Está en la página 1de 32

AIARALDEA

2016

MAIATZAK
23-29

EUSKAL
KULTURAREN
PLAZA IBILTARIA
jalgika.eus

/// BERRIA. ALDIZKARI BEREZIA /// JALGI 2016

EDITORIALA
Zer egingo dugu gure
kulturarekin?
Denok gara kultur-zale, guztiok onartzen dugu kultura ezinbestekoa
dela pertsonaren garapenerako, jakintza ahoz aho, esku esku konpartitu
behar den elikagaia dela. Ostera, euskal kulturaren ekosistema osatzen
dugun sortzaile, antolatzaile ( herri-mugimendu, erakunde publiko,
enpresa pribatua), kazetari, hezitzaile eta zale asko biziki kezkatuta
gagoz, gure kultur ekosistemaren egoera ez dela ona ondorioztatu
dugu XXI. mendearen hasieratik gaiari buruz gogoetak partekatzeko
antolatu ditugun hainbat bilgunetan. Ez dugu lortzen sortzen duguna
ikusarazten, ez diegu datozen belaunaldiei gure kultur sorkuntzaren
historia erakusten. Zein zailtasun ditugu euskal kultur sorkuntza
hedatzeko? Euskaldunok badugu gure kultur sorkuntzaren berri?
Transmisioa kulturaren biziraupenerako ezinbestekoa dela adosturik,
nola bermatuko dugu euskal kultur sorkuntza transmitituko dela?
Neurriak behar ditugu, proposamen zehatzak, ekarpen gauzagarriak.
Eguneroko praktikan emaitza onak dituzten ereduak izan
baditugu Euskal Herrian. Entzun diezaiogun elkarri, ikas dezagun
auzokoarengandik, eztabaidatu dezagun bidelagun ditugunekin.
Eta adostu ditzagun neurriak. Eta gauzatu ditzagun, euskal kultur
sistema osatzen dugun eragileok auzolanean, hasi sortzaileotatik eta
zaleotaraino.
Entzun nahi duzu? Kanta berria sortu dugu, atzokoa gogoan.
Irakurtzerik gura? Poema bat eragin diote errefusatuei buruzko irudiek.
Bertso berriak, krisia besterik ez dazagutenei jarriak.
Aktore lanetan gabiz, errealitatearen teatro honetan.
Nork idatziko du zure bizitzako pelikularen gidoia?
Koadroetan borobildu zuten lurraren mina.
Ezagutzen ditudalako maite ditut gure sormen lanak,
maite ditudalako gozatzen ditut,
gozatzen ditudalako konpartitu nahi ditut zurekin,
erasaten nautelako gordeko ditut,
etorriko direnak ere inarrosi ditzaten.

Argitaratzailea:
Euskal Editorea SM
Tirada:
30.000 ale.
Lege gordailua:
SS-0662/03
Elkarrizketak:
Myriam Garzia
Erredakzioa
Aiaraldea Komunikazio Leihoa
Azalaren irudia
Graf1k Sarea
Mikel Ibarluzea eta Xabier
Gorostiaga
Maketazioa
Komunika.eus
Maialen Ginea
Publizitatea
Iragarri SM
Elkarrizketatuen argazkiak
Argazki Press S.L.

JALGI:
ZER ETA
ZERTARAKO
EUSKAL KULTURAREN PLAZA IBILTARIA
Heuskara, ialgui adi plazara.
Denbora pasa da Bernart Etxeparek hitz horiek idatzi zituenetik Linguae vasconum primitiae
liburuan. Pasa dira urteak, eta
mendeak, eta beste obra batzuek
hartu diote lekukoa euskaraz idatzitako lehen liburua izan zen horri. Iritsi ziren euskaraz kantatu eta
grabatutako lehen diskoak, euskaraz bikoiztutako zein grabatutako
4

/// BERRIA. ALDIZKARI BEREZIA /// JALGI 2016

filmak... eta etengabe haziz joan


da euskal kulturaren ekosistema. Goraka, pilotak frontoian lez,
lehenbiziko sakearen indarra baliatuta.
Baina hasierako kolpe hartatik
lortutako inertzia ahitzen joan da
urteotan... eta plak!, talka egin du
frontisaren aurka. Eta aurrera egin
ezinean, atzera jo du berriz, jokalariaren bigarren kolpearen bila.

Paretaren aurka behin eta berriz


jotzea, hori pilotaren patua. Euskal Kulturari, baina, ezin zaio destino berdina opa. Hala uste dute,
behintzat, Jalgi ekimena martxan
jarri duten eragileek. Euskal Herriko Antzerkizale elkartea, Bertsozale elkartea, Ahotsenea, Euskaltzaleen Topagunea eta aurten,
Aiaraldea Komunikazio Leihoa
dira Jalgi egitasmoaren lehen edi-

zio hau antolatu dutenak, baina


beste eragile batzuk ere batu dira
erronkara: Jakin aldizkaria, Sortzen Ikasbatuaz eta Hik Hasi esate baterako. Oso arlo eta jarduera
ezberdinetara bideratutako taldeak izanik ere, kezka berdintsuak
konpartitzen dituzte guztiek.

Kultura ohiko eta


ezohiko leku eta
ordutegietan,
plaza berrietara
zabaltzea du xede
Jalgi ekimenak,
zer eta euskarazko
sorkuntza lanen
komunikazioa
eta transmisioa
indartzeko.
Astebetean 65
kultur jarduera
programatu
dira Aiaraldea
eskualdean.

Gabeziei aurre egiteko jaioa


Duda komun batekin ekin zioten hausnarketari: Zenbatek du
gaur egun euskal kulturaren berri?
Transmisio lan sendorik egiten al
da? Plaza eta ikusgarritasun nahikorik ba al du?. Ondorio bertsuetara iritsi ziren: euskal sorkuntza
lanek, zein nahi diziplinetakoak
izanda ere, ikusgarritasun falta handia dutela hain zuzen ere.
Horretaz gainera, bigarren kezka
nagusi bat ere mahai gaineratu
zuten: belaunaldien arteko transmisioan gabezi nabarmena.
Ahulgune horiei aurre egiteko
asmoarekin sortu da Jalgi ekimena. Plaza berriak sortu, ohiko eta
ez-ohiko leku eta ordutegietara
sormen lanak zabaldu, transmisioa indartu, komunikazioa landu... Agerraldi handi bat izango da
Jalgi, euskarak eta euskal kulturak
behar duten agerraldia.
Aurtengoa izango da lehen harria, eta Aiaraldean ospatuko da,
Araba eta Bizkaiko 9 udalerrik
osatzen duten eskualdean (Laudio, Amurrio, Arrankudiaga-Zollo,
Urdua, Okondo, Orozko, Artziniega, Arakaldo eta Aiara) eta astebetez luzatuko da, maiatzaren
23tik 29ra hain zuzen ere.
Makina bat kultur jarduera egingo dira aipatu 7 egunetan, 65
guztira. Diziplina eta mota askotarikoak izango dira, eta hauetan
tokiko sortzaileak Euskal Herri luze
zabalekoekin batera arituko dira.
Jalgin izango dira antzezlanak,
kontzertuak edota filmen proiekzioak. Izango dira dantza, literatura edota bertsolaritza saioak ere.
Baina jarduera hauetan garrantzi
berezia emango zaio sormen lan
hauen transmisioari: publikoa eta
sortzaileak orpotik orpora ibiltzeari. Zentzu horretan protagonismo
berezia hartuko dute tailerrek, solasaldiek, antzerki mediazioek,
hitzaldi eta aurkezpenek... Euskal
Herrian sona handia duten sor-

tzaileak arituko dira zereginotan,


eskualdeko kulturgileekin batera,
guztien arteko sinergiak sortzeko
helburuarekin.
Jalgi, euskal kulturaren plaza
ibiltaria izendatu dute egitasmoa. Plaza, hitzaren zentzurik zabalenean ulertuta: plazetan, frontoietan, kantoietan, ikastetxeetan,
merkatuetan, gaztetxeetan, kultur
etxeetan, tabernetan... Euskarazko kulturaren epizentro bihurtuko
da Aiaraldea zazpi egunetan.

Plaza ibiltaria
izateko bokazioz
jaio da Jalgi.
Aiaraldean izango
da lehen edizioa
eta datorren
urtean Euskal
Herriko beste
eskualde batera
mugituko da.

Ekimenak baina, ibiltari izaera


ere hartuko du, eta antolakuntzan ari diren eragileek argi dute
bide baten hasiera baino ez dela
aurtengoa. Datorren urtean Jalgik
Euskal Herriko beste eskualde batera egingo baitu jauzi.
Hausnarketa jardunaldiak
Maiatzaren azken asteko egitaraua baina, ez da kultur jardueren
bilduma huts bat izatera mugatuko. Euskal kulturaren orainaren
eta batez ere etorkizunaren inguruan hausnartu eta eztabaidatzeko tarte zabala irekiko baitu Jalgik.
Horretarako antolatu dira bi egunetako jardunaldiak Amurrioko
Refor enpresaldean: euskal kultur
sorkuntzaren komunikazioaz eta
transmisioaz hausnartu eta neurriak proposatzeko. Gogoeta gune
hau maiatzaren 26 eta 27an egikarituko da.
JALGI 2016 /// EUSKAL KULTURAREN PLAZA IBILTARIA /// 5

HAUSNARKETARAKO
PARADA
TRANSMISIO ETA KOMUNIKAZIO JARDUNALDIAK
berdinarekin aurkeztuko dira ponentziak mahai-inguruari bide emateko
arratsaldean. Kasu honetan, Nola
bermatu euskal kulturaren transmisioa galderaren bueltan batuko diren
hizlariak Andoni Tolosa, Oier Araolaza,
Lorea Agirre, Ohiane Perea eta Idurre
Alonso izango dira.

ARGAZKIA: www.anboto.org

Gure sormen lanak hedatzeko eta


transmititzeko ezintasunak gainez
egin digu? Euskal herritarrok jasotzen
ote dugu gure kultur sorkuntzaren berri? Zein gabezia ditugu sormen lanak nahi genukeen eran hedatzeko?
Iristen gara euskaldunengana? Zer
egin genezake gure kultur sorkuntzaren transmisioa bermatzeko? Noren
ardura dira komunikazioa eta transmisioa, soilik komunikabide eta hezkuntzako arduradunena?. Hamaika
dira Jalgi ekimenean batu diren eragileek euren buruari egiten dizkioten
galderak, eta erantzunak bilatzeko bidea ere urratzen hastea proposatzen
dute. Hartara Bertsozale elkarteak,
Euskaltzaleen Topaguneak, EHAZEk,
Ahotseneak, Jakinek, Hik Hasik, Sortzen Ikasbatuazek eta Aiaraldea komunikazio leihoak Jalgi ekimenaren
bizkar-hezurra izango diren Euskal
kultur sorkuntzaren transmisio eta
komunikazio Jardunaldiak antolatu
dituzte Amurrion.
Bi egunez, mahai-gaineratutako
6

/// BERRIA. ALDIZKARI BEREZIA /// JALGI 2016

galdera hauei guztiei erantzun komunak bilatzeari ekingo diote maiatzaren


26 eta 27an. Horretarako ahal beste
pertsona eta eragileren iritziak bildu
nahi dituzte Amurrioko Reforren, zer
eta irakurketa konpartitu bat ateratzeko.
Jardunaldiak bi egunetan egituratuko dira, maiatzaren 26an euskal kultur
sorkuntzaren komunikazioa izango
dute hizpide, eta euskal esparru komunikatiboko hamabi lagunek beste horrenbeste ponentzia aurkeztuko
dituzte hamar minutuko txandetan.
Atsedenaren ostean ponentzietako
edukietan sakontzeko parada izango
dute bertaratutakoek, lantalde txikietan bilduta. Bazkalostean ekingo diote berriz ere hausnarketari, Zein dira
euskal sormen lanen berri hedatzeko
zailtasunak izenburupean mahai ingurura batuko baitira Estitxu Garai,
Leire Palacios, Lander Garro, Gaizka
Aranguren eta Josu Amezaga.
Biharamunean transmisioa izango dute gai nagusi, eta metodologia

Amurriotik harago
Jardunaldiotako emaitza eta edukiak baina, ez dira Amurrion geratuko.
Ekimenaren antolatzaileek urte osoan
zehar landu nahi dituzte bertan jasotako ondorioak, JALGIren hurrengo
ediziora bitartean jorratu nahi baitituzte, harik eta euskal kultur sorkuntzaren komunikazioa eta transmisioa
bermatuko duten neurriak adostu eta
gauzatu arte.
Izen ematea
Amurrion egingo diren jardunaldi
hauetan parte hartzeko izen-ematea
zabalik egongo da maiatzaren 24ra
bitartean. www.jalgika.eus/jardunaldiak helbidean. Egun bakarrean parte
hartzeko interesa dutenek 20 euroko matrikula ordaindu beharko dute
(bazkaria barne), eta bi egunetan parte hartu nahi dutenek aldiz 30 euro
(bi otorduak barne). Antolatzaileek
nabarmendu nahi izan dute izen-emate kopurua mugatua dela.
Jardunaldiak streaming bidez
Maiatzaren 26 eta 27ko jardunaldietan aurkeztuko diren ponentziak
eta mahai-inguruak streaming bidez
jarraitu ahal izango dira www.jalgika.
eus web-gunean.

JALGI 2016 /// EUSKAL KULTURAREN PLAZA IBILTARIA /// 7

DANTZA
ELIRALE. DANTZA IKUSKIZUNA ETA TAILERRA

Oa-huetak-en hiru interpreteek, Chlo, Oihan eta Paxkalek,


Eliraleren selauruan, Lodrikroko liburu handia atzemango dute.
Altxorra aurkitzen duten haurrek bezala beraien gazteriaren
suhartasunarekin berenganatuko dute liburua. Bizia eta
poetikoa, Oa-huetak emanaldia da errotiko mugitua eta
berritua. Euskal hizkuntzaren hitzek, interpreteen ahoetan,
gorputz dantzarien ahalmenak irekiko dute, baita giro musikala,
harrigarri bezain anitza.

AIKO. DANTZA ETA MUSIKA

Aikotarrok, era
tradizionalean
dantzatzearen esperientzia
berria bizitzeko aukera
eskeini nahi dute.
Dantzatzeko propio eginiko
zuzeneko musika, eta
horrekin batera, dantza
gozatu ahal izateko
gako batzuk. Azalpenak,
puntuak eta koreografia
errazak dantza barnetik
ezagutzeko eta beste
modu batez ulertzeko eta
bizitzeko. XXI. mendearen
hasierako euskaldunei
dantza tradizionalaren
atea zabaltzen lagundu
nahi diete.

/// BERRIA. ALDIZKARI BEREZIA /// JALGI 2016

KORROTIK PIKUTARA.
HITZALDI DANTZATUA

Euskal dantzaren historia


kontatu eta gorpuztuko
dute Gari Otamendik eta
Oier Araolazaartistek
dantzatutako hitzaldi
honetan. Dantza molde
zaharretatik gaur egungo
dantza formetara egindako
bideari erreparatuko diote:
korroan, borobilean hasi,
eta dantzak nola joan diren
aldatzen erakutsiko dute,
soka-dantza, ingurutxo eta
kontra-dantzetatik pasaz,
bikote dantzetara iritsi eta
azkenik norbanako bihurtu
arte. Ibilbide hau hitzez eta
dantzaz aurkeztuko dute.

OIER ARAOLAZA
Jalgi Obama pare

omogenizazioaren eta
diferentziaren arteko
sokatiran bizi gara.
Segundo gutxitan Inglewooden
nerabe batek mugikorrarekin
grabatutako koreografia mundu
osoko pantailetan ikusten da,
eta grina berarekin imitatzen
dute Melbourneko sukaldariak
edo Salmantoneko postariak.
Gero eta berdinagoak gara,
baina berdintasuna aspergarri
zaigunez, zenbat eta berdinagoak
izan, orduan eta erakargarriago
gertatzen zaigu desberdintasuna.
Exotismoak liluratzen gaitu, eta
exotismoa, desberdina, arrotza,
ez-ohikoa bilatzen dugu harritu
gaitzan, kilika gaitzan, iratzarri
gaitzan.
Marin Marais musikagile frantsesarentzat euskal kultura mundu
exotikoa zen, eta arroztasun horrek
inspiratuta sortu zuen 1717an Le
Basque konposizio musikala. 299
urte beranduago, 2016ko uztailean euskal kultura Washingtonen
izango da ikusgai. Euskaldunak
nazioarteko kultur sisteman asimilatuta gaude, baina badirudi
oraindik, guri oharkabean ateratzen zaizkigun zipriztin exotikoak antzeman dituztela guregan
Washingtoneko antropologoek.
Ez Washingtonen bakarrik,
Aiaraldean ere izango da kultura
exotiko bat intentsiboki dastatzeko
aukera 2016 honetan. Izugarrizko
pagotxa. Washingtonera joan
beharrik gabe, eguneroko kultura
homogeneizatu pasteurizatuekin
hautsiko duen kultura arraroa
etxean bertan ezagutzeko
aukera. Smithsonian fundazio
ahalguztidunak Obamaren etxe
aurrera eramateko hautatu duen
kultura exotiko bera etxeko atarira
ekarriko dizue Jalgik aiaraldearrei.

PANTXIKATELLERIA

KOREOGRAFOA

Taula gainera gorputz bat


ateratzen duzunean, politikoki
zerbait esaten ari zara
Oa-huetak da Pantxika Telleriaren Elirale taldearen azken
dantza-lana. Telleriak haurtzarotik arnastu zuen dantza etxean,
eta izebak eta amak euskal dantza tradizionalean hezi zuten
arren, gero beste mundu batzuetara jauzi egin zuen. Pariseko
kontserbatorioan eta Bordelen ikasi zuen dantza garaikidea.
Dantza, txikitatik arnastu duzu
etxean bertan, euskal dantzarien
familia batean sortu baitzinen.
Bai, nola ez, familiatik badatorkizu karia askoz ere errazagoa da. Ama
eta iseba ditut dantzariak eta, Donibane Lohitzuneko Begiraleak dantza taldean dantzatzen hasi nintzen
Gero, beste mundu batzuetara ireki nintzen. Parisen eta Bordelen ikasi nuen dantza garaikidea.
Euskal dantza tradizionaletik edan duzu baina, zure sorkuntza lanetan dantza garaikidearekin
nahasten duzu.
Nik ez ditut gauzak horrela sailkatzen, etiketak ez ditut ondo ikusten nire sorkuntza lana azaltzerako.
Zeren eta, nik uste dut dantza edo
mugimendua pertsonaren presentzia justua dela. Aktore, musikari eta
beste mota bateko sortzaileekin lan
egin dut eta, sortzen diren tresnak
tradizionalak edota garaikideak diren edota erabilitako teknikak zeintzuk diren, horrek ez du axola, Nik
nahiago dut gorputzaren presentzia zehatza eta unean unekoa bezala ulertzea dantzan libratzen den
funtsa. Etiketak salmentarako balio dute eta kazetariek maite dituzue baina, nik ez dut horrela ulertzen nire lana.
Umeekin lan egitea gustuko
duzu?
Proposatzen dugun galdera zera
da: nola sortzen den dantza ikusARGAZKIA: www..eke.eus

lea. Umeekin lan egitera eta publiko


horretara itzuli gara iruditzen zaidalako umeengan ereiten duzuna betirako izan daitekeela, umeei begietan izar batzuk jartzea bezala, betirako geratuko dela hor. Amets egiteko beharra dago , bai ume zein helduak, pertsona guztiengan.
Kultur transmisioa oinarri oinarrian, beraz.
Hori Elirale taldeak hasiera hasieratik landu duen kontzeptua da.
Transmisioarekin eta sentsibilizazioarekin bat ikusten dut nire lana.
Herriko dinamikari adierazteko botere gehiegi kendu zaio eta behar
beharrezko ikusten dut dinamika hori berreskuratu eta bere ideiak
transmititzea. Eta, hori transmisioaren bidez egiten da. Gure lanaren lagin bat da transmisioa, funtsezkoa.
Gure sorkuntzaren hedapenarekin
batera doa. Pieza sortzea eta erakutsi bai, baina baita ere, paraleloki lerro pedagogikoa lantzen dugu gure
pieza guztietan. Konpainian pertsona bat dugu bereziki lantzeko transmisioaren ardatza.
Zein iritzi dugu Jalgi bezalako ekimenen gainean?
Biziki inportantea iruditzen zait,
gure espazioak sortu, eta gure sortzaileak bultzatzea, publikoa ez baita
gugana etorriko. Gure dinamika artistikoak lagundu behar ditugu eta
horretarako funtsezkoak iruditzen
zaizkik ekimen horiek.

JALGI 2016 /// EUSKAL KULTURAREN PLAZA IBILTARIA /// 9

ARTE
PLASTIKOAK
EIDER EIBAR. MARRAZKILARIA

Betiko ipuinak berriro interpretatzeko eta sortzeko parada emango


die Eider Eibarrek umeei. Irudimena eta sormena erabili beharko
dute ohiko istorioak berriro asmatzeko eta zenbait aurreiritziri aurre
egiteko. Esate baterako, agian sorgin maltzurrak ez du zertan zitala
izan behar... Hori guztia egiteko pertsonaia berriak sortu beharko
dituzte eta Eiderrek gazteen ideia eta iradokizunei erreparatuta
zuzenean marraztuko ditu.

CARLOS VARELA. IPAR


HAIZEAREN ERRONKAK
ANIMAZIO PELIKULAREN
MARRAZKI ERAKUSKETA

Artziniegan errotutako Carlos


Varela marrazkilariak bi Goya
saria irabazi ditu bere animazio
lanengatik. Jalgin bere lanaren
lagin bat erakutsiko du; Ipar
haizearen erronkak filmerako
egindako lanak hain zuzen.

10

/// BERRIA. ALDIZKARI BEREZIA /// JALGI 2016

IRANTZU LEKUE. ERAKUSKETA

Artista arabar konprometituak


bi proiektu uztartuko ditu
eta, bide batez, hausnarketa
kontzeptuala proposatuko
dio ikusleari; Europako
kulturen ingurukoa eta Siriako
errefuxiatuei buruzkoa.
Horretarako Joseba
Sarrionaindiaren olerki bat
izango du ardatz.

ISMAEL MANTEROLA
Ikusgarritasunak irentsia

ulturaren beste edozein


arlotan bezalaxe, itxuraz
artearen ikusgarritasuna
handia da, belaunaldiz
belaunaldi transmititu izan da
eta komunikatzeko erraztasun
handia dago, batez ere berehalako
komunikazioaren gaitasuna
duelako.
Hala ere, sarritan artearen ikusgarritasun gehiegizkoak arloaren arazoak ezkutatzen dituela ematen du.
Komunikabidetan arteari buruz hitz
egiten denean, alderdi batzuek azpimarratzeko besterik ez da egiten,
eguneroko artearen desorekak ezkutatu arte. Egoera deformatu horrek, artearen transmisioan eragin
handia du, jende askok pentsatzen
baitu, artea ez dela ikasten den zerbait eta ikuskizunen alorreko azalkeriara mugatutako esparrua dela.
Aitzitik, beste askok uste dute merkatuak irentsitako sistema besterik ez dela. Beraz, ez da erraza izaten aurreko belaunaldikoen irakaspenak hurrengoetara transmititzea,
nahiz eta Euskal Herrian, bere txikitasunagatik edo tradizioak utzitako
arrastoengatik hainbat balore gazteengana iristen diren.
Azkenik komunikazio arazoak ere,
eguneroko artearen esparrutik eta
hain ikusgarriak ez diren ekimenetatik datoz.
Horren aurrean, gogoratu behar da
artea egunero egiten dela eta artista asko daudela gure inguruan,
nahiz eta ez izan komunikabideetan azaltzen direnen antzekoak, eta
gainera, gizarteko beste sektoretako profesional batzuetan geratzen den bezala, egoera prekarioan
daude. Azken finean, artea gizartean gertatzen denaren isla besterik ez da, edo gizartean gertatzen
ari denaren bozgorailu efektua egiten duen sistema.

horregatik burutu nituen KREAko okupazio artistikoa edota 6000zpt. Arteak


leihoak zabaldu eta gela itxietan haize
berria sarrarazi behar duelako, hautsak
harrotuko baditu ere.
Artiston artean azkenaldian hain modan dagoen artista-eskale kontzeptu
metaforikoarekin ez nator bat, askoz
eraikitzaileagoa da egitea. Hori da artiston duintasuna eskuratzeko bide bakarra. Bere burua eskale moduan aurkezten duenari, gehienez, limosna emango diote.
Duintasuna gauzak eginez lortzen badugu, erakunde publikoek beste modu
batera tratatuko dituzte artea eta kultura. Ez dute beste aukerarik izango.
Politika eta artea eskutik joan behar
dute? Zer gertatzen da artea merkantilismoak jaten duenean?
Artea eta politika eskutik doaz. Zer ez
da politika? Fereka politika da, gauzei
aurre egiteko hautatzen dugun era politika da, gure ondokoak tratatzeko modua politika da. Nik horrela ulertzen dut
bizitza eta, ahal dudan moduan, koherentea izaten saiatzen naiz. Nik, behintzat, beti-beti koherenteak diren horiek
ez ditut inguruan nahi, nik bihotzari garrantzia ematen diodalako.

IRANTZU
LEKUE

ARTISTA GARAIKIDEA

Arteak estrategikoa izan behar


du, baita herrigintzan ere
Artea eta aktibismoa eskutik helduta doazela uste du Irantzu Lekuek.
Hala erakutsi du, behintzat, bere azken instalazio artistikoetan,
bideo-lanetan, margolanetan eta eskulturetan.
Artea eta aktibismoa. Arteak esanahi berezia izan behar du? Egia esan
behar du?
Arteak beti zerbaiti buruz berba egiten du, zer edo zer transmititu behar du.
Batzuetan, ikusten dena aztertzera mugatzen da, eta beste batzuetan, gertatzen denari buruzko aldarrikapen artistikoak egiten ditu; baina zerbait transmititu behar du derrigor. Artea izango bada,
mezu bat zabaldu beharko du, edo ezkutatu bestela, ikusleak bere kabuz pentsatu eta ondorioak atera ditzan.

Gasteiz hiri berdea baino hiri grisa


dela aipatu izan duzu. Hala gertatzen
da baita hiritarren artean ere?
Uste dut gauzak aldatzen hasi direla,
herriak lanaren eta borroken bidez aldatu dituelako.
Gasteizen egin ditudan ekimenak
kontzientziak astintzeko egin ditut. Nire
esku zegoena egitea erabaki nuen, arteak herri borrokei egiten zien ekarpena
txikia zelako Gasteizen. Arteak estrategikoa izan behar du herrigintzan ere bai. Ez
da bestelako mundurik arterik gabe, eta

Zer erakutsiko duzu Aiaraldean?


Hainbat proiektu ditut esku artean.
Alde batetik, Europako kulturak aztertzen dituen proiektu bat. DSS2016k babestutako proiektu bat da, eta bideen
metafora bat sortu nahi dut, Joseba
Sarrionaindiaren olerki batetik abiatuz.
Bestetik, Siriako errefuxiatuen egoera
aztertzen duen lan bat garatzen nabil.
Bi gai hauen hausnarketa kontzeptuala aurkeztuko dut Aiaraldean.
Arte garaikidea hiriburutik atera eta
herrietara eraman beharra dago?
Artea esparru oso zehatzetan garatu
eta kontzentratu dela da gure arazoetako bat. Eta hori ondo dago, artearen
arnasgune direla esan dezakegu, baina
ez dira nahikoak. Gehiago behar ditugu.
Horregatik oso interesgarria iruditzen zait Jalgi Aiaraldean antolatu izana. Arabako Ezkerraldea da Aiaraldea,
gune zeharo industriala, langabezia daturik okerrenak dituena. Orain, gainera,
Amurriko Tubos Reunidos ataka larrian
dago. Gune ezin hobea da beste mundu bat hitzetatik ekintzetara eramateko.
Probatzeko, hanka sartzeko. Asko eskertzen dut nirekin kontatu izana.
JALGI 2016 /// EUSKAL KULTURAREN PLAZA IBILTARIA /// 11

IKUSENTZU
NEZKOAK

KATIXA AGIRRE : Sexismoa


ikus-entzunezkoetan , TAILER
HITZALDIA eskainiko du.

PIKADERO FILM LUZEA


BenSharrock zuzendaria eta Irune
Gurtubai produktorea izango dira
emanaldian.

ESTI URRESOLA
IKUSI MAKUSI Edonork daki

liburuak irakurtzen baina, ba al


dakigu pelikulak irakurtzen?

IRATXE FRESNEDA
Seduktoreak eta utopia zaleak

IRATXE FRESNEDA
NIRE 12 SEKUENTZIA KUTTUNAK

topien zalea izateak ez ohi du dirurik emanen, ezta


ikusgarritasunik ere. Euskararen munduan jarduteko
utopiaren maitaleak izan behar gara, bestela, errealistak
izan gaitezen, ezinezkoa eskatzen dugu bezalako esaldiak gure
bihotzetan tatuatu. Ikusgarritasunean bertan amaituko balira
euskaraz sortutako ikus-entzunezkoen erronkak, gaitz erdi!
Euskarazko zinemagintzan ari diren profesional gehienak diletante
delako dabiltza (ekonomiari dagokionez, jakina), zinema eremuan
murgilduak bai baina ez horrenbeste zinemagintza komertzialaren
edo ordainduaren esparruetan. Dirua eta finantziazioaren arazoa
da sarritan kezkagarriena euskaraz profesionalki aritzeko aukeran.
Zalantzarik ez dago teknologia berriekin asko erraztu eta merkatu dela
jarduera eta, batez ere, asko murriztu da filmak egiteko behar den
denbora. Oinarrizkoa den faktorea, hain zuzen. Denbora beharrezkoa
da proiektuak era profesionalean kudeatzeko eta denbora dirua da.
Baratza sortzailea dagoela jakinik eta biktimismotik aldentzeko
asmoz, jarrera eta ikusgarritasunaren alde egin dezagun, tentatu
ditzagun ikusleak, gertura daitezen euskararen dolce vita-ren plazara.
Euskaraz ekoiztutakoak daukan sex-appeala erakustea ezinbestekoa
da, sedukzioa da gakoa. Hizkuntzek, irudiek bezala, jarrera markatzen
dute eta jarrerak mugimendura eraman behar gaitu, e-motio-ra, horrela
baino ez dugu lortuko euskaraz egindako zinemagintzaren plaza.
12

/// BERRIA. ALDIZKARI BEREZIA /// JALGI 2016

ASIER ALTUNA

Zinemagile euskaldunak bere


lan zabalaren atzera begirakoa
egingo du.

LABURBIRA.

Euskaraz sortutako 14 film


laburren emanaldiak.

ANE
URKIOLA ZINEMAGILEA
Egungo belaunaldiak
bestelako kultura
bat dauka
Bingo da zuzendu duen lehenengo
film laburra, baina esperientzia handia
du Ane Urkiolak zinemagintzan eta
ikus-entzunezkoetan. Gaztea bada ere, ondo
daki zeintzuk diren euskal zinemagintzaren
ajeak.
Nola sortu zen Bingo film laburra
egiteko aukera?
Jose Mari Goenagaren eta Jorge Gilenen beldurrezko zinemagintzari buruzko masterclass batean egon nintzen, eta
haiek bultzatu ninduten pelikula egitera.
Ideia eta gidoia aspalditik nituen tiradera batean gordeta, eta aukera aprobetxatu nuen filma egiteko. Bingo 2014ko
uztailean filmatu bagenuen ere, orain ari
gara egindako lanaren emaitza ikusten.
Bingo da zuzendu duzun lehen filma, baina eskarmentu handia duzu
ikus-entzunezkoen munduan.
Zuzendu dudan lehen filma da, bai,
baina ekoizle-lanetan aritu izan naiz aurretik. Bartzelonan ikasten ari nintzela,
zenbait filmetan ekoizle eta ekoizle laguntzaile lanak egin nituen. Pikadero filmean ere ekoizle arduradun eta ekoizle laguntzaile izan nintzen, eta, horrez
gain, zenbait publizitate spoten ekoizle ere izan naiz. Baina nik sortzaile izan
nahi nuen, ekoizle lana itzalekoa delako. Idaztea ere gustatzen zait. Istorio bat
kontatu, pelikula bat idatzi eta zuzendu
egin nahi nuen, hori baita nire pasioa.
Bingo egin ahal izateko finantzazio kolektibora jo behar izan duzu,
crowdfounding kanpaina baten bidez. Hori al da zinema egiteko bideetako bat?
Argi dago administrazioarekin handicap handia dagoela. Diru-laguntzak
egon badaude, baina izena eta ibilbide jakin bat behar duzu laguntza horiek
eskuratu ahal izateko. Filma egin ondoren, ekoizpenerako diru-laguntza lortu
genuen, baina hasieran ez genuen la-

guntzarik izan.
Interneten eta sare sozialen bidez jarri genuen abian Crowdfounding kanpaina, osagarri ekonomiko modura.
Oso ondo joan zen, bi astetan aurrekontuaren % 80 lortu baikenuen. Baina horrek jendearekin konpromiso bat
hartzera behartzen zaitu, azken finean,
herriaren diruarekin ari baitzara. Horrelako kanpaina bat osagarria izan daiteke,
baina benetako pisua erakundeek izan
behar dute. Azkenean, zure poltsikotik
ateratzen da dirua, eta orain ari gara, urtebete igaro ondoren, inbertitutako diru
guztia berreskuratzen.
Euskal zinemagintzaren azterketa
eginez gero, zein da zure diagnostikoa?
Gaur egun, gauzek hobera egin dute
euskal zineman, eta hasi gara martxa
hartzen. Aspaldi zinema egon bazegoen, baina baskoa zen, erdaraz. Gero,
Eutsi, Kutsidazu bidea, Ixabel, Aupa
Etxebeste etorri ziren. Horien ostean,
hutsune bat egon da, eta orain indartsu gabiltza berriro. Loreak, Amama, PIkadero, Igelak eta besteei esker, industria bat sortzen ari da. Film hauek, adibidez, Euskal Herritik kanpo ere izan
dute oihartzuna, nazioartean jasotako
sariei esker.
Gainera, jende berria sartzen ari
da euskal zinemagintzan, ikasketak
bertan egin dituzten profesionalak.
Gaur egungo belaunaldiak beste kultura bat dauka. Egoera hobetu bada
ere, euskal zinemak hainbat behar ditu
oraindik: ETBren inplikazioa eta bultzada behar da, eta erakundeen laguntza ekonomikoa, baita zabalkunderako ere.

Sorkuntza krisirik ez dago, profesional onak badira; baliabideak, aldiz, eskasak?


Ideiak ez dira falta, baina horiek burutzeko baliabiderik ez dago. Horren ondorioz, gure zinema nahiko prekarioa da,
lan-baldintzak ez dira onak. Gure film
laburretan lan egin duten hainbatek eta
hainbatek ez dute sosarik ikusi. Lan itzela da filma egitea, bilerak, ordu mordoa
jendea ez da ohartzen atzean dagoen
lan guztiaz. Oso esperientzia polita da,
azkenean, zure lankideak zure familia
bihurtzen baitira, elkarrekin bizitako esperientziei esker. Baina atzean lan eskerga dago.
Eta publikoa?
Zinemara joateko kultura eta ohitura sortu behar dugu. Izan ere, euskal zinemagintzan eredu eta formatu berriak
sortzen ari dira, Pikadero filma horren
adibide da, orain arte genero hori euskaraz ez baitugu inoiz ikusi. Amamaren
poetikotasuna, Igelak ere beste genero
berezi bat da Loreak izan da mugarria,
publikoaren aldetik ere bai, jendea hasi
baita hemengo zinea baloratzen eta zinemara joaten.
Zein da zure iritzia JALGI eta horrelako ekimen gainean?
Halako gauzak egitea oso garrantzitsua iruditzen zait. Sortzaileoi gure
lana erakusteko aukera ematen digulako, baina baita kultura jendearengana eramateko balio duelako ere. Horrela, kultura ez da eliteen gauza bat izango eta parte-hartzea bultzatuko dugu.
Jendea kulturara eta zinemara erakartzeko akuilu bikaina da.
JALGI 2016 /// EUSKAL KULTURAREN PLAZA IBILTARIA /// 13

ANTZERKIA
NOMOFOBIKOAK. SAREAN
KATEATURIK

Poltsiko antzerkia
HIKA TEATROA
KOADERNOA ZURI.
Antzezlana.

Bi ahizpek topo egingo dute


jaio ziren etxean ustekabean,
eta euren zorrak konpontzeko
parada izango dute.
GURE KULTURAREN
TRANSMISIOA
PARASITE KOLEKTIBOA

Antzerki-performance.

PON TA PA. BAPATEAN ZIRKO


HAURRENTZAT

Zirko-ikuskizuna.

MEDIAZIOAK Tailerra.

Laugarren paretak antzerkian


jartzen duen muga
zeharkatzen irakatsiko dute.

ZERURA ERORIA. ANODINO


TEATROA. Antzezlana eta

Mediazioak

ESPERIENTZIXAK. EUSKAL
ANTZERKIA ARABAN.
KALE ORROKA.
METROKOADROKA.

Antzerki-tailerra eta kalejira.


14

/// BERRIA. ALDIZKARI BEREZIA /// JALGI 2016

Mahai-ingurua.
Idoia Zabaleta eta Pablo
Ibarluzea antzerkigileak eta
Eneritz Artetxe moderatzailea.

JAIME VALVERDE
Nora Jalgi

uskal Herriko antzerki


munduari erreparatuz
gero, ohartzen gara
euskal teatroa bazterreko posizio
batean dagoela. Kontuan
hartuta honek azken urteotan
kalitatean izan duen hazkundea,
zokoratzearen arrazoiak hizkuntz
diglosiari lotutako aspektu
estrukturaletan bilatu beharra
daude.
Izan ere, arazoa ez da
antzerkiarena bakarrik, baizik
eta euskal kulturarena, oro har.
Gainera, kultura hegemonikoa,
erdalduna ez ezik, kontsumoaren
legeek hertsiki baldintzatua ere
bada. Ataka horretan badirudi
bazterretatik ateratzeko modu
bakarra merkantzia errentagarria
bihurtzea dela.
Aitzitik, Antzerkizale Elkartean
sinetsita gaude kulturak berezko
balio bat izan behar duela.
Sortzaile profesionalen bizimodu
duina bermatzeko beharra ahaztu
gabe, euskal kulturak eta, zehazki,
euskal antzerkiak ezinbesteko
funtzio bat bete behar du
gizartean, etekinaren logika
makurra baino harago.
Hausnarketa horretatik abiatzen
da, besteak beste, Jalgi ekimena.
Euskal kultura jalgi egin behar
da normalizazio ezak paratuta
daukan zulotik, baina ez
merkatuaren menera erortzeko.
Bazterketa diglosikoaren eta
merkantzia bilakatzearen artean,
bada leku bat non kultura
gizartearen berezko ehundura
den, non sorkuntzaren funtzio
komunikatiboa, soziala eta
ekonomikoa maila orekatuan
uztartzen diren. Leku hori da, hain
zuzen, Jalgik eskaini nahi duen
Plaza.

Nola sortu da Koadernoa Zuri antzezlana, zein esanahi du?


Hitz-jolasa da. Alde batetik, zuri,
amari, protagonistetako batek idazten dion koadernoa daukagu, eta,
bestetik, urtetan zuri egon den koadernoa da, esan ezin izan diren hitzez betetzeko prest. Hori da Hernanin egiten ari garen egonaldietan
transmisio modura proposatu nahi
izan duguna. Ikusleei koaderno zuri
bat eskaini eta hura betetzeko gonbita egin diegu. Denok daukagu barruan bizi izan dugun zerbait hitzen
bidez adierazteko gai izan ez garena.
Koadernoa Zuri euskal Bernarda Alba izan zitekeen gaur egunera
ekarria. Baina, zein da istorioa?
Hiru emakumeren istorioa kontatzen dugu. Bi alaba dira protagonista nagusiak. Ohe ondoko mahaitxoan betidanik izan dudan Garcia
Lorcaren Bernarda Alba antzezlana
da abiapuntua, baina Euskal Herrira
eta gaur egunera ekarria. Euskal Herrian ere egon badaudelako Bernarda asko. Emakume zikiratzaileak, zorrotzak, fededun itsuak eta, alaben
ama direnez, alaba horiek bide zuzenetik eramateko lana hartu dutenak.
Bernardaren istorioa abiapuntutzat hartuta, istorioa harago joango da. Zirraraz jositako ikuskizuna
dela iruditzen zait, eta aktore hain
handiekin lan egitea gainera, berme bat da.

ARGAZKIA: hika teatroa

AGURTZANE
INTXAURRAGA

JALGIn antzezlana bukatu gabe,


sortze prozesuan dagoela ikusteko
aukera izango dugu, baina zer da
zehazki hori?
Amurrion azalduko dugu nola antzezlana sortze prozesuan dagoen,
eta antzezlana sortzea zer den ikusteko aukera izango du publikoak,

AKTOREA

Euskal Herrian ere badago Bernarda


Alba ugari; emakume zorrotzak
Koadernoa Zuri Hika Teatroren azken antzezlana oraindik ere sortze
prozesuan dagoela ikusgai izango dugu Jalgiren programazioaren barruan.
Emakumeen istorio unibertsal horretan sakontzeko eta haren inguruan
hausnartzeko aukera eskainiko du.

hasierako biluztasun horretatik den


dena apainduta egon arte. Antzezlanaren hezurdura soilik ikusiko dute,
nahiz eta obraren esentzia oso osorik jasoko duten. Une batean, ni ikusiko naute obra gelditzen, zuzentzen,
baina hori ere oso aberasgarria dela
uste dut.
Guretzat, bestetik, transmisio lan
horretan oso garrantzitsua da publikoarekin hitz egitea, bakoitzak koaderno zuri hori nola ikusten duen jakiteko. Galdera argia da: zein da amek
edota gurasoek gure seme-alaben
bidea aukeratzeko dugun eskubidea? Horrez gain, askatasun sexualaz hitz egiten da obran, abortuaz
emakumeari lotuta dauden hainbat
gai agertzen dira. Nik uste dut sokak
baduela nondik tiratu.
Zein da zure sorkuntza lanaren
transmisioari eta komunikazioari
ematen diozun garrantzia?
Antzerkiaren bidez jendeari komunikatzeko tresnak ematea oso
garrantzitsua da. Haiengana beste
modu batean iristeko edo gizartean
dauden gatazkez hitz egiteko bidea
emateko. Derrigorrezkoa da transmisio hori edozein lanetan.
Orozkoarra zaitugu. Zer suposatzen du Aiaraldean, eskualdean bertan zure lana erakustea?
Beno Lotsa handiarekin joango
naiz, noski. Norbere lana etxean erakusteak, are biluziagoa sentiarazten
zaitu. Etxean jokatzeak ardura handiagoa dakar. Publikoa hor dago eta
errespetu bera merezi du, baina aurpegi ezagunak ikusteak edota haiek
zu ezagutzeak beste geruza bat gehituko dio. Eta tentsio puntu handiagoa. Beraz, aktoreak ni baino lasaiago egongo direla uste dut (barreak).
Zein da zure iritzia JALGI eta mota
horretako ekimenen gainean?
Aiaraldean egitea ausarta iruditzen
zait, ez baita oso bailara euskalduna. Beraz, erronka bi aldetatik dator;
antzerkiaren transmisioa egitea eta
lan hori euskaraz izatea. Erronka polita eta ausarta da. Horrelakoak izan
behar dute proiektu guztiek, bestela
ez dago zirrararik. Ekintzaz josita dator
ekimena, eta horrek publikoa sortzen
laguntzen duen bitartean eta euskal
antzerkia gehiago maitatzeko bidea
bada, txalotzeko modukoa da.

JALGI 2016 /// EUSKAL KULTURAREN PLAZA IBILTARIA /// 15

ASTELEHENA

ASTEARTEA

ASTEAZKENA

MAIATZAK 23

MAIATZAK 24

MAIATZAK 25

15:00 LAMUZA IKASTETXEA


EIDER EIBAR
ARTE PLASTIKOEN INGURUKO
TAILERRA

LAUDIO
AMURRIO
URDUA

19:00 UDAL LANBIDE HEZIKETA


(IKASTETXEKO ARETO NAGUSIA)
PIKADERO. FILMA, SORTZAILEEK
AURKEZTUTA.
BEN SHARROCK ZUZENDARIA ETA
IRUNE GURTUBAI PRODUKTOREA
EGONGO DIRA EMANALDIAN
10:20 VIRGEN NIA IKASTETXEA
EIDER EIBAR
ARTE PLASTIKOEN INGURUKO
TAILERRA
19:00 PLAZAN
MIKEL URAKEN
KONTZERTUA

12:00 HERRI IKASTETXEAN


EIDER EIBAR
ARTE PLASTIKOEN INGURUKO
TAILERRA

18:00 UDAL-ARETOA
IBAI ESOAIN
BERTSOLHARITZA

18:00 BASALARRINA
NOMOFOBIKAK
SAREAN KATEATURIK
POLTSIKO ANTZERKIA

10:20 ZARAOBE INSTITUTUA


ANDONI EGAA ETA ASIER RUBIO
BERTSOLARITZA IKASTETXEAN
10:30 AEK EUSKALTEGIA
KORROTIK PIKUTARA
DANTZA TAILERRA
17:30 KATEKESI ARETOA
KIDAM MAGOA
MAGIA IKUSKIZUNA
19:00 JUAN DE URRUTIA PLAZA
ANDONI EGAA ETA XABIER LIZASO
GARAI HURA GARA
BERTSOA ETA PIANOA

19:00 ALONDEGIA
HAINBAT SORTZAILE
LABURBIRA: ZAZPI FILM
LABURREN EMANALDIA

12:00 ETXAURREN IKASTOLA


YOLANDA ARRIETA
IPUIN KONTALARIA

AIARA
09:45 ESKOLA
MATEO METEO
IPUIN KONTALARIA

OROZKO

14:00 BHI INSTITUTUA


ENDIKA ALBELLA
HIP-HOP TAILERRA

19:30 KULTURA ETXEA


JOSEBA TAPIA
EMANALDI MUSIKATUA

ARTZINIEGA

19:00 LUIAONDOKO LUDOTEKA


JUAN MARI BELTRAN + FITA FIK
EMANALDI MUSIKATUA,
HIRUKOTE FORMATUAN
17:00 ETXAURREN IKASTOLA
AIKO
DANTZA TAILERRA
19:00 DONIBANE ARETOA
XALBADOR, IZENA ETA IZANA
ZINE-EMANALDIA

11:00 ESKOLA
KIDAM MAGOA
MAGIA IKUSKIZUNA

10:00 IKASTOLA
KATIXA AGIRRE
SEXISMOA IKUS-ENTZUNEZKOETAN
10:00 BERBOTS EUSKALTEGIA
PATXI ZUBIZARRETA
TOPAKETA IRAKURLEEKIN
12:00 LATIORRO IKASTETXEA
ELIRALE
DANTZA TAILERRA
14:00 IKASTOLA
GALDER IZAGIRRE
ELKARRIZKETA
17:00 BASALARRINA
MAITE FRANKO
IPUIN KONTALARIA
19:00 UDAL LANBIDE HEZIKETA
IKASTETXEKO ARETO NAGUSIAN
ZERURA ERORIA
ANODINO TEATROA
ANTZEZLANA
10:00 ARESKETA IKASTOLA
MAITE FRANKO
IPUIN KONTALARIA
10:20 ZARAOBE INSTITUTUA
ESTI URRESOLA
IKUSI MAKUSI
10:30 AEK EUSKALTEGIA
IRATXE FRESNEDA
NIRE 12 SEKUENTZIA KUTTUNAK
13:00 AMURRIO ANTZOKIA
KOADERNOA ZURI
HIKA TEATROA
ANTZEZLANA
19:00 KATEKESI ARETOA
LARANJA BAT ZABORRETAN
ERREZITALDI MUSIKATUA ETA
KOLOREZTATUA
18:00 REFOR ENPRESALDEAN
ELIRALE
DANTZA TAILERRA
10:00 ESKOLA
ABELTXURIAK
HALA DZIPO ESKOLA
KONTZERTU DIDAKTIKOA
19:00 ALONDEGIA
GALDER IZAGIRRE
BATERIA BATEN KOLPEAK
TAILER-ERAKUSTALDIA

18:00 OROZKO
HIKA TEATROA
ANTZERKIA MEDIAZIOAK
10:00 ESKOLA
ANODINO TEATROA
ANTZERKI MEDIAZIOAK

OKONDO

17:00 KULTURA ETXEA


HALA DZIPO ESKOLA
ABELTXURIAK
KONTZERTU DIDAKTIKOA

ARRANKUDIAGA
ARTE PLASTIKOAK

09:45 ESKOLA
YOLANDA ARRIETA
IPUIN KONTALARIA

MUSIKA

IKUS-ENTZUNEZKOAK

18:00 MUSEOA
ABELTXURIAK
HALA DZIPO ESKOLA
KONTZERTU DIDAKTIKOA

09:45 ESKOLA
MATEO METEO
IPUIN KONTALARIA
DANTZA

BERTSOLA

OSTEGUNA

OSTIRALA

JALGI, EGUN HANDIA

MAIATZAK 26

MAIATZAK 27

MAIATZAK 28

18:00 HERRIKO PLAZAKO


ERABILERA ANITZEKO ARETOA
ESPERIENTZIXAK.
EUSKAL ANTZERKIA ARABAN:EGUNGO
EGOERA ETA TRANSMISIOA
IDOIA ZABALETA, PABLO IBARLUZEA,
ENERITZ ARTETXE (MODERATZAILEA)
MAHAI-INGURUA

10:00 UDAL LANBIDE


HEZIKETA (IKASTETXEKO ARETO
NAGUSIA)
XABI SOLANO
ELKARRIZKETA
MUSIKATUA

20:00 PINTXO-POTE KALEETAN


INPROTXOW+BERTSOAK
BERTSOLARIAK: ASIER RUBIO ETA PAULA
AMILBURU
ANTZEZLEAK: EAUT GANTXEGI...
INPROBISAZIOA

22:00 GAZTETXEA
ERASO! + DAMA
DISKA AURKEZPENA
KONTZERTUA

09:45 ZABALEKO IKASTETXEA


MATEO METEO
IPUIN KONTALARIA

17:00 GAZTELEKUA
ENDIKA ALBELLA
HIP-HOP TAILERRA
19:00 KULTURA ETXEA
ASIER ALTUNA
ASIER ALTUNA ZINE ZUZENDARIAREN
FILM LABURREN ERRETROSPEKTIBA

21:30 AMURRIO ANTZOKIA


RUPER ORDORIKA ETA IGOR ARZUAGA
KONTZERTUA

19:00 GAZTETXEA
XABI SOLANO
ELKARRIZKETA MUSIKATUA
19:00 GAZTETXEA
MIKEL AYLLON ETA IGOR ARZUAGA
MARA FEAT MILAY
IPUIN MUSIKATUAK

21:00 HIRIKO KALEETAN


IZAR MENDIGUREN, MIREN AMURIZA
BERTSO-POTEOA

ANTZERKIA
10:00//13:00

KALE ORROKA

METROKOADROKA
GAZTETXEAN ANTZERKI
TAILERRA, ETA HERRIKO
KALEETAN KALEJIRA

BIDEOKLIPAREN GRABAKETA
11.00

PORROTX PAILAZOA
ANTZERKIA
12:00

PON TA PA

BAPATEAN
ZIRKO
HAURRENTZAKO
ZIRKO-IKUSKIZUNA
HERRIKO PLAZA
BERTSOLARITZA
12:00

JON MAIA eta


IZAR MENDIGUREN
ALDAI PLAZA

ANTZERKIA
13:30
GURE KULTURAREN TRANSMISIOA

PARASITE KOLEKTIBOA
ANTZERKI-PERFORMANCEA
ALDAI PLAZA

MAIATZAREN 23tik 29ra


ARTE PLASTIKOAK
ERAKUSKETAK

ASTELEHENETIK -IGANDERA

IRANTZU LEKUE: ERAKUSKETA


Ikusgai Amurrioko Baueta Kiroldegian
CARLOS VARELA: ERAKUSKETA
IPAR HAIZEAREN ERRONKA
animazio pelikularen marrazkiak.
Ikusgai Urduako Alondegian

DANTZA
16:00

AIKO

Dantza-plaza
ALDAI PLAZA
MUSIKA
17:30

XILIPURDI

HAURRENTZAKO IKUSKIZUN
MUSIKALA
HERRIKO PLAZA
MUSIKA EMANALDIAK
18:30ean hasita
(2 OHOLTZA: ALDAI PLAZA ETA
HERRIKO PLAZA)

IGON OLAGUNEAGA

ULUKA

GORKA
URBIZU
KONTZERTU AKUSTIKOA

19:00 DONIBANE ARETOA


HAINBAT SORTZAILE
LABURBIRA. ZAZPI FILM LABURREN
EMANALDIA

KONTZERTU AKUSTIKOA
17:30 HERRIKO TABERNA
ENAITZ
IPUIN KONTALARIA

ARA-KAL
DO

ARITZA

AGUXTIN ALKHAT

HESIAN
KONTZERTU AKUSTIKOA
ANARI

BANDAREKIN

BERTSO-RAP

ODEI BARROSO +
IAKI VIASPRE
10:00 ESKOLA
ENAITZ
IPUIN KONTALARIA

00:00etatik aurrera

GARILAK 26
ERROMERIA

EGUN GUZTIAN
19:00 GIZARTE-ETXEA
MIREN AMURIZA
KAPULANA BAT ZINTZILIK

BUIAKA BATUKADA
KALE ANIMAZIOA
BURUHANDIAK

MUSIKARIAK

JANA ETA EDANA...


MAGIA

ANTZERKIA

LITERATURA

BERTSOLARITZA
ANDONI EGAA ETA XABIER
LIZASO. GARAI HURA GARA.

Bertsoa eta pianoa.


XVIII. mendeko eta XIX.aren
hasierako kultur-joeren berri
ematen duen ikuskizuna.

JON MAIA, IZAR MENDIGUREN


BERTSOA PUBLIKO
ERDALDUNARENTZAT.

Euskal hiztunak ez
direnentzako saio berezia.

ANDONI EGAA ETA ASIER


RUBIO. BERTSOLARITZA
IKASTETXEAN.

XALBADOR, IZENA ETA IZANA.

Zine-emanaldia.
BERTSO-RAP ODEI BARROSO
ETA IAKI VIASPRE.

IBAI ESOAIN
BERTSOLHARITZA.

Kontakizuna eta kantakizuna.

INPROTXOW. BERTSO ETA


ANTZERKI INPROBISAZIO
SAIOA.

Bertsolariak eta antzezleak


elkarlanean arituko dira.

XABI IGOA
Erreferentzia(k)

973, Ondarroako
portuan: Hiru lau
pertsona elkartu dira
barkuak portura noiz helduko
zain. Igandean izango den
bertso saioa dute hizketa
gai: Lasarte eta Basarri ariko
omen dira kantuan.
1994, Tolosa. Mirenek bere
gizonari komentatu dio
diarioko agendan irakurri
duela igande arratsaldean
antzerkia dagoela Leidorren.
Gizonak Errealak zein ordutan
jolasten duen begiratu du
egunkari berdinean, eta ez
dutela koinziditzen ikusita,
joatekotan geratu dira.
2016, Aramaion, nire etxeko
sofan. Beep, beep 83 arlotez
osatutako whatsapp taldean,
larunbatean Gasteizko
Gaztetxean izango diren
kontzertuen kartela jaso
dut.
Hiru erreferentzia dira, baina
erreferentziazko hiru espazio
komunikatibo ere.
Plazak itxuraz aldatu du.
Portuko hitzak, egunkarietako
agendetara pasa ziren,
eta hitzok paperetik
pantailetara.
Nik ordea, aldaketa hori
elementu komun askoren
baitan irudikatzen dut, eta
bateragarritzat jotzen ditut
hiru erreferentziak.
Hau da, Ondarroako
portua zen bezain besteko
erreferentea den, diarioko
agenda irudikatzen duen
eta sozialki whatsapp (edo
telegram) beste hedatua
dagoen eta digitala den plaza
sortzen badugu?

MIREN
AMURIZA BERTSOLARIA
Kulturgintza
zaila da hizkuntza
hegemonikoetatik
kanpo gabiltzanontzat
Etxean arnastu du umetatik bertsolaritzarako eta
kanturako zaletasuna. Hitz neurtuan bat-batean
aritzeaz gain, bertso jarduera esanahiez betetzen
du, eta ondo ezagutzen ditu bere bidezidorrak.

Etxean bertan jaso duzu bertsolaritza gurasoengandik, baina nola hasi zinen ofizio honetan, derrigortuta zeunden?
Nik ez dut ofiziotzat hartzen, eta espero dut inoiz ez izatea nire ofizioa. Zaletasuna ofizio bihurtzen den momentutik, beste gauza batzuetan jausteko
arriskua dagoelako.
Egia da etxean bizi izan dudala bertsolaritza, aitarengandik jaso dut zuzenean bertsoa eta amarengandik kanturako eta kantagintzarekiko zaletasuna. Egia esan, lagun batzuk joan zirelako hasi nintzen ni bertso eskolan. Garai
hartan, beste gauza ugari egiten nuen,
baina, azkenean, beste guztia utzi eta
bertsoarekin jarraitu dut. Zerbaitengatik izango da.
Hitz neurtuak badu bere lilura. Ume
zinenean ulertzeko gai ote zinen bertsoaren benetako dimentsioa?
Etxean bertan hain modu naturalean
jaso nuenez bertsolaritza, ez nion mis-

terio handirik ikusten, jolasa zen niretzat.


Orain bai ,hitz neurtua oso eremu murritzean sartu behar da esan nahi duzun
hori. Neurtutasun horretan askatasuna
aurkitu nuen.
Asko aldatu da bertsolaritza azken urteotan ala bertsoa bertsoa da eta kito?
Bertsoaren arrakastaren arrazoietako bat hori dela uste dut, bertsoa bertsoa dela eta oso mugatua dela bere
horretan. Neurri eta doinu jakin batzuen
barruan sartu behar da, bai lehen zein
orain. Edukia aldatu da asko. Bertsolaritza euskara hutsez denez, lehen, landa-eremuarekin lotzen zen, haiek zirelako euskaldunenak. Baina euskarak beste espazio batzuk bereganatu ahala, hiriguneetara eta beste leku batzuetara
zabaldu da.
Garai batean jaio egin beharko zen,
seguruenik zakilarekin eta herri txiki batean. Gaur egun, bertso eskolak hori lortu du, edozeinen esku uztea bertsolaritza, izan zahar, gazte, neska edo mutila.

Zein paper jokatzen du bertsolaritzak


euskal kulturaren transmisioan?
Bertsolaritza euskal kulturgintzan
gehien baloratzen den jardunetako bat
da. Transmisioari dagokionez, batetik,
barrura begira lan handia egin da bertso eskoletan, eta, bestetik, bertsolaritzaren gakoetako bat izan da beste batzuek jakin izan dutela guri transmititzen
zein den horren balioa. Eta gu ere horretan ari gara gu baino gazteagoekin.
Transmititzen ari gara bertsoaren barruan diskurtsoa ere badagoela. Bertsolaritza garaian garaiko gizartearen ahotsaren isla da eta izan da.
Euskaratik euskaraz. Europa Bat-batean izeneko jardunaldietan ikusi ahal
izan dugu. Kurdistan, Katalunia eta Sardiniako bertsolarien arteko jardunaldietako plus bat hori izan da, ingelesera edota gaztelaniara jo beharrik gabe
aritzea, kulturgintza zaila izaten baita
hizkuntza hegemonikoen zirkuituetatik kanpo gabiltzanontzat. .
Zein da zure iritzia JALGI eta mota
horretako ekimenen gainean?
Orain ikusi dugu hiriburuetan nola
egiten diren kultur programazio
erraldoiak eta halakoak, eta hori
agian ona izango da kulturgintzarako. Baina JALGI bezalako ekimenak
beharrezkoa dira herrietan. Herritik
bertatik hazten diren eta herriko
eragileekin harremanetan dauden
ekimenek beste plus dute, jendearengandik hurbilago daudelako.

LITERATURA

LARANJA BAT ZABORRETAN


ERREZITALDI MUSIKATUA ETA
KOLOREZTATUA

MARA FEAT MILAY. IGOR


ARZUAGA ETA MIKEL AYLLON
IPUIN MUSIKATUAK

PATXI ZUBIZARRETA
Fruitu desiragarriak

oria, oparoa, erakargarria dugu egungo euskal literatura. Hala ere, batzuetan liburutegien antzekoa gerta daiteke: solemnea, zurruna, urruna.
Baina hona New Yorkeko liburutegi nagusiko zuzendari Paul Holdengrberren esana: Hautsa kendurik, grisa baztertu, eta kolorez bete beharko genituzke, alaitasunez eta zaporez, afrodisiakoak gerta daitezen.
ukera bikaina dugu orain letra afrodisiakoak dastatzeko. Milan Kunderak zioen nazio txikiek bestelako Europa osatzen dutela, bertan
kultura esku-eskura egoteaz gain, harrigarria eta zirraragarria izan ohi
dela. Une gorenetan, nazio txiki batek antzinako Greziako hiri bat ekar
lezake gogora. Eta zer esanik ez kultura plaza bilduago batean kokatzen
baldin bada, Aiaraldean oraingoan, eskuragarri bezain erakargarri.
agun askoren, arlo askotariko hamaika bidai lagunen lan eskerga
eta isilari esker baino ezin dira Jalgi bezalako proiektuak mamitu.
Harkaitz Canori irakurria diot literaturaren aterabidea kasik katakonba
giroan dabiltzan irakurle klubetako kide finengan dagoela. Baina beste
hamaika elkarte eta zaletu ere isil-gordeka ari dira, eta beren lana kasik
klandestinitatetik sorturiko fruitu helduen antzera eskaintzen digute.
ereziak goraipatzen ditu Manuel Rivasek: musu baten bitartez, goizean, maitaleak gerezi bat ahoratu dio emakumeari, eta hark bere
egin du gereziaren haragia; beste musu batekin batera, gereziaren hezurra itzuli dio gero, eta maitaleak hezurrarekin hortzen teklatuan musika
eginez igaro du eguna; emakumea gauean itzuli delarik, badiotso: Badut zuretzat zerbait, maite. Eta ahoan lehen gereziaren hezurra utzi dio.
Horra gure asmoa: liburuak fruitu lizun bihurtzea; letrak ahots, kolore eta
musika desiragarri bilakatzea.
kuskizun dago emaitza, baina halako proposamenekin, betiko
literatura eraberrituaren hurbiltasunarekin baietz ikusgarria izan.
Jalgi, erdu, zatoz. Eta edonola ere Virginia Wolfek zioen, azken
judizioan, liburua besapean daramagun irakurleok ikusirik, Jainkoak san
Pedrori inbidiaz esango diola: Horiek ez dute saririk behar. Irakurtzea
gustatzen zitzaien.

MATEO METEO
IPUIN KONTALARIA

A
L

YOLANDA ARRIETA
IPUIN KONTALARIA

Umeak, gurasoak eta


irakasleak literaturara
hurbilzeko emanaldiak.

G
I

20

/// BERRIA. ALDIZKARI BEREZIA /// JALGI 2016

MAITE FRANKO
IPUIN KONTALARIA

Munduan barrena, leku


ezagun eta ezezagunetara
bidaiatuko dute entzuleek
Mundipurdiko ipuinei esker.

YOLANDA
ARRIETA

IDAZLEA

Ahozko tradizio berri


baten premia dago

ARGAZKIA: Donostia Kultura

Nola hartu duzu 2015eko Euskadi saria?


Nik sariak beti pozik hartzen ditut. Batez ere, aurretik lan asko egin
dudanean. Aitortza direla iruditzen
zait. Izan ere, hasiera batean, Argiaren Alaba autoeditatu egin behar izan
nuen. Auto-edizioan Markinako udalaren laguntza jaso banuen ere, liburua nik egindako lanei esker argitaratu zen, argi bainuen liburuak argia
ikusi behar zuela. Beraz, nik egindako lanaren aitorpena da batetik, eta,
bestetik, sariak bide asko zabaltzeko balio du.
Antzerkia, heldu zein gazteentzako literatura, ikasleentzako tailerrak,
antropologia lanak ez zara geldi geratzen diren horietakoa!
Nire barruko etxeak hiru zutabe
ditu: hizkuntza, hezkuntza eta sorkuntza. Hiru zutabe horien artean
mugitzen naiz beti. Hizkuntza euskara dut, hezkuntza ez formala da beti,
eta sorkuntza nik bakarrik egiten badut ere, sorrarazi egiten diet besteei,
idazketa tailerren bidez.
Antropologia lanak, euskararen
transmisioaren ingurukoak idatzi ditut, hori ere hizkuntzaren zutabetik.
Nire adinagatik izango da beharbada, baina tradizio berri baten premia dagoela iruditzen zait, ahozkotasunaren inguruan batez ere, euskara niretzat ez baita arrazoiaren bidez hitz egiteko hizkuntza soila. Arrazoiaren bidez komunikatzeko balio

Argiaren Alaba liburuari esker, Euskadi saria


irabazi zuen Yolanda Arrietak, 2015ean. Saria urte
askotako lanaren aitorpena dela iruditzen zaio
idazleari, izan ere, antzerkia eta helduentzako zein
gazteentzako literatura idatzi du, besteak beste.
Bere lanak, oinarrian, hiru zutabe ditue: hizkuntza,
hezkuntza eta sorkuntza.
du hizkuntzak, baina, aldi berean,
zentzumenen bidez eta maila afektiboan ere hitz egiteko tresna da. Barruan daramadan ahozkotasunaren
bidez eraikitako biltegiari lotuta ikusten dut euskara. Irudiak, metaforak,
hitzen musika, doinua, usaina azken finean, alor afektibo sentsoriala.
Uste dut, hori guztia galtzen ari garela.
Euskara eta hezkuntza lotuta daude
transmisioaren bidean, eta sorkuntza
imaginarioari txertatu beharra zaio.
Nola egiten duzu liburua umeei
helarazteko?
Literatura tailerretan, esate baterako, musika erabiltzen dut, eta horrek harridura sortzen du umeengan.
Espero ez dutenez, haien arreta nireganatzen dut. Umeen harridura eta
arreta piztea erronka bat da niretzat.
Gelan, lehenik eta behin, etxea egiten dut. Antzerkian ikasi nuen hori,
gauzak gustura egiten direnean ikastea errazagoa delako. Ez dut beti lortzen, baina lortzen dudanean, segundo batzuetan sikiera, euskarazko oroitzapen goxoak sorrarazi ditudala pentsatzen dut. Eta, batzuetan,
segundo batzuk nahikoak dira, gaizki baldin bazaude, zerbaiti heltzeko.
Arreta piztu beharra dago, aktibatu.
Eskolaz eskola zabiltza ume eta
gaztetxoentzako literatura tailerrak
egiten. Zein da zure lanaren transmisiori eta komunikazioari ematen
diozun garrantzia?

Nik ez dut ikusten beste modurik,


maletan liburuak hartu eta horri bizia ematea baino. Peter Pan handia
banintz bezala, bitartekari lana betetzen dut, figura hori, inoiz baino
gehiago, beharrezkoa baita. Gainera, liburu asko eta askotarikoak daude. Beti jotzen dugu narrazio luzera,
baina poesia ere hor dago eta umeek
gustuko dute. Eta ez soilik hitzen bidez, ilustrazioen edota irudien bidez
ere hel zaitezke hizkuntzaren alde
afektibo sentsorial horretara. Batez
ere hizkuntzaren alor komunikatiboaren izenean, eremu arrazionala lantzen delako. Baina, hizkuntza ez dira
soilik aditzak eta deklinabideak.
Umeek eta gaztetxoak naturalki
hartzen dute euskal kultura eta literatura?
Aurreiritzirik ez dute, baina ezta
ezagutzarik ere. Askotan, irakasleek
beraiek ere ez dituzte euskal idazleak ezagutzen, edo ez dute Idazleen Elkartea, Galtzagorri eta halako
ekimenen berri. Ezta liburuak esku
artean ibiltzeko ohiturarik ere. Liburuak ez du balore sozialik, eta umeak
oso mitomanoak dira. Ni ez naiz oso
mitozalea, harridura faltsua sortzen
duelako.
Ezagutza eta transmisioan atzera goaz. Hor zerbait aktibatu beharra
daukagu, bitartekaritza lana falta da.
Nik eragin nahi dudana zera da, beraiek ere, egunen batean, idazle eta
sortzaile izan daitezkeela pentsatzea.
JALGI 2016 /// EUSKAL KULTURAREN PLAZA IBILTARIA /// 21

MUSIKA

JOSEBA TAPIA
EMANALDI MUSIKATUA.

Trikitia jotzeko metodo berria


liburu batean jaso eta honen
aurkezpen musikatua egingo du.

Euskal soinu tresnen emanaldi


didaktikoak eskainiko dituzte.

Esne Beltzaren abeslariak


solasaldi musikatuak eskainiko
ditu.

JUAN MARI BELTRAN + FITA FIK


EMANALDI MUSIKATUA.
IGON OLAGUENAGA.
MUSIKA EMANALDIA

Euskal musika tresnen


maisuak emanaldi musikatua
egingo du FITA FIK eskolako
kideekin batera .

MIKEL URAKEN. KONTZERTUA


GALDER IZAGIRRE
BATERIA BATEN KOLPEAK

Tailerra eta erakustaldia

ENDIKA ALBELLA. HIP-HOP


TAILERRA Hip hoparen gakoak

azalduko ditu.
22

/// BERRIA. ALDIZKARI BEREZIA /// JALGI 2016

Transmisioa eta
komunikazioa

B
ABELTXURIAK
HALA DZIPO ESKOLA.
KONTZERTU DIDAKTIKOA.

XABI SOLANO
ELKARRIZKETA MUSIKATUA.

JON BASAGUREN

GARILAK 26
KONTZERTUA

Erromeria

ehin baino
gehiagotan entzun
dut musikak
arima osatzen duela, osatu
aditzaren adiera guztiekin.
Neure kasuan eta inguruko
askorenean hala dela ez
dut zalantzarik, baina baita
segur aski musikarekiko
interes berezirik ez duen
jendearenean ere.
Musika ez da ezer, bibrazioa
da: airean, uretan, gure
errai eta hezurretan aske
barreiatzen dena. Baina
hori da agian hain ahaltsu
egiten duena, ez baitzait
kultur artefaktu batentzat
transmisio modu eder eta
eraginkorragorik bururatzen.
Gehitu ekuaziora airean
zeharreko dardara horietan
hitzak ere etor litezkeela,
doinuez eta soinuez gain
literaturak ere inbaditzen
gaituela uhin erritmikoetan
gordeta. Emaitza kokleatik
barrena arimaraino iristen den
Troiako zaldi kulturala da!
Poesia etorkizunez kargaturiko
arma bada, zer ez ote da herri
musika? Galdetu, bestela,
publizista eta hauteskunde
kanpainetako arduradunei.
Agian abesti batek inorengan
izan dezakeen eragina puzten
ari naiz, baina, transmisioaz
eta komunikazioaz ari garela,
iruditzen zait ez diegula
geure doinuei merezi duten
garrantzia eta lekua ematen,
eta zentzuzkoa dirudi herri
batek bere musika eta
musikariak ondo zaintzea.

ANARI
ALBERDI

bezala, orain ere bakarrik jotzen dut askotan. Baina ez da gauza bera orain dela
20 urteko disko horretako Anari edota
aurreko astean Ermuan bakarrik gitarrarekin aritu zena. Beraz, erantzuna da
bai, aldatu da.

MUSIKARIA

Min egiten dit talde berriak


ingelesez aritzen direla ikusteak
Ia hogei urte eman ditu Anarik oholtza gainean, izen horrekin
sinatutako lehen diskoa 1997an argitaratu baitzuen. Tarte horretan
bera eta bere sorkuntza asko aldatu direla aitortu du. Etengabe
aldatzen ari den mundu honetan atzean geratu ez denaren seinale.
Ia hogei urte beteko dira lehen diskoa argitaratu zenuenetik, nola aldatu
da zure sorkuntza? Nola ikusten duzu
egindako bidea?
Niretzat asko aldatu da, baina kanpotik ikusita, besteek ez dakit gauza
bera esango luketen. Hogei urteotan
zenbat aldatu zaren zuk soilik dakizu,
baina kanpokoek, agian ez dute hain-

AGUSTIN ALKHAT
KONTZERTU AKUSTIKOA

besteko aldaketa nabarituko. Norberak


bere aldaketaren gainean daukan sentsazioa askoz indartsuagoa dela iruditzen zait. Ni neu asko aldatu naiz eta,
gainera, saiatu naiz aldatzen. Bide bat
egiten saiatu naiz, leku desberdinetara
jotzen, eta disko bakoitzarekin bide horretan pausu bat aurrera eman dut. Nire
lehen diskoa oso biluzia da, eta, orduan

ULUKA
KONTZERTUA

Aurrekari Penalak disko berria aurkezten zabiltza. Nahi duzun leku horretatik gertuago sentitzen zarela adierazi
duzu horren harira.
Zenbait kantutan sentitu dut. Nik
neure burua entzunda, inguruan ikusten ditudan gauzak Batzuetan, ez
zara heltzen zuk nahi duzun leku horretara. Izan daiteke melodiagatik ala hitzengatik, edo bien nahasketagatik, interpretazioagatik, taldeagatik gauza
asko daude tartean. Batzuetan, zerbait
esan egin nahi duzu, baina ez zara heltzen. Eta alde horretatik, gustura geratu naiz disko honetako zenbait kantarekin, nire helmuga zen leku horretara
gerturatu naizelako.
Emakumesortzaileekemakumeentzat
soiliksortzenduzuelaesatenduentopikoa
apurtze aldera, zure sorkuntzak generoaren muga hausten duela uste duzu?

HESIAN
KONTZERTU AKUSTIKOA

JALGI 2016 /// EUSKAL KULTURAREN PLAZA IBILTARIA /// 23

Ez dakit gizonek idazten dituzten


kantak gizonentzat soilik idazten dituzten edo, aldiz, denentzat diren.
Topikoa da esatea gizonek idazten
dutena unibertsala dela, hau da, denena dela, eta emakumeek egiten
duguna soilik emakumeentzat dela.
Larriena zera da, emakumeok, neurri
batean, sinetsi dugula hori eta, gainera, topiko horren arabera, emakumearenak gutxiago balio duela. Oso
gai potoloa da, eta, egia esan, niri
ere kostatu zait horretaz jabetzea.
Baina, bai, ematen du gizonena
unibertsala dela eta emakumeena emakumeentzat, eta gauza sotil horien kontra indarra egin beharra dago. Zein da gai femeninoa?
Abeslari femeninoak garela esaten digute guri, eta zergatik ez diote Berri Txarrak taldeko Gorka Urbizuri esaten abeslari maskulinoa
dela? Ez, Gorka abeslari neutroa da
eta ni abeslari emakumezkoa naiz.
Hori dena gizonen asmakuntza bat
da, eta hori deseraikitzen lan handia
egin behar dugu. Niri galdetu didazun bezala, hurrengoan, gizon bati
galdetu behar diozu ea bere sorkuntza maskulinoa den.

24

/// BERRIA. ALDIZKARI BEREZIA /// JALGI 2016

Garrantzitsua da sorkuntza lanaren transmisioa eta komunikazioa?


Transmisio horrek inporta dit. Min
egiten dit talde berriak ingelesez aritzen direla ikusteak, adibidez.
Euskal kulturaren partaide naizen
aldetik, garrantzitsua iruditzen zait
transmisioa. Baina esango nuke gauza orokorrak transmititu behar ditugula, eta ez hainbeste kantuak. Euskaraz abesteko grina transmititzea
garrantzitsuago iruditzen zait, euskal kantuen transmisioa baino. Euskal kantuak bidean galduko dira, nahi
eta nahi ez. Hurrengo belaunaldiek ez
dute jakingo Mikel Laboa zein zen. Pasatuko da, AEBetan Elvis eta Dylan
pasatu ziren moduan. Asko obsesionatu gara horrekin.
Baina beti egongo da jendea hori
bilatuko duena, pentsatu nahi dut,
guk gure aurrekoak bilatu genituen
bezala. Benetan inportanteena da
euskaraz sortzeko grina transmititzea.
Horregatik izugarrizko pena ematen dit talde berriak ingelesez aritzen
ikusteak, eta uste dut hor ez dugula
lortu transmisio hori. Azken finean,
munduari begiratzekotan, argi daukat
zeure mundura eta zeure mundutik

begiratu behar diozula. Hori litzateke


gure erronka. Esate baterako, Euskadi Gaztea bezalako plataforma batek
euskaraz transmititzen du ingelesezko
musika. Agian, hori ondo dago, baina
beste zer edo zer behar da.
Zein da zure iritzia Jalgi eta antzeko ekimenen gainean? Euskal komunitatea, bai sortzaileak zein zaletuak
biltzeko modu bat da?
Dudarik ez. Guretzat, sortzaileontzat, beste sortzaile batzuekin ibiltzea
beti da ederra. Eta ederra da, halaber,
kokapen geografikoaren hautua, eta
sormena mapa batean kokatzea. Oso
gustura gaude, Laudion jotzeko aukera gutxi izan ditugulako. Aukera ederra
da, gainera, Agustin Alkhat eta Gorka
Urbizurekin taula gainera igotzea, eszena desberdinak nahasten direlako.
Ekimen indartsua eta interesgarria da,
zalantzarik gabe.

ANARI

ALBERDI

EMANALDI GOGOANGARRIA
AMURRIO ANTZOKIAN

RUPER
ORDORIKA
21:30ETAN
AMURRIO ANTZOKIAN
SARRERA: 10 EURO

+IGOR
ARZUAGA

Ruper Ordorikaren kantuak


himnoak dira edozein
belaunalditako ameslarientzat.
Euskal poeta handienen
lerro gogoangarrienak are
gogoangarriago bihurtu zaizkigu
haren ahotsaren galbahetik igaro
ondoren. Eta haren musikari
esker, gu libro gabiltza kaleetan,
tirantedun galtza laranjaz
jantzirik, libro-libro.
Nekez imajinatu dezakegu
Ruperrentzat Igor Arzuaga baino
konpainia hoberik taula gainean,
pianoaren teklei eraginda,
mundua hankaz gora jartzeko gai
den artista.
Bi bardo. Musikaren bi artisau. Bi
izar distiratsu, Amurrio Antzokiko
oholtza argiz beteko dutenak.

JALGI 2016 /// EUSKAL KULTURAREN PLAZA IBILTARIA /// 25

JALGI
LAUDIORA
EUSKAL KULTURAREN IKUSGARRITASUNA ALDARRI
Aste bizia izango da inondik ere
maiatzaren azkena Aiaraldean. Euskal kultur sorkuntzaren ikusgarritasuna, komunikazio eta transmisioa
ardatz dituen Jalgi ekimenak norabide horretan kokatutako 65 kultur
jarduera antolatuko ditu eskualdeko
9 udalerrietan. Jardueretako batzuk
kulturaren ohiko plazetan garatuko
dira, beste batzuk aldiz, ez-ohiko publikoaren aurrean eta lekuetan. Plaza
berriak ireki kulturari, komunikazioa
eta transmisioa indartu. Horra Jalgi ekimenaren aldarrikapen nagusia.
Baina ekitaldi hauek eta Amurrioko Reforren antolatutako hausnarketa jardunaldiek, zer pentsa eman
ez ezik, aldarrikapenerako asmoa ere
badute: gure hizkuntzan egiten den
kultur sorkuntzaren aldeko aldarrikapen sendoa. Hemen gaude, eta
bagara nor.
Aldarrikapena
Zentzu horretan maiatzaren 28a
kulturaren aldeko aldarrikapen plaza bihurtu nahi dute antolatzaileek
Laudio. Aste guztian zehar ikusi eta
ikasitakoak taularatu eta etorkizunari indarberrituta ekiteko mugarri bat

26

/// BERRIA. ALDIZKARI BEREZIA /// JALGI 2016

ezarri. Tokiko sortzaileak, Euskal Herri luze zabalekoak, publiko hurbila,


urruna, zaleak eta ez horren zaleak...
Euskal kultur sorkuntza akuilatzeko
Laudion deitu dute hitzordua.
Zazpi kultur-disziplinatako ekitaldiak antolatu dituzte egun horretarako, eta Euskal Herriko herritarrak aldarrikapen eta festa girora
deitu dituzte.

Egitarau indartsua
Egun osoan luzatuko den jai honetan, besteak beste, Metrokoadroka,
Porrotx, Pon Ta Pa, Igon Olagunuega, Parasite Kolektiboa, Aiko, Xilipurdi, Odei Barroso eta Iaki Viaspre,
Uluka, Gorka Urbizu, Agustin Alkhat,
Hesian, Anari eta Garilak 26 arituko
dira Laudioko Herriko plazan eta Aldai gunean.

AIARALDEA
EZAGUTZEN

Aiaraldea Nerbioi ibaiertzeko harrietako batean eserita dago,


isil eta umil, Gorobel mendilerro amaiezinaren babespean,
denboraren joanari begira. Berezkoa du isiltasuna, harrizkoa
eta urezkoa.
Gutxi axola diote mugek utzitako ebakiondoek. Bera Araba
da, eta Bizkaia. Berdin jango dituzte behiek Amurrioko zein
Arrankudiaga-Zolloko belarrak. Itzalpe bera emango dute haritzek eta pagoek Arakaldon, Okondon eta Orozkon. Berdin
urratuko dute arranoek Urduako eta Artziniegako zeruak. Lur
bera babestuko dute dorretxeek Aiaran eta Laudion.
Horregatik, ispiluaren aurrean jarri eta nahi duena izaten ikasi
du Aiaraldeak. Tradizioei eusten jakin du, bere burua etengabe
berrasmatu ahal izateko. Euskara berpizten jakin du, mingainak gure doinuen arabera dantzan jarri ahal izateko. Eta sormenari galtzada bat eraiki dio, harriz harri, sotiltasunez eta
apaltasunez, oihu egin beharrik gabe, denok hobeto bizi ahal
izateko.
Ongi etorri Aiaraldera, behar duzun harrizko eta urezko isiltasun koloretsua gara.

NOLA IRITSI
- Bilbotik: A-68 Autobidea. Laudioko irteera.
- Bilbotik eta Santanderretik: Balmasedako saihesbidea (BI-636), eta
Sodupen Gordexola-Artziniegaranzko norabidea hartu.
- Gasteiztik eta Logrootik: A-68 Autobidea. Laudioko irteera.
- Garraio publikoa: RENFEren Bilbo-Urdua zerbitzua / Bizkaibus zerbitzua
JALGI 2016 /// EUSKAL KULTURAREN PLAZA IBILTARIA /// 27

INGURUNEA
EZAGUTU BEHARREKO ZENBAIT TXOKO MAGIKO
Oparoa eta edertasun handikoa, horrela deskribatu dezakegu Aiaraldeko natura ingurunea, aire zabaleko kirol mota oro
praktikatzeko eta aparteko balio naturala duten parajeak ezagutzeko leku pribilegiatua. Ugariak dira eskualdean bisitatu eta
ezagutzeko dauden txoko magikoak, euren balio paisajistikoagatik ezagunak. Eskualde osoan bi ingurumen unitate nagusi bereizi daitezke: Gorobel eta Aiara Harana. Baina paisaiengatik soilik ez, ikuspuntu zoologiko batetik ere aberatsa da Aiaraldea, mota askotako hegaztiak ikusi daitezkeelako eskualdeko zerua urratzen.

28

Nerbioiaren jaiotza

Parke lineala

Bilbotik Laudiora

Urduako mendatea igota


iritsi daiteke Nerbioi Ibaiaren
jaiotzara, penintsulako ur-jauzi
handienera hain zuzen ere.
Paisaia ikusgarria da bertan, eta
mendi bideei ekiteko toki aparta.

Arakaldo, Laudio, Luiaondo


eta Amurrio batzen dituen
bidea da, Nerbioi ibaiaren
ertzean hedatzen den
bidegorria, oinez zein
bizikletaz egiteko aproposa.

Bilbotik Laudiora arteko


bidea oinez eta paisaia
ikusgarrien artean egiteko
aukera ahalbidetzen du
Kontrabandisten bidea
bezala ezagun den ibilbideak.

Memoria historikoa

Maroo

Sopeako GR bidea

Gerra Zibilak utzitako


arrastoak topatu daitezke
oraindik eskualdeko
mendietan, Burdin Hesia
izeneko bidea jarraituta
adibidez.

Gorobel mendilerroaren
magalean dago Marooko
urtegia. Eguraldi ona eginez
gero, inguruko zelaiak
bazkaltzeko edota eguna
pasatzeko aproposak dira.

Sopeako Errege Bidea, GR284, merkatari eta salerosleen


komunikabide nagusia izan
zen Erdi Aroan. Egun, 66
kilometroko ibilbidea osatzen
du itzelezko paisaien artean.

/// BERRIA. ALDIZKARI BEREZIA /// JALGI 2016

ZER IKUSI
MUSEOAK
Santxotena Museo-tailerra
Telefonoa: 945 39 66 64
Web-gunea: santxotena.org
Artziniega Museoa
Telefonoa: 945 39 62 10
Web-gunea: artziniegamuseoa.org
Santutegia eta Arte Sakroaren
Museoa
Telefonoa: 945 39 60 66
Likorearen museoa
Telefonoa: 945393704
Kexaako Arte Sakroaren museoa
Telefonoa: 945 399 414
Aresketamendiko energia
berriztagarrien parkea
Telefonoa: 619777638
Pablo Respaldizaren sutegia
Artziniegan Tel. 945 39 62 10

ONDAREA

TURISMO BULEGOAK
Amurrio: 945 39 37 04
Artziniega: 945 396 210
Kexaa: 945 399 414
Urdua: 945 38 43 84
Laudio: 944 034 930

HISTORIAREN LEKUKO BIZIAK


Ondare historikoaren makina bat adibide esanguratsu topatu daitezke Aiaraldean. Aipatzekoa da Artziniegako
alde zaharra. Hain dago ondo mantenduta, ezen Koldo Serrak zinemagileak
bere azken pelikularako plato moduan
baliatu duen Gernikako bonbardaketa
irudikatzeko. Era berean, aipatzekoa da
ere herriaren kanpoaldean kokatua dagoen Arteko Gure Amaren Santutegia.
Historia handiko lekua da, XV. mendekoa, estilo gotikokoa.
Laudioko Ermualdean kokatutako Ermuko Andra Mari Santutegia ere txoko berezia da. XV. mendea baino lehen

datatutako nekropoli bat topatu zuten


bertan duela zenbait hilabete eginiko indusketetan. Paisaia ederrez inguratutako parajea da inondik ere.
Ikusgarria da ere Kexaak duen ondarea. Biztanleko ondare historiko gehien
duen herrietako bat izango da seguru
asko: Aiararren leinu etxea zena, San
Joan Bataiatzailearen eliza eta komentua eta Adatseko Andre Mariaren elizaren kapera eta dorrea topatu daitezke
bertan, natura inguru paregabeaz inguraturik.
Baina eskualdean eraikin historiko
bereizgarri bat badago, dorretxea da. 64

dorretxe eta jauregi daude Aiaraldean,


horietariko asko oso egoera onean gainera, bisitariaren eskura.
Museoak, ugariak eta anitzak
Ez dira gutxi ezta eskualdean dauden
museoak. Horietariko hiru Artziniegan
daude: Xabier Santxotena eskultorearen
tailer-museoa, Museo Etnografikoa eta
Arte Sakroarena. Erlijioarekin erlazionatutako artelan bilduma duen beste museo bat dago Kexaan, eta beste bi Amurrion: Likorearen Museoa (EAEko lehenengoa) eta Aresketamendin kokatua
dagoen energia berriztagarrien parkea.
JALGI 2016 /// EUSKAL KULTURAREN PLAZA IBILTARIA /// 29

GASTRONOMIA

NON LO EGIN
LAUDIO
Valle de Ayala Hotela 94 672 36 11
AMURRIO
Lekandero 945 383 850
Aiara ostatu-etxea 945 89 04 52
Aldama Hotela 945 06 66 46
Iruaritz 945 892 676
Albizabal 656 700 816
Usko: 945 891 967
OROZKO
Etxegorri 636 967 066
AIARA
Rincn de Aiara 945 39 90 20
Belaustenea 667 655 942
Arcos de Quejana 945 399 320
Guzurtegi 945.399.438
Mendieta Etxea 605 741 441
Urdinetxe 670 477 727
Zelaikoetxe 945 06 10 41
Garabilla Landaetxea 616 138 449
Petraenea etxea 618 805 464

NON JAN

TOKIKO PRODUKTUEK EHUNDUTAKO IBILBIDEA

Aiaraldeko artisau-tradizio gastronomikoa aberatsa da, bai lehengaien kalitateari dagokionez, zein hauekin landutako produktu eskaintza aberatsari dagokionean. Txakolina eskualdeko produktu
entzutetsuenetariko bat da. Euskal Herriko ohiko ardo zuriak, Aiaraldean hazteko
lur egokia aurkitzen du. Nabarmentzekoa da ere, eskualdean errezeta gastronomiko ugaritarako ongailu bikaintzat jotzen den txakolin-ozpina, Urduan lantzen dena. Bost upategi daude guztira
eskualdean, eta guztiek dituzte bisitariei
begirako eskaintza zabalak, Txakolinaren ibilbidea osatzen dutenak.
Gazta da eskualdeko beste produktu garrantzitsua. Bertako gaztak artisau
-lanaren ondorio dira, hauen artean Idia-

zabal jatorri-deiturakoak aurkitzen dira,


alegia, ardi latxaren esnetik eskuratzen
direnak eta inolako gehigarririk ez dutenak. Aiaraldean baina, goi-mailako beste produktu batzuk ere ekoizten dira: eztia, baserriko ogia, txorizoak, odolosteak,
euren kalitateagatik ospetsuak eta artisau-era tradizionalean landuak. Eskualdean astero egiten diren azoka ezberdinek probatzeko eta erosteko aukera eskaintzen dute.
Produktu ekologikoei dagokienez, nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoaren
aldeko apustu handia egiten ari da: marmelada, barraskiloak, fruta, okela, barazkiak. Produktu hauek erakusleiho ederra
dute hileko lehenengo larunbatetan Urduako Foru Plazan.

TXAKOLINAREN IBILBIDEA: Eskualdeko hainbat


upategi, ostatu edota jatetxe barnebiltzen dituen
ibilbidea da, Aiaraldeko txakolinaz gozaraztea
helburu duena. + INFO: www.aiaraldea.org

30

/// BERRIA. ALDIZKARI BEREZIA /// JALGI 2016

LAUDIO
Anuncibai Jauregia 94 672 61 88
Karrika 94 672 82 07
Balintxarreketa 94 672 43 50
El Tunel. 94 672 05 58
Utzine. 94 672 12 32
Toki on. 94 601 67 07
Batzoki. 946 720 683
Valle de Ayala 94 672 36 11
Larrea 94 672 50 13
Fuentesila 94 672 20 55
Kukullu 94 672 61 31
Tolo 672 23 50 65
Dorrea 944048878
Odeibar-946720683
AMURRIO
Arenalde maitea 945 89 24 26
Villa Florida. 945 89 19 99
Bideko . 945 89 06 33
Dani 945 89 17 97
El Refor 945 39 33 14
Iarritu Sagardotegia 945 38 61 31
Landako 945 39 30 52
Okeluri 945 89 20 50
Ruperto 945 89 09 49
Ayala 945 39 33 79
Etxezuri 945 06 62 36
Abiaga: 945 393 618
Aldama: 945 066 646
AIARA
Ibarrondo 945 399 473
Aiarako batzokia 945 39 92 34
El Toboso 945 39 90 17
Oleta 945 39 35 64
Antojo jatetxea 945 39 99 00
ARTZINIEGA
Iturrialde 945 39 69 29
Torre Barrataguren 945 39 60 50
La Encina 945 39 60 40
Montenegro 945 39 63 23
El Fresno 945 39 63 99
Batzoki 945 39 63 23
OKONDO
Gorostiola 945 89 81 64
Meson Okondo 945 89 81 83

94 672 81 48

645 713 355

945 384 126

645 713 355

945 89 85 16

JALGI 2016 /// EUSKAL KULTURAREN PLAZA IBILTARIA /// 31

32

/// BERRIA. ALDIZKARI BEREZIA /// JALGI 2016

También podría gustarte