Está en la página 1de 3

Hemen dituzue,Afrikan bizi

den elefante ama baten


istorioak,espero dut gustuko
izatea.

Bazen behin, Afrikan bizi zen familia bat. Ni naiz familia horren ama.
Elefantea naiz eta nire familiarentzako etxe bat egin behar dut eta horregatik
oihanera joan behar naiz.
Oihanean gauza batzuk hartu ditut etxea eraikitzeko baina gaua heldu
denez ezin dut aurkitu etxerako bidea. Bat-batean agertu zen nire laguna Flopi eta
lagundu zidan bidea aurkitzen. Nire familia aurkitu nuen eta etxe bat egin
genuen, oso polita.
Orain oso pozik bizi gara, euria egiten duenean ez garelako bustitzen.

Maider Azcona

Kaixo elefante ama naiz eta istorio bat kontatuko dizuet. Afrikako oihanean
nengoen nire senarrarekin eta nire semearekin, ez genuen etxerik, guk genuena,
haizeak eraman zigulako eta bat egin nahian nengoen baina txarto ateratzen
zitzaidan.
Egun batean nire amari eta nire aitari deitu nien, guztiak batera etxea
egiteko. Behin eta berriro saiatu ginen etxea eraikitzen eta azkenean Portu genuen.
Orain, nire gurasoak, nire senarra, nire semea eta ni, etxe horretan, oso
pozik, bizi gara.
Xabier Bilbao

Kaixo, elefante ama naiz. Bero asko egiten du eta orain esnatu naiz.
Orain dela gutxi nire etxea apurtu zen eta orain beste etxe bat eraiki behar dugu.
Egurra eta belarra ekarri dut etxea eraikitzeko.
Nire emaztea , nire familiarekin geratzen da, ibai batean ura edaten eta ibai
horretan etxea eraikiko dugu. Baina oraindik falta zait egurra eta belar gehiago.
Orduan mendi batera joan naiz egurra eta belarra hartzera. Orain menditik jeitsi
naiz eta ibaira abiatu naiz. Ibaian nire familiarekin hasi naiz etxea eraikitzen.
Bost ordu pasa eta gero etxea eraikitzen bukatu dugu eta orain han bizi gara,
ibaiaren ondoan.
Carmen Iribar
Nire izena Petra da eta hiru elefantetxo ditut, Petri, Potro eta Putru dute
izenak.
Pasaden astean, errekaren urak gure etxea eraman zuen eta orain berri bat
egin behar dugu eta pentsatu dut etxe berria oihanaren erdian eraikitzea.
Nire familiakoek eraikitzen lagundu behar didate. Beraiek, zuhaitzetatik jauzi
diren hostoak hartzen eta ni, bitartean, tximinioen dendara joango naiz makila
handiak hartzera.
Azkenean, oso nekatuta geratu ginen baina etxea eraiki genuen. Orain, oso
pozik bizi gara.
Iñigo Campo

Txikitatik nire familiarekin bizi naiz. Gaur egun bi seme ditut eta nire
senarra taldearen burua zen. Orain dela gutxi, ehiztari batzuk etorri zinen eta nire
senarra hil zuten, gaitera taldearen etxea apurtu zuten.
Nik etxe berri bat egin behar dut, baina taldeak ez du lagundu nahi. Nik ezin
dut eraiki etxe berri bat bakarrik, Orduan denbora asko beharko dut.
Azkenean taldeak lagundu egin du eta denbora gutxitan etxea amaitu dugu.
Orain negua dator eta etxe berrian ondo egongo gara negu osoan.

Erlantz Arkoiza

Kaixo, Cris elefante ama naiz. Hilabete honen bukaeran bi kume edukiko
ditut eta sorpresa bat eman nahi diet etxe berri bat eginez. Lodi nago (semeengatik), begi
urdinak ditut, tronpa luzea, aho txikia eta hanka laburrak ditut. Eraikiko dudan etxea oso
polita eta erosoa izango da.
Basora joan naizenean banbu kainen bila, Tigre kuadrilarekin topo egin dut.
Hauek ni lapurtu, jo eta lurrean utzi naute. Ez neukan inor babesteko zeren duela bi
hilabete hil zuten Jorts, nire senarra. Zauriturik nengoen eta oso triste. Orduan Paca
agertu da, lagundu egin dit eta hospitalera eraman nau.
Hiru egun pasa direnean etxera joan naiz lasai egoteko. Pacak senarrari
gertatutakoa kontatu dio eta polizia denez, bere lagunei esan die Tigre kuadrilaren bila
joateko. Arratsaldean, basora joan naiz paseo bat ematera. Berriz ere, Tigre kuadrilarekin
topo egin dut, baina polizia agertu denez, kuadrila osoa atxilotu eta nirea zena
berreskuratu dut. Eskerrak eman eta etxera joan naiz. Bihar deskantsata egoteko, etxe
berria egiteko !
Miguel Diez
Kaixo, ni Afrikako elefante bat naiz. Grisa naiz, begi
urdinak eta belarri handi-handiak ditut. Ni eta nire familia ez
geneukan etxerik bizitzeko ezta dirurik erosteko. Ez nekien zer
egin, pentsatu nuen, eta esan nuen:
-Nik egingo dut etxea!-etxea egiten mailuarekin eman nintzen
eskuan eta ezin nuen etxea eraiki.
Nire familiak esan zuen: - Guk lagunduko zaitugu-orduan etxea
amaitu genuen oso polita zen eta oso handia.
Batek esan zuen: -Aizu, hemen bizi aha dira animalia gehiago!-.
Orduan, orain animalia asko bizi dira gure etxean.
Amaia Acha

También podría gustarte