrekin eta era guztietako teknologia asmamenen erakusketa batekin osatuko da.

Kultura Garaikidearen Jaialdia, diziplina ANITZeko artea, zubiak eta pasabideak, lurraldeko mugaldeak
nOiz

2016ko ekain-iraila bitartean


nOn

Lurraldeko zerbitzuguneetan
aurreKOnTua

245.000

Udara osoan zehar ospatuko den jaialdi bat izango da. dss2016eu egitasmoko lurraldean dagoen gasolindegi eta zerbitzugune sare luzea izango da aukeratutako eremua. Bertan egiten diren jendearen geldialdiak atsegingarriago bihurtuko dituzten ekintza txikien multzo bat izango da, une horretan gauden lekuaren inguruan hitz egingo digutenak. Gasolina erosten ari garen bitartean, bertako adierazpen kulturalak gerturatuko dizkiguten ekintzak dira, edo beste hainbat lekuetako errealitateetara eramango gaituztenak, adibidez, Poloniako restop batera. Gasolindegiak eta zerbitzuguneak bidaiariari zabaldua dagoen zerbitzu sare handi bat dira; atsedena hartu eta hornitzeko aukera ematen duen oasi bat. Hala ere, solastu, telebistan botako duten futbol partidaren inguruan aritu, eta bertako errepideen egoera galdetzeko elkartze-puntua suertatzen da ere. Restop jaialdiak eremu horiek erabili nahi ditu, ekintza kulturalak antolatu ahal izateko. Ekintza horiek ikusle konkretu bat izango dute helburu: joan-etorrian dabilen ikuslea, on the go. Aurkikuntzarako aproposa den egoera, hain zuzen. Guztia, errealitatera ohikoa ez den modu batean hurbilduko gaituen estrategia baten barnean egingo da. Zerbitzuguneak, informazioaren nodo bezala ulertuak izango dira, eta ibilbide aukera berriak proposatuko dizkigute, beharbada ez hain bizkorrak, baina bizipenez gainezka daudenak. Bidaia bat egitearen ideia, turismoa bera egitea baino garrantzitsuagoa deritzon plana; elkar ezagutzeko geldiune bat.

Gorka Bravo

Asier Gogorza

48eransKinaK

elkarbizitzaren aldeko kultura Dss2016eu

azPiegiTuraK

hornikuntzak
Hiria kultura garaikidearekin, bakearekin, baloreekin, gastronomiarekin, artearekin eta ikus-entzunezko ekoizpenarekin lotua dagoen azpiegitura multzo batez janzteko prozesu sakon batean murgilduta dago. Gaurtik hasita eta 2016 urtera arte, proiektu guzti horiek, kultur programaren garapenean parte hartuko dute eta dss2016eu proiektuko ekintza desberdinak jorratuko dituzte

KuLTura garaiKiDeea

musiKa

LanKiDeT za

Tabakalera
Proiektua 2016an ipiniko da martxan, eta Donostiako tabako-fabrika zaharra Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentro bilakatuko da, kultura bisualean oinarritua egongo delarik. Arteak, telebistak, bideoak, zineak, diseinuak eta soinuak bat egingo dute eremu berdinean. Erakusketa eta ikus-entzunezko programez osatua egongo den kontzeptu berezi bat izango da; lan egiteko, ekoizteko, sortzeko eremua batez ere. Irudien fabrika bat. Tabakalerak erronka handia du bere gain: ikus-entzunezko eremuan espezializatua dagoen kultura garaikidearen sorkuntza. Esparru desberdinetako interakzioaren bidez, ezagutza eta berrikuntzaren garapena bilatzen du.

Musikene
Euskal Herriko Goi Mailako Musika Zentroa da Musikene. Orain hamar urte, Eusko Jaurlaritzak sortu zuen. Ibaetako unibertsitatean sortzen ari den eraikuntza izango da Musikeneren egoitza berria, hala ere, lanak amaitu arte, Kontxako eta ondarreta hondartzan artean dagoen badiaerdian dagoen Miramar Jauregian kokatzen da. Musikenek, interpretazioan, sorkuntzan, ikerketan eta irakaskuntzan kalitate handia duen hezkuntza baten alde egiten du. Horretarako, izen handiko irakasleak ditu, horietako asko Europako orkestra onenen partaide direlarik.

Lore Toki
Hiritik hamar minututara aurkitzen da eraikinespazio hau; Chillida Leku museoaren eta Zabalegi nekazaritza-heziketa zentroaren artean, hain zuzen. Antzina, militar-lanetarako erabiltzen zuten lursaila, eta azken hamarkadatan lasterketa zaldien hazkuntzarako erabili izan da lur esparru hau. Gaur egun, udaletxeak bere gain hartu, eta eremu publiko bihurtuko du. Langabezian dauden bertako artista eta gazte taldeek burutzen ari diren lanari esker, 2016an, Europako Lankidetzaren aldeko Campus bilakatuko da. Bertan, bakoitzak dituen ezagutzak eta aktibismo soziala trukatu eta gobernuz kanpoko erakundeak izango dira protagonista.

eLKarBiziT za

OnDarean eTa KuLTuraren aLDeKO zenTrOa

gasTrOnOmia

Bakearen Egoitza
Aiete Jauregian aurkitzen da Bakearen eta Giza Eskubideen Egoitza. Donostiak bakeak dituen baloreen sustapena eta Giza Eskubideen aldeko errespetu eta sentsibilizazioarekin erakusten duen konpromiso-adierazpenetik jaiotzen da. Oraindik terrorismoaren sufrimendua bizi dugun hiri batean, bakearen alde ematen den erantzun politikoa eta etikoa litzateke berea. Eraikina Franco diktadoreak udara-etxe bezala erabiltzen zuen, baina proiektu kultural berri baten barnean ari da: Aieteko Kultur Parkea - Bake Kulturaren Eremu; Giza Eskubideak kohesio elementu bezala erabiltzen dituena; Aieteko Kultur Zentro berriarekin harremanetan dagoena. Bertako programazio eta zerbitzuak Giza Eskubideetan espezializatuko dira.

San Telmo Museoa


San Telmo Museoak mendeurrena ospatu zuen 2002an. Berritze prozesu orokor bat bizi izan du. Eraikin horrek donostiarrentzat zein kanpotarrentzat duen gauza adierazgarriena, gaur, bere handitzearen (gaur egungo materialak, norabideak eta gogoa dituena) eta eraikin zaharraren arteko kontrastea da, 1932.urtetik museoaren egoitza izan den XVI. mendeko domingotar komentua. Hala ere, museo kontzeptuaren berrikusteak ere badu bere garrantzia, bere definizioa, helburuetan eta funtzionamenduan eragina duelarik. Proiektuak, San Telmoren bihurtzea definitzen du: ondare eta kultur zentro bat; ikuslearekin duen harremana, turismoaren, hezkuntzaren eta kultur aisialdiaren zerbitzura egokituko dena.

Basque Culinary Center


Mondragon Unibertsitatea, euskal sukaldari handiekin bat eginez sortutako fundazioa da Basque Culinary Center. Aurten jarriko da abian, eta Gastronomia Zientzien Fakultate bat eta Elikaduraren eta Gastronomiaren Ikerkuntzaren eta Berrikuntzaren aldeko Zentro bat izango ditu. Zentroak helburu desberdinak ditu: Euskadiko eta Espainiako sukaldaritza gastronomiaren abangoardian jarraipena izatea, aditu eta enpresen arteko ikerketak sustatu, gastronomia kulturan garapen iraunkor bat sortu, eta Euskadi munduko goi sukaldaritzaren erdigune bihurtu.

Dss2016eu elkarbizitzaren

aldeko kultura

eransKinaK49

Gure proiektuaren lurraldearen parte diren beste hiriak, Bilbo, Baiona eta Miarritze hain zuzen, erakunde kultural, artistiko eta ikertzaile multzo anitz bat dute, horietako asko nazioarte mailan zabaltzeko ahalmen probatuarekin. Hauek gure programaren eraldatze gaitasuna areagotuko dute

arTe garaiKiDea

eTnOgrafiKOa

arTean erreferenTe

Guggenheim
Bilbok industria-berritzearen ondoren izan duen loraldiaren sinbolo da Guggenheim, baita euskal kultur sektore hori nazioarte mailan ahalbideratu duen lantza-muturra ere. Bilboko Guggenheim museoa, New Yorken, Berlinen eta Venezian beste egoitza batzuk dituen sare homonimoaren partaide da. Museoa ireki zen lehen unetik, Bilboko zerbitzu- alorrak iraultza ikaragarri bat bizi izan du. Museoaren eraikina bera erakargarri da oso, baina horrez gain, barneko aretoek, aldian behin Guggenheim Sarea osatzen duten arte garaikideko bilduma garrantzitsuenak hartzen dituzte. Erakusketa horiek, denboraren joanean aberasten joan den museoak dituen fondoetara gehitu dira.

Baionako Euskal Museoa


Euskal Herrian dagoen museo etnografiko handiena da. Objektu eta material artistikoen eskutik, euskaldunon tradizioetan, usadioetan eta ohituretan barna ibilaldi bat proposatzen du, eta izan duten bilakaera erakusten digu. Museoa, Baionako hirigune historikoan dago kokatuta. Bertan, 1922tik gaur egun arte jaso diren 2000 objektu eta artelan baino gehiago aurki daitezke. Material guzti hori 20 aretoetan banatua dago, eta bakoitzak euskaldunon nortasunaren, gizarte honen funtzionamenduaren eta bertako kultura eta ohiturei forma eman dieten indarren lekuko dira.

Gasteizko Artium Museoa


Gasteizen aurkitzen den arte garaikidearen museo horrek 2002. urtean ireki zituen ateak. Araban eta Euskadin arte garaikidearen erreferente bihurtu den museoaren proiektuak bulkada handi bat jaso zuen erakundeen aldetik; Gasteizko Udaletxea, Arabako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta Kultura Ministerioa. Artium museoa Gasteizko erdialdean aurkitzen da, hiriak duen erdi-aroko hirigunean, eta Gasteizko eremu sozial eta ekonomiko bizienaren alboan hain zuzen. Museoak, kultur ardatz bat osatzen du Montehermoso Kultur Zentroarekin eta Gasteizko Hirigune Historikoan aurkitzen diren beste museoekin batera.

naziOarTeKO zenTrOa

PenTsamenDua

iTsas museOa

Topic, Tolosako Gasteizko Txotxongilo Zentroa Montehermoso


TOPIC, Txotxongiloaren Nazioarteko Zentroa da eta Donostiatik ordu erdira dago da, Tolosa herrian. Irudimenaren, berrikuntzaren eta originaltasunaren alde egiten duen proiektu berezi, erakargarri eta interesgarri bat da. Europa osoan, bere osotasunean txotxongiloari soilik zuzentzen den zentro bakarra da. TOPIC, mundu osoko titiriteroen topagune bihurtu nahi du. Ikasteko, erakusteko, ikertzeko, ekoizteko eta esperientziak, informazioa eta lanak partekatzeko eremu izan nahi du; guztia, abangoardia eremu batean, atsegina, funtzionala eta goi mailako hornikuntzak dituena. Eragin handia duen kultur zentro hori, Gasteizko Udaletxeko Kultura Sailaren eskuetan dago. Artearen eta pentsamendu garaikideen ekoizpen, erakusketa eta zabaltze eremu bat da. Instituzio horrek, kultur jarduera bizia du, eta bere helburuen artean, sexuen arteko berdintasun politika ezartzea dago. Montehermoso Kultur Zentroa, Euskal Herriko hiriburu den Gasteizko alde zaharrean aurkitzen da. Eraikina XVI. mendeko berpizkunde estiloko jauregi bat da, eta lurrazpitik, 1885. urtean sortu zen Hiriko Urtegiari lotua dago.

Miarritzeko Itsas Museoa


Miarritzeko Itsas Museoa, 1933. urtean sortu zen, eta ordutik bere bilakaera etengabea izan da. Itsasoko bizitza jorratzen duen museoak, egungo gertaeretan oinarritutako aldi bateko erakusketak agertzen ditu, eta bertako bilduma, itsasoaren iragana eta etorkizuna batzen dituen lotura bat bezala aurkezteko egina dago. Museo horretako arrainontzietan, Bizkaiko golkoko 150 arrai eta ornogabe mota baino gehiago aurkitzen dira. Azkenaldian, museoaren instalakuntzak bere zerbitzuaren kalitatea hobetuko duen berritze-prozesu batean sartuta daude.

50eransKinaK

elkarbizitzaren aldeko kultura Dss2016eu

fesTiBaLaK

programazio (gehi)zoragarria
Gure proiektuak 2016ko Europako Kultura Hiriburu izendapena ekintza zoragarriz osatutako ipuin bat bezala irudikatzen du; eguneroko bizitzan hiriak sustatzen dituen ekintzekin biziko direnak. Donostia urte osoko kultur jarduera oparoa baitu nazioarte mailan
musiKa KLasiKOa 1 2

Musika Hamabostaldia
Nazioarteko Musika Klasikoko Musika Hamabostaldiak 77. edizioa ospatuko du 2016an. Hori dela eta, gure 2016ko Europako Kultura Hiriburu proiektuko ardatzarekin bat datozen gai desberdinak garatzea proposatzen du. 2013an, jaialdiaren gai nagusia, hiria hondatu zuen sutearen 200. urtemuga izango da. Musikak jendeak duen hobetzeko nahia eta gizarteak arazo guztien artean aurrera egiteko duen ahalmena jorratuko ditu, hau da, inoiz amore ematen ez duen giza gogoa. Besteak beste, honako piezak entzun ahalko dira: Mahlerren (2. Sinfonia Pizkundea), Nielsenen (4. Sinfonia Iraungiezina), Gerhard-en (Izurritea) eta Straussen (Heriotza eta itxuraldatzea) musika. 2014an, Hamabostaldiaren 75. urtemuga ospatuko da eta Gerra Handia hasi zeneko mendeurrenarekin bat egingo du; ordura arte inoiz ezagutu ez zen sarraskia. Urte horretako Askatasuna, bakea, elkarbizitza programak honako lanak aurkeztuko ditu: Beethovenen Egmont, Goethen testuarekin, Nilsenen 5. Sinfonia, Varsovian Bizirik Schenbergena, eta Requiems desberdinak (Mozart, Brahams, Ligeti...). 2015. urteko Hamabostaldiak, Europako herritarrok beste kulturei buruz, immigrazioari buruz eta erbesteratzeari buruz izan dugun ikuspegia landu nahi du (musikarien artean, etorkin eta erbesteratutako asko egon dira) eta egile horien lanak entzungo dira: Mendelssohn (Uda gau bateko ametsa), Beethoven (Sinfonia Pastorala), Mozart (Serralloko Bahiketa), Debussy (La mer), Zemlinsky 2016. urtea Poloniari eskainitako urtea izango da. Herri horretako hiru sortzaile omenduko dira: Chopin, Szymanowski eta Lutoslawski, eta hain entzunak ez diren beste batzuk ezagutzera emango dira, horien artean, Moniusko. Gure kultur programak dituen itsasargien gogoarekin jarraituz, Hamabostaldiak Donostia eta Europako Kultura Hiriburua izendapena partekatuko duen Poloniako hiriaren artean irudimenezko argi lerro bat sortu nahi du. Eta argi lerro horren azpian agertzen diren hirien musika gure programazioan leku izan dezala.

Iigo Ibaez

Gure proiektuak 2016ko Europako Kultura Hiriburu izendapena ekintza zoragarriz osatutako ipuin bat bezala irudikatzen du eguneroko bizitzan hiriak sustatzen dituen ekintzekin biziko direnak. Donostia urte osoko kultur jarduera oparoa baitu nazioarte mailan. Herritarren bulkada kultur mugarri egiteraino iritsi da hiriaren eta lurraldearen bizieran: Nazioarteko Zinemaldia, Musika Hamabostaldia edota Jazzaldia dira horren adibide. Hirurak bere horretan diraute, eta ez hori bakarrik, gure hiriak Europako kultur egutegiari eskaintzen dizkion zita garrantzitsuenak dira. Hala ere, beste berri batzuk ere sortu dira denboraren poderioz: Giza Eskubideen Zinemaldia, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaldia, El Sol izeneko Publizitate Festibala, Surfilm Festibala. Eta horiekin batera, Tolosako Nazioarteko Abesbatzen Lehiaketa eta Tolosako Txotxongilo Jaialdia ere azpimarratu behar dira, Hondarribia Blues Jaialdia eta Miarritzen ospatzen diren Zinema Latinoamerikarraren Nazioarteko Festibala eta Nazioarteko Jazzaldia. Hiriko kultur ekipamendua ere askotarikoa bezain zabala da, eta kultur eskaintza aberatsa prestatzen duten azpiegiturak gero eta gertuago daude herritarrengandik . Kultur guneak, liburutegiak, hiriko zentroak, naturparkeak eta kultur parkeak, guztiek gure lurraldean barrena guztientzat hedatzen

Jazz

Jazzaldia
Donostiako Jazzaldiak, 2016an, 51. edizioa ospatuko du. Uztaileko bigarren hamabostaldian, 80 kontzertu baino gehiago eskainiko dira. Kontzertu horiek, hiriko eremu jendetsuenetan ezarritako agertokietan izango dira. Gaur egun arte bezala, jazza izango da Jaialdiaren ezinbesteko euskarri eta programaren bizkarrezur. Hala ere, beste musika estilo batzuk protagonista izango dira ere, eta ikusle kopuru handi bat erakartzeko gaitasuna izango dute. Ikusle gehien bilduko dituzten kontzertuak Zurriolako hondartzan ospatuko direnak izango dira, Agertoki Berdea ezizenez ezaguna den eremuan. Kontzertu horiek dohainik izango dira, indie kutsu batekin eta ikusle gazteago bati zuzenduak. Baina Jazzaldiaren agertoki nagusiena, Alde Zaharreko Trinitate Plaza izango da, ikusle eta kritikarientzat, edizio bakoitzeko kalitatea eta interesa erakutsi eta adierazten duena hain zuzen. Mende erdia igaro da Jazzaldia hasi zenetik, eta uztailean urtero, bertatik eta kanpotik etorritako zaleak biltzen dira, egunero, ilunabarrean, jazz eskaintza anitz eta kalitate handia duenaz gozatzeko prest. Europako lurralde eta eskualde desberdinetako musikariek bat egingo dute 2016an, Europako Jazzaren ikus leiho paregabea osatuko dute, estilo garaikideari eta abangoardia estiloari garrantzi berezia emango diotelarik. Azkenik, ezin albo batera utzi, 2016ko Jazzaldiaren berri sare sozialen bidez emango dela, ia modu esklusiboan. Hori posible izango da, 2009tik burutzen ari den lanari esker.

Jaialdi eta Festibal guzti horiek eta gizarte eta kultur zentroen sare handia dss2016eu proiektuak proposatu dituen ekintzen egutegiari gehituko zaizkio, modu natural batean. Eta 2016. urtean parte-hartze berezia eta zehatza zein izan daitekeen pentsatzen ari dira dagoeneko
den sare bizia eratzen dute. Askotariko kultura bizia, azken finean; kantuan aritzeko, musika egin eta sortzeko, margotzeko, zizelkatzeko, argazkiak ateratzeko, idazteko, antzerkia lantzeko, bideoa eta zinea egiteko, hausnarketarako, galderak luzatzeko, eta ahal bada erantzunak aurkitzeko. Jaialdi eta Festibal guzti horiek eta gizarte eta kultur zentroen sare handia dss2016eu proiektuak proposatu dituen ekintzen egutegiari gehituko zaizkio, modu natural batean. Eta 2016. urtean parte-hartze berezia eta zehatza zein izan daitekeen pentsatzen ari dira dagoeneko.
5

DV

Dss2016eu elkarbizitzaren

aldeko kultura

eransKinaK51

zine

Zinemaldia
Gure hirian ospatzen den Zinemaldia, Europan ospatzen direnen artean zaharrenetariko bat da eta inongo zalantzarik gabe Espainiako zine-festa garrantzitsuena. Cannes eta Berlingo jaialdiekin batera, nazioarte mailan A kategoria duena da. Zinemaldiak duen mende erdian zehar, Hollywoodeko izarrak, zuzendari madarikatuak, Europako jenioak eta beste hainbat lekuetako zine ordezkariak igaro dira, hala nola, Irango zinea eta Txinako zinea. Horrez gain, Zinemaldia, espainiar zinearen industria munduan ezagutzera emateko aukera paregabea da. Zinemaldiak, 64.urtemuga ospatuko du 2016an. Hori dela eta, Kulturaren Europako Hiriburua egitarauarekin bat etorriko den kutsu berezi bat izango du.

Montecarloko Balleta, Musika Hamabostaldian egindako saioa. azken edizioan antzeztu zen Allegro Vivace haurekitaldiaren irudia. Roberts, aktoresak Donostia Saria jasotzen, Zinemaldiko azken edizioan. Minelli ikusleen txaloen artean.

2 Musika Hamabostaldiko

3 Javier Bardem eta Julia

4 2008ko Jazzaldian, Liza

5 Jazzaldia, Zurriolako

ondartzan.

2016 urtera begira burutzen ari diren lankidetzak: Zine Ikasleen Nazioarteko Topaketaren barnean, gaur egun harremana dugun Espainiako eta Poloniako zine eskolen arteko lankidetza proiektuak gauzatuko dira: Andrezj Wajda Master School or Fil Directing Pwsftitv, National Filschool Lodz eta Faculty of Radio Television of Silesia. Horrez gain, Europako Ekialdeko Lurraldeetan dauden ikus-entzunezko material desberdinen inguruan egingo den aukeraketari eskainitako atzerako begira bat antolatuko da. Azkenik, egitarauak, Eurovisions izeneko ekintza hartuko du. Gure proiektuaren trenak jaso dituen materialak ezagutzera emango dira, Europako gaztediaren sentimenaren islada den materiala.

iParraLDe

Cte basque Festibalak


Iigo Ibaez

DV

DV

Gure lurralde-bizilagunak bere hiri eta herri txikienetan kultur eskaintza anitza du. Amrique Latine Miarritzeko Jaialdian Latinoamerikako zineak Europara begira dagoen leiho handi bat du. Ikus-entzunezkoen munduan ere, Miarritzeko Festival International des Programmes Audiovisuels nabarmentzen da. Antzerkiari dagokionez, Baiona eta Miarritzeko Latinoamerikar eta franco-iberiar Antzerki Jaialdia eta Le Temps d'Aimer ospatzen dute. Hiri horietatik kanpo, Errobiko Festibala eta Xiru Festibala ospatzen dira, arte bisualari eskainitako Angeluko Arte Garaikidearen Bienalarekin batera.

Zinemaldiak Arte Ederren Merituari emandako Urrezko Domina lortu berri du

Nazioarteko Zinemaldia, Espainian ospatzen diren guztien artean, A maila duen bakarra da, eta Arte Ederren Merituari emandako Urrezko Domina jaso berri du Errege-erreginaren eskutik. Arrazoi nagusi bat dago Zinemaldiari aipamen handi hori emateko: mende erdi baino gehiagoz zine kulturaren arretan, eta bere zabalkundean eta sustapenean egin duen lan handi eta emankorra.

52eransKinaK

elkarbizitzaren aldeko kultura Dss2016eu

zeHarKaKO HeLBuruaK*

Gizarte kohesioa eta gatazken indarkeriazko adierazpenak gainditzea PERTSONEN bizi-energia, sormena, ekimena eta izpiritu (auto)kritikoa Benetan eleanitza den gizartea, euskaratik eta eremu urriko hizkuntzetatik Komunikazioa eta elkarrizketa Mugaz Haraindiko Euroeskualdean Europarako gogoa, Europara zabalik Kode irekiko kultura librea eta lotura digitala Kultur programazioa, tokiko eragileen eta nazioarteko sareen eskutik Ikerkuntza, gaitasuna eta mugikortasuna kulturaren eta ekonomia sortzailearen alor ezberdinetan
iTsasargieTaKO HeLBuruaK*

Donostia Giza Eskubideen esparruan Europako eta nazioarteko erreferente Gehiago laguntzeko prest, iraungarriago eta osasuntsuago den eredu sozio-ekonomikoa Hizkuntzen eta lengoaia artistikoen askotasuna, Europako aniztasunerako Paisaiaren antolaketa etena, natur ingumenaren ezagutza eta zonalde publikoen dinamizazioa
sisTemaK

AUZOlab, herritarren energia laborategiak Hirikia, TRANSmedia laborategiak H(e)IZKUNTZA, hizkuntzen laborategiak Kultur Parkeen Laborategiak Pagadi, arte eta sorkuntza laborategiak
JenDea

Haurrak Gazteak Adinekoak Familiak Sortzaileak Jende jakina Jende guztiarentzat


DiziPLinaK

Diziplina artekoak Arte plastikoak Arte bisualak Arte eszenikok Musika Literatura Arkitektura eta urbanismoa Gastronomia Artisautza Diseinua Giza zientziak Zientzia / Teknologia Kirola Ingurumena
fOrmaTuaK

Erakusketa Festibala Jarduera, ekintza Kongresu, foro, topaketa Lan-prozesua Eskola irekia, tailerra, laborategia Herri-festa Jolas eta roll playing Bidaia *Intentsitate maila: Lehentasuna / Erdibideko / Oinarrizko
08 Lore Toki, Europako lankidetzarako campusa 14 Europako batasunaren eta aniztasunaren aldeko kometak

JarDuera nagusia

Dss 2016 eu

kultur hiriburu ibiltaria

05 bake eta adostasunaren aldeko hazitegiak

bakearen itsasargi

12 Asistik Arantzazura, Loiolatik igarota

10 kultura hodeietan, poema jasa

01 bakearen aldeko danborrak

11 giza eskubideen zinemaldia

03 besarkada eta adiskidetzea

13 bazter gabe, eperik gabe

a dss2016eu ibiltaria

B San Juan baleontzia

07 oporrak Renerekin

04 egia eta memoria

D bizitza zirkuan!

c trainbideak

09 bake-hitzarmena

06 hondarretan

02 erronkak

bizitzaren itsasargi

15 ibilika

16 odolkiak ordainetan?

17 kooperarock 8/8/8

18 gizarte irekiak

19 feministaldia

20 on egin!

21 kirolarekin

Dss2016eu elkarbizitzaren

22 kasu! kasu egiten

23 Europako banketea

24 talentuz erantzun

25 kebab pil-pil erara

26 GPZK((ez)iristeko

aldeko kultura

27 bakoitza euro 1ean

ahotsen itsasargi

28 rompeolas, olatu talka festibala

29 heri hotza, hizkuntzaren azkentzea

30 egunero kontu ezberdina

31 le adventures de Alicia in miresgarri world

32 nazioarteko zine-ikasleen topaketa

33 re-play/re-mix

34 jarri komunean

35 bertsojazzaldia

36 aita-alabak tabernan daude...

37 galtzaile zoragarriak

38 uda gau bateko ametsa

39 on-off

40 liet international 2016

41 kaleak kantu

42 altzoko haundia

43 hitzezko agur-uhinak

44 lurraldeMugikor

45 eurovisions

itsasoko eta lehorreko itsasargi

46 Kontxako perlak

47 hutsartea?

48 erreala proiektatu

49 eurohiriaren trekkinga

50 soinumapa

51 festimar

52 zubideak

53 hiria bizirik

54 6tan sorpresa gaur!

55 just a mo(nu)ment!

56 arkitektura kolektiboak

57 ibilbide gainjarriak

58 Europa: ibai burmuin haundia

59 astero

60 hamaiketako

61 itsasoaren erritmoa

eransKinaK53

62 restop festival

54eransKinaK

elkarbizitzaren aldeko kultura Dss2016eu

2016 ekitaldien kronograma

2017-2020 Ondarea
San Juan baleontzia auzolabherritarren energia olatuak Hirikiatransmedia laborategiak Pagadiarte eta sorkuntza laborategiak h(e)izkuntzahizkuntzen laborategia

Kultur Parkeen laborategia


JarDuera nagusiaK urTean zeHar inauguraziOa/amaiera

dss2016eu ibiltaria
San Juan baleontzia trainbideak bizitza zirkuan!

2016 URTARRILA

OTSAILA

MART XOA

APIRILA

MAIAT ZA

EKAINA

1. iTsas BiDaia Kantauritik Baltikora, hizkuntzak eta itsasoa aztertzen 1. BiDaia Europa bakearen alde 1. Bir a

2. iTsas BiDaia Denok Kultura Hiriburua Gara / Hamaiketako 2. BiDaia Europarako mugikortasuna 2. Bir a 3. Bir a

Donostia

Mons 2015*

Pilen 2015*

02 erronkak

01 bakearen aldeko

bakearen aldeko itsasargia

danborrak

05 bake eta

11 giza eskubideen

adostasunaren aldeko hazitegiak

zinemaldia

06 hondarretan

03 besarkada eta

adiskidetzea

10 kultura

hodeietan, poema jasa

09 Bake-hitzarmena

04 egia eta

memoria

18 gizarte irekiak

20 on egin!

16 odolkiak

ordainetan?

17 kooperarock

8/8/8

20 on egin! 24 talentuz

15 15 ibilika

bizitzaren aldeko itsasargia

22 kasu!

kasu egiten

erantzun

39 on-off

43 hitzezko agur-uhinak

31 le adventures de Alicia in miresgarri world

ahotsen aldeko itsasargia

29 heri hotza, hizkuntzaren azkentzea 28 rompeolas/ 30 egunero kontu

olatu talka festibal

ezberdina

34 jarri komunean

47 hutsartea

54 6tan sorpresa gaur!

57 ibilbide gainjarriak

58 Europa, ibai burmuin haundia

59 astero

61 itsasoaren erritmoa

62 restop festibala 49 eurohiriaren trekkinga 51 festimar

itsasoaren eta lurraren aldeko itsasargia

Dss2016eu elkarbizitzaren

aldeko kultura

eransKinaK55

02 erronkak 15 ibilika 28 olatu talka

05 bake eta adostasunaren aldeko hazitegiak 19 feministaldia 20 on egin! 21 kirolarekin

08 Lore Toki

11 Giza eskubideen zinemaldia

14 Europako batasunaren eta aniztasunaren aldeko kometak

32 nazioarteko zine-ikasleen topaketa 49 eurohiriaren trekkinga

41 kaleak kantu 50 soinumapa 53 hiria bizirik 56 arkitektura kolektiboak 59 astero

48 erreala proiektatu

UZTAILA

ABUZTUA

IRAILA

URRIA

AZAROA

ABENDUA

2017 URTARRILA

3. iTsas BiDaia Itsas bidaia Atlantiko Hegoaldean barrena. Donostiatik Bojadorrera 3. BiDaia Europa zinez 4. Bir a 5. Bir a 4. BiDaia Europa mugarik gabe 6. Bir a 7. Bir a

Donostia

Polonia 2016*

Danimarka 2017*

Zipre 2017*

05 bake eta

07 oporrak

14 Europako

adostasunaren aldeko hazitegiak

Renerekin

batasunaren eta aniztasunaren aldeko kometak

12 Asistik

Arantzazura, Loiolatik igarota

01 bakearen aldeko

danborrak

10 kultura 13 bazter gabe,

08 Lore Toki,

Europako lankidetzarako campusa

eperik gabe

hodeietan, poema jasa

20 on egin! 21 kirolarekin

25 kebab pil pil

20 on egin!

21 kirolarekin

19 feministaldia

erara

26 GPZK(ez)iristeko 27 bakoitza 1ean 23 Europako 27 bakoitza 1ean

banketea

36 aita-alabak 41 kaleak kantu 35 bertsojazzaldia 42 altzoko haundia 33 re-play/re-mix 38 uda gau bateko 32 nazioarteko

zine ikasleen topaketa

tabernan daude, ama-semeak enparantzan

40 liet

international 2016

45 eurovisions

37 galtzaile 44 lurraldeMugikor

zoragarriak

ametsa

56 arkitektura

koletiboak

50 soinumapa 53 hiria bizirik

52 zubideak 46 Kontxako 48 erreala proiektatu 60 hamaiketako 55 just a

perlak

mo(nu)ment!

También podría gustarte