P. 1
Donostia - Agustin Anabitarte

Donostia - Agustin Anabitarte

|Views: 49|Likes:
Publicado porarkisparky

More info:

Published by: arkisparky on Apr 26, 2011
Copyright:Attribution Non-commercial

Availability:

Read on Scribd mobile: iPhone, iPad and Android.
download as PDF, TXT or read online from Scribd
See more
See less

04/26/2011

pdf

text

original

Sections

Agustin Anabitarte

AGUSTiN ANABiTARTE DONOSTiA
1932an argitaratu zuen Agustin Anabitartek Donostia nobela. Euskaltzaindiak antolatutako Schuchardt Saria irabazita, Euskera aldizkarian zatika argitaratu zen aurrenik eta liburu berezituan ondoren, Editorial Vasca-ren eskutik. «Irakurgai» bezala aurkeztu zuen liburua Anabitartek berak, eta hiru urte lehenago argitaratutako Usauriren «anaia laztana» zela zioen. XIX. mende bukaerako Donostia nolakoa zen azaltzea izan zuen helburu, eta horretarako prosa arinaz gozatutako fikzioa eraiki zuen. Argitalpen haren 70. urteurrena aitzakiatzat hartuta, Donostia nobela eskaintzen dizugu osorik, Anabitarteri berari buruzko hainbat xehetasunekin batera.
"Agustin Anabitarte" orrialde nagusia

DONOSTiA AGUSTiN ANABiTARTE
q

Donostia
(Iragurgaia, 1932) r I. ¡Donostia! r II. Santomasetan r III. Plaza Berria r IV. Anton Zurrut eta Joxe Ogi r V. Kaiean r VI. Bego Donostia r VII. Xanti menderatzalea r VIII. Goiz artan... r IX. Txomin-en itzaldia r X. Donostian Donosti r XI. Asteleniote. Zanpanzart r XII. Gari-pillako txoria r XIII. Sasian zarata r XIV. Santo Domingo-iturrian r XV. Biotz-nekea r XVI. Patroia r XVII. Estropada r XVIII. Udazken-egun batean r XIX. Bretxa-n r XX. Txaldana r XXI. Txoralda r XXII. Kurrutako ebainduta r XXIII. Azkena

www.susa-literatura.com

q

Anabitarteri buruz

http://www.susa-literatura.com/emailuak/anabitarte/14.12.2010 22:04:41

Agustin Anabitarte - Donostia

DONOSTiA
Joan dan mende-atzenean Donostia nolakoa zan (Irakurgaia) —Bigarren ageraldia. Ikutua— Augustin Anabitarte Schuchardt-saria, 1931

"Agustin Anabitarte" orrialde nagusia

www.susa-literatura.com

http://www.susa-literatura.com/emailuak/anabitarte/dono00.htm14.12.2010 22:04:42

Agustin Anabitarte - Donostia

I ¡Donostia!
gerratea bukatu zan. Txomin donostiarra Ernani-ko aldapan gora zaldigañean zetorren. An, atzean, gelditu zan Ernani ta Ernani-ko kartzela, Txomin ain luzaroan egondakoa. Pakearekin askatasuna eman zioten eta Txomin eta zaldia alkarrekin ixilik zetozen. Zaldiak eup egin zuan; nekez ba-zan ere, aldapa gaitza menderatu zuan. Zaldunak eta zaldiak atseden artu. Gaña azpiratu zutenean goizeko amarrak-aldea izango zan. Eguzkia goi-xamar zegoan. Goizeko intza ezereztu zan; baño gerizpeak oraindik busti-antzekoak zeuden. Eguzkia itzalari ondotik zijoakion, orpoz-orpo, eta arrapatzen zion puska beltza zuria biurtu. Bideko usai gozoak lilluratuta zeukan gaztea. ¡Aspaldian ez zuan orrelakorik aitu! «Nagoan, nagoan», zion. Kartzelako itzalean oituta eguzkia biziegia zitzaion. Txomin-ek Gipuzko-ko zati eder ura ondo ikusi nai, ginballa kendu, zapi zuriarekin kopeta legortu ta... exeri zaldi gañean. Zaldiak, bide ertzean, kosk egiten zion belarrari. Zaldiek lepoa luzatzen dutenean, lengoa alako bi dutela ba'dirudite. Amairu illabete egin zituan Ernani-ko kartzelan eta, etxera zetorrela, etxekoek ez jakiñagatik, ez zuan nai azkartu ibil-neurria. Bide artatik beretik ekarri zuten aita karlista zualako beste aitzakirik gabe. Txomin Hasparren-en zan gerratean. Etxeratu naiean Sokoan Santander-eraño zijoan ontzian sartu ta Donosti-ratu zan. Doi-doi aita gazteluan giltzapetuta zegoala jakiteko beste betarik ez zuan izan: aita gaztelura, semea Ernani-ra. ¡A zein ikuste ederra goi artatik! Bularra ta biotza zabaldu zitzaizkion. Mendi galantak dantza ikarragarria zebilkiten: zerua jo ta makurtu, alkarrekin topo ta altxatzen ziran: batzuk zuzen, besteak okerka, urrenak atzekoz aurrera. Atzenean ikusmena tinkotu ta bat-batean gelditu ziran guztiak: erpiñena Mendizorrotz zan, lasaiena Arratzain, bakarrena Buruntza... Zaldiaren atze-aurrerakak loarazi lizaioketen. Orain ikusten zituan mendi-betik goraño alkarren atzetik arbolak laisterka; beste tokietan, alkarren ondoan geldik, batzarra artuta zeuden. Ikusmena geiago garbitu zitzaionean, arbol batzuk mendian gora bide erdian gelditu zitzaizkion, oker-oker eginda, ta beste batzuk, bakarka, bidea galduta bezela, atzean. Orduan ederki oartzen zituan belar ta lurgorriak, sasi ta oteak, baita ere salto batean eguzkitatik itzalera abiatzen zan beko erreka jostalaria, bide-ondotik atzera zijoazkion lili zuri, gorri, kolore askotakoak. Tarteka-tarteka, arnasa sendo artuta, Txomin-ek osasungarrizko aizez bete-bete egiten zuan bularra... Daka-daka, Txomin etxealdera... Bide zabal artan eguzkiak gero ta geiago jotzen zuan. Zaldiagana zetozen euliak arpegi-ondotik zebilzkion Txomin-eri. Oriamendi eskubide-aldean ikusita gure Erri gaxoaren istorio tristia gogoratu zitzaion. Euskalerriak kemenak oparo eman izan ditu, bearrezkoak izan eta gañezkakoak ba-litzaizkio bezela. Mendi onetan bertan euskaldunkarlistak ebain-ebain egin zituzten ingeles eta portuges soldaru zarrak. Mendian beera segika, soldaru-talderik ar zezakean juliparik gogorrena, mingarriena, artu zuten. Orduan ez ziran izan euskaldunenak metak eginda pillaka erre zituzten larru zuriak.

Azkeneko

http://www.susa-literatura.com/emailuak/anabitarte/dono01.htm (1 of 3)14.12.2010 22:04:43

eztitantoa. Txomin donostiarra Aldapeta-n beera asi zan. Ernani-tik Donosti-rañoko bidea lenbizi igo egiten da Ernani-tik gora. pozik eta auzoko kontuak esateko gaituak. Donostia aldean zegoala jakiteak ere bai.susa-literatura. gero mendigañetik joan eta. Orra. Ura ondotik pasata burua biurtzen zaldunari. "Lazkano"-baserriaren ondotik ba'zijoazen. esan degunez. Donostia-n iru tontor dira: Txubillo-mendia. biotza lasaitu ta zoriona gañezka etorri. Urumea-ko erregiña. «Benta Zikin»-dik eta Mendizorrotz-tik danbagiñen kea ikusten zala esan zitekean. kaxetak. herria. Irakurleak ere ikusi beza Txomin-ek ikusi zuana.» Txomin gizajoak begiak busti-busti zeuzkan. Amabiak ez ziran urruti. Easo ederra. Ayete-n barrena. astoek. lili txuria. gero barrenen arituko gatzaio-ta: irakurgai onen bukaeraño ori izango degu geren bizitokia. asto-gañean ala bestela aldamenean. allaatu nintzen Donostin. Txubillo-ko argi-etxe zarrak Donostia-ondoko tontor erpiñenatzat erakusten zuan bere burua. Gaztelumendiaren atzean. Tankera artan. Egun artan udazkena aldean zegoan. Txomin gogoeta illun auekin zegoala.com/emailuak/anabitarte/dono01. Soldaruen oñatzak oraindik ezeztugabeak. sorgin-marama. zaldia belarrez aldatzeagatik. «Pintore»an azaldu zan. Andik Aldapeta-rako zelai zabala zegoan eta Aldapeta-ren oñean San Martin-etxadia. zakur bat burua ta isatsa ezik http://www. Donostia aldean daukanean. beraz. Santa Klara-ugartea (orduan doi-doi ugartea) ta Gaztelu-mendia.. Asibidez.Agustin Anabitarte . Donosti-ureta. Baño erri-kaskoa urruti xamar bukatzen zan. Baño Ariin. Norbait ezkutatu edo galdutakoan jakin izan degu zenbat maite genuan. ba'zebillen tarteka ta bestetan belarra jan. iruron artean itsasbarrena dago. Ta andik pixka batera Txominek zutitzea egin zion gerriari ta erria aurrean ikusi: ¡Donostia! Txomin-en biotza pil-pil asi zan.htm (2 of 3)14. arriak agiñak kendu ba-lizaizkio bezela. atzetik eta aurretik jostatzen ari ziran poxpoliñak ziruditen. poxpolin jostalaria. Ondarreko kaxeta zuriak diz-diz egiten zuten eguzkitan. Ordea.. Txomin egiazko donostiarra izan eta jaioterria ikustean barren guztia muñetaraño alaitu zitzaion. Donostia. Oraindik ere sutauts-usaia nabari ez ote zan. Donostia kanpotik ikus dezagun. Esan bear deguna da merkatariak amaiketakoa eginda etortzen zirala. Txomin erriari iñon diran xamurkeriak esaten asi zitzaion: «Kantauri-ko pitxia. Geroxeago «Muntto» baserri-ondotik zijoazen. Gaztelumendiaren atzean. lokatzak utzi ta bide-baxtarretik poliki asko zetozen anka-azpian artzen zutena ondaturik. buru-utsik. asto-zaiak beste ainbeste. Aboa biotz-arazoen aterabidea da. Txomin-en zaldiaren gisara. Txomin-eri arritu-itxuran begiratzen zioten. diru-meta. Zaldia zankoak aurrera ta burua atzera zijoan. Zortzina ta amarnako asto-taldeetan pasatzen ziran. Hirurzun zaarra. urrezko pinpilinpauxa. Baserritar merkatariak ba'zetozen Donostia-ko merketzatik etxe-aldera. ariin.12.Donostia Azkeneko gerratea bukatu-berria zan. sasietako adarrak orduantxen banaka zuzentzen ari ez ote ziran. amets-iturri gozoa. 1813garren urtean ainbat izkillu-su egiña. Gorputzari ikara eman zion eta eskua burura zeramala zaldia berez gelditu zan. izar dizdizaria. Beraz.2010 22:04:43 . Aien oju ta berriketa biziak zerbaitxo ernaitu zuten Txomin. erria an eta San Martin emen. Aldapeta-n beera jetxi. urrezko ondarra ertzean. ene biotzeko kutuna. Itsasoa beera ta gora. Pillaka zetozen merkatari karraxizaleak. ala mutillak oñetakoak bustitzen. Irutxulo maitagarria. jabearen gogoa egiteagatik baño.

Eskotilla-kaleko ukullu batean zaldia utzi ta etxera abiatu tan Plaza Berrian bazkaritarako garaian. Atzokoa zan kanpaiak jo ta donostiarren kaleetan baztarreratzea.susa-literatura. San Martin-etxadia. orduan urte gutxi zala txirtxildu zuten. erriak kopetan min-izan eta bein sendatuta lotallua bota izan balu bezela. Brokolo ta zenbait zurrutzale ospetsuak. Bereala zelaian zan eta Erregesoro-tik barrena errian sartu zan Plaza Zarretik. moallako atea itxi ta San Martin-era etorri bear izaten zuten lotara.Donostia lurpean sartuta bezela. Txomin San Martin-go ildegiaren ondotik zijoan. Erri-inguruko moalla aundia.. bildutako egurrarekin zenbait etxe egin eta bertako Zezen-Plazak bear zuan egur guztia izan zuten. Ekaitz-egunetan ontzi bat baño geiago apurtzen zala bide. Erriak guda gogorrak izandako itxura zeukan. Naiz guztia Donostia izan. prantzes ta portuges gudariak askotxo ibilli da guda gogorretan. burua erria litzake ta isatsa. Ezin ba'gibela estua izan sanmartindarrek. Plaza polita ere ba'zuten.susa-literatura.com http://www. Geztelumendia moallaz inguratua. bea ta bizitza bakarrekikoak geienak.12. Beraz. Donostia-n ingeles.. Donostia-k ongi elkartutako etxe ederren aurrea erakusten zuan.Agustin Anabitarte . gañean gaztelu zar aundia. edo-ta. San Martin-go Sebastopol-en ibiltzen ziran Ixkiña. erria bat eta San Martin bestea. bazkari on baten ondoren erriak gerria lasaitu balu bezela. etxe-arteak ere zabalak. © Agustin Anabitarte "Agustin Anabitarte" orrialde nagusia www. Donostiarrak atera zitezkean noiz-nai erritik kanpora. Ta oso gutxi zala karlistak Mendizorrotz-tik bidalitako aleak itsasbarren-gañetik aizea txistuka urratu ta tarteka lertzen ziran. makiñabat jai ta aurreskuak egiten zituzten.com/emailuak/anabitarte/dono01. San Martingo etxeak lasaiak ziran.htm (3 of 3)14. Etxekalte. Batez ere arrera onekoak ziran eta kaletarrak bezin atsegiñak. ez len bezela. San Martin-goia ezkerrera ta San Martin-bea eskubira. Sanmartindarrak jende alaia zan eta erritarrak baño borrokalari obeak.2010 22:04:43 ...

Gorra zeritzatzen gaztain-saltzale emakumeak. ¡An izaten ziran karraxi ta algarak! Dendaedo ziralako aiek.2010 22:04:44 . ontziak. Bestetan. Ume eder bat ikusi nuben Donostiya-ko kalian. ola ta oialez erdipurdi eginda itxura besterik ez zuten aiek.Donostia II Santomasetan Erle amorratuak bezelatsu zebillen jendea batetik bestera Plaza Berrian. karrakelak eta lapak ojuztatzen zituan. aboarekin jan eta esku-atzearekin ezpañetako koipea. zazpi kuarto. bestea berriz. guztiak Plaza Berrian biltzen ziran: an izaten bai-zan iru eguneko peria. Geienak nolanai jarriak zeudela. irria ezpañean. baldin erosleek guztia ikusi naiez atzeraka batean ibiltzaleekin istillua jartzen ez ba-zuten. Plaza osoa mota askotako saltokiez betea zegoan. kaletar nexka mexka baten ondotik joan bear izaten zuan.. oialak eta etxerako bear izaten diran gauza asko saltzen zituzten. aizkorak. Neska-mutillek artzen zituzten ardit. beintzat— «eltxetxoan» gordetzen zituzten: lau txanpon. jendea arren gisan irabioka zebillen saltokien tartean. Gazteek txibilitoak eta koskabilloak erosi ta geiago eziñean Gorra gaztainsaltzalea «ernegaziko» zuten.. zamarrak. Donostiar neska-mutillentzat ez zan urte guztian Santomas-eguna bezin zorioneko egunik. Egaztia —kapoia batez ere— erruz ikusten zan. zerbait geiagorekin. kapusaiak. ¡Olio-keari «Txardin-berri»-koek egiten zizkioten musiñak!. jostalluak ezik.12.com/emailuak/anabitarte/dono02. «denda arrayua jarri dezutena». lanpernak. Ordea. Txomin-en etxea Plaza Berriko aldetik bigarren bizitza zan eta Ikaz-kale aldetik http://www. Bertan prejitzen zuten ainbat kana lukainka: beatzekin artu. gaztañak ezik. akulluak. Arkupearen parean zegoan bide erosoa. aurrez-aurre. Batzuetan. atxurrak-eta aldean egongo ziran. Saltzalea «asto» ta «kankallu»-ka asten zitzaion zijoanari. Santomas-egunean urte guztian aurreratutako diruak eltxetxotik atera ta. Santo Tomas-eko periya txorixua ta ogiya. jostatzeko ez besterik jaioak zirala ematen zuten.. irtendako tokian azaltzen ziran. kuarto ta txanponak —edo gastatu nai ez zituztenak. Teresa Boba-k «panpoxo» ta «panpoxa»-eri pastelak eskeñi.Agustin Anabitarte . makillak. baserritarrak eta kaletarrak. ustegabean. Baserritarrak pillan ikusten ziran tokietan.. parrez. amak bakoitzari ekartzen zion peria. Erle amorratuen gisan zebiltzala esan degu ta alaxe zan. Orduan izaten zan —orain ere bai— etxeko neska-mutilleri jostalluak eta goxoak ekartzeko eguna. Etxekoandreak goizean egiten zuten erostea. zabaldu. Neska lirañak. maiz bean jo ta gañeko ontziak itzulipurdika erortzen ziran. Santomasegunean baserritar asko etortzen zan Donosti-ra ta.susa-literatura.htm (1 of 3)14. baserritar sendokote batek.

gaitzak jo ta galdu zitzaigun». ta. Orain pakean bizi ziran.com/emailuak/anabitarte/dono02. Illean ogeitamar errialeko «soldata» zuan —orduan ez txarra— ta Santomasetan beste ogeitamar errialeko saria. urre asko ikusten zan etxe artan. emaitz ederrak ekartzen zituzten. Txomin-ek ogeitazortzi urte zituan.2010 22:04:44 . eskua irristatuaz. bai orduan. Txomin-en etxean ederki bizi ziran.Agustin Anabitarte . Katalin-ek berak ardazkatua. baserrian ollo asko eukitzen-eta. «Alako txal guri-ederra ba'genuan. paperean bildu ta muturrak itxi. Ala bearko. batez ere sagarra izango zan gogotik ¡aren lore ederra! ta izotzak eta kaskabarrak guztia ondatu. beste zerbait ba-zan. orrez gañera.susa-literatura. baserri askoen nagusi-ordezkoa ta. Ta gizasemeren batekin itzegiteko aukera izanez geroz. beste ajola gutxiagoko zeregiñetarako. arrotuta gero. «Gure Aita» bat esan eta mai-burukoaren bedeinka zioarekin asten ziran. kuartoak kontatu-ala pillaka jarri ta urrena. baztar guztiak miatu. Amabitarako maiak alkartu. Eskerrak bere zaldia. berriketa geitu. Baño egun ura ez zan lan-eguna. zapi ta ontziak jarri ta eltzeak gal-gal.Donostia irugarrena. ¡Etxekoandreari. Emakumeak bakarrik bizi ziraneko zorigaiztoko egunak joan ziran. egaztia ba-zan. Neskame bat ere ba'zuten. alaba Txomin baño bi urtez zarragoa. Iñork ez zuan gogoratu nai iru urtez lenago soldaruak etxera etorri. auzoko kontuak izaten zituzten: zereko zeraren http://www. jan-ala. Ta asitzea asi ta galanki jan ere bai: ogi-zopa. «Errentaz» gañera. Askotan iruten aritzen zan. batez ere. Txomin-en etxean aita ta seme-alabak bizi ziran. Baserritarrak urteko «errentak» ekartzeko eguna zuten. Uztaren galerarekin asiko zitzaizuten. gorputza maiari alderatu. Orduan Donostia-ko etxeetan urik ez zala-ta. urte txarra izan degu» urtero bezela asiagatik. Ta Don Jose-k baserri askoen kontua egiten zuala-ta. batez ere Txomin-en etxean. Batzuk maitik aldendu xamarrak jarrita. galgarririk topatu ezagatik. baserri batekoak askotan pamili guztia ekartzen zualako baizik. Nekez asten zan izketa. ez orrenbeste baserrien nagusi-ordeko zalako. etxeko nagusia Gaztelura eraman zuteneko egun ura. aurrez-aurre. Ta ona zergatik esan degun «jan-eguna». txaliarekin aritu bear zutenean. Aiekin batean Katalin mirabea zuten.12. ari ta ari. zapata parea. Txomin-en etxera ogeitabost-bat lagun etorri ziran. Donostia-ko aberatsenak Plaza Berrian bizi ziran eta jairik ederrenak bertan egiten zituzten. Eskerrak jana etxetik eramatea aal izan zutela. «Pagak» emateko dirua Kale Nagusiko Aduana-tik ekartzen zuten. baita fregaderan sulla ustu kalera lenbailen ateratzeagatik ur-bearraren aitzakiarekin. Txapelak belaunaren gañean. gazta ta gaztañak. emaitz ugariak biltzen zituzten etxe artan. Mai-burutzat zarrena jarri zuten. mai bertan aritzen ziran lanean. ardoa ta sagardoa edan-ala ta kafea pattarrakin. Katalin-i ta Madalen-i bildu zitzaien lan aundia! Etxeko gela nagusiak doi-doi artzen zituan danak. Emakumeak. Katalin-en sari-eguna ere zan egun ura. Urteak zeramazkian etxean.htm (2 of 3)14. plateratik abora bitarteko txirrio polita egiten zuten. Dirua kuartotan artzen zutela-ta. Don Jose. askotan etxekoandre gaztea ta Katalin arratsalde guztian egoten ziran.. argalduta ba-zan ere. onuntzerakoan. Madalen. soldaruen alarguneri «pagak» ematen zizkien illero-illero. bai gabonetan ta bai Sanjosetan. edo edan-ala. Aita-semeak. jan-eguna baizik. gorua ta arizko bi alkandora. Sukaldean egoten zan. biurtu ziotela. gisatua ta bixigu erria.. plantxan aritu ere bai ta etxekoandreari illeak orraztu. makiñabat aldiz joaten zan sullarekin San Telmo-kalera ur-billa. eltzekaia. Amabiak ezkeroztik baserritarrak jabeen etxeetara etorri oi ziran bazkaritara. aita. «barkatu eskasiagatik. ¡Ta urrena Txomin eraman zutenean! Orduan ez zuten jana eramateko aukerarik izan. notarioa zan. besoa luzatu ta.

Itsasaldiak guztiak nastutzen zituan ta jo batera ta jo bestera. Asi zan billa ta. eguardi-artean baño. Neska polit lirain batek beatz-muturrekin jaso zuan. Neskatxak ez zuan itzik atera aal-izan. Arkupe-kanpotik sudur-zapi poxpoliña zetorren goitik beera.com http://www.? © Agustin Anabitarte "Agustin Anabitarte" orrialde nagusia www.. gazte —esan zion gizasemeak... Geren bizitzako oroitz samurrenak labe orietan trinkotzen dituzu.12. —Eskarrik asko. ezin geiagoan jaten zuten. urrengo Santomasetan ere «errentak» txintxo asko ekarriko zituztela. Anita-k ala esan zion anaiari: —Ez zitzaizun joana damutuko.com/emailuak/anabitarte/dono02. atzerako zor-puntta ura ere berdinduko zutela-ta. Antxen zebiltzan erriko gazteak. Arratsaldean ibillera berbera Plaza Berrian ala neskatxa geiago esango genuke. Artean neska-mutillak ango oparotasunaz arrituta. e. begiratu bakarrik. alkarren gainka. ixilik ari ba-ziran ere. Plazak ba'zeuzkan urdalla (lukainkausaia nabaritu) ta Plazak ba'zeukan biotza.2010 22:04:44 . Plazak ba'zeuzkan buru ta oñak. Bereala iduri ederreko gizasemea azaldu zan aren pareko eskaratzan.susa-literatura. Maitik altxata agur egiterakoan. Urdalla beteko pozarekin bat bertsotan asi zan eta nagusiari ta etxeko guztieri zorion guztiak opa zizkien. Biak lotsatu xamarrak zeuden: neska geldik zapi txukuna beatzetan eta gizasemea eskua doi-doi luzatu ta artzeko tankeran. biotza arkupetan. andreak saskiak besoan. ¡A zer gizendua! Bazkari-bukaeran Don Jose azaldu zan maisterren artera ta bai gogoz ta iñon diran atsegiñezko itzakin artu. irakurlea. Ordurako Anita etxekoandre gazteak edo libra txokolate ala bakallo-zerra sartu zuan saski bakoitzean. asarrezko itzak ere bai ta noizbait eme baten karraxia. Arkupetan ibiltoki erosoa zegoan. balkoi batetik eroria.htm (3 of 3)14. zankoen gañean biraka ateratzen ziran. ustegabean.susa-literatura. urteroko esanekin abiatu ziran. Gizaseme apain eta neskatx pinpirriñak aruntzonuntz zebiltzan. Gizasemea bigarren bizitzara iritxi zanean.. Jendea sartu ta atera Eskotilla-kaletik eta Esnategi-kaletik egiten zan ¡eta nola! alkarri bultzaka.Donostia ezkontza.Agustin Anabitarte . zereko illunabar-argi gorrian. Zurrungillo aietan irri-karkarak maiz entzuten ziran. neskatx politarekin aurrez-aurre arkitu ziran bi gazteak. ainbat baserrietako morroienak eta alako neskak onenbeste edo orrenbeste eramango ote zuan.

Zain guztitako odola biotzean sartu ta irtetzen dan bezela. lenagotik Ibarguren-i begira zegokionak. Donostia-ko egiteko nabari guztiak egitera donostiarrak Plaza Berrira joaten ziran. Ureta ta Eskotilla-kaleetan barrena bira osoa egiten zuten ostera Plaza Berrian sartzeko. kalearen muturreraño bakarrik txikitxoak ba-ziran. txistulariek arkupetan jotzen zuten. Urrengo goizean oñutsik zetoztenak erri-sarreran oñetakoak jantzi. Esku-atzea gora zutela.12. Esnategi. Barazki. Beraz.Agustin Anabitarte . Askotan kaleko soñuak esnatzen zituan. Jai-egunetan enparantza goiz asko ustutzen zan.Donostia III Plaza Berria baten barrenen bestea. eskuko zuria kendu ta gero gorritzeraño. atabalari bat-batez eragin eta ez geiago eskatu.. Kutxa http://www. exurraren mamia. Amabiak jota Ibarguren-ek keñua egiten zion Xagararbolari. Plaza Berritik asi ta Arrandegi.2010 22:04:45 . aal zutenean.. Plaza Berrian sartu baño len. Amabiak laurden gutxiagotan berriro txistularien otsa izaten zan Plaza Berrian. neska-mutil. onen barruan urrena eta bestea ta bestea. xextoak koxkan utzita. fruta ta lorez edertua egoten zan Plaza Berria azoka bitartean. Baldin euria ba-zan. aurzai ta mukizuen gozagarri izaten ziran soñuaren irabio ta biurketak. Urrena. Neguan arratsaldeko lauetatik seiak arte jotzen zuten Plaza Berriko txistulariek. Txanbolin eta Xagararbola. Amabiak tarteko ordu laurdenean. bakanak izaten bai-ziran egazti aiek. erdiko kutxatilla Donostia-ko Plaza Berria. baserritarrek txalia-bete mami-mordoska jartzen zieten esku-gañean. giltzapetuaren askatasuna.susa-literatura. lenbizi.. ta zertxobait albait apainduta. Beatzitarako Ibarguren. geldiro abiatzen ziran. ¡A zein esnatze eztitsua! Egunaren eguzkia zitzaien. Neska-mutillek. batez ere eperrak eta ollagorrak izatekotan. Eskotilla-kaleko «rekaderak» asten zitzaien aalik-eta onena merkeen erosteko asmoz.. «txanpon baten mamiya» eskatzen zuten besoa luzatuta.com/emailuak/anabitarte/dono03. Onetan ezagutzen zituzten igande ta jai-egunak Donostia-ko mutil koskorrek. Bein baño geiagotan iskanbilla jarrita txinelak zer-egiña izaten zuten an sartzen ziran naste-borrasteekin. zupa ta zupa. Eskotilla-kaletik sartzen ziran. gorputzaren soñeko berria. Goizean azoka izaten zan Plaza Berrian. Baserritarrak aulkietan exeritzen ziran eta eguerdiaz geroztik aulki aiek jaso egiten zituzten. Soñuak kalean arrapatzen zituanak. alatsu. bazkaritara zijoazen-eta. erriko txistulariek. nekez ba-zan ere. txistularien ondotik joaten ziran. sagarraren adarraren punttaren punttan. Plaza Berria orixe zan. «Donostiako plazan Dira gaur ageri Gauza merkeak eta Naikuak ugari». «Tratua» bukatuta gero etxera-bidean abiatzen ziran eta len ere ikusi genituan Aldapeta-n gora asto ta guzti. aranaren exurra.htm (1 of 3)14. ta onek.

ez ordea lurrera. gazte bat. aidean ibiltzen zalako.. A bai ba. beste tillinga bat. Plaza Berrian nolanaiko jaiak egiten zituzten: bai mezak. sarera baizik. beste aldean. Ots bat entzun zuten buruzperako gizonak eginda. Musika jo ta jo. alegia aien soñuak ain bestelakoak zirala-ta. Baño Iriyarena bezelako soñurik ez zuten donostiarrek. Batez ere El hombre volador egitekoak ekarri zuan jendea.2010 22:04:45 . Exeri-tokiko malla aiek lurretik asi ta ia lenbiziko bizitzarañokoak ziran. lau lagunen artean kanta bat jotzen http://www. orrengatik zuan soka luzeko tillinga. bai zezenketak. Aurrez-aurre. lengoa geldik ankaz gora. Ba'zebillen. esan degunez. Gu esaten ari geranetik egun gutxiz lenago txerpolari ta txotxongilloak izan ziran.Donostia Ibarguren txistulari yayoa zala-ta. gauez. Musika ixildu zan. bere aalez. alkarri eskuak emanez. bada. Eta olaxe. soñuaren neurria onelakoa edo alakoa ba-zan. Errenka atera zan gaztea. La ciudad alegre y confiada. gora-beera. gazte egalaria. barren-aldera mallazmalla olezko exeri-tokiak jarririk. bada.com/emailuak/anabitarte/dono03. atze-aurrera. Gazteak tillinga utzita beste gizonaganaño aidean joan bear zuala-ta. Egun aundietan. Aien musika jotzekoak alkarren antzik ere ez zuten. Ba'zan ere jatetxe bat Plaza Berriko txoko batean orobat goxotegia zana. Aurrez-aurre. Errikoxemeak umore onekoak izaki ta berek asmatutako jai ta kantak izaten zituzten. etxe ederra ala ere. bi eskuak erakutsi ta.. oso gora. Emengo gizona.12. Orra. Tillingatik zintzilik. enparantzako tellatuen parean.. Plaza Berriko balkoi guztiek numero bana zuten ipiñia gañean.htm (2 of 3)14. batez ere baltseak. Len esan degunez. Lau lagun ziran. Ariñ. Matxinada geienak enparantza onetan bertan sortu ta lertu izan ziran. Orretxeri esaten zion El hombre volador. ¡A zein lasaitasuna ikusleena! Gaztea jetxi zanean oraindik pir-pir zeukan biotza. Ta tillinga luzea bakarrik utzita aidean joan zan egalaria. Zenbaitek dirua poliki irabazten zuten etxeko balkoia alogeran emateagatik. au oso luzea. Bein. orixe zuten egitekorik aundiena txerpolariek. zortzikoa edo polka izan.Agustin Anabitarte . Jai aundietan enparantza itxi egiten zuten. buruzperako gizonari irrixtatu egin zitzaion eskuetatik egalaria ta beera erori zan. ariñ jotzen zutenean. Jendea asnasik gabe «orain» noiz izango ote zan larri. «A la kinkirrinera A la xamurrera Joxpantoni Plaza Berriko Jira adi beste aldera». jendea karraxika asten zan. orregatik. antxe atxitu zuan "gizon egalaria".. dantzari asko etortzen zan Plaza Berrira. gizon bat "gizon egalaria" etorri bear zuan aldera begira. Orixe bai. Erri-etxea Plaza Berrian zegoan. Urrengoan burniari baten gañean einka joango zitzaizuten oñez. egalaria aidean zijoala buruzperako gizonaganaño iritxi. zerbait min-artua. iñolazko argi motaekin argitzen zituzten etxe-aurrea ta arkupea. Ba'zan bi soka alkarren parean goitik beera ta muturretan makil bat duteneko tillinga orietako bat goi-goien. urruti xamar. batez ere kaieko Jarana-ko neska ajolagutxiak. yayo asko dantzatu ezik. ankaz gora. exerita ibiltzen zan tillingan. Gaztea ba'zebillen naiko abiadura artu arte. ajola zien bost.susa-literatura. bestetan konparsa politak ere bai. erriko aberatsenak biltzen ziraneko Casinoa edo lagun-artea zegoan. Enparantza guztia sare ta tantaiez josi zuten. Berdin zien.

de aquí. Txomin-en etxeko Madalen neskamea.Agustin Anabitarte . yo quiero subir En el globo de Milán.com/emailuak/anabitarte/dono03. Mamá. subir.htm (3 of 3)14. sulla sorbaldan eskaratzatik ateratzean. ordea ikusteko asko. yo quiero bajar. Les disen a sus mamás. Arratsalde batean Anton Zurrut eta Joxe Ogi Esnategi-kalean barrena edanegiak zetozela. Mamá. —Ik. —Zu. Todas las pollitas de aquí. bajar. Oietako bat "modan" jarri zan Donostia-n egun aietan.Donostia zutela baño. Tarteetan emakume bat ontzia eskuan diru-eske ibiltzen zan jendearen tartean. Emakume onek berak noizpeinka. yo quiero subir Aunque me caiga a la mar.susa-literatura.12.com http://www. askatik bakarrik eaten al den? —Zurrut-ek. musikaren laguntzarekin. yo quiero?» Naikua ez ote dezute ean.2010 22:04:45 . erderazko bertso batzuk kantatzen zituan eta beroiek saldu ere bai. © Agustin Anabitarte "Agustin Anabitarte" orrialde nagusia www. Plaza Berrian sartuta modazko kanta ura eztarriratu zitzaien. mamás: Mamá. astua —Madalen-ek. yo quiero subir. Anton Zurrut «zirrit» asi zitzaion eta Joxe Ogi ere bai. emateko gutxi. lau kanta batean jotzen zutela obeto ematen zuten. Madalen-ek ala bota zien: —«¿Mamá.susa-literatura. Eta onela aritu ziran alkarri lepotik elduta: Mamá.

Egunez ere argia beeraño sartzen ez zala. illak zeuden. dizdiz egiten dutenetakuak. Sardin zarrak aldameneko eskaratzean saltzen zituzten.. krabitilla-eo ¿nola esaten dek ik?. Arratsaldeko iruretan sartu ta arratseko amaikak arte nortzuk ziran iñori ez zioten adierazi. berriz. Sasoi artan Donostia-ko etxe-eskaratzetan. txit irikiya. Alkandora-aurrian bi botoi txiki urrezkuak alkarri kate txiki batekin lotuak. Aurrera zijoazela Joxe-k paper bateri oar egin zion: Se halquila un gavinete con su alcova.. ¡motellak! Donostia-n «currutacos» deitzen zieten alako jantzi-berrizale arroxkoeri ta aldi artan gure mutilzar ori baño apañagorik ez zala-ta. Alako batean Kale Nagusiari antzeman eta Kale Nagusitik jo ezazute. basoak http://www. Bereala iñon diran mutil kozkorrak inguratu zitzaizkien abo-zabalik. Txalekua txuriya. «—Ez. Prak ekarri du berdia ta sonbrerua «Galerna»-ren baforiaren tximiniya bejelakua. Extuextuak galtzak. sedazko oyetakua lepuari bi buelta emanez. ez Joxe. Garai orretan sagardoa asi zan aien ordez izketan eta sagardoak euskeraz mintzatu bear. ezta arrastorik ere. Aien «alargunak». ¿nola galtzak eta botak batian etera biar diranetakuak. Anton eta Joxe arriturik zeuden nora jo ez zekitela. txuriyak ayek e'. Sagardotegian sortu zan pozarekin. ¡Arren jazkera! ¡Errosayuak aliak baño kalabaza geyo bildu ditun mutilzarra! Lepoko aundi zuri-zuri batekin.susa-literatura.com/emailuak/anabitarte/dono04. Aldameneko jendea arritu zitzaien.. txapelak eta jakia izaten ziran.. sagarrak. ateko sardin zarrak ezik.Donostia IV Anton Zurrut eta Joxe Ogi urtean Anton Zurrut eta Joxe Ogi donostiarrak Aprika-ko gudarako irten ziran. Irten ziranez zazpi urtez geroz Plaza Zarreko Errege-ostatuko aurrean bi lagun moro-jantzian jetxi ziran zalgurditik kalera: Anton Zurrut eta Joxe Ogi.2010 22:04:46 . ordea.? oyetakuak. Guda asi zan eta bukatu ere bai. orain. —Gaur txix egingo zenduten nik bejela Kurrutako ain apaña ikusi ba-zenduten —ari zan Joxe Ogi—. Galtzak. kupela-ondoko krisallu batekin egiten zuten sagardotegi guztikoa: kupela-ondoan. Guzriak zazpi-bat lagun izango ziran Barbara-eneko illunpean sardin zarrak jan eta sagardoa edan ari ziranak. espartziñak. eta Barbara-eneko sagardotegian sartu ziran.12. korbata. Botak txarolezkuak.. dei egin zion Anton-ek. ogia. emen dek». Bukatutakoan. Donostia-tik aldegin zutenean erri-inguruko moalla oraindik zutik zegoan.htm (1 of 3)14. ordea. «alargunak» illeta-elizkizunak egin zizkieten bieri. ez ziran azaldu. nunbait tirantiakin zuzentzen dituzte. pelotak. Beren senarrak iltzat emanda. 1860garren Orain ere Barbara-enean ari ziran zenbait lagun: sardin zarra ogi-tartean artu ta sagardoa edan.. Guantiak ere i.. Gaur marka guztiak autsi ditu. ez Anton.. indi-makilla eskuan zillarrezko kirtenakin. kolore askotakua. bakartzat artu ta «Kurrutako» jarri ziotzen gaitzizena. bizkar-gañean artu ta aidean eraman zituzten etxera.Agustin Anabitarte . noski. Orduan eman zuten beren buruen berri. Antton. Ezta zimurrik ere.

Beste batek galdetzen zuan non arraiotik zetorkion bizimodua. arpegian eta lepoan azaltzen zitzaizkion granoak ematen zioten lana.. Beñ-edo-beñ gu ustarpekuak beste prisioneruekin trukatu biar giñustela-ta. txinist sadasute. bai. Jakintzak mutur beltza isanagatik guetako askok baño biyotz obia seukala. Xanti asi zan: «traballé titu». Xanti.Donostia beteegiak ez emateko.12. Urrena «traballé Didonié». Kurrutako-k andregairik arrapatu ezin bezela. erriko ontxoenaren atzetik zebillela. Noski. Nik arrek etzekiskiken arostegi-lanak egiten nizkioken.. ea areri neska kendu ta arrotza moko-uts uzten zuan. au ere gero uzteko asmoarekin asiko zan Xanti. Didonié. Xarbonié. Didonié-k beatza altxa ta ura ezik gañerako guztiek joka jarraitu bear zuten. mea. naiz orain sagardotegian ikusi. Xanti jarri zan agintari. orduraño onelako edo alako neska txukunekin ibili ba-zan ere. ta guztiek beatzarekin tiki-taka eten gabe jo bear zuten mai-baztarra.Agustin Anabitarte . Nere nagusiyak asko maite niñun. Ona nola aritu ziran. ostera Didonie asi. tanto bat galdu ta ainbeste tanto galduz geroz sagardoa pagatu.com/emailuak/anabitarte/dono04. Kurrutako orrek txaldan-arpegia zeukala. neska-kontuetan oso yayoa zana. —Guk lagunduko diyagu nolabait —urrena Anton Zurrut-ek. Artan gelditu ziran baietz esanda. bai arte artan ta bai beste itxura oneko jendearekin ibiltzen zan gazte ondotxo azia zan. Ordea. zer jaten zuan jakin ezagatik. Kurrutako baño gazte jatorragoa. lerdentasuna galtzen asia. oi ederra biskarraren aspiyan.susa-literatura. ta http://www. eta ardit. Ezkerretik asita eskubiraño izen auetxek jarri zien mendez-mende: Didon. «reste-la titu» esaten ba-zuan. kuarto ta txanponak ongi ikusteko. Xarbon. Eta gisa onetara beste xeetasun geiago ere kontatu zituan. ¿zer moduz bizitu ziñaten moruen artian? —galdetu zion batek azken itzegindakoari. Ixkixalda aren atzetik auxe asmatu zuten: Xanti Kurrutako-ren neskaren atzetik asitzea. pollitena ta aberatsenetakoa. Urrenak «auskalo nungua dan ori». Xanti-k artu ta laga egiten zituan bereala aspertuta. «La Fraternal»-en batzarrekoa izango zan nai izan ba-zuan. Ximonié. Kurrutako-k ogeitamalau urte zituan. zion. sagardo-txanda nork pagatu «Didon. ez ziran gain-gañekoak. Xanti. guztiak geldi ta Ximon len bezela. an zeuden gizonek zer parregin izan zuten Joxe Ogi-k ikusitakoaz.htm (2 of 3)14. aundi xamarra izanagatik. —Ni oso ederki bisi niñuken nere nagusiyarekin. ainbeste urtian arren onduan pasata. eta berak ere maia jo oi du. Baño oraingoa egiteko gogorra zeritzan. Didonié. norbaiteri. «reste-la Ximon». laga biar isan niken. «Reste-la Didonié» esaten ba-zuan. Xarbon. Didonié»-ra jokatzea otu zitzaion. Norbaitek agindu bezela berealakoan egiten ez ba zuan.2010 22:04:46 . agur esaterakuan malkuak ixuri situn nere nagusi sarrak —bukatu zuan Anton-ek. —I sayatu ari —ekin zion batek. egun guzrian kalean iñon lanean aritu gabe. baño badaezbada. xamurkeriak alde batera utzita. Baten-batek zion. Alako batean «¡reste-la Xarbonié!» eta abar. orain aukeratu nai lioteken bezelakoa. Xanti-k nai aña andregai izan zitzakean. —I. Ximon. Agintariak beti kantari egon bear du: Didon. Mai luze bat bi aulki luzekin. Ta. Ondo jan. nai bejela bisi niñuken nere nagusi mutur-beltzarekin. Baño aien artean ba'zan bat. Ximon geldik. ain janzki garestiak nola ibilli zitzakean.

susa-literatura. Prantzes orietako batzuk. Ta Ximon Anton izaki.Donostia Joku ori. aspaldiko Eskotilla-ko Mr. Beingo Nicolao de la Mayson alkatea gaskoindarra zan. mai txikiak eta sukalde-aulkiak egiten zituzten eta baita ere maletak. Oso sartu ziran Donostia-n.susa-literatura. «Embeltrán» (en-Beltrán) eta abar. Azakalezarrari.com/emailuak/anabitarte/dono04. de Chevalié-k bezela ta San Telmo-ko Fransuá-k bezela. gaskoin-jokoa da. Donostia-n guda asko izan zirala-ta. batez ere. Ximon-ek galdu zuan jokoa. Esnategikaleari «Narrica» (na-Rica) jarri zioten izena. Gaskoina izan ez-izan. Orrez gañera gaskoinek urteetan izan zituzten artu-emanak donostiarrekin. Emen mixeriya besterik etziok. noski.htm (3 of 3)14. © Agustin Anabitarte "Agustin Anabitarte" orrialde nagusia www.12. Aulkietatik altxatzean batek ala esan zuan: —¿Ba'al dakizute zer aitu deten? Oraingo ogeitamar xigarruak aurki ogeitabost izango dirala ta sei kuarton tokiyan zortzi t'erdi pagatu biarko ditugula. Orduan Anton moruen artean bizitakoak onela itzegin zuan: —Nayago nikek ezpanintz etorri.com http://www.2010 22:04:46 . Len soldaru ibillitakoak soldaruzka utzita Donostia gogoratu ta prantzes bat baño geiago etorri zan bertara. prantzeskondarrak gelditu ziran.Agustin Anabitarte .

Ontzi bat eta bi txanel ezker-eskubi.Donostia V Kaiean amakide alaiak. Ontziak burrundara batez apar zuria asi da botatzen Jarana-ko http://www. ari ziran trukean. Kurpil bat darabilki. Bizarra agitz zuritua.. Ola batzuk belaunen gañean. urezko kale ta enparantzakin. Ba'ziran ontzi aundiak sabel-uts etortzen ziranak. beitatu ta beitatu egun guztian. Bokartak pitxien gisara diz-diz. Ta Jarana-ko amakide alaiak. Legorreko jendea ixilik dago. Gizon bakoitzak ola bakarra. Berriz ere oju egin du pratikoak. gatza Prantzi-tik. Sareek tillistaren antzeko kortxo borobillak izaten dituzte. arraia. Sare-gurdiaz gañera arrai-kaja pilla aundiak izaten ziran. bete ta bete aritzen zitzaieten. Jendea ixilik dagokio. Millakoa nolanai beitatu. Pratikoak oju egin du ta auzko bi ontzi-mutillak soka lodi batetik ezin geiagoan tiratzen dute. Kaia erri bat zan. Bat.. Alako gai arront arekin olak edertu. Emakumeek eta mutillek ere bai. Banaka-banaka guztiak alkarren ondoan jarri. jela Baltiko-aldetik. Ontziak.. ba'zebiltzan aruntz eta onuntz kaleetako idigurdi ta zalgurdiak bezela. ¡Arrantzaleen etxadia! ¿Zer zan ura. Tiña ta tiñako asko ikusten zan gatzak zurituak. gorriak. Gizonek malluka batez sartzen zituzten iltze luzeak. Oso langile azkarrak izaten ziran kajalariak.susa-literatura. Jarana-ko etxadiaren aterpean sarez betetako esku-gurdiak izan oi ziran. barrikak zirala. ezker-eskubi.2010 22:04:47 .com/emailuak/anabitarte/dono05. baño ba'zeuzkaten txistu batzuk ikaragarriagoak. sare. ari ziran trukean. Tiñatako bokartak angulen ugaritasuna zeukaten. ba'ziruditen esku-atzearekin ezpañak igortzitzen zituztela. Ola tramankulu bateri alderatua. Jarana-ko amakide alaiak ari ziran. Txanelak txakurrak ziruditen. aueri zuloak egin eta andik ixuritzen zan azukrea gogoz jaten zuten mutil kozkorrek. ari ziran. kajak zirala. Urrezko kate aundi bat dauka sabel aundi baten gañean... zakuak zirala. ari ziran trukean.. ez zuten soñurik ateratzen kaleetan barrena kurpildunak bezela. txikiak eta aundiak. tiña ta arrai-lertu tarteko mai batean. txinpartak atera bear balitu bezela. etxe luze bat ainbeste etxe txiki egiña ala alkarri ondoratutako etxetxoak bat osatua? Jarana-ko etxadiak ogeitazazpi arri-oin zeukaan eta azpian utsa. arpegiko azala gorria.Agustin Anabitarte . Soka. Kaietar mutillak moallatik uretara buruz beera saltoka aritzen ziran. gurdi. aitasemeak. Amudun listaria ezkerrarekin artu ta eskubiko beatzekin bokartaren begitik sartu ta amuaren musua isatsaraño sartzen zieten. Orixe bai. bi. belarrian belarritakoa. Ta beitalariak eragin bitartean. kafea Puerto Rico-tik. zulo batetik ateratzen da. Usai nazkagarria zabaltzen. kaja.12. Une batean urazpian ezkutatu ta berriro azaltzen ziran. Bospasei gizon aundi tresak beitatzen.htm (1 of 3)14. Habana-tik ontzi asko etortzen zan azukre-kajaz beteak. (sal-erosketa aundia zan orduan Donostia-n) ta oraintxe —nai aña iretsita gero— sarbidea itxitzen zieten. ari ziran. erreskadak ugari. Beste ontzi batzuek zura ekartzen zuten Suezia-tik. sareak. Oin-azpian artutako arraiak ikusten ziran lurrean. Indar geiegi esan zitekean aren lan ariñarako. Pratikoak txapela dauka buruan. gatzatuta. Auzko muturretik «¡Pipar-pottoo!» mutil biurri batek dei egin du.

Ta Txomin kaia utzita etxera bezela. naita ere. gaztelurako bidea. itzik ateratzen ba-zuan gordiñak esan. Bat ala ari zan: —«Epaktak» amaika. bidea estutu egin zaio ta ontzia lasaitu. «xanko maxkal» areri. Askotan ikusten zuten bakarrik bi arraunean ari ta ari beñere nekatzen ez zan gizasemea. Jarana-ko neska gazte ajolakabeak «agur. jostagarri. http://www. Eska zezakean edozein batel arraunean aritzeko asmotan. «txotx-apaindu» ura.. idi-gurdien joan-etorriak.Agustin Anabitarte . oial eta paluak.Donostia gañezka atze-aldetik.. ta «edukasiyo» konturik aipatzen ba-zuan. Jendea ere lasaitu egin da.. Leenagoko urteetan «Don Jose-n semia» esaten ba-zioten. Oso arraun-zalea zitzaigun Txomin.12. Kurrutako-k neska non ikusiko zuan bezela. ez litzakela ibilliko Jarana-ko inguruan. Jarana-ko etxadia —moalla zarraren azpian—. lur-gañeko arrikatz-bildegiak. Larri ibilli bear degu. putzura bota eskumakila eta guzti.susa-literatura. Etxeko lanak errez egiten zituzten aita-semeek eta maiz etortzen zan Txomin kai-aldera. Urtearen aurreneko egunetan. jan egingo luteke. Kai-aurreko etxeak. ondartza ta Gaztelu-mendia. Ikusi orduko destaña ta iseka egingo zioten. gobarategia. egoaizea izaten zan. Geroxeago batel axkar batean ekarri dute erditzale yayoenak baño arteza geiago erakutsi duan gizona. eta izan oi da. besteeri «ariyo» esaten ba-zioten ere. Txomin» esaten zioten lotsatuta.com/emailuak/anabitarte/dono05. geienean. orra Txomin-en gogoko eguraztokiak. ¡a zer ikustea eguerdi arteko eguzki epelean! ¡Uraren urdintasuna! Baserritar itzaia ta arrantzalea.. usoa ta antxeta. ontzietako soka. ordea: Plaza Berrian bizi izatea ta zaldun jantzian ibiltzea. irakurlea. «Bost errial» balio zuan bildegietatik Kai-puntarañoko ibillaldia. Txomin-ek esandako tokitara.htm (2 of 3)14. emezortzi. kaieko emakumeak Gaztelumendira igo ta. Kai-mingaintxoko muturrean bi arrantzale zeuden alkarrekin itsasoaren gora-beerak asmatzen. beti itsasoari begira.. Ontzia ba'dijoa. sare. Kaia. Ontzia atera da. ordea. garabi beso-luzeak.2010 22:04:47 . Txomin arrantzaleen artera. ta mutillen karramarroak alkarrekin burrukan jartzea. Arratsaldean zaldia artu ta Astigarraga-aldera joango ba-zan ere. Pratikoak tiro bat bota bear balu bezela zuzentzen du ontzia. Gizonek ez lioteke ezere egingo. Egia da Kurrutako. makiñabatetan egin izan zuan Txomin-ek Ernani-ko kartzelatik atera zanetik ere. besteak. Kaieko arrantzale askok maite zuten. Donostia-n. illea bigarrena. Zurriola-ra. Guztiak ontziaren bi aldeetara so-egiten dute: lekune berbera. amairu. oial zuri ta makilla luzeak oargarri. Kurrutako-k Zelaira. orain Txomintzat zeukaten guztiek. Ontziak ateetatik atera bear du. goiz artakoa egin zuan. Orduztik geiago ta geiago maite zuten Txomin kaiean.. caarajo!». Txomin-ek ez zuan ezeren bearrik arrantzalea izateko. ibaiko ur geza ta itsasoko ur gazia dituzu. Pratikoari txalorik ez jotzearren eskuak sakelan sartuta nekezkoa zaie egoera ori zenbaiteri. Emakumeek.. edo ala iruditu beintzat. «sobra» bai. ontzien soka. Kanpotar batek edo bestek zaplateko ederrak artuak izan dira Jarana-ko neskaekin zurikerizko ta bestelako itzekin aritzeagatik: «¡señorito arrayuak. Txomin patroi jatorra zan. Ontzia ateratu danean. arrantzaleen eliza. Esandakoaz gañera oso gizaseme burutsua. —Quita Kintze. Urrena ontziak ezkerrera egiten du ta zabalera ateratzen da. Txomin-eri ur-gaziaren usaia atsegiña zitzaion.. ezerk ez lioke geiago txurikatuko patroi izate orrek baño. amairu. illeak bost. Plaza Berriko arkupetara ala Santa Katalina-eguraztokira joera zuan bezela. Askotan egin izan zuan goizeko lauetan treñeruan sartu ta arrantzaleekin batean arratsarte ibilli.

com http://www. itsasoko azken-baztarrari begiratzen zioten eltxoa añako tanto beltza noiz azalduko ote zan.susa-literatura...htm (3 of 3)14.12. © Agustin Anabitarte "Agustin Anabitarte" orrialde nagusia www.Donostia eskua kopeta-azpian eta tximak aizeak arrotuta.susa-literatura.Agustin Anabitarte .com/emailuak/anabitarte/dono05.2010 22:04:47 .

. Donostia-k ez zion iñori baitu bearrik umore ona ta jostagura. lau. bultzatuta. Pum. Gu zortzitarako jaiki geralarik. Orien atzetik atabalariak. eta errenkada asko. Azkenik «La Euterpe»-ko musikari-taldea.. errenkadan. eskaratz-barrenetan sartzen ziran eta gero lanak izaten zituzten lenagoko giz-oldean sartzen.2010 22:04:48 . Gaztelu-pe-ko. ori ta urrengo «sokamuturra».12. pum. Batzun-batzuk. Auxe zan batez ere erriko jai jatorra. bear ba-da. orain ere Esnategi-kaleko «Amabirjiña»-enean.Donostia VI Bego Donostia Irutxu-lo-ko Gaztelu-pe-ko joxemaritar zar eta gazte. Askoentzat. Festarik http://www. Sarriegi ta Santesteban. alatsu arrapatzen zituzten illunabarrak eta goizabarrak. An zijoazen aurrelariak zaldiz. Zer santuba ta zer erriya ta zer gaurko gure alegriya. Ilbeltzaren ogeigarrena: San Sebastián. bego Donostia..susa-literatura. begiak diz-diz. Alatsu arrapatu zituzten Anton Zurrut-ek eta Joxe Ogi-k.com/emailuak/anabitarte/dono06. Joxe Ogi-k ala bota zuan: San Sebastián tarrapatatán mucha bandera y poco pan. Artaraxe kendu zitzatekean egun artako otzak. Bestetik. ordea. Jendea agitz meartuta zebillen kaleetan barrena. Beraz. musikari trebeak ziran eta bear aña musika asmatuko zuten. Irutxu-lo-ko. atabal-otsa goizeko iru t'erdietan asi zan. «tamborrada» etortzeko zai atean zeudenak. Donostiarrak beren xaltxan jostatzen ziran. Kalerik-ka-le danborra-jo-az dio bertso berberak. Mutillentzat goizabarra ikusi zezatekean urteko egun bakarra zan. bost lagun: bat lenenburua. Erriaren eguna zan..Agustin Anabitarte . lau aren urrenak. Donostia-n ba'ziran bertsolari yayo askoak. iñon ez bezelakoa. eskaratzako ormak besoak zabalduta batean ikutu zitzatekean bezela.htm (1 of 4)14. Jende guztia estu-estu eginda zetorren Kale-Nagusian.

besteak bultza. Anton Zurrut.susa-literatura. bestean eskubira. atzetik ibilli ta ibilli. eroriko-al-aiz zebillen Antton gixaioa. ¡Txinelak eraman bear Antton. atzeraka egiten zuan. 1874garren urtetik 1876garreneko bitartean. Lagunari ezik bi neskaeri par-eginerazten zien. Kurrutako. Bi mutillak bi neskaen inguruan zijoazen. Ezta Xanti ere. aren berri edo «partia» idatzi (iskribitu)-bearrak ematen omen zion lan iguingarria. Ta Antton-ekin ari giñala atabalariak iges egin digute. «Moño altubarekiñ Lepuan lazua Au da moda berrik Jazkera-modua». Xanti aurrerago zijoan. alegia bustiaren bustia zegoala. Kurrutako zotz bat egiñik urrutiratu zitzaion. Orra nolabait Xanti-ri lagundu. ez zion ajol aundirik ematen zizkioten ukalondoko ta bultzakaekin. Kurrutako-k atzera egiten zuan bertaegi jartzen zanean. Janzki berria zeukan soñean eta oso ederki artzen. Bera naigabetuago ta atabalariek ezin geiagoan.2010 22:04:48 . Urrena Ikaz-kalean azaldu ziran atabalariak. Bankuetxe-jabearen alaba an zijoan bere adiskideari besotik elduta. Jendeak bein neskaren ezker-aldera eramaten zuan Xanti. Batek tira. batez ere. akika aurreratu zitzaien sekulako dantza parragarria egiñaz kaieko mukizuen tartean. Orduraño. pozik zijoala-ta. ordea. begi bat arrotza zualarik. baño geroztiko urteetan bai bikañak egin Irutxulo alaian. bildur gutxi ta arreta asko. arrituta. Au. Noizean bein. Goiko balkoietan jendea parrez. Irri-par goxoa asi zitzaion ezpañetan neskari. bat-batean. Xanti-k. Aldizka Kurrutako-k galtzetan garbitzen zuan oñetako gaxoa. Geienetan ondoan zebilkion.12. ezker-eskubi begiratzen zuan norbait gertaera artaz igarrita ote zegoan. Kurrutako-k igarri ta ibaian beera datorren abarra ondoari lotuta. ain garbia zeramakian oñetako zikin-zikin egin zion eta ez nolanai jota. beti bezela. Bi neskaen tartean ari zala. Kurrutako neskaren atzetik ikusi zuanean. Ez zan. gerratea zala-ta. Ibilli besterik ez. ogia ta jakia eskuan zituala. Onetxengatik utzi omen zuan erri-zaitza.Agustin Anabitarte . berau iñoiz txinel izana! Aprika-tik etorriberrian errizai jarri zuten eta. Kurrutako ez zegoan urruti. Urte artakoa «La Fraternal» ta «La Unión Artesana» soziedadeak eratutako jaia zan.com/emailuak/anabitarte/dono06. okerrik gertatzen ba-zan. Orain asarretu egiten zan. Xanti-n lagun bat etorri zitzaion. urrena atzera. bankuetxe-jabearen alabak ere arpegi alaia zeukan. Txinelak igarri ta an jarri zuan bizkarra etxeari pegatuta. ez nai aurrean azaldu. ordea. ura aurrera ta abarra geldik egoten dan bezela. Nola begiratu ederki zekian.Donostia Baña zaldizko aurrelariak Amabirjiña-eneko atarian azaldu ziranean. Musikak eta atabalariek gero ta gogorrago jotzen zuten. Kurrutako zerbait igarrita zegoan. onoko onek atzera begiratu ta arpegiz-arpegi mutilla ikusi. Azakalezarra-aldetik mukizuak berriro agertu zirala ta oju-otsa gero ta aundiagoa zala. Xanti-k oparo itzegiten. Naiz besteek aña ez. Beintzat jarraigo guztia pasa arte ezin izan zituan Amabirjiñaeneko ateak arrapatu.htm (2 of 4)14. geiegizko edateak egiten ez ba-zituan ere. ala dio Joxe Ogi-k Amabirjiña-eneko ateetan orain ere: —¿Ogia garestitu ta viva la Reina? http://www. geldik egon. ez zuten «tamborrada»-rik ibilli.

Baño. Onuntzean. Idia ba'zijoan arinki. soka bat-batean okertu ta. bospasei gizon ankaz gora joan ziran.. alegia goizeko pattarrak eta bestelako edariak lan eginda berriketarako ta laisterka ta oju egiteko gai zeudela. sokak kale-kantoia arrapatu ta arek egin zion tinkazoarekin idia ito ez zanean. Ateraberrian soka zuzen ba-zegoan ere. Bat-batean Txomin geratu ta ala http://www. eta oraintxe alkarren bitartea gutxitu zaie. Soka-muturra. Iñigo-kaleko ardo ta sagardotegi guztiak zearo itxi zituzten. Idia atera zitekeala-ta. tira sokari Arakiñak beste aldera. biraka zerabilkian lenbizi atera zanak bidea garbitzearren. Tira ta tira gizonak. Jendea korrika. berdintsu. Meza bukatuta. Plaza Berriko denda guztiak itxita zeuden. len esan degun Arrandegi-atzeko txabol batean zeukaten. Bai ba'. lagun geiago eziñean. Ordea. ¡emen dek!». batez ere aurre-aldetik. «soka-muturra» azkarrik zijoala-ta. sokak sabeletik artu ta atzerako bota zituan. sokaren muturra arkupetako arriari lotu zioten. burnietan gora igo.. eliza-atarian ongi apaindutako jendea ikusten zan. idiak ez atera nai. «soka-muturrak» ba'zeukan bere elburua: idia adarretatik artu ta aunatzea. makiñabaten ariñaala antxe ikusten zan. gizonezkoak. Goizeko Santa Maria-ko eliza ederrean aspaldiko urteetan bezelako meza ederra izan zan. Mutilla an joan zan. soka zala.susa-literatura.2010 22:04:48 Amabitan . Idiari atea idiki ta beste muturrean ojuka asi ziran «¡emen dek!. ez zan edozein zezenlari xankamek egitekoa. korapillo batez gogorturik. ¡emen dek!». «Gazi-gezak» ureta-etxearen aldamenean.12.com/emailuak/anabitarte/dono06. Zein ote ta ¡Anton Zurrut! Ala ere tankatekoa bai. Idia berriro asi zan eta ¡eskerrak Arakin azkarrari! Bat idiak arrapatzeko zorian baldin ba-zegoan. Arakiñak «errendi» eginda bukatu zan egun artako «soka-muturra». Arkupeak zirala. Arakiña sokaren azpitik beste aldean jarri zan. Alako batean. zioten.htm (3 of 4)14. «sokamuturra» atera bear bai-zuten. Idia Plaza Berrira iritsi zanean. Arakiña bera ere naiko larri. ostikoka asi. Alderatzen bazitzaien. eroritakoak. Baño auxe gertatu zan. Azkenean bulunban atera zan. Arakiña ezik. Idia. an zetozen ere. Txomin eta Anita. idia sokaz lotua zegoala. ¡Ipurdiz gora erori ta azkar asko abiatu ziranak! Auzko muturrean orain ere «¡emen dek!. Beraz. Jazar artan beso ta zanko indartsuak bear. gizonen zankoen tartean madarikatzen zebiltzan mukizuak txint nabaritu orduko egiñaalean asten ziran. «¡Emen dek!.Agustin Anabitarte . danetara ere. Idiari soka luze bat lotu zioten lepoan. gizon bat erori ta beste atzeko guztiak eta idia bera ere gañetik pasa zitzaizkion. Alako batean —«soka-muturra» asi zan ba'— non ikusten degun idia amabi-bat urteko mutil baten atzetik. idi-ondoko aldean garbi xamarra ba-zegoan ere. Aren atzetik askok eltzen zioten sokari. anaia-arrebak. ¡emen dek!». baño min aundirik ez. ordea. «¡Emen dek!. idia San Juan-kale aldetik asi zanean. Atzeneko tokian Arakiña zeritzatena jarri zan. Eliza gañezka bete. Bein soka teink jarriz geroz gelditu ziran. onera ba-zan. edo donostiarrek zioten bezela «errendi» egitea. ara tira berriz. Gal-gal zegoan giza-taldea. ¡Bai mutil yayoa! Sartzen da egiñaalean ondoko San Juankalean. noski. Arrandegiatzetik asi ta Plaza Berrirañoko bide guztian jendez beterik. Kaleko leioetan gizon asko zeuden jarriak. baita askoen baldarkeria. ¡emen dek!». Ta an izaten zan urrengo donostiarren gogoko jolas parragarria.Donostia «tamborrada»-ren ondakin guztiak Iñigo-kalean bildu ziran. Idia ondotik pasatzen ba-zan.

com http://www.2010 22:04:48 . bi zamukakin ia bi etxeetako ormak arrapatzen zituala. nor da? —Ori apaiz-kalekoa dala uste det. Urrena asto bat ikusi zuan kale-erdian. Anton-ek Joxe Ogi-ri bultza ta. © Agustin Anabitarte "Agustin Anabitarte" orrialde nagusia www. orko neska lirain ori. Ta arriturik ala dio: —Emen beintzat bi asto esin liteskian pasa parian. ¿Ez al zera gogoratzen Santomasetan orrek berak zuri nere sudur-zapia emana? Asto-kalean barrena Anton Zurrut eta Joxe Ogi zetozen alkarri bizkarretik elduta.Agustin Anabitarte .susa-literatura.Donostia galdetu zion arrebari: —Adizu. «Egarri zan ta nola Ontzirik etzuen Zerura apunteriyan Jarri t'edan zuen».susa-literatura. «Kandi» du izena.12. Orio-n ere aldizka izaten omen da. zatoa eskuan. Ta beste batek erantzunda: —¿Orren loriya al zaude? Madalen zan.com/emailuak/anabitarte/dono06.htm (4 of 4)14.

Ezin sinistu-ala ari zala. Onela zegoan jarria: Compañía gimnástica. Arako emakume lodi ura. zuriz jantzia. Aidean. Ezin-itxuran igota beste bat eskatu zuan. par-egiña oparo etorri zitzaion. Ertzeraño joan. Bai-ba' Erregesoro-n txerpolariak eta txotxongilloak-eta ba'ziran.susa-literatura. oialez osorik estalia. Erregesoro-n jende asko bildu zan. beti bat zirala-ta. Auek egualdioneko eguraztokiak ziran. Bazkalondoz asi ziran neska-mutillak Erregesoro-n. bere aldiko karraxika eginda uzten du bere burua goitik erortzen eta.12. Xanti-k berak ere. Ba'zan ere txotxongilloen txabola. gazteak geroxeago ta urrena gizon-emakumeak. Txerpolarien jauzka ta irabioak. Oraingoan igandea zan. Ezkontzekotan. berarentzat bakarrik dantzatu lezakean andrea artuko luke. Aur asko ikusten zan an. Orduan neskaren atzetik zebillen —Kurrutako-ren kaltezko asmoak ba'dakizkigu— ta neska ikusten ez zuala-ta —berdin bai-zitzaion batera ala bestera jo— ta txerpolariak ikustera joan zan.Agustin Anabitarte . bira osoa egiten daneko salto ura.htm (1 of 4)14. Zelaian —Andoain-dik Irun-erako bide zabalaren ertzean zegoan zelaian— jendea askotxo ibiltzen zan eta baita Santa Katalina-eguraztokian ere. beti atsegiñena izan zuana zan. Barrengo musika zarra kanpoan ere bear baño geiago entzuten zan. soldaru-zelaia zan. zerbait saiatua zala. Beste toki batean Toni Grice par-eragille ospetsua esaten zuten. Xanti zertxobait kezkatzen asita. Toni karraxika ta jendea ere bai. garbi egitekotan.com/emailuak/anabitarte/dono07. Beste mai bat eta barrika. orra non salto batean Toni Grice aidean gelditzen dan jetxi gabe. ez zioten zer arritu aundirik ematen gazteari. Berdin zitzaion sagardotegian egon. igande-arratsaldea. gero-ta ikotika aundiagoak eta luzeagoak egiten zituan iñolazko arrigarrizko tankeran. izugarrizko saltuak egiten zituan Toni Grice-k. «La Fraternal»-en aritu ala neskarik aberatsenaren atzetik ibilli. Batean onuntz. Onen iritziz dantza baño egiteko egokiagorik ez du emakumeak. alde-alde.. eta guztiaren gañean Toni Grice ospetsua. aurre-aldean bizkar-aulki askokin. Oraingoan ez zan asarre-arrastorik ere. Txerpolarien tegia aundi xamarra zan. Beraz. ezin sinistu ikusten zuana. aurreragoko urteetan. Xanti-ri arte batean bizi ala bestean. ez zion ajol aundirik. Orduan ere igo egin zan.2010 22:04:49 . maiak-eta zilipurdika alde http://www. guda bukatu ta sua itzali zan. bestean aruntz. besoarekin «aztutako» zankoari lagunduz. Oial beltz baten aurrean. gero-ta balantza ikaragarriagoak egiten zituan. bertan gelditu ta atzerakoa ¡nola artzen zuan gizon arek! Buruko illeak tente ta ikara biotzean ikusleak jarri zituanean. zaldiarekin ari zana.. Toni Grice-ri eskerrak.Donostia VII Xanti menderatzalea Erregesoro. Soka batetik zintzilik zegoala jendeak igarri zionean ¡aiek egin zuten par-gozoa! Urrena mai bat ekarri zioten. Orduko txerpolariak ez ziran bestetakoak baño askoz obeak. antxen saiatzen ziran karlista-gerratean gazte borrokalariak. emakumea dantzaria atsegin Xanti-ri. acrobática y mímica de don Rafael Díaz de Lisboa. ala ere. Asi zan «beñere erortzen ez dan gizona»-rena egiten. ez zitzaion oso atsegingarria Xanti-ri. bai aurrera bai atzera. orduko emakumearen gerritik beerako gonaren antzera.

Agustin Anabitarte . zerbaitian atsegin izan nai nizuna. Xanti. alegia —eskuarekin erakutsirik— exeri zitekeala. Asi ¡Ez zuten par txarra egin Barbara-eneko sagardotegian! An zeudela. ala iruditu zait. Orduan mutillak beste bi. Neskak eskerrak eman eskeñiagatik eta lagunaren billa etorri zala esan nai zion. Biok ba'zekiten alkarren berri. bai. neskaren billa. jendea zegoaneko toki ura utzita. Kurrutako. parrez ler-eginda gero. Danetara ere. ez zuan bankuetxe-jabearen alaba oartu. ango aize beroak eta musika zarrak bultzatuta. txotxongilloak noiz asiko ote ziran. gogoz asi zitzaion izketan neskari.com/emailuak/anabitarte/dono07. aurrerago ez zetorrela ikusita. Xanti-k bere artan exeri-toki garbia erakusten. emen ez ba-dago nunbait billatuko det —zion neskak.htm (2 of 4)14. ¡Aiek parrak arpegia erakutsi zuanean! Eta era onetako zenbait gauza parragarri. ala ari zan berekikoz gure zargaztea: —Esne onetan ni beste euli-mandorik etziok. besteekin batean atera zan Xanti. ikusgarriak egiten zituan Toni-k. Neska erdiko lekune artatik zijoan aurrera ezker-eskubi begira. zapia altxa ta jetxi. Ordea. Zure lagunaren billa lagundu nezaizuket. Oraindik ere onegin nezaizukiala derizkiyot. Kurrutako bezin txotxongillorik ez zala bere buruari ari zitzaion. Batbatean Kurrutako larriago ta Xanti-k bereala igarri aren dar-darka ikusita nor azaldu zitekean. zoritxarrez. Xanti-k bereala igarri: Kurrutako an ba-zegoan neska ez zan urruti ibilliko.Donostia batera ta Toni koltxoi bigun baten gañera. Mutillak jakin neskak zer nai zuan. Ta Xanti bera ere aurre-aldeko toki batean exeri zan. Gero. Neskak.susa-literatura. Neska zutik zegoan eta Xanti ere bai. Alde batetik besoa atera ta letra auek erakutsi zituan: La salida del sol (Eguzkiaren irteera). —Ez ba'ninjuake. bai ongi entzuten ez ala ez-entzuna egin. bada. aldendu ez zezaion. Orduan neska Xanti-ganatu zan eta ala esan zion: —Eskarrik asko. zan. —A —erantzun zion Xanti-k— barkatu. Jendea larri txotxongilloak asteko. agidanian zure laguna zure atzetik-edo dabil. begiekin billaka. bestea. naiz aldendu xamarrak joan. alkarrekin atera ziran. Jende asko zegoan exerita. Xanti.. laister arkitu zuten laguna. An zegoan orain ere itoko-al-aiz lepoko arekin. baita geiago alderatu ere. Beste norbaiten billa zebillen. arrano purrukatuak. bai txukuna gizona. Maiaren atzetik borobil zuria asi zan goraka: Toni-ren buru-soil aundia. baño. Ala ere. txanda onela artu zion: —¡A zer zoritxarra! Ni. Ta. Antxen bukatu zan egun artako lana. ordea. —ta oinka bat egin zuan. uste okerreko itxura egin zion: ba'zala an exeri-tokia utsik. Joxe Ogi-k http://www. Eta Xanti. Nere lagunaren billa nenbillen. Kurrutako alde guztietara begira zegoan.2010 22:04:49 . Kurrutako-ren ondotik igaro ziranean. Xanti zegoaneko baño zertxobait atzerago gelditu zan. Zapia altxa ta mai bakarra utsik erdian. neria bezelako laguntzarik txarki ez ba-derizkiyozu. zai. Jendeari begira.. Txotxongilloen txabola-aldera abiatu zan.12. Exeri-toki geienak artuak zeuden. itzik gabe. itxoegin nai izatekotan or bertan exeri zindezke. e'nuen sillaren biarrik. Eta bukatutakoan. ona ni utsarekin geldituba. axkurea belarrian.

—Ai. Bat-bateko ara zer bururatu zitzaion. Onetxek asko mindu zuan Xanti. beste bien tokian. Neskari begira asi zan.. Urrengo igandean zer zan galdetu zutenean. Geltokira iritxi ta trenian igo zan. Ez zuan. ez neskak. Ta pasadizua bi besoekin artuaz ta Xanti-ri bizkarra erakutsiaz jarri zitzaion. Barruan exeriko zan Xanti ta orduan neskak Kurrutako utzi ta bera ere barrenera sartuko zan. aiek biak alde batean utzita. ez Xanti-k. Orduko Donostia-ko iru bankuetxeetako bat zan Araneder-ena. Aurreak erakusten du atzeak nola dantzatu. aldean. Asi zan neska non arkitu. ¡A zer jakia igande-arratsean! ¿Parragarri utziko al zuan? Xanti mutil bizkorra ta apaña zan ¡arek aterako zizkion eltzetik babak! Igandea etorri zan. —Ori neskaren tokiya degu —esan zion.Agustin Anabitarte .12. geiegi estutu. Ikusia ez-ikusi. zankoak tinko. Kurrutako-k bigunki. urrengo batean Xanti-k ikusiko zuala nork aurrea artu. Kurrutako ta irurak trenian. Garaia etorri zitzaion. bera ere zutik gelditu zan. aurreko lenengo bikoan iñor ez ta urrengoan jantzi batzuk zeuden zabalduta. andik alde-egiteko http://www. Baño alperrik. noski. Xanti-k bereala baietz. Kurrutako-k diyoenez neskak aita-amakin juan biar omen du trenian. Iñoren tartean sartzea ez bai-da egoki. Ta Araneder zan.com/emailuak/anabitarte/dono07. Noski. Ok guztiak arrokeriz bota zituala.Jende asko zijoan Andoain-go pelotaka ikustera. alkarrekin topatu bear zuten neska. Kurrutako bera konturatu zan. gero-ta begiratu samurragoak egiten zizkion Xanti-ri Araneder-en alabak. naiz eta oñetakoak diz-diz ekarri ta «ollo-xanko» galtza aiek jantzi. sartu zan toki utsean exeritzeko asmotan. Orduan Xanti-k aita-amak zeuden barren artara zearka begiratu zuan. baiki. Oso eratsua ari zitzaion izketan. Xanti-ri «jo ta uts» egin zuala iruditu zitzaion. alako batean. zeramakian jardunaldia. bera ere joan egingo zala ta apaizak pelotaka baño askoz errezago irabaziko zuala txotxongillo arraio arekin zerabilkian auzia. Baño amak.htm (3 of 4)14. Egia da koska artan ortzak ortzakin jo zituala. ez alkar ikusteko moduan.Donostia beste berriak ekarri zituan: Kurrutako oso naigabetua zegoala-ta. eta araño eramango omen du Kurrutako neska galtzeko bildurrak. Orra ba'bildurrak eman zion adorea. bankuetxe-jabearen izena. eztakit zerk eramaten naun zure aita-izenez deitzera: Araneder. Kurrutako aren koska nabarituta dardarka asi ez ote zan. Bien kemenak auzia bizituko zuten. ordea. Neskak begiratu ederra egin zion. Orra Kurrutako-ri ostikoa jo ta bera neskarekin gelditu. Sagardotegian asko poztu zirala zer esanik ez dago. ezta ere paketsu. ¡Ura zan aurrea artzea! Arritu zitzaion Xanti.2010 22:04:49 . Ta an. Batean ala ari zan: —Zure izena pollita dalaren pollita. zipotz egiñik. Azkeneko eder ori zuri esatia ain gogozkua zait. Xanti lotsatu-asia atera zan. Xanti trenian sartu orduko asiko zan bere irutegian. Kurrutako iñoiz bezelako mutilla zegoan. ez. Eta geiago ere bai. non ikusten dituan Kurrutako ta neska pasadizuan izketan. erriko apaizak ontxuenetako batekin. Joxe Ogi-k esan zien: «Datorren igandian dakizutenez Andoañ-en pelota-partidua izango da. maiteki. Neskak noizbait igarri. ordea. ezti.. barkatu —ta atzera etorri zan Xanti. aita. Burnibidea jarriberria orduan Donostia-n.susa-literatura. begiak erne. Asnasa pixka bat artu. Bera zein dan oraintxe ikusiko degula». Etsi bearrean gallenduta zegoala ta urrengo igandean Xanti-k igarriko ziola. ba'zebillen batetik bestera ta. Esan batzuk Xanti-ren belarrietaraño iritxi ziran. Ta auxe ikusi zuan: bien tokian ama zegoan exeria. Jakin neska bere aldekoa zuala ta ezin ezere egin.

—Aizu. Xanti-k ez-entzuna egin zion.susa-literatura. Bigarren aldian.Agustin Anabitarte . zion. Zearka begira zegoala neska exeritzen ikusi zuan.com http://www. pentsatu zuan Xanti-k. aldameneko jantziak artu ta zankoak estali. Bai azkar ere. Kurrutako-k ba'zekian Xanti-ri deitu ziola.Donostia asmorik. Trena gelditu zanean Kurrutako-ren aztarrik ez zan.com/emailuak/anabitarte/dono07. Neskak bereala «agur» esan zion Kurrutako-ri ta barrenera sartuaz kanpoan utzi zuan Kurrutako ezpañak luzatuta. Kurrutako-k bigarren aldiz nola deitzen zion ikus zezan. © Agustin Anabitarte "Agustin Anabitarte" orrialde nagusia www.12. ni ere Andoañ-eko bidian nabil. etzanda-tankeran jarri zan.2010 22:04:49 . zutik ba'ninjuakian. Ordea.htm (4 of 4)14. ¡Ai. «Orain deituko naun». edo. Ta Xanti barrenen eta Kurrutako kanpoan. —Eskarrik asko. aldameneko toki ura utsik gelditu zan. neria dek!». Xanti-k eta neskak lasai itzegin zuten Andoain-eko bitartean. ba'dezu tokiya nai ba-dezu —argiago itzegin zion. baño ezta itzik ere aipatu.susa-literatura. Beraz. Neska bere aldekoa zuan eta non-edo-an bereganatuko zuan. Bi gizonak kristalatik begira jarri ziran. Ta deitu egin zion neskak. ez orregatik. baño gogoz exeriko naiz eskerrak demazkitzutan bitartian. obeto esateko. orren urruti ez nua. Xanti-ren poza! «¡Au.

Itsas-autsia izaten zan tokian. Antxeta zuriak lasai zeuden uretan. uretan eta aidean lebilzke. Txomin-ek zearka begiratzen zutela uste. Zurriola-ko itsas-bazter alai ura amaika egonaldi gozoen garri izaten zan. Txomin asmo txarrik gabe urruti xamar ba-zebilkien ere. ain nekezkoa zitzaien bazka mokoratu naiean. ordea. Auzko ertzetik asita. ez goraka. ta ura berdintzen zanean txuxen-txuxen zijoazkion bertaraño.com/emailuak/anabitarte/dono08. Urumea-n. Ura aundituta ba'zetorren eta antxetak. Baldin munduaren azkenean antxetak berpiztu bear ba-luteke. Zebiltzanean ba'zirudian eskalaproinak zituztela.12. begiak bi aldeetara izaki ta aurrez-aurre ikusi. eguzki ederra ta aldeegiten duanean. leena azken. artan egualdi ederra zegoan.. Matxitxako-tik datorrenak. ordea. jakintsu batek egaera ikasi naiko lukean. Arrantzaleak eta antxetak bere gain zuten putzua garbitzea: aiek arraiez. Goiz http://www. ¡Erriaren edergallua! Venezia-ko usoak. Gizona arriaren pikorra besterik ez. Egoki zegokion arrantzalea aitz puskari. berriz. Josapat-eko zelaia antxen luteke. Antxetak legorrean. Goiz artan arrantzalea agiri ez zala-ta.Agustin Anabitarte . ezta alderatzeko ere. Mokoa. ¡orien begi zorrotza!. Txomin-ek ez zuan iñoiz ikusi ainbeste egazti batean. auek zikinkeriz. aidean. euria. Aitz baten gañean maiz asko arrantzale bat ikusten zuten kanabela luzearekin arrantzan. Ankaekin uretan igari ta legorrean ibilli. bi zubien tartean egoten zitzaizun. eiztari batek tiro batez laukoa ilko lukeala begiak itxita. azaltzen danean. Uliamendi beti edan-eta-edan ari dan abere aundia zan. beera begira. Donostia-n iparraizeak egualdi ona ekarri oi du. konkorra kendu dioten ganbelua iruditu zitzaion Txomin-i. Biak bat zirala esan zitekean. ta aren tokian iru kaio-zar arrian. azkena leen. Bazkalondoz ariko balira bezela.. mendiek-eta zuten ertzatua zelai zabala..2010 22:04:50 . kezkatuta egoten ziran.htm (1 of 4)14. Ain aundiak zirala ere bildurtiak ziran. egualdi txarra. Arritzekoa zan alkarri ikutu gabe alde guztietara nola zebiltzan.susa-literatura. besteak alde. eten gabe. samalda osoa zerabilkian urak gora ta beera. Gañera udaberriak mokoa erakutsi. An aal zuanak nai zuan guztia egiten zuan. Kaio-zarrak itsusiak ziran.. ura ez ta kaio-zarrak jartzen ziranean. neke-neke zetorren aizea uraren gañean. antxetak pilla aundi batean pii-pii zebiltzan nastuan janari-billa. atzetik artuak ipurdiz gora igotzen zitzaizkitzun. zerua ta itsasoa urdin-urdin ageri ziran. Gora ta beera. Gizona egoten zanean. Tripazairen batek angula-meta baten antza emango lioke alako naspillari. lan gogorra zerabilkiten. zapata zarren gisan. Urlaisterrak itsasaldera zekazkian eta ba'zebilzkitzun aidean atzekoz-aurrera. egoaizeak. Urari ikusten zioten jateko-puska kendu nai lioteke. Ulia ta Gaztelumendiaren tarteko artan urtu gabeko elur-malutak erruz ikusten ziran zapi urdiñaren gañean: autsak alako ugaritasuna. okertua. Iparraizea zala-ta. beste guztiak ospa. ¡Begien atsegiña! Beste antxeta-multsoa ibaian.Donostia VIII Goiz artan. Emengo aldetik. Orduan ez zegoan arrantzalea. Mokoa alde batera jarrita. egoekin.

zubi azpitik sartzen ikusi. Txomin «La Fraternal»-en itzaldi bat egitekoa zan aiek ala eskatuta. Bi aldeetatik zai zijoazkiola zuzen joan bear erdikoa. politenetako gauza. ordea. zanko-joko yayoa egiten zuan atze-aldera.susa-literatura. egoak altxa. Obe beretzat. onuntzkoak jo. Ez zuten bidegabekeririk egiten. eguzkitako kolore ta biziarekin. Ta onela: eskubikoak laga. jostagura. Bat atzetik-aurrera aga eskuan etorri bezela. baño berek nai zutenean. eta bat-bateko iru kaiozarrak ura jo zuten sabelez bete-betean.. Teink jarri zuten. guk erakutsi bezela. bere erria asko ta asko maite zuan gaztea zan. Gerratean bai http://www. jolasa lanaren ondokoa izaten zuten.Agustin Anabitarte . Lurralde berrien jabe egitera zetozela esan bear. Gizon bakarrak alako ondar-pil aundia. Iritxi. aidean botatzen zituzten ondar-pillak. ala ere. Batek aurrea artu. Txomin. Kabarrak joan ziran. Donostia muga-ondoan zegoalako. ibaiko ura beera zetorrela Loyola-tik Donostia-ko muturrera etortzen ziran. Orra burua izatea.htm (2 of 4)14. Gañezka errukigabea ta palaxt egiten zuten kabarrek bi aldeetara. Igarotako urteetan Donostia-ko kaiean artu-eman aundia izan zan: batetik. Pala eskuan ari zirala. izututa egan ez-asi ainbestean. ezkerrekoak eragin. ura gora zijoala urarekin batean Loyola-ra. urrena besteak. aurzai guztien toki atsegiña. Txomin egurazte ederrez ari zitzaigun bere lanean. bestetik.2010 22:04:50 . burnibidea jarrigabea ta bizigaiak itsasoz sartzen zituztelako. berriz. jai-zalea. Itzalbe ura «Katia» ziotena zan.com/emailuak/anabitarte/dono08. ain bide luzean ¿nola eraman lezakean? Ara. San Martin-dik Plaza Zarreko bidean. ez zezaiola iñork nastu buruan zerabilkian lana. Arako txabola artan izaten zan erriko zergak ordaintzea. Urumea-ko kabarrariak taldean zetozenean ikustea. Bai ba'. aruntzkoak utzi. kabarrak muturra nola azaltzen zuan ikustea baño. Asi zitzaizkitzun bi lirdingari tiraka. Txomin-ek arpegiko begiekin oraingo Donostia ikusten zuan. zankozastez barrenago sartzen zuten ondarrean eta gizonek. zutitu bakoitzean. Ez zan politagorik. ezkutatzeraño egon eta zubiari laisterka aldez beste eginda. aren erraz. Txomin-en erria. egoak gero ta arrotuago. Urumea-ko kabarrariak ondar billa etortzen ziran. agaren burnizko muturra ondarrean sartu. Txomin buru-begi zegokien zertara iritxiko ote ziran. Txomin ibai-ondotik etorri zan Urumea-ko kabarrariak ikustera. buru-barrengo begiekin. irugarrena egonean. Alako batean geien tira zuanak milla arraioka asi zan abian. erri alaia zan. aga-muturra bizkarrari eutsita. Ertzetik ari zala.. aspaldiko Donostia ospetsua. Beste biak aren atzetik. Gelditu zan pixka batean. beste batek. Aurrekoak lirdinga zikiña iretsi. Eskubikoak laga ta bira eman zuan bere aldera. kabarrariak jo-ta-jo sartzen zuan izugarrizko akullua kabarra ibilli zedin. Erregesoro-n ez zan txerpolari ta txotxongilloen aztarnik ere. kabarra kateaz lotu ta galtzak belaun kozkorretaraño goratuta ¡altxa! oñetakoak eta guzti. Donostiarreri «kaxkariñak» deitzen zieten. Geiegi urrutiratuko ez balira. Baita ezkerrekoak ezkerrera. Urak eraman zitzan utzi. Beraz. Irudigille batek baño geiagok orren lantxoa egin izan dute. ¡Aga ikaragarriak! Irudi-mirudiak ziran.12.Donostia Ba'zijoan aurrerago ta atze-atzean jarrita orduan izaten zuten istillua. Txomin-ek Santa Katalina-eguraztokia ta Zelaia utsik arkitu zituan astegun goiz artan. ezker-eskubi begira. Kabarrak tontorreraño bete zituzten. Noiz edo noiz izaten zan itzaldiren bat soziedade artan eta Txomin-ek eder askoa egingo zuala-ta eskatu zioten.

urez estalia egon bai-da au. Lengo itzaldi-gaia aztu zitzaion. Ainbestetan ibiltze ura bera egin eta ez zuan beñere alakorik ikusi. Legortutako ondarretan legun ibiltzen da. oial-ontziak. beste asko bezela. gizaseme baten oñatza ikutsi zitekean ondarrean. Oial.Donostia bakarki arkitzen zala gure txabola toki zelai artan. Urrutiko bizigaiekin batean atzerriko asnasa dakartela dirudite. Eta ba'zijoan aurrerago. «Katia»-raño igota. Mallukak sarri jotzen zituzten eta burni-otsa. azkenez. Urrena ez zion jaramonik egin nai izan ikusitakoari. ainbatetan ura bera ikusi izanagatik. alakotan bakarrik ikusten zaizka bideak. alde guztitarako joan-etorriak. konturatu gabe. ez zan ni baño askoz lenago emendik ibilliko. Txomin-ek erriko bidea artu zuan. Buruari zerbait eragiñez geroz. etengabea. Bestetan ibilli egiten zan eta bere artan ari zala.Agustin Anabitarte . ontzi-jabe aberatsak eta aspaldiko erromatar ta greziar salerosle ospetsuak.12. onelako ta alako gizonak. bestetan baño onuntzago esango nuke. Letrak ez zioten ezere geiago esaten. Txomin arriturik gelditu. itsasoa beerako azken mallan bai-dago». Oñak etorritako irten-bidera begiratu zuan. oial-ontzi asko. Eta etxerako asi zan. ¿Zer ote? Dakianak esan dezala. zuzen Plaza Zarreraño. «Katia»-ondoko beera-bidetik Kontxa-erdiraño. Une onetan oial-ontzi bat ari zan sartzen oso ikusgarri. Oar egin eta Chomin itza irakurri zuan. Kaiean. Goiztxo zala-ta. iges egin bear izaten zien olatu txikieri bustiko ez ba-zan. Askoz geiago ibillia ez zala. Lengo bururaketak baztertu zituan. Arratzain-dik botatakoak. Oarra oar. Eguarte ura. mando» etxerako. kabarrariak. Ezta askoz geroago ikusteko egiña. Kai-buru ondoko «Lasta»-n kaleruak ondarlasta artzen. alako bururaketan ari zan Txomin. Kaiean. Iñork ikustekotan egin ba-du.2010 22:04:50 . Kañoi-alaiak ugari zebilkioten aldean eta arratsalde batez bi alek zulatu txabola. «Ez al da ba' beste Txomin-ik ni ezik» ari zitzaion bere buruari. baño ostera gelditu. Urrena Andoain-dik Irun-erako gañeko bideari ezker-eskubi begiratu zion oartu aal zezakeaneraño. baño ez du iñor gaizkitzen. Azkeneko baserritar merkatariak azkarrik zebiltzan «arre. Berriz ere «¿nor etorri ote da eta norentzat jarri ote du?». maitea bai-zuan. Aizeak gatz-usaia dakar eta gozoa izaten da. sortaldeko fruta ederrak. letra batzuk oartu zituan Txomin-ek ondarrean idatzita. atzak erakusten zutenez. askotan. Orduan lantegi asko bai-zegoan Donostia-n eta kaleru aiek Somorrostro-tik burni-meatzaz beterik etorri ta. aurki urak ezereztuko bai-du. Donostia-ko itsasoaz ez da errez asetzen. mota askotako ontziak. Itsasoa berdiña dala-ta.htm (3 of 4)14. Noizbait auzko iritxi ta etxerakoa artu zuan Txomin-ek. Egillearen oñatzak andik etorri ta bide berbera egin dute arakoan. Bertaratu ta gelditu zan. Aizea gutxi ta oialak zabal-zabal izanagatik geldiro zetorren bi «puntetatik» onuntz. Orra goiz artako eguraztea nola bukatu zan: antxetak. itsas urdiña eta. Baño etorri-ala lengo itza berriro ikusteko gero ta gogo aundiagoa zekarren. Txomin ur-ertzeraño joan zan ondarrean. makila ta soka erruz ikusten zan. ustutakoan. Oso polita zan oial zuriak eta Jarana-ko etxadia eguzkitan ikustea. aurrera jarraitu zuan. Azkenez Chomin irakurri zuan. ederra zitzaion Txomin-eri. Txomin ondarrera jeisteko abiatu zan. itsas-beerako ondar-gañean ibiltze ori. kate-arrastakoa berriz. Burua atzera biurtu ta begiratu zuan. Asi zan ibiltzen. Ez zuan iñortxo ikusi. An ibillitakoaren oñak txikiak bear zuten izan.susa-literatura. Txomin batzuetan gelditu egiten zan edertasun ura bein eta berriro ikusteko. aguro ikusten ditu ango ta emengo itsasoak. Itsasoa beera nola bai-zan. Eguzkia bizia. Bizigaiak ontzietatik legorreratzen zituztenean. lana gogotik. Eskotilla-kaletik artu bearrean Esnategi-kalera http://www. ondarra artzen zuten. «Dana-dalarentzat au egitera berariz etorri da norbait.com/emailuak/anabitarte/dono08. «Chomin» ondarrean.

com http://www. Orrez gañera Kandi-k ez zuan Txomin-en aldera begiratu. Txomin lotsatu zan.2010 22:04:50 . baño oñetakoetan ez zuan neskak ez busti.Agustin Anabitarte . ez ondar aztarnik.susa-literatura.htm (4 of 4)14. «Judua»-eneko parean neska pil bat ikusi zuan izketan. Beintzat Txomin kardaba arekin joan zan bazkaritara.Donostia aldatu zan.12. © Agustin Anabitarte "Agustin Anabitarte" orrialde nagusia www. Aien artean Kandi ezagutu atze-aldetik.com/emailuak/anabitarte/dono08.susa-literatura. Bat-batean biotz pir-pira etorri zitzaion.

entzule guztiak bere aldera jarri ziran.2010 22:04:51 Kartetan . Mañé y Flaquer-en El Oasis-Un viaje al País de los fueros. Manual de Homeopatía. bizar aundirik ez. burua neurri ederrean. sartu-aurreko orman itxurazko sukaldea pintatuta zeukana. oker dago. ia puskatuta.Agustin Anabitarte . bai jendez. bizkarra zabala. beraz. Cuentos tártaros. Atea idikita Txomin azaldu zanean. Lenengo aldiz etorritakoeri gogoz eta legunkeriz erakusten zieten «La Fraternal»-eko etxea bertako sozioek. Gela artan liburu-apalak ezik bi mai ere ba'ziran. Baño jokalariek bakarrik egon nai dutenez geroz.. «La Fraternal»-en. iztokira igo baño len. Camino-ren Historia de San Sebastián. Erraz ikusi zitezkean ormaetako irudiak: batean Pi y Margall. Izlariak egon bear zuaneko tokian oial gorri ederra jarri zuten eskudelatik beeraño. ala zion batek: «Etortzen zaio joko bat. antxen irakurri ta idatzi zezatekean sozioak.12. kopeta zabala. soziedade-zaiaren arrantzarako kañabel bi puska ere tartean zeudelarik. Azkenez. Gela nagusia ederki zegoan. Medicina popular eta abar. kartak eta tantoak artu ta. besteak gela nagusian exeri-tokiak egokitzen ari bitartean. amarrak aldean eta arrats artako itzaldia gertu egin bear. Txomin-ek euskeraz emango zuala http://www. irria ezpañetan. liburutegia ba'zuten. Brost-en La partida doble. iduri onekoa. izketari utzi gabe. bat-batean ikusteko. gaztea zalarik. batez ere arako gela ura. jokalarieri altxatzeko garaian kontuak nastutzen zitzaizkiela-ta. Gizaseme mardula. Elementos de Botánica. Bekañetatik buruko illetaraño. musika-paperak eta iñauterietako kolore askodun zenbait gauza. beste batzuek jokaldia bukatzen uzteko arrenka eskatzen zuten. eta Txomin orobat. Sasoi artan Donostia-n gizonezko guztiak bizardunak ziran. bertan zeuzkaten gordeak bandera bat. Arpegia. Gaztea zalarik. Amar-amarretan azaldu zan Don Jose-ren semea soziedadeko lendakariarekin. Argia ederra.com/emailuak/anabitarte/dono09. Txomin.susa-literatura. bai apainduz. Bere izenez Domingo de Lasurtegi e Intziarte zan. Atea idiki-berrian edozeñek artuko lukean egiazkotzat itxura utsa zana. alkarri bultzatu gabe ezin ibiltzeko eran. ¡Aien poza ta atsegiña norbaiteri okerreko irudipena jartzen zitzaionean! Norbaitek dei-eginda pasadizuko jendea asi zan gela nagusian sartzen eta exeritokiak betetzen. Txomin-eri itzaldia emateko eskatu ziotenean. Orra. Irakurleak gaur dan eguneko gazteen arpegi-itxura ematen ba-dio Txomin-eri. Eskuak gauzez bete. ongi apaindua. liburutegian sartu ziran. orduko «betrolio»-argia ba-zan ere. bestean Iparragirre ta urrenean Manterola-tar Balendin. Liburu-apaletan ez zan gauza aundirik. lasai azaldu zan jendearen aurrean.htm (1 of 6)14. utzi ditzagun liburutegiaren barren artan atea itxita. Apalategiaren azpian alasa zuten. Baten-bat asi ta bereala txaloka artu zuten. gauza zarrari arra baño geiago». Pasadizu estu aietan jendea askotxo ikusten zan.. aizetan eta eguzkitan ibillitakoa. Iztokia lurra baño bi arrabete gorago. Ta tokirik agirienean auxe irakurri zitekean: Menos política y más administración. Illeak eta bizarrak beltzak zeuzkan.Donostia IX Txomin-en itzaldia ari ziraneri jokoa utzierazi zieten. Batzuek jokoa bat-batean utzi ta altxa ziran.

alakotu gintzaizkiekela. hirur-iru dute alkarrekikoa biek. lorerik pinpiñena. zun-billo ote zan. ain da ugaria egintza goragarri aien etorria. Geienek euskeraren aldetik galtzen omen dute osotasuna. sortu ta eutsi egin zioten: eta ez cacao-aren salerosketan holandarreri nagusitasuna kendu bakarrik. entzuleak berotu ta txaloka gogozkoa egin zioten. abots eder batez eta geldiro asi zanean. Antziñako Donostia-z itzegin eta erderaz egitea. beintzat aien ondorengoak izan eta aien aalekoak izan gindezkela erakutsiko liguteke. Alaxe nai genuke erriarentzat: ¡leen-leen usoa zan eta gero Donostia! »Bearrezkoa degu gure asabaen egintza ikaragarriak aldizka gogora ekartzea. Santa Klara ta Gaztelumendia ote ziran? ¿Txubillo.. ez. edo-ta. ¿Zun eta txulo gauza berbera ote? Izlariak zionez ez omen zan orren sakoneraño sartuko. Asi-itza esanda jarrai-bidea artu zuan. Manterola-ri igarrita. Izenetik izanera aldatu zan. txun lenbizi ta gero txulo izango zan. Ta emen bukatu zuan berak izeneko arazo ori. Erdiko Gizaldian. bestela. »Donostia-ren gizaldiz-gizaldiko aziera ta zabaltzea —zion Txomin-ek— batez ere erbestekoekin artu-emanetan aritzeko bizkortasunari zor zaizkio: balearen atzetik lurburuko jeletaraño joan ziran. osoak ala batez.» Izlaria gero ta gar biziagoa zekarrela. ordea. muxikarik elduena. ¿Zun-ek mendia esan nai ote? ¿Txubillo.Donostia erantzun zien. alegia. orrekin batean Hirurzun ere ikusten zan aspaldiko paper zaarretan. Aspaldiko donostiarren baratzan ederretan ederrena zegoan. Txomin-eri ez zitzaion usteerreza itsasoaren sartze oleri txuloak deitzea. Txomin-en iritziz «Hirurzun» eta oraingo «Irutxulo».com/emailuak/anabitarte/dono09. La Rochelle-n eta Brujas-en azokak jarri zituzten eta Ipar-itsasoetan ingeles saloskariekin ika aritu ziran. Orra ba' donostiar jatorra. naiko «billoa» danez? Beste batzuen iritziz «Irutxulo»-ko itsasoaren iru sarrera edo «txulo» adierazten omen du. Aspaldiko donostiarreri begiratuta aien leia gureganatu liteke.12. Gurasoen egiteetan geren buruak ikusi genitzake. Don Jose-ren semeak artzen ari zan izenagatik ezik.susa-literatura. urbiltxoenari beatzarekin deitu ta Txomin-ek esandakoak erderara biurtzeko eskatu ez ote zion. Mundu Berriaren idorokunde ta azitzean aurrenekoen kideko izan ziran eta emezortzigarren mendean Caracas-eko Lagungo goragarria. Orduan entzun zituan lenengo txaloak. Txomin abo ederreko iztuna zan. bai. txapela kendu ta Soria-tarraren ginballa jartzea litzakeala. Txomin-entzat naikoa zan hirur ta iru-en batasuna Hizurum baztertzeko. euskeraz zer nola moldatuko zan kezkatuta zeuden entzuleak. Donostia-ren izenik zarrena ¿zein zan? Zarrenetakotzat Hizurum ematen zuten. http://www. Orretxengatik. bakalluaren billa Terranova-ko ondarretara. Erdizkako euskaldunak ez omen dira euskaldunak. lenbizikoz itzaldi ura euskeraz zergatik egiten zuan azaldu zuan. Donostia-ko itsasontzi olaetan ontzi ederrak erruz egiten zituzten eta Barren-itsaso urdiñaren zear joanda Itsas-Beltzaren azken-baztarretaraño sartu ziran. Iparragirre-ri ia gitarra eskutatik erori ta Pi y Margall-ek. Euskera ba'dala gai edozein jakintza-arlotarako eta ez balitz ere gaitu egin bear genukeala. geren aulkeriaren lotsa izango genuke bederik. baldin alakotan. Antziñako Donostia-ren istorioak aunditasunezko tanto lodiak ixuri dario.htm (2 of 6)14. baita Venezuela-ren istorioan euskaldun-eragintasuna geitu ta indartu. Manterola-k berak ere txalo egin ez ote zuan. baserritar bateri aragondar baten espartziñak jartzea bezela litzakeala. «Donostia-ren aspaldiko aunditasunaz itzegitea —jarraitu zuan— ez da lan zalla.Agustin Anabitarte .. «Compañía de Caracas» zeritzatena.2010 22:04:51 .

txabolindunak aalbait berriro zauritzen zuan odolustu naiean. txalupa ta gizonak ur jelatu aren barruan sartu zitzakean. orduan ontzira igo ala atoez artzen zuten.2010 22:04:51 .susa-literatura. «Bale-arrantza —zion Txomin-ek— oso jaso aundikoa izan zan aspaldiko urteetan. balearen astiñaldi batek guztiak aidean bota zitzakean-eta. »Bale-koipez bete bear zituzten kupelak. Baleak oñazea nabaritzean igesari ematen zion. Arrantzako egiteko au arriskorik aundienetakoa zan. txalupa ere alde artatik jartzen zuan arrastaka zijoala. arrantzan ari zirala. Azkarrik ez ibiltzekotan. Ta.com/emailuak/anabitarte/dono09. «La Fraternal»-eko jendea ixilik zegoala. betebatean artzen zuan aizea goiko ta beko oialetan. Txaboliñak burnizkoa zuan balearen aragian sartzen zan aurreko puska.12. Eziñezkoa zala istorio ori osorik azaltzea. lema eskuan. ta itsas-erri batean sartua zan. itzaldia. Gizena urtutzeko adrilluzko labe berarizkoa izaten zan. egurrezkoa. bata bestearen gañean jartzen zituzten tontorka. urrena balearrantzaren berri asi zan ematen. Ontzi bakoitzean gaurko treñeruen antzeko txalupa bat izaten zan. barren-barreneraño murgildu ta berekin txaboliñari lotutako soka eramanik. bere eginkizunean aurrera zijoan. Nolanai jota. balearen buruari burni kakotua botatzen zion. »Baño batez ere Euskalerriaren aal eta indarrak Amerika-ko lurraldea arkitu http://www. balea ontzi-gañean zabalik jarri ta antxen txikitu ta urtu egiten zituzten puskak. Txomin-ek zion: «Txabolin-botatzaleak. Emendik ateratzean zezina. »Euskaldun arrantzaleengandik ikasi zuten holandarrak eta ingelesak balearrantzan. baño baita arrisko aundia ontziak berak su artzekoa. bale-arrantza arrisko aundikoa bai-zan. seireun milla peso ordukoak eta bale bizarrarekin beste irureun milla peso aiez gañera». ta botatzalea. beste txalupaetako arrantzaleak etorri ta aiek ere burni luzeekin egiñaalean aritzen ziran. »Legorretik urrutitxo baldin ba-zeuden. edo-ta. bear bezelako itsasgizon azartu ta gaituak zeramazkian berekin.htm (3 of 6)14. lenbizikoz egurrakin su-egin eta gero balearen ondakin berekin. urteko suteak Erriko-etxean egin zuan paper zarren erretzea. Txalupa au sendoa izanez gañera. Negargarria omen zan 1813g. beraz.Agustin Anabitarte . larraskatzearekin txalupak alde artatik su artu ez zezan.Donostia Txomin. »Bein balea begitaratuta txalupa aalik-eta bertaen joaten zitzaion arrai-zarrari. itsaso barean zebillen aize-ontzia. busti egiten zuan berau. naiko soka lagata gero. »Txabolin-botatzaleak beste egitekorik ez zuan txaboliña baleari sartzea baizik. Bein balea ilda uraren gañean gelditzen zan. amabost arraunlari ta txabolin-botatzallearen diñakoa. Beste mariñel batek. auez gañera larruak eta burni landua sartzen zituzten ontzian bideko itsas-errietan saltzeko. berak eratutako itzaldiari zegokion bezela. Era au oso zan ona. onen atzetik beste txalupak joan oi ziran burnizorrotzekin bale zaurituak akabatzeko asmotan. »Balea arnasa artzera ateratzen zanean. itsasontzia egiñik. arrai-zarra nora zijoan. ta kirtena. Antxen galdu ziran betiko Donostia-ren istorioko ainbeste jakingarri. Arrantzak bi milla barrikaen irabazia ematen zuan. bi milla itsas-gizon izango ziran. bide guztirako artzen zuan. zutik. galleta ta sagardoa.» Oraingoan otzikara sartu zitzaien ain ixilik zeuden «La Fraternal»-eko entzule aieri. ariña ere ba'zan eta. Eta onela jarrai: «Ipar-itsasora zijoan bale-ontziak. Sasoi batean berrogei bale-ontzi ikusi izan zitezkean Pasai-ko kaiean donostiarren ontziekin batean.

Ola aietan ontzi aundi ta txiki asko egiten zituzten.htm (4 of 6)14. »Kai batzuk ere egin zituzten. batez ere. ta.com/emailuak/anabitarte/dono09. Toki onetan bertan. Urrena Donostia-ko Urumea-ondoko itsasontzigintzak aipatu zituan. Bakallu-arrantzaran berri astiro eman zuan. Erritarrak lengo http://www.susa-literatura. 1615g. bai bertarako ta bai atzerrirako. bukatu zuten Santa Ana-ontzia egitea ta 1857 garrenean Felipe IV-ren aurrean ontzi-nagusiaren uretaratzea izan zan.kakaoa ondo baño obeto pagatu. Bein Gobernuagandik baimena iritxita. Atseden-aldi labur baten ondoren Txomin gazteak jarraitu zuan. urtean. guztiak gudarako gaituak. Guztion artean 561 itsasgizon. beraz. »Bi urtez geroz itsasoratu ziran lenengo lau ontziak. »Ontzitaldea okerrik gabe iritxi zan bear zan tokira. berriz. alegia dirua ordaintzekotan eman korritu gabetanik. arrera agitz gogorra egin zieten eta ori ezik matxinada bizia jarri ere bai. urtean Groenland-eko bidea oker artu ta bale-zale azkar batek Terranova-ko lurra begiztatu zuan. ¿Zer zan Karakas-eko Gipuzkoar Lagungoa edo Compañía Guípuzcoana de Caracas zeritzaana? Entzun dezagun gela nagusiko Txomin-en abots bakarra: «Venezuela-ko lur zabalak ia utsa ematen zuan Lagungoa asi baño len. Europa-tik eramandako salgaiak iñork baño merkeago saldu. ontzigizonak pixua bizkarrean eraman ez zezaten. berriz. Ezin izan zuten kakaorik erosi naiz-eta eros-neurria oi baño goragokoa izan. »Ori ala gertatu ta joandako ontziak ezin izan zuten etxerakoa askoz geroago baizik artu. Guztiak donostiarrak izaki ta donostiar-biotza ederki jo Txomin-ek. uso-samaldaren egan-asitze bat-batekoa. 1625g. orrez gañera. bakallu-arrantza izugarria izan zan euskaldunentzat. andik onera kakaoa ekartzeko Lagungoa sortu zan. Geientsuena atzerritarren eta.2010 22:04:51 . urtean. Santa Katalina-ko ondoan aingura-ola omen zegoan. Toki ortan bertan. Txomin entzuleen jabe zan. «La Invencible» zeritzatena. urtean bale-ontziek 3680 barrikote artu zituzten. ¿Eta bai al dakizute nor izan zan gizon ospetsu ori? —galdetu zuan Txomin-ek— ¡Donostia-ko Juan Etxaide-tarra!» —¡Ederki! —oju egin zuan batek. Len esandako ontzi-nagusia 1522 toneladakoa zan ta 90 kañoi aundienetakoak zituan. Felipe II garrenak Ingalaterra-ra bidalitako ontzitaldean. izokiak Zurriola-tik sartzen ziran bitartean. amaika ontzi aundi aietan zortzi ziran Donostia-n egiñak.Agustin Anabitarte . »Lagungoa. baita Injente-aurrekoa ere. »Aurreragoko 28 urtean bost ontzi bakarrik joan ziran Españatik alde artara. 1348g. Sagarra ere asko biltzen zuten. Ulia-ondoko ondar-añoetan zeuden azkeneko maastiak.Donostia zutenetik geitu ziran. nekazarieri dirua urtean baitutzen asi zan. Ta une berberan txalo ugariak sortu ziran gela zabalean. erruz etortzen zan. Lagungoaren irabaziaz gañera Gobernuak ere diru asko jasotzen zuan.12. Txaloka luzea izan zan. gudaontzietarako ere. Europa-n orduan zanik ontzi aundienetakotzat zeukaten. Gela nagusiko aizea berotzen asi zan. Orduan.. Txakoliña. holandarren menpean zegoan. baño bertan bizi ziran atzerritarrekin sortu zitekean leiaren bildurrez. kolorezko oial-ola batean bandera polit'ederrak zituzten. An egindako aingurak Prantzian eta askori saltzen omen zizkieten. Ainbeste itsasgizon mantentzen diru asko gastatu bear izan zuten. 1728g.

com/emailuak/anabitarte/dono09. mendean jarritako Consuladoa aipatu zuan. Beraz. Txomin-ek erriko gauza gogoragarriak gogoratzen erritarreri. ontzi-toki ona izatearren. »Itsastar gain-gañekoak ziralako guretako asko joan oi zan eginkizun aundietara.12. Oso on aundia etorri omen zitzaion Donostia-ri Konsulado orren izatearekin. Konsuladoak salerosketako artu-emanak legepean jarri zituala. bear bezelako lanak eginda. irudi bat egin bear zitzaiola.» Lengo txaloak aundituta berritu ziran. Euskalduna itsaso zabalaren jaun eta jabe izan zan. ¡Gora Okendo! Ondo irabazitako oroigallua luke. bai Ingalaterra-n. Baño noizbait beerakoa asi bear ta aren azkeneko egunak ez dira urruti pasa. Konsuladoak Txubillo-ko argi-etxea egin zuan. bai Prantzi-n. Egun aietan Eco de San Sebastián berri-paperak sutsu itz egin zuan Okendo-ri. Bale-arrantza zala-ta. Txomin-ek zion: «Geroxeago Lagungo berberak zortzi ontzi bidali zituen Habana-ra.Agustin Anabitarte . Konsuladoari eskerrak 1765g. urtean Escuela de Náutica zana jarri zuten. Txomin-ek donostiar pil areri Donostia-ko gauza on asko erakusten zien. España-ko erregeak izandako ontzitalde-buru entzute aundienekoak. ala zion: «Ez da Euskalduna bezelako itsastarrik izan. »Ingalaterra-kin orduan guda zala-ta. bai Flandes-en eta bai Alemani-ko HansenUrietan. Arrizkoa baño brontzezkoa http://www. oso aunditu zan. Txomin oraingoan itzaldia bukatzeko zorian zegoan. Donostia-ko bankuetxeak jaso aundikoak zirala. »Oroitza gozoak utzi dizkigu Lagungo goragarri arek: gure Santa María eliza ta Loyola-ko Inazio donearen zillarrezko irudia. asierako dirutza alako iru egiteraño.2010 22:04:51 . Etxegintza azkartu zan. urtean Lagungoak irureun guda-gizon bidali zituen Karakas-era Nuestra Señora del Coro ta San Sebastián ontzietan. Kaia ere edertu zuan. Euskaldunak ezkutueneko bazter oiek ederki ezagutzen zituzten. Ta naiz orietako batzuk jakin. arrotu zitezkean neurrian. Zenbait urteetan irabazi-tairabazi zijoan. ajol aundiko zeregiñetan gogoz sartzen ziran. »Ta geroago Lagungoa ogeitamar itsasontzien jabe zan. Beste erri kozkor asko ere sortu ziran eta Venezuelas osoa aberastu zan Lagungoaren bidez etorri zitzaion ondasunaz. orain irudi bat egin nai liotekena. makiñabat erasoaldi izan zituzten. Erroma-n egiña. aien «aida»-eri «ezti» gogor erantzuten.htm (5 of 6)14. Donostia-ko semeari. »Karakas. barren artako aizea ere naiko beroa zegoaneta. »Lagungoa sortzearekin Venezuelas asko aunditu zan eta iñoiz baño kakao geiago bildu. ontzien izenek arras zorarazi zien-eta. orduan ederrenetakoa. Txomin-ek.Donostia erdian pagatzen zuten Karakas-etik ekarritako kakaoa. urrutiko itsasoetara joan bear izaten zutela-ta. »1740g. Euskalerriak ba'zituan erbesteko ordezkariak edo kontsulak derizkiotenak.» Jarraitu baño len utzi dezaiegun «La Fraternal»-eko sozioeri txalo jotzen. batez ere. nolanaiko etxe ederrez. argia amalau leguako bidean bidaltzen zuana. Euskaldun itsastarrak ospetsuak ziran. Ta oien artean Okendo donostiarra. Santa Klara ta Txubillo-ko tartea itxitzeko asmoa erabilli zuan. norberaren jakiteak ematen zien uste-ona ta adorearekin. asmoari aria emanaz.susa-literatura. Beste aldez. euskaldunak ziran. gutxik arek ainbeste. Urrena Txomin-ek XVIIg.

Kaietarren lagunaren ospea arrabete igo zan.. lagun ez ziranak. gerriko bat lertuko balitz bezela ebain-ebain egin zien gizona! »Nere itzalditik batez ere —asnasa lasaituaz esan zuan— asmo au nai nuke izan dezazuten: Donostia-ko erriak Okendo-ri irudi bat eskeintzea. hizo del vascuence vehículo superior de ideas e instrumento de ideas superiores. orain bular-bizkarrak bat egiteko aukeran zegoan.Agustin Anabitarte . Txitxigabea zanez argalean sendo ba-zan.com/emailuak/anabitarte/dono09. An zebillen larri-larri Kurrutako. oñarri trinkoa zitzaion borrokalari nekatu-eziñari! ¡Kristau otoitzalea! ¡Amaika jazarretan garailari! ¡Ingeles ta holandar ontzi asko ta askoz inguratuta. an zan.. Bukatu det. quedó ampliamente demostrada la maravillosa ductilidad del lenguaje de Euskalerria. Baita ere Xanti begi zorrotza. Eta beste asko. Izarditu gindezkean an. hijo del conocido procurador don José..susa-literatura. Ondo dagoana.susa-literatura. Donostia-n egun batzuetan itzaldiaren jakia izan zuten. besteko zar lagunak. Lengo lagun zarrak.el joven donostiarra don Domingo de Lasurtegui.2010 22:04:51 ..htm (6 of 6)14. Jaiki ziran azkarrik jokoan ari ziranak eta bizkarrak ormari lotuta gela nagusi aldera asi ziran. Bego zutik Donostia-tik itsaso zabalari begira.12. Txomin-en itzaldiak «itzal» aundia egin zuan. zein itz erabilli zituan: «.» © Agustin Anabitarte "Agustin Anabitarte" orrialde nagusia www.» Liburutegiko batek «ordago» bota ta bat-bateko esku-tarta ikaragarria nabaritu zan an ondoko gela zabalean. «La Fraternal»-en bildutako jende guztia bereganatu zitzaion izlari yayoari.. hombre capacitado para grandes empeños. Ona La Galerna asterokoak. nuestro respetable convecino. An besteekin bat egin zuten.. Uste oso-osoa daukat ala izango dala. Txomin gazteak orduantxe bukatu bere itzaldia.Donostia obe..com http://www. «semanario satírico donostiarra» zeritzanak. ¡Nekezko lanbidea! Tokia betea ta iñor joaten ez.. Guztiek nai zioten eskua estutu Don Jose-ren semeari. Txalokak asko iraun zuan. bego. ¡Ur irristagarria.

htm (1 of 5)14. sei barren-aldean eta beste iru atze-aldean. 33. Zalduniote-goizean ba'ziran Donostia-n 6.12. Aprikako lurraldea utzita. Beraz. kaieko jendetza aundiak ulu ikaragarria atera zuan eta inguruko itsas-ontziskak iñolazko motazko txistu biziakin urratu zuten aidea. prantzes asko ta Pau ta Biarritz-tik etorritako ingeles naiko.. Ondarreta-n danba batez dios Momo ba'zetorrela gaztigatu zutenean. «La Fraternal». ortxen agurtu zituzten Aprika-rako soldaruak (Joxe ta Antton zirala). lau lagun joan zitezkean..Agustin Anabitarte .. Zarautz-aldetik lengo zalgurdi zarra zebillen orain ere. udara ez izanarren. «La Euterpe»-ko musikariak saiatu zitezkean. Zalduniote-goizeko amaiketan. autsez zuri-zuri egin eta. ortxen Campillo-ren matxinada ere. gorostian gorosti.. azkenik biak alkarrekin jaiak antolatzea erabaki zuten. Orain ere Plaza Zarrean egiten zuan geldi-aldia Zarautz-ko zalgurdi aundiak. Lenbiziko.susa-literatura. bitan ebaki ta Burgos-era bidaldu. baño aurtengoak lengoen marrak autsiko dituzte. 45. artantxe etorri ziran Anton Zurrut eta Joxe Ogi Plaza Zarrera. «Donostiarrak oi dira beti Umore onian oitubak Iñauteriyan ageri dute Bertako kanta soñuak. Be-aldean amabi lagunentzako tokia ba'zan: iru aurre-aldean. ¡Zortzi zaldi! Dantzategi artatik nekez ateratzen ziran. Beintzat. ortxen Urbiztondori arrera ederra. San Telmo-ko ingeles-soldaruak utzitako tramankulu luzeak. 66garren urteetako Iñauteri-artzaigo ospetsuak. moro-jantzian. aspaldidanik. batzuek txalo egiten zuten. Ain gogorrak ere. Ordea. Gañean. 50. burnibidea ba'zegoan ba'sasoi artan Prantzi-tik etortzeko. berriz. Illabetez aurretik asi ziran «La Fraternal» eta «Unión Artesana»-koak urte onetan Iñauteri gogorrak egin bear zituztela. naiko berotuta ere.2010 22:04:52 .Donostia X Donostian Donosti ¡Plaza Berria! Ortxen izan ziran Prim-en eta O'Donell-en sarrerak. «La Euterpe».000 kanpotar. 57. ¡Eta aurtengoak ere! Donostian Donosti. Zalgurdiaren goiak eta beak bete-betean zeuden jendez. ortxen Isabel IIgarrenaren aldezko matxinada. Donostia-ko Iñauteriak ospe aundikoak izaten ziran. «Unión Artesana». Penak utzi eta Maite polita Atoz zu nere ondora». Kai-aurreko etxe-zuloak jendez beterik zeuden eta beeko zenbaitzueri nekezko zitzaien ertze-ertzean egon eta iñoren bultzakarekin uretara ez eroritzea. larru berriak jarri ta atabal egokiak egin.com/emailuak/anabitarte/dono10. ortxen 18. Artantxe egin zuan Santa Cruz-ek Donoti-rakoa Aramayona-tik itzuli-berrian. http://www. zankoak ezin luzaturik.

Zerua ikusteko etxearen antza zeukan gurdikote arek. Santa Klara-ren atzetik.susa-literatura. eztarriko ta eskumuturretako egalun txuriekin. Aurreko tokian bandera bat zeramaten onela jartzen zuala: Estudiantina euskalduna de la Universidad de Valladolid. Irria ezpañetan ikaragarrizko sonbrero-kentzea egin zien. kaiean legorreratu jende asko ekarri zuan zalduneriak pasa bear zuaneko kaleetara. itxurazkoak. zaldun eta zalgurdiak noizbait abian asi ez ba-ziran. Bi soziedade oriek ederki alkartuta azaltzen ziran eta arpegia onela erakusten zuten. urrena mutur estua aboan sartu ta bertatik itzeginda zurikatzen zituan. Ta dios Momo bera Kale Nagusian sartu baño lentxeago. beren lastozko ginbail zabalakin eta soñekoan iñolazko letra ta marrak. ordea.Agustin Anabitarte . esku batez zankotik eldu ta buruz beera atera zuten uretatik. areri laguntzearren. Antxe zegokion zai. berrogei laguneko taldea. an zijoazen lau lagunek urrutira ikusteko bana zuten txikiagoak. don Amalio —esan zioten Kurrutako mutil zarrari. luma txuria burukoan eta oñetako aundi ederrak. Bostgarrenez. Carroza de nigrománticos. oraintxe urduri zebillen jendea. gure ezaguna. Orrez gañera. turutari aize ematen zioten. ¡Lanak izan zituzten! Onekin batean beste gizon asko —zaldi ta gurdiz gañera— etorri zirala bide. galtza motzak. zaldiak eta gurdiak gertutzen azkarrik zebiltzan. Azkenik txaloka ikaragarria jo zuten «dios Momo» bertaratu ta legorrera asi zanean. Ikus dezagun dios Momo orain. ain betea ere. urrezko siztatuekin. berealakoan okertu zuan beste aldera: Kontxexi Araneder zan. Amaseigarren http://www. Gero bi erraldoi edo gizandi ta lau buruaundi: Alkatea. Orien atzetik Estudiantina Euskalduna.com/emailuak/anabitarte/dono10. Arekin Xanti-k iduri-oneko neska guztieri begiratzen zien. kaiean. Dios Momo-ren bi aurrelariak Injente-kaleko parean zijoazen.Donostia Txubillo-ren oñean zegoan Ondarreta-tik. Erdiko aurrelariak auxe zeukan jarria bandera batean: Carnaval de 1878 — La Fraternal — Unión Artesana. dios Momo egin zuteneko lantegitik berau atera ta itsasoz. Ta txingurritegi artatik txingurri geiago eroriko zan uretara baldin zaldi. Danetan gurdikoterik aundiena zan.12.2010 22:04:52 . aboko bustia begiari erantzi zionean. zapata luzeak eta ginbail zabala kolore askotako lumaekin. An zijoan Xanti. aurreko tokiak arrapatzera. aurrera bai-zijoan zalduneria. Tramankulu aundia ere ba'zan zeruko izarrak miatzeko. egia da ere bat baño geiago asi zala esaten «Unión Artesana»-k egindakoa geiago ta obea zala «La Fraternidad»-ena baño. bi errizai ta beste txinel bat. amar urteko mutil koxkorra putzura erori zala. neska polita irudituta. Batzuek kale-ertzean jarrita geldirik ikusten zuten. gona motz urdiñak ere. Ikus bitza irakurleak Donostia-ko Iñauteri ospetsuak. zalduneria dios Momo-ri. beltzez jantziak. «La Euterpe»-ko musikari yayoak japondar jantzian. gorontza gorria ta ikurdi urdiñak bular-bizkarretan. ate bateri bizkarra erantzita zeuden «Txardin-berri»-ko ama-alabak: —Agur. aldameneko bi aurrelariak turuta bana zeramaten eta. Errizaiak lan gogorra zerabilkiten jaia era onez egingo ba-zan. berek eta txinatarrak oi dituzten bezelakoak. eta berau gero ta bertago zetorrela. Santa Klarako atera pasata. bat-batean. kaia bete-betea zegoan. Orra ba'alaitasunaren jainkoizunari arrera berebizikoa. tarteka. Lenengo tokian iru aurrelari zijoazen zaldizkoak buruko gorriekin. Seigarren tokian Musica japonesa zeritzatena zijoan. Urrena erriko danbolin-jotzaleak apain-jantzian. Beñolakoan. besteak zalduneriaren ondotik arekin batean joan.htm (2 of 5)14.

Kale Nagusia pasata. Arraunlarien ordez musikariak zijoazen. «Unión Artesana»-k geiago egin ba-zuan ala gutxiago —esamesak entzunda ari zirala— «neska polit orrek» itzak belarriratu zitzaizkienean. ari ura utzi ta Txomin-en aldera jarri ziran begira.. —Baietz uste det —erantzun zion Kandi-k ikara joanda gero. erruz zan jendea.susa-literatura. aspaldiko urteetan Zelaian izandako burrukaekin zer-ikusia zeukana.Agustin Anabitarte . zerbait erori da balkoi artatik. musika ta tutuekin. Baita arkupetako ibiltokian. Gure baratzan arkituko du Asma diteken guziya». http://www.Donostia gizaldiko Venezi-tar ontziaren itxura zeukan. Baratz uta ederra zan bada. Jarraigo luze arek bira guztian artzen zuan enparantza. Barren-aldean. oñak ezin ibilli-ala. sokaz ertzatuta. Plaza Berrian sartu ziran guztiguztiak. ate ta guzti..2010 22:04:52 . eta atzerago. geiegi ez luzatzearren: Carroza infantil. artoa ta lurrak ematen dituan beste aliak lantzeko lanabasak. Plaza Berriko tellatuetan ere jendea ba'zala esango genuke. Kandi zeralako neska polit orrek. Carroza de Vulcano. El robo de Elena. Beste neskak. Eta onelaxe. Carro de Ceres. Donostia-k esan zezakean: «Iñork nai ba-du belar onikan Naiz dala lore. Orrez gañera ate batzuk ibilli añako ur-ontzi aundia. ¡Oyek ate politak uretan! Une batean ixildu zan besteak ere bere artan ari zirala. Aietako uztai baten azpian zeuden Kandi ta beste iru lagun alkarri besotik elduta. Andik pixka batera jarraitu zuan: —San Tomas-egunean bezelako lanabasak daramazkite or lurra lantzekuak. Dios Momo tokirik agirienean. —¡Ori poliki! —ari zan— ¿Zer diyo dios Momo-ren kurpilleta? La Fra-ter-nal (buruari eragiñaz). Carro de Mercurio. Portu-kaletik barrena. aziya. —Ez det uste (gezurretan ari zan Txomin). Ta azkenez. lepoak luzatu ta iñoren bultzakari arpegi goxoa jartzen. Ta tankera onean jarrita zeudenean.12. Carro de Marte.. musikarien soñuarekin belarribarrenen atsegin egiten zuan.. auek mitxeleta-egoekin zeuden edertuak. ¡Zeñen ederki! ¡Otra Xanti! ¿Zer dute jantziyetan marreztuta? Kokotzaren azpiyan eguzkiyaren antza ta gero oin eta eskumuturretaraño izarrez josiyak. oial zabal baten itzalpean.. ¡Ara. Azkenik. U-nión Ar-te-sa-na. Noizean bein aldeetara begiratzen zuan atzekoa ikusteko.htm (3 of 5)14. Garia. Gurditzar au koxkabilloz ta txilintxaz josia zegoan eta zebillela.! —. Concha de Neptuno. eun erromatar zaldizkoak. Escolta de carabineros de Offembach. Zalduneriaren buruan txantxo ta mozorro ba'zijoazen kalekoak.com/emailuak/anabitarte/dono10. Gero Praxku-talde bat.San Tomas-en bezela —itzegin zuan atzean zegoan Txomin-ek— eta barkatu. bi aldeetako arraun errenkadakin.. Primer regimiento montado de jeringuería. gure erriko jantzian. Sei mandok zeramaten gurdia. Urrena Batallón de Kaka-jarios. goroldioakin antzemana. El moro Muza y su séquito. ollar-gañern exeriak. ez det uste nere arrebaren sudur-zapiya jaso zenduelako eskerrak eman nizkitzunik ere.

Donostia-ko mozorro ta txantxo guztiak antxen bildu ziran. —Nolakoak diran.htm (4 of 5)14. —Gain-gañekuak ala. Aspaldian kezka ura ezin aienaturik zebillen. Kale Nagusitik Lasala-enparantzara. ezkeroztik Plaza Berrian ezin bukatu alako musika zan. jarraigoa asi zan Plaza Berritik Portu-kalera. Ala zion Txomin-ek beintzat. bertago egon eta ondo ikusi zuala ondarretik.. Beraz ¿aztu ziñan? —Eta gogoratu naiz. —Zoriyonak zuri. Txomin-ek aitzekia zekarren. baño ez zan orrelakorik gertatu. Ondo egin omen zuan ez geiago esatea. Mutil koxkorrak txantxoen atzetik bixiga edo maskuriakin jo ta jo ari zitzaizkien. ¡Zein polita zegoan neska polit ura! Kaleetan jende asko zebillen. Par gozoa egin zion Txomin-ek.susa-literatura.. etorri bezela. Neskak irria zuten ezpañean. Plaza Berritik atera baño len. Urrena itsasbeera zegoala-ta. —Eskarrik asko. —. Beste esanak gogoratu zitzaizkion. Bein edo bein listaria autsi ta pelota bezela joaten http://www. Momo zutik jarrita agerkai bat irakurtzen asi zan. —San Tomas-egunarekin bezela nun eta beste zerbaitek Iñauteriyak burura ez badakazkigun.. Ordurako iru musikari-taldeak batera bildu ziran ta dios Momo bera ere erdi-aldera ekarri zuten jendearen artetik egizko Jainkoak dakian bezela. Eta Txomin-ek neskak agurtu zituan. Txomin-ek ondarretik ikusi zuala Momo-ren etorrera esan zion Kandi-ri.com/emailuak/anabitarte/dono10. Berekikoz neskaren bat bear zuan izan. noski. Txomin-eri ondarreko letrak burutaratu zitzaizkion. berandutxo ba-da ere. ango oin-atz txikieri antzemanda. Aren jolasa esan bitartean. baño Kandi-k San Tomas-eguna aipatu... —Ia urrengo batian eskerrak ematia aztu zerala gogoratzen zeran.nolanaikuak. Arrotzak nora etorri ondo jakin. Berak zer ikusirik ez zuan izango ondarreko kontuarekin. Aztu izatia gogoratu.. Iru musikari-taldeakkanta bat jo zuten eta onen urren.Agustin Anabitarte . Kandi-k beste nonbaitetik ikusi zuala erantzun. ¿Zer ote da. Ementxen zan zalduneriaren gorde-tokia. Kandi. ¿Eta ura ez ba-zan. buru txarra ala buru ona izatia? —Itzaldiyak egiteko buru ona biarko dezute. Txomin-en erantzuna alde txarrera artu zitekean.2010 22:04:52 Lauak .12. Arratsaldeko ordu bata joa zan.Donostia —Etzan zer eman ere. nor izan zitekean? Momo-k bukatu zuan: «Artu jende maitiak Donostiyakuak Oroipen aitormenak Biyotz gurekuak». ixilik.

bularrak. Ta onelaxe.2010 22:04:52 .Agustin Anabitarte . zakur bat atzetik zaunka. txapela.com http://www. ginbail beltz luze batekin. begiak. Dantzan egiteko baztar batean jarri zuan zerabilkian kaiola. Antxen zebiltzan Erri-etxeko ate-ondoan Joxe Ogi ta Anton Zurrut. Batzuen ondotik joanda ardo-usaia galanki aitzen zitzaien.12. sardin-zarra txori. Baño txistulariak ezta ere gelditu. Noizbait bukatu zan amaitu eziñeko dantza ura. Jende asko zegokien begira. gorriz goitik beera. © Agustin Anabitarte "Agustin Anabitarte" orrialde nagusia www. ikaragarriak. Zurrut-ek ginballa lurretik artu ta ezagutzen ez zutenari jarri. non beste mozkor bat etorri ta irurak alkarrekin asten diran —au eguneroko jantzian etorri zan—.htm (5 of 5)14.Donostia zitzaien maskuria. izarditan. sendo. Asma. arpegi-ordeko mozorroa ta.susa-literatura. Zurrunbillo artan geienak karraxika ari ziran. Ta dantza gogorrean ari zirala. beren diña zeramatela. urrena jendearen gañera joan ala alkarren gainka ibilli. Kaiolak-eta eman zizkieten eta an joan ziran irurak alkarrekin. bat erori. trebeak ziran dantzan. Urrengo goiza arte ibilli ziran ezagutzen ez zuten ideko arekin. Onoko txantxoak orain ere ikusten dira arrantzaleen artean. Antton emakume-jantzian ere.susa-literatura. ez kaiolik. buruan. bestea altxa. ez mozorrorik. Ogi-ri ginballa erori ta etorriberriari txapela kendu. Ibiltzen asmatzen ez zutenak. Antton-ek ez zeukan ez txapelik. Gonak.com/emailuak/anabitarte/dono10. Arpegian ere zirrimar gorriak. barrenen. bi alargunak eta bestea. Joxe emakume-jantzian zegoan. mozorroaren aboko zulotik. gerri estua ta lurrerañoko gona zabalak. besteak. xigarroa. emakume-gisan zegoalarik. maindire batekin egiñak.

com/emailuak/anabitarte/dono11. poxpoluak erosteko es. Nai aña gaiztakeri ta lizunkeri egin eta arrats artan bertan su eman zioten erri gaxo areri. Ureta-kalea. amarrak aldean. Plaza Zarra. ¡Ta urrengo urtean. «Kilimax» goitizeneko beste mozkor batek zesaion: —Moskortzeko dirua ba'aukak. Zenbait egunean egiñaalean arituta. Plaza Berrian sartu zan. Ingelesak eta portugesak alkartuta. Bosteun mamu maindire txuritan bilduak. Lasalaenparantzatik atera. neurriak autsita ibiltzen ziran Irutxulo-ko erritar alaiak.Donostia XI Asteleniote. lilluragarria zegoan Donostia-ko txulo maitagarri ura. Urumea-ibaiak ur estua zekarrela. Ezta itzik ere. errian sartu ziran soldaru amorratuak. azkena azken. Donostia. Zanpanzart ta Antton-en adiskide berria. ¡Nork esan 1813garren urteko erria zala ura! Urte artako Dagonillaren 31ean.htm (1 of 3)14. Urrutixeagotik biurtu ta oraindik ere: —Moskorra arrapatzeko dirua esan dek. aspertuta. Joxe zortziak baño geiago izango ziran La Fraternal ta Unión Artesana soziedadeak eratutako zalduneria Lasala-enparantzatik atera zanean. azkenean. Lengoak berriz ere. amabost urteko neska buru ariña soñeko berriarekin zebillen egun aietan. erria prantzesen menpean zegoan. aldez beste egin eta. Iñauteri jatorrak egin omen zituzten. gero ta urrutiago: —Moskortzeko dirua isan dek ba'. Ibilli zituan Lasala-enparantza. Bestea lengo tankeran geldik. Brecha izena jarritako tokitik. jendez beteak. geiago ezin artu alako jendea zebillen.Agustin Anabitarte . Orduan izaten zan Txardiñaren lurperatzea ta. Bai Plaza Berrian ere.susa-literatura. Esnategikalea. Zuzi ta argi-ontzi kolore askotakoekin argitua zegoana-ta. Geldik zegoana. zorioneko Plaza Berrian sartu zan orain ere. ¿es al eunkaken poxpoluak erosteko? Bestea betiko tankeran eta begira berriz itzik atera gabe. Seireun etxe zituala ogeitamasei bakarrik gelditu zitzaizkion zutik. Iniente-kalea. Lengo eguneko garai berean atera zan Zanpanzart-arratseko jarraigoa. Bideko kale ta plazak. Gutxi gora-beera Zaldunioteko jarraigo bera zan.2010 22:04:53 Arratseko .12. Kilimax-eri begira. ¿sergatik es dituk poxpoluak erosi? Ez dakigu geiagotan atzera biurtu ote zan. ez beinbeingoan. Azakalezarratik sartu ta Esnategi ta Iñigo-n barrena. 1814garrenean. noizbait ibiltzeko asi zan eta beatz-tartean zeukan xigarro-puntta erdeñuz bota zuan. Iñigo-kalean zegoan astelen-arratsaldez. Iñigo ta. alajañetan! Zarraren gañean erri berria agidanean. Bakoitza kandel bana bi zerrenda http://www. aurrean zeukaten errian sartu nairik. Leku geiago eman dezaiogun Zanpanzart-arratseko jaiari. beatziak doidoi.

jendeak txalo beroak jo bitartean. gorputz zegoan dios Momo luze-luze. apain-jantzian. aiek eramanda. Kurkurtxoak buru-gañean. Donostia maitea. Argi gorrizko zuzien argitan ikaragarrizko ikustea egiten zuan aren jende aundiak. jakin ba-zuten dios Momo lenago il bear-zuala. Soldaru-mordo bat. Bigarrenez. alkarri eltzeko moduan jarri ziran. ama!. Jaiak. esan ba-zuan esan zuan. Auxen zan. lengoak bidaldurik. irakurlea. Azkenez. «Viva la Unión Artesana» esan nai izan zualakoan. Illeta-gurdi aundia. Soldaruak eta il-aztiak erdiko olaetan igota. Jendea lotarako etxe-aldera kale-muturretan banatzen asi zala. jende mordo aundia gelditu zan Iñigo-kalean zarata ta asarre bizia zerabilkitela. jolasarako Euskalerrian berdiñik ez zuan erria. Ta orra uste gutxienarekin. abo batez.2010 22:04:53 . Kanta berarizkoarekin gogotik ari zirala.susa-literatura. asten dituzu bere aldiko izugarrizko ots eta zaratakin dantzan beste musika batekin eta Plaza Berriko guztiak erotu ez ote ziran.htm (2 of 3)14. Urrena. ez. eun kantari atzetik eta txinatar musikariak.12. Esamesak besterik ez ziranak. Nasteka. Esnea irakiten gero ta geiago arrotzen dijoan era berean. amorraturik. alkarri txistuka asteko tankeran. Andre Marika tronpeta jo ta nai bezelako kantak jotzen zituzten.Donostia luzeetan. Gran banda de tambores. Ta orduan. ¿Ba'dakizu nortzuk ziran. Plaza Berria. labe gorria. beste askok. Gogorregi ari zirala. aunditu era berean gaizkitu ta orduantxen istillu gorria jarri zuten. alako batean ateratzen zaizkie txerren zarrak olaen azpitik eta. Zaldiek beltzezkoa zuten bizkar-gañetik eta galdur zuriak. amor eman zuten.Agustin Anabitarte . Aien ojuak urrutitik entzuten ziran. «—Baita zuek ere». bateri alkartasuna eskatzea otu zitzaion eta. izkillu ederrakin. Musika bukatuta txerrenak. Beste eun baño geiagoko txurizko-taldea. lau zaldizkoa. Noizpeinka tarteko bat azaltzen zan argi polit bat eskuan. Irutxulo biotzekoa.com/emailuak/anabitarte/dono11. Txurizko-pilla batek zaitzen zuan. Auxe zeukan jarrita: Farrez dago ama chardiña. Erdian. asmo onez esandako itzak nola sortu zuten ekaitz beltza. Ta baita besteak ere: —¡Viva la Unión Artesana! —¡Viva la Fraternal! —¡¡Viva la Unión Artesana!! http://www. irakurlea? Unión Artesana ta La Fraternalekoak. txurizkoak eta beste gañerako lagun guztiak inguruan. aidean igotzen diran globo borobil orietako bat goraka asi zan. zera atzetik zintzilik. Cazadores de Gerolstein. paketzearren. Ta Garizuma asi bear zuala erakutsiz txardin aundi bat zeraman zintzilik ezkata dizdizariakin. itxuraz. Ori. —¡Viva la unión! —oju egin zuan. —¡Viva la Fraternal! —berealakoan erantzun zioten. bakoitza kolore politazko argi banakin. Alatsu bukatu ziran urte artako Iñauteriak. zeruan irakurtzen zuten gizadiaren etorkizuna. il-aztiak edo esandako nigromantes diralakoak. auek aiek ainbat eta obeki: besteak. euskal-baratzako pinpilinpauxarik jostalariena ta politena. ango iskanbilla ere goraka zijoan. ola-barrenean sartu ziran berriro ta berekin batean dios Momo ere ezkutatu zan. Aiek ez zutela auek aña egin. ¡Ai. baño arratsa. izugarrizko dantza ta ikotika politak egin zituzten. atzoko Donostia. Il Trovatore-ko miserere jo. Plaza Berria usturik. bai.

besteak eritegira. Txinelak asi ziran azaltzen batetik eta bestetik. Min artuta bat baño geiago asi ziran aioska.Agustin Anabitarte ..com http://www. Sagardotegiko andrea atea itxitzera igo zan okerreko jende geiago sartu ez zezaion. Sagardotegi bateko eskalleran beera gizon bat erori zan zankoak buruaren aldetik. Batzuk giltzapera eraman. Anton Zurrut-ek ala zion. bai zutik zeuden asko erori ta ez altxa. bai urrenak txinelak ikusi ta alde-egin zutelako. amildegiaren ertzean bezela. Lengoak zartakoka ta beste batek «—Muera la Fraternal» oju egin zuala. Mozkorrak nagusi.susa-literatura. ¡Jjj.12.Donostia —¡¡Viva la Fraternal!! Bi gizon zartakoka asi ziran.. ate-txokoren batean lo gelditu ez ba-zan.htm (3 of 3)14. Mozkor batek besotik kosk eginda ez zion nai utzi besteari. Noizbait. baldin norbait. orduantxe ixildu ta ustu zan Iñigo-kalea.susa-literatura. noizbait borrokalariak gutxitu ta errizaiak geitu ziran. Errizai bat aidean bota zuten. —Eskua sartu didate aboan. —¡Viva Ingalatierra! Anton Zurrut zan edatea edanda. Makilla batekin kaskoan jo ta puskak kaleko argia itzali zuan.2010 22:04:53 . Lenbizi batek eta gero bestek. igesari eman zioten Esnategi-kalearen barrena etsaiak atzetik zerraikietela. deitu zuten.! ¡Zer nazka! ¡Au ollasko-kutsua! © Agustin Anabitarte "Agustin Anabitarte" orrialde nagusia www. sagardotegian buruz beera erori zana aipatu gabe. bai besteak igesari eman ziotelako.com/emailuak/anabitarte/dono11. Urrutitik ikaragarrizko ojua egiñaz. txardiña urdallean aspaldian oeratu zana ere. ura zan borroka bikaña ta jatorra. Asto-kaleko «bonberua».

oso naigabetua zebillen «La Fraternal»-eko jendea egunak joanagatik. Xanti zerbaitxo arritu zitzaion Kurrutako-ri. askok nazka zeukakioten. Kurrutako-ri. beti alde batera begira. beraz.htm (1 of 4)14. ez uste orren adiskide arkituko zuanik. Egia esan. Orduan Kurrutako-ri otu zitzaion: —¿Abian al zera? —Ez. naiz sasoi artan Donostia-n ontxoenak ere euskeraz egin. Urrena botako zuan ¿quieres que te explique el significado de la «sílaba» pemeable? Ta aparitan ari zaneko egun batean. Kontxexi-ta bien arteko berri jakiteko naia etorri zitzaion eta bere buruari adiskidetsu aritzea abindu zion. Ta joera ori zualako. prantzes-porruari tiratzen ziola.2010 22:04:54 . Euskeraz erderaz baño obeto zekian. Xanti-ri bat-batean parra egiteko gogoa etorri zitzaion. baño baita arritu Kurrutako ain ausar ikusita. prantzes-porrua. gogoeta au etorri zitzaion: baldin agerbide eske asten ba-zitzaion. ez nekian —erantzun zion Xanti-k—. ain maiteki zetorkionez geroz. egonean. Iñauterien zerbaiten txarki arkitua gure buru diraneri arpegira botatzeko asmotan. ari au utzita. Tximenetaren gañean martin-arrantzale deritzaion txoria zegoan bizirik gabea. Askotan gain-gañeko gauzetan aritzeagatik.Agustin Anabitarte . oso itxura txarra ematen diot «La Fraternal»-eri batez ere egun artako iskanbilla gogorra ikusita. Joan bear zutenak altxata bi bakarrik gelditu ziran exerita. http://www. baño ortatik gauza onik aterako degunik ez det uste. naiago nuke oker banengo. Oartu bear degun gauza biak erderaz ari zirala. Ondo berea zuan. onelako gogai burutsua izan zuan: Todo lo que cría la naturaleza es del hombre.Donostia XII Gari-pillako txoria «La Fraternal»-eko balkoi ta tximenetako arte artan. Xanti-ri. euskeraz ederki zekialarik. Beste batean: Newton.susa-literatura. el que inventó el asunto ese de la gravedad. bi zartako eman eta kito.12. apain jantziarekin egokiagoa zuan. Kurrutako oso erderazale purrukatua zan. nonbait.com/emailuak/anabitarte/dono12. Euskera baserritar izkera zeritzan. —Ez dakit bai ote dakizun emengo geienak batzarra eskatu dutela. lagun pilla ura altxatzeko asi zan Iñauterien buruz ordubete ta geiago izketan eginda gero. ta parragarri ibiltzen zalako ta txatxua zalako. Orain biek aldegingo zuten bata besteagandik. Bein los rayos «extra» violetas esango zizun. orduraño alkarri itzik egin ez ziotenak: Xanti ta Kurrutako. —Agian uste izan dezu zuk. baño ezin ba' artaraño suertatu ziranez geroz. Erdera. Kurrutako-ren begi arrotza bezela. bere burua tankera artan ikusita. izugarrizko ukalondo-sartzeak egiten zituan. ordea. ez-ustean arkitu ziran alkarren aurrean. Prantzesez puxka ere ba'zekiala adierazteagatik mille huit cent quatre-vingt «dix» seize esango zuan. —Egia esan. —ekin zion Kurrutako-k— asarre naukakizula lengoan Kontxexi zala ta gu biokin gertatutakoaz.

oso zaletuta ibiltzen nozu. Ez dakigu bildurrak ala ausardiak gisa artan itzeginerazten ote zion. tartetu ziñalako. «Neska polita dezu oso. artean zu zerorekin nork jakin noraño iritxi zindezketean. orduan ikusitakoarekin ez naiz ezertxo arritzen. lortu bitartean. baztertuko al ninduan ba'! (Xanti-k ezetz buruarekin). barrena alaitzen asi zitzaion. zu ortan ni baño jakiñagoa zera —Kurrutako-k barrengo pozari ezin eutsirik. Zuk ura neri egin izatea ez deritzat gaizki. ostera asiko zait nere aldeko. neska kendu ta laga. esan nezaizuket —bene-bene zion— neskak «onla» (beatz-muturrak elkarturik) izan nezazkikeala. neska askok nai lutekena ain erraz bereganatu ta beste bat. Ta askotan ala gerta oi da. ala bat eta beste. egokia ta ederki jantzia: oriek guztiek bat jarzen dute.12. ta nerekiko berriro asi bear zenuke. Xanti-ri Kurrutako txaldana ta parragarria zitzaion. ez dizut kalterik egingo». ta nik neronek izan deten aziera ona urrutitik igartzen. naiz neska ederra izan.com/emailuak/anabitarte/dono12. Neri ajola gutxi. aguro utzi nuan. ala zu yayoagoa zeralako. Ta orretxek mindu ninduan. neretzat orobat. ongi pentsatuta. nik ez nion jaramonik egingo. an ez nuala nik ezer egiterik ikusi nuan. iñongo asarrerik. errex baño errexago izango lizaizuke. ta uralako mutil sendoa etsaia baño. berriz. Kurrutako-ri. Agian nere egitekoa txarragoa irudituko zaizu. Ez nau barrenak agintzen. baño egia esan (gezurra). Iñauteritan ikusi nuan azkenekoz ta ezta agur egiterik ere. Ta orretxek goratzen zaitu zu. zerana zerala. aren bearra izan zezakean.Agustin Anabitarte . Ez daukakizut. Egun artakoa. Nik. Ni ezin niteke neska berarekin luzaroan ibilli. Egia diozut (gezurra) bera begira ta begira nereganako begitarte ona aspaldian azaltzen asi ez ba-zitzaidan.Donostia —Arazo ura egun artan bertan bukatu zan neretzat —jarraitu zuan—. baño ez nai min geiago ematea. baldin neskak barrengo mamitik ezagutuko ba-zenitu. orduan eta zaletasun amorratuago artzen dizute neskak. zenbat eta destaña geiago egin. ¿ez al derizkiozu Kontxexi Araneder baño ederragoa noiz nai topatu nezakeala? Agian. zu gaztea zera «ere» ta neska ez zan nerea. Neska ederra. bada. aspertu egiten naiz. beintzat. zu. Bera asi. Aspaldian ikusten zindutan zenbait neska ontxoenakin eta menderatzaletzat zinduzkatela. bereala aspertu. —Xanti «adiskidea» —asi zan Kurrutako— ez zaitez ezertxo ere larritu Kontxexirekin gertatutakoaz. ¿Ta ez al dezute geroztik itzegin? —Itzik ere. alegia ortarako ez niola iñori kendu bearrik. Xanti yayoa zan neskaekin. galdeerazi zion emeki: —¿Eta geroztik zer egin zenuan arekin? —Arazo ura zuretzat orduan bukatu ba-zan. baño bein atxituta gero. Parrez lertuko zan. —Noski. beintzat. zu bezelako «suertoso»-a (ala esan zion) ez izanarren.susa-literatura. ni bestela oituta nagoana. Bai. neska batek ezetsi izan izatea. (Xanti larri zegoan parrari eutsi eziñaz). zuretzat kalte ta neretzat mezederik ez. Nik. beintzat. Xanti adiskidea izateak asko poztutzen zuan. Ez nuan uste zuk diozun bezelako erakar-indarra ote zenuanik neskaekin. Ordurañoko ezkutuak ¿ikasiko al zituan ba'? Kontu asko jakitekoa zegoan http://www. Zuk —lenago ere esan dizut— berriro asi bear zenuke neska orrekin. (Kurrutako pozez). (Kurrutako-k baietz buruarekin). jantzi ederrak neskak lilluratzen bai-ditu. ni. adiskide obe. baño don Amalio-kin (berak esan) ez du ezertxo egiterik. lana egin bear izan nuan gogotik.2010 22:04:54 . zeorrek igarriko diozu. Nik aitortu bear dizut garbi kendu zenidala. Zuk. Ni. nere barrua miatuta. Ez lizaizuke nekezko lana izango. nere buruari geiegi opatu gabe. Jakin-naiak. orain arte ez nion antzik eman norañokoa ziñan. edo ura buru-ariña dalako. Baño egia esan.htm (2 of 4)14. ni bezelakoari neska kendu izatea.

Orobat gurasoakin dagoan neska ausartuago izaten da begiratzen bakarrik dagoanean baño. Legunkeriak esan eta bete-beteko maitasuna artzen dizute. neska ona. oso bioztia. xedea legoken gertaldia billatu. Atseden pixka bat artu ondoren jarraitu zuan Xanti-k: —Baño maitasun-arazoetan irabaz-bidean ibiltzea nai ba-zenuke. baño bai atsegiña askoen kutuna izatea. Erriaren egunean atabalen atzetik ginjoazenean ¿zergatik ez zintzaion neskari alderatu ta neri lekurik utzi ez?» Kurrutako pozik zegoan entzuten bere-bereko tentelkeriak arrigarrizko gauzak ikasten ari zalakoan. abiatu bear duan zalgurdiko neskak. Zenbat eta bildur gutxiago. Bestetan.12. naikotu zindezkean gertaldiari garaiz eta bear dan eran eskua emanaz. zure biotza zimurrik gabea. Amasei-amazazpibat urteko neskak oso samurrak izaten dituzu. Orra ba' maitasunbidean asi-asteko era polita. Ta biotzneska izan zuan gizajoak. Begirozu okerreko senargaia artzea. silla mai-gañean jarri ta zapi batekin zirt-zart ari zan. nonbait ondoan gertatu-bearrak bereala alkartu zinduzketean. Ara. —Gizona emakumeagana bezela. bene-bene ari zan Xanti—. gaizki ar lezake zure ausardia gutxiesten dezulakoan. tximeneta-gañeko martin-arrantzalearen errañua ormari erantzi zitzaion. Baño luzaroan ikusi-mikusi zabiltzatela. alegia. nongo ta noizko ta nolako xede oriek lagundu egin bear digutela. Orra barrena agiri. Xedea bear dala bata-bestetu egingo ba-zerate. oargarria zaio. aspertu zindezkete biok-ala-biok.htm (3 of 4)14. gertaldia non eta noiz izan liteken.» «Zu ibilli zindezke neska bateri begira jo ta tira. Gurasoekin ez besterik ateratzen ez diran neskak izugarriak izaten dituzu. (Kurrutako-ri begiak zabaldu zitzaizkion ikasiaren pozez). oraindik ere jarraitu zuan Xanti-k «La Fraternal»-eko gela nagusian: —Nik izugarriak egin izan ditut. batez ere. arreta egiten ba-diozu. Baño ori egoteko zallena dezu. Artean. auxe gogoan artu bear zenuke beti. Ni bein batekin onela ari nintzaion: «Zu neska polita zera. Ni neroni begirapenez aritzen naiz. ¿Bai al dakizu zuk http://www. ausarki. baño begirapen-itxuran. Ta biak bakar-bakarrik zeudela.susa-literatura. baño silla-billa ote zebillenen itxura egin nion. din baziña.» «Atsegin zatarra da.Agustin Anabitarte . oso mokoa luzatuta. zuk zerorrek sortu. Gertaldiak berak dakarrela alderakotasuna.» Ta okerreko aldera jo zuan neskak.» Orduantxe soziedadeko zaia alderatu zitzaien bi gizoneri ta poxpolo batekin argia piztuaz. Begirapena izatea asko atsegin dute emakumeek. edo-ta. nolanai egingo dizu agur edo irri baldin zuk ere arpegi goxoa jartzen ba-dakizun. Beraz. baño antzik eta kutsurik erakutsi nai ez ba-lizuke ere. lan gogortxoa izan oi da ataririk atarira neskaren aurrera azaltzea. Ta aipatutako aukerarik ez izatekotan. emakumea gizonaren aldera —ta berak uste ez zuala ere. biotz-min bizia letorkizuke. esate batera. bai.2010 22:04:54 .com/emailuak/anabitarte/dono12. Berak ere begitarte ona egin lizaizuke. Emakumeak ezin bestez erakusten du bere naia. Ta lendik zu baño arituago. ¿gogoratzen al zera txotxongilloak ikusten egon giñaneko artan? Nik ba'nekian lagunaren billa zebillela Kontxexi. Kurrutako-ren sudurra ere zorroztu egin zala esan zitekean eta Xanti-ren kopeta zabaldu. Itxuraren kontra sapua saltalari. Zurekin egoteko pozik legokenak.Donostia Kurrutako. Orduantxen egin zenuan egitekorik aundiena: baño ni ausartuago. Ara. ¿Mutillakanako gogoa neskak? Orixe bai. Ausartua. Ain ongi ezagutu nuana. trenean joan giñaneko artan bezela. Egite berbera alderakoa edo kalterakoa izan ditekela non eta noiz egiten dan. Eta xederik ez balitz. lotsa gutxiago izaten dute neskak. ni oneri maitekatu zitzaidan. Tarteka zaiaren joan-etorrien oin-jotzea nabaritzen zan. ¡A zer egitekoak egin bear zituan Kurrutako-k! Zurikeriak esaten zizkion Xanti-ri.

. ¡Ta gizajoak ez zeukan ontziakin etortzen zan neskameari. Geiegi itzegiñak nazkatu zuan.susa-literatura. atzera begiratu gabe. aren txanda.» Ta irri-antzean ari zitzaion: —Baño batez ere ni asko jostatzen naiz nik «bi paretako» jokoa derizkiotenarekin: bi neskaeri batean aritzea. besteak begiratzen duanean. aurreko beste bat begiraka zegokidan eta irria ezpañetan zeukan nik aldamenekoarekin nere irutegia ain ongi nebilkialako bereari ari nintzaion bitartean. Biak ikusi bear dituzu. beartuta ere.susa-literatura. baño garaiz alderatu ta biak alkarrekin ibilli zitezkean korapilloak askatzeko. zein gauzak esan eta nereganatuta nola neukan! ¡Gero ere esan zidan Bidarte-ko neska arek zein min aundia ematen zion ni nerea zalako neska aren ondoan egoteak!» ¡Kurrutako-k egiten zizkion arritu-itxurak! ¡Qué bárbaro! Baño bai pozik atsalde artan Xanti-rekin batean. aguro zureganatuko dezu aren biotza. Baldin neska bateri zu mutil ona zerala ta buru argikoa txinisterazi ba-diozu. ez» —zion Kurrutako-k).Donostia maitekatzen diran neskak zein goxo ta xamurrak izaten diran? Baño maite-lan auek oso arrisko aundikoak izaten dira. ¡A zenbat larrialdi izaten diran eta zer par egiteko gogoa ere!» «Baño bein —arritu-itxura egin zuan— «trinketea» izan nuan. Batek begiratzen dizunean areri begitarte goxoa jarri. Neskak ez dute izaten nai ez adimen kamotzeko mutillik ez-eta koldarrik. Xanti. berriz. Zer aundia dauka neskaeri ondo itzegiten jakiteak.com/emailuak/anabitarte/dono12. Neskak «onla» izango zituan. Bein neska batekin exerita nengoala. Oraingoz ez zion ezertxo esango. Ori lan zail xamarra dezu. zu zerori ere aren maitale biurtzeko.Agustin Anabitarte . prantzesez itzegiteko aitzakiarekin. ordea. agur esanda. ¡Ura bai pozik! Ez. —zion— biak alkarren berri ez jakitea ta bakoitzak bereganako uste bakarra izatea. Askotan naikoa izaten da zu neska baten maite izatea.htm (4 of 4)14. txoria ta errañua sendo elkartzeko moduan. © Agustin Anabitarte "Agustin Anabitarte" orrialde nagusia www.com http://www. zuk ez uste ala nai-ezagatik. ¡Aietxek ziran oloak jartzen ari zitzaizkanak buruan! Kurrutako-k norbaiten ustea ba'zeukan eta. («Ez. kaleratu zan gari-pillako txoria. Txantxetan asi ta inorañokoak esan zizkion gero! Amorruarekin jo ta botako zuan martin-arrantzalea.. Altxa zan. Gauza asko ikasi zituan berekiko.12. bion zorra Kurrutako-ri utzi zion berdintzea ta. («Demontre»-Kurrutako-k). iñori ez. ta arek dizun maitasunarengatik. «trinketea». Ta biak batera begiratzen ba-dizute. La cuestión está. Xanti-ren laguntza izango zuan.2010 22:04:54 .

Batek: —Que deja hablar.... ¡Zeñek esan. zuri-zuri eginda. Ixilunea izan zan eta orduan izlari moko-meak: —Jaunak. asiko naiz ba'. Ta aurten gertatutakuakin ¿ez al det lotsagarriya izan dala esango? (Surrumurrua jendearen artean). Kurrutako.. pa' gritar. Len bulevaristas ta antibulevaristas izandakoaz geroztik ez zan batzarrik orren itxura txarrekoa asi.. no —lendakariak. ¡Lotsagarriya http://www.. orden! —¡Zer or-den ta emen den! —¡Que se callen! Lendakariak zutituta: —Izlariyak itzegin beza ta beude ixillik bestiak... ¡Lotsagarriyagorik ezta gertatu «La Fraternal»-en aspaldiko urtietan!. —¡Ixo. (Ta bat-batean asarretuta). ate-ondoan. Beste batzuek «¡ixo!..com/emailuak/anabitarte/dono13.susa-literatura. sí. ¡Orduan bai «gritar» entzun bear izan zuala! Bat-batean sozio-pillarik aundiena uluka asi zitzaion lendakariari. Lendakaria ere zuri-zuri.2010 22:04:55 . Larunbat-arratsaldeko sei t'erdiak ziran. Eztarriko txistuari atzera bultzatuta asi zan noizbait: —Beste iñork asi nai ezpalu. —Ya ha dicho antes tamién que libertá pa' hablar. Libertá pa'hablar. paper ori. Lendakariak altxata txiliñari eragiñaz: —Eztiyot iñori kontsentituko bullaka aritzia. ¡An ikusi bear arpegi kopet-illunak! Lendakariak irakurri bitartean ixil-ixilik zegoan giza-taldea.. no.12..Agustin Anabitarte . odol txarra jartzeko ba'da pentsatu utsakin. ya que... Onetan. orduantxe doi-doi eman zion irakurraldia lendakariak sozio askoen izenean egindako paperari. Ala ere. gazte bat altxa zan. oso asarretuta zeuden soziedade onetako sozio asko «Unión Artesana»-kin batean egindako Iñauterietan. ta. Baztar batean bi lagun zeuden izka. Gurekiko. neronek «firmatu» deten. ixo! Izlariak: —¡Zer gritar arrayo! —¡Orden. Iñauteriyak biar bezela moldatzeko eztu iñoten biarrik izan. onek «La Fraternal»-ek baño bere eginbearra askoz obeto bete zualako.. baretu ziran. naiz pitxarra-bete ura ustu.htm (1 of 4)14. ¡Arek ematen zigun bildurra! Oraingo ixiltasuna geroko iskanbilla bai-zan. denbora bateko «La Fraternal». ¡ixo!». pa'gritar. sí.. Len aipatu degunez.Donostia XIII Sasian zarata Txomin-ek itzaldia irakurri zuaneko toki berberan. «La Fraternal» famatubak orren bera etorri biar zunik! Beti-beti «La Fraternal» gorengo tokiyan egon izan da Donostiyan. baldin asperasper eginda jendea loak artuko ba-zuan. lendakaria pozik arituko zan irakurri t'irakurri arratseko amabiak arte. «La Fraternal»-eko tokirik ederrenean —ez ain joritua— sozio guztien billera zala. aurreneko.. «Unión Artesana»-rik izan ez-izan.

lau lagun t'iru talo. Txiliña autsi zitzaion. orren truke Dios Momo-k edozeñek alako bi baliyo zitun ta orretxengatik biartu giñan bat gutxiyo egitera. pixka bat baretzeko arrenka eskatzen zien. Lendakariak ixiltzeko ta iñork ixildu nai ez. Orduan diruzaiak asarreturik: —Gure maya ondradu ez falta t'ez sobratu.. doi-doi nabaritu zan an sortu zan zalaparta ta iskanbillakin.Agustin Anabitarte . —¡No metes custiones ensima una otro! —¡¡Fueraaa!! —¡Viva la «Unión Artesana»! —¡Abajo «La Fraternal»! Orduantxe zarata gorria. Ta zarata aren erdian batek atera zuan burua beste guztien artean. ta ola autsi ta Xanti Zalakain buruzpera erori. jauna —askok.. baizik bat gutxiyo. Erderaz ikasteko Pasaya-n gau bat pasatzia asko dezu. Izlariak: —Aizu. ta lendakariak berak egin-aal ez zuana. Dios Momo-k iya tira-bira egin zun eta orduan dozena pare bat kristau ito ba-zan ¿zeñen kulpa izango zan? (Txalo ugariak jo zizkioten izlariari).12. Lendakariak itzegin nai ta batzun-batzuk uzten ez.htm (2 of 4)14.. naiz abots ederrez esan. beste iñork baño diru geyo gastatu «gendubela». ¿Diruakin zer egiten degun? Biar bezela gastatu. Kalean zijoazenak arritu egiten ziran «La Fraternal»-eko goian zer ote zebiltzan. batzuk «ixo»-ka. Beren exeritokitik altxata nasteka asi ziran izketa bizian. Si era la invidia tiña. cuántos tiñosos habría. —Guk eztegu ez lotsagarririk ez naskagarririk egiten. Txistuka ere asi ziran. Ama Birjiña Erremediotakua ¿ba'l dakizu nun don? Tolosa-tik beraxio ta Irura-tik goraxio. ori!».. Zutik jarrita. —Ezta ere. bultzaka bazan. ate-ondoan ez zan Kurrutako-ren arrastorik.. Ta tira-bira egiteko arriskorik etzan izan. Ordua aurrera. ojuka ba-zan. arek egin zuan. eztu iñork aitatu Mirador de los nigrománticos. Esta sosiedá se paga al contao las fauturas y cuentas. http://www. Oraindik eztu iñork aitatu emen arren edertasuna. Ba'zirudian ez zutela aspertu bear. oyek gustiyak egitzat emanda e' («¡Gezurra!» —batek) erriyari atsegiña eman biar zayo ta erriyak estu atsegiñik izan «La Fraternal»-en lanakin. —Bai. Jo ta jo lendakaria.Donostia ezik naskagarriya! (Lendakariak ixilerazten du jendea). bi besoak zabaldurik. Batek: —Malo. Ala ari zan: —-Esan besaigute nai ba-dute arkitetorik onenak egin situstela «gure» karrosak.2010 22:04:55 . Katelejuakin baño askoz obeto ikusi emen zitun izarrak. naiz biar genduken guztiya ez izan. besteak karraxika. Geientxoak baretu ziran. alajaña —izlari moko-luxeak.. Anton Zurrut-ek bere txamar beltzakin deadarka jarrita beregana biurtu zituan buru guztiak. Gu emen an baño askoz sosiyo geyo ¿zer egiten da gure diruakin? «¡Ori.susa-literatura.com/emailuak/anabitarte/dono13.. Lendakariak ezin ixilerazi jendea.. —Bai. Noizbait ala esan zuan: —Gure karrozak etziran «Unión Artesana»-koak baño bi gutxiyo. Gure karrozak danetan itxusiyenak eta «Unión Artesana»-k baño bi gutxiyo. lendakaria gogotik saiatzen zan ixildu zitezen.

Agustin Anabitarte - Donostia

Orduan jo zizkioten lenbiziko txaloak Antton-i. (Diruzaia gizon moxtaka bat zan eta begiratu zorrotzaz begira zegokion Antton-i eten gabe. Diruzaiak ba'zekian zergatik eta baita Antton-ek ere). —Erriya beste juesik esto ausi ontan eta erriyak nola artu dun ederki dakigu emen gauden denak. Oraindañoko gustiyan «La Fraternal» isan da Donostiyan sosiedadik bikañena jayak antolatzen eta soriyoneko junta au asi zan eskeostik esta gausa susenik etxe ontan. (Berriz ere txaloak. ¡Diruzayaren arpegi zitala!) Baño emagun noisbait gausak susenduta erriya aguro astuko litzakela, ¡baño ori es da okerrena! Gu emen gaude, Iñigo-kalian Sanpansart-arratsian ederki «sanpatu» giñusenak, —Zurrut-ek beintzat ala zion— geren buruak naiko larri ikusi genitunak eta guri «satisfasiyorik» eman es? (Diruzaia gero ta geiago begira. Antton-ek ez-ikusia egiten zion). ¿Arritzekua al da emengo sosiyo geyenak etxe au usteko asmotan egotia? —Bien, Antton —ta esku-zarta beroa jo zioten guztion artean. —«Gure» sosiedade ontan ikusten diran gausak... Altxatzen da diruzaia suminduta ta karraxika esaten dio: —¡El que no son sosios, fuera! —Saber no se quita nada, hombre. —¡¡Fuera!! ¡Antxen sortu zan istillua! Lendakariaren aginduz etxe-zaia asi zitzaion bultzaka Anton Zurrut-eri. Sozio batzuk ere bai. Besteak, ordea, tira txamarretik, ez joatearren. Batera ta bestera an zebillen Antton gizajoa naiko bultzaka artuz. Xanti-k ala dio: —Toki onian jarri aiz fandangua jotzen. ¡Aiek ojuak! Nolabait ateeratu zuten eta orra astorik onena zintzarri gabe utzi. Gizajoa eskalleran beera asi zala ala zion jantziari begiratuta: «¡No es cosa más rabia lo que me da, una ropa limpiao y planchao y roto... Todos los pamparrones así se pasa. ¡Cuántos hablan el que no tienen que hablar!» Ordea, eskaratz-ateetera iritxita zankoa altxatuz: «Eun d'eun, berreun ¡Biba Astigarraga!» Ta an joan zan. Goiko bizitzan ekaitz izugarria zebillen. Sillari adarra kendu ta aidean bota zuten. Eskerrak, motza izanarren, diruzaiak burua makurtu zuala; bestela garbituko zuten. Ta burua makurtuz batean kalerakoa artu zuan arek ere. Makilla geiago kentzen asi ziran ta alako batean ¡plast! Manterola-ren irudiari kopetan jo zioten zartakoa ta, kristala zartatuta, eguzki-antza artu zuan kopetak izpi ta guzti. Bide batez Iparragirre-ren irudiaren ertza jo zuan makilla berberak eta au berriz dingilika asi zan gitarra magalean. Pi y Margall aurrekoz atzera jo ta goitik beera erori zan. Argi-ontzi bakarra ere ez zan osorik gelditu. Zozoa zan, birigarroa zan, sasian zarata zan. Beste batzuek naiago zuten zenbait gauza osorik... artu alde egiterakoan. Alaxe ezkutatu ziran libururik ederrenak. Geroztik ez zan martin-arrantzalearen arrastorik ikusi.
http://www.susa-literatura.com/emailuak/anabitarte/dono13.htm (3 of 4)14.12.2010 22:04:55

Agustin Anabitarte - Donostia

Ormak ezik zutik zeuden gauza guztiak lurra jo zuten, ¡ta ormak jo ez zutenean! Ildegia zirudian. Adarrak beso-ezurrak ematen zuten. Onela ustu zan jendez etxe ura ez geiago iñor etortzeko. Ta «La Fraternal» zarrako sozioak «Unión Artesana»-ra joan ziran, Zanpanzart-arratsean ukabilka ta makillaka ibilli ziran besoak alkarrekin maiteki laztantzera...

© Agustin Anabitarte

"Agustin Anabitarte" orrialde nagusia

www.susa-literatura.com

http://www.susa-literatura.com/emailuak/anabitarte/dono13.htm (4 of 4)14.12.2010 22:04:55

Agustin Anabitarte - Donostia

XIV Santo Domingo-iturrian
Irutxulo-n bi iturri ziran, errikoak, San Telmo-kalean: bat Santo Domingoenparantzan, bestea San Bizente-elizako «koxketan». Bi iturri orietara bestelako jendea etorri oi zan. Enparantzako iturrira, batez ere, aldameneko soldaru zarrak; ogia egosteko labea antxen ondoan zeukaten. Baita ere, iturri onetara, inguruko neskatxak etortzen ziran; txanda eskatu, sullak lurrean jarri, bertan exeri ta ukalondotik ere itza zeriotela, zai egoten ziran, izketan goiak eta beak nastuz. Koxketako iturrira joaten ziranak, guztiak doi-doi erritarrak ziran: Apalategi-eneko okiñak eta beroien idekoak, eta bertako etxegintzaetan aritzen ziran piontzakoak. Bai soldaruek eta bai erritarrak ura eramateko alako barrika-koxkor luzeak izaten zituzten; barrikak erdian zabalak ziran, lodiak. Mutur batean exerita, bestea altxatzen zitzaion barrikari. Eta tankera onetan jarrita «Iriyarena»-edo txistua jo ta beatzekin muturreko ola zabala jotzen zuten orobat. Eta onelatsu egoten ziran zai. Madalen enparantzako iturriko tarteko zan, Plaza Berritik bertago zeukanez geroz. Arratsalde artan soldaru ta neskatx tarteko naste artan sullaren gañean exerita zai zegoan. Anton Zurrut eta Joxe Ogi San Telmo-kalearen barrena batetxoan etorriak zirala, Madalen-en ondora joatea otu zitzaien, destañaz artuko ba-zituan ere. —Agur, Plasa Berriko erregiña —bota zion Zurrut-ek Madalen-i. Baño Antton-en agurra nolakoa izan zan jakiteko, irakurleak beste zerbaiten dakiana bear luke. Donostia-n bost erregin izan izan ziran sasoi berean: Kaieko erregiña, Loyola-ko erregiña, San Martin-go erregiña, Ategorrieta-ko erregiña ta Arrandegiko erregiña. Batzuk beren edertasunaz jartzen zituzten erregintzat; besteak errian gaingañekoak ziralako. Norbere auzoan oso aipu aundikoak izaten ziran. Donostia-n beti izan oi ziran neska polit'askoak. Aspaldiko esaera zarra zan: «Zein emakume ederra, donostiarra dirudi». Donostiar eder batzuk oso ezagunak izan ziran Donostia guztian eta iñolazko erderazko izenak jartzen zizkieten: la Dama Imperial, la Polla Real, la Divina Pastora... Orain irakurleak ba'daki Anton Zurrut-ek Madalen-i «Plaza Berriko erregiña» esan zionean zer esan zion. Bai Madalen-ek bere aldiko eldu: —Agur, «Pixepel»-eko Kurrutako (Anton «Pixepel»-en bizi zan). —Ni e'naun Kurrutako; ni naun Zurrutako. Aitortu bear degun gauza auxe da, Madalen-i Anton nazkagarria ba-zitzaion ere zer parregin eman ziola «Zurrutako» arekin: «au astua —egin zion— asto guztik ez dira Igeldo-n». —Aizan, Txomin eta or ikusi dizkiñagu... —zion Joxe Ogi-k. —¿Nun?

Orduan

http://www.susa-literatura.com/emailuak/anabitarte/dono14.htm (1 of 3)14.12.2010 22:04:56

Madalen. Ta Madalen-ek zionez onek ere belarrieri kosk-egin ainbateko aboa omen zeukan. Lenguan oso itzaldi polita egin emen ziñan. —¿Musiú. dantza ezan ba' —berriz ere. noski. Ta Zurrut-ek «gaixtua sera. Atotxa-ko astoa bi olo-zamukaen erdian bezela— utsagatik ez zuan sulla aien buruetan ustu. Antton-ek: —Madalentxua. dantza ezan ba'. kiloko ogiak artu ainbateko abuarekin esan —destañaz erantzun zion Madalen-ek. Onela agurtu zuten neska sasoiezko ura: Joxe-k: —Ai Madalen. Madalen. ala deitu zion Zurrutek. —Aizan. —Orra.Agustin Anabitarte . batez ere gazta Idiazabal-gua baldin ba-da.htm (2 of 3)14. Asten naun ogiya ta gazta jaten.com/emailuak/anabitarte/dono14. ¡Ik daukan suertia! Berriz ere neska ederra egongo aiz. el aroma de las fondas ari zan iñor konturatu gabe ta Madalen-ek atzea ematen ziela. Ta zalako kanta artan frondas esan bearrean. An joan zan «Fransuá» aulkigillea. sullakin ura eramaten ari diran ezkeroz. bonita muquer para mi! —besteak. eo txonkatillak nere ukabilla añakuak isan eta nai aña pixu gañian jarrita eroriko es aiselako? —Utsa litzake sullakin ibilli-biarra noizian bein mozkorrakin egotia suertatuko ez balizaiguke. Ta urari arretarik ez eta ango izketara bai. Sulla beteta buru-gañean jarri ta abiatu zan Madalen. Zuen etxian pozik egongo zerate. Ta ixkiñeko aulkigille prantzesa ondotik zijoala.. Joxe Ogi-k iñolazko bideuztea egin zion itxuretan. neskari begira. le gusta morena? —¡Oh. Antton —lepazamarrean jota— en la fonda buenas cordonises suelen estar. Barbara-eneko sardin-zar erriak janda baño obeto bizi aiz.Bretxa-n barrena zaldiz zijoazela.2010 22:04:56 . Joxe Ogi —esanda.12. urrena gazta gutxitxo ta beste puska jan-biarra etortzen zait. soldaru batek edo bestek aieri parrez ikusita irria ezpañetan ere.Donostia —. Urrena: —E. http://www. Madalen» esan ziolako oni ere: —Zu ere ba'zinjuazke Miranda-ra. kalera gutxiyagotan ateratziatik? ¿eta orrenbeste ur nola eraman dezaken? —Eta zuk ainbeste ogi ¿nola jan dezakezu? ¡Auxe da legamiya! —Esango diñat. Ta Madalen zerbait irri-egiña zala. Madalen burugañeko tontorrarekin galbai zarraren zuloa baño lasaiago San Telmo-kalean barrena zijoala. sulla jarri zuan iturrian txanda etorrita. —¿Ta iri abua txikiya daukanalako ematen al diten sulla?. abuan ura eraman dezakezula. ¡Eskerrak Patxillardegi-eneko arduari! —Mau. Ango sulla-jendea pozik zegoan bateko ta besteko ziriekin. ez adi asarretu —asi zan Joxe Ogi— orren sul-aundiya ¿zergatik ematen diten iri. beste ogi-puska artzera biartuta egoten naun. Bein ezker-eskubi jarrita erdian artu zutenean —"anima apartatuta". —¿Pozik al ago?. Etxera-bidean zijoala lagundu egin zioten arako kale-muturreraño ibilli bitartean Joxe ta Antton adarra jotzen ari zitzaizkiola.susa-literatura. Ta Joxe Ogi kantari asi zan. ¿Pozik al ago?. Gazta bukatu baño len ogiya aitzen ba-zait. ura gañezka asita ¡ango ojuak! Sulla buruan bat baño geiago ziran geldituak ikus-nai.. Ta gazta zarra dalako ta Apalategi-eneko ogi koxkor biguña dalako. (Ta txanda zetorkiola iturri-ondoan jarri zan). Ta an gelditu ziran biak. neurriyak eztizkiñat beñere elkartzen eta bete-bete egiñ-arte e'naun gelditzen.

Agustin Anabitarte - Donostia

Joxe-k: —Ire billa nebillen. Antton-ek: —Eta ba'nua. Ta joan ziran. Madalen Plaza Berriko etxera irixtean, Anita-k edo Katalin-ek zerbait esango zioten orain ere. «Errotan beta ta bidean presa».

© Agustin Anabitarte

"Agustin Anabitarte" orrialde nagusia

www.susa-literatura.com

http://www.susa-literatura.com/emailuak/anabitarte/dono14.htm (3 of 3)14.12.2010 22:04:56

Agustin Anabitarte - Donostia

XV Biotz-nekea
bakarrik zegoan lan-gelan. Aita, atera-berria. Ta, edo eskuari atseden emateagatik ala zenbait gogoetari buruan toki uztearren, idazteko luma utzi ta, ukalondoa mai-gañean, burua ezkerreko eskuari erantzi zion. Gelan, ixiltasuna. Etxekoak, ala ere, nabari ziran. Kattalin, etxekoandre-ordea, ta Madalen «txoralda», arek esan oi zaona, ari ziran bien arteko: —¿Ez al den otzik kolko zabal orrekin? ¿Juiziyuan al ago? —Ez det ezertxo geyago jantzi biarrik. Loriya daukat soñekua, barrengua ere loriya... —¡Aaa! ¿Lori-lori ua arta'? Oraindik amak esanak goatu biar zaizkin lau bider. ¡Eru ori, antxen ori, ez besteñ ori! —¡Ni e'naiz erua! —Obe, obe zintzua izanda e'naiko lana dago bizitzen. ¿Ba'dakin ze'ordua dan? —Bai, egingo det. —¡Egin egin biar den; aitu utsakin ez gaude ondo! Baño Txomin-ek euria ariko balu baño arreta geiagorik ez zion jartzen aldameneko ezertxori ere: barrenen zerabilkian arek korapilloa. Aien izketan-ariak ez zion nasterik ekartzen, naiz-eta Madalen-ek larrutik atera etxea. Lanak egin arteko bare-aldia izan zuan; orain, ordea, barrengo kardaba aren burrundarak kezka berritu ta goritu zion. ¡Mutil gizajoa, orrelakorik...! Ta illak illa aldean daukala, zenbait illabete atzerako oroimenak aztertu ta milizkatzen zituan bein eta berriro. ¡Ezer ba-da ta biotza! Ontzi ori orrera ezazu, adiskidea. Orain urrengoan Txomin ondarrean izan zanean lengo tankeran Chomin ikusi zuan jarrita, bigarren aldiz. Ta Txomin-ek Kandi ta ondarreko letrak elkartzen zituan, naia arengana zijoakiolako, gero ta atsegiñago bai-zuan. Bera balitz, ez litzake gaizki, alegia; eta bera ez izatekotan, ¿nor izan zitekean? Ez da ezer gazte bat geiago kezkatu lezakeanik onelako edo alako norbaiteri gogokoa zaiola esateak baño, noski, nor-nor dan esan gabe. Ta orrez gañera Txomin-ek Kandi-renganako gogoa zeukan. Ondarreko izena berarentzat jarria zala ez zuan al-oterik bigarren txanda onetan. ¿Neskaren batena al zan? Ez jakin ba'; beste aldez ezetz esan zitekean. Azkeneko aldian auxe oartu zuan: oin-atzak uretatik etorri uretara biurtu zirala, zana-zala txalupa batetik jetxi ta ostera sartu balitz bezela. Ta oin-atzak txikiak zirala ¿mutillen batenak ote? Ta mutillena izatekotan ¿zer egitekoa zeukan berarekin? Orretxengatik, kezkak aienatzearren, orain urrengoan izan zanean, Chomin zerizkionaren azpian, ¿Nor aiz? jarri zuan berak. Ta eragin ari zala, ain garaiz ta berak txaluparik ikusi gabe nola izan zitekean galdetzen zion bere buruari. Geiago eragin eta Kandi-ren itzaldiaaipatzea gogoratu zitzaion. Ongi iruditzen nonbait, zion. Ta iñoiz baño itzaldia bota izateak orduantxe poztu zuan. Zutitu zan. Paper batzuk alkartu, sonbrerua jantzi ta zoaz, joan zan. «Agur» esan zion Anita-ri alde-egiterakoan.

Txomin

http://www.susa-literatura.com/emailuak/anabitarte/dono15.htm (1 of 4)14.12.2010 22:04:57

Agustin Anabitarte - Donostia

Betiko bidea artu zuan ondarrerako. Orain, udara zala-ta, begien pozgarri zegoan ondarra. Udarak «kanpotar» asko ekarri oi zuan Donostia-ra ta ondarreko itsas-kolko artan busti-aldiak maiz artzen zituzten, naiz guztiak igarilariak ez izan. Donosti-ureta, diru-meta. Erdi-aldeko ondarra «kaxetaz» josia zegoan eta itsasbeera zala-ta, kaxetak urondoa eramanak zeuden errenka luzean. Andik zijoan Txomin zerbaiten egarri. Aurreragoko egunetan ere izan zan, baño ez zion erantzunik arkitu bere galderari. Oraingoan, batez ere, larri zijoan. Bakartsu egon oi zan baztar artara abiatu zan, beti bezela, Loretopia-ko baztar artara. Zerbait ikusi zuan. Norbait ibillitako aztarnak begitaratu zitzaizkion. Larritasuna biotzean bertaratu zanean auxe irakurri zuan: I ez, zu. Aztarnak ura-bitartekoak ziran eta ezereztu nairik ibilli zan, zana-zala. Orra ba' kezkak berritu. Mutilla izatekotan «¿Nor aiz?» galderari «I ez, zu» erantzungo al zion? Ta neska izatekotan ¿txalupan ibilliko al zan ortarako? Nola edo ala, neskaren itxura obea zeukan. «I ez, zu» berriro irakurri zuan. «Zu» orrek ematen zizkion lanak. Noski, Kandi-ri ika ez zitzaion arituko, bururatu zitzaion. Ta neska izanda ere ¿ez al zitekean beste bat izan? Ez uste. Egia, neska baldin balitz, ausartu xamarra zala iñoren izenarekin orrela ibiltzeko ta ez bein bakarrik. Orrek ematen zion nekea Kandi izango ez zalakoan; artean Iñauteri-ko izketaldian erreztasun-antza eman zion. Txomin-ek atzerako bidea artu zuan. Gogoz galdetuko zion edozeñeri artaz zer zerizkion. Ez, baña, iñori ajolik berak bakarrik jakitekoa zana ta, galdetuta ere, iñork ez lioke argi berririk emango. Buruari ari ta ari zitzaiola, bi gauza auek artu zituan egiazkotzat: letrak berari egiñak zirala ta oin txiki aiek ez zirala mutillenak, «zu»-kako arek ongi-ongi adierazten zuan bezela. Neska ori nor ote dan bego urrengorako, zion; alegia burua geiegi nekatzeko bildurrez. Ta Judua-eneko ondoa gogoratuta, ura izango zan azkeneko kasketa. Orrela ari zala ia errian zan. Ta pixka bat geroxeago, Esnategi-kalearen barrena, Judua-eneko parean zan. Kandi-ren aztarnik ez: oartu-asmoak, beraz, utzi egin bear. Judua ikusi zuan eta orduan konturatu larunbata zala. Denda itxita zeukan eta igandetan, berriz, idiki egiten zuan. Sudurrak arrano-mokoaren antza zeukan; bizarra zuria, begiak txikiak. Juduak mora-antzeko alaba beltzarana zeukan, oso polita, ta mutilla berebiziko biurria. Oso gizon atsegiña, itzegin-zalea. Erriko istorio-mistorio guztiak ba'zekizkian. Ta norbaiten egiteko txarren bat aitatzen ba-zioten, «¡vaya qué cristianos...!» (¡a zer kristauak...! ), esaten zuan.

musu gorridun eguzkia, egun-argia, itsasoan itotzen zan. Orduantxe Txomin etxe-aldeko bideari lotu zitzaion. Gure gaztea, triste Gaztelumendiko ingurua artu zuan egurazteko, agidanean bakarrik ibiltzeagatik. Kezka ura ezin iñola kendu. Kezka batetik, tokia ta garaia bestetik, oso biotz-nekatua zijoan Txomin... "Biyar eguna zabalduko du". Eguzkia itsaspean sartu zanean, lertu balitz bezela, azkeneko izpiak zeru zabalean irratu zituan. Txoriak ingelesen illobietatik igeska asi ziran. Itsasoko ur zabalari, arraibizitegiari, gaua zetorkion. Orain une bateko zelai urdiñari kolore bizia oso aldatu. Bere oñen otsa nabari-nabari zitzaiola, Txomin erri-aldetik azaldu zan. Emendik, mendiondoko erriaren oiu ta deiak beeko kalean bezin argi entzuten ziran. Ta bidean beera
http://www.susa-literatura.com/emailuak/anabitarte/dono15.htm (2 of 4)14.12.2010 22:04:57

Orduantxe

kotxu baten urren zijoan arrapatu nairik. ixiltasunak ematen zion lekuarekin. leku itxia ta oraindik aizea epela zegoan. Ogia. tellatuak goraka. © Agustin Anabitarte http://www. ikatza ta zenbait gauza batean saltzen zituzten dendaetan. Azken-azkena. au gauza! —¿Zenbatian dezu? —Bost kuartuan. beti asarretu biar al det? Biñipin beorrek erositako arrayakin ez degu gona ederrik erosiko. —¡Bostian bi! ¿Ostuta daukatela uste al dezu? —¿Zenbat egin du ba' arruak? —Neri «de balde». etxekoandre. besoak sabelaren gañean.. ¿orrelako arrai bastua ta preziyo ori? —Etxekoandre. bañan orrengatik baliyua ba'det. ¡Ai. kaka jan biarko dute zuen apupiluak.susa-literatura. ardotegiz ta sagardotegiz josita zeuden kaleetan barrena. Zoaz beste muturrera ta ara zer entzungo dezun: —¡Akula bizi-biziyaaa. Ta erriko kaleetan barrena asi zan. bastua.! Ta karraxi bixi ura kaleetan barrena sartzen zan. akulaaa. Poliki-poliki.htm (3 of 4)14. Orrenbeste berriketa ez erosteko.Agustin Anabitarte . —Jarriko nazu merkio. ez.. Kaieko mutil biurriak poza ta algara gañezka zerabilzkiten: oñutsik. arratseko ordu jakiñetan zaldiak bakarrik ukullura joan eta gizonak beren etxeetara joateko laguntza bear izaten duteneko kaleetan barrena.! —¿Zenbatian? —Lau kuartuan. Arrapatu zuan.! ¡Ai.. Txori bat. akulaaa... etxekoandreak ate-ondoan exerita. lasai.Donostia zijoala. Arako tximini beltz arek gizon bat exerita ematen zuan. —¡Akul. zanko beltzak agiri. karraxiak kaleetan barrena galdu ta urrena alkarrekin topo egiten zuten.. len esan degunez. umeak atzetik. ¡Akul.. —¿Emango al nazu bi kuartuan? —Baño ¿ze' karajo.» zure diruakin. Txomin Plaza Berrira iritxi zanean. —Ez. itzalak arrapatzen zituan.. iru kuarto..com/emailuak/anabitarte/dono15. Txardin-saltzaleak bata bestearengandik aldenduaz biziro zabaltzen ziran erri guztian. —Ene ba'.. San Bartolomé monja-etxe aspaldikoa ta Adarramendia. urrengo batian izango da. —¿E? Zuaz «al k. Garai triste artan giroa aldatzen asi zan. gizon eta emakumeen artetik urduriki korrika zebiltzan.12. ni ere alaxen naiz.. au akulu ederra! ¿Zéñek náidu? Ta. orrenbeste berriketak egiñazten. Onelakoxeak ziran Jarana-ko saltzaleak.2010 22:04:57 . —¿Zenbatian nai dezu ba'? —Bostian bi. iges bezela. eguzki-galdatan zeudela..

Donostia "Agustin Anabitarte" orrialde nagusia www.susa-literatura.com http://www.Agustin Anabitarte .com/emailuak/anabitarte/dono15.htm (4 of 4)14.susa-literatura.2010 22:04:57 .12.

htm (1 of 4)14. Ta gau-suen ondoren Zurriola-n jotzen zituzten fandango ta ariñ-ariñak lotarako ederki galetuta uzten zuten jendea. Bolla. arkupeetari birak eman eta etxera. bein edo bein danbada ikaragarria bota bear zuanean. . bestetan bakarra ematen ba-zuten ere. zezensuzkoa azaldu zan Zurriola-n txinpartak zerizkiola. Bi gizonek eraman oi zuten gerriraño sartuta ta lau ankaen itxura emanik. udaran. Egunezko jaiak aspertzeko edo nekatzeko naikoak ez ba-ziran. jo. Teatro Circo-n ere zerbait ba'zan. Igandero egiten zituzten gau-suak. ondartza ezin politagoa. Teatro Principal-ean. apal-ondoan berritu egiten zitzaizkieten indar eta kemenak. Urumea-ondoko Zurriola-n jende apain-jantziaren eguraztea izaten zan. «¡O. Bayona-ko oñetakoak.susa-literatura. berriz. Izan ere erria txukuna.Donostia XVI Patroia aurrak. Agidanean aspaldian idi ala bei biziduna izaten zan. Urteko egunik ospatsuenak Iñauteriak eta Dagonillaren amabostgarrena izaten ziran. Arratsean Plaza Berrira. erri-inguruak alaiak eta donostiarrak berebiziko abegi oneko jende jostagiña izan. Iriyarena jo ta arekin bukatu ziran egun artako http://www. Campión eta Ayani dendetan erruz saltzen zieten kanpotarreri: euritakoak. arrotza. itxurazko zezen txingarduna ibiltzen zuten. turismo itzarik sortu ez ba-zan ere. Ta jan-edan "poliki" egin zutela. Goizetik asi ziran itsasotik ontziak etortzen. Prantzes asko ziran etorriak zezenetara. barrengo bi lagunak alkarri estututa larri asko egoten ziran bizkar-gañeko arek lertu bear zuanean. jostalluak. Bayona-ko galtzerdiak. ureta-jantziak. Zurriol oso ikusteko aukeran.com/emailuak/anabitarte/dono16. Kafe-etxeak. Gros-eneko ondartzan. Erritar batek eskatu zuan linterna mágica-ko ikustaldiak egiteko musika bitartean.12. Bayona-ko kutxak eta baita ere Bayona-ko urdai-azpikoa.. Ta ¡eleak dira!. ba'zan Donostia artantxe zanko-jokoa ta jostatzeko gogoa. berriz. arako gogoa ederki zabaldu zan. Ta gogoak eman-ala dantzatuta gero. San Martin-ondoko Zezen-Plazan Lagartijo ta Frascuelo-k zezenketa ikaragarriak egiten zituzten. Egun onetan mezetan exeritzeak bi kuarto balio zuan. oi bezelako jai ederrak egin zituzten urte artan. Ta egun onetan. Txistua. aurzaiak eta soldaruak ibiltzen ziran. zuten.. Non-nai musika ta alaitasuna.Agustin Anabitarte . Ta txingarduna ezik.2010 22:04:58 Zelaian. baño arrisko aundia ta. izan zaitez zorionekoa!» Zezen-suzkoaren ondoren. Zezen-suzkoa itxurazko zezena zan. Ordea. Donostia-ri aspaldidanik datorkio arrotzen gogoa. Santa Maria ta San Bizente-elizaetan meza nagusi joriak. itsasbazterrean. Donosti-ko zezen-suzkoa. eskumakillak. ta jendeak dantzatu. beteak. Beraz. Compañía de zarzuela con la eminente tiple Dolores Franco de Salas. Jendea erruz kaleetan. Plaza Zarreko Café del Comercio-n ere jende asko izaten zan.

¡Treñeru-estropada! ¡Donostia-n bertan! Udara artako jaiak ez ziran bukatu. Zenbait egunez aurretik asiak ziran Orio-n donostiarrak aipatzen estropadari buruz ez dakigu zer-nongo akiakuluekin. Edo ain apostu aundi ta ugariak egin eta galtzeko bildurrak atzeratzen zituan patroi izanak. sagardotegietan. Ala ere oriotarren aupa arek une bateko pakea ekarri zuan.htm (2 of 4)14. estropada bikaña ikusi bear degu. udazken-aurretxoan. Ezta akatsik ere ez zioten jarriko oriotarren deiari.2010 22:04:58 . Baño oraingo onetan ezin ba' ain erraz bat aukeratu. Arraunlariak bai ta patroirik ez. egonak etorri. ¡Jainkoak guarda! Orio-n. Oriotarrak eta donostiarrak ixildu ziran. kaietarrak eta kaletarrak. Aritu bear duanak jakin oi du zenbat egiñal egin bear dan irabazteko. donostiarrek beste ainbeste jokatu nai ba-zuten. lengo uts artan zeuden donostiarrak. treñeru-estropada ta aupaka. ala norberak baño besteak obeto egitea uste. Emendik arako ere ordain ederrak bidaltzen zituzten. Ta arraunlariena bat eta patroiarena bestea. zion. kale-buruetan. Txomin-engana jo zuten. Egun aietan ez zan arrantz-ontzirik Donostia-tik Orio-ra joaten. aboz-abo erri guztian zerabilkiten gudu arek baño.susa-literatura. aguro erantzun nai izan zuten eta ba'noa batean ogei milla errialak osatu zituzten. Alegia patroiak zenbait urtez gorakoak bear dutela izan. Ta sendo egin ere. «¿Noiz ezagutu dezute ogeitazortzi urteko patroia treñeru-estropadetan?». Donostiarrek erantzun bear. ez zuan nai izan. irakurlea. Berandu astetik kaltea letorkiekean.com/emailuak/anabitarte/dono16. oriotarrak ziran donostiarrak baño geiago. naiz-eta beste batek ospa irabazi. Donostia-n ez bakarrik erantzun. Ez-eta Orio-tik Donostia-ra. donostiarrak asaldatuta zeuden asi ziran esamesaekin. urteek asko erakusten dutela ta une bateko irabazi-galtzeak errezago zoratzen duala gaztea zarra baño. Istillu gorria zegoan ba' Donostia-n. Baño noizbait leia arek autsi bear ta autsi zan. Oriotarren etxeak aurretik leioak. Donostia-n ba'ziran estropadetan aritutako patroiak.Agustin Anabitarte . Ta Orio-tik aupa-egin zuten. Baten-batek «an ere amak semeak egiten dituzte» esan zualako. Zakurrak eldu bear duanean zaunka urri. Lotsa tartetu zitzaien. Alde batekoak eta bestekoak irain gutxi. Toki guztietan beste arazorik ez zan nabari. larrutu egin zituzten easotarrak. Ezerk ez zezakean donostiarren donostiartasuna geiago txospertu. donostiarrak etorri zitezela lenbizi beintzat. Zaletasuna ezik Txomin oso patroi yayoa zan. Onen-onena ate-txokoan gelditu zitzaigun.Donostia jaiak. liburu onetan esan izan degu Txomin-ek patroitzarako nolako zaletasuna zeukan. Egunak joan. Arraunlariak berak baño. nonnai ta nornaik beste itz-gairik ez zuten. Ordea. ango gaizki-esanak donostiarreri belarriratu zitzaizkien eta. Alaxe bukatu oi dira nornor baño geiagoko leiak: atzenean aupa-egin eta biak erdira. auek ere oraintxe bero-bero asi ziran. patroia ta arraunlariak nortzuk izango ziran ez bazekiten ere. bat baño geiago. Ardotegietan. Ta donostiarrak gora ta donostiarrak beera. galtzen ez ba-da. esan degunez. Orio-n gai zeuden noiz nai jokatzeko. ¡Alperra errotaria! Beraz. baño Donostia-n doi-doi arraunlariak autu ba-zituzten. Baño ezta Txomin-ek. ia jan zuten.12. Donostia-n donostiarrak arraunlari obeak. Ta erantzungo zuten. oraindik bukatu-gabea. Udara http://www. Ogei milla errial jarri zituzten notario baten eskupean. ¡Eta nondik etorri nor-nor baño geiagoko ura eta Orio-tik! Bai. itz eta gar geiago ibilli oi du jokatu bear ez duan jendeak.

Azkeneko izketak antxen bukatu bear zuten eta. Baño ¡uraxe bai arazo gaitza! Iñoiz orrelakorik ez zuten ikusi. mundu guztian.. Ta treñeru bizkorra. ezta Kandi-k ere: beretarrak irabaztea nai zuan eta Poli apur-apur egitea. donostiarra izatea bestelako arrazoirik gabe. bigarrena berak ezik beste iñork ez zekian. burrukatu naiez. treñerua osatu zuan estropadetarako. baita patroi-gai guztiak. Donostia-k. treñero gajoak atzeraka egiten zuan nekatubildurrez. Beretarrek irabazteko gogoa ain aundia zalata. Erriko zarrenak an ziran. Ordukoa ez zuten jotzeko beintzat. Ta orduraño Txomin-ek jakin ez beste aldeko patroia zala... biziduna esan liteke.htm (3 of 4)14.. Treñeruak lezake. Izugarrikeria iruditzen zitzaion Poli-ren Kandi-renganako asmo utsa. Donostiarrek ez zuten beste gauzarik buruan egun aietan: Txomin zala. Poli izaki Kandi-k Orio-n egonaldiak egiten zituanean zaletu zitzaion ogeitamalau urteko gaztea.susa-literatura. ezerk eta iñork ez du izketarako gaitzen: branka.. Ta bat-batean aitzakia bururatu ta patroi azaldu zan: Poli gaztea zanez. beste gaztea jarriko zitzaion aurrez-aurre. Edo ala iruditu beintzat Txomin-eri gogoeta aieri leku geiegi ematen zienean. ¡Uraxe zan donostiarren treñerua!. urrutitxoan. Alaxe oi ziran saiaketak. egun aietako saiaketan treñerua legorretik artu ta lagun askoen artean eskutik artuta uretaratu zutenean. Ta orrengatik. Treñerua. biotza pir-pir gozaren pozez egoten ziran.. patroiak andik eta batzar artan bertan atera bear zuan. treñerumutillak zirala ta treñerua zala. Aretxek bai Txomin akullutu. Baño oriotarrak ere. Treñeruak ainbatek. beraz. beraz. ezin esan bigarren gogoa geiagokoa zanik. bizkortu. Treñerua. azaldu zan Txomin donostiarren abotan. Artean arraunlariak geldi. goiarro ura. Txomin zan egun aietan Donostia-ko gizona. ajolagabetu. Txomin zutik arrauna eskuan eta mutillak jo danak batean treñerua bizkortu zedin. baño ibilli egiten da. Auen ondoren zer-esan ugaria: sagardotegi-bitartean. Kofradian batzar bat egin zuten. Ta Txomin egin zuten patroi. Andik laister ziran estropadak. Erri osoak ez zuan beste itzegitekorik. aurrera zijoan. —iduriz— nekatu. Izan ere Txomin eta bere mutillak erakusten zuten batasuna. Alako zorrotzak ziran bearresten. Ta bitartean. Aurre-aldetik geiegitxo sartzen ez ote zan.Agustin Anabitarte . Treñeruak ez du izketan egiten. Norberak naita ezin ba-zan. orra non batek Poli oriotar patroiaren izena aipatu.com/emailuak/anabitarte/dono16. tostak-eta dirala.. Ezin lezatekean autu arek jarriko zuan kemena izango zuanik. edo alatsu..2010 22:04:58 . baño bai aundia ura ere. arraunean bear bezela egoten ote zuten.Donostia Txomin-en ustea zeukaten eta uste ez zutena gertatu. Erriek noizpeinka bear izaten dituzte alako kutunak. Txomin ez-ezik. ¡Bai gizon zetatsuak! «Bildurra» itza bota zuten norbait akullutuko ote zuten. mun egiteko baizik eta gero gerokoak. Errege bateri semea jaiotzen zaionean bezelako alaitasunarekin.. Zaldiak korri egiten du.12. Ta treñerua legunki irrixtatzen zijoala.. urteetan guztiak bai ibilli zirala esan litekean. auldu ta indartu egiten da. http://www. Ta edonor aukeratu ta uraxe beartzeko zeudeneko artan. saiatzen. baño jo-ala ibiltzen da. legorreko millaka begi arritu-itxuran. arraunak aidean zeudela ere. beti aurrera. Ezta txintik ere. toleteak.. Arraunlariek joko dute ta ibilli dedilla treñerua aalik eta laisterren. ez du leiarik jokatu Txomin-ek baño nai indartsuagoarekin. beartuko zuten zerizkiotena. Donostiarrek ba'zuten beren kutuna.. nai-ta nai-ez. Baño bai saiaketan bein asita ederki ibilli ere. sagardotegian eta oe-aruntzean. Donostia-ren izena eraman eta goien eutsi ala erortzen utziko zuana. Iñork. batez ere arrantzaleen artekoak. Eta orretarako Donostia-ra zetorren nor bera aña. arduratu. Txomin-ek bi gogo zituan irabaztekoak. naiz-eta umeen gisara usterik gutxienean ostikoz jo.

saio txiki bat. gogo ta nai ain sendoak. Larunbatean. estropada.htm (4 of 4)14.Donostia Berea bezelako gorputzak gorde litzakean. eta urrengo egunean.susa-literatura...susa-literatura.com/emailuak/anabitarte/dono16.Agustin Anabitarte . lertu gabe.12.com http://www. Aren osasunak iraun lezakean alako gogo biziari eusten.2010 22:04:58 . © Agustin Anabitarte "Agustin Anabitarte" orrialde nagusia www.

ez Beozi-ko bestelako indar-jolasetan. ondarrabiar luzea. Lengo erotua-ontzirik ez zan eta guztiak lurrin-ontziak ziran oraino.Agustin Anabitarte . bai ondarrean uretaraño etorriak. ez zuten iñoiz ikusi Euskadi-ko izbazter maitagarri artan zegoan añako edertasun eta aunditasuna. Gu ere Kai-atean ibilliak gera. erdizka legortarra ta erdizka itsastarra. Andik urrutiko balizak eta bira-emateak ondoen-ondoena andixe ikusten da. txapel txikia eskubi-aldera beeratua. ikustoki bikaña baida ura. Iñoiz alkar ikusi ez dutenek apostu galantak egiten dituzte. estropaden aldetik. an gizon izatea aski da. batez ere.com/emailuak/anabitarte/dono17.. bai goi-aldean. aterpe onetan bilduta ekaitzaren zuzenbide ta norañokotasunari antzematen zion arrantzale-jendeak. Arro dabiltz oriotarrak. ¿Nork konta lezake orain Donostia ederraren zabal aren ikustea? Ez Helesponto-ko estropadetan. Azpi artatik sartzen ziran errian kaieko arraisaltzale erritalariak. itsas-txamar urdin illunakin. Urrutiko tokietatik ere oñez etorriak ba'ziran.12. noski. alegia gaztaña baten gora-beeragatik ez duala iskanbillik jartzen. Ontzi berri aiek lengoen aldean askoz azkarragoak ziran... Asi Kai-gañetik eta Erregesoro. ez Megaro-n. Gaztelumendiari begiratu ta ia ez zan belarrik ikusten.Donostia XVII Estropada Ordubete baño geiago zan jendea Portu-kalean barrena joan-eta-joan asi zala. aboa zabaldurik. Katea ta Loreto-peko guztian ikaragarrizko giza-pilla zegoan. Goiz asko antxen biltzen ziran txalupa-mutillak arrantzarako. Ta Txubillo-n gora arrapatazka. ez Trazi-n. lekukorik ez ba dago ere. belar tximaeri tiraka. Gero-ta jendeak ematen zion azkarrari. Ez-eta argi purtzil baten azpian ez du gau-zaiak lo-egiten. igoak ba'ziran. ¡Ura zan jendearen emana! An ikusi zitezkean getariar ixilla. ez Ejina-n. Kaiateak ez zuan sekulan ikusi aren giza-mordo bukatu-eziña bere azpitik pasatzen. gerrikoa muturra zintzilik. Ardotegi-zuloak ustutzen asi ziran. Ekaitz-eguna zanean. bada gu Portu-kalean jendea ikusten bezela. Len mordo bakarra zana taldeetan zatitu ta tarteetatik ba'zijoan laisterka bat baño geiago. Kantauri-itsasoa arras erotua ta errotik aterea zan. oriotar zabala. beste amaika toki geiagotik etorria zan jendea. donostiar alaia. Itsasoz. ontzi-pil izugarria etorri zan zenbait itsas-errietatik. Itsas-ikastetxeko ikasleak maiz ibiltzen ziran ementxe. pasaitar jatorra. Lengo beltzura aienatu zitzaion: ez du orain illunabarraren argi motelak jotzen. Estropada-garaia orduantxe doi-doi ta atzeeneko muturra kristauaz ustutzen asi zan. Oraintxe estropada-unea ez da urruti ta antxe dabiltz apostalariak aize guztietara apostuak botatzen. Zarautz-ko zalgurdiak alkarren gainka zekazkian estropada-zaleak. mikelete txapelgorriak ez du zergariarekin berriketan egiten. ¡Zenbat diru eskualdatuak gaur! http://www.htm (1 of 5)14.susa-literatura.2010 22:04:59 . Baño oraingo jende-mordoa ekaitz-egunez neurtu bearko bagenu. Aien oju ta eskalaproin-otsak karabinero gizajoa esnatzen zuten. Santa Klara-n ere orobat.. gaztaña-saltzalearen karraxiak ez ditu errizaiak ixiltzen.

¡Ori jotzea! ¡Ai. Txomin-ek eta Poli-k estatxa-muturra eskuan dutela. treñerua errendu zaionez geroz. ¡Ortxen bukatu dira aupaka guztiak! Treñeruak zuzenduta balizetara abiatu dira poliki. Bi treñeruak. Bi emakume asarretuta izugarrizko iskanbilla jarri dute tximatik tirata. Donostiarrak gora. arraunlariek arrauneri eragiten diete estatxa teink eukitzearren. Ori txanpa ikaragarria dabilkite. zenbait egunez aurretiko esamesa ta gaizki-esanek bat-egindako tantoak. Ixiltasuna dago. Mokoz-moko ortxe nonbait bi treñeruak. oriotarrena pixka bat aurreraxeago.12. ¡Polita da treñeruen ikustea! Biak «plaza» dutela. aurrera dijoaz eten gabe. Baño goi artatik ikusten da ondoena. bada! Ta turutak aizea urratu du: tarariii. Bi aldeetako arraunlariek ezin geiagoan jotzen dute. Jendeak oparo itzegiten du arpegiz-arpegi. gortu añako karraxiak ateratzen dituzte. oriotarrak beera. turutari ixuri zaizkio. Jende guztia begira dagokie begiak itxi gabe. Arraunlari ta patroiek barren-indarrez baretu nai izan dute biotza geiegizko bildurrez. Patroiak egiñaalean ari dira. ¡Antxen daude bi treñeruak! Patroiaren ondoko oial oria duana oriotarrena da. ain ongi neurtu ditu bi alboetako indarrak. Arraun baten palta guztiek oartu dute. irten-unearen zai. Ikara-aize bolara dabil guztion gañetik. donostiarrena.. donostiarreri zer gertatu zaie! Artean. zer gertatu da! Jendeak ulu izugarria atera du. besoeri —besoz gorrian— ariñaala enlaten baizik. Ta Txomin-en begiratu batez arraunlariek bere burua bota du uretara. arrauna autsi. Aruntzko http://www. Urrutira gutxiago aurreratzen dutela ematen dute. ¡Ene bada. Ta beste emakumeak tartetu dirala. Askok katalejuak dauzkate begieri pegatuta. alegia galduko ba-luteke ¡jakiña! ta alaz guztiz ¿irabaziko ba-luteke! Beste aldez. Ta irixten dan bezela pir-pir jartzen ditu biotzak.Agustin Anabitarte . Treñeruak bel-beltzak ematen dute aparraren erdian. oriotar bat baño geiago atsekabetuta zegoan: irabazita ere besteak lagun bat gutxiago ta ¡galduko ba-luteke. Zenbait donostiar poztu-edo dira.2010 22:04:59 . oial urdiñekoa. Ta esku-zarta bizia jotzen diete donostiarreri. Txomin-ek berriz. Begiak nekatuak. ¡Oriek treñeru ariñak! Gaztelumendi ta Santa Klara-ko bi «puntetatik» pasatzean donostiarrek txalo beroak jotzen dizkiete beretarreri.. ¡An ez dijoa iñor egurazten! Ta treñeru errena aurrera dijoa beti. aurrera dijoaz.susa-literatura. Olatuak aundiagoak dira kanpoan barrenean baño. Aurki asiko dira. ¡Orra. maiz eragin bear izaten dio zuzentasuna ez galtzeko. Ia uretara erori dira biak-ala-biak.htm (2 of 5)14. bi treñeruak apar zuriz jantziak! Asi dira. Kaietik ez da ezertxo ikusten. ¡Ortxen arrokeri ta illabetez aurreko jardun eta geiago izateak! Oraindik ere turutaren burrunba belarri-zuloetan dago sartuta.Donostia Lurrin-ontziz ta arraun-ontziz josia dago Donostia-ko itsas barrena. parean. ¡Arraunlari gizajoak erruki zaituztet! ¡Turutak dei egin du! Soñua toki guztitara zabaltzen da. Irteera-tokiko aurrean urduriki dabiltz bi treñeruak bakarrik. Oriotarrek lenen artzen dute gorakoa.. Norbaitek ukabilla luzatu du arrauna autsi dalako. Baño txuxen dijoa. Turutaren azkeneko «puntua» berandu iritsi da. Nonbait. Alako leietan errukigarriak izan oi dira zoritxarrak kosk eginda berdiñez beera gelditzen diran indarkariak. Oial urdiñak eta oriak dardar bizkorra darabilkite.! Treñeruak itsaso zabalean sartu dira. ¡Ortxen irain desapiyo ta jotzeko gogo guztiak! Eskubeteko elur-puska atzaparrakin estutu ta urtuko bagenu bezela.. Bi zakur —esan diteke— isatsatik elduta laisterka asteko amorratzen. Poli-k gutxi eragiten dio arraunari. ¡Asi ditezela. ez aldez aurretik nekatzen.com/emailuak/anabitarte/dono17. Patroiak estatxari eldurik daude.

Estropadaren bide erdia oraintxe dute. bi pizti. Ba'datoz legorrerantz. Mutil batek. ¡Ori laisterka nekagarria daramate! Arraunlari gizajoak jo ta jo aurrera dijoaz beti. Kaiean begitaratu dituzte treñeruak. Legortarrek ontziak ezagutu dituztenean poztu ta txaloka asi dira beren aldiko.12. donostiarrak bizkortu. Gero ta bertago daude. baño gogorra. «¡Ekin. berriz. Txomin-ek bota die: «¡Ekin. Itsas-ura illuna da. ez gutxitu. Bakarrik. etorri da ur-gañean irrixtaka arraunlarien belarrietara. Ara. sakon aundiko uretan dabiltz. Poli-k eta Txomin-ek alkarri begiratu diote. Ta abots sendo batez. biak etorrera berdiñean asteko moduan. zakurkeriak esaten ditu oriotarrentzat eta gizonen artean bakarrik entzun oi diran itz zatarrak. gurea da-ta!» Kandi arroka aundi batetik ia beera erori da. ontziak uzten duan ur-erretena) besteak aldean dirala. Txomin gazteak estu-estuan artu ta bira osoa eginda parean jarri zaio. Legorretik ulu ikaragarria. Bildur daude orren gogor asita azkeneraño iraungo ote duten. tellatu baten gañean dantza «suelto» egiten du. Len patroia igotzen zan azkena.2010 22:04:59 .. Ura bare dago emengo aldean. Kaiean aurreko tokiak arrapatu dituzte berriz. Bi alboetatik jarrai darraikie makiñabat lurrinontzi azkarrak.com/emailuak/anabitarte/dono17. Donostiarrek treñeru erdia eramaten oriotarreri ta tarte ori ezin iñolaz ez aunditu. batean atera.. Aizeak buruko ille ederra tilingatzen dio. zakur amorratuak aieri jarraika. Ez da erraz emendik aurrean zeir datorren antzematen. Treñeruan saiets luzeak batean sartu. Aldamenekoaren lotsarik ez nai izatea. Arraunlariek lan erraza dute. Aunatuta dauden indarkariak bizitu ta amairu arraunak aurretik asi zaizkie amalaueri. Patroiek bakarrik itzegin dute. Mendian oriotarrek deadarrez ari dira apostuak egiten. Oriotarrak sartzen dira lenbizi balizetan. Antxe dago oraindik zutik. ¡Ta arrigarririk arrigarriena! Poli-ren ontziak oso nekez bira ematen duala. baño ez dira eraz etortzen. Arraunlariek ekiten diote eta neska aieri begira.susa-literatura. Legorreko oriotar-jendeak ikaragarrizko deadarrak ateratzen ditu. Artean arraunlari gizajoek ixillik dagite beren lana. arrauna ezkerrean. Legorreko jendea urduri-urduri dabil nor aurretik datorren. donostiarrek lenbizi. esango genuke treñerueri antzemanda. araño joatea nola ausartu dan arritzen gaitualarik. Kez beteko dituzte baztar guztiak. berriz. Olatuak asko esan nai du. ez bai-dauzkate saltzeko beren arraunlariak. itsastarrek usmatu dute ta donostiar lurrin-ontzi guztiek txistu biziz zarata ikaragarria jarri dute. bi basurde igeska. mutillak!» Gezurra dirudi itz batek norañoko eragin-indarra daukan. http://www. gorputz guztia aulduta. baxotik (Santa Klara-aldetik). Bere begi pollitak zeru ta itsaso-urdiñez beteak dauzka. orain lenbizi. Orain ia batean artzen dute olatua gorako. Oriotarrak bildurtu dira. Arraun guztiak batera zuritu egiten dira. arraunak aurrera. arraunak atzera. mutillak. ukabilla erakutsiaz. Begiak zoratu itxuran. Donostiarrak iparretik datoz (Gaztelumendi-aldetik).Donostia balizak antxen daude oial gorriak keñuka. erortzeko arriskoan. baño donostiar arraunlariek ba'dakite uberari igarrita (ubera. Emakume batek. Alaz ere. Andi pixka batera. askoz ez ba-da ere. tontor baten gañean. txaloka ta uluka asi dira kaiekoekin batean. donostiarrak asi dira ojuka. Treñeruak zuzen dijoaz elburura. deadar ta oju bildurgarriak darabilzkite. Lurrin-ontziak kea erraz botatzen dute. Bi itxurazko basurdeak aurretik datoz. ta alboetako ontziak. donostiarrena. Oraintxe treñeruak bi «puntetan» sartzeko zorian daudela ta bi aldeetako legortarrek donostiarrak aurretik datozela igarri dutela.htm (3 of 5)14. Nonbait iñork ez ikustea nai.Agustin Anabitarte . oriotarrak. ezin geiagoan itzulka. Ikusmenak itsasoan okerreko usteak eman oi ditu. ¡Estroboen soñu garratza! Arraun guztien artean soñu bakarra ateratzen.

Txomin-ek begiratu dio Poli-ri ta Poli-k ez du burua jaso nai izan. Arratsaldean donostiarrak besterik ez zan Donostia-n: joan ziran oriotarrak. Jarana-koak. Guztiak zai daude azkeneko unean zer gertatuko dan. Arratsean. ¡Ai ura naspilla! Urrena zezen-suzkoa. ¡Donostia-ko zezen suzkoa! «Damatxo gazte ta galai fiñak alkarri adi bat ezin egiñak arkupetan kiriketan ¡ai. Estropadak ikusita aldeegin oi du gure itsas-jendeak. izugarrizko deadar ta karraxiak ateratzen. Donostiarrek arraunak altxa ta oriotarrek ere bai. ¡O zezen pizkor txingar jariyo.susa-literatura. Txomin goreneko mallan ibilli zuten. Antxen ardo ta txardin-usai nastua. bai. Garaipena ederki ospatu zuten Irutxulo-n. Jarri ezak arraunlaria. ez ezakela emakumerik jarri. dantza bikaña txistu ta guzti.. berriz. bien giarrak austeko bildurrez.. begiak gora.Agustin Anabitarte . © Agustin Anabitarte http://www. garaipenaren irudia marmo-arriz. sartzen dira bi treñeruak balizetan. joan ziran ondarribiarrak. beste besoa altxa egiñez. baita oriotarrek ere. «La Euterpe» arratsalde guztian ibilli zan kelez-kale jo ta jo. uraren ertzean. arraunlaria. ¡Arraun bat gutxiago donostiarren treñeruan! Arraunak erori ziran eta baita arraunlariak aunatuta etzan. ta arrabetearen aldea ezin kendurik. Dirua erruz irabazi ta edanegiak bat baño geiago ba'zebillen. Jotzen dute donostiarrek.Donostia Donostiar jendea pozik dago. Antxen.2010 22:04:59 . berez ojuzaleak. ezkerreko eskua arraunaren mutur-aldean. Txibiriskoak asi ziran dunbaka ta ez gutxi. eta jakin ezak txapelduna izatea koroiduna izatea baño geiago dala.. berebiziko zalaparta sortu zan Plaza jendez beterik zegoala. Txingarra zeriola irten zan arkupetik eta jendearen tartetik bultzaka ta jiraka zebillela. zer alegiñak! Zezen-suzkoa ba-da aurrean iges-egin nairik asmoan. —I.htm (4 of 5)14. joan ziran guztiak.. ederlari yayo ori. zakur bat balkoi batetik zaunka egon zan ibilli guztian. joan ziran pasaitarrak. brontzez ala zirribor utsez irudikatu gogo dekanean. tinakoen ondoan. zenbat kontu zure meriyo!» Ta zezen-suzkoak iraun bitartean. Erria erotu zan. eten gabeko ariketa ari zuten.com/emailuak/anabitarte/dono17. zeren larri diran jarri elkarren ondoan. Plaza Berrian jo zuten. Treñeruak arraunik gabe aurrera dijoaz ta patroiek birakoa egin bear izan dute ondarrera ez joateko. Jarana-etxaidean.12.

Donostia "Agustin Anabitarte" orrialde nagusia www.susa-literatura.Agustin Anabitarte .com/emailuak/anabitarte/dono17.com http://www.susa-literatura.12.htm (5 of 5)14.2010 22:04:59 .

Beraz. Urrena neguko elurrak estali ta akabo. eguzkiak eztia daukanean.Donostia XVIII Udazken-egun batean urte-sasoirik ederrena izaten da Donostia-n. Ta Txomin berriro ondarreko arazora biurtzen zan. Gorria zana beltza biurtu.susa-literatura. bada. udazkenean geunden. ostera begiratu-arazora etorri ta oraingoan garaile ateratzen zan: bi egunean.. toki ta garai berean topatzea. Agidanean begiratze aiek beste norbaiteri egin lezazkiokean. aulduta. Ta ala izan oi dira maitaleen zalantzak. Orduan aldarte txar batek gogoa galduta uzten zuan. udazkenekoa. Txomin-ek omen eta ospeiturritik abo-beteka edan zuan. Artean besteena zearo jakin nai. indar gabe etortzen da beren begietara. Poli-k berak —¡arranoa!— ¿ez ote zituan ikusi aurrez-aurre Kandi-ren begiak? Ta gazte gizajoaren ametsak auts eginda. etortzen dira. Ez da udara. asegabeko naiakin paa. ez da zalla iñoren gogo ona begiratze onaz adieraztea. ta gu urrizaleak.. bat egiten degu.12.com/emailuak/anabitarte/dono18. bai-ta-ez. ¿Eta Kandi. batez ere estropadak irabazita gero: ezpañak irritu. Gero-ta bizitu zitzaion lera ura. Txomin-ek bere barrena maiz azterkatzen zuan.. Beste edozeñek argi ikusten duana. Gazteak ba'zeukan guztia ta guztia ezerez. Ernai-ametsak ugari etortzen zaizkigu burura. Neska zan zaletu zitzaiona.2010 22:05:00 .. Beintzat ura gabe ondo egon-eza nabari-nabari zuan. Txomin-ek erri guztia goratu zuan eta erriak Txomin goratzen. txapelak kendu. ¡Aiek paa.Agustin Anabitarte . bai-ta-ez.. Nik ez diet galdetu nere irakurgaietako maitaleeri biotzeko lera ori noiz-eta aundiago nabaritzen duten. Landaibarrak xamur ageri dira. urrutiegi joan gera. ez-eta neguaren otz mingarria. buruko zentzua galduta. Baño. bere aldekoa al zuan? Baita. Txomin-ek itzal aundia egiten zuan Donostia-n. bai bien artekoa: ez du udararen bero kiskalgarria. Eguzkiak urre zarraren itxura dauka. makalduta egoten zan. Udaberriko maitasuna biziagoa. bearrekoa bereganatzea. Azkeneko alkarribegiratzeak esan-nai aundia zeukaten. Len ondarreko joan-etorri aiek kezkatu bazuten. orain aunditu egin zitzaion korapilloa askatzeko naia. lodia ta sakona. baño udazkenean egingo nuke.. Baño oneraño irakurri duan irakurleak —eskerrak demazkiot— ba'daki Txomin-en «zer» ura. ateak idikitzen zizkioten. ¡Alako zera! Geronen barruan sartzen gera ta asegabeko naiak gerekin ditugula.. ez-eta negua. esku-utsik arkitzen zan. erabat artu ta zurrungilloka an daramazki. gozoak! ¡Geren biotz gaxoa! Osto gaxoak ere gorrituta zintzilik egoten dira adarretan eta noizbait bizitzari agur esanda. zabalkorra. Izan ere ezerk ezin lezake lotsa aundiagorik eman. Ta Poli tartetu-edo zala.ka ari zan Txomin gozoro.htm (1 of 4)14. edozerk bildurtzen gaitu. itxuraz ere. Baño on andi baten zai gaudenean. Udazken artan. ¿Berak maite al zuan Kandi? Itxuraz bai. besteak oparo eman bezate.. alako grin batek eldu zion. ezpairik ez Udazkena http://www. guk geronek geren naia erakutsi ta arritu-itxuran erantzutea. ez. Aizea etorri. artan indar aundia zeukalakoan. batez ere alaitasunera baño tristetasunera emanagoak badiran. Udazkenean urrutiko gauzak gogoratzen zaizkigu. Ta bide ortatik zerraikiola.

bere buruaren jabe egin zan. ez Apaiz-kaletik urruti. ez galdu. lotsatu egiten zan arrotuta ez ote zebillen. Xanti-k ederki zekian ori. neska baten menpekoa zebillen. Noizbait garaia eldu ta. lo-eginberri ta garbitu berriko arpegiarekin: mantilla buruan. Kandi —alai-itxuran esan zion.Agustin Anabitarte . baño nai bezelako arrera egingo balio. azkenean bere artan. abian asita alkar ikusten zuten arte. Irabazigalduak orretan erabakitzen dira. Aalbait ez zezala oartu berta'arte. noski. Aurrez-aurre zeudeneko une ura larriena izan oi da alako topa-aldietan. —Ez. berekiko buru-austeen garaia ederki joana zegoan. eta Kandi ikustean. Len. errosayua da —Kandi-k.. Txomin. eta urrengo egunean. bat edo beste: zoriona ala zoritxarra. aurreko bi egunetan bezela.. egunez itxurarik ez. Asiera txarra. aldizka ibilli. ez irabazi. arengana joan ta zerizkion ondoena itzegingo zion. eskubiratu zan bat-bateko ikustea ta alderatzea balitz bezela. Baño Kandi-k lagundu zion: —¿Nere izenik ba'zenekien? —ta tarterik eman gabe— Zurea ¿nork ez daki? Oraintxe alaitu zitzaion barrena Txomin-eri. beste edozertan au aña ez izanda ere. ¿Zer esango zion? ¿Nola asi? Len ain errazki Plaza Berrian itzegiña.Donostia zuan. Otz-giroa zegoan goiz artan. Arratsean ibillitako bururaketa guztiak goiz-argiak ezereztu zituan. ordea. arrera onik ez egitekotan bide laburra naiago. estropadaren garailaria.htm (2 of 4)14. Xanti-k orretan Txomin-eri eramango zion. Illunpean ustetakoak. —Agur. beste askoen tartean. Poli-ren aldera begiratuta.. Txomin baztarreratu zan eta bertan xamar topatzea nai zualarik. egiten zan bidea neurtuz. Txomin moteldu zan.12.com/emailuak/anabitarte/dono18. itxura kenduta lenbizi. neskaganatu baño len bear liraken gauza guztiak izanak ziran. aldizka egon. bidean topo egitearren. arako asiko zan. Txomin abian asi zan ezkeraldetik eta oraintxe alkarren aldean zeudela. ez aurrera. —Agur. Ordea baietzko ustea bildurrarekin nastuta zetorkion. orain. Orra ba'gure gazte lerdena Kandi-ren aizez nola makurtzen zan. baietz. Askotan ere estropada irabazi-izatea gogozkoa zitzaion. egon ba-zan. http://www. Urrengo eguna etorri zan. Ta orduraño ez atzera. Baño urrena bere burua goregi ikusita. Ta zalantza artan azkenik. Kandi oso polita zetorren. ¿ez al zegoan ondo baño obeto areri eman zion etxera-bidea? Txomin-en ustez. biotzak arraunerako besoa auldu! Goizeko bederatzi t'erdietan atera bear zuan Kandi-k Santa Maria-ko elizatik eta Kale Nagusian barrena etxera. oraingoan aurrera egingo zuan. Kale Nagusian ibilliko zan. Itzegin-bear utsak bildurra ta lotsa ematen zizkion. Txomin-ek itzegin nai zion: —Eskuko kate ori polita dezu —esan zion josta-antzean. meza-liburua eskuan.2010 22:05:00 . Txomin. Txomin Apaiz-kaletik aldean jarri zan —andik sartu bear bai-zuan neskak— ta bein eliz-ateetatik ateratzen ikustean. alegia Kandi-ren begietara goiko tokitara igoa izango zala.susa-literatura. arek emango zion indarrarekin. ¡Ai. orain nekezko egitekoa. xamurretan xamurrenak esango zizkion. beraz. Txomin garailari izateko jaioa zan. Alakoxeak izan oi ziran Txomin-en azterketak: naiko bai-ta-ez ibillita gero.. Gaueko irudipenak eguna etorri ta ezerez. Edo alkarrekin etorri ala banakako bidea artu. Txomin. Bildur zan okerreko bidetik sartuko ote zan.

Agustin Anabitarte . Orra gaur irugarrena.susa-literatura. ¡Ain seguru zegoan Txomin! Ta aurrera jarraituaz: —¡Ondarreko egurazteak. mutillak ekin zion: —Egia esan.htm (3 of 4)14. Gero-ta zaleagoa natzaizu. Zuri esan nizukeanaren puxka txiki au esan aal-izateak zorabidean jartzen nau. —Esan dizut ba'. Ondarreko eguraztea. Ta Kale Nagusiko argitatik Apaiz-kaleko itzalean sartu ziran. ¡An egin dituten ametsak! Txomin-ek neska bere aldekoa zuala ikusi. Agidanean. —Esaidazu berriz poza ori.. Izketa bere gogozko alderdira ekarri zuan.Donostia —Zure izena —polita ala ere— alako egun jakiñez dakit. nere atsegin eta poza zatzaidala esan dizut egi utsa dalako. naiko tartea utzita. —Aizu. zure http://www. Kandi etxeratu ez zedin.2010 22:05:00 . Orduan Txomin-ek esanaren truke par goxoa egin zion eta.. Orduan Kandi-k pozik: —Esaidazu berriz atsegin ori. ¡Eta zenbat gauza geiago esango nizkitzuke bein eta berriz! Askotan bakarrik nenbillela. —poliki zijoazen— ¿Eta zergatik aztu atsegiñezko gogoratzea baldin ba-zait? Txomin-ek irria ezpañetan begiratu zion. gero aundiagotu ta orain zure ondoan nagoanez ezin geiagokoa dala. aztuko ere. beste noizbait ere bai. Orra ba' etxerako bidea luzatu. Txomin pixka bat eskubiratu ta ibiltzeko asi zan. Arpegian maite-miñaz jota zegoala ezagututa. Bein galdetu ta esan egin zidaten.12. Goizetik eskerrak alkarri ematen ederki asi zidan. Kandi ere ezkerrera asi zan. Ondarreko letraen jabea oraintxe jakin bear.. —Eskarrik asko —mutillak ere. Artean etziñudan beñere ikusten. ¡Aiek ametsak. maite nuen. batez ere! ¡Itsas-beerako nere ibilli-aldiak! An askoz bertago zengokidala iruditzen zatzaidan. irabazteak poza ori ekarri zidan: ni zure zale ain zaletua nengoela. zuk nereganako begikotasuna.. batez ere. emendik ibilliko zan. ez bere jabea. Kandi-rekin batean. esaten nion nere buruari. donostiarrak! —Ez. baldin pozaren-pozez egonda orrenbeste esatekoa ba-dan. Orduan bidearen laburtasunaz damutu zan. Aspaldidanik gogozkoa zintzaidan... Andik pixka batera: —Atzo ta eranegun ere ikusi ziñudan. gu bakarrak giñan aldetik. alkarrekin egon ba-gindezkian! Orain bezela. geroztik. Zuk ¿nork irabazi izatea nai zenduen.. —Eskarrik asko.. ¡Eta geroztik zenbat bider! Artean gaur añako poza iñoiz ez. —Izan ere atsegin ori gero ta aundiagoa zait.... —Ez izena.com/emailuak/anabitarte/dono18. Kandi polit'ori. Plaza Berrian Iñauterietan alkarrekin itzegin genduenian nere buruari zorion guztiak opa nizkion. eskaratzako atean gelditu zan. Txomin oso bere buruaren jabe egin zan. noski. Batzuetan zu zerori nabaritzen ziñudala uste izaten nuen. Poli-k ala nik? —¡Oi. nere buruan nenbilkizun beti. —¿Eta estropada irabazi zenduenian? —Orduan ere zure aldeko zoriona izan nuen. zuk. etzait aztu. —Plaza Berrian nere arrebaren sudur-zapia jaso zenduenian asi zitzaidala. orko bazterretan.. Gaur aña zorionik ez det izan.

. Udazken-egun baten izan zan. eta geiagotan ere bai.htm (4 of 4)14. Ala ere —erdi-parrez asi zan— bein aguro xamar juanda ia arrapatu ninduzun. ta ara baño len beste ibiltzea egiten dezula usmatuta. uretan sartu ta ertzetik juan eta etorri zitekian. mutillari lepotik eldu ta une batean lepotik zintzilik gelditu zitzaion.susa-literatura. Oñetakoak kenduta. Ta bein ikusi ta ez nion arretarik egin. itsas-beera dagoela eguraz-zalea zerala jakin. Letrak eginberriak zirala ta nai ta nai-ez iskribatzalia txalupan etorria bear zuela izatea ¿nolatan ez nuen nik ikusten? Orduan Kandi-k erantzun zion: —Txalupan etorri-izatea etzuen bearrezkoa izango. Txomin zoraturik zegoan. ez litzake zalla asmatzea. Ordurarte ez zitzaion Txomin-eri alakorik bururatu ta oraindik arrituta zegoalarik. urrutitik asita. Gero Esnategi-kalera juatekotan. Ta alako ibillialdietan gauza batek arritu ninduen. enetxoa? Ta Kandi.2010 22:05:00 .. ostoak zimeldu ta erortzen diran sasoian.12.. bein. —ez det esaten neretzat jarri zutenik— norbaitek Chomin iskribitu zuen ondarrean.. ¡Kandi gizajoa! Geroztik ¡zenbat denboran egon zan Txomin ikusi gabe agitz lotsatuta! Txomin... bakarrik. Ta lotsaren lotsaz besoak kendu ta igeska eskalleran gora etxerako abiatu zan.Agustin Anabitarte . Arpegiz-arpegi jarrita esan zion: —Beraz ¿zu ziñan. ondar-aztarnak oñetakoeri kendu. baño urrengoetan auxe igarri nion: oin-atzak uretatik etorri ta uretara biurtzen zirala.Donostia aldamenean. ezeri arretarik eman gabe ¡arrigarria! besoak luzatu. txaldantuta gelditu zan eskaratzean.com/emailuak/anabitarte/dono18. antzik ez emateko ta.susa-literatura. © Agustin Anabitarte "Agustin Anabitarte" orrialde nagusia www... eta arako bakoitzean bestelako oñetakoak jartzen dituzula ikusi. gañeratu zion: —Zu.com http://www. Ibilli-ibilli juaten nintzala.

selloak eta abar. Ostatuak ontzi zarrak berritu nai zituztenean. ta aize-bearrez joango zan. Zoaz ezkerrera ta Santero-n etxea.. Etxe orien aurrean.htm (1 of 4)14. ara bidaltzen zituzten zarrak saltzeko.com/emailuak/anabitarte/dono19. San Juan-kaleko muturrean. Bretxa. zigarroak. Ara zan.Donostia XIX Bretxa-n onetan Donostia-ko Bretxa irudiazi nai nizuke. Makiñabat perra jarri zituan. antxen biltzen ziran gobarazale guztiak. Ainbeste urteetan urrutiko lurretan ibilli ta. An saltzen zituzten sokak.12. Baño igandero «Bretxa-n kanta berriak Bretxa-n dira kantariak». lore ta txori-saltzaleak. eta askoentzat jana asko bear nolanai ogei-ogeitamar zerri eukitzen zituzten San Martin-goian. Gizajoak burua makurtu bear izaten zuan sartu bakoitzean. Bretxa-ko beste aldean. Plaza Berriari ta Portu-kaleko ateari. Bretxa-n biltzen ziran gaztaña ta txardin-saltzaleak. Atal http://www. bada gauzak eta kristauak denboraz aldatu egiten dira ta gaurkoari ez nioke nai antzik eman ere. Donosti-ratuta. purtzilleri-denda. Meza-ondorengoan erruz ibiltzen zan jendea ta gauza.susa-literatura. dioteneko donostiar ura. Itxuak kantatu ta gitarra jo ta andreak kanta-paperak saldu. «Muttur-okerra»-ren pattar-denda. Donostia-ko igande-goizetako tokirik alai ta atsegiñena. berriz. onek ere aldizka burua makurtu bear izaten ba-zuan ere. ta giza-talde artan alaitasun-usaia nabari-nabari zan. noski. Auxe zan. Bai.Agustin Anabitarte . donostiarren joera igande-goizetan: donostiarrena ta baserritar askoena ere bai. salerosleak. Arrotz edo ostalari asko izaten zituzten. zorioneko Bretxa ori. arnasa ala aboa ta abotik sartu zitzaizkien donostiarreri ingelesak 1813garren urteko guda madarikatuan itsas-aldeko moalla txikituta. txabola zarra: aterpe ta saltokia. zeukan lantegia pasi-konpontzale batek.2010 22:05:01 . Eguzkiak izpi biziaz jotzen zuanean. Santa Ana-kaleko beste aldean Elizegi-eneko ostatua. arnasa. ta ontzi aiek ostatuaren ezaugarriekin erri guztian zabaltzen ziran. gañean lau borobil eta inguruan exeri-arriak. pasi guztiak diz-diz jartzen ziran. ara gaztigu ta mandatu guztiak. moalla zarraren. Onen aldamenean Fermin perratzalearen zuloa: perratzalea ta albaiteroa. bada. au zan «Sokagillietako denda». muturrean zulo bat eginda. Ba'zegoan antxe borda-bete bordari Segura-ko itxuari adi-adi. irakurlea: emen kontatutako gertaeraen sasoi berbereko Bretxa. abarketak. Txanpon bana kanta-paperak. Bretxa-ko saietsean. Txoritokieta-ko arriakin egiña. lenen-lenengo Bretxa-ri mun eman omen zion eta urrena San Bizente-elizari. arto-txurikiña. «Mokoluxe» alperraren galtza zar arabakituak ezik. Onen aurreko iturria. Plaza Berria zan Donostia-ko biotza..

que no vale nada. ¿Otra? Otra».. no lo vende nadie más que yo. pitxi ta era guztitako gauzez inguraturik. aunque pierda quinientos pesos. por mi parte.12.. Esto es aroma. Baño alako batean entzule batek erantzun zion: —Ese jabón. para quien trabajan exclusivamente varias fábricas. señores. Pero este jabón que un servidor tiene el gusto de presentarles a ustedes. —¡No hay procuradores para los ambulantes! ¿Usted no sabe eso? «Una docena para ese señor. Txomin-en etxeko Katalin-ek ogeitabat bertso ikasi zituan buruz arrats batean. entenderá de jabones seguramente mucho mejor que este buen hombre que. igual como ese. y yo. zalako quita-manchas ezin obeagoarekin. Bretxa-n saltzen ziranetakoak. batez ere baserritarrak! Asko saltzen zan paper aietatik. de curar las heridas de las manos producidas por rasguños y toda clase de incisiones. he de añadir que como este jabón no lo vende nadie en las Provincias Vascongadas y en todo el territorio de España. ¿Dos? Ahora mismo..Agustin Anabitarte . dejen pasar a los que están detrás. doscientos pesos. presentación maravillosa.Donostia «Segura-ko itxua da nere senarra.. valiendo más el frasco que su contenido. no está obligado a saber más. para que vean los señores que me escuchan que a mí no me duele el http://www. Ankari anka ezin eman. toda persona medianamente aseada lo debiera usar para la limpieza de sus manos. y veremos si tiene razón el que les dirige a ustedes la palabra. que se ponga conmigo cien. ¡Ain pozik ere egoten zan jendea. Zorrua galtzarbian besuan gitarra etzenduben ikasi opiziyo txarra».» «Y era justo que si este jabón me cuesta a mi cinco cuartos lo venda en seis. «Neska-mutillenak» erruz saldu ziran. Pero para que vea ese señor que a mí no me achica nadie.susa-literatura. tiene la virtud. pues no va a ser todo hablar con la garganta.. —Es que le llevarán a usté al procurador por vender igual jabón a ese presio —berriro itzegin zuan lengoak. elatari belarrimotza saltzen. Eta aurrera zijoan jardunean. Tengan el dinero preparado». lo voy a vender a tres cuartos». Urrena jaboi txikiak saltzen asiko zitzaizun.. produce abundante espuma. —¡Qué entenderá de jabones este ignorante! ¿«Ande» la Bixenta. kantatzeko ba'dezu Manu-ren biarra. «Y ahora. por lo visto. insospechada hasta ahora para esta clase de artículos..2010 22:05:01 . Hagan corro. an ikusiko zenuan jendearen gañetik.. verdadero jabón higiénico. perfume y no lo que se vende por ahí con este nombre. «¿Otro? Va enseguida..htm (2 of 4)14. an ibiltzen zan jendearekin. Si ese señor que se está riendo no lo cree.. te venden «ande» la Bixenta por sinco cuartos. Urrengo baztar batean. —Respetable público: Me cabe el honor de ofrecerles a ustedes unas deliciosas pastillas de jabón. fragancia. eh? «El respetable público que me presta su atención.com/emailuak/anabitarte/dono19. An ari zan berritsua.

un estómago de una persona humana o un pedazo de porcelana?» «Sí. llegamos hasta allí. «Este líquido posee virtudes excepcionales en todo lo que a la dentadura y boca se refiere. que echan un discurso y nadie les hace caso. Angel. y en el mismo momento de la luna nueva me apoderé yo del líquido en la fuente. ¿qué le va a pasar al estómago de un cristiano? Vamos a ver.. mi secretario y un servidor de ustedes. Yo hablo y vendo. disfrazados de moros.2010 22:05:01 . Y vendo porque digo las verdades y presento artículos que nadie más puede vender ni puede discutir sus méritos.Agustin Anabitarte . arnasa artzeko betarik gabe. Ta utsagatik ez zuan jo. porque si una muela se hace polvo. evita la caries de las muelas. Y si por un descuido vienen a caer algunas de esas gotas en el estómago del que las usa ¿qué pasa entonces? Y yo digo: malditos sean los inventores. sino que hubiera aquí uno que tuviera un flemón. verdadero elixir.. entzuleak joan ez zezaizkion. son una brutalidad.» Izlariak entzuleen artean ortzoi aunditua duanik ez dagoala igarri dionean. como podrán aseverar los señores aquí presentes que hayan saludado la Geografia.. Si lo empleáis en gotas diluidas en medio vaso de agua. No hay más que frotar con un trozo de algodón embebido en este maravilloso elixir. hombre. Empleando un poco de guata o algodón que se impregna en este líquido. ¿qué es más duro..» «Señores: esos elixires que con el nombre de tales se venden por ahí. ¡que suba. ¡Jendeak egin zuan par gozoa! Zalako «elixir» ura utzi ta beste aritik jarraitu zuan. http://www. concediéndole un aroma agradabilísimo.. Como es este elixir del Tonkín que me cabe el gusto de presentar al respetable público.susa-literatura.Donostia dinero perdido. porque estropean el esmalte de los dientes. Hay flemones así de duros que no los aplasta ni el tren. también para los flemones. y colocándola en el mismo sitio del mal.com/emailuak/anabitarte/dono19. aunque en dirección opuesta. señora. de efectos asombrosos.» Orduan elatariak. tan lejanas como las de las Américas.» «No quisiera más. limpia la dentadura y refresca la boca. procedente de las lejanas tierras del Tonkín.12. Berritsuak ikusi zuanean. Len bakarrra iru kuarto pagatutako batek ala dio: «Nik erosi detenian iru ¿ta orain bi? ez naukazu berriz arrapaturik. gero ta geiago deadar egiten du: —Si hay alguno ¡que suba aquí!. botil ur-gorrixka bar artu ta besoa aurrean guztieri erakutsiaz ekin zion berriz ere. —Yo no soy orador como los que hablan en los ateneos.. Ta orra non Antton Zurrut. kopeteko zimurra ikaragarria jarri zion eta arras asarretuta onela egin zion karraxia: —¡Que suba! ¡que le voy a dar una patá en la cabeza que se le va a quitar el sueño pa'un mes! —¿ Tú a mí dar patata? —Anton-ek bere aldikoz— Yo sí a ti te voy a sacar plemones en dos laos. orra non azaltzen dan masalla aundituta. Oye. para lo cual. La Fraternal-en artutakoaz geroztik agiñetako miñarekin maiztxo zegoana. voy a vender las dos únicas pastillas que me quedan en cuatro cuartos para que tome café con puro mi secretario... que suba!. usado puro. cura instantáneamente el más rabioso dolor de muelas.htm (3 of 4)14. dáselas a esa señora».

Agustin Anabitarte .htm (4 of 4)14.12.com http://www.susa-literatura.susa-literatura.Donostia © Agustin Anabitarte "Agustin Anabitarte" orrialde nagusia www.com/emailuak/anabitarte/dono19.2010 22:05:01 .

zure laguntzaren bearra bai nuke. aipatutako gertaerak esateko gogoa etorri zitzaion Kurrutako-ri. alegia zure esaneri jarraituaz ainbat ondore on izan ditutala.. esker beroak zemazkion ain bere aldeko jarri zitzaiolako. —Ta eskerrak zuri. Ta kontu arekin zer-ikusi polita izango zuala-ta.2010 22:05:02 . —Ez ba'. Xanti bai-zeukan orain eguraztera joateko. es la esencia principal. orain Maalentxo Sarobe begiz jota daukat eta ni gogozkoa natzaiola antzemanda nagoalarik. Xanti.ta bestela egin nezaizukearen erdia ere ez det uste egin nezakeanik. Ta Zelain barrena ibilli zebiltzala. —Baita ni ere —arrokeriz Kurrutako-k. «Zuk abagunea datorrenean eskua eman bear zaiola esaten zenidan. baño pena da Kontxexi Araneder-en lagunarekin asi izatea. beti begiraka aritzearekin ez dala aurreratzen.. gizona. Ta Kurrutako ere irria ezpañetan besotik eltzen zion Xanti-ri ondorengoa bota naiez: —Bai..Agustin Anabitarte . Xanti adiskidea.. Maalentxo Sarobe-rekin topo egitearren eta urrengo igandean bostetan jeikitzeko asmotan nenbillela Santa Maria-n izan zala jakin izan nuan. ain jaso aundiko nere arazo au ezerk galdu ez dezan. orixe —entzun zion Kurrutako-ri—. gizona!» ziola. Kontxexirekin asarretuta nago. Xanti asko poztu zan. erderaz ari zirala. Zu orretara emana ote zauden kezkatuta nago. ala ere nere iritzia on ba-lizaizuke ez dizut ukatuko. biak beti alkarrekin ibiltzen bai-dira ta ni. egun auetan gertatutako zenbait gauzaen jakindun jarri bear zaitut eta orduan esango didazu bai ala ez. bada zuk okerreko itxura ematen ba-didazu. barren-agerbidea diralakoan gure uste bakarra izan litezke-ta. http://www.Donostia XX Txaldana Xanti adiskidea. Ezin ba Xanti parrez zutik egon «¡gizona. zenbat kontu zure meriyo!» —Bada igande batean goizeko zazpietatik eguardi arteko meza guztiak entzun nituan San Bizente-n. Beste aldez. —.. itz-bidea sartu.htm (1 of 4)14. okerreko bidean sartu gindezke ta kalteak «letozkiguke». len bezela «biok» gudakatu ez gaitezen.. dakizunez. aitzakia billatu ta aitzakia tarte dala.com/emailuak/anabitarte/dono20.» —Bai. —Sí. —Bada jaso aundikoa da —zion oraindik Xanti-k— guk azaletik oartzen ditugun gauzak. eta ba'dakizkizu onoko bertso auek: «¡O zezen pizkor txingar jariyo. ixilune baten ondoren. —Ordea —erantzi zion— bear da bear okerreko usterik ez artzea. Kurrutako bildurtu zan Xanti-ren gaitzak leporatu bearko ote zituan. —Ez.12. edo-ta. ez gure naiez beste aldera ikustea. baldin zuk toki bertara jotzeko asmorik ez bazendu. —bota zuan Kurrutako-k.susa-literatura.

neskak askotan irria egiten dute barrengo «zera» erakusteko http://www. azkenean nere beatz-muturrarekin bere beatz-muturra ikutzeko zoriona izan nuan. maiteki esan zien. zaude!. eta.htm (2 of 4)14.. atze-adera? Neskak parrez zetozen. eskua aboan. «egun on.. —¿Orain zer egin bear det? —zion onek. Xankoak «kolokan» zeuzkala. nik neronek beatza bustita areri emateko. —¿Ta. —besterik ez bai-zan— nai ta nai-ez alkarren ondoan pasa bear. —Orain «agur» batez sonbrerua kendu neskari. etxea bear ta bideak ekarri. Kurrutako-k bestearen bizkarretik besoa erortzen utzi ta bat-bateko arekin ikara sartu zitzaiolarik. Baño ni gai auetan asko jakiña izaki. atera-itxuran. Zuretu aal ba-zenezake ez zenuke «ganga» txarra. geldik ezin egonik —Xanti ere parrari gogotik elduz— besoa bizkarraren gañean dantzatzen zion. alako batean ba'dator urbedeinkatu-ontzira. Maalentxo-ri begira: —Aguuur. gizona! —¿Eta ezkerreko besoa.. orain esanak ukatu-mugan gelditu zan. Oraintxe alderatu dira. aurrera gorputza makurturik. ta? ¿Zer derizkiozu? —galdetu zion. —Baño neskak ez dauka sonbrerorik.12. Erregesoron barrena biak zetozen onuntz.com/emailuak/anabitarte/dono20.2010 22:05:02 . Ta ni... Xanti. Xanti ere pozik ¡arek ematen zizkion atsegin-aldiak! Katua xaguarekin bezin ederki jostatzen zan Xanti Kurrutako-rekin.Donostia —Baño joan dan igandean iru meza bakarrik entzunda nengoala. Begiak txikiturik. neri ala iruditzen beintzat. begi arrotza ere bai. —Ez. orra non Kurrutako-k jartzen duan oin bat aurrera ta bestea atzera. egiñaaletan Kurrutako-k ez ikusteagatik Kontxexi Araneder-ek. Ta ala zan.. parrez zegoalarik. zeruko urdiñean. bide berberetik. Izardi otzetan alderatu zitzaion Kurrutako Xanti-ri ta. Ta.. ala galdetu zion Xanti-ri.. Ta Kurrutako gero ta poztuago gertatu zanarekin. Neskak irri-karkara atera zuten. Ta Kurrutako gertu zijoan. Neskak irria zekarten ezpañetan.. Ta beatza luzatu nionean. (beatz-muturra begi-azpiari erantzi zion) ba'nengoan aldean.. Parrez abiatu zan nik eman nion pozarekin. eta bi mutillak aruntz zijoazela.Agustin Anabitarte . ¿Zuk zer derizkiozu neska? —Polita neska. lenbizi atzera egin zuan ez-artu itxuraz. Begira. —¡Zurea. orra non ikusten deten Maalentxo Sarobe pinpirriña. ezkerreko besoa biotzean eta eskubiko sonbrerua. biotzaren ondoan. —¿Ta orain zer egin bear «degu»? —¿Seguru al zaude esan dizkidazun guztiak egiak dirala? —Nik ala uste. —Xanti-k— ara non datozen berak. —Oso ederki. arpegi alaiez begiratu nai izan zion Xanti-ri. arrotuta. —¿Nor-eta? —Kontxexi Araneder ta Maalentxo Sarobe. Ezta erantzun ere. bera ta ontziaren bitartean jarrita.susa-literatura. —¡Zaude. Kurrutako ikusi bai-zuten. Maalentxo» goxoki esanaz. —Ta ateratzeko zai nengoala. Orra ba'. arazo auetan zerbait jakiña naizelarik.

Xanti-k ez zuan iñoiz ikusi Kurrutako orren parragarri. ta ezin izan diat andik aurrera jarraitu. Ene Xanti maitea.htm (3 of 4)14. uts egin genezake. gertaldiari eskua eman bear zaiola. abagune ona atxitu bear dala esan dizut. —Ala ere —asi zitzaion beti atzera begiraka zegoanari— ez da egoki geiegizko usteak artzea. Maalentxo-ren zer-ikusia izanik. ¿Jostatzeko gogoa ote zeukan? ¿Zuk zer derizkiozu? —Auxe ta besterik ez: Kontxexi-k ezin duala eraman ni bestearekin asi izatea. Ta neskak ere atzera begiraka zijoazela. iñola ere. orain biak nai lutekela. Orduan Xanti-n —Kurrutako aparra baño arrotuago zebillenez geroz— lengo esan beroak pixka bat epeltzea otu zitzaion. ez dago besterik. Xanti adiskidea. ¿Zerbaitean lagundu aal banezaizuke? —Bueno. askotan txarki izango litzake iñori arpegia ematea ta ausarkeria. Nik. Ori entzundakoan Kurrutako-k akika egin zuan pozaren pozez ta bostekoa eman zion Xanti-ri. Ta Maalentxo-ren barrengo «zera» atera duan irriaz neurtu bearko bagenu. nere kontua alde batera utzi oraingoz ta eskarrik asko. ainbeste bide artu nezazkikeala.. Bai. orretara. iri detan guztia esateak ez zidak batere lotsik ematen.Donostia lotsa dutenean. Ta zuk ongi ikusi dezu zure erakutsiaz abagune egokiak nola atxitzen ditutan. To. oker egon gindezke. egia da. zoriondunik zoriondunena zu ziñake munduan.com/emailuak/anabitarte/dono20. ¿Ba'al dakik gau guztian lo-tantorik ere ez detala egin karta ori burutik kendu eziñik? Asiera egin zioat. Neri onetxek ematen dit kezka: biak par egin izateak. «nere» Maalentxo polita neretu nezakealako. ¿Ba'al dakizu zer bururatu zaiten? Oiek guztiak egiak izanda.Agustin Anabitarte .susa-literatura. Sí.2010 22:05:02 . —¿Bai e? Ta batak besteari bostekoa eman ziotenean. Eskerrak zuri. Ni ortan nengoala esango ba-nikek ¿zer esango ukek? Ea asmoa artu bakarrik. Or. Ta orra nere bostekoa. baño neska-mutillak alkarri begi ona jartzekotan. berriz ere parrez topatu zituan. ez lizaidake erreza nora jo jakitea. Orra berriro neska nereganako gaituta. egi utsa baizik. —¡Asmatu dek! —esan zion— ta barka ezadak ika asitzea. ez zezaiola gero berari aitzakia eman bear-eza gertatuta ere. baño ez noa ni orain lengo bideak artzera.. Baño zuk esan zenizkidan zuen bion begiratzeak eta mezetako ain ongi alkar-aditzeak. saiatu ere egin nauk. ez zan ukatzekoa. Ta orrengatik nago onen pozik. azkeneko izualdia zearo aztuta. zorion betea atxitu nezakealako. Kurrutako-k burua atzera egin zuan. i mutil ondradua aizelako. —Ta ez da irudipena. Xanti-k ibillaldi gozoa egin zuan Kurrutako-rekin. beraz. Kurrutako-ren poza. egiazki.12. baldin orrelakorik ez balitz. Ta aalmenik gabe ez nagoala dakitalarik eta i zenbat onesten autan jakin ezakan. irakur ezak onoko paper onetan egin diaten saioa. Ta esan bezela paper txuri bat atera ta letra aundi aiek ala http://www. es la esencia principal —berriz ere. Ta arian ari zirala. guztiak gogoan artu bear dira. Baño ikusi dezu ni ere ez naizela kamotza gauza auetan. ¿ba'al dakizu zer egin bear zenukean? Karta bat iskribitu. Ni pozik nago gaurko gertaeraz. ta nik ez dizut ukatuko. Xanti-k nai zuana eginerazten zion. ederra ala ere. Poztutzen nauk i nere iritzekoa ikusteaz. ¡Aren jostaketa atsegiña! Kurrutako-ren bein-edo-beingo arrokeriagatik. ni bezela andregai eder baten jabe ikusi nai zinduzket. arras txaldanduta ala erotuta ez ote zegoan ia bildurtu zan. noski. Orduan Plaza Zarreko aurrean zeuden geldituta. berari bakarrik zegokion begitarte ona jartzea. Oraingoan ala esan zion: —Baño bear da bear gauzak ez nastutzea. gero-ta arrotuago zebillen. Bada-ezbada.

Xanti-k Zurriola-aldera jo zuan. Gizonak ez ditu aipatzen emaztearen egitekoak. Gizonek emazte bat baño geiago duten erriak gogoratu zitzaizkion. bai». Orreri buruz teatro-liburu osoa egin nezake ta izen au jarriko nioke: "El imperio de la víctima"». Ezertxo ere ez legokio ain eder emakumeari. ¡Ura gizon arraioa! Ala ere zer par-egin ematen zion eta zer ikusteko zeuden ez zekian. esaten diote illundu orduko etxeratzen dan «gizonezkoari». Ta baldin beragana. toki artan egon gutxi egin zuan Kurrutako-k. baño ari ura lakar xamarra zala-ta.12. ta patrikak miatu ondoren "¿zertan gastatu dezu palta dezun txanpona?". Xanti-gana.com/emailuak/anabitarte/dono20. nola txaldantzen diran. Emakumea ta dantza ¡zein elkarkunde ederra! ¡Gizonaren atsegiña!» Ta lengo uste txarrak..susa-literatura. beste atsegiñagoekin aldatu zitzaizkiolarik Kontxexi-ren berarentzako irri gozoa.. bada bat-batean nola jarraitu bururatu zitzaiolata. mas y mas ha ido creciendo en mi corazón la pasión que desespéra a todo ser humano. Gizona gizon eta emakumea. Xanti-k ez zekian. Ni askotxo ikusia nago.2010 22:05:02 . Zalako karta arekin gauza gogorren bat gertatu bear zuala seguru zegoan. etxera abiatu zan azkarrean. artean emakumeek. ezerez. Maalentxo-ri ikara pixka sartuko zion. Xanti bakarrik utzita. etxera-bidean. Xanti-k gai ortatik gogor eldu zion.htm (4 of 4)14. alderatzeko ere. edo parra egin ala ezkerrez jo ta Plaza Zarreko arkupetako arriarekin Kurrutako-ren burua joerazi. beatzetatik kendu zuan. «Danetara ere —zion— emakumea gizona baño askoz gutxiago da. ¡Emakume oien gizona zapaldu-bearra! "¿Au al da etxera etortzeko garaia?". «Baño okerrena ori ez da —egiten zion bere buruari Xanti-k— zentzuko gizonak ere. © Agustin Anabitarte "Agustin Anabitarte" orrialde nagusia www. gutxieneko ogeitik emeretzi emakumek menderatzen dituzte beren senarrak. eta zanpa-zanpa egin ere egiten dituztenak ba'dira. Nik dakitalarik. bidali ere bai ta korapilloa nola askatzen zan ikusi bear. emakumeek ez dute beren senarrentzat bear bezelako lotsa. gogoratu zitzaion. Orren txaldana izateak arrituta zeukan Xanti. Erregesoro-koa. arek izugarrizko karta egingo zion.. Nik ez daukat bestela emakumea gogoan: gizonaren aurrean diran dantzarik politenak dantzatzen.Agustin Anabitarte .com http://www. Bestetan nai dutena egin ezin dutenean. egarriak amorratzen egun guztian egoten dan diru-jabeari.susa-literatura. zer erantzun beti izango zuan eta bestela ankaz gora bota.. Baño ez zeukan zalantzan luzaro egoterik. beren burua gaizkitu ta senarraren errukitasuna uztiatuz eginbidea sortzen dute. aitzakiarekin baletor. «Beste aldez. eta nik ederki dakit ori. Ta ementxen bukatzen zan Kurrutako-ren gau guztiko lana. neskak dirala-ta. bada Kurrutako-ri erokeria burrundara biziz zebilkionez geroz.Donostia zioten: Distinguida señorita: Desde que tube la inmensa dicha de conocerla.. baño ondorenean ederki jolastuko ziran Kontxexi ta biak.. Artean ezkongaietan usoak diruditen neskaeri atzaparrak jaiotzen zaizkie ezkondutakoan.

se oye lo que no quiere. bai. orain ezin samurragoak. Orra ustegabeko erbia non atera zitzaion. ¡Orduantxe. —Yo doy rasón a todo el mundo el que tiene —Madalen-ek berriz. orra. beraz. Madalen-ek Esnategi-kalean ikusi zituan eta istillu ura Anton-en alde erabaki gabe ezin eramanik —entzun bai-zuan zer ari ziran— Bretxa-n alderatu zitzaien poliki-poliki. bestetik atera. Ta zaldiak eta il-kutxarekin ari zirala. ¡Nork esan mozkorra zeritzanari maitekatu bear zitzaiola! Artean. Zurrutako». Ikazkale. egi-egia. no hablas más de eso. Ez ziran asarrezaleak. Orra aldez bestekoa bat-batean egin. Kale Nagusian asi ta San Telmo.2010 22:05:03 . ainbeste zituan arek itsusienarekin ezkondu. orratx.htm (1 of 4)14. Ta zenbat-eta amorrua ta nazka aundiagoak izan orduan-eta naitasun eztiagoa ekarri oi dute askotan. Eskotilla.. orduantxe! Iñon diran asmatzekoak asmatzen zituan. urrutiagoko Barbara- Gauza http://www.. Kataliñ-ek zerbait usmatu zuan.. esan oi zion maiteki.Agustin Anabitarte . ordea. Orratx ba'. ¿Edo nai-ezkoa gertatu al zain?» Madalen.. «Bai. Baño batez ere au zitzaion gogozkoa: etxerako sagardo-billa ateratzen zanean. len baño geiago. —¿Pasiensia? ¡Ni sabes tú qué es tamién tampoco! El que se dise lo que quiere.Donostia XXI Txoralda arrigarriak ba'dira.. ez Kataliñ-enak. Amaika bider ustez beste aldeko gertakizunak gertatu oi dira: alako zulotik sartu. Len gogorrak esaten zizkion..com/emailuak/anabitarte/dono21. asarre etortzen zan. Ta Bretxa-n aurrezaurre jarrita ezin bukatu añako izketa zebilkiten. nardagarria. Bein eztabaida bizian zetozen Anton Zurrut eta Joxe Ogi. nai unana ez den ikusi. —Contigo hay que tener mucha pasiensia. maite-giroak zerabilkian.susa-literatura. segunda. yo ya le conosco el gente como tú! ¿Ere buruz al abil? ¿Pozik al ago orain? Dantza ezan ba'. Lotsagabetu zan. «¿Ba'dakin batzuetan oso pozik etortzen aizenala? —esaten zion— ¿zer ematen diten? Obia ago i orla aizeneko».12. alako batean non Madalen asten zaion erderaz Joxe Ogi-ri: —Si caballos tenían plumeros. Eskotilla-kalera joan bearrean. «Agur. alegia. gaur.. Len nai ez zuala egiten zuan topo Antton-ekin. baño orduko artan norbera zuzen zegoalakoan ez utzi nai ba' itz-bideari. Basta. ez zioten deus ajolik. gogaikarriena zitzaionean. Ta Antton-i begiratuz alde egin zuan Madalen-ek. —¡Aaa. Baño Madalen maite-kontuan gero ta okerrago zegoan. Astokale ta Bretxa-rañoko guztian: alako Santa Maria-ko illetak bigarren ala irugarren mallakoak ote ziran. Ez Anita-ren erritak. Beraz biotz-ikutua zebillen Madalen ere. Ta iguingarriena. orain aal zuan irririk gozoena. Ta auxen eta bera gertatu zitzaion Madalen-i Anton Zurrutekin edo berak zion «Zurrutako»-rekin. Esnategi. Orra ba'. Bestetan.. Eta len kopet'illuna jartzen ba-zion. orain ez nai ainbeste. Ta Joxe-k bi lagun aurrean zituala: —El día el que estar callada tú. maitegarri biurtu.

txotxa beerago jarri bear izan zutela sagardoa aitzen zijoalako. Katalin-ek arritu-itxuran: —Neska. Antton ango zalea bai-zan. noski. neska». ¿gaur sagardorik gabe apaldu biar al diñagu? Ba'uake lenbaitlen —bein esaten zion Kataliñ-ek. ken a'i emendik —batek. lotsagarri ba-zitzaion ere. Ta joaterakoan sagardotegikoak agurtzen zituanean. ¡Aiek istilluak! Or. galtzen ba-zuan. Madalen-ek sagardoa ekartzeko garaia lentxeagoa zan Antton-eta Barbara-enera joaten ziranekoa baño. Ez. Bere gogoko zerbait esan nai zion. goibel. Bai Xanti begi zorrotzak ere. Orduan izaten ziran gezurra asmatu-bearrak: bein. Karta egingo omen zion Antton-i. —I. batez ere bere «Zurrutako»-ri begiratu ta bera bakarrarentzako beste agurra egiten zion. baño egingo zuan. Ordea. —Bai. berriz..2010 22:05:03 . bestean.susa-literatura. ajolik ez zion http://www. Oriek guztiak Antton-ek ederki igarri zitzakean moduan. Orduan korrika asten zan etxerako. ¡Aien jokoaren aitzakiarekin zenbatetan ez zan egoten pitxarra sorbaldan pozik Antton-en ondoan! Antton-ek irabazten ba-zuan. ayazka egon biar al det ba'? —¿Zeorrek ez al diazu esan sukaldeko lurra garbitzeko? —Sagardotegitik etorrita ere naiko denbora izango den. Madalen gozatuta egoten zan. oraindik ere Katalinek esaten zion: «Mugi ari. noski. karta egin. ibilliko naiz lana utzi ta berriz espartzua artu ta bustitzen. Beranduxeago ateratzeagatik «larrua» kentzen zion lurrari indar guztiz larraskaturik. bai. jende asko zegoala sagardotegian. baño Antton-ek igarri lezaioken tankeran. Baño Madalen-eri «bost» aren erritagatik baldin Antton ikusten ba-zuan. baño iñork ez jakiteko moduan. Ala ere e'litzaken ezere orren jaboi-puska aundiyak ondatuko ez ba-ituzkenan. beregana etorriko balitz. Katalin-en ikusi-bearrak azkeneko gozoaldia samintzen ziolarik. Ta Antton-ez gañera karta egin bear lukeanak ere jakingo zuan bera zer zebillen.com/emailuak/anabitarte/dono21. Ta bat-batean auxe bururatu zitzaion: berak idazten tutik ez zekialarik ¿nork egingo zion? Ez Kataliñ-ek beintzat.. Ta egia zan. Madalen. ¿Ta zer erantzungo zuan Antton-ek? Ura poza. naiz-eta sagardoak berriaren antzik izan ez.Donostia eneko sagardotegira joaten zan Antton-ekin topo egitearren. Ta abiatzeko asmoan mantala kentzen asten zanean. urrena.htm (2 of 4)14. Gañera kartan jarrita. ondo egitekotan.. ez zizkion erokeriak esango. Ta orrekin ibiltzen zituan istilluak Madalen-ek. «ire billa» berriz ere ibilliko 'itun —urrenak.Agustin Anabitarte .. sagardoa txit aitu ta kupela berria asi zutela. Agidanean biotz-ikutua egingo lioke. Ezin ba'orrela egon. Egun batean baso bat sagardo pagatuta utzi zuan Madalen-ek Antton-entzat. ¿Nork bada? Ta burubarrena ondo azterkatuarren ez zuan nai zuana billatzen. itsuski litzake emakumezko bategan. onetxek bere korapilloa ba'zeukan. esatean izaten dan lotsa ez zuan izango. —Sagardua epelduko zain —besteak. ire bizitza guztiyan ez den lurrik onen ondo garbitu. alakorik! Ura izateko. Arrituta nion. —Neska. Madalen. Etxekiñat zer arrano darabilkin. ordea. Madalen-ek egiteko aundia egin bear zuan. —Ai. ¿Nola artuko zuan karta? Ta ondo artuko balu ¿zer gauzak esango lizkioke berari? ¡Ai.12. Beste batean: —¿Ez al den aitu sagardo-billa juateko? ¿Noiztandik etorri zain orren berandu juateko gogua? Ekarri-biar bakoitzian.

Beatza aboan zeukala. Usté siempre trabajando. Mir'uste.Donostia baten-batek egin bearko..com/emailuak/anabitarte/dono21. prantzesari barrenen zebilkiona aitortu-bearra. Madalen-ek zer gogoa zuan esan eta bien artean antolatuta gero Fransuá-k idazten zuan. Prantzesa adi-adi zegokion. Ta ia etsita zijoalarik. ¿E tú a pasear desde la mañana? —No. Madalen.. Fransuá-ri naiko eskerrak biotzetik emanda gero. aien Ç kakodunak gure Z-k ainbat balio du-ta... aulkietan «letrak» egiten ikusten zuan.. Santo Domingo-ko ixkin artan makiñabat aulki ikusten zan ola-zuriz egiñak. beraz tajuz egin zezatekean. Une batean gelditu egin zan Madalen: atzera-aurrerako artan geldik egon bear. —Eh be . Madalen-ek berak zekazkian paperak eta azalak. Fransuá. luzetxoa zalarik. si me haría tanto pavor. Alderatu zan. bada Madalen zerbait geiago esateko gogoarekin gelditzen zan beti. ala ere. besteen kontuekin ezer jakiteko ez zegoan batek. Fransuá-k larruzko prantzes-txapelaren azpian lapitz aundia sartu zuan. lendik.12. ¡An ziak gure neska txoralda Fransuá-gana! Espartzua bear zanaren aitzakiarekin abiatu zan kalera Madalen. eta irria ezpañetan pasa zan. Madalen gogo-bete dago. besteak atarian. Madalen-ek burua atzera egin eta Antton-en arpegia begira zegokiola ikusi. Orduan asi zitzaion larritasuna Madalen-i.. prantzesaren malluketak Madalen-en balarrietaraño irixten ziran. —asi zitzaion legunki beste iñor ikusi ez zuanean— sab'usté. Agur xamurra izan zuten. Madalen poliki-poliki zer bear zuan guztia ari zitzaion esaten. Bat-batean aurreraka asi zan Madalen. Ta ia bertaratu zala. askoz atsegiñagoa iruditu Antton-eri. —asi zitzaion Madalen barrenen beste norbait ote zegoan begiratuz. Madalen ondoan. Iñork ez zien galazi lan artan. mir'usté. Ustegabeko arek oso lotsatu zuan neska... non ateratzen dan Fransuá aulki bat zintzilik jartzera.. Ta bein Madalen-ek bere nai guztia erakutsi zionean —biotz onekoa bai-zan prantzesa— biboteak goratu ta barrenatu baño len zintzilik jarri zuan ate-buruan zekarren aulkitxoa. onuntz datozela. Madalen-ek Zurrutako izenarekin nai izan zuan eta prantzesak bere erara ala jarri zuan. Joxe antzemana zegoan. Ta Madalen-ek esan bitartean.htm (3 of 4)14.. ta aspaldian erdoituta zegoan luma errenka asi zan. yo quería que usté a mí haser un pavor. Musiú. aulkia lurrean utzita.. surpeko bibote luzearen muturrak perraren antzera beeraño eroriak zeuzkalarik. eta an http://www. Bein parean agur esan zioten alkarri. gain eta muin oraingoan. orretxek ondoena. Fransuá-k idazten ba'zekian.! ¿ Com' está por aquí Matalen? —egin zion prantzesak. Bai. antxen ikusten ziran bere eskuz egindako letrak. Guk ikusi baño len jarri diote azala. bai. —Buenos días. Karta egiteko guztian ezta iñortxo ere ez zan azaldu. zintzilik batzuk. baño Antton eta biak ezkutatu ziran. lotsatzen asia.Agustin Anabitarte . Ta au esanda bat-batean Fransuá aulkigille prantzesa gogoratu zitzaion. ez zuan beste biderik artu nai izan. ¿sab'usté? Y como yo no sabe escribir.2010 22:05:03 . Madalen pozik atera zan. yo tengo nesesidá d'escribir una carta. Anton-ek zertara zijoan igarri bear ba-lioke bezela. —Sempre a trabacar. Azkenean.susa-literatura. ¡Neskaren poza! ¿Non dira lengo nardagarriak? San Telmo-kalean sartzerakoan Madalen-k berriro atzera begiratu zuan. Noski. Ta Eskotilla-kalean sartu bezin laister non ikusten dituan Anton Zurrut eta Joxe Ogi. egin zuten bien arteko ura. Ola-tarteetatik ibillita noizbait exeri zan Fransuá mai txiki batean.. Ta azala itxi ondoren onela idatzi zuan prantzesak: Signor Çurrutaco.

Donostia joan zan kartari estu-estu eginda..com http://www. ta ez ori bakarrik. eskaratz-atean zegoala. Madalen-ek ere eskaratzean gora iñolazko abiadura artu zuan. Katalin-en oroimena gogo txarrez zetorkiola.htm (4 of 4)14. non ikusten duan Anton Zurrut bakarrik Plaza Berriko beste aldean zijoala. Ajola gutxi areri. Batbatean mukizu deitu ta bi piko emanez. non. eman zezaiola arako ari karta ura ta eman bezin aguro iges egin zezala ezer galdetu ez zezaion.susa-literatura. Ta ez ori bakarrik: bada-ezbada karta berekin artu zualarik. Ordea.. mukizuak azala irakurri ta Kurrutako —Madalen-ek ez ikusi— aurretxoan zijoala ¡ez zion ba' Kurrutako-ri karta eman! © Agustin Anabitarte "Agustin Anabitarte" orrialde nagusia www. Ta mutilla abiatuta.Agustin Anabitarte .com/emailuak/anabitarte/dono21. arratsaldean berriro kaleratzeko aukera izan zuan.12.susa-literatura.2010 22:05:03 .

bai. zuk nik baño letra tankera politagua izango dezu».Donostia XXII Kurrutako ebainduta Arrandegi-ko ondoan. Xanti-k edan zuan geiena. ordea. ¿Zer arrano izan zitekean? «Signor Çurrutaco?» ¿Nork jarrita? Ez Maalentxo Sarobe-k idatzita. baldin leenik arek neri iskribituizatea utsak arrituta ez ba-zauzka. zion: —A. Ta «Madalen» izenpena ikusita bat-batean asmatu. dio emen berriz. «don Amalio» izenik jarri gabe «Signor Çurrutaco» jartzea otu zaio.Agustin Anabitarte . ni seguru ta zu kezketan. Kurrutako-k «Xanti» deitu ta orrez gañera sakelatik paperezko bat atera ta arekin etortzeko esaten zion. ¡Aren letra zatarrak! Idazkera prantzesena zan. Ikusi emen (erderaz zegoan idatzita) «egin izan dizkitzutan irri gozuak». Ez-ustekoren bat zebillela usmatu zuan. baño arazo onetan ni neroni.2010 22:05:04 .susa-literatura. Ikus Maalentxo Sarobe-k neretzat egindako karta au.com/emailuak/anabitarte/dono22. Ta Bretxa-n sartu ziran. biak San Juan-kaletik zijoazela. iñoren laguntzarik gabe. «Noski. ¡Ta gauzak zer diran! Maalentxoren arazo au ain erreza ikusten detala ¿ba'al dakizu jaso aundirik ez diotela ematen? Ikus ezazu bere izena —karta zabaltzen lagunduaz esan zion. bakar-bakarrik asi izan banintz ere berdiñeko ondore ona izango nuan.htm (1 of 4)14. neskak askotan obe-ustean txarki egiñak egiten dituzte. Orrek zerbait mindu nau. Kopeta eskuarekin jotzerakoan itxura kendu zion Kurrutako-k ezer igarri ez zezan. Orduan Xanti-k karta azalaz jantzi ta Kurrutako-ri biurtuz ala esan zion: —Orra nere bostekoa bete-batean eta zure egiteko aundi au jaitu dezagun. ¿ori ez al da gauzak bear bezela egitea ta biotzeraño zuzen joatea? ¡Ta oiek guztiak Maalentxo Sarobe bezelako neska batek neri esatea! Arretaz irakurri beste au: «Zuek biyok ikusi zaituztenian. zuk agian par-algarak uste zenituanak. Elizegi-enean zerbeza-botilla aundi bat eskatu zuan Xanti-k eta naiz Kurrutako berritsua egarrituago egon. orra Erregesoro-ko egun artako topo-aldia. «zure nereganako begiratu xamurrak. Gai onetan oker bat izan det oraindaño: ni neroni naizen baño nere burua gutxiagotzat egitea. Alkarri «arratsalde on» esanez ta lengo ika aritzea aztuta. ¡Berak baizekian Madalen neskamearen berri! Ta Kurrutako izketan gogotik ari zala. Xanti. Xanti. Irakur ezazu guztia. ba'dakizu. burua atzera eginda alkarri begiratu diyogunian». ez nau arritzen. ¿Nik nola esaten nizkitzun igande artako mezaren ondorengoaz? Ona emen egia berak esanda. Ez zegoan egiña damutan. Kurrutako guztiz arrotuta azaldu zitzaion Xanti-ri.12. Azkenik karta ura bereari «bai» erantzunaz zetorrela erabaki zuan Kurrutako-k. Orrek ondatu nau. nik biyotzbiyotzez eskartzen nizkitzuenak». Onelako auziak geienetan erabaki nezazkike nere alde. berriz. Ni. Kurrutako-k dei egin zion Xantiri. Ta au ere oar geiegi egin gabe bere alde artu zuan. Danetara ere letra politagoak egin zitzakeala uste nuan. —Len ere zuri eskerrak emanik nago. ixil-ixilik. Maalentxo politak «San Vicente» jarri bearrean «Santa María» jarri du. bada xankameak muxin ez http://www. Elizegienean zerbeza-bonbilla edatea eskeñi ezadazun eskubidea ematen dizut. agidanean nik prantzesez dakitala jakiñan gañean dagoalarik atsegin geiago emateko ustean egingo zuan.

abiatu zan. baño ez zuan Xanti ikusi. baño baldin nere itzak kalterik egin ez lizaizutekela uste ba-dezu. ba'neukan Maalentxo-ri zerbait esatekoa.htm (2 of 4)14. ¿ez al dakizu ni Kontxexi-rekin asarre nagoala? ¿Edo nai al dezu exeritzeko garaian ni Maalentxo-ren ondoan jartzea? Onoko onek zirikatu zuan geiena. Bretxa-ko bankuan exeri ta beren arteko kontuetan asiko ziran. —¿Eskua emango al diet? —galdetu zuan Kurrutako-k burua atzera eginda.susa-literatura. bakarbakarrik zenbat dezakezun oraintxe ikusiak gaude karta orrekin. Beranduegi ibiltzeagatik. baño beranduegi ibiltzeagatik ainbeste neska eder joan zitzaizkiola txinistuta. Orrez gañera Kontxexi-k galdetu zion: —¿Ori al zeneukan esateko guztia? —Ez. beste aldera begira. Zer geiago ezin esan gelditu zan Kurrutako. Ta edan-ontzia gora zeukan batean. —Arratsalde on. karta ura Kurrutako-ren eskuetara nola etorri izan zitekean bururatu zitzaion Xanti-ri: «Zurrutako» deitzen bai-zion Madalen-ek Anttoneri. Ez uste.com/emailuak/anabitarte/dono22. Neskak lenengo aldian izutu ziran. Ta Kurrutako.Donostia egiteagatik. itzegin eta zeorrek igarriko diozu Maalentxo-ren ondoan exeritzeko aukera noiz daukazun. oraintxe dezu abagune eder-ederra: zoazkie ta zu mutil eratsua zeranez geroz. Asi zan bada zein pozarekin ikusten zituan esaten eta maiz xamar izanagatik ez omen zituan nai ainbeste ikusten. Ordea. orra non aurrez-aurre beti bezela Kontxexi ta Maalentxo azaldu ziran biak alkarrekin. Xanti.2010 22:05:04 . Irria ere bai. larritasuna sortu ta mutil gizajoak berebizikoak ikusten. seguru nago —eta zu ere uste ortakoa izango zera— ¡amaika neska eder joan zaizkitzu! Orain beste esku batek artu zuan kandela. ta bi mutillak Elizegi-enean. Maalentxo. Elizegi-enea atzean zeukatelarik. gizona. Karta aibesterañokoa ez zala esateko gogoa etorri zitzaion. neskak zuk diozun bezelako karta egin —eta nik orobat diot— ta «aspertuko al aiz» utzitzea ondo dagoanik. berriz. Ez ezazula abagune eder au galdu. Beraz. ateratzerakoan. noski. «Izan ere gu alakoak izaten gera: ona ba-da. Nere ustean —ta zurean agidanean ere bai— neska zu beregana joateko amorraturik dago. Alegia. Neskak parrez asi ziran. neskak igarrita oso poliki alde artarako mugitu ziran. bildurrez ba-zan ere. baño ez ikusten. baño ezagun zuan xankoak dar-dar zeuzkala. atsegiñik ematen ez zion edariari indar aundiz bultzatzen zion pitin bat sartzeko. tokirik ez uzteagatik. —¿Biok ez ote giñake joango? —galdetu zion Xanti-ri. —Baño. aguroegi ez zala ibilli bear. Iritxi zan bada neskaen tokira. baño gero bereala lasaitu. zure karta artu http://www. bada. —Nere esanen bearrik dezunik —zion Xanti-k— ez det uste onuzkero. Orain Xanti-k itzegin eta Kurrutako mututu. abaguneak «sobra» izango zituala.12. —Esaiozu karta artu dezula —zion oraindik Xanti madarikatuak lertzeko zorian. len Kontxexi kendu zion bezela ea orain Maalen kentzen ote zion. Ez ba' esateko geiago etortzen eta gero ta larriago gure txaldana. ez gaitu iñoiz asetzen». bi neskak exerita aurrean. Sonbrero-kentze izugarria egin zien. Elizegi-eneko barrunbean parrez zoratzen. Kurrutako-k zerbeza pagatuta. Ta Xanti-ren esana gogoratuta asi zan pixka bat Maalentxoren utsunearen aldera bear baño lenago aldatzen. Maalen —ta Kontxexi esatea aztu zan. Zure txanda da orain. Xanti egon bear zuaneko aldera begiratzen zuan.Agustin Anabitarte .

Abiatzen dira. ostiko bat bete-betean jo ez ba-zion. —¿Zer karta ta karta-orde? —galdetu zion Maalentxo-k izututa. norbaitek barrendik kanpora zankoa http://www. karta egin ziola ta bera Plaza Berrian barrena zijoala mutil bateri eman omen zion berari eskuratzeko. Orain arte neskak parrez aritu ba-ziran. —Bai. Ta bertaratu ta non ikusten duan Kurrutako bere karta Maalentxo Sarobe-ri erakutsi naiez. Bion artean izutu zuten. alako batean ia bota zuan zilipurdika. Kurrutako zuri-zuri eginda. ¿Zergatik zan orren mukerra berarekin? ¿Zerbait gaizki egin al zion? ¿Ez al zuan beti ongi artu bada? Esan zezaiola zer iruditu zitzaion gaizki. —berriz ere— etzenduela artu?» Madalen oso samurtuta ari zitzaion. Ta bere burua miñatik libratzeagatik mutillak erantzun zuan: —Orrek kendu zidan —Kurrutako erakutsiaz. —Maalentxo polit'ori.susa-literatura. bi piko eman omen zizkion mutillari. Ta eroriko zan nerekiko. «¿Baño egiya al da. —¿Orrek ostu? —Madalen-ek. granuja orrek. Beraz. Antton. nik? —ta bi neskak altxa ziran.Agustin Anabitarte . emen bai-daukat zuk egindako karta! —¿Nik. Antton ere etorri zan.. Madalen gero ta maiteago ari zitzaiola.12. Santa Ana-kaleko muturrean. «¡Nere bi piko gozuak!» Bai ba'. nere adiskidetasunik xamurrena zuretzat izango da. amorratuta zion. oso ondo arkitu ditut zure esanak eta. ez bai-naiz ni beste asko moduzko mutil txoroak bezela. —Bai.2010 22:05:04 . —esan zion— nik es diñat es irerik es iñoren kartik artu. Antton-en erantzuna jakin nai bada. baldin Antton atzean egon eta zutik jartzeko ondoena jo zezakean tokian. Nik ba'nekian zu biotz oneko neskatxa ziñala ta ni bezalako «gazteari» —ez nik esateagatik— abegi ona egingo zenidala. «baño. Asten da Madalen arengana korrika ta. Madalen aurretik. Madalen-ek Anton Zurrut topatu zuan. oraingoan ederki asarretu zitzaizkion. neska. —¿Orrek lapurtu? —Antton-ek. Ta berriz ere mutillarekin asi zala non ikusten duan mukizu berbera an aldean zijoala. itzik atera ezin zezakeala. Lotsatuta ba-zan ere alderatu zan eta arritu zitzaion iñori ez egindakoa berari bakarrik egin eta ain nekezko kartari ez batere jaramonik egitea. —Ik. ¿nun daukak nik emandako karta? —besotik min emateraño elduta esan zion. Bretxa-ko aldean. artean bene-beneko karta egin omen zion. Ta gañera es diñat txinisten ¿nois ikasi unan ik iskribitzen? ¿Ta serk eman din kartak iskribitzen aritzeko?» Madalen-ek baietz. noski. «Oraintxe bertan txiki-txiki egingo nuke topatuko ba-nuke». Antton-ek asieran ez zuan txinistu kartarik egin zionik eta txantxetan ari zala uste.Donostia detala ta eskerrik beroenak demazkitzutala. Kentzen dio karta eskutik eta «lapurra» esanaz eltzen dio txamarratik eta berebiziko astindua emanaz. ain goza-aldi ederra eman didazu ta ¿zergatik nai zenuke nere zoriona —zu bai-zera nere jabea— nere zoriona ondatu? Karta egin ba-didazu ¿zergatik ukatu? —¿Nik zuri karta? ¿Uste al dezu txoratuta nagoala? ¿Ala guztiak zu bezalako txoroak gaudela? ¡Naiago nuke Txina-ra joanda bazeunde! —¡Baño Maalentxo.htm (3 of 4)14.com/emailuak/anabitarte/dono22. Kartan jarri zuana esatea nai ba-zuan galdetu zion. etxerakoa artu zuan eta Elizegi-eneko aurretik bear baño azkarrago zijoala.

com/emailuak/anabitarte/dono22.htm (4 of 4)14. Ta Kontxexi Araneder ta Maalentxo Sarobe izututa ibilli ba-ziran. azkarrari uztea otuko ba-zitzaion ere. ¡Kurrutako gizajoa! © Agustin Anabitarte "Agustin Anabitarte" orrialde nagusia www. azkenik zer paregin etorri zitzaien.susa-literatura.susa-literatura.Donostia atera ta beste ostikoa jo zion. Bretxa-n jende asko bildu zan.com http://www.12.2010 22:05:04 . Xanti zan.Agustin Anabitarte .

doi-doi etxetik ateratzen ba-zan. Gure opilla etxean egosia. Iñolaz ere iñon arkitzen ez. Ta ezkonberritan bein Gaztelumendian gora egurazten zijoazela. Nekezkoa ba-zitzaion ere. urrengo batean lotsagarrizko ura aztutzat utzi zezatekean. Txomin eta Kandi ezkondu ziran. zer gerta ote zitzaion. Ez da ba'arritzekoa ainbeste erbesteko ango jaietara joatea: ba'zekiten-eta an arkituko zuten eztia beste iñon topatuko ez zutela. artean Kandiren antza bera ¿ez al zitzaion galduko? Gure irakurleak. adiskidea. ordea. Ta jolaszaleak ziralako makiñabat jai eder antolatzen zituzten. Ez batek. ¡Aiek umore onekoak! ¡Aiek jolas-zaleak! Ta umore onekoak ziralako «kaxkariñak» esaten zieten. Kaiolatik atera nai ez duan txoriñoa esan zitekean.2010 22:05:05 . Ori zan nere erria: erri maitea. ez esan.12. an egon bear. egiñaalak egin ditugu. ordea. eskaratzako egonaldia gogoarazi zezakean ezertxo. ¿Egia ote ala ametsa? Bi besoetan eukitzea uste ta esku-utsik arkitu. An ez zan beste erriko usairik: Donostia-n Donosti. kopeta erriko arrietan egindako aundituaz josia izan eta izuri esanbearrak buruko ariak naspillatuko al zizkigun ba'! Orra. Oraintxe zorionaren jabe egin ziran. urrengorako oso gaituta zeuden. antza obea emango dio. zintzilik gelditzeraño lotu ba-zitzaion. Ta ikustaldi aien berri eman bearrean. irakurlea. Orduan Txomin. Egia esan. ¡Zenbatetan ez zitzaion Txomin-eri Kandi-ren beso-botatzea irudibiatu!: nola edo ala izan ba-zan. Aste ta asteetan ez zuten Txomin donostiar jatorrak eta Kandi-k alkar ikusi.susa-literatura. Kandi ari zitzaion Txomineri: http://www. aiek tajutu. Orduko Donostia zer zan jakin ezazun. ez zuten besteaganako geiegizko zaletasunik erakutsi. ba'zuten erria. Alaxen jostatzen ziran donostiar alaiak. pozik egongo zan egi-antza aundiagoarekin. beatztarteetatik iges egin zien. zerbait lortu degunaren ustea daukagu. «Donostia». erre-beroa errapetik edan. aren berririk ezta batere. aiek egin. Santa Klara-aldetik. Donostia ederra. Baño ikustaldi arek poz berria ekarri zien. atzerako kontuakin ari gera ¡urtebetez geroztikako berriak bai-dakizkigu! Bai ba'. lepoan aztarnen bat edo miña gelditu balitzaio. Gu mami-mamiko donostiarrak izan. Donostia bakarra munduan: ori bera ta ez beste. ez besteak. Ta urrena etorri zan eta urrenaren urrena ere bai. ¡Lanak eman dizkit seme onek azitzen! Ta kalera txapelik gabe atera ez dedin. teatrorik politena.htm (1 of 3)14. besteen gauzetan argi ikusten baida. non ote zebillen. ¿Ta zertarako guztiak esan? Gañera. Txominekin eskaratzean izandako egonaldiak lotsatuta zeukan Kandi. Txomin-ek ez zuan. eztia non ba'dakigu. berak maite zuana etxetik kanpora ibilliarren. ba'zituzten bertsolariak. nere biotzeko kutuna. bada. Txomin ere arrituta ibiltzen zan. irakurlea. Ba'zituzten musikari bertakoak. eman dezaiodan bukaera. ba'zituzten teatrolariak. Donostiarren izakera berezia askotan aipatu izan dute.Donostia XXIII Azkena Ori dezu. naiz ateak zabalduta egon eta askatasuna maite. Txomin nor zan eta Kandi nor jakiñik. Bein ba' alkar ikusi zuten. ez egin. bildur giñake.Agustin Anabitarte . antolatu esatea gauza bat da: aiek sortu.com/emailuak/anabitarte/dono23.

Xanti Zalakain eta Kontxexi Araneder ere ezkondu ziran. baño erori.12. iraunkorra.htm (2 of 3)14.. kearra baño beltzago dauka garbitutzeko alperrez. Ederki irabazita zeukan neskak. Artazkero ala bear zala ta lepoa makurtu bearko ziola uztarriari. beraz. Joxe Ogi-k ez zuan andrerik artu. bein galtzak artu ta emazteari eman omen zizkion: —Ar itzazu —esanaz— gero ere zeorrek jantziko dituzu-ta. Kontxexi-rengana joan zan. erortzekotan. «Ango zokoak ezkonduz geroztik garbitzekoak.Donostia —. Ezkontzeko garaian. ezin ba' ukatu barrenen zebilkiona. aundiagoak errez berdintzen zituan.2010 22:05:05 . emakumeengatik esaten zituan guztiak egiak ziran. oñez. arkaitz artan egin nuen. Anton-ek ezkontzara bi alaba eraman zituan.com/emailuak/anabitarte/dono23. mutillaren erdeñuagatik. Ezkondu-berrian. http://www. «Nere andreak kamisa zarra. ango burnibide berrian urpeko lanez zubi bat egiten. Baita Anton Zurrut eta Madalen ere. bere aldera egon zan beti. emen orain arte aipatu ez ditugunak. Ba'dakigu Erregesoro-n begitarte ona egin ziola. Xanti menderatzalea menderatu zuten. Ta Xanti-ri biotz-aldiak eman zionean. zuk estropada irabazi zenuen egun artan bertantxe. bankuetxe jabearen alabaren aldera erori zan.susa-literatura. berea balu. gaitz erdi.. Beraz. Ordea.. Ez zan nolanai erori.Agustin Anabitarte .ta zuk bakarrik dakizun nere belauneko orbana. berari «Poltxa» jarri zioten izena. Maitasun epela zeukakionarren. Xanti-k uztarpea atsekabez ikusi zuan. ba'zekian-edo zer ikusi bear zuan. ezerrez.» Kurrutako gizajoa beti iraulka ta azkenean ukullua jo zuan buruarekin. Ara Kurrutako ere ezkondu. «Txardin-berri»-enera ezkondu zan. Gauez ezkondu ziran. Arazo onetan ez da naikoa nai ez izatea ala akiakuluak jartzea. Bere ustez. ezkondu ziran.» Edo-ta. bakallu platera apaldu ta urrengo goizean Antton bakarrik atera zan etxetik Miranda-ra. Ez zuan Xanti-k lan aundirik izan.. «Aukera daukanak nekea berekin ¿nork egingo ote du portuna nerekin?» Amagiarrebak suiaren poltxa maiz aipatzen zualata. Kontxexi Xanti-ri zaletu zitzaionetik.

htm (3 of 3)14.2010 22:05:05 .12.susa-literatura.Donostia © Agustin Anabitarte "Agustin Anabitarte" orrialde nagusia www.com http://www.com/emailuak/anabitarte/dono23.Agustin Anabitarte .susa-literatura.

«gauzak arin.com/emailuak/anabitarte/anab02.htm14. 1994) — Koldo Izagirre / Xabier Mendiguren Elizegi "Euskal literaturaren antologia" (Elkarlanean. beronen ardurapean argitaratu baitzen «Augustin Anabitarteren idaz lanak» (Gipuzkoako Aurrezki Kutxa. inolako zalantzarik gabe. Anabitarteri buruzko iritzi kritiko arrazoituagoak argitaratu dituzte Seve Callejak alde batetik. haren obra gehien aztertu duena Juan San Martin izan da. eta Koldo Izagirre eta Xabier Mendiguren Elizegik beste aldetik.2010 22:05:06 . Agirreren pare agian». Argitalpen horretako hitzaurrea ere ekarri dugu orriotara. Agustin Anabitarte Irazuri buruz. 1979). otzan era erraz kontatzen» dituela dio (Euskal literatura alfabetatzeko. — Juan San Martin Hitzaurrea. Gotzon Egiaren ustetan. 1986). «euskal idazleen artean ezezagunenetakoa izango da ziur aski Agustin Anabitarte». 1998) "Agustin Anabitarte" orrialde nagusia www. idazle donostiarraren obra guztia biltzen duen liburu mardula. aldiz.Donostia ANABiTARTERi BURUZKO iRiTZi KRiTiKOAK «Nobelagile aipagarri.12.Agustin Anabitarte .susa-literatura. Baina.com http://www.susa-literatura. 1986) — Seve Calleja "Haur literatura euskaraz: Lehengo irakurgaietatik 1986ra arte" (Labayru. idatzi zuen Ibon Sarasolak bere Euskal literaturaren historia-n (1971). "Augustin Anabitarteren idaz lanak" (Gipuzkoako Aurrezki Kutxa. Enrike Zabalak.

You're Reading a Free Preview

Descarga
scribd
/*********** DO NOT ALTER ANYTHING BELOW THIS LINE ! ************/ var s_code=s.t();if(s_code)document.write(s_code)//-->