Está en la página 1de 5

Kaixo!

Seguru asko Zumalakarregi Museoa bisitatzeko ireki duzu fitxategi hau. Gipuzkoako Foru
Aldundiaren zerbitzu publikoetako bat da museoa. XIX. mendeko Euskal Herria adituei eta oro har jende
guztiari ezagutarazteko helburua duena. XIX. mendearen garai hartan, aldaketa sozial, ekonomiko eta
politiko ugari gertatu ziren: mundu garaikidearen hastapenak orduan finkatu zirela esan daiteke.

Ormaiztegiko Arandi baserrian jaio zen Zumalakarregi, erdi mailako familia baten barruan. Hamalau
senide izan ziren; bera hamargarrena. Francisco Antonio Zumalakarregi Mujika eta Ana Maria Imaz
Altolagirre izan zituen aita-amak. Lau urte zituela hil zitzaion aita, eta oso litekeena da garai hartan bere
amak erabakitzea Iriarte Erkikoa etxera aldatzea (hortxe dago kokatuta Zumalakarregi Museoa).

Zumalakarregi ondo ezaguna da Lehenengo Karlistadan parte hartu zuelako eta gerra hartako
protagonista nagusietako bat izan zelako. Gerra zibil hark 1833tik 1839ra bitartean iraun zuen.
Alde batean, Karlos Maria Isidro Borbongo infantearen jarraitzaileak zeuden, karlistak alegia, erregimen
absolutista baten alde zihardutenak, eta bestean, ordea, Isabel II.aren aldekoak, “kristino” izenez ezagunak
zirenak, Maria Kristina Borbongo erregeordearen aldekoak zirelako.

Fernando VII.a hil ondoren, Karlos erregegaiak armadari eta agintariei eskatu zien berarekin bat egin
zezatela, baina ez zuen arrakasta handirik lortu. Iparraldeko karlisten indar gehienak Tomas
Zumalakarregiren inguruan bildu ziren. “Tigre de las Amescoas” deitzen zioten, Amezkoetatik abiatu
baitziren bere aurreneko oldarmenduak. Bilboko setioan balaz zauritu zuten hanka batean, eta zauriaren
ondorioz hil zen 1835ean, Zegaman.

Zenbait borrokaldi izan ziren iparraldean, baina ez zen ez alderdi bata, ez bestea, nabarmen gailendu.
Ondoren, Bergarako besarkada egin zuten bi alderdietako buruzagiek, hots, Marotok eta Esparterok.
Horrela amaitu zen gerra iparraldeko frontean.

XIX. mendea bukatu aurretik, hala ere, beste behin eta beste behin ere saiatu ziren karlismoa ezartzen,
baina alferrik.

Zenbait gazte ohartu dira zeinen aldaketa zaila eragin zuen gerrak gizarte hartan. Horra idatzi behar duzun
komikiaren ildo nagusia. Baina lantegi horri ekin aurretik proposatzen dizugu museoari buruzko eduki
osagarri batzuk irakurtzea edo haien berri izatea.

Museoaren erakusketa iraunkorrean informazio


asko aurkituko duzu:
Erakusketa Iraunkorrera lotura.

Ikus-entzunezko bat ere badago zuretzat:


Ikus-entzunezkora lotura.

Edo bildumak ere eskura ditzakezu, uniforme


ederrenenak ere bai, komikiaren protagonistek
hain gogoko dituzten horiek; garai urrun bat
islatzen dute, urruna eta aldi berean tristea,
gerra-garai guztiak bezalakoa:
Bildumetara lotura.

Ilustratzailea: Pablo Barrio


1
2
3
4
Galderak

1.- Zumalakarregi Museoa Andoainen dago.

Egia Gezurra

2.- Museoa Gipuzkoako Foru Aldundiaren zerbitzu publikoetako bat da.

Egia Gezurra

3.- Zumalakarregi txikitan geratu zen umezurtz.

Egia Gezurra

4.- Zumalakarregi bigarren karlistadako jeneraletako bat da.

Egia Gezurra

5.- Lehenengo karlistada tronurako ondorengotza-arazo batek piztu zuen.

Egia Gezurra

6.- Erregetzarako bi izangaiak Don Karlos eta Isabel II.a izan ziren.

Egia Gezurra

7.- Bergarako besarkadak lehenengo karlistadaren bukaera ekarri zuen, iparraldean.

Egia Gezurra

8.- Karlistadak hiru izan ziren.

Egia Gezurra

9- Gerra Isabel II.aren jarraitzaileek irabazi zuten.

Egia Gezurra

10.- Museoa leku aproposa da gure iragana ezagutzeko eta historia, zenbait ikuspegitatik
kontatzen denez, hobeto ulertzeko.

Egia Gezurra

También podría gustarte