Está en la página 1de 1

Zer da deshazkundea?

Definizioz mugatuak diren baliabideak dituen planetan neurrigabeko hazkunde ekonomikoa ezinezkoa den baldintzatik abiatzen
gara. Egungo sistema kapitalistarekin apurtzeko, deshazkundea alternatiba berriak pentsatzeko aukera eskaintzen duen esparrua da.
Baliabide fosil eta mineralak ustiatzen oinarritzen den ekoizpen ekonomikoa (eta berari lotutako neurrigabeko kontsumoa) gutxitu
eta, ondorioz, eredu energetikoa eraldatuko duen gizarte eredu bat sortzeko aukera ematen du. Horrela, gizakiaren eta naturaren
arteko harreman orekatua lortuko da. Gutxitze hori gizarte justiziaren irizpideen bermean, aztarna ekologikoa adierazle moduan
hartuta, eta belaunaldi-arteko erantzukizunarekin egingo da. Hori horrela, logikoki Iparraldeko gizarte industrializatuei dagokigu
lehenik biosferarenganako eragina eta presioa gutxitzea. “Trantsizio” hori ondorengo baldintzak errebindikatuta bakarrik lortu
daiteke: hiritartasuna, herri mailako parte-hartzea (eta erabakiak hartzea), demokrazia zuzena eta balore eta ondasun publikoak
sortzea guztion eskura. Merkataritzako gizarte batetik elkarbizitzako gizarte batera pasatuz.

Nola jaio zen DESHAZKUNDEA taldea?


Taldea “Deshazkundea eta borondatezko sinpletasuna” dokumentaleko, CRISI taldearen I-17 ekimeneko elkartze puntuetako
(“Kapitalismorik gabe bizi gaitezke”) eta Dirurik gabeko Eguneko elkartze esperientzietatik sortu zen. Talde horizontala da eta
asanblada bidez antolatzen da. Bertan, pertsonalki parte hartzen da eta guztiz demokratikoak, berdintasunezkoak eta parte-
hartzaileak diren antolaketa forma berriak sortzeko helburua dago.

Ekintza eremuak
1. Zabalkundea: emanaldiak, hitzaldiak, tailerrak, eztabaidak, web orria, gizarte sareak, kale-ekintzak, gaitzespenak…
2. Sarea sortu: gizarte mugimenduekin, taldeekin, sindikatuekin…
3. Sentsibilizaziorako materialen ekoizpena: dokumentuak, aurkezpenak, eskoletarako tailerrak, dokumental baten
ekoizpena…
4. Barne-formazioa: “Hezitzaileen heziketa” burutzen da, pertsona bakoitza sarean mezua zabaltzeko gai izan eta
aldaketarako eragile izateko.
5. Deshazkundea bera martxan jartzea (pertsonalki eta talde mailan): kontsumo arduratsua (kontsumo talde ekologikoak,
bidezkoa, etikoa eta solidarioa den merkataritza, energia kontsumoa gutxitzea…), erabileraren lagapeneko etxebizitzak,
ortu ekologikoak, banka etikoa, kooperatibak, garraio publikoa…

“Gutxiagorekin hobeto bizitzea posible da”


Helburuak
• Gure bizitzetan geroz eta aldaketa desberdin gehiago ezartzea: funtzionamendu-logiketan, denboretan, munduarekin eta
naturarekin erlazionatzeko moduetan, kontsumitzeko moduetan; beti ere justizia (gizartearekiko, ekonomikoa,
ingurugiroarekiko), erantzukizun, berdintasun eta etikoak diren irizpideetan oinarrituta. Eta ongizate integralaren eta
“bizitzeko poztasunaren” bilatze etengabean.
• Gure ohiturak aldatzeko eta “gure kontzientziak deskolonizatzeko” beharra planteatzen dugu plano hirukoitz batean
ekinez (1. pertsonalki-familia-gertuko ingurua 2. elkartegintza-gizarte mugimendua 3. politikoa) 8 (+1) B-ekin:
berrebaluatu, berkontzeptualizatu, berregituratu, birbanatu, birkokatu, bakandu, berrerabili, birziklatu
(+birgaitu). Azken batean, aldaketa sozio-politiko globalak sortuko dituzten norbanako eta taldekako aldaketak.
• Herritarren parte-hartzea sustatu eta gizarte ehuna eta elkartasun sareak indartu deshazkunde jasangarria, bidezkoa eta
hautatua dela ziurtatzeko; eta horrela ingurugiroaren suntsipen izugarria gelditzen saiatu.
• Deshazkunde ekonomikoa bultzatu zentzu guztietan hazteko: pertsonalki eta gizarte bezala. Sormenezko pentsamendua,
erlazioen, emozioen eta arimen garapena sustatuz. Konpetentziaren eta azkartasunaren gizartearen berezkoak diren kezka
eta neurosiak murriztu eta bizitzari zentzua ematen dioten esperientziez gozatu.
• Ekonomia, tekonologia eta lanaren logika bere lekuan jarri: gizartearen ongizatearen zerbitzura eta elkar zapaldu gabe.
Guztiok lan egitea, lan gutxiago baina hobeto.

Lan arloak
Taldeak lan arlo desberdinak ditu eta bertan interesa duen edozeinek parte hartu dezake aktiboki: ikusgarritasuna-zabalkundea,
elikadura, etxebizitza-gizarte esperimentazioa, lana-oinarrizko errenta, garraioa-energia berriztagarriak, osasuna, software askea-
hezkuntza, Ipar-Hego harremanak, politika…

Datu esanguratsuak
• Egunero 50 eta 200 arteko animali eta landare espezie desagertzen dira.
• Egunero 60.000 pertsona hiltzen dira bizirauteko ezinbestekoak direnak ez izatearren.

Kontaktua: www.deshazkundea.org , info@deshazkundea.org

“Munduan ikusi nahi duzun aldaketa izan” - Gandhi

También podría gustarte