Está en la página 1de 1

11.

Tantaka-tantaka, LagunAroz blai!


FAMILIA PRESTAZIOAK
Banaketako Prestazioak dira, Gizarte Segurantzak
aitortu eta LagunArok osatzen dituenak

Zeintzuk dira?

Iraupena

Amatasuna:

16 aste, erditze anizkoitzaren kasuan luzatu


egin daiteke.

Aitatasuna:

13 egun edo 20 egun familia ugarien kasuan,


erditze anizkoitzaren kasuan luzatu egin
daiteke.

Haurdunaldiko arriskua
eta edoskitza
naturaleko arriskua:

Lan jarduera eteten den aldia, mutualistak bere


egoeragarekin (haurdunaldia edo edoskitze
naturala) bateragarria den lanpostu batera
aldatu behar badu baina hori ezinezkoa bada.

Minbizia edo beste


gaixotasun larriren bat
duten adin txikikoen
zainketa:

Bere espezifikotasunagatik, aurki, prestazio


honi buruz Tanta zehatz bat egingo dugu.

Prestazioaren aitorpena
Gizarte Segurantzak erabakitzen du zein pertsonak duten prestazio
hauetarako eskubidea, eta LagunArok haren erabakiak onartzen ditu.
Ondorio horietarako, jaiotza eta adopzioa, harrera eta legezko tutoretza
parekatzen dira.

Prestazioaren zenbatekoa
Mutualista bakoitzak bere Kontsumo Aurrerakinen %100 jasotzen du,
LagunArok Gizarte Segurantzatik dagokion zatia osatu eta gero. Gainera,
LagunArok bi sistemetako kotizazioen %100 ordaintzen du.
Informazio gehiago: www.lagunaro.es