Está en la página 1de 1

EMAKUMEA ETA JANTZIA

“... Zu, emakume ezkondua, jantzi zaitez zure adinari eta Jaunak eman dizun mailari
dagokion eran, baina modestiarekin; bestela ez da zugan ezkonduei dagokien ongi nahi eta
amodio egiazkorik izango. Hiru gisatara huts egin dezake emakume ezkonduak gai honetan.
Hutsegin dezake, behinik behin, apaintzen dela duen adinari ez dagokion eran. Nork ez du
barre egingo, adinean aurreratu den emakume bat ikusten badu hemezortzi urteetako
neskatxa baten eran apaindua? Huts egin dezake hurrena, gehiegi apaintzen dela kanpora, eta
bere gizona gabe doanean. Badoaz txango larunbatez, edo beste denboraren batean inguruko
herriren batera emakumeak, hala ezkonduak, nola ezkongaiak; begiratzen diezu, eta ezin
igarri duzu, ezkonduak, edo ezkongaiak diren, eta are gutxiago goi mailakoak, bitartekoak,
edo behekoak diren, edo ez. Gaizki dirudien gauza da hau, batez ere emakume ezkonduetan;
aditzera ematen dute alabaina, hego haizez beteak dauzkatela goiak, eta ez direla kontentu
beren gizonari bakarrik agradatzearekin. S. Francisco Salesek dio apaindu daitekeela
emakume ezkondua senarrak nahi duen eran, eta berarekin denean. Baina senarrarekin ez
denean, aldare nagusia bezala apaindurik badoa kanpora, zer esango du ikusten duenak?
Noren begiari, esango dute, noren begiari atsegin eman nahi ote die urlia honek honenbeste
apaindurarekin? Horra zer dion S. Francisco Salesek. Atzenean huts egin dezake gai honetan
emakume ezkonduak, baldin etxean, eta etxe inguruan badabil baldana, enasa, eta goragalea
emateko eran. Zoazte zenbait etxetara: ikusiko duzue, kanpoan hain eder, eta harro agertzen
den urlia zango hutsean, buruko zapirik gabe, kolkoa salgai duela, eta aste guzian aurpegirik
garbitu gabe. Zer atsegin eta gustu izan dezake gizonak honelako andre enasari begira
egotean? Eta gizona bestegana joaten bada, noren kulpa izango da? Horregatik emakume
ezkonduak izan behar dute jantzian garbiak, txukunak, ez harroak; modestia da alabaina
emakume baten apaindurarik ederrena....”

Pako Eizagirrek irakurria

También podría gustarte