Está en la página 1de 1

LOKATZAKO

2016 APIRILA

TXOKOA

TITARAK

www lokatza.com

40 URTEURRENA
Izenaren jatorria euren buruari LOKATZA deitzen zioten lagun kuadrila batean dago. 1976 urteko irailean guraso talde batek LOKATZA kuadrilako
Jose Maria Lizarbururengana jo zuen euren umeak kirol baloreetan hezteko
laguntza eskatuz. Honek kuadrilan eskaera hori aipatuta, kluba sortzea erabaki zuten eta Barrenkale kalean egindako asamblea baten ostean LOKATZA KLUBA sortu zen. Infantil mailako
umeak kirol modalidade desberdinetan hezteko helburuarekin hasi zen proiektu hura. Hasiera baten futboleko bi
talde, txirrindularitzako talde bat eta saskibaloi talde bat sortu ziren. Orduko zuzendaritza honakoa izan zen:
Lehendakaria Manolo Solana; Lehendakari ordea Rafael Wangeneberg; Idazkaria eta diruzaina Luis Santos;
Kirol teknikaria Jose Maria Lizarburu. Txirrindularitza arloa Julian Portuk zuzendu zuen, Fermin Hernandez,
Joseba Diez eta Ignacio Garitanoren laguntzaz. Patxikin Igartua jardun zuen masajista moduan.
40 urtetan pasatako historia dana ezin da lerro batzuetan laburbildu, baina azaroan LOKATZAtik pasatako danak biltzeko ekintzaren bat egongo da. Bitartean, urteurrena oroitzeko maillot berezi bat atera dugu eta hori
lortzeko interesa duenak lokatza_ze@hotmail.com helbidera idatzi beharko du.

XLII.GORLARA IGOERA

LOKATZAKO ESKOLARRAK
Oatin izan zuten lehen froga gure eskolarrek. Iigo Larraagak zuzenduta,
bikain hasi zuten tenporadia. Alebin mailan Xabi Mugikak hirugarren postua
lortu zeban eta infantiletan Iker Ugarte bigarren izan zen.
Ia 20 neska mutilez osatutako infantil, alebin eta benjaminek gogotsu aritzen
dira Agorrosingo atletismo pistan entrenatzen asteartero 17:30-18:30 bitartean. Helburua ziklismoak duen oinarrizko ezaugarriak barneratzea da
(konstantzia, sakrifizioa, ordena, diziplina, laguntasuna) poliki poliki bizitzako beste hesparruetara balore horiek transmititzeko.

Tenporadako lasterketa inportantienak halako erantzuna


euki zeban martxoaren 20an. 201 ziklista irten ziren San
Martin plazatik goizeko 10etan eta 110 kilometro gogor
egin ostean, Lizarte taldeko Sergio Samitier (1995) izan
zen indartsuena. Bigarren postua RH+ Polartec taldeko
Fernando Barcelk (1996) lortu zuen eta podiumeko
hirugarren postua Bicicletas Rodriguez-Extremadura
taldeko Jose Manuel Diaz Gallego (1995) izan zen. Bergararren artian Jokin Etxabe izan zen azkarrena (11.).
Julen Irizar (28.) eta Beat Etxabe (38.) atzerago sartu
ziren.

PEUGEOT ETORMOBIL
SARIA
Apirilaren 6a. 19:00 Kafe Tertulia Agorrosinen. Eneko Lizarralde
eta Xabier Murielekin.
Txirrindularitza profesionalean lehen hastapenak
Apirilaren 16. Uzarragako Igoera . Antzuola.
Apirilaren 17. Kirola Kalera . Labegaraieta.
Apirilaren 21. Zabalotegi eskolarrendako hitzaldia.Lourdes Oyarbide, Lierni Lekuona eta Julen Irizar txirrindulariekin.
Maiatzak 1. Goizean eskolarrak eta atsaldean jubenilak.
Labegaraietan.

ELKARRIZKETIA

Eneko lizarralde.-Lizarrako karreran ihesaldian


sartuta, ohorezko 37. postua lortu zuen.
Errioxan 28. lehen multzoan .
Mikel Aristi. Delko Marseille Provence taldeko
Txirrindulari Bergararra seguruenik Paris-Roubaix korritzeko aukera izango ditu, munduko
txirrindulari honenekin batera.

BEAT ETXABE

Beat Etxabe Leturia (1994-02-03) Bergarako ziklistiai egin dotsagu elkarrizketia. Seguros Bilbao Born taldian dabil bere anai
Jokinekin batera.
LOKATZAREN TXOKOA. Zela doia tenporadia?
BEAT. Fisikoki oso oso ondo aurkitzen naiz. Tenporada hasieran taldekidiei (Jokin, Sureda eta Pelegriri gehixenbat) laguntzen
nabil. Azkenengo kilometruetan fuerte tiratzia edo lasterketa dinamitatzia izaten da nere lana. Pozik nago entrenatzailiek (Santi
Barranco eta Cesar Solaun) agintzen didatenakin. Hala ere, nik nere eskuak altxatzea nahi dot eta seguru nago laister eukiko ditxudala nere aukerak.
LOKATZAREN TXOKOA. Zein da zure helburua?
BEAT. Nere maila onena emotia eta lasterketaren bat irabaztia. Lasterketa danetan aurrealdian ibiltzia nahi dot eta profesionaletara igotzia da nere ametsa.
LOKATZAREN TXOKOA. Aristi, Lizarralde, Irizar, zuek biok, Kortabarria, Arregi Lokatzan zeoze ondo egiten dala dirudi?
BEAT. Orain bertan Euskal Herri osoan ez da egongo halako maila duten txirrindulari gazteak atera duen txirrindulari elkarterik.
Txirrindularitzaren oinarria Lokatza moduko klubak dira, gero urteek, sakrifizioak eta errepideak bakoitza bere lekuan jartzen du.
LOKATZAREN TXOKOA. Norbaiti eskerrak emon nahi diozu?
BEAT. Egunero hor dauden persona danei. Familixia, lagunak, taldia beti hor daude eta hori asko eskertzen da.