Está en la página 1de 16

5.

alea
2011ko maiatza
AGURRA

BAI EUSKARARI, URRATS BIZIAK!


Aldizkari hau egiten dugun guztiok elementu komun batek elkartzen gaitu: Bai
Euskararik… Euskarak. Eta Bai Euskarari zerbait bada, bere atzean dauden entitate
eta pertsona guztiengatik da; lan munduan, arlo sozioekonomikoan oro har,
euskararen ezagutza eta erabilera areagotzeko lanean ari diren guztiengatik.

Asko gara euskara erabiltzeko hautua egina dugunak, euskaraz bizi nahi dugulako,
euskaraz lan egin nahi dugulako, euskaraz erosi eta saldu nahi dugulako, euskaraz
ikasi nahi dugulako, euskaraz dibertitu nahi dugulako edo euskaraz amestu nahi
dugulako...

Guk argi dugu ez dagoela hizkuntza bat normalizatzerik ez bada bere erabilera
bermatzen arlo sozioekonomikoan. Gure bizitzaren parte handi bat lanean ematen

AGURRA
Rober Gutiérrez dugu eta beste parte handi bat beste batzuen lanaz baliatzen. Hortaz, berebiziko
Zuzendaria garrantzia du alor sozioekonomikoak betetzen dituen espazioetan euskarari lekua
egiteak. Horretarako, baina, Bai Euskarari Ziurtagiria duten entitateen nahiz entitate
horietan dauden pertsonen parte-hartzea ezinbestekoa da. Argi baitago bakoitzak
beretik hasi behar duela hondar-aleak jartzen. Hizkuntzak ez baitira ezer, haiek
erabili, bizi eta biziaraziko dituzten pertsonarik gabe. Indarrak batuta, 10 urte
baino gehiagoko ibilbidean proiektu eta egitasmo ugari eraman ditugu aurrera, eta
etorkizunean ere urrats biziak ematen jarraitzeko asmo sendoa dugu. Bai Euskarari,
Urrats Biziak!

Argitaratzailea: Kudeaketa eta erredakzio-taldea: Inprimatzailea:


Ziurtagiriaren Elkartea Ziurtagiriaren Elkartea Leitzaran
Martin Ugalde Kultur Parkea
Zenbaki honetako kolaboratzaileak: Banaketa:
20140 Andoain (Gipuzkoa)
Juan Kruz Lakasta Ziurtagiriaren Elkartea
tel. 943 592148
www.baieuskarari.org Diseinua eta maketazioa: Lege gordailua:
BIT&MINA SS-497-2010
@baieuskarari

www.facebook.com/baieuskarariziurtagiria Argazkiak:
Ziurtagiriaren Elkartea Aldizkari honetan publizitatea sartzeko
www.baisarean.org
Udaltop, UEMA, Banaiz Bagara, idatzi info@baieuskarari.org helbidera
Zuzendaria: Katxiporreta, Lea-Artibai Ikastetxea edo deitu 943 592148 telefono
Rober Gutiérrez eta Artez zenbakira.

2 baiziurtagiridunen aldizkaria
BERRIAK

EUSKARA EZ DAKITENAK
EUSKARARA ERAKARTZEKO
Zer da euskara euskaraz ez dakitenen- nean aritzeko bideak irekitzea. Horrexe-
tzat? Haiek euskarara hurbiltzeko, zer gatik, hiru helburu nagusirekin egin da
eta nola egin daiteke udaletik? Galdera Udaltop 2011:
horiei erantzuten saiatu ziren apirilaren
7 eta 8 artean, Euskal Herriko nahiz Ka- Euskarazko zerbitzuen esperientziak
taluniako hainbat aditu, Lasarte-Oriako trukatzea.
Manuel Lekuona kultur etxean egin ziren
Udaltop 2011 topaketetan. Udaletako Esperientzia horiek nola trukatu haus-
euskara zerbitzuek egiten duten lanean nartzea.
lagungarri izan nahi dute topaketok,
udal bakoitzak bere bidea egin behar Esperientzia berriak elkarlanean abia-
duen arren, interesgarria baita elkarla- tzea.

IZAN GAITEZEN HIZKUNTZEKIN ERE


EKOLOGISTA
Hizkuntza ekologia eta lurralde euskaldunak izenburupean topaketak
antolatu zituen UEMAk Azpeitian joan den apirilaren 19an eta 80 lagun
inguruk hartu zuten parte bertan. UEMAren 20 urteko ibilbideaz mintzatu
baziren ere, topaketako gai nagusia hizkuntza-ekologia izan zen. Gai ho-
rretaz Albert Bastardas i Boada Bartzelonako Unibertsitateko Hizkuntza-
laritza arloko irakasle katedraduna aritu zen eta bioaniztasunaren eta hiz-
kuntz aniztasunaren arteko analogia egin zuen. Gainerako hizlariek ere
bioaniztasunaren diskurtsoa hizkuntzalaritzaren alorrera eraman zuten.
BERRIAK

“IRLANDANET-EN BIDEZ
IRLANDA EUSKAL HERRITARREN
ESKU JARRI NAHI DUGU”
Irlandara bisitan edota egonaldi bat egitera doazen euskaldunak gidatzeko enpresa
da Irlandanet. Orain dela hiru urte sortu zuten Irlandan bizi diren hainbat euskaldunen
artean eta zerbitzu ugari eskaintzen ditu euskaraz: bidaiak, hiri-tourrak, Irlandako
musika taldeen kontratazioa, ingelesa ikasteko eta Irlandan bertan lana eta etxebizi-
tza lortzeko zerbitzuak, itzulpenak, hitzaldiak, aholkularitzak, bitartekaritzak...

Nondik atera zen Irlandanet sortzeko jende askorentzat hizkuntza gainditu Bai Euskarari Ziurtagiria jaso duzue
ideia? ezineko oztopoa bihurtzen da. Baina orain gutxi. Euskal Herritik kanpo Ziur-
Gure asmoa Irlandaren eta Euskal He- Irlandanet-en laguntzari esker arazo tagiria jaso duen lehen enpresa zarete.
rriaren artean zubiak eraikitzea izan da hori desagertzen da. Dagoeneko inork Zer garrantzia ematen diozue euskarari?
beti. Irlandan bizitzen daramatzagun ez du aitzakiarik ingelesa ez jakiteaga- Euskaldunak gara eta naturaltasunez eus-
urte guzti hauetan ehunka euskaldun tik Irlandara ez etortzeko. Gure zerbitzu karaz bizi gara, baita Irlandan ere. Gure
ezagutu ditugu. Haien bidez gure herria- guztiak euskaraz eta gaztelaniaz ema- zerbitzu guztiak euskaraz eskaintzen di-
ren berri ematen diegu irlandarrei. Aldi ten ditugu. tugu (baita gaztelaniaz eta katalanez ere).
berean Irlanda euskaldunen eskura jarri Euskal Herritik kanpo ere euskaraz bizi-
eta ezagutzera eman nahi diegu. Zer-nolako zerbitzuak eskaintzen dituzue? tzea posible dela erakusten eta ahalbide-
Gure asmoa euskaldunak Irlandan tzen dugu. Euskararen normalizazioaren
Zergatik da Irlanda hain herri berezia behar duten edozertan laguntzea da. bidean gure alea gehitu nahi dugu. Bai
euskaldunontzat? Arlo ezberdinetan ematen dugu lagun- Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak egiten
Arrazoi askorengatik. Musika eta dan- tza hori. Neurrira egindako opor-propo- duen lana babestea ezinbestekoa dela
tza zirraragarriak ditu. Paisai zoraga- samenak ditugu, 8 eta 10 egunetako bi- uste dugu. Zoriontzekoa da gainera.
rriz josita dago. Irlandarrak oso alaiak, daia gidatuak eskaintzen ditugu, Dublin
atseginak eta irekiak dira, eta beti dau- eta Belfasteko tour politikoak kudea- Oraindik ezagutzen ez zaituztena nola
de parrandarako prest. Sekulako giroa tzen ditugu. Ikasteko nahiz lan egiteko jar daiteke zuekin harremanetan?
egoten da tabernetan. Bertako garagar- zerbitzuak ere ematen ditugu: heldu eta Gure bulegoa Belfasten dago baina
doak eta whiskyak mundu mailako os- gazteentzako ingeles-ikastaroak, gae- gure webgunean informazio orokorra
pea dute. Gainera euskaldunok berezi- liko ikastaroak, au-pair lanak, denboral- aurki daiteke: www.irlandanet.com.
ki ongi-etorriak izaten gara eta etxean di baterako bizitzera, lan egitera, ingele-
bezala sentiarazten gaituzte. Elkartasun sa ikastera etorri nahi dutenei laguntza... Skypen bidez “irlandanet” izeneko kon-
lotura indartsuak ditugu. Horrez gain, Euskal Herriko musika eta tura dohainik deitu ahal gaituzte.
dantza taldeentzako birak antolatzen
Askotan hizkuntza oztopo bihurtzen da, ditugu eta Irlandako musika taldeen
ezta? kudeaketa egiten dugu. Azkenik, ahol- Telefonoz ere zenbaki hauetan aurki gai-
Bai, hala da. Zoritxarrez Euskal Herrian kularitza edota itzulpen zerbitzuak ere tzakezue: 0044 28 90 223 137 (bulegoa)
dagoen ingelesaren ezagutza-maila ez eskaintzen ditugu. Labur esanda, Ir- eta 0044 786 22 17 414 (sakelekoa).
da oso handia. 40 urtetik gorakoen ar- landarekin zerikusia duen edozertan la-
tean ez dago ia batere ezagutzarik eta guntzen ahal dugu. IRLANDANET: Bai Euskarari
Ziurtagiria “Zerbitzua euskaraz” maila.

4 baiziurtagiridunen aldizkaria
KOLABORAZIOA

KORRIKA INGELESA
Juan Kruz Lakasta

Itxura guztien arabera hauteskundeak bere aitarena baino. Askoz biziagoa eta
gertu zirela eta, UPNko agintariek ez eraginkorragoa iruditzen zaidala. Uste
zioten trabarik jarri azken Korrikari. dudala badela garaia berea zabaltzeko
Ibilbidea aldatzeko agindurik ez, festak eta bere aitarena gainditzeko.
egiteko debekurik ez, amuarrainaren
legez kanpoko arrantzaren apologia Irakurlea dagoeneko hasiko zitzaion
egitearen akusaziorik ez. Jada ohitura bere buruari galdetzen ea zer zerikusi
zahar bilakatuak ziren traba adminis- duen honek guztiak lan munduaren eus-
tratibo eta manipulazio politiko horiek kalduntzearekin. Kontua da artikulu hau
gabe, egiaren aitortzeko sekula baino eskatu zidatelarik, Korrika amaitu berria
“El Corte Inglés-en
gehiago kostatu zitzaidan Korrikan par- zela, eta nik gogoan nuela bai Maddiren euskararekiko atxikimendua
te hartzeko aski indar biltzea. irudia, baita Nafarroako Hitza-ko lanki- funtzionaltasunarekin loturikoa
de eta lagunak ere. Haiek ere euforiko
Sekula baino gehiago kostatu zitzai- jarri ziren Korrikan, Iruñeko bihotzean
da. Axola zaiena da jarrera
dan txandala eta zapatilak janztea aur- lekukoa eraman zutelarik. Kilometroa, euskaltzaleak bezeroak irabazten
tengo Korrikara joateko. Eskerrak egin baina, ez zuten haiek ordaindu baizik laguntzen diela”
nuen; izan ere, sekula baino gehiago eta, kasu, El Corte Inglés-ek. Azalera
gozatu nuen, ikusiz gure hiru urteko ala- handiko saltokiak Korrika guztietan or-
bak, Maddik, nola gozatu zuen, hasie- daintzen du kilometro garestienetako bazterrean utzirik. Martxa honetan, aur-
ra hasieratik txalo, oihu, korrika eginez, bat Iruñeko erdigunean, eta antolatzai- ki Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratuko
guztiz euforiko. leen esku uzten du hori nori oparituko du. Edo ez.
dioten erabakitzea.
Esan gabe doa sekula ez diogula eus- Edonola ere, bistan da El Corte Inglés-
karari buruzko txaparik sartu. Ez dakiela El Corte Inglés ez da edozein azalera en euskararekiko atxikimendua funtzio-
deus milenarismoez eta erasoez. Gure handiko saltoki. Espainiako ekonomiako naltasunarekin loturikoa dela. Haiei bost
alabaren euskararekiko atxikimendua ikur nagusietakoa da. Eta UPNko agin- axola milenarismoak eta aspaldiko ga-
funtzionaltasunarekin, sentimenduekin, tariek sekulakoak eta bi egin zituzten raietako zein egungo erasoak. Haiei axo-
naturaltasunarekin loturikoa da. Eus- ikur hori Iruñeko bihotzean paratu ahal la zaiena da jarrera euskaltzaleak beze-
karaz jasotzen du bere gurasoen mai- izateko. Nafarroako Liburutegi Nagusia roak irabazten laguntzen diela. Ez duela
tasuna. Euskarazkoak dira gehien gus- eraikitzeko baliatu behar zuten orubea inor uxatzen. Eta hainbat erakartzen
tatzen zaizkion bideoak -Pirritx, Porrotx birkalifikatu eta hantxe jarri zuten Isido- dituela. Jakin badakite-eta euskaldunak
eta Marimototsenak- gaztelerazkoak ro Álvarezen denda erraldoia. Harriga- bere hizkuntz eskubideekiko errespetua
badituen arren. Euskara da hobekien rriki, baina, hasiera-hasieratik Álvarezek zinez eta bihotzez eskertzen duela. Fun-
ulertzen duen hizkuntza, gazteleraz UPNrena ez bezalako hizkuntz-politika tzionaltasuna eta sentimenduak, elkar
ere badakien arren. Horregatik pozten ibili du. Korrikako detailea gutxi baili- loturik. Badira, jakina, enpresek aintzat
da gure Iruñea nagusiki erdaldun ho- tzan, Espainiaren ekonomiaren ikur den hartzeko moduko beste hainbat fakto-
netan ezezagun batek -dendari batek, azalera handiko saltoki horrek, non eta re. Baina, ene -alabaren?- uste apalean,
konparaziora- euskaraz egiten dionean. Nafarroa bezalako nortasun propio eta nagusia horixe da: El Corte Inglés be-
Horregatik jarri zen euforiko azaldu ge- bereiziko erkidegoko hiriburu linguis- zalako enpresa batek Iruñea bezalako
niolarik Korrika euskararen aldeko festa tikoki gatazkatsuan, bere eraikineko hiri batean erakutsitako jarrerak ederki
zela eta han zen jendetza hura guztia kartel guztiak euskaraz eta gazteleraz erakusten duenez, euskara lan mun-
euskararen aldekoa zela. Esan gabe jarri ditu, bi hizkuntzetan tamaina eta duan sartuz asko dago irabazteko eta
doa askoz gehiago gustatzen zaidala kolore-intentsitate bereko hizkiak erabi- gutxi galtzeko. Euskarak funtzionatzen
Maddiren diskurtso soziolinguistikoa liz, agintari erregionalisten eredu(txarr)a du, euskaldunok maite dugulako.

baiziurtagiridunenaldizkaria 5
ELKARRIZKETA

Rebeka ARRARAS
RBK diseinu enpresaren jabea eta Nafarroako Emakume Enpresari
eta Zuzendarien Elkarteko presidenteordea
17 urte daramatza Rebeka Arrarasek RBK diseinu enpresa zuzentzen eta 16 urte Nafarroako Emakume
Enpresari eta Zuzendarien Elkarteko presidenteorde postuan. Emakume enpresaria izatea gogorra egin bazaio
ere zenbait unetan, oso interesgarria eta benetan aberasgarria gertatu zaio orain arte egin duen ibilbidea.

RBK enpresako jabea eta burua zara. Momentuan, ordea, hiru gaude lanean Betidanik garbi izan duzu zure jarduna
Zergatik sortu zenuen enpresa? Nolatan eta beste bi autonomo gisa. Krisiak go- diseinura bideratu nahi zenuela?
hartu zenuen erabaki hori? gor eragin zigun. Enpresa mantendu da, 20 urterekin konturatu nintzen. 18re-
Kreatibitatearen munduan lanean has- baina bi kide kalera joan behar izan zi- kin Ingeniaritza egiten hasi nintzen eta
ten bazara oso zaila da beste baten ren. Bi urte nahiko gogorrak pasa ditugu. hiru urtean han egon ondoren kontu-
menpean lanean aritzea eta horrexega- ratu nintzen hura ez zela nirea. Polita
tik sortu nuen enpresa, neure lanak egin RBK diseinu enpresa da. Zer lan mota zen, baina nik beste zerbait nahi nuen.
eta nire proiektuak aurrera eraman nahi egiten duzue? Niri sortzea gustatzen zitzaidan eta
nituelako. Kukuxumuxurekin hasi nin- Komunikazioaren arlo guztietan eta hasi nintzen diseinu industrialari buruz
tzen lanean, baina segituan konturatu diseinu orokorrarenean aritzen gara. entzuten eta hori zer ote zen araka-
nintzen ez nuela nahi beste baten az- Azken batean, diseinu estrategikoan tzen eta azkenean diseinu industriala
pian lanean aritu, beraz neure kasa hasi oinarritutako plan orokorrak egiten diz- ikasi nuen Bartzelonan. Amaitu ondo-
beste aukerarik ez nuen izan. kiegu enpresei. Gu ez gara publizitate ren, diseinatzaile industrial bezala oso
enpresa, gu sortzaileak, diseinatzaileak zaila zenez lana aurkitzea, gauzatxo
Orain dela 17 urte sortu zenuen RBK. gara. Baina egia da publizitatea ere egin txikiak egiten hasi nintzen. Azkenean
Nolako bilakaera izan du enpresak? dugula. Eta beno, erakusketa edo mu- diseinu grafikoan, edo beno, disei-
Hasieran bi lagun hasi ginen, baina seo munduan ere mugitu gara. Kontua nuan orokorrean murgildu nintzen. Eta
pixkanaka-pixkanaka handitzen joan gi- da alor asko ukitu ditugula, denetarik esan dizudan bezala, orain denetatik
nen eta bost langile izatera iritsi ginen. egin dugula. egiten dut.

6 baiziurtagiridunen aldizkaria
ELKARRIZKETA

“Bai Euskarari Ziurtagiria guretzat eraginkorra izan da, euskara


gure egunerokoan normalizatzeko balio izan digulako”
Enpresa sortu nahi zenuela ere argi zenuen? batean gaude. Eta enpresa munduan eta enpresa munduko eztabaidak sor-
Ez. Nik behintzat ez nuen pentsatzen ere hori horrela da. Baina orain 16 urte tzen. Nik uste dut gauza asko egin ditu-
enpresa sortu nahi nuenik. Nik nahi desberdintasunak erraldoiak ziren: en- gula. Nafarroan adibidez, CEN-en (Con-
nuena zen nire kabuz lan egitea. Nire presetako zuzendaritzetan ez zegoen federación de Empresarios de Navarra
diseinua eta nire kreatibitatea eskaini ia emakumerik eta enpresari beza- delakoan) egotea lortu dugu. Ez zen
nahi nituen, eta pixkanaka hasi nintzen la ere oso emakume gutxi genbiltzan. inoiz emakumerik egon eta gu hasi gara.
hainbat lan egiten eta ia konturatu gabe Eta gainera, azken urteetan sortu diren Merkatal Ganberan ere gauza bera ger-
enpresaren munduan sartuta nengoela eztabaida guztiak orduan ez ziren esis- tatu da. Gure lehendakaria, Victoria Vi-
ohartu nintzen. titzen. Adibidez, kontziliazioaz emaku- daurre da emakume bakarra. Bi erakun-
meok hasi gara hitz egiten, nahiz eta de horien, hau da, CEN eta Merkataritza
Zeure enpresa izateak zer abantaila eta emakumeon arazoa bakarrik ez izan. Ganberaren Batzorde Eragileetan parte
zer desabantaila ekarri dizkizu? Begira zenbat pausu eman ditugun lan hartzen dugu. Beste hainbat erakunde
Abantaila nagusiena da zeure kabuz lan munduan ere: amatasun eta aitatasun eta organizaziotan ere bagaude. Bes-
egiten duzula eta horrek gauzak zeuk baimenak, malgutasuna ordutegietan, te ezeren gainetik egin duguna da hor
nahi duzun moduan egitea ahalbidetzen orduen murrizketak... lorpen ugari. Eta kuña bat sartu. Gizonezkoak soilik ba-
dizula. Zuk gidatzen duzu enpresa eta hori Emakume Enpresari eta Zuzen- daude kargu guztietan, erabaki guztiak
zuk erabakitzen duzu nondik-nora joan. darien Elkartetik ere bultzatu dugu. Ez ere haiek hartzen dituzte eta erabaki
Desabantailak ere badira: kezka handiak, dute sindikatuek soilik egin, enpresaren guzti horiek maskulinoak dira, bai era-
arazo piloa, ez duzu inoiz atseden har- mundutik ere egin da. bakiak eta baita aurreikuspenak, estra-
tzen, beti egon behar duzu adi… tegiak, planak, etorkizuneko gestioak,
Momentu hartan elkartu ginen enpresari proiektu berriak etab. ere. Emakumeok
Nafarroako Emakume Enpresari eta Zu- guztiak oso txikiak ginen. Denak ginen ere botere-gune horietan sartzen joan
zendarien Elkarteko presidenteordea zerbitzu enpresak edota jatetxeak eta behar dugu.
zara, eta baita bultzatzaileetako bat ere. antzekoak. Beste batzuk ziren denbora
Zergatik eta zertarako sortu zenuten mordoa zeramatenak senarrarekin la- Elkartea sortu zenutenetik gaur egunera
Elkartea? Zer nolako bilakaera izan du nean, baina lankide izan gabe. Egoera alderik nabaritzen da?
eta gaur egun zer funtzio betetzen du? asko oso latzak ziren. Gauza horiek Eu- Berdintasunik ez dugu lortu inondik
Bai, zuzendariordea naiz hasieratik. ropan eztabaidatu ahal izan ditugu. Gu, inora. Baina nik uste dut egoera alda-
Elkarteak 16 urte ditu eta nik ere kargu Nafarroakoak oso mugituak izan gara tu dela. Enpresetako zuzendaritzetan
horretan 16 urte daramatzat. Orain ere betidanik eta Europako botere-gune orain askoz ere emakume gehiago
bai, baina momentu hartan are desber- askotan estatua ordezkatu izan dugu. daude. Zuzendaritza postuetan dauden
dintasun handiagoa zegoen emakume Proiektu nahiz egitasmo askotan edota pertsonetatik % 19 dira emakumezkoak,
eta gizonezkoen artean. Oraindik ere eztabaida askotan parte hartzeko auke- 2009ko datuen arabera. Ez dira asko
alor askotan emakumeak beste maila ra izan dugu. Hor joan dira lan munduko izango, baina kontua da orain dela 16

baiziurtagiridunenaldizkaria 7
ELKARRIZKETA

urte ia batere ez zegoela. Azken batean, Emakumeak ari gara pixkanaka sartzen postu betetzeko. Gizonezkoekin, berriz,
emakumeei gehiago kostatzen zaie zu- enpresa munduan, baina gauza asko kontrakoa gertatzen da, beti esaten dute
zendaritza postuetara iristea. Gizonaren daude oraindik aldatzeko. Emakumeen baietz. Gizonezkoentzat toki batean
kasuan ez da hori gertatzen. Ez dauka- kontzientzia aldatu behar da lehenik dago arrakasta eta emakumezkoentzat
te arazorik bidaiatzeko, mugitzeko, goiz eta hezkuntzatik hasi behar gara horre- beste toki batean. Hori horrela izanik
etxetik ateratzeko, bazkaltzera etxera ez tan. Neska-mutikoei kontatu behar zaie ere, azkenik egin behar duguna da ozto-
joateko, haurra ikastolatik ez hartzeko… enpresa mundua beharrezkoa dela, gi- poak kendu. Hau da, zuzendaritza edo
Emakumeak, gainera, presio sozial han- zarteak aurrera egin dezan norbait izan botere postu batean egon nahi duen
diagoa dauka eta zailagoa dauka botere emakumeari lagundu behar zaio. Izan
zirkuluetan edo sare informaletan sartze- “Neska-mutikoei kontatu ere, agian emakume batek aurreiritzi
ko. Ezin gara joan padel-ean jokatzera, kulturalak kentzea lortu du, pentsatu du
edo elkarte batetara afaltzera astearte behar zaie enpresa mundua bere momentua dela eta zerbait berezia
batean. Ezin gara joan eta ez gara joaten beharrezkoa dela eta gizarteak egin nahi du, baina orduan arazo mor-
agian nahi ez dugulako. Baina gizonak do batekin egiten du topo. Arazo horiei
joaten dira eta beren sareak egiten dituz-
aurrera egin dezan norbaitek izan konponbideak bilatu behar dizkiegu.
te han, beraien enpresa harremanak… behar duela enpresari” Gauza asko aldatu behar dira eta pixka-
Sare horiek funtzionatzen dute. na egin behar dira aldaketa horiek, baina
aldaketak egin daitezke. Eta nik uste dut
Zure esperientzia enpresa-zuzendari- gainera momentu bat iritsiko dela, abia-
emakume bezala nolakoa izan da? durak boom bat egingo duena. Orain ari
Interesgarria izan da. Egunero da berria. gara gaia orokorrean aztertzen, baina
Baina baita gogorra ere, arlo guztietan zentratutakoan dena azkarrago joango
egotea tokatzen zaizulako eta askotan dela espero dut.
erabaki zailak hartu behar dituzulako.
Hala ere, ez nuke aldatuko, oso gauza Berriz ere gaiz aldatuz eta euskararen
polita da enpresa mundua. Kontuan har- alorrera etorriz, zure enpresak Bai Eus-
tu behar dugu era berean, gure enpresa karari Ziurtagiria du. Zergatik erabaki
zerbitzu enpresa dela eta gure bezeroen zenuten Bai Euskarari Ziurtagiria esku-
enpresetan murgiltzen naizela ni. Komu- ratzea?
nikazio eta diseinu eta irudi munduan lan Ezagutu bezain laster erabaki nuen es-
ugari egiten dugu, beraz, enpresetako kuratzea, ni euskalduna nintzelako eta
izkin guztietan sartzen gara… Horrek nirekin lan egiten zutenen artean ere bi
ahalbidetu dit enpresari buruz ere gauza euskaldun zeudelako. Gainera, betida-
asko ikastea. Harreman pertsonalak ere nik izan ditugu bezero nahiz hornitzaile
asko lantzen ditugu enpresa ezberdine- euskaldunak ere. Bagenituen harrema-
tako jendearekin eta hori ere oso aberas- “Emakumeok askotan beldurtiak nak euskaraz. Gainera, niri zera gertatu
garria da. Emakume Enpresarien Elkar- zitzaidan: Bartzelonan ikasi nuela eta
tearen bidez ere enpresa asko ezagutu gara eta pentsatzen dugu ez garela kanpoan zortzi urtez bizi izan nintzenez
dut. Hor gure sarea daukagu eta Elkartea gai zenbait postu betetzeko” euskara galdu nuela. Beraz, pentsatu
bera ere lobby edo sare bat da. Gauza nuen Bai Euskarari oso tresna balio-
asko entzun, aztertu, ezagutu, konpara- behar dela enpresari, negozio txiki bat tsua izango zela euskara gure enpresan
tu, etab. egiteko aukera izan dut. Horre- nahiz enpresa handi bat izan daitekeela nahiz gure buruetan txertatzeko, eta ha-
tan guztian denbora asko “galdu” dut, aktibitate oso duina, polita, interesga- laxe izan da.
baina oso aberasgarria izan da. rria. Hori alde batetik. Eta bestetik, ber-
dintasunean bizitzen erakutsi behar zaie. Bai Euskarari Ziurtagiriak enpresari onu-
Pentsatzen dut oraindik ere aldatu beharre- Gero, kultura ikuspuntutik ere gauza pi- rarik ekarri dio?
ko alderdi asko egongo direla botere edo loa aldatu behar dira. Emakumeok asko- Lagundu dio enpresari, bai. Gauza
zuzendaritza postuetan emakume gehiago tan beldurtiak gara, oso beldurtiak eta guztiak jarri ditugu modu elebidunean.
egote aldera. Nola ikusten duzu etorkizuna? pentsatzen dugu ez garela gai zenbait Guretzat eraginkorra izan da euskara

8 baiziurtagiridunen aldizkaria
ELKARRIZKETA

gure egunerokoan normalizatu delako. Euskal gizarteak egin behar duena da


Detaile txikitxoetan euskara sartzen ba- bere hizkuntza zaindu eta bere hizkun-
duzu, pixkanaka barneratu egiten duzu. tza landu. Euskararen estandarizazioa
Orain dela sei-zazpi urte ez nuen pen- eta normalizazioa nahi baditugu, ho-
tsatzen adibidez, aurrekontuak inoiz rrelako tresnak sortu behar ditugu. Ez
euskaraz egingo nituenik eta orain egi- gara ezer arraroa asmatzen ari. Es-
ten ditut. painian, Frantzian, Italian edota beste
edozein herrialdetan ez litzateke onar-
Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartearen tuko bertako hizkuntza erabiltzen ez
zuzendaritzako kide ere bazara. Zein duen enpresa bat. Euskaldun sentitzen
funtzio betetzen duzu zuk? garenok bide horretan egin behar dugu
Zuzendaritzan gaudenok lan mundua aurrera.
ordezkatzen dugu. Erakunde ezberdi-
netako jendea gaude eta nik Nafarroa Bai Euskararirekin hasiera-hasieratik
ordezkatzen dudala esan nezake. Dena izan zara oso inplikatua. Beti eman duzu
den, azken batean egiten duguna da gainera Nafarroako ikuspegia. Nola
Bai Euskarariren kudeatzaileen eraba- ikusten duzu hango egoera? Zer egin
ki eta pausoak onartu edota balidatu. “Orain dela sei-zazpi urte ez nuen beharko litzateke aurrera begira? Eta
Horrez gain, proposamenak ere egiten
ditugu.
pentsatzen adibidez, aurrekontuak zer funtzio bete lezake Bai Euskarari
Ziurtagiriak lan horretan?
inoiz euskaraz egingo nituenik eta Ez dut ezkorra izan nahi, baina Nafa-
Bai Euskarari Ziurtagiriak zer uste duzu orain egiten ditut.” rroan are eta okerrago gaude. Eus-
eskaintzen diola euskal gizarteari? Eta kara alde batetik normalizatzen joan
zer euskal enpresei? da, adibidez, ikastolen edo eskola
Nik uste dut oso tresna baliotsua dela publikoaren munduan, gizarte mugi-
euskararen normalizaziorako. Enpresa “Bai Euskarari Ziurtagiria enpresa menduak ere euskara zaindu eta landu
mundua oso arlo inportantea da gizar- ziurtagiri bat da eta beste du, baina dakigun bezala Nafarroako
tean eta oso ideia ona izan da hortik
sartzea. Bai Euskarari Ziurtagiria enpre-
enpresa ziurtagiriek bezala, Gobernuak eta dauden bestelako
erakundeek ez dute ezer egiten eus-
sa ziurtagiri bat da eta beste enpresa edota kalitate ziurtagiriek bezala kararen alde. Badaude herri erakunde
ziurtagiriek bezala, edota kalitate ziur- enpresan zerbait normalizatzeko edo Udaletxe batzuk zaintzen dutenak.
tagiriek bezala enpresan zerbait norma- Egia da baita ere Nafarroan badagoela
lizatzeko balio duen tresna bat da. Bai
balio duen tresna bat da.” sare bat, badagoela jende euskalduna,
Euskarariren kasuan, hizkuntza norma- badaudela zorionez haur euskaldunak,
lizatzeko ziurtagiri bat da. badagoela kontzientzia… Eta beno,
“Euskal gizarteak egin behar euskaldun kopurua azken urte hauetan
Zergatik esango zenieke oraindik Bai handitu da. Euskara gehiago erabili eta
Euskarari Ziurtagiria ez daukaten entita-
duena da bere hizkuntza zaindu hobeto zaindu behar dugu.
teei Ziurtagiria lortzeko? eta bere hizkuntza landu.”

baiziurtagiridunenaldizkaria 9
BERRIAK

EUSKARAZ PAILAZOAK
SALTZEN IKASTEKO ETIOPIAN
BANAIZ BAGARA elkarteak euskara- dituzte. Bertan, BANAIZ BAGARAko
ikasleekin proiektu pilotua jarri du mar- ikasleek, elkarteko monitore batek la-
txan. Lan merkatuan aukera gutxi dituz- gunduta komertzio nahiz enpresa ez-
ten pertsonei, batez ere etorkinei, baina berdinetako produktuak saltzen dituzte.
baita beste edozein langabeturi ere, Euskaraz saltzen ikasteko, saltzaileek
lan munduan salmenta euskaraz egiten diru-sarrera bat jasotzen dute, eta den-
ikasteko aukera eskaintzen die. Horreta- bora jakin batez, praktikak egiten dituz-
rako, hainbat Udalekin elkarlanean, he- te.
rriko azoketan salmenta postuak jartzen
BANAIZ BAGARA elkarteak argi du sal-
menta euskaraz egiteko gai izatea ba-
lio erantsia dela langilearentzat eta lana
bilatzeko orduan horrek lagundu egin-
go diola. Proiektu pilotu honetan parte Porrotx eta Marimotots Etiopian
hartzen duten enpresak ere onura ar- izan dira, “Etiopia Utopia” gobernuz
giak izango ditu, BANAIZ BAGARA-ren kanpoko erakundeko hainbat lagunekin
arabera. Izan ere, salmentek emango batera. Wukro inguruetan izan dira, An-
dizkioten etekinez gain, merkataritzaren gel Olaran hernaniarrak sortutako ume-
euskalduntzean protagonista izango da zurztegia barrutik ezagutzen. Bertan
eta euskarazko lan-gizarteratzean akti- jaten ematen diete haurrei, eta lotarako
boki parte hartuko du. lekua bideratzen diete, eta are garran-
tzitsuago dena, bizitzan aurrera egiteko
Momentuan BANAIZ BAGARA elkar- tresnak eskaintzen dizkiete, heziketari
teak Gipuzkoako bost herritan etorkinei garrantzia emanaz, ofizioak erakutsiz,
zuzendutako euskaraz praktikatzeko nekazal eskolan ortua landuz eta ezagu-
taldeak osatzen ditu eta azken bost hi- tuz. Orain hortz-klinika bat ari dira sor-
labeteetan Hernaniko eta Andoaingo tzen Wukron Etiopia Utopiako lagunak.
merkatu txikietan salmenta postuak jarri Hango umeekin batera irri, salto eta
ditu, ikasle errumaniar eta senegalda- dantza ibili dira Porrotx eta Marimotots.
rrekin.
KATXIPORRETA: Bai Euskarari Ziurtagiria
BANAIZ BAGARA: Bai Euskarari Ziurtagiria “Bidean” maila. “Zerbitzua eta lana euskaraz” maila.

10 baiziurtagiridunen aldizkaria
BERRIAK

ARRISKUAK ETA PREBENTZIOA EUSKARAZ LANTZEN


Lea-Artibai Ikastetxeak sentsibilitate Hauexek dira 2010-2011 ikasturtean publikatutako lanak:
berezia dauka arriskuen aurreko pre-
Haurrak non arriskua han VI:
bentzioaren gaian, izan ere, haurtzaroan
jasotzen den informazioak eta lantzen Ikastetxeetako ebakuazio plana lantzen da zutabe aldakorrekin jolastuz.
diren jarrerak eragin zuzena dute giza- Haurrak non arriskua han VII:
kiaren etorkizunean. Era berean, Lea-
Ikastetxean sortzen diren arrisku egoerak lantzen dira, esaldiak osatuz.
Artibai Ikastetxeak argi du euskararen
alde egin beharreko lana etengabea Gairik gai II. Zer dakizu zaratari buruz?:
dela eta edukiz jositakoa. Horrela bada, Irudiz eta testu laburrez osatutako liburuxka.
bere arduren artean dauka ikasturtez
ikasturte haurrentzako arriskuen ingu- Bederatzi bederatziko (aplikazio informatikoa):
ruko materialak euskaraz sortu eta ba- Jokoen bidez 9 gai lantzen dira:
natzea. Kolpeak / Erorketak / Ebakiak / Harrapatzeak / Intoxikazioak / Erredurak /
Suteak / Arnas itomenak / Jarrera desegokiak.

Prebentzioa eguneroko egoerak (aplikazio informatikoa):


Guztion egunerokotasunean hain ezagunak diren 5 guneetako arriskuak jokoen
bidez landuta.
Etxeko arriskuak / Kaleko arriskuak / Mendiko arriskuak /
Hondartzako arriskuak / Ikastetxeko arriskuak.

Arriskuak ezagutu, izendatu eta horien aurrean hartu beharreko jarrerak euskaraz
lantzen jarraituko du aurrerantzean ere Lea-Artibai Ikastetxeak.

LEA-ARTIBAI IKASTETXEA: Bai Euskarari Ziurtagiria “Zerbitzua euskaraz” maila.

Hirukiden euskara biziago, hizkuntza- te, Maite Etxabarri eta Ane Lasa. Haien
esanetan, Bai Euskarari Sariaren bidez
normalizaziorako proiektuen bidez haien lana eta izena hainbat lekutan
ezagutzera eman dira: “Tolosaldean
Hirukide ikastetxean hizkuntza norma- gurekiko dauden aurreiritzi okerrak pus-
lizatzeko eta ikastetxean euskara txer- katzeko aukera bikaina ere eman digu,
tatzeko, hizkuntza-plangintza eratu eta erreferente izatearen konfiantza eta au-
hedatu dute. Konpetentzietan oinarri- rrera egiteko animoa”.
tutako curriculuma garatuz kalitatezko
heziketa bermatzea da Hirukide Ikas- Hirukide ikastetxean argi dute euskara-
tetxearen xede nagusia. Horrexega- ren erabilera eta presentzia normalduko
tik, irakaskuntza akademikoan ez ezik, egin du, baina baita oparoa ere. Iaz, Bai badira, elkarlana, sarea osatzea, guztien
gelaz kanpoko ekintzetan ere (kirolak, Euskarari Ziurtagiriaren ‘Zerbitzua eta inplikazioa eta emozioak kontuan izatea
aisialdi taldeak, begiraleen prestakun- Lana Euskaraz’ maila lortu baitzuen Hi- ezinbestekoa dela. Beraz, eskola-komu-
tzan, etab.) esfortzu handia ari dira egi- rukidek. Azkenik, Ziurtagiriaren Elkarteak nitate osoaren parte-hartzea bultzatzen
ten euskararen presentzia eta erabilpe- Bai Euskarari Saria eman dio ikastetxeari saiatzen dira: ikasleena, langileena nahiz
na areagotzeko. bere egunerokoan euskara txertatzeko familiena. Eta aurrera begira ere norabi-
egindako aurrerapauso guztiengatik. de horretan jarraituko dute lanean.
Emaitzak begi-bistan daude. Ikastetxe
honek 2002ko irailean eskuratu zuen Bai Hirukide ikastetxean hiru euskara tek- HIRUKIDE IKASTETXEA: Bai Euskarari
Euskarari Ziurtagiria. Oso ibilbide luzea nikari daude: Joseba Antxustegietxar- Ziurtagiria “Zerbitzua eta lana euskaraz” maila.

baiziurtagiridunenaldizkaria 11
ERREPORTAJEA

HIZKUNTZA JOKABIDEA ALDATU


NAHI DUENARENTZAT
Artez euskara zerbitzuak www.aritu.eu
webgunea garatu du hizkuntza jokabi-
dea aldatu nahi duten euskaldunei zu-
zenduta. Webgune honek hainbat espa-
rrutan eta egoeratan euskara maizago
erabiltzeko tresna lagungarri batzuk
eskaintzen ditu. Sarri askotan, euskal-
dunok euskara ez den beste hizkuntza
bat aukeratzen dugu, gure hizkuntzari
uko eginez eta norberarengan frustra-
zioa sortuz. Errealitatea, hala ere, erabat
desberdina izan daiteke, eta norbera-
rengan dago errealitate hori hein handi
batean aldatzeko giltza. www.aritu.eu
webguneak hizkuntza portaera horiek
aldatu nahi duenari bost urratseko ibilbi-
dea proposatzen dio. Ibilbide horretan
erabiltzaileari bere egoeraz hausnartu,
zer nahi duen erabaki eta hori lortzeko
baliabideak ematen zaizkio.
tan erdaldunak egon arren orain euska- tik egiten dudan pentsatzera eramango
Hilabete baino gehiagoko ibilbidea egin raz naturaltasunez ari dela esan duena- gaitu. Egiten dugunaren atzean faktore
du webguneak eta sortzaileek balan- rena aipatu dute edota “besteren batek desberdinak daudelako eta konpontze-
tze oso positiboa egiten dute. Hasieran koadrilan euskaraz zeinek gehiago egin ko aldez aurretik identifikatu behar dira.
helburu modura jarritako 500 erabil- apustuak egiten ari direla esan digu”.
tzaileak gainditu baitituzte aise: “Horrek Hirugarren pausoan eta gure egoera
esan nahi du hainbat euskaldun euska- zein den ezagututa, erabiltzaileok era-
raz egiten duten erabileraren inguruan ARITU.EU BOST bakiak hartzeko momentua izango da.
Helburu batzuk hartuko ditugu esate-
behintzat hausnartzen hasi direla” diote
proiektuaren garatzaileek. Erabiltzaileek
PAUSOAN rako nire lagunek (euskaldunek) erdaraz
beraiek egindako ekarpen eta iruzkinek www.aritu.eu–k bost pausotan antola- egiten didatenean euskaraz egingo diet
ere ideia horretan berresten ditu aritu.eu- tutako prozesua planteatzen du. Ez da edo telefono-konpainiakoei zerbitzua
ren sortzaileak. Jendeak oro har gustura komeni egun bakarrean egitea ezta la-
jardun duela adierazi die, eta hausnarke- rregi luzatzea ere. Portaeren inguruan
tarako eta aldaketarako balio izan diela hausnartzeko eta aldatzeko adina.
esanez jaso dituzte mezuak. “Jaso ditu-
gun iritziek guk nahi genuena maila ba- Lehen pausoa auto-diagnostiko mo-
tean lortu dugula adierazten dute. Bate- duko bat da hausnarketarako bidea
tik jendeak hizkuntza-jokaeraz hausnar- emango diguna. Zer egiten dut, noiz
tu dezan lortu dugu eta bestetik aldake- eta zer egoeratan? Horretarako inkesta
ta ere eragin dugula dirudi batek baino bat bete behar da, bakoitza jabetu da-
gehiagok esandakoarekin”. Adibideren din zein jokabide duen hizkuntzarekin.
bat jartzeko orduan batzar jendetsue- Bigarren pausoan egiten dudana zerga-

12 baiziurtagiridunen aldizkaria
ERREPORTAJEA

euskaraz emateko eskatuko diet. Azken


finean guk zehaztuko dugu zer lortu
PSIKOLOGOAREN
nahi dugun. Guk hartutako erabakiak EKARPENA
eta asmoak hutsean geratu ez daite-
zen astebetera mezu bat jasotzen dugu Hizkuntzaren erabileran eragiten duten
hartutako helburuak gogorarazten. Au- faktore psikologikoetan oinarrituz, portaera
rrerago helburu berriak hartzeko mezu aldaketarako pausoak zehaztu dituzte Ar-
gogarazleak jasoko ditugu. tezen. Portaera aldaketarako jarraibideak
garatu eta jokabideak aldatzeko baliabi-
Helburuak betetzeko tresnak laugarren de kognitiboak, fisiologikoak eta motoreak
urratsean topatuko ditugu: asertibitatea, landuz. Portaera-aldaketa horretan eragi-
aurreiritziak, autoestimua… lantzeko ba- ten duten faktoreak identifikatzen saiatu
liabideak eskaintzen dizkigu webguneak. dira: euskararen ezagutza maila, hiztuna-
ren konfiantza, ingurukoekiko harrema-
Eta azken urratsa, bosgarrena, ekiteko nak, motibazioa, aurreiritziak, hizkuntzan
urratsa da. Bidean ikasitakoa eta jaso- eragiten duten emozioak, pentsamendu
takoa praktikara eramateko urratsa. Ainhoa Unanue, psikologoa positiboak eta negatiboak, aurreiritziak…

IRUDI ERAKARGARRIA erraz eta onena izateko, kolore zuriak horretatik programazio lan handia su-
darama atariaren agintea. Jendeak mi- posatu die. Hala ere gustura “aritu” di-
ETA HURBILEKOA nutu batzuk emango ditu webgunean, ren proiektua izan da, aberasgarria eta
bai kurtsoak egiten, baliabideak ikusten, hobetzeko balio izango diena.
Webguneak eduki aldetik barik, irudi al- ariketak burutzen... eta jakinekoa da
detik ikusten diren garaiak direla bada- meditazio edo irakurketarako egokiena
kigu. Aritu.eu ordea eduki ugariko ataria kolore lasaiez inguratzea dela.
dela kontutan izanda, erakargarri eta hur-
bilekoa egiten saiatu dira; bisitaria eroso Maketazio eta programazio aldetik
sentiaraziko duen bitartekoa egiten. erronka handia izan da Artezentzat web-
gune hau garatzea. Moodle e-learning
Giltza sorta edo pertsona multzo bat plataforma librea erabili dute horrek es-
gogorazten digun koloredun irudi batez kaintzen dituen abantaila batzuengatik:
lagunduta, moreak du garrantzia atari erabiltzaile eta edukien kudeaketa, se-
honetan eta lehen momentutik diseina- gurtasuna, eta batez ere daukan trinko-
tzaile, programatzaile eta proiektuaren tasunagatik. Aurkitu duten eragozpen
garatzaileak, aurrera egin zuten plantea- bakarra, aurretiaz prestatutako diseinua Asier Musatadi eta Hibai Muniozguren,
mendu honekin. Hala ere, eta interakzio Moodle-era egokitzea izan da eta alde diseinatzaileak

ARTEZ EUSKARA ZERBITZUA: Bai Euskarari Ziurtagiria “Zerbitzua eta lana euskaraz” maila.

baiziurtagiridunenaldizkaria 13
ZIURTAGIRIAREN ELKARTEKO BERRIAK

EL CLUB DEPORTIVO URNIETA HA OBTENIDO EL BOLETIN


CERTIFICADO BAI EUSKARARI GRACIAS ELEKTRONIKOA
AL TRABAJO REALIZADO POR IMPULSAR EL BIDEAN
EUSKERA EN EL CLUB 2009ko abenduan argitaratu zuen Bai
Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak Bai
tiérrez felicitó al propio Hernández y al Ziurtagiridunen Aldizkaria-ren lehen
Club Deportivo Urnieta, animándoles a alea. Orduz geroztik beste batzuk ere
continuar con paso firme. osatu ditu eta eskuartean duzun hau-
xe da bosgarrena. Ziurtagiriaren eta
El Club Deportivo Urnieta comenzó su euskararen inguruko berriak jasotzen
andadura hace 28 años; desde enton- dira aldizkarian, baina edozeren gaine-
ces trabaja en el ámbito deportivo de la tik Ziurtagiria duzuen entitateok zarete
localidad y a día de hoy cuenta con alre- protagonista.
dedor de 300 deportistas y unos 30 res-
ponsables. En palabras de su presidente Hemendik aurrera , aldizkariaren bidez
El Club Deportivo Urnieta ha obtenido el Ismael Hernández, desde el club están ez ezik, buletin elektroniko bidez ere
nivel “Bidean” (“En Camino”) del Certi- realizando un esfuerzo por adaptarse a izan ahalko duzue Ziurtagiriaren Elkar-
ficado Bai Euskarari. Ismael Hernández, las necesidades del entorno. En ese sen- tean gertatzen den guztiaren berri. Eta
presidente del Club, recibió el certifica- tido, Hernández resaltó el compromiso aldizkariarekin egin bezalaxe, buletin
do de manos de Rober Gutiérrez, di- adquirido por el club hacia el euskera y elektronikoarekin ere Bai Euskara-
rector de Ziurtagiriaren Elkartea, en un la voluntad de afianzar el trabajo iniciado ri Ziurtagiria daukazuen entitatearen
acto que se celebró el 19 de abril en la para incrementar la presencia del euske- gaineko informazioa zabaltzen jarraitu
casa de cultura de Urnieta. Hernández ra en el club: “Aglutinamos un numeroso nahi du Ziurtagiriaren Elkarteak.
se mostró satisfecho tras recibir el Cer- grupo de trabajo y no siempre estamos
tificado, y subrayó el importante papel en disposición de contar con técnicos o Ekainetik aurrera beraz, zuen posta
que desempeña a la hora de impulsar responsables con el perfil adecuado, no elektronikoetan jasoko duzue Bai bu-
el euskera en el Club. Por su parte, Gu- es una tarea sencilla”. letin elektronikoa.

BAI EUSKARARI EBALUAZIO FITXAK ONLINE


ERE EUSKALAKARI! Bai Euskarari Ziurtagiria duten entita-
teek ikusgai izango dute online uneo-
Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak ro beren hizkuntza egoera aztertzeko
Korrikaren azken aurreko kilometroan eta planifikatzeko erabiltzen den fitxa.
parte hartu zuen Kontseiluarekin batera. Ziurtagiriaren Elkarteak aplikazio infor-
matiko bat (http://azterketa.baieuska-
rari.org) jarri du martxan intranetaren
bidez eragile bakoitzak bere entitateari
dagokion hizkuntza-egoera eta urte-
ko ebaluazio bileran jasotako datuak
kontsultatu ahal izateko modu erraz
eta erosoan. Horretarako, entitate
bakoitzak bere erabiltzaile izena eta
pasahitza izango ditu. Azalpenak aur-
tengo ebaluazio bileretan emango dira.

14 baiziurtagiridunen aldizkaria
ZIURTAGIRIAREN ELKARTEKO BERRIAK

BAI EUSKARARI SARIAK ENPRESAREAN: ENPRESA


EUSKALDUNAK, ELKARLANA
Ziurtagiriaren Elkarteak bi entitate sa- ko helburuarekin aurrera eramandako ETA UTOPIA
ritu zituen otsailaren 1ean Donostiako ekintzengatik. Xabier Mendiguren Kon-
Victoria Eugenia Clubean egin zen Bai tseiluko idazkari nagusi ohiak, berriz,
Euskarari Sarien banaketa-ekitaldian. Bai Euskarari Laguna oroigarria jaso
Sariketaren bigarren edizioan Refrac- zuen euskararen normalizazioaren alde
tarios Kelsen enpresak eta Hirukide egindako lanagatik. Urteetako ibilbidea
Ikastetxeak jaso zuten Bai Euskara- publikoki aitortu nahi izan dio Ziurtagi-
ri Saria euskara enpresan txertatze- riaren Elkarteak.

Enpresa munduan elkarlanerako joera


igartzen da; elkar ezagutzeko eta en-
presa ezberdinen arteko elkarlana
sustatzeko saiakerak egiten ari dira.
Hortik, mota askotako ekimenak edo
proiektuak sortu dira, enpresen arteko
auzolanaren arrakasta kasuak, alegia.
Baina, euskara ardatz hartuta, ba al
da enpresa euskaldunen artean elkar
ezagutzeko eta elkarrekin lan egiteko
joerarik?

Orain arte oso ohikoa izan ez bada


ere, Ziurtagiriaren Elkarteak eta Bitar-
BAI EUSKARARI POUR LA COMMUNAUTÉ DE lan enpresak uste dute elkarlan hori
posible dela eta merezi duela gaine-
COMMUNNES DE SOULE-XIBEROA AUSSI ra. Ez euskara biziberritzeko bakarrik,
La communauté de communes Soule- grâce à ses engagements en faveur de baita enpresak eurak errentagarriago
Xiberoa a reçu la mention “Euskararen la langue basque. egin eta negozio unitate berriak ireki-
bidean” du Label Bai Euskarari, car tzeko ere. Horrexegatik, sortu zuten
elle a pris l’engagement de travailler en Beaucoup de souletins ont pris la déci- bi entitateek Enpresarean ekimena
euskara. sion de vire en euskara et on peut no- eta aurrera begira egitasmoa onduz
tamment l’observer à Maule, où le Label joateko proiektu berriak jarriko dituzte
C’est la première communauté de com- Bai Euskarari a commencé à se déve- martxan.
munes qui obtient le Label Bai Euskarari lopper dans différents commerces.

baiziurtagiridunenaldizkaria 15
BAI EUSKARARI, URRATS BIZIAK

También podría gustarte