Nerea

Akarregi, Eduardo Docampo, Mertxe Gónzalez, Begoña Kortabitarte, José Regoyo, José Regoyo, Begoña Kortabitarte, Eduardo Docampo, Mertxe Gónzalez, Nerea Akarregi, Mertxe Gónzalez José Regoyo, Nerea Akarregi, Eduardo Docampo, Begoña Kortabitarte, Begoña Kortabitarte, Mertxe Gónzalez, José Regoyo, Nerea Akarregi, Eduardo Docampo, Eduardo Docampo, Nerea Akarregi, Begoña Kortabitarte, José Regoyo, Mertxe Gónzalez,

Herri-kirolak

R-300

HERRI KIROLAK
1. JUSTIFIKAZIOA ………………………………………………… 3 2. SARRERA ………………………………………………………... 3 3. HERRI KIROLEN SORRERA …………………………………… 3 4. HERRI KIROLEN SAILKAPENA ETA EZAUGARRIAK …….. 6

4.1. 4.2. 4.3. 4.4. 4.5. 4.6. 4.7. 4.8. 4.9. 4.10. 4.11. 4.12. 4.13. 4.14. 4.15. 4.16. 4.17. 4.18. 4.19. 4.20.

Aizkora-proba Sega-jokoa Harri-jasotzea Sokatira Giza eta abere probak: Lasto-altxatzea Lasto-botatzea Lokotx-biltzea Trontza Zaku-eramatea (Mugalariak) Orga-jokoa edo Gurdi-jokoa Ingude-altxatzea Txinga- eta ontzi-eramatea Harri-zulatzea Ahari-jokoa Ardi-txakur lehiaketak Birla-jokoa edo Bola-jokoa Estropadak Palanka-jaurtitzea Toka

5. EUSKAL PILOTA ………………………………………………. 17

5.1 5.2 5.3 5.4

Sorrera Pilotalekuak Modalitateak eta espezialiteak Konklusioak

6. UNITATE DIDAKTIKOA ………………………………………. 21 7. BIBLIOGRAFIA …………………………………………...……. 25 8. ERANSKINA: Argazki bilduma …..……………………………. 26

2010

2

Herri-kirolak

Herri-kirolak

R-300

1. JUSTIFIKAZIOA
Herri-kirolak ez dira guretzat beste edozein kirol batzuk bezalakoak. Kirola gure kultura ondarearen parte bat da, eta gainerako kirolak nola inportatuak hala bertakoak, batere mespretxatu gabe, esan daiteke gure adierazlerik garrantzitsuenetako bat dela. Horregatik, hain zuzen, Herri-kirolak suspertu nahi izateak esan nahi du gure kultura eskuratzea ere, eta, horrekin batera, euskarak duen une larria sendabidean jartzea. Urtetan eta urtetan gure haur eta gazteek berez eta besterik gabe egin dute kirola, inolako kanpoko pizgarri beharrik gabe. Gure herriak eta hiriak jendearen topaleku eta jolastoki ziren garai batean. Gaur egun, komunikabide eta interes ekonomikoen eraginez, beste kirol batzuek zokoratu dituzte gure berezko kirolak. Kontua da eremu guztietan eta, zehazki, ikastetxeetan egiten den kirolen zerrendaren aldean, adierazpen-mailarik eskasenean aurkitzen dela herri-kirolak.

2. SARRERA
Gure herriko ezaugarririk adierazgarrienetariko bat joko eta kiroletarako zaletasuna da; horiek, hizkuntzarekin batera, geure nortasunaren seinale dira. Bai jokoek bai kirolek oso lotura zuzena dute geure herriko jendearen eguneroko lan eta usadioekin. Kirol eta joko hauen guztien ezaugarririk garrantzitsuenetariko bat indarra erabiltzearena da. Herri-kirola ez da, gure ustez, beste edozein kirol bat bezalakoa. Kirol mota hau gure kultur ondarearen parte bat da eta gure adierazlerik garrantzitsuena, gainerako kirolak batere mespretxatu gabe. Horregatik, hain zuzen, HERRI-KIROLAK suspertu nahi izateak esan nahi du baita gure kultura eskuratzea ere. Helburu hauek finkatu nahi ditugu:  Eskoletan herri kirolak berpiztea

 Herri-kirola heziketa tresna bezala erabiltzea, Gorputz Hezkuntza aberastea eta gure kiroletan trebatzea  Herri-kirolaren ezagutza eskaintzea neska-mutilei eta aukerak bideratzea kirola bidean abiatzeko

3. HERRI KIROLEN SORRERA
Herri-kirolak, deitzen zaie, normalki, Euskal Herrian antzinatik jokatu izan diren kirolei. Hauetako asko hemen sortutakoak eta bereziak dira. Herri-kirolen jatorria aurki dezakegu garai bateko lan jarduera desberdinak aisialdira bideratzean. Euskal Herriko kirol gehienen jatorria nekazaritzan, baserrietako lanetan eta laborantzan datza.

2010

3

Herri-kirolak

Herri-kirolak

R-300

“Eta mila erreal txahal batek zuhaitz hau zuk baino arinago moztu baietz!" Horrelako erronka batetik sortu zen, zalantzarik gabe, gaur egun herri kirol izenaz ezagutzen duguna. Kirol hauetan euskaldunen nortasunaren bi alderdi bereizgarri biltzen dira: norgehiagokarako grina eta apustuetarako zaletasuna. Herri-kirolek osatzen dituzten proba guztien jatorria da itsasoan, basoan eta, batez ere, baserrian egiten zen eguneroko lana. Azkenak, baserriak, sorrarazi ditu herri kirolen modalitate gehien, haien artean hedatuena enborrak aizkoraz moztea izanik. Haren jatorria baserriko sutarako, egur-ikatza egiteko eta etxeak eta itsasontziak egiteko behar zen egurra lortzeko zuhaitzak moztean dago. Harriak jasotzeak horma edo etxe bat eraikitzerakoan harriak leku batetik bestera mugitzeko makinarik ez zegoeneko garaiak gogorarazten dizkigu. Baserriko lanari lotutako herri-kirolen beste modalitate batzuk daude: belarra segaz moztea; lasto-fardelak jasotzea; txingak eramatea, esne-ontziak eskuetan garraiatzetik datorrena, eta lokotxak biltzea, Euskal Herrian hain hedatuta zegoen artoaren uzta-bilketatik datorrena. Zenbait aberek ere, baserrietako bizitzaren partaideak zirenez, herri kirolen modalitate ezberdinetan parte hartzen dute, adibidez, harriak arrastaka eramatean. Proba horretan astoak, zaldiak eta idiak erabiltzen dira, ezagunenak eta arruntenak idi-probak izanik. Txakurraren betebeharrak ardi-txakurren lehiaketan zerikusi handiagoa du azkartasunarekin eta zuhurtasunarekin indarrarekin baino. Lehiaketa horietan "gizonaren lagunik onenak" artalde bat gidatu behar du artzainak ematen dizkion aginduen arabera. Antzinako arrantzaleen lan nekosoak herri kirolen modalitaterik ikusgarri eta politenetako bat utzi digu: traineruen estropadak. Gaur egungo kirola lana zenean, arrantzaleak itsasora joaten ziren, eta jo eta ke arraun egiten zuten arrantzagune oparoetara joateko eta bertan harrapatutako guztia ahalik eta lasterren portura eramateko. Meatzaritzaren mundutik ere heldu zaigu kirol mota bat : harri-zulatzaileen lehiaketa. Proba horretan kirolariek harrizko blokeak zulatu behar dituzte burdin haga batez kolpatuz.

2010

4

Herri-kirolak

Herri-kirolak

R-300

Baina herri-kirol guztiak ez datoz lan-mundutik. Gure herrixketako eleiz atariak euskaldunen artean gehien hedatu den kirolaren sorburua eta eskola izan dira: pilota. Kirol horren modalitateen artean (esku-pilota, pala, erremontea, sarea, zesta-punta...), gure mugetatik kanpo ospe handiena lortu duena zesta-punta izan da. Hego eta Ertamerikako herrialde askotan, Estatu Batuetan, Kuban eta Filipinetan, adibidez, partida zorabiagarriak eta diru mordoa jokatzen direneko pilotalekuak daude, "Jai-Alai" famatua, esaterako. Izan ere, apustuak herri-kirolen modalitate guztietan egiten dira, kirol hauen xarmaren, ohituren eta ikuskizunaren parte bat baitira. Harri-jasotzea, aizkora edo sega bezalako probetan, sarritan, kirolariek beraiek bultzatzen dituzte apustuak. Jakina denez, herri kiroletarako behar den baldintzetako bat indar fisikoa da. Hala ere, bada azpimarratu beharreko zerbait: kirolarien artean ez dago kontaktu fisikorik. Herri-kirolen modalitateen barruan ez dago indarkeriarako edo erasoaldirako inolako aukerarik. Ahalegin guztiak, indar guztiak, nork bere burua eta arerioa gainditzeko erabiltzen dira.

2010

5

Herri-kirolak

Herri-kirolak

R-300

4. HERRI KIROLEN SAILKAPENA ETA EZAUGARRIAK
4.1.4.3.4.4.4.5.Aizkora-proba Harri-jasotzea Sokatira Giza eta abere probak: 4.5.1.- Giza-probak 4.5.2.- Idi-, asto- eta zaldi-probak 4.6.4.7.4.8.4.9.Lasto-altxatzea Lasto-botatzea Lokotx-biltzea Trontza

4.2.- Sega-jokoa

4.10.- Zaku-eramatea (Mugalariak) 4.11.- Orga-jokoa edo Gurdi-jokoa 4.12.- Ingude-altxatzea 4.13.- Txinga- eta ontzi-eramatea: 4.13.1.- Txinga-eramatea 4.13.2.- Ontzi-eramatea 4.14.- Harri-zulatzea Hala ere, badira beste kirol edo joko batzuk aurrekoez gain, batzuetan herri kiroltzat hartzen direnak: 4.15.- Ahari-jokoa 4.16.- Ardi-txakur lehiaketak 4.17.- Birla-jokoa edo Bola-jokoa 4.18.- Estropadak 4.19.- Palanka-jaurtitzea 4.20.- Toka

4.1.- AIZKORA-PROBA
Neurri jakin bateko enbor bat edo enbor kopuru bat aurkariak baino lehenago moztean datza. Aizkolariak enbor gainean jartzen dira. Enborra mozteko ebaketak bi aldeetatik egiten dira.

2010

6

Herri-kirolak

Herri-kirolak

R-300

Zenbait lehiaketa bikoteka egin daiteke, kirolariek txandaka parte hartuz, bakoitzak nahi beste denboran jardun dezakeelarik. Enborraren lodiera neurtzeko unitate bereziak erabiltzen dira: ontza (2,3 cm), kana (248,4 cm), kana-erdi (124,2 cm), oina (82,8 cm) edo oin-bikoa (165,6 cm). Enbor horizontalean lehiatzen da normalean, nahiz eta bertikalean ere lehiatu daitekeen. Horrela egiten den lehiaketan, aizkolaria enborrari mozketa txikiak egin eta bertan ohola sartuz, altuera irabazten joango da. Behin goraino iritsi denean, enborra mozteari ekingo dio.

4.2.- SEGA-JOKOA
Mugatutako zelaian eta denbora zehaztuan, ahalik eta belar kilo gehien ebakitzean datza. Segalari bakoitzak laguntzaile talde bat izan dezake belarra bildu, batu eta pisatzeko. Segalariak, belarra ebakitzeaz gain, sega zorroztu beharko du. Normalean, txapelketetan lana bi ordutan egin behar izaten da. Sega heltzeko, eskuineko eskua kirtenean eta ezkerrekoa atzekoan kokatu behar dira. Ebaketan, mugimendua eskuinetik ezkerrera egingo da, zirkunferentzi erdia osatuz. Ebaketa baten ondoren, pauso bat aurrera eman eta mugimenduaren teknika errepikatzen da.

2010

7

Herri-kirolak

Herri-kirolak

R-300

4.3.- HARRI-JASOTZEA
Harria lurretik sorbalda gaineraino altxatzean datza. Lehiaketetako lana harria denbora zehatz batean zeinek gehiagotan altxatzen duen izaten da. Hala ere, badira harri handiena altxatzearen lehiak. Txapelketaren arabera, kilo ezberdinetako harriak aukeratuko dira. Harriaren forma kontuan hartzen badugu, lau dira, jeneralean, erabiltzen diren harriak:     Zilindrikoa: bi helduleku dauzka. Lauki-luzea: bi helduleku dauzka. Esferikoa: Ez du heldulekurik. Kubikoa: Ez du heldulekurik.

Harri-jasotzaileek gerria gerrikoz estutu eta babestuko dute. Hala ere, mina ez hartzeko, teknika fina erabiltzea ezinbestekoa da. Harri laukizuzena eta zilindrikoa altxatzeko, harria aurrerantz bultza eta, belaunen aurka ipiniko dugu; ondoren, heldulekuetatik eutsi eta, palanka eginez, izterretara igoko dugu. Orduan, eskuak heldulekuetatik atera eta, harria besoekin inguratuz, gorputzerantz ekarriko dugu. Jarraian, eskuak harriaren oinarrian jarri eta gerri kolpeen bidez, pixkanaka sorbaldarantz igoko dugu. Harri kubikoa eta esferikoa jasotzeko, hankak flexionatuko ditugu; enborra makurtu eta eskuak harriaren azpian jarriko ditugu. Harria biraka igoko dugu.

4.4.- SOKATIRA.
Zortzi jokalariz osatutako taldea antzeko pisua duen beste taldearen aurka lehiatzen da. Talde bakoitzak soka mutur banatik hartu eta aurkaria erakarri beharko du. Soka kalamuzkoa da, eta 10 zentimetroko lodiera du. Harri gainean, goma gainean edo lur eta belar gainean lehiatu daiteke. Indar gehien egin ahal izateko, tiratzerakoan gorputza atzealdera etzan egingo da. Taldekide guztiek lerro bat osatuko dute, eta sokaren alde berdinean kokatuko dira. Pisu gehien duen jokalaria atzean kokatzen da. Taldeko pisuaren arabera, kategoria ezberdinak daude.

2010

8

Herri-kirolak

Herri-kirolak

R-300

Lehiaketa bi tiraldi irabazten duen taldeak irabaziko du. Tiraldi bakoitza sokaren alde ezberdinean egiten da. Tiraldia hasi aurretik, lurrean eta sokan dauden markak parekatu behar dira. Tiraldia, sokak duen marka lurrean 4 metrora dagoen marka iragaitean bukatzen da.

4.5.- GIZA- ETA ABERE-PROBAK 4.5.1.- GIZA-PROBAK
Harri pisutsu bat denbora mugatuan ahalik eta distantzia luzeenean garraiatzean datza. Taldeka nahiz banaka jokatu daiteke. Harritik tiratzeko kirolaria kate batez harria lotzen duen gerriko bat jartzen du. Atzerantz tiratuko da. Bidea plazan eta joan etorrian egiten da. Erreka-harri borobilez egindako plazetan lehiatzen da normalean, harria ondo irrista dadin. Ezinbestekoa da gerria ahalik eta tinkoen mantentzea eta lan gehiena hankekin egitea. Animaliekin ere antzeko froga bat egiten da. Normalean, idiekin, edo zaldiekin lehiatzen da.

2010

9

Herri-kirolak

Herri-kirolak

R-300

4.5.2.- IDI-, ASTO- ETA ZALDI-PROBAK
Herri-kiroletan herrikoienak dira. Oraindino egiten dira, baina ez lehen beste. Antzinean, baserritarren arteko erronkak izaten ziren idi-probak, idi-pare baten jabea beste idi-pare baten jabearen aurka. Izan ere, baserritarra beti egon da arro abelburu onak edukitzeaz, alegia, auzokoak baino idi-pare hobea edukitzeaz, bai itxura aldetik bai indar aldetik. Hortik dator, hain zuzen ere, erronkarako eta posturarako sena. Gaur egun, ostera, lehiaketak izaten dira nagusi, herriko jaietan egiten diren lehiaketak hain zuzen ere. Lehiaketa horietan idi-pare batek baino gehiagok hartzen du parte (batzuetan 35ek ere bai).  IDIA, ASTOA ETA ZALDIA

Orain dela gutxi arte, soroko behar gogorrak egiteko behien indarra erabiltzen zen. Oso gutxitan erabiltzen ziren zaldiak, mandoak edo astoak lan horiek egiteko. Idiprobetan erabiltzen diren idiek 500-600 kilo inguru izaten dituzte.  HARRIA Idi-probetan erabiltzen den harria laukizuzena da, aurreko aldetik apur bat estuagoa. Hortxe, aurreko alde horretan, zulo bat egiten zaio kate bati lotzeko. Harriaren pisua 1.500 eta 5.250 kilo bitartean egon daiteke. Lehiaketetan harri txikiak erabiltzen dira (2.000 kilo), eta handiak erronketarako gordetzen dira.

PROBALEKUA Esan dugun bezala, gaur egun ez dira idi-pare bi izaten lehian aritzen direnak. Gaur egun, hortik gora dira saria irabazi nahian lehian dabilen idi-pareak, batzuetan, 35 ere bai. Horrelakoetan, zaleek ondo ikusteko lekuak prestatu behar dira: “probalekuak”. Probalekuko zorua errekarrizkoa edo adokinezkoa izan daiteke. Harria probalekuko mutur batetik bestera eraman behar da, arrastaka. Probalekuko mutur batetik bestera dagoen aldeari “plaza” edo “untza” esaten zaio. Plazen edo untzen neurria herrien araberakoa izaten da, 22 eta 28 metro bitartekoa.

2010

10

Herri-kirolak

Herri-kirolak

R-300

4.6.- LASTO-ALTXATZEA
Lasto-fardel bat, denbora mugatuan eta altuera jakin batera, den gehienetan jasotzean datza. Frogaren iraupena normalean bi minutukoa izaten da. Fardelak 45 kg du gizonentzat eta 30 kg emakumezkoentzat. Altuera, berriz, gizonentzat 7 metrokoa da eta emakumezkoentzat 5 metrokoa. Altxaldia ontzat emateko, fardela lotzen duen korapiloak txirrika jo behar du. Lehenengo altxaldia sokatik indarrez tiratuz egiten da, ondorengoetan, berriz, gorputzaren pisua erabili ohi da kontrapisu moduan. Fardela erortzerakoan, lurra ukitu baino metro batzuk aurretik soka heldu eta fardelaren erortze indarra erabiltzen da kirolaria gorantz eramateko. Lortutako altueratik eta bere pisuaz baliatuz errazago suertatuko da fardela berriz altxatzea. Adi egon behar da eskuak ez erretzeko.

ahal

4.7.- LASTO-BOTATZEA
Sarda erabiliz, lasto-fardela ahalik eta altuera handienera jaurtitzea da. Pertika edo altuera jauzian modura, listoi bat jarriko da altuera ezberdinetan, eta altuera bakoitzean hiru saiakera egin ahalko dira. Hiru aldiz kale eginez gero, jokalaria kanporatua izango da. Altuera handiena igarotzea lortzen duen jokalariak irabaziko du proba. Jaurtiketa egiteko, sarda sorbaldaren gainean jarri eta abiada txikia hartzen da. Momentuan sortutako inertzia aprobetxatuz, sorbaldarekin palanka egingo dugu fardelak gorantz boteaz. Fardela puntu altuenera iristen denean, sardari bultzakada bat ematen zaio.

2010

11

Herri-kirolak

Herri-kirolak

R-300

4.8.- LOKOTX-BILTZEA
Lurrean errenkadan kokatutako lokotxak banan-banan ahalik eta azkarren jasotzean datza. Lokotxak irteeran kokatuta dagoen saskian jasoko dira. Jasotako lokotxa saskian sartu baino lehen ezingo da hurrengoaren bila joan. Lehenengo lokotxetik saskira eta lokotxen artean 1,25 metroko distantzia egongo da. Guztira 25 lokotx izango dira. Lokotx gehiagorekin ere jokatu daiteke; 50 lokotx jasotzea bada, bi lokotx jarriko dira marka edo gune bakoitzean; 75era bada, hiru, eta 100era bada lau jarriko dira. Zein lokotx lehenago jaso eta zein ondoren kirolariak berak aukeratzen du. Lokotxak saskiratzeko jaurti egin daitezke; baina, kanpora joanez gero, berriz hartu eta barrura sartu beharko da.

4.9.- TRONTZA
Trontza bi helduleku dauzkan zerra mota bat da. Bi jokalarik maneiatzen dute modu koordinatuan, txandaka bakoitzak bere aldera tiratuz. Ekintza tiratzean datza eta ez bultzatzean. Lehiaketa lurretik 50 zentimetrotara eta etzanda dagoen enbor bati mozketa kopuru jakin batzuk ahalik eta azkarrenean egitean datza. Neskek 10 mozketa egin behar dituzte, mutilek, berriz, 22.

2010

12

Herri-kirolak

Herri-kirolak

R-300

Mozketaren ondorioz lortzen diren xerrak osorik atera behar dira; erruz apurtez gero ez dira ontzat emango.

4.10.- ZAKU-ERAMATEA (MUGALARIAK)
Pisu zehatz bateko zakua sorbaldan eramanez, distantzia mugatua ahalik eta azkarren egitean datza. Zaku-lasterketa bakarka edo taldekideen artean txandaka jokatu daiteke. Txapelketa ofizialetan erabili ohi den pisua 80 kilokoa da; zakua artoz, gariz edo antzekoz beteta dago, eta lau muturrak sokaz lotzen dira. Ibilbidea, berriz, 120 metrokoa da. Zakua bizkarrean eta bi muturretik helduta garraiatzen da. Zaku-proba taldeka egiten denean, zakua jokalariren artean bizkarretik bizkarrera pasatuko dute. bi

4.11.- ORGA- JOKOA EDO GURDI- JOKOA
Gurdi bat besoekin atzealdetik altxatu eta aurreko ardatza euste-puntu moduan harturik, ahalik eta bira gehien egitean datza. Gurdiak 210 kg izaten ditu. Gurdia behin altxatu ondoren, gurpilen batek lurra ukituz gero froga bertan amaituko da, eta bertaraino emandako birak zenbatuko dira. Gurdia jasotzerakoan bizkarra zuzen izan behar da, zama hanken indarrarekin altxatuz eta ez gerritik tiratuz. Gurdiaren pisuari besaurreekin eusten zaio. Gorputza gurdira begira dagoen bitartean, zangoek, gerria biratuz, ibilbidearen norabidea jarraituko dute.

2010

13

Herri-kirolak

Herri-kirolak

R-300

4.12.- INGUDE-ALTXATZEA
Ingudea eskuekin helduz, denbora mugatuan, altuera jakin batera ahalik eta gehienetan jasotzean datza. Buru gainean metalezko xafla bat dago; hankartean, berriz, egurrezko oinarria. Beheko oinarria jo ondoren, sabaian emandako kolpeak zenbatuko dira. Saiakera bakoitzak minutu eta erdi iraungo du. Gizonek 18 kiloko ingudea altxatu egingo dute, emakumezkoek, berriz, 10ekoa. Ariketa ikusterakoan pentsa daiteke mugimenduaren jatorria gerria dela; baina, hori horrela izanez gero, mugimendua kaltegarria eta mingarria izango litzateke. Ariketa egiterakoan, komeni da bizkarra ahalik eta zuzenen mantentzea, mugimendua hanken indarrarekin egiten delako.

4.13.- TXINGA- ETA ONTZI-ERAMATEA
4.13.1.- TXINGA-ERAMATEA Eskuetan txingak hartuta, ahalik eta distantzia luzeenean eramatean datza. Kirolariak nahi duen abiaduran egingo du bidea, gelditu daiteke, baina txingak lurrean inoiz utzi gabe. Nahi adina denbora erabili dezake lana burutzeko. Txinga eramaileek banan-banan hartuko dute parte. Lana plazan egiten da joan etorriko ibilbidean. Gizonezkoen txinga bakoitzak 50 kilo pisatzen du (50X2=100kg), eta emakumezkoenak, berriz, 25 kg ditu. Txingak garraiatzerakoan, bizkarra ahalik eta zuzenen eraman behar da.

4.13.2.- ONTZI-ERAMATEA

2010

14

Herri-kirolak

Herri-kirolak

R-300

Joko honetan bi ontzi, lurrik ukitu gabe, ahalik eta bide luzeenean eraman behar dira. Ontzi bakoitzak 41 kilo ditu. Ibilbidea 80 metroko laukizuzen bat da edo txingetarako erabiltzen den berdina.

4.14.- HARRI-ZULATZEA
Kirol honen helburua harri batean ahalik eta zulo gehien egitean datza, burdinazko palanka batez, denbora zehaztuan. Zulo gehien egiten duen taldea aterako da garaile. Kirolari batek zuloa egiten diharduen bitartean, beste batek ura botatzen du zulora, eta hirugarrena atsedenean dago. Saio bakoitzean hamar zulotik hamabostera egin ohi dituzte. Kirol honen jatorria antzinako meategietan dugu, harrietan zuloak egiten baitziren lehergailuak sartzeko. Kirolariek "harri-zulatzaileak" izena hartzen dute. Gaur egun, kirola hedatuta dago, batez ere Bizkaiko mendebaldean, bereziki Meatzaldean, baina baita Ibai-Ezkerraldean ere.

4.15.- AHARI-JOKOA
Ahari-apustua bi animalia adardunen arteko borroka da. Plazan, bata bestearen kontra, bi ahari parez pare jarri eta kolpeka aritzen dira.

4.16.- ARDI-TXAKUR LEHIAKETAK
Euskal Herrian oso garrantzi handia izan dute beti animaliek, hala nola, txakurrek. Kirol honek bertan du jatorria, artzainek artaldea leku batetik bestera eramaten zutenean. Leku bat zehazten da, eta txakur batek bertara eraman behar du artaldea, artzainaren irakaspenei jarraituz; epaile batzuen aurrean egiten da, eta haiek dira artzainik hoberena zein den erabakitzen dutenak.

4.17.- BIRLA-JOKOA edo BOLA-JOKOA
Trebetasun jokoa da, non egurrez trinkoz eginiko bola batez zutik dauden birla edo boloak bota egin behar dira. Mundu osoan jokatzen den jokoa da. Euskal Herrian, zonaldearen arabera, jokoak izen, arau eta ezaugarri ezberdinak hartzen ditu (hiru txirlo, pasabola, Aiarakoa, Bizkaikoa...). Jokoaren arabera, hiru, lau edo bederatzi birla erabiltzen dituzte. Batzuetan, botatzea debekatuta dagoen birla txikiago bat jartzen dute, jokoa zailago egiteko. Bolaleku batzuek aldapatxoak edo goralditxoak dauzkate.

2010

15

Herri-kirolak

Herri-kirolak

R-300

4.18.- ESTROPADAK
Itsasoan eta ontzi baten gainean arraunlariak distantzia zehatz bat ahalik eta azkarren burutzean datza. Arraunlari bakoitzak arraun bakarra du, tosta izeneko eserleku tinko batean doa eserita, eta atzerantz begira egiten du arraun. Hiru ontzi mota bereizten dira:  Batela: 7 m luze, 70 kgko pisua, 4 arraunlari eta patroia   Trainerila: 9,5 m, 100 kg, 6 arraunlari eta patroia Trainera: 12 m, 200 kg, 13 arraunlari eta patroia

Estropadak normalean, joan etorriko eremuan egiten dira. Balizari bira emateari ziabogak egitea deritzo (une horretan istriborreko arraunlariek bogan egiten dutelako eta ababorrekoek, berriz, zian). Talde bakoitzak kolore bat aukeratzen du taldearen irudi modura.

4.19.- PALANKA-JAURTIZEA
Palanka izeneko burdinazko barra bat ahalik eta urrutien jaurtitzean datza. Palankak neurri eta pisu desberdinak ditu. Barra arruntenak 10-12 kg ditu, eta 1,5 m luze da. Hiru jaurtiketa mota ezberdin bereizten dira:  Bularrez: besoa zabalik, besoaren mugimenduaren bitartez jaurtitzen da.  Biraka: bularrez bezala, baina abiada hartzeko kirolariak bere baitan biratu egiten du.
2010

16

Herri-kirolak

Herri-kirolak

R-300

 Hankapetik: kirolaria zelaiari bizkarra emanik kokatzen da palanka hanken artean, eta eskuekin muturretik helduta atzealdera jaurtitzen du.

4.20.- TOKA
Burdinazko hamar txanpon handi 10 eta 20 metro bitartean kokatuta dagoen burdin bat ukitzean datza. Txanponak esku bakarrarekin jaurtitzen dira. Burdina kaxoi baten barruan kokatuta dago zutik.

5.- EUSKAL PILOTA
5.1.- EUSKAL PILOTAREN SORRERA
Euskal Herrian sortu al zen pilota-jokoa? Munduko historian barrena, zibilizazio askok izan dituzte pilota-jokoak, ez joko bakarra, aunitz baizik. Gauza mugikor biribila sortzeko asmoz, hainbat eta hainbat gai erabili dira: landareetatik ateratako materialak, denetariko hari eta zapiak, larrua, latexa... eta, hara, labore-pikorrez beteriko pilota ere erabili izan da jokoan. Buruz buruzko lehiak izaten ziren, hau da, bata bestearen aurka, eta behar bezala mugatutako zelai edo belarsoroetan aritzen ziren; jokoa denbora-pasa zen eta elkarren arteko tema ere, erronka. Ikus dezagun bestela gure haurren jokoa. Beraz, pilota aldi eta alde orotako jokoa da; baina pilotan aritzeko araurik landuenak Hego Amerikan, Ekialde Hurbilean edota Mendebaldeko Europan ezarri zituzten. Lehenagoko pilota-joko zahar horien artean Jeu de Paume, danbolin jokoa eta bahe-jokoa ditugu, oraindik ere bizirik; eta esan daiteke euskal pilota eta tenisa joko haietatik datozela. Erromatarrek “pila” deritzon jokoa eraman zuten gaur egun Frantziak hartzen duen lurraldera. Mendeak joan, mendeak etorri, joko hura garatzearen ondorioz, Jeu de Paume sortu zen. Joko hori zelai eta herrietako plazetan egiten zuten, eta Paume (esku-ahurra)
2010

17

Herri-kirolak

Herri-kirolak

R-300

izenari eutsi zion, nahiz eta pixkanaka-pixkanaka hainbat lanabes erabili pilota jotzeko. Horrela, burgesek eta nobleek eskularruak eta erraketak erabili zituzten. Ahozko tradizioak balio handiko lekukotasunak utzi dizkigu, baina are argiago dira Garruzen eta Bankan (Nafarroa Beherea) aurkitutako bi hilarriak, 1629 eta 1784koak, hurrenez hurren. Euskaldunen hileta errituetan ikusi da nola grabatuak egiten zituzten hilarrietan; ohitura erdi jentila erdi kristaua zen hura. Baina horrek begi bistako froga dakar, hots, pilotariek omen handia zuten gure gizartean. Beraz, pilota-jokoa unibertsala da: euskaldunek, beste arlo batzuetan egin duten bezala, jakin izan dute gordetzen beste zibilizazio batzuen ekarpena. Euskaldunek jokoa beren ezaugarrietara moldatu, aldaketa ugari egin eta modalitate, instalazio eta material berriak sortu dituzte pilotan aritzeko.

Greziatik Mundu Zabalera
Historialarien arabera, greziarrek jokatzen zituzten joko ugarietako bat pilota zen: “luze eta zabal gozatzen zuten pilotan”. Greziako idazle frankok bere iritzia eman dute pilota-jokoaren sorreraz, jatorriaz. Horietako bat Agalis izeneko letragizona izan zen, Kortzira zeritzon uhartekoa (Gaur egun, Korfu). Zehazki, gizon horrek dio printzesa Nausicaa-k asmatu zuela pilota, Ulises gerlaria amultsuki besoetan hartu zuen printzesa hark, alegia. Homerok ere badakar aipamenik bere Odisea liburuko VI. eta VII. kantuetan, eta esaten du dontzeilak pilota-jokoan jostatzen zirela. “Dontzeilek eta Nausicaak jadanik jateko gogoa ase zutenean, beloak kendu eta elkarrekin aritu ziren pilotan”. Atenasko harresietan 1926an aurkitutako grabatu batean ageri da “pilota zeleste” jokoaren irudi bat. “Ukrainako pilota” ere esaten zaio horri, eta k. a. 600. urteko grabatua omen da hura. Garai hartako pilotak ez zuen zerikusi handirik gaur egungoarekin. Baina ia egile guztiek heldu diote kirolen sorrera ikertzeari, eta bat datoz esatean greziarrak izan zirela pilotaren asmatzaileak. Alexandro Handiak ere izan zuen pilota irakaslea, Aristonikos Karistekoa, Partenoiko arkupeetan. Liburuetan ere aipatzen dira greziarren eta erromatarren arteko pilota-jokoak. Ez da ikerketa handirik egin, baina azterlanek diote erromatarrek zabaldu zutela pilota-jokoa Europan barrena. Ondorioz, badira pilota jokoak Frantzian, Herbeheretan, Ingalaterran eta Iberiar Penintsulan. XII. mendean, pixkanaka-pixkanaka, gero eta aipamen gehiago egiten da agirietan, eta, horien arabera, argi dago pilota zabaltzen ari zela. Alde horretatik, begi-bistakoa da Erdi Aroan bazirela trinketak jauregietan, eta nobleen nahiz errege-erreginen artean joko arrunta zen. Pilota jokorako zaletasuna bazegoela, Frantzia da aitzindari pilota jokoan, hau da, Frantzian garatu ziren jokoak harik eta gaur egungo jokoekin nola halako antzekotasuna izan arte. Bi modalitate izan ziren, zehazki: “la longue paume” eta “courte paume”. XII. eta XIV. mendeetan “paume”-jokoa Frantzia osoan zabaldu zen. Pilotaren bilakaera aztertzeaz arduratu zen A. de Luze jaunak lan bat egin zuen 1933an. Ikerketaren

2010

18

Herri-kirolak

Herri-kirolak

R-300

arabera, XIII. mendetik XIV. mendera, 300 “tripot” izeneko pilota joko baino gehiago izan ziren. “Laxoa”-jokoaren lehen albisteak Frantziako Iraultzaren garaikoak dira. Espainian aipamen gutxi dago pilotari buruz. Zerbait idatzi zuten Quevedok, Cervantesek, Calderón de la Barcak, Zabaletak eta abarrek. Goyak badu 1779ko margolan bat, “Pilota-jokoa”, gortesauen arteko pala-partida ageri duena. XVII. mendean, pilota jokoa batez ere laxoa zen. Eta XIX. mendearen azken hamarkadan finkatu ziren pilotaren modalitaterik adierazgarrienak: eskupilota, pala, erremontea eta zesta-punta. Modalitate horiek munduko bazter askotara zabaldu ziren, eta, horien artean, zalantzarik gabe, zesta-punta izan zen mundu zabalean gehien hedatu zena. Euskaldunek pilota beren kulturarekin batera Ameriketara eraman eta Amerikak harrera ezin hobea eskaini zion pilotari. XX. mendean, pilotari profesionalak hasi ziren eta pilotari afizionatuen arteko lehiaketak, aldiz, 1925ean. Era guztietako torneo eta txapelketak sortu ziren, federazioek edota enpresek sustaturik. Zaletasuna izugarri zabaldu zen, baina aldian behin izan dira goialdiak eta gainbeherak. Ez-profesionalen artean, azpimarratu behar da lehenbiziko munduko txapelketa Donostian jokatu zela 1952an, eta, orduz geroztik, huraxe izan da pilota ekitaldirik nabarmenena. Lau urtez behin, pilotan berotasunez eta gogo biziz aritzen diren herrialdeen arteko topaketa da, munduko txapelketa, alegia.

5.-2.- Pilotalekuak
Mota desberdinekoak dira; hala nola: a.) 30 metroko pilotaleku laburra:

Pilotalekua frontisak, ezkerreko paretak, erreboteak eta kantxak (lurzorua) osatzen dute. Pilotalekuaren luzera 30 metrokoa da. Honako espezialitateak jokatzen dira bertan:


Frontenisa Gomazko paleta

b.) 36 metroko pilotaleku laburra:

Pilotalekuaren luzera 36 metrokoa da. Honako espezialitateak jokatzen dira bertan: • • • Eskupilota (banaka zein binaka) Pala motza Paleta eta larruzko pilota

c.) 54 metroko pilotaleku luzea edo Jai Alai:

2010

19

Herri-kirolak

Herri-kirolak

R-300

Pilotalekuaren luzera 36 metrokoa da. Honako espezialitateak jokatzen dira bertan:

• • d.) Trinketa:

Zesta-punta Erremontea Pala luzea

Lau paretako pilotalekua da. Ondoko ezaugarriak ditu: 28,50 metroko luzera. Ezkerreko paretan zehar, inklinatutako teilatua Teilatuaren azpian sare bat Frontisa eta eskuineko pareta inklinatutako plano baten bidez elkartzen dira frontisa eta errebotearen artean,

• • • •

Trinketean jokatzen diren espezialitateak honakoak dira: •
• •

Eskupilota Gomazko paleta Larruzko paleta Xare

5.3.- MODALITATE ETA ESPEZIALITATEAK
Euskal Pilotaren Nazioarteko Federazioarentzat, modalitatea jokalekua da eta espezialitatea, aldiz, jokalekuan jokatzen dena. Badira 4 modalitate: trinketa, 30 metroko pilotalekua, 36 metroko pilotalekua eta 54 metroko pilotalekua. Modalitate horien barnean, EPNFak 14 espezialitate ofizial bereizten ditu. Horietako bitan emakumeek parte hartzen dute.  Trinketean espezialitate hauek egiten dira: paleta gomazko pilotarekin (gizonak nahiz emakumeak), paleta larruzko pilotarekin, eskuz (banaka eta bikoteka) eta xare. 36 metroko pilotalekuan pala motza egiten da (pilotaleku motza edo ezkerpareta ere deitzen zaio), paleta larruzko pilotarekin eta eskupilota (banaka eta bikoteka). 30 metroko pilotalekuan, frontenis egiten da (emakumeak nahiz gizonak) eta paleta gomazko pilotarekin.

2010

20

Herri-kirolak

Herri-kirolak

R-300

54 metroko pilotalekuan (pilotaleku luzea edo Jai Alai ere deitua) zesta-punta egiten da.

5.4.- KONKLUSIOA
Ondorengo puntuak azpimarra ditzakegu:  Herri-kirolak eta joko tradizionalak herri bateko kulturaren arlo garrantzitsua dira. Herri kulturaren transmisio bezala erabiliak izan daitezke.  Euskal pilota euskal kulturaren transmisio bide bat da ere. Herri kiroleko modalitate askoren praktika oso txikia dela ikusita, eta praktika eskaintza egokia zabaltzea zaila dela kontutan izanik, garrantzizkoa iruditzen zaigu ezagunagoak diren joko modalitateei (hauen artean pilota) lehentasuna ematea eta hauen zabalkuntza eta praktika indartzea.

6.- UNITATE DIDAKTIKOA: HERRI KIROLAK
6.1- SARRERA
Herri-kirolak gure tradizio eta kulturaren ondarea dira, gure ikasleak euskal kulturara hurbildu eta jarduera hauek ezagutzea izango da unitate didaktiko honen helburua. Herrikiroletako indar-probak landuko ditugu unitate honetan: soka-tira, harri-jasotzea, txingaproba eta gizon-proba. Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasleei zuzenduta dago.

6.2.- OINARRIZKO GAITASUNAK
Unitate honetan landuko ditugu gaitasunak honakoak izango dira:   Hizkuntza komunikazioa Giza- eta arte-kultura

6.3.- HELBURU OROKORRAK
 Trebetasun eta ahalmen fisikoak garatzea, oinarrizko mugimendu- gara daitezen trebetasunak haurren bilakaera-prozesuari jarraiki; horretarako, ekintza-jokoak egingo dira. Euskal Herriko eta beste kultura batzuetako jolas- gorputz eta kiroltradizioek eta fisikoek nahiz kirolekoek duten gizarte- eta kultura-kutsua aintzat hartzea, euskal kulturaren eta beste kultura batzuen balioak 21
Herri-kirolak

2010

Herri-kirolak

R-300

errespetatzeko eta balio- esteko; horretarako, herri-jolasak eta adierazpenak eta jolas eta adierazpen tradizionalak egingo dira.  Jarduera fisikoen aniztasuna, jolas motak, tradizio ludikoak, kiroljarduerak eta dantzak ezagutzea eta gizarteko eta kulturako hainbat irizpide kontuan hartuta balioestea, euskal kulturaren balioak aintzat hartzeko.

6.4.- IKASKUNTZAREN HELBURUAK
 Herri kirolak praktikatzea, eta dugun gizarte eta kultura kutsua aintzat hartzea, euskal kulturaren balioak errespetatzeko eta baloratzeko  Herri kirolen bidez indarra oinarrizko ezaugarri fisiko bezala lantzea  Herri kirolen oinarrizko arauak eta elementu teknikoak ezagutzea   Sexu- eta gizarte-arrazoiengatik diskriminazioa saihestza Talde-lana bultzatzea

6.5.- EDUKI MULTZOAK
 Mugimendu-kultura: aisialdia eta denbora librerako hezkuntza  Norberaren ezagutza eta kontrola

6.6.- EDUKIAK
 Herri-kirolen historia  Oinarrizko arautegia  Elementu teknikoak: soka-tiran, harri-jasotzean, txinga-probetan eta gizonprobetan  Indarra lantzeko jokoa: soka-tira, harri-jasotze, txinga-proba eta gizonprobaren praktika  Talde-laneko partaidetza  Gainerako kideen eta gure gaitasunen onarpena eta errespetua  Talde lanaren dinamikaren onarpena eta lan arauen errepestua  Talde lanaren eta harremanen hobekuntza  Euskal kulturaren balorapen positiboa  Segurtasun neurriak  Kontsumorako hezkuntza: materialen birziklapena

6.7.- METODOLOGIA
2010

22

Herri-kirolak

Herri-kirolak

R-300

Sarrera moduan, herri-kirolaren powerpointa erabiliko dugu, ikasleek herrikirolaren historia ezagutzeko. Ikaslearen pentsatzeko gaitasuna bultzatuko dugu aurkikuntza gidatuaz baliatuta. 6.8.- JARDUEREN SEKUENTZIAZIOA ETA DENBORALIZAZIOA Unitate honetan sei saio erabiliko ditugu.  IRAKASKUNTZA-IKASKUNTZA JARDUERA 1. Saioa 1.1.-Topaketa: unitatearen aurkezpena powerpoint bidez. 1.2.- Indar-jolasei buruzko azalpenak. 1.3.- Oinarrizko arautegia azaldu. 2. Saioa: soka-tira 2.2.- Indarra lantzeko jokoak: • • • Deabruak eta aingeruak Kipulak ateratzea Pultsu-jolasak 2.3.- Binakako jokoak soka-tira lantzeko 2.4.- Soka-tira txapelketa 2.5.- Lasaialdia 3. Saioa: harri-jasotzea 3.1.- Beroketa 3.2.- Baloi pisutsuekin ariketak eta jolasak 3.3.- Harri mota ezberdinak altxatzeko teknikak azaltzea 3.4.- Zirkuitua: harri mota ezberdinak altxatzea (harri-jasotzailea, laguntzailea eta epailea) 3.5.- Desafioak talde txikian: “ezetz altxatu beso bakarra erabiliz!” 3.6.- Harri-jasotze txapelketa talde txikian (harri-jasotzailea, laguntzailea eta epailea): harri esferiko eta kubikoarekin ahalik eta altxaldi gehien ematea, denbora mugatuan 3.7.- Lasaialdia 4. Saioa: txinga-proba

2010

23

Herri-kirolak

Herri-kirolak

R-300

4.1.- Beroketa 4.2.- Txinga-probaren azalpen teorikoa 4.3.- Eskuak eta besoak berotzeko jokoak 4.4. Txingak garraiatzeko jokoak 4.5.- Txinga-apustua 4.6.- Lasaialdia 5. Saioa: Gizon-proba 5.1.- Beroketa 5.2.- Gizon-probaren azalpen teorikoa 5.3.- Arrastakako jolasak 5.4.- Erreleboak 5.6.- Gizon-probak 5.7.- Lasaialdia 6. Saioa: herri kirolen zirkuitua 6.1.- Herri-kirolen zirkuitua • • • • Soka-tira: bi talde bata bestearen aurka Harri-jasotzea denbora mugatuan altxaldi kopurua zenbatuz Txinga-proba denbora mugatuan joanaldiak zenbatuz Gizon-proba denbora mugatuan joanaldiak zenbatuz

6.2.- Lauko taldetan emaitzak batuko dira 6.3.- Lasaialdia

6.9. INSTALAKUNTZAK ETA MATERIALA
 Espazioa: • Gimnasioa •  Materialak: • Konoak, lastairak, sokatxoak, gurpilak, banku suediarrak, psikomotrizitateko goma-pareko moduluak (kubikoa, esferikoa, laukizuzena eta zilindrikoa), baloi pisutsuak, txingak, klariona. Patioa

6.10.- EBALUAZIOA

2010

24

Herri-kirolak

Herri-kirolak

R-300

IRIZPIDEAK • • Euskal kulturaren balioak errespetatzen eta baloratzen ditu. Indar gaitasuna landu du. • Herri-kirolen oinarrizko arauak eta elementu teknikoak ezagutzen ditu, eta txapelketa egoeran aplikatzen daki.

JARDUERA ETA TRESNAK • • Prozesuaren ebaluazioa: behaketa zuzena, behaketa-fitxa, kontrolzerrenda, egunerokoa Amaierako ebaluazioa: behaketa zuzena, behaketa-orria, autoebaluazioa, eguneroko, murala.

7. BIBLIOGRAFIA
BIZKAIKO FORU ALDUNDIA: Eskola Arautegia, Kultura Saila, Bizkaia, 2005. CASBON, C.: “El lugar de los juegos en la educación física de los niños” in Stadium 150 (1991), 8-13. EUSKO JAULARITZA: Deporte Rural, Euskal Kirolak, EUSKADI.NET, 2010. EUSKO JAURLARITZA: 2007ko urriaren 16ko dekretua. 2007ko azaroaren 13ko EHAAn. EUSKO JAURLARITZA: 2007ko urriaren 16ko dekretua. 2007ko azaroaren 13ko EHAAn. 218. alearen Gehigarria. EUSKO JAURLARITZA: Oinarrizko Curriculum-Diseinua, Lehen Hezkuntza, E.J., Gasteiz, 1992. GONZÁLEZ, M.A. y SÁNCHEZ, G.: Educación Física en Primaria, Amarú, Salamanca, 1994. GUTIERREZ SANMARTIN, M.: Valores sociales y deporte, Gymnos, Madrid, 1995 KIRK, D.: Educación Física y currículum, Universidad de Valencia, Valencia, 1990. LE BOUCH, J.: El deporte educativo (Psicocinética y aprendizaje motor), Paidos, Barcelona, 1991. LOUGHIN, C.E. y SUINA, J.H.: El ambiente de aprendizaje: Diseño y organización. Morata, Madrid, 1990.

2010

25

Herri-kirolak

Herri-kirolak

R-300

READ, B.:“El conocimiento práctico en la enseñanza de los juegos deportivos” in DEVÍ, J.; PEIRÓ, C. Nuevas perspectivas curriculares en Educación Física: La salud y los juegos modificados. INDE, Barcelona, 1992. WOOD, P.: La escuela por dentro. La etnografía en la investigación educativa, Paidos, Barcelona, 1987.

2010

26

Herri-kirolak

Herri-kirolak

R-300

8. ERANSKINA: Argazki bilduma

2010

27

Herri-kirolak

Herri-kirolak

R-300

2010

28

Herri-kirolak

Herri-kirolak

R-300

2010

29

Herri-kirolak

Herri-kirolak

R-300

2010

30

Herri-kirolak

Herri-kirolak

R-300

2010

31

Herri-kirolak

Herri-kirolak

R-300

2010

32

Herri-kirolak

Herri-kirolak

R-300

2010

33

Herri-kirolak

Herri-kirolak

R-300

2010

34

Herri-kirolak

Herri-kirolak

R-300

2010

35

Herri-kirolak

Herri-kirolak

R-300

2010

36

Herri-kirolak

Herri-kirolak

R-300

2010

37

Herri-kirolak

Herri-kirolak

R-300

2010

38

Herri-kirolak

Herri-kirolak

R-300

2010

39

Herri-kirolak

Herri-kirolak

R-300

2010

40

Herri-kirolak

Herri-kirolak

R-300

2010

41

Herri-kirolak

Herri-kirolak

R-300

2010

42

Herri-kirolak

Herri-kirolak

R-300

2010

43

Herri-kirolak

Herri-kirolak

R-300

2010

44

Herri-kirolak

Sign up to vote on this title
UsefulNot useful