Está en la página 1de 9

GURE LORATEGIA

Gure lorategia oso txikia da, baina oso polita.

Etxe aurrean daukagu eta loreak daude bertan, baita
palmondo handi bat ere.
Erdian iturri bat dago, ur garbia ematen duena.
Txoriak eta erleak ura edatera etortzen dira.
Lorategia aitonak eta biok zaintzen dugu.

1. Nolakoa da lorategia?

...................................................................................................
2. Non dago?

...................................................................................................
3. Zer dago lorategian?

..................................................................................................
4. Non dago iturria?

..................................................................................................
5. Zer ematen du iturriak?

..................................................................................................
6. Zertara etortzen dira erleak eta txoriak?

...................................................................................................
7. Nork zaintzen du lorategia?

...................................................................................................
8. Marraztu testuak deskribatzen duen lorategia.

1
GURE TXAKURRA
Zuri du izena gure txakurrak.
Triste dagoenean urdaiazpiko zerra bat ematen diot eta
pozik jartzen da. Buztana mugitzen du eta zaunka hasten
da. Ase eginda geratzen ez bada, janari gehiago eskatzen
dit. Gozokiak ere asko gustatzen zaizkio; gozozalea da
benetan!
Txakur xelebrea da gure Zuri!

1. Zein da txakurraren izena?

2. Noiz ematen diot urdaiazpiko xerra bat?

___________________________________________
3. Zer egiten du jan ondoren?

___________________________________________
4. Noiz eskatzen dit gehiago?

___________________________________________
5. Zer gustatzen zaio asko?

6. Eta zuri?

___________________________________________
7. Zer da gutxien gustatzen zaizuna?

___________________________________________
8. Margotu Zuri urdaiazpiko xerra jaten.

2
MADDI
Maddi ez zen neska alaia eta zintzoa. Zerbait nahi
zuenean, berehala emateko esaten zuen.
Oihukatzeko gogoa zuenean, indiarren tribu batek baino
hobeto egiten zuen.
Maddiri normala iruditzen zitzaion eskaileratik Markelen
gurasoen ohe gainera salto egitea. Eta indiarretan jolasten
zirenean, Markelen amaren makillatzeko pinturak hartzen
zituen eta aurpegia margotzen zuen.

1. Aukeratu nolakoa zen Maddi.

Triste - Alaia - Zintzoa - Jatorra - Gaiztoa - Bihurria

2. Non egiten zuen salto?

........................................................................................................
3. Noren margoak erabiltzen zituen makillatzeko?

........................................................................................................
4. Nolakoa da Maddi, isila ala zalapartaria?

........................................................................................................
5. Zer konparazioa erabiltzen da testuan hori
adierazteko?

.........................................................................................................
6. Nolakoa zara zu? Egin zure deskribapena.

3
GURE HERRIA
Gure herriko kaleak txikiak eta estuak dira. Bertatik
kamioi handiak nekez sartzen dira.
Hiriko kaleak, berriz, luze-luzeak eta oso zabalak dira, eta
kolore guztietako auto eta kamioi bizkorrak dabiltza
bertan: gorriak, zuriak eta baita urdinak ere.
Hiria oso jendetsua eta zaratatsua da. Nahiz eta hiria
harrigarria izan, nik nahiago dut gure herri txiki eta
lasaian bizi.

1. Nolakoak dira gure herriko kaleak?

.............................................................................................................
2. Nolakoak dira hiriko kaleak?

.............................................................................................................
3. Non ibiltzen dira hobe kamioiak?

.............................................................................................................
4. Nolakoa da herria?

.............................................................................................................
5. Nolakoa da hiria?

.............................................................................................................
6. Non nahiago duzu bizi zuk?

.............................................................................................................
7. Marraztu herriko kale bat eta hiriko beste bat.

4
SAKELAKO TELEFONOA
Gizakiak azkenaldian asmatu dituen gauzetatik erabiliena
da. Leku guztietan dabil jendea sakelako telefonoa eskuan:
kalean, trenean, autobusean...
Mota eta tamaina guztietako sakelako telefonoak daude:
txiki-txikiak, handixeagoak eta abar.
Ez dago bakerik sakelako telefonoekin. Hau izurritea!

1. Non dabil jendea sakelako telefonoekin?

.............................................................................................................
2. Nolakoak dira sakelako telefonoak?

.............................................................................................................
3. Non ezin da sakelako telefonoa erabili?

.............................................................................................................
4. Zuk daukazu sakelako telefonoa? Eta zure amak?

.............................................................................................................
5. Nolakoa da?

5
TXANTXANGORRIA
Txori maitagarria da, eta bere
lurraldearen zaindari amorratua.
Itsasertzean egoten da, edo lorategietan,
edo basoan, edo sastraka ugariko
zuhaitzetan.
Arrea dugu kolorez txantxangorria, baina gorriune biribila
du bularrean. Horregatik, bularra da bere gorputz atalik
famatuena. Edozein egunetan ikusiko duzu logelako leihotik
hegan, aske. Ez ikaratu, txantxangorria da.

1. Zein da txantxangorriak gogoz zaintzen duena?

.............................................................................................................
2. Non topa dezakegu txantxangorria?

.............................................................................................................

.............................................................................................................
3. Zein da bere bularreko kolorea?

.............................................................................................................
4. Eta gorputzarena?

.............................................................................................................
5. Ikusi duzu inoiz txantxangorri bat? Non?

.............................................................................................................

6
MARKEL ETA ANE SUKALDARI
Erroskilak egitea bururatu zitzaien atzo Markeli eta Aneri.
Beren amari esan zioten eta konforme egon zen.
Supermerkatura joan ziren eta beharrezko gauzak erosi
zituzten: irina, azukrea, arrautzak...
Gaur egin dute erroskilak eta sukaldea zikin-zikin utzi dute.
Amak zikinkeria ikusi du eta pixka bat haserretu da, baina
gero dena batu dute eta garbi-garbi utzi dute.
Bihar aitona-amonak gonbidatuko dituzte etxera. Gurasoek
bazkaria prestatuko dute eta, postrerako erroskilla gozoak
aterako dituzte. Atzamarrak miazkatuko dituzte!

1. Nori bururatu zitzaien erroskillak egitea?

.............................................................................................................
2. Nora joan ziren erostera?

.............................................................................................................
3. Noiz egin dute erroskillak?

.............................................................................................................
4. Nortzuk etorriko dira bihar?

.............................................................................................................
5. Zertara etorriko dira?

.............................................................................................................
6. Nork prestatuko du bazkaria?

.............................................................................................................

7
HARTZA ETA AZERIA
Hartza eta azeria, txori hau dela edo ardi hori dela, beti
borrokan zebiltzan.
Baina egun hartan dena aldatu zen.
- Amaitu dira borrokak –esan zuen azeriak-. Nik hango
eta hemengo txoriak harrapatuko ditut, eta lautik hiru
zuretzat izango dira.
- Eta zer egingo dut nik? –erantzun zion hartzak
harrituta.
- Zuk animalia handiak harrapatuko dituzu, eta nik
horietatik ere jango dut –bota zuen azeriak harro.
Eta, horrela, bakean bizi izan ziren hartza eta azeria.

1. Nortzuk zebiltzan beti borrokan?

.............................................................................................................
2. Zer harrapatuko zuen azeriak?

.............................................................................................................
3. Nola banatuko da azeriak harrapatuko duena?

.............................................................................................................
4. Nola geratu zen hartza azeriaren proposamena
entzutean?

.............................................................................................................
5. Zer harrapatuko zuen hartzak?

.............................................................................................................
6. Marraztu hartza eta azeria.

8
ZURIREN KATARROA

Zuri txakurrak katarroa dauka.

Begiak gorriturik dauzka eta doministiku egiten du.
Albaitariarengana eraman dugu eta xarabea eman dio.
Hemendik aurrera, egun hotzetan, taupaka jantziko diogu.

1. Nor dauka katarroa?

.............................................................................................................
2. Nola dauzka begiak?

.............................................................................................................
3. Norengana eraman dugu?

.............................................................................................................
4. Zer eman dio sendatzeko?

.............................................................................................................
5. Noiz jantziko diogu bufanda?

.............................................................................................................
6. Zer egiten duzu zuk katarroa duzunean?

.............................................................................................................

También podría gustarte