Está en la página 1de 2

2011-06-10

Euskarazko zinpeko itzultzaileen eta interpreteen erregistroa sortu da


Erregistroan jasoko dira, bai euskaratik beste hizkuntzetarako eta bai beste hizkuntzetatik euskararako zinpeko itzultzaile nahiz interprete lanetarako habilitazioa lortu dutenen datuak.
Sortuta dago dagoeneko euskarazko zinpeko itzultzaileen eta interpreteen erregistroa. Argitaratu berri da zinpeko itzultzaile zein interprete lanetarako habilitazioa lortu dutenen erregistroa arautzen duen Kultura sailburuaren Agindua. Erregistroan jasoko dira, bai euskaratik beste hizkuntzetarako eta bai beste hizkuntzetatik euskararako zinpeko itzultzaile nahiz interprete lanetarako habilitazioa lortu dutenen datuak, habilitazio zuzenaren bidez izan nahiz habilitazio horretarako berariaz deitutako proben bidez izan. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak habilitatu diren interpreteen eta itzultzaileen

zenbait datu argitaratuko ditu Eusko Jaurlaritzaren webgunean, beti ere interesatuaren baimenarekin, herritarrek zinpeko itzulpenak egiteko habilitazioa duten profesionalen berri izan dezaten. 2009ko maiatzaren 4an argitaratu zen euskarazko zinpeko itzultzaile eta interpreteen habilitazioaren inguruko dekretua. Orduz geroztik, bi urtez, zinpeko itzultzaile nahiz interpreteak habilitatzeko prozesua eraman da aurrera eta ondoko emaitzak lortu dira: Atzerri Arazoetako Ministerioak emandako euskarako zinpeko interpretearen eta itzultzailearen izendapenaren bidez zinpeko itzultzaile nahiz interprete lanetarako habilitazioa eskuratu dutenak: 7 lagun Lege-, administrazio-eta ekonomia-arloetan itzulpenak edota interpretazio-lanak eginda izateagatik meritu bidezko habilitazioa eskatu dutenak: o o Interpretaziorako habilitazioa: 30 lagun Itzulpenetarako habilitazioa: 92 lagun

Donostia - San Sebastian, 1 01010 VITORIA-GASTEIZ tef. 945 01 80 00 Fax 945 01 95 35 e-mail kultura@ej-gv.es

KULTURA SAILA

DEPARTAMENTO DE CULTURA

Proba bidezko habilitazioa: o o Itzulpenetarako habilitazioa: 25 lagun Interpretaziorako habilitazioa lortzeko proba ekainaren 20an izango da. Horretara 20 lagunek eman du izena.

Hizkuntza Politikarako sailburuorde Lurdes Auzmendiren esanetan, zinpeko itzultzaile eta interpreteen erregistroaren bidez behar-beharrezkoa zen tresna bat jarri da herritarren nahiz profesionalen eskura: Beste hizkuntzetan aspalditik zituzten era honetako erregistroak, baina euskaraz bazen hutsune hori. Honekin euskararen normalizazioaren eta modernizazioaren bidean aurrerapauso kualitatiboa eman da. Esparru ekonomikoan, harreman komertzialetan eta bizitzaren zenbait esparru pribatuan euskararen presentzia sendotzeko urrats garrantzitsua da. Horrez gain, euskarako itzulpen eta interpretazio juridiko, judizial eta ekonomikoen segurtasuna eta ofizialtasuna bermatzen eta indartzen dira. Badakit gainera urteetan egon direla itzultzaile nahiz interpreteak erregistro honen zain. Beraz, poztekoa da eman berri dugun urratsa hau ematea.

Donostia - San Sebastian, 1 01010 VITORIA-GASTEIZ tef. 945 01 80 00 Fax 945 01 95 35 e-mail kultura@ej-gv.es