Bakerako zubia

Euskal gizarteak inoiz ez du Bakea hain gertu antzeman. Hau nabarmendu beharra dago. Aurretik honelako beste hainbat itxaropen zapuztu izanak

eszeptizismo ulergarria sortzen du, bai, baina hala ere ausartu egingo gara esatera oraingoa beste modu batean ikusten dela. Bakearen gertutasuna diogunean, ETAren bortizkeriaren amaieraz ari gara, bai eta euskal herritarrek jasan dezaketen Giza Eskubideen, Eskubide Zibil eta Politikoen, urraketa-egoera gainditzeaz ere. ETAren bortizkeriari da amaiera eta ematea ekarpen oinarrizko eta

saihestezina

Bake

Demokrazia

eszenatokia

lortzeko.

Urtarrilaren 10eko agirian ez du iragartzen euskal gizarteak nahi duen amaiera. Hala ere, uste dugu itxaropenari leiho bat irekitzen diola, zein testuingurutan azaltzen den kontuan hartuta. Gaur egun legez kanpo dagoen eremu politikoa behin eta berriz hartzen ari den jarrera eta konpromiso publikoa lehen mailako aldaketa da euskal eszenatokian. Bereziki ez dago ezkutatzerik edo ukatzerik otsailaren 7an Euskaldunan egindako agerraldia. Aldiz, babestu egin behar da eta garatzeko beta ireki behar zaio, guztiokin batera Bakearen alde ekarpena egiteko aukera izan dezan. Beste hitz batzuetan esanda, LEGEZTATU beharra dago, arestian aipatutako helburuaren gainetik, atal euskal banaezina gizarte delako. Eremu horren interesaren idatzitako osoarena, maiuskulaz

DEMOKRAZIArena, dago jokoan.

Bakea lortzeko, bestalde, zubia behar dugu, zubian zehar oinez haren bazterrera behin-betikoz iritsi ahal izateko. Zubiak, era berean, zutoin sendoak behar ditu eta hauen gainean eraiki behar da atal bakoitza, bukaerara iritsi arte, une bakoitza, aukera bakoitza, pasarte bakoitza aprobetxatuta. Jarrera aktiboa, tinkoa, irmoa hartu beharra dago, eta adierazpen honen oihartzuna zabaldu, dagokion lekuraino iritsi dadin. Bakea eta Demokrazia denon ondare dira. Horiek lortu eta finkatzeko konpromisoa ere denoi dagokigu. Horregatik dei egiten diegu herritar guztiei MANIFESTAZIO IXILEAN joan gaitezen, Bilbon, otsailaren 19an, arratsaldeko 17:30etik aurrera, La Casilla Plazatik hasita, goiburu honen atzean: BAKERANTZ, LEGALIZAZIOA. Euskal gizarteak ITXAROPENERAKO eskubidea dauka. Honekiko

konpromisoak ekarri gaitu gaur hemen ekimen honen berri ematera. Bilbon, 2011ko otsailaren 12an

Joxe Arregi Cesar Arrondo Txaro Arteaga Xabier Arzallus Kontxita Beitia Joxerramon Bengoetxea Jose Ramon Castaños Xabier Goirigolzarri Perico Ibarra Anjekes Iztueta Antton Lafont

Kepa Landa Xabier Oleaga Martxelo Otamendi Iñaki Perurena Maixux Rekalde Mitxel Sarasketa Paul Rios Jesus Uzkudun Peio Zabala Iñaki Zarraoa Xabier Zubizarreta

Sign up to vote on this title
UsefulNot useful