Está en la página 1de 16

www.ekonomiarenkz.

eu

85. alea 2016ko maiatza Doako alea Zortzigarren urtea Harpidetzak: 944213031 telefonoan Lege Gordailua: Bi - 0371 - 08

ELKARRIZKETA

TTIP: negoziazioak
sekretupean bizkortu
arren, filtratu egin dituzte

Ral Collantes Morillo

Elorrieta Erreka Mari


ikastetxeko zuzendaria

Espezializazioak
oso arin jasotzeko
aukera eman
behar dugu

10-11. orrialdeak

GRAFIKOAK

Apirilaren 25etik 29ra bitartean, TTIPren inguruko azken


bilera egin dute New Yorken.
Aldi berean, baina Atlantikoaren bestaldean, Barack Obama

AEBetako presidenteak argi


utzi du akordio transatlantikoaren inguruko negoziazioak
bizkortu egin behar zirela:
Denbora ez dago gure alde,

Hainbat euskal enpresak


Sidenor erosi nahi dute
EAEko txikizkako
sektorearen salmenta
nominalak %1,9
gehitu dira

6. orrialdea

Cie, Aristrain, Tubacex, Velasco taldea eta Gestamp enpresek


Gerdau-Sidenor erosteko asmoa erakutsi dute. Sidenor
2015eko urritik dago salgai, eta, orain, automobilgintzan diharduten aipatutako bost enpresek berau erosteko asmoa
4. orrialdea
erakutsi dute.

aitortu du Hannoverren (Alemania). Lehenbailehen itxi


nahi du, beraz, AEBen eta Europako Batasunaren arteko
akordioa.
8. orrialdea

Lehenengo
hiruhilekoan, 576
enpresa gehiago
sortu dira
Euskal ekonomia zailtasun
handiak edukitzen ari da,
krisiaren aurretiko egoerara
heltzeko. Oraindik urrun
badago ere, errekuperazioaren zantzuek agertzen jarraitzen dute Euskadin.
Esku artean ditugun azken
datuek, esaterako, itxaropena ematen dute, behintzat: 2016ko lehenengo hiruhilekoan, 576 enpresa gehiago sortu dira. 3. orrialdea

2016ko maiatza

2
ELKARLANEAN:

LAGUNTZAILEAK:

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA


SAILAK (HIZKUNTZA POLITIKARAKO
SAILBURUORDETZAK) DIRUZ LAGUNDUA

KOMIKIA

Kazetaria

Lanbide, arazo bat


daukagu

Enplegu eta Gizarte Politikarako sailburuorde Jos Andrs Blascok milaka herritarrok pentsatzen duguna adierazi izanak sekulako zalaparta
sortu du... Baina iskanbila
mediatikoaz gain, benetan
garrantzitsua denaz hitz egin
dezagun, alegia, euskal enplegu-zerbitzuak ez duela
funtzionatzen.
Arazoari aurre egiteko lehenengo urratsa arazoa dagoela aitortzea da. Hurrengoa,
ausardiaz diagnostiko zehatza
ematea litzateke, kanpoko
presioei jaramonik egin gabe.
Horretan, Jakan euren bigarren etxea daukaten burges
progreek (nomina publikoa
dutenak, noski) baino askoz
gehiago lagundu dezakete
zerbitzuaren erabiltzaileek.
Hala ere, Lanbideren bulegora
bizpahirutan joanez ere, diagnostikoa egin daiteke. Bertan,
argi ikusiko dugu Lanbideren
zerbitzu nagusia (lana erabiltzaileei eskaintzea) guztiz
estalita dagoela hainbat laguntzaren kudeaketarekin.
Hain zaila izan daiteke bi zerbitzuak banatzea?

STAFF:

HARREMANETARAKO TELEFONOA: 94 421 30 31


POSTA ELEKTRONIKOA:
ekonomiarenkz@mediagune.com
POSTA HELBIDEA: 612 Posta Kutxatila, 48080 Bilbo
EUSKARA ARDURADUNA: Labayru Ikastegia
EGILEA: Leizaola Fundazioa - Mediagune
HARPIDETZAK: 94 421 30 31 telefonoan.
Aldizkari hau USOA LANTEGIAK eta EGUNON
POSTING ZERBITZU PROFESIONALAK banatu dute

Banaketa:

Egin zaitez harpide!

blazquezcobo.blogspot.com

ADITUAREN
IRITZIA

Javier Vizcaino

Ekintza honek Bizkaiko Foru


Aldundiaren Kultura Sailaren
laguntza jaso du.

GORA

Esperientzia falta izateari aurre egiteko programa da.

EJk 3.000 gazte kontratatzeko


laguntzak jarri ditu abian
Eusko Jaurlaritzak 2016an 3.000 gazte kontratatzeko laguntzak jarri ditu martxan. 900 gazte inguru sartuko
dira enpresetan, txandakako kontratu baten bidez. Horretarako, 5,5 milioi euro bideratuko ditu Lakuak. Horrez
gain, 1.900 gazte kontratatuko dituzte, Lehen Aukera
programaren bitartez. Esperientzia falta izateari aurre
egiteko programa da, beraz.

Ekonomiaren KZ etxean hilero doan jaso nahi baduzu, bidal ezazu


ondorengo kupoia honako helbidera:
612 Posta Kutxatila. 48080 Bilbo,
edo idatz ezazu ekonomiarenkz@mediagune.com posta helbidera, zure
izen-deiturak, helbidea, telefonoa eta posta elektronikoa adieraziz.
ABIZENAK: ____________________________ IZENA:_______________
HELBIDEA: __________________________________________________
TELEFONOA: _______________ E-MAILA: _______________________
HERRIA: _______________________________________ P.K: _________

BEHERA

Bizkaiko ostalaritzaren hitzarmena


bertan behera uztea eskatu dute

Lan-erreforma eta hainbat erakunde hitzarmen merkeenaren bila aritzea erabat murrizten ari da Euskadiko
lan-harremana. Oraingoan, Espainiako patronala FEADRS
federazioarekin izan da, eta Bizkaiko ostalaritzaren hitzarmena bertan behera uztea eskatu berri du, Madrilen
hitzarmen bat sinatu ostean.

Soldata erdia eta urtean 50 ordu gehiago lan

Eskaerak aurrera jarraituz gero, 2.000 langileren baino


gehiagoren soldata %50 murriztu daiteke, eta, gainera,
urtean 50 ordu gehiago lan egin beharko lukete, ELAren
esanetan.
Horrenbestez, hauxe da duela gutxi berritu den eta
indarrean dagoen hitzarmen baten kontra egiten duten
lehenengo aldia, bertako hitzarmen eta akordioen funtsa
erabat kolokan jarrita.

Beldurra kendu

Enplegu eta Gizarte Politikarako sailburuak berak gazteak


kontratatzeko beldurra kentzea eskatu die enpresei,
bai eta beka ez-laboralez ez baliatzea eskatu ere. Gauzak
horrela, Angel Toak gogora ekarri du gazte batentzat
zein garrantzitsua den lan-kontratu bat edukitzea, non
Gizarte Segurantzan kotizatzen duen. Azken boladan, EJ
lan kontratuak sustatzen ari da, beken ordez.

2.000 langileren baino gehiagoren soldata %50 murriztu daiteke.

2016ko maiatza

ALBISTEAK

Euskal enpresak dira


Interneterako sarbidean
gehien inbertitzen
dutenak
Telefnicak kaleratutako datuen arabera, Euskadiko enpresek egindako esfortzu eta
inbertsioek postu nabarmenean jarri dute Autonomia
Erkidegoa, komunikazio-teknologien esparruan; funtsean,
gailu mugikorren 4G sareari
eta zuntz optikoari esker.
Azken urteotako joera
mantendu dute EAEko etxeek,
eta komunikazio-teknologiaren erabilerak hazten jarraitu
du. Azken urtean, datu hori
bost puntu igo da, eta EAEko
etxeen %83n Interneterako
konexioa dago.
Banda zabala sartzeari dagokionez, Estatuko batez bestekoa baino altuagoa da EAEkoa; izan ere, bertoko etxeen
%86ra iristeko gaitasuna

duen 100 Mgps baino gehiago


eskaintzen da.
Enpresetan, sarbide osoa

Enpresei erreparatuz gero,


Euskadiko enpresa guztietan
Interneterako sarbidea dago.
10 langile baino gehiagoko
enpresa ia guztietan, banda

10 langile baino
gehiagoko enpresa ia
guztietan, banda zabala
erabiltzen da
zabala erabiltzen da. ADSLren
erabilera murriztu egin den
arren, oraindik jaun eta jabe
izaten jarraitzen du. Bigarrenik, 3G konexioaren erabilera
dugu.

ADSLren erabilera murriztu egin den arren, oraindik jaun eta jabe izaten jarraitzen du.

Confebaskek zabaldu ditu datu horiek, eta oraindik ibilbide luzea egin behar dela aitortu du.

Lehenengo hiruhilekoan, 576


enpresa gehiago sortu dira
Euskal ekonomia zailtasun
handiak edukitzen ari da, krisiaren aurretiko egoerara
heltzeko. Oraindik urrun badago ere, errekuperazioaren
zantzuek agertzen jarraitzen
dute Euskadin. Esku artean
ditugun azken datuek, esaterako, itxaropena ematen
dute, behintzat: 2016ko lehenengo hiruhilekoan, 576
enpresa gehiago sortu dira.
Urtarril, otsail eta martxoan ohikoa da enplegua
suntsitzea; krisiaren aurretik
hori gertatzen zen, eta, krisiaren garai latzenetan, askoz gehiago nabarmendu
zen joera hori. Aurten, aldiz,
lehenengo bi hilabeteetan
hori bera gertatu den arren,

martxoan, 114 enpresa gehiago sortu dira EAEn. Datuak datu, garrantzitsuena
da oraindik 58.000 enpresa
inguru daudela EAEn kopuru horrek errekuperazioa
islatzen du.
58.457 enpresa

Gauzak horrela, martxoaren


bukaeran, 58.457 enpresa
zeuden indarrean Euskadin,
duela urtebete baino 576 enpresa gehiago. Hala ere,
2008ko kopurutik oso urrun
dago aurtengo datua; izan
ere, urte horretan 64.635 enpresa zeuden erregistraturik
EAEn. Modu baikorrenean
ikusita, galdutako enpresen
%21 berreskuratzea lortu du

euskal ekonomiak; datu pozgarria, beraz.


Enpresen hazkundea lineala da hiru lurraldeetan,
%1 inguru. Beraien kontura
lan egiten duten langileak
dira kolektiborik ahulena.

Galdutako enpresen
%21 berreskuratzea
lortu du Euskadiko
ekonomiak
Confebaskek zabaldu ditu
datu horiek, eta oraindik ibilbide luzea egin behar dela
aitortu du, hazkundearen erritmoa mantsoa delako. Era
berean, administrazioei dei
egin die, inplikatu daitezen.

2016ko maiatza

ALBISTEAK

Krisia hasi zenetik,


emaitza positiboekin
bukatuko du urtea
lehenengoz Eroskik
Dagoeneko, saiakera bat egin dutela jakinarazi dute hainbat hedabidetan, baina negoziazioek huts egin dute.

Hainbat euskal
enpresak Sidenor
erosi nahi dute
Cie, Aristrain, Tubacex, Velasco taldea eta Gestamp enpresek Gerdau-Sidenor erosteko asmoa erakutsi dute. Sidenor 2015eko urritik dago
salgai, eta, orain, automobilgintzan diharduten aipatutako bost enpresek berau erosteko asmoa erakutsi dute.
Dagoeneko, saiakera bat
egin dutela jakinarazi dute
hainbat hedabidetan, baina
negoziazioek huts egin dute.
Eusko Jaurlaritzak, bere al-

detik, horren berri eduki duela aitortu du, eta negoziazioek


aurrera jarraitzen dutela adierazi du. Horrenbestez, salmenta horren alde agertu da
Eusko Jaurlaritza. Era berean,
Sidenor enpresaren etorkizunaz kezkatuta agertu da
Lakua.
Aldaketak

Interesa erakutsi duten enpresa guztiak Gerdau-Sidenorren bezeroak edo hornit-

zaileak dira, automobilgintza


esparrukoak guztiak.
Europako automobilgintza
momentu oparoan egon arren
eta Sidenorrek lan handia duen

Eroski taldeak 2016ko ekitaldia


datu positiboekin bukatzea espero du, egindako azken eragiketei esker. Egokitze prozesu
bat aurrera eraman eta zorrak
berregituratu ostean, Elorrioko
kooperatibak ekitaldia emaitza
positiboekin bukatuko duela
uste du. Horrela izanez gero,
krisia hasi zenetik, emaitza positiboekin bukatuko duen lehenengo urtea izango litzateke
Eroskirentzat.
6.000 milioi euroko
fakturazioa

Eroskiko presidente Agustin


Markaidak bukatutzat eman
ditu taldeak egin beharreko

eraldaketa guztiak. Aipatzekoa da, 2008tik hona, zeukan


egituraren herena soilik mantendu duela Eroskik, eta fakturazioa 9.000 milioi eurotik
6.000 milioi eurora jaitsi da.

Zeukan egituraren
herena mantendu
du Eroskik
Markaidaren esanetan,
Eroski hau txikiagoa da, baina merkatu nagusienetan indartsuagoa da. Markaidak
aitortu duenez, supermerkatuaren formatuak establezimendu handiek baino hobeto
eutsi dio krisiari.

Dagoeneko, erosteko
saiakera egon da,
baina huts egin dute
arren, erosteko interesa duten
enpresen arabera, aldaketak
egin beharko lirateke, etekinak
oso murritzak direlako.

Supermerkatuek establezimendu handiek baino hobeto eutsi diote krisiari.

2.000 enpresak energia ikuskapena egingo dute Nafarroan

Komunikazioa Espainiako Industria, Energia eta Turismo Ministeriori bidaliko diote.

Nafarroako enpresa handi


guztiek energia ikuskapena
egin beharko dute 2016an.
Beraz, 2.000 bat enpresak zeregin hau bete beharko dute,
euren kontsumoaren %85en,
gutxienez. Gainerako enpresek modu boluntarioan ere
egin dezakete energia ikuskapena.
Europako Dekretu baten
harira hartu dute arduradunek neurria, eta eraginkor-

tasun energetikoa du helburu.


Energiaren kontsumoa murriztuz, kanpoko merkatuarekiko mendetasun txikiagoa
edukiko du Europak, eta, gainera, berotegi-efektua eragiten dituzten isurketak murriztuko dira.
Lau urtean behin

Nafarroako gobernuak webgunean argitaratu du gai honen inguruko informazio

osoa. Horrenbestez, 250 langile baino gehiago edota 50


milioi euroko negozio-bolumena duten enpresek energia-ikuskapena egin beharko
dute 2016an.
Aipatutako ikuskapenak
gutxienez lau urtean behin berriztatu beharko dira, eta enpresa zein plantillako langile
espezializatuek egin ditzakete.
Informazio gehiago eskuratzeko, jo bere webgunera.

2016ko maiatza

EKINTZAILETASUNA

Arima, softwarea diseinatzeko


ikuspegi berria
Duela hiru urte hasi zuen ibilbidea Arimak. Donostiako enpresa hau softwarearen diseinuan sartu zen bete-betean.
Bere ezagutzan, esperientzian
eta gaitasunean oinarrituta,
promesa bat bete nahi izan
du hasieratik, alegia, software
diseinua ikerketan oinarritzea,
zorroztasunez neurtzea eta
era sinplean gauzatzea, sinpleak baitira funtzionatzen
duten gauzak ere: Soluzio
paregabeak, desberdinak eta
ausartak. Eta bezeroa, hori
guztia sortzeko oinarria.

Bete-betean asmatzeko,
bezeroen jarduera ezagutzea
da lehenengo pausoa Arimako sortzaileentzat; horregatik,
bezeroaz asko arduratzen
dira.
Segurtasuna

Elkarri gero eta lotuago bizi


gara, eta informatika gure bizitzaren alor guztietan erabiltzen dugu. Joera hau, gainera, handituz doa. Zibersegurtasuna gero eta garrantzi
handiagoa edukitzen ari den
garai hauetan, Arimak es-

Zibersegurtasuna gero eta garrantzi handiagoa edukitzen ari da.

kaintza interesgarria du. Horretaz jabetu dira, behintzat,


asko, tartean, AEBetako erakunde militar bat edota Kanadako osasun-etxe bat.

Erantzun zorrotzak
eta ausartak,
berritzaileak
eta eraginkorrak
Bost sortzaileek enpresa baten proiektuan ezagutu zuten elkar.

Horiek ez dira, baina, atzerriko bezero bakarrak; izan


ere, AEBetako 10 banku handienetatik lauk enpresa do-

nostiarraren teknologia dute.


Ez da, beraz, gauza makala
Arimak eskaintzen duen segurtasuna berak diseinatutako softwarean.

Hastapenak

Bost sortzaileek enpresa baten proiektuan ezagutu zuten


elkar. Enpresa sortu, eta egin
zuten lehenengo gauza segurtasun-softwarea diseinatu
eta sarearen bidez doan eskaintzea izan zen. Harrera
bikaina eduki zuen, eta nazioartean ezagutzera eman

zen Arima. Aurrerantzean,


webguneen aplikazioen segurtasunean espezializatu da
enpresa gipuzkoarra.

AEBetako 10 banku
handienetatik lauk
enpresa donostiarraren
teknologia dute
Dena dela, Arimaren bezeroak ez dira enpresa handiak
soilik; izan ere, ETEak ere baditu bezero, eta alor guztietarako aplikagarria izan daiteke.

2016ko maiatza

HILEKO GRAFIKOAK

EAEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %18,6 gehitu ziren martxoan


Hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %7,9 gehitu ziren 2016ko Aste Santuan;
gelen araberako betetze-maila %80,4koa izan zen. 2016ko martxoan, 208.235 bidaiarisarrera erregistratu ziren EAEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean
baino 32.689 gehiago, %18,6ko gehikuntza, beraz, Eustaten datuen arabera. Bidaiarisarrerak %19,8 gehitu ziren Bizkaian, %18,5 Gipuzkoan, eta %15,1 Araban. Komeni
da gogoraraztea 2015eko Aste Santua apirilean izan zela, eta aurtengoa, martxoan.
Gaualdiak, 2016ko martxoan, 392.952 izan ziren, aurreko urtekoan baino 74.880 gehiago (%23,5). Gaualdiek ere urte arteko positiboa izan dute hiru lurraldeetan: Bizkaian, %25,0; Gipuzkoan, %22,5; eta Araban, %21,7.

Iturria: EUSTAT

Martxoan, EAEko industria-prezioek %0,2 egin dute gora, aurreko hilaren aldean
Eustaten datuen arabera, EAEko industria-prezioak %0,2 gehitu ziren 2016ko martxoan, aurreko hilaren aldean. Datu horiek aintzat hartuta, martxoko urte arteko tasa
(azken hamabi hilabeteetan industria-prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen
duena) %4,1 jaitsi da. Sektorekako azterketa xeheagoak agerian jartzen du, 2016ko
martxoan, Kokeriak eta petrolioa fintzea (%6,2), Ehungintza, jantzigintza, larrugintza
eta zapatagintza (%2,5) eta Industria kimikoa (%1,0) adarrek gehitu zituztela gehien
prezioak, aurreko hilaren aldean. Jaitsierarik handienak: Energia elektrikoa, gasa, lurruna eta aire egokitua (%-1,5), Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa (%-0,8), eta Erauzketa industriak (%-0,4).
Iturria: EUSTAT

EAEko eraikuntza kostuak %0,1 jaitsi ziren martxoan, aurreko hilaren aldean
2016ko martxoan, EAEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea %0,1 jaitsi zen, aurreko hilaren aldean, eta urte arteko tasa %0,4, Eustaten datuen arabera. Martxoan, Etxegintza
eta Obra Zibila azpisektoreek zeinu ezberdindun bilakaera izan zuten lehengaien kostuan. Etxegintzan %0,2ko jaitsiera izan zen, aurreko hilaren aldean, eta Obra Zibilean,
%0,2ko gehikuntza. Azpisektoreon urte artekoan zeinu bera izan zuten, baina indar
ezberdina. Etxegintzaren lehengaien kostuak %0,3 jaitsi ziren; Obra zibilarenak, %3,8.
Sektoreak kontsumitutako lehengaien artean, urte artean (2016ko martxoa, 2015ekoaren aldean) honakoek izan dituzte prezio hazkunderik handienak: Material elektrikoa
(%2,7), Zurgintza (%1,9), kautxua eta plastikoa (%1,1).
Iturria: EUSTAT

EAEko txikizkako sektorearen salmenta nominalak %1,9 gehitu dira


Eustaten datuen arabera, 2016ko lehen hiruhilekoan, EAEko txikizkako merkataritzaren sektorean salmenta nominalak %1,9 gehitu ziren, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. Gasolindegiak sartu gabe, %3,3 gehitu zen urte artekoan. Aurreko
hiruhilekoaren aldean, salmenta-indizea %0,2 nominala gehitu zen, urtaro-eraginak
kenduta. Elikagaien txikizkako merkataritzan, espezializatua %0,3 gehitu zen; elikagaiak nagusi diren ez-espezializatuan, berriz, %7,0. Gainerako produktuen merkataritzan, zeinu ezberdinak izan ziren. Etxeko ekipamendu espezializatuan %5,5eko
gehikuntza izan zen; Pertsonen ekipamendu espezializatuan, %4,3; Gainerako produktuak nagusi diren ez-espezializatuan, %-5,2; Kontsumoko beste ondasun espezializatuetan, %-0,4.

Iturria: EUSTAT

2016ko maiatza

I+G+b ALBISTEAK

Bost milioi euro, enpresak


industria 4.0 bihurtu daitezen
SPRIk ireki berri du Industria
Digitala eta Basque Industry
4.0 programen deialdia. Programa horien bidez, teknologiak txertatuko dira manufaktura-enpresetan. Industria
Digitalak teknologia digitalen
aplikazioa sustatzen du, ETE
eta mikroETE-en produkzioa
automatizatzeko. Basque Industry 4.0 programak
300.000 eurorainoko dirulaguntzak ematen ditu transferentzia teknologikoko
proiektuetarako.
Ekonomi Garapen eta Lehiakortasun Sailak, SPRIren
bidez, bost milioi eurorekin
hornitu ditu Industria Digitala
eta Basque Industry 4.0 programak. Horren bidez, euskal
manufaktura-enpresei lehia-

korrago izaten lagunduko


zaie, beren produktuak, produkzio prozesuak eta kontrola automatizatuz eta digitalizatuz.

Fabrikazio adimendunaren
sustapena

Fabrikazio adimendunaren
alde egina duen apustuaren
barruan, Euskadik, besteak
beste, Industria Digitala eta
Basque Industry 4.0 laguntzak abiatu ditu, euskal enpresek diru-laguntzak izan
ditzaten 4.0 industriaranzko
bidean eta behar bezainbat
laguntza izan dezaten ongi
ezagutzeko teknologia produktiboak, dela eskura dituztenak, dela euskal enpresek
beren negoziorako gara di-

2,5 milioi euroko aurrekontua esleitu zaio Basque Industry 4.0 programari.

tzaketenak. Prozesu horietan,


laguntzaile dira hornitzaile
espezializatuak, hots, teknologia zentroak.

Basque Industry 4.0


programak 300.000
eurorainoko dirulaguntzak ematen ditu
Apirilaren 8an, SPRIk
deialdia ireki du euskal manufaktura-enpresei zuzendutako bi programa horietarako
(Industria Digitala eta Basque
Industry 4.0). Programa horien ezaugarriak dira:
Basque Industry 4.0

2,5 milioi euroko aurrekontua


esleitu zaio programari,
2015ean baino %20 gehiago.
Programa honek babesa
ematen die teknologia-hornitzaileen teknologia manufakturako enpresa industrialetara transferitzea helburu
duten industri ikerketako eta
garapen esperimentaleko
proiektuei. Laguntzen asmoa
da garapen esperimental horiek azkarrago eramatea merkatura, eta, hala, enpresak
posizio eta lehiakortasun hobea lortzea.

Portugaleteko jolas-guneen ratioa oso altua da.

Aterkia: haur-parkeak
birdiseinatzeko prozesu
parte-hartzailea
Portugaleten ekimen berritzaile bat jarri dute abian; Aterkia du izena, eta, funtsean, prozesu parte-hartzailea da, non
partaideek elkarrekin erabakiko baitute zein jolas-gune
estaliko diren eta nola. Apirilean zehar tailerrak egin dituzte
espazioen erabiltzaile-talde
nagusiekin: haurrak, herritarrak, zaintzaileak eta merkatariak. Saio horietako partehartzaileek adostasunera iritsi
beharko dute, zein parke estali
behar diren erabakitzeko.
Bigarren urratsaren helburua, aldiz, hiritar taldeek
jolas-guneetan instalatuko
diren egituren diseinuan parte har dezatela da.

Aurrekariak

Ekimen honek badu aurrekari


bat, Jolasplaza proiektua, ale-

gia. Portugaleteko haur talde


batek hartu zuen parte prozesu hartan, eta herriko parke
bat diseinatu zuten.

Prozesu parte-hartzailea
da, non partaideek
elkarrekin erabakiko
duten zein jolas-gune
estaliko diren
Bi astez, 23 neska-mutil
elkarrekin aritu ziren lanean,
Mateo Hernndez plazako
jolas-gunea nolakoa izango
zen erabakitzeko. Ekimenak
helburu bikoitza zuen; batetik, haurren nahiak eta premiak parkean txertatzea, eurak baitira erabiltzaile nagusiak; eta, bestetik, partehartze hiritarraren kultura
txikienei hurbiltzea.

2016ko maiatza

ERREPORTAJEA

TTIP: negoziazioak sekretupean


bizkortu arren, filtratu egin dituzte
Apirilaren 25etik 29ra bitartean, TTIPren inguruko azken bilera egin dute New Yorken. Aldi berean, baina Atlantikoaren bestaldean, Barack Obama
AEBetako presidenteak argi utzi du akordio transatlantikoaren inguruko negoziazioak bizkortu egin behar zirela: Denbora ez dago gure alde,
aitortu du Hannoverren (Alemania). Lehenbailehen itxi nahi du, beraz, AEBen eta Europako Batasunaren arteko Merkataritza eta Inbertsio
Lankidetza Transatlantikoaren (ingelesez, TTIP) hitzarmena; izan ere, zortzi hilabete barru, datorren azaroan, bere agintaldia amaituko da, eta,
hitzarmena sinatzen ez badute, AEBetako aurtengo hauteskundeek eta datorren urtean Alemanian eta Frantzian egingo direnek gutxienez pare bat
urtez atzeratuko lukete TTIPren akordioaren sinadura. Bitartean, Herbeheretako Greenpeacek hitzarmenaren hiru laurdenak filtratu ditu.
Ez da TTIP hizpide izan dugun lehenengo aldia, eta, segur aski, ezta azkena ere. Zeresan handia eragiten ari den
hitzarmena dugu TTIP (Transatlantic Trade and Investment Partnership); funtsean,
Atlantikoko bi ertzen arteko
mugak desagerraraztea da
xedea. Enpresa multinazionalen esku-hartzearen susmoak areagotuz doaz, hitzarmenaren negoziazioek sekretupean jarraitzen duten bitartean.
Bi blokeek munduko
BPGren %60 batzen dute,
baina, etenaldiaren ostean,
zaurituta irten dira, batez
ere, Europar Batasuna. Honi
esker, ekonomia berpiztea
nahi dute agintariek, tartean, Europari horrenbeste
buruko min eragiten dion
enplegua sortuko dutelakoan. Sustatzaileek ETE-ei

mesede egingo dien akordiotzat jotzen dute TTIP,


beste aldera traba gutxiagorekin esportatuko ahal
izango dutelakoan.
Baina, egia esan, bi potentzien arteko muga ekonomikoak dagoeneko oso baxuak dira gaur egun, ez soilik

Etekinen %80
potentzia bien arteko
erregelamendu
bateraezinetatik
lirateke
biak aspalditik Nazioarteko
Merkataritza Erakundearen
partaide direlako, baizik eta
orain dela ez asko Zeru Irekien EB-AEB Akordioa sinatu
zutelako. Muga-zergak txikiak
izanik %3 ingurukoak, TTIPek arrakasta izateko, mugazergetatik at dauden beste-

lako mugak deuseztatu nahi


dituzte.

Multinazionalen eskuhartzea

Multinazionalen esku-hartzea
eta herrien burujabetasunaren galera da, hain zuzen,
mesfidantza gehien sortzen
duena. TTIPek ekarriko lituzkeen etekinen %80 potentzia
bien arteko erregelamendu
bateraezinetatik lirateke, hau
da, autoentzako piezen arauetatik elikagaien segurtasunerako arauetara, dena bateratzea, beharrezkoak ez diren
burokraziaren oztopoak kentzeko, Atlantikoaren bi aldeetako enpresak merkatuetan
sar daitezen. Hori guztia garatzeko, TTIPek lankidetza
batzorde arautzaile bat proposatzen du. Horren bitartez,
inbertitzaileen eta erakunde
publikoen arteko ezadosta-

Frantziako presidente Franois Hollandek gaurko egoeran TTIP itunari Frantziak ezetz esango diola aurreratu du.

TTIParen kontrako hamaika protesta izan dira Atlantikoaren bi ertzetan. Azkena,


Hannoverren.

sunei buruz erabakitzeko, auzitegi pribatuen bidez egingo


litzateke, ingelesezko ISDS
(Inversor State Dispute Settlement) izenaz ezaguna. Kritikoentzat, lobbyei boterea
ematea litzateke hori.

Lobbyen esku-hartzea
frogatu du
Greenpeacek
Orain, baina, Herbeheretako Greenpeacek aspaldiko salaketa frogatu du: industriaren
lobbyak akordioaren edukian
ia hasieratik eragiteko aukera
handia izaten ari direla, gobernuz kanpoko erakundeei
eta bestelako gizarte eragileei,
ez zaienean eskaini aukera
hori. Behin baino gehiagotan
agertzen da proposamen baten
aurrean enpresa handiei iritzia
emateko eskatuko zaiola.
Baina, berez, filtrazioek ez
dute ezer berririk esan, orain
frogatutzat eman arren, lobbyen esku-hartzea gauza jakina

baitzen gehienentzat. Harrigarriena da New Yorken egindako azken bileraren ostean


txosten bat kaleratu zutela
hitzarmenaren nondik norakoak azalduz. Bada, Greenpeacek kaleratutako txostenak
eurek zabaldutakoa baino
bost orrialde gehiago ditu.
Greenpeacek 248 orriko
txostena zabaldu du, gaiari
beharrezkoa den gardentasuna eman eta eztabaida
informatua ahalbidetzeko.
Era berean, falta denari buruzko kezka azaldu du erakunde ekologistak.
Bestalde, Frantziako presidente Franois Hollandek
gaurko egoeran TTIP itunari
Frantziak ezetz esango diola
aurreratu du. Alemanian, aldiz, gero eta jarraitzaile gutxiago ditu hitzarmenak: You
Gov inkesta-etxearen arabera, 2014an herritarren ia
%90 zeuden itunaren alde,
eta orain %56ra jaitsi da
kopurua.

2016ko maiatza

2016ko maiatza

10

ELKARRIZKETA

Ral Collantes Morillo

Elorrieta Erreka Mari ikastetxeko zuzendaria

Merkatuaren bilakaeraren arabera, ahalik


eta lasterren erantzun behar dugu
2015eko abenduan, Eusko Jaurlaritzak LHII inguruko lege berria onartu zuen, zeinetan metodologia berriak eta ekintzailetza uztartzen dituen.
Hezkuntza sailburu Cristina Uriarteren iritziz, enpresei eta lanari egokitzeko eraldaketa prozesua da legea. Gauzak horrela, Elorrieta Erreka
Mari ikastetxeko zuzendaria den Ral Collantes Morillorekin hitz egitea erabaki dugu, gaian sakondu nahian. Ikastetxeko zuzendariak esan
duenez, gaur egun industria oso arin aldatzen ari da; horregatik, langileak gai izan behar dira birziklatzeko eta trebetasun berriak
bereganatzeko, eta, beraz, balio-aniztasuna da LHIIren zutabe nagusia. Elorrieta Erreka Mari ikastetxeak, esaterako, 20 ziklo baino gehiago
eskaintzen ditu, behar bereziak dituztenei zuzendutako zikloaz gain.
Zer hezkuntza eskaintzen
du Elorrieta Erreka Mari
ikastetxeak?
Hemen 20 ziklo baino gehiago
ditugu, baita behar bereziak
dituztenen talde bat ere. Bi

atal desberdin dira: bata


Deustun, Done Petri plazan
dagoen Hizkuntza Eskolan.
Bertan, administrazio, merkataritza eta turismo alorrak
eskaintzen ditugu, hiru familia eta sei ziklo, guztira.

Elorrieta Erreka Mari ikastetxean, atal industriala dugu,


bost familia eta 14 ziklo, guztira: kimika, fabrikazio mekanikoa, mantenimendua, informatika eta obra zibilen
proiektuak.

Espezializazioak
oso arin jasotzeko
aukera eman
behar dugu
Era berean, aipatzekoa da
informatikan eta fabrikazio
mekanikoan erdi mailako eta
goi mailako zikloak eskaintzen ditugula.
Lanbidek prestatutako
ikastaroak ere eskaintzen ditugu, eta langileei zuzenduta
daude.
Azken boladan, hainbat
agintari eta instituziok LHII
sustatu beharra dagoelako
ideiarekin bat egin dute,
etorkizunean euskal enpresek zailtasunak eduki ditzaketelakoan, lanbide jakin
baterako langile kualifikatuak kontratatzeko. Etorkizunean lana bermatua edukitzeko bidea al da LHII?
Collantesen arabera, titulaziorik gabe oso zaila da lana topatzea gaur egun.

Bai, horretan dabiltza. Argi


dagoena da titulaziorik gabe

oso zaila dela lana topatzea.


Horrez gain, gaur egun industria oso arin aldatzen ari
da; horregatik, langileak gai
izan behar dira birziklatzeko
eta trebetasun berriak bereganatzeko. Beraz, balio-aniztasuna da LHIIren zutabea
gaur egun. Espezializazioak
oso arin jasotzeko aukera
eman behar dugu; merkatuaren bilakaeraren arabera, ahalik eta lasterren erantzun behar diogu.
Zenbakiei erreparatuz... Zernolako lan-etorkizuna dute
Elorrieta Erreka Mariko
ikasleek? Zenbatek aurkitzen dute lana ikasketak
amaitu eta berehala?
Aurten, ehuneko handiak lortu du lana, krisi aurretiko
egoeraren antzekoa. Betiere,
espezialitatearen araberakoa
da hori, jakina: industria adarrekoek berehala aurkitzen
dute lana, esaterako; zerbitzuetan, ordea, gehiago kostatzen zaie, baina, dena dela,
%70ek praktikak egin dituzten tokian geratzea lortzen
dute.
Euskadiko egungo lan-merkatua aztertu beharko duzue, langileak horretara
egokitzeko, ezta? Ildo ho-

rretan, zeintzuk dira enpresek etorkizunean gehien beharko dituzten lanbide espezializatuak?
Egia esan, guk ez ditugu datu
horiek esku artean. Guri goitik
esaten digute adar industrialak etorkizun handiagoa duela. Hala ere, zerbitzuei dagokienez, gizartearen hobekuntzara zuzendutako zikloak ditugu, helduentzako arreta,
esaterako, eta horiek ere badute etorkizuna.
Euskadiko industria ez
dago momentu oparoan,
baina, are gutxiago, altzairuarena. Zelan ikusten
duzu Euskadiko altzairuaren merkatua? Etorkizunik
al du edo beste alor batean
aritu beharko da? Zein izan
daiteke mehatxuei aurre
egiteko bidea?

Industria adarrekoek
berehala aurkitzen
dute lana
Urteak eman dituzte jende
gutxi kontratatzen, baina, azken boladan, kontratazioak
igo egin dira bertan. Kontuan
izan pixkanaka-pixkanaka
langileak nagusitzen ari direla, eta, horrenbestez, en-

2016ko maiatza

11

ELKARRIZKETA
presek langile berriak behar
dituztela, prestatuak, noski.
Esan dutenaren arabera,
gutxi barru langile berri ugari
beharko ditu Euskadiko industriak, sortuko den eskaintza guztiz betetzea zaila izango da-eta.
Euskal altzairuari dagokionez, momentu honetan
alor hori aldatzen ari da dagoeneko. Orain arte, txirbila
harroketaren bitartez egiten
zen nagusiki, baina gero eta
indar handiagoa du ekarpenen bitartez egindakoak.
Beraz, makinen diseinuak
gero eta espezializatuagoak
dira, forma konplexuagoekin, eta ekoizpen kantitate
handiagoak eskaintzen dituzte, kalitate hobearekin,
gainera.
Gainera, material ugari ari
dira ikertzen. Laburbilduz,
zeharo aldatzen ari den industria dugu: txirbila harroketatik ekarpen prozesura
igarotzen ari gara, non makina konplexuagoak ekoiztu
daitezkeen, kalitatezkoak.
Beraz, etorkizuna badago
euskal altzairuan. Duela urte
batzuk, ordenagailuak lantokietan ezarri zirenean, izua
antzekoa izan zen: askok
uste zuten ordenagailua jartzerakoan langilerik ez zela
beharko, 20 langile zeuden
tokian ordenagailu bakar ba-

Guztira, 21 ziklo eskaintzen ditu Elorrieta Erreka Mari ikastetxeak. Lanbidek prestatutako ikastaroak ere ematen dituzte bertan.

tekin nahikoa izango zela,


etab. Eta egia da horrelakoak
gertatu izan direla; ordena-

Langileak egoera
berriari egokitzea
funtsezkoa da
gaur egun
gailuak asko errazten du
lana, baina ordenagailuaren
atzean norbait egon behar
da, halabeharrez, hots, espezializatutako langilea. Era

berean, enpresen beharrizana aldatu egin zen, eta


beste langile profil bat bilatzen hasi ziren; horregatik,
langileak egoera berriari
egokitzea funtsezkoa da gaur
egun.
Automobilgintza, ordea, hazten ari den sektorea dugu
Euskal Herrian. Zer eskaintza duzue horri begira?
Berez, alor horretan, ez dugu
eskaintzarik. Alabaina eskaintzen dugun fabrikazio

mekanikoak harreman estua


du automobilgintzarekin. Hau
da, automobilgintza-enpresek
mekanikoak behar dituzte,
eta guk hezten ditugu horiek,
baina, horrez gain, ez dugu
automobilgintzako espezialitaterik. Guk eskaintzen duguna da ekoizpenaren programazioa, diseinua eta mekanizatua.
Harremanetan al zaudete
euskal enpresa eta unibertsitateekin? Horrela izanik,
zein motatako harremana
duzue?
Enpresekin, jakina, kontuan
izan ikasleek urtero egin behar dituztela praktikak, eta,
beraz, harremana estua da.
Dual programaren bidez,
gainera, bigarren maila egiten
ari diren bitartean, enpresa
batean egiten dute lan, kontratuarekin. Alegia, enpresekin harremana eduki behar
dugu, halabeharrez.
Unibertsitateekin ere harremana dugu: lankidetzan
dihardugu hainbat proiektutan.

Titulua eskuratu duen ikasle bat sobera prestatua dago lan merkatuan aritzeko.

Zer da enpresek gehien eskatzen dizuetena?

Batez ere, pertsona jatorra


izatea. Hau da, jarrera baikorra izanik eta lan egiteko
gogoa edukita, bidea erdi
eginda duzu; gainerakoa pixkanaka etorriko da.

Bertoko LHII sistema


beste herrietakoekin
konparatuz gero, oso
lehiakorrak gara
Titulua eskuratu duen
ikasle bat sobera prestatua
dago lan merkatuan aritzeko,
askotan berak uste baino askoz gehiago. Beste kontu bat
da enpresen munduan mugitzen ez jakitea, baina lan
egiteko gai da, sobera. Horregatik, pertsona jatorrak
eskatzen dizkigute.
Gaur egun, mundu globalizatu batean bizi gara, baina lehiakorrak al gara?
Ni baiezkoan nago. Bertoko
LHII sistema beste herrietakoekin konparatuz gero, oso
lehiakorrak gara. Baina, enpresak soilik aztertzea eskatzen badidazu, horretan ez
naiz ausartzen ezer esatera.

2016ko maiatza

12

AHOLKUAK

Correoseko premiazko gutun ziurtatu baten bermea


Correoseko posta-zerbitzuan, igorpen ziurtatua (gutuna
zein paketea) ohiko igorpena baino garestiagoa da,
ziurtapena helmugara ondo helduko delako bermea
handitzen duelako. Premiazko igorpena, aldiz, ohikoa
baino garestiagoa da, azkarragoa delako. Hala ere,
Euskal Herriko Kontsumitzaileen Antolaketak (EKA) jaso
dituen kasuei erreparatuz gero, harrigarriki, bigarrena
erlatibizatzen du posta-zerbitzuak.

Correosek hainbat baldintza jartzen dituen, besteak beste, igorpena eta entrega populazio handiko
guneetan izan behar dela.

Kontu handiz bidali behar dira premiazko gutunak Correos bidez.

Premiazko igorpenen %80 24 ordutan entregatzen dituzte Espainiar Estatuan eta Andorran.

Correosek bere webgunean aipatzen


duen moduan, premiazko igorpenen
%80 24 ordutan entregatzen dituzte
Espainiar Estatuan eta Andorran, eta
48 ordutan, kasuen %100ean. Correoseko edozein egoitzatatik bidali
daiteke, eta etxeko ordenagailutik
bertatik egiteko aukera ematen dizu
posta zerbitzuak.
Baina, azalpen guztien azpian, beste
azalpen bat dugu, zeinetan Correosek
aurrekoa betetzeko hainbat baldintza
jartzen dituen, besteak beste, igorpena
eta entrega populazio handiko guneetan
izan behar dela. Gainerako herrietan,

entrega 72 ordutan egingo duela ziurtatzen du Correosek.


Entrega, 10 egun beranduago

Bada, Correosek hitza bete ez duen


kasu bat jaso zuen Gabonetan Euskal
Herriko Kontsumitzaileen Antolaketak,
zeinetan erabiltzaile batek gutun bat
bidali zuen Bilbotik Sabadellera (Katalunia), premiazko igorpenaren bidez.
Entrega, baina, 10 egun beranduago
egin zuen Correosek. Erabiltzaileak
azalpenak eskatu, eta ondorengoa
erantzun zion enpresak: atzerapena
Gabonetan izandako posta-trafiko han-

Premiazko igorpena, ohikoa baino garestiagoa da, azkarragoa delako.

diaren ondorioa izan zitekeela eta


gutun mota horren bermea (premiazko
gutun ziurtatua) galera edo okerbideari
soilik dagokiela, baina ez entregaepearen aldaketari.
EKA/ACUVeko abokatuek kalte-ordain bat eskatzea aholkatu zioten erabiltzaileari, gutunagatik ordaindutako
6,10 euroak itzultzea erreklamatzeaz
gain, noski. Erabiltzaileak gutunaren
dirua itzultzea baino ez zuen eskatu
nahi izan. Harrigarria bada ere, Correosek eskaera hori jaso, eta ukatu
egin zion, lehen adierazitako arrazoiengatik. EKA/ACUVek erreklama-

zioa helarazi zion Kontsumobideri,


eta erakunde hori Correosekin bitartekaritza egiten saiatu zen. Irtenbidea
topatzeko huts egin eta gero, Kontsumoko Arbitrajera jotzea gomendatu
zion erabiltzaileari, sistema horretan
atxikita baitago Correos. Erabiltzaileak
arbitrajea eskatu zuen, eta orduan bai,
Correosek amore eman zuen, eta 6,10
euroak itzuli zizkion; izan ere, zalantzarik gabe galduko zuen arbitraje
hori, eta, horrekin batera, itxura eskasa
emateko arriskua zuen. Beraz, kontu
handiz bidali behar dira premiazko
gutunak Correos bidez.

2016ko maiatza

13

Diruaren
ekoizpena bankuen
eskuetan uztea
arduragabekeria da
krazia bermatzeko erreminta izango
lirateke, bankuei diruaren gaineko
kontrol-gaitasuna kenduz gero, eta
horiek herritarren babesean jarrita.
Horrela, diruaren kudeaketaren
profesionalizazioa gauzatu, eta interes ekonomiko eta sozial orokorra
bermatuko litzateke.

Antonio Quero
Finantza aditua
Europako Batzordeko finantza
erremintetan aditua den Antonio
Querok diruaren ekoizpena bankuen eskuetan uztea arduragabekeriatzat jo berri du. Horren
ordez, Herritarren Banku Gordailua
sortzea proposatu du, finantza eredu alternatibo baten abiapuntu
gisa, zeinetan kasino finantzarioei
tasa bat ezarriko litzaiekeen.
Finantza eredu iraunkor baten
alde agertu da Quero: Egungo
ekonomia arautu gabea eta eroa
da; ezin du horrela jarraitu. Finantza adituaren esanetan, Herritarren Banku Gordailuak demo-

Kasino finantzarioen tasa

Bestalde, kasino finantzarioei tasa


ezartzea proposatu du. Queroren
ustez, aipatutako tasa askoz eraginkorragoa izango litzateke, egun
indarrean dagoen Tobin transakzio-tasa baino: Neurri horri esker,
diruaren espekulazioa saihestuko
litzateke, eta, gainera, ekonomia
finantzarioak ez luke gaur egungo
tamaina edukiko. Izan ere, Europako Batzordeko finantza adituaren esanetan, gaur egun alde handia dago ekonomia finantzarioaren
eta ekonomia errealaren artean.
Ez da eredu ekonomiko alternatiboa proposatzen duen lehenengo finantza aditua, baina harrigarria da, bai, Europako Batzordeko kide batek horrelakoak
publikoki esatea.

IKUSPEGIAK

Aitziber Lertxundi
UPV/EHUko irakaslea

Langileak
berrikuntzaren gakoa
direla jakinarazi
behar dute enpresek,
kontzientziazioaren
bidez
UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateak ikerketa egin
berri du Gipuzkoako enpresa garrantzitsuen artean, Gipuzkoako
Foru Aldundiak eskatuta. Ikerketaren muina zera da: plantillak
enpresaren politika estrategikoaren berri izatea, berrikuntza indizeetan aldeko eragina duen aztertzeko. Ondorioa baiezkoa da,
hau da, enpresetako langileek politika estrategikoaren berri badute, berrikuntzan hobetuko du
enpresak.

Ikerketak dioenez, berrikuntzarako erritmoak bizkortzeko oraindik


ibilbide luzea dago egiteko; izan ere,
zuzendaritzak plantillan kontzientziazioa sortzen ikasi behar du, zehazki, berrikuntzaren gakoa plantilla
bera delako kontzientziazioa sortzen.
Langile batek egin dezakeen ekarpena
oso ezberdina da zuzendaritzarentzat
eta plantillarentzat; bien pertzepzioaren artean alde handia dago, adierazi
du Aitziber Lertxundik, Donostiako
Fakultateko Pertsonen Zuzendaritza
eta Berrikuntzako kideak. Enpresek
langileengan kontzientziazioa sortu
behar dute, berrikuntzaren gakoa direla jakin dezaten.
Enpresaren helburua

Ikerketa egiteko, Gipuzkoako enpresa


berritzaileetan ari direla azaldu du
Lertxundik; zuzendaritzarekin zein
langileekin elkartu dira, eta haiekin
elkarrizketak izan dituzte. Haren
esanetan, langileak ez du erabat barneratzen enpresaren helburua.

2016ko maiatza

14

TEKNOLOGIA

Blackberry ez da sistema
operatiborik seguruena

Mitoa erori berri da: Blackberry ez da sistema operatiborik seguruena. Sakelakoen


segurtasunaz ari garenean, zalantzak izan dira beti ea nork
daukan sistema operatiborik
onena: Android, iOS... eta Blackberry zen garaile. Bada, jendearen ustearen aurka, Blackberryk ez du sistema operatiborik seguruena. Vice aldizkariaren esanetan, Kanadako
polizia federalak Blackberry

ARDOA

etxeko edozein gailu deszifratzeko giltza unibertsala zeukan


duela bost urte.
AEBetako presidenteak berak
adierazi zuen ez ziotela iPhone
telefonorik erabiltzen uzten,
Blackberry zelako hermetikoena. Albiste honen ostean,
bi ikuspegi daude: Blackberryk
poliziarekin elkarlanean lan
egiten du, edo beste enpresa
batek deszifratu egin du.

Crozes-Hermitage
Ardo frantziar honek ospe
handia du mundu osoan,
eta bere zaporeak hainbat
aditu liluratu du. Tradizioz
inguratuta, Crozes-Hermitage izeneko ardoak Rhone
ibaiaren ezkerraldean kokatutako upeltegietan ditu
bere oinarriak.
Edozein Hermitage ardo primeran doa haragiarekin eta
oilaskoarekin, baina kontuan
izan behar dugu edozein
gazta arinek ere ederto la-

JATETXEA

Lamia
jatetxea

Sopelan kokatutako jatetxea


da; bertan, euskal gastronomia eta gastronomia arabiarra modu harrigarri eta originalean uztartzen dira. Tokiko apainketak bi lekuen
eta kulturen eszenak biltzen
ditu, izan ere, euskal itsasaldearen eta marokoar merkatu tipikoaren bi mural ditu.
Lamian, zapore berri eta eze-

zagunak dastatzeko aukera


daukazu; alde batetik, euskal
gastronomiaren indarra eta
freskotasuna, eta, bestetik,
sukaldaritza marokoarraren
usain eta dastamen imajinaezinak.
Asteburuetan, pintxo, kazolatxo eta anoen jaialdia ospatzen da, baina edozein egunetan gosaria prezio bereziarekin proba dezakezu. Aukerarik baduzu, hurbildu zaitez.

guntzen duela, batez ere


ahuntzarenak.
Les Meysonniers
Urtea: 2008
Prezioa: 25
Petite Ruche
Urtea: 2009
Prezioa: 11
Laurus
Urtea: 2005
Prezioa: 15

2016ko maiatza

AISIALDIA

Pertsona gehienek udan gustukoen izaten duten ekintza hondartzara joatea


izan ohi da, eta Euskal Herrian ditugun
paisaiak, hareatzak eta olatuak oso
aproposak dira udan bisitatzeko eta
gure ingurunea hobeto ezagutzeko.
Euskal Herriko hondartzak paperontzi eta edukiontziekin egokituta daude, baina jendeak kontzientziazio lana
ere egiten du, gero eta gehiago, gure
ingurua garbi mantentzeko; gainera,
askok jada ez dute erretzen, edo, be-

15

LAN
ESKAINTZAK

Hondartzaz gozatu

hintzat, ez dituzte zigarrokinak hareaz


estaltzen, salbuespenak salbuespen.

EKONOMIA HIZTEGIA

Udan hondartzara joateko ezaugarri


garrantzitsuenetarikoa eguzkia da, baina
kontuz ibili behar dugu luzaroan eguzkitan ez egoteko, edo azala behar bezala
babestu behar dugu, besteak beste.
Euskadin daukagun itsasoa ederra
da, eta olatuz beteta dago, baina edonon
gertatzen den bezala, ezin gara fidatu,
edonori gerta baitakioke indarrak txarto
neurtzea, adibidez; hortaz, korronteekin
kontuz ibili behar dugu.

FRESATZAILEA
Lanak: CNCko kontrolpeko makina
fresadorekin lan egiteko. Ezinbesteko da lanpostu berean 5 urtetako
lan eskarmentua edukitzea. Baloragarria pertsona eskualdekoa
izatea. Eskaintzen da aldi baterako
lan kontratu zehaztugabea. Lanaldia astelehenetik ostiralera,
6:00-14:00 eta 14:00-22:00. Soldata hitzarmenaren araberakoa.

SUDOKU

2 TURISMO AGENTE
2016ko Errenteriako udal enplegu
plana. Lanak: Jarduera turistikoak
kudeatzea. Turismo bulegoak atenditzea, bisitariei arreta eta museoa
kudeaketa, bisita gidatuak egitea.
Ezinbestekoa: Langabezian egotea inskrizpzioa egiteko momentuan. Lanbiden alta moduan. Informazio turistikoa, Kudeaketa komertziala edo antzeko Goiko mailako modulua edo Turismo Diplomatura izatea. Errenterian erroldatuta. Ingelesa edo Frantsesa,
ahozko maila ertaina. Ega edo
baliokidea izatea. Gida-baimena
eta ibilgailua izatea.

Euskera - Castellano - English


Gehiegikeri - Abuso - Excess

Albo-kalte - Dao colateral - Collateral damage


Jardunbide - Prctica - Behaviour

Susperraldi - Recuperacin - Recuperation


Hazkunde - Crecimiento - Development
Errentagarri - Rentable - Profitable
Erretiro - Jubilacin - Retirement
Lanbide - Oficio - Profession

Langabe - Parado - Unemployed


Hiruhileko - Trimestre - Quarter

Erakunde - Entidad - Organization

Hitzartu - Concertar - To come to an arrangement


Ezjakintasun - Ignorancia - Ignorance

Lehengai - Materia prima - Raw material


Soldata - Sueldo - Salary

LORAZAIN MONITOREA
Lanak: Lorazaintzako lanak. Antolaketa eta koordinazio lanak,...
Ezinbestekoa: Lorazaintzako formakuntza izatea. Antolaketa eta
koordinazio gaitasuna. Lorazaintzako lanpostuetan gutxienez 12
hilabeteko eskarmentua izatea.
Lan esperientzia gizarte ongizatetik datozen taldeen koordinazioa, hain zuzen ere, gizarteratzea
eta lanera egokitzapena sustatzen
duten taldeekin. Euskara: Ahozko
arazorik Gabe moldatzeko ezagutza. B karneta izatea. 6 hilabeteko aldi baterako kontratua.
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera
07:00-14:30. Soldata: Hitzarmenaren arabera.

ERANTZUNAK

Zenbat denbora eman duzu sudokua


ebazteko?
Hona hemen erantzunak.

Enpresa albisteak eta ekonomiaren bilakaera interesatzen al zaizkizu?


Har ezazu parte ekonomiaren eremuko euskarazko lehen elkargo digitalean.

Bultza dezagun euskara!!


Bisita ezazu geure webgunea!!
www.ekonomiarenkz.eu

LEIALTZE ARDURADUNA
Kirol sailak bere abonatu edo bezeroekin duen harremana sendotzea eta emozionalki duen lotura estutzea eta euren asebetzea
gehitzea. Ezinbesteko baldintzak:
Langabea izatea. Deialdia egin
eta sei hilabete lehenagoz Arrasaten erroldaturik egotea. Marketing edo Publizitatean graduatua. Baloratu beharreko baldintzak: Euskara: 4.HE egiaztatzea
(agiriz): 10 puntu. Eskarmentua
antzeko lanetan: 5 puntu. Ikastaroak, bezeroen fideltasunari buruz: 5 puntu. Kontratuaren iraupena: 6 hilabete. Hileko soldata
gordina: 2.230 eurotan.
Lan eskaintza gehiago Lanbide.net
Euskal enplegu zerbitzuko webgunean

HARREMANETARAKO TELEFONOA:
94 421 30 31
E-MAILA: ekonomiarenkz@mediagune.com
POSTA HELBIDEA: 612 Posta Kutxatila,
48080 Bilbo
EUSKARA ARDURADUNA:
Labayru Ikastegia
EGILEA: Leizaola Fundazioa - Mediagune
HARPIDETZAK: 94 421 30 31 telefonoan.

Ekintza honek Bizkaiko Foru


Aldundiaren Kultura Sailaren
laguntza jaso du.

2016ko maiatza