Está en la página 1de 4

2010ekomaiatzarenl3a,osteguna II berria II17

Euskal Herria Harian


berria.info
I n p r i m n tz e k o b e rt s i o a

Inpnmatu

Alira Araneta. 2012 Stop Trans Pathologization sareko kidea

T r a n s e x u a l i t a t e a k b u r u k o gaitz izateari uzteko, O M E behartu nahi d u 2 0 1 2 S t o p T r a n s


Pathologization sareak. G a z t e g e h i t u k eta E G K - k e g i n d a k o jardunaldietan aurkeztu dute
ekimena.

«Despatologizatzeak askapen sexualaren aldarrikapen behar


luke»
Mikel Peruarena. Donostia

Gazteak eta transexualak, trans pertsonak. Bi eremu horiek elkartu dituzte


Donostian. Transformaziorakojardunaldiak antolatu zituzten Gaztegehituk eta
Euskadiko Gazte Kontseiluak herenegun, eta bertan hizlari aritu zen Alira Araneta
(Donostia, 1982), Stop Trans Pathologization sareko kidea. 20i2an buruko
gaixotasunen katalogoa berrituko du OME Osasunerako Mundu Erakundeak, eta
transexualitatea zerrenda horretatik kentzeko indarrak batzen ari dira. Ekainaren
5ean, esaterako, nazioarteko kongresua egingo dute Bartzelonan. Hartarako
prestakuntzetan dabil Araneta. Genero politikei buruzko ikasketak ere egiten ari da,
eta azaldu du orain gutxi hasi direla transfobiari buruzko ikerketak egiten eskoletan.
«Ikusi dugu trans errealitatea ez dela agertzen hezkuntza curriculumetan;
izugarrizko okerra da», adierazi du.

Eskoletan, beraz, baztertuta daude transexualak?

Bai. Genero rolak hausten dituzten haurren edo gazteen aurka diskriminazioa eta
bortxa ematen dira beste ikasleen aldetik, eta, kasu batzuetan, baita irakasleen
aldetik ere. Nerabezaroan, norbere gorputzarekin arazoak hasten dira, eta aurretik
zetozen diskriminazioak areagotu egiten dira. Gizarteak askoz gutxiago laguntzen
dio oso ezberdina denari.

Familian ere arazoak izaten ditu askok. Guraso asko egongo da zer egin
ez dakiela. Zer esango zenieke?

Zer egin ez dakiela, eta beldurtuta. Baina gurasoei baino lehenago esango nieke
gaizki pasatzen ari diren pertsonei ez bakartzeko, egiteko ahalegina beste pertsona
trans batzuk ezagutzeko, badaudela lekuak beraiek nahi duten bezala izateko eta
onartuak izateko. Hortik aurrera, gurasoei esango nieke aukera ematen duela
sexuarekiko dituzten planteamenduak aldatzeko.

Pagina 1 de 3
Gazteok ezberdin ikusten duzue transexualitatea?

Patologiaren aurkako diskurtsoa eta norbere gorputzaren jabe izateko eskubidea,


adibidez, gazteon diskurtsoak dira. Kolektiboko pertsona helduagoek beste egoera
bat bizi izan dute, estigmarena, eta, agian, esango digute ea zer egiten ari garen.
Adibidez: «Rolak aldatzeko eskatzen ari zarete, eta zuen gorputzak jarraitzen du
izaten lehen bezalakoa». Hori agian ez da haien eskemetan sartuko. Gu, onerako eta
txarrerako, garai historiko honetan jaio gara, eta, feminismoaren eta beste borroka
batzuen ondorioz, gure gorputzari eta gure munduan egoteko moduari buruz
hausnartzeko aukera izan dugu.

Identitate tinko eta ezagunak onartzen dira. Baina gizartea prest dago
beste era batzuetara eraikitako identitateak onartzeko?

Binarismoari buruz hitz egin genezake, gizon eta emakume izateko era konkretu eta
finkoez. Hortik kanpo dauden pertsona guztiak, bai jarreragatik, bai gorputzaren
ezaugarri fisikoengatik, gizartetik erortzen dira. Lan handia egin beharra dago; ez
hezkuntzan bakarrik, osasun eta lege mailan ere binarismo hori nabarmena da.
Adibidez, trans identitateak patologia bezala hartzea, binarismo transfobo horren
ondorio da.

Hortaz, gizon edo emakume eredu horietan sartzen ez dena gaixoa da?

Pertsona gay eta lesbianak borrokatu ziren, eta lortu zuten buruko gaixotzat ez
hartzea. Baina homosexualitatea buruko patologien katalogotik atera zen une
berean, transexualitatea sartu zen. Generoarekiko transgresioak egiten ditugun
pertsonak, estatistikoki, kopuru txikia gara. Hori aprobetxatzen dute esateko zer den
normala eta zer ez. Baina trans identitateak gaixotasun gisa hartzeak arrisku bat
dauka: aniztasun sexualaren adierazpen bat patologiko gisa hartzen bada, besteak
atzetik joan daitezke. Despatologizatzeak askapen sexualaren aldarrikapen bat izan
behar luke, ez bakarrik trans pertsonen aldarrikapena. Iruditzen zaigu psikiatren
pertzepzioa oso lerraturik dagoela. Adibidez, mutil bat femeninoa baldin bada, eta
horrek arazoak ekartzen badizkio, hori ere buruko gaixotasun bihurtzen dute. Hori
da haien jokoa: gizartearen arazo bat norbanakoen arazo bilakatzea. Katalogo hori
egiten dutenen %6ok farmazia industriarekin harremanak dituzte; interes asko
daude.

Nafarroak transexualitateari buruz onartu duen legea aurrerapausoa


izango zen kolektiboarentzat...

Nafarroako legea aurrerapausoa da, adingabeak eta immigranteak hartzen dituelako


barruan. Lege orokorrean, kanpoan gelditzen ziren. Orain, nik kritika pare bat
dauzkat egiteko. Nafarroako legeak dio paperetako zure sexuaren eta zuk sentitzen
duzun sexuaren artean, gutxienez, urtebeteko disonantzia egon behar dela. Eta
urtebete hori nola erakusten da? Derrigortutako hormonatzearekin? Bestalde, nola
egingo dute erabakitzeko zer pertsona sartuko diren lege horretan? Buruko
patologia eskatuko dute? Legean ez da ezer esaten horri buruz, eta, beraz, arriskua
badago. Bigarren kritika da, behin lege hori onartu eta gero, eraiki dela adituen
batzorde bat, baina hor medikuak eta politikariak bakarrik daude. Non daude
pertsona transexualak? Berriro ere, gure ordez ari dira hitz egiten.

Pagina 2 de 3
Eusko Jaurlaritza ere legea prestatzen ari da; urte amaierarako agindu
du zirriborroa. Zer uste duzu hartu beharko litzatekeela kontuan?

Batetik, osasun protokoloak pertsona transexualekin batera diseinatzea, ez haien


ordez, edo haiei buruz, hitz egiten duten adituekin. Eta ez ezer inposatzea. Adibidez,
nik ez badut nire gorputza aldatu nahi, zergatik jasan behar dut bi urteko
hormonatze bat eta bi urteko linbo legal bat? Eta, noski, buruko patologiaren nozio
hori legetik ezabatzea.

mperuarena@berria.info

© berria.irifo

Pagina 3 de 3

También podría gustarte