Está en la página 1de 10
EDUK ALBOAN ELKARTASUNAREN ALDEKO IRAKASLE SAREA. 2016. URTEA. 14. zk. www.edukalboan.alboan.org Kulturartekotasuna
EDUK ALBOAN
ELKARTASUNAREN ALDEKO IRAKASLE SAREA. 2016. URTEA. 14. zk.
www.edukalboan.alboan.org
Kulturartekotasuna ekinean:
India gertuago
Badirudi atzo izan zela
Badirudi atzo izan zela

Herrienartekoelkartasunarenaldelan egiten duen Fundazioa da ALBOAN. Jesulagundiak sortu eta bultzatzen du.

EDITORIALA

Hezkuntzaren bidez eraldatzeko gai diren topaketak

ALBOAN

BILBO

Aita Lojendio, 2 - 2.

48008 - Bilbo

Telefonoa: 944 151 135 Faxa: 944 161 938 alboan@alboan.org

IRUÑEA

Barañain etorbidea, 2

31011 Iruñea

Telefonoa: 948 231 302 Faxa: 948 264 308 alboanna@alboan.org

DONOSTIA

Andía, 3

20004 - Donostia

Telefonoa: 943 275 173 Faxa: 943 320 267 alboan@alboan.org

GASTEIZ

Estenaga Apezpikua, 1

01002 - Gasteiz

Telefonoa: 945 202 676 Faxa: 945 202 676 alboan@alboan.org

www.facebook.com/alboan

www.facebook.com/alboan

@ ALBOANongd

@

ALBOANongd

Baina denbora aurrera doa, eta aurten ALBOAN elkarteak

20 urte bete ditu. Atzera begira, bilakaera handia izan dugu: elkartea handitu egin da, gai berriak txertatu ditugu eta estrategia berritzaileak ezarri ditugu. Hala ere, hezkuntzaren munduarekiko dugun konpromisoari tinko eutsi diogu urte hauetan zehar.

ALBOAN jaio zenean, gure asmoa zen Hegoaldeko erakundeekin eta biztanleekin batera lan egitea, baina baita gure inguruko hezitzaileekin aritzea ere; izan ere hezitzaileak zarete guk amesten dugun munduko biztanleriaren oinarriak eraikitzeko lan gogorraren protagonistak.

Ibilbide honetan ikasi dugun gauzetako bat da hezkuntza eraldatzeko beharrezkoa dela hezitzaileek nola irakatsi “jakiteaz” gain hezkuntza eraldatzailearen aldeko apustua “sentitzea” ere, eta apustu hori izatea haien hautu profesionala eta pertsonala. Aldaketak burua eta eskuak behar ditu, baina baita bihotza ere.

“Sentitzearen” bidean aurrera egiteko, pertsonen arteko topaketek, zalantzarik gabe, gaitasun eraldatzaile handia dute. Zuzeneko harremanak estereotipoak suntsitzen ditu, galderak egiten ditu, konplizitateak sortzen ditu eta konpromisoak sendotzen ditu.

EDUKALBOAN honetan aurkezten dizuegun India BizIra proposamena, hain zuzen ere, esperientzia eraldatzaile horietariko bat izan da, maila pertsonalean zein profesionalean. Gurekin elkarlanean jarduten duten hainbat ikastetxetako irakasle talde bat Indiako Gujerat estatura joan zen, bertan Jesuitek eta hainbat emakumezkoen ordenak egiten duten lanean laguntzeko; lan hori eskola- sare zabal baten bitartez gauzatzen da, eta daliten eta adivasien komunitate baztertuetako gazteek ere hezkuntza jasotzen dutela bermatzea du helburu.

Zuzendaria María del Mar Magallón Publikazio koordinatzailea Patricia Hernández Argazkiak ALBOAN artxiboa Diseinu eta maketazioa Lorena Martinez Carbajal Lege-gordailua: SS-290-2010

Kulturarteko topaketa ez da besterik gabe gertatzen; aurretik prestakuntza behar da, bai eta elkar ezagutzea, norberaren espektatibak egiaztatzea, pazientzia izatea, entzutea eta, ondoren, hausnartzea ere, jasotako jakinduria barneratzeko. Gure lana esperientzia osoan zehar taldeari laguntzea izan da, eta eskerrak eman nahi ditugu gugan jarritako konfiantzarengatik, Gujeraten egin diguten harrera onagatik eta topaketatik jaio den magia ikusteko aukera izateagatik, opari bikaina izan baita.

Gujeratekoa bezalako esperientziek animatu egiten gaituzte gizartea eraldatzeko

hezkuntzaren arloan lanean jarraitzera

beste 20 urtez.

Birziklatutako paperean inprimatutako aldizkaria, %100 klororik gabea.

EDUKALBOAN // 2

BERRIAK

BERRIAK ESKOLAk babes ematen dit… babes dezagun bere finantzaketa 2015ean amaitu zen Denontzako Hezkuntza programaren

ESKOLAk babes ematen dit… babes dezagun bere finantzaketa

ESKOLAk babes ematen dit… babes dezagun bere finantzaketa 2015ean amaitu zen Denontzako Hezkuntza programaren xedeak

2015ean amaitu zen Denontzako Hezkuntza programaren xedeak lortzeko epea. Helburu horiek bete ez badira ere, gure konpromisoa berritzeko eta gero eta gehiago inplikatzeko betebeharra dugula sentitzen dugu.

Hezkuntzaren Aldeko Mundu-Kanpainak ahalbidetu egiten digu munduko milioika pertsonekin bat egitea, pertsona ororentzat kalitatezko hezkuntza aldarrikatzeko. Aurten, kanpaina apirilaren 25etik 30era bitartean izango da, eta gatazken edo hondamendi naturalen testuinguruan eskolak eta hezkuntzak umeak babesteko duten eginkizunean jarriko du arreta, bai eta pobreziatik eta bazterkeriatik babesteko duten zereginean ere.

Animatu egiten zaitugu hausnarketa eta sentsibilizazio-lana bilduko dituen proposamen honetan parte hartzera, eta 100 herrialde baino gehiagotako milioika pertsonekin batera mobilizatzera, tokiko, nazioko zein nazioarteko erakunde publikoek hezkuntzaren finantzaketa babestu eta areagotu dezatela aldarrikatzeko.

Informazio gehiago nahi izanez gero: www.cme-espana.org

Egizu bat ALBOANen Elkartasunaren aldeko Hezitzaileen Sarearekin

ALBONen argi dugu ahaleginak batu, esperientziak partekatu, baliabideak eman, eta errealitate globalari buruzko informazioa eta prestakuntza eman behar dela, tokiko ikuspegia zein globala izateko, parte hartzeko eta mobilizatzeko aukera emate aldera. Hori guztia bildu nahi izan dugu ALBOANen Elkartasunaren aldeko Hezitzaileen Sarean.

EDUKALBOAN Sarearen xedea da ALBOANekin batera bidezkoagoa, barneratzailea eta ekitatiboa den gizartea eraikitzen konprometitzen diren hezitzaileak biltzea, mundu honetako desberdintasun handien aurka borrokatzeko.

Taldeei eta ikastetxeei laguntzen eman ditugun urte hauetan zehar, euren lanean umeekin, gazteekin eta ez gain gazteekin konprometituta dauden hezitzaileak topatu ditugu.

Egizu bat gure Sarearekin, hartu parte herritar konprometituak lortzeko hezkuntza ezinbesteko lanabesa dela uste duten pertsonen taldean. Uste dugu ikasgela leku pribilegiatua dela eraldaketa pertsonala eta soziala eragiten duen hausnarketa bateratua sustatzeko.

http://edukalboan.alboan.org/eu/ webgunea daukagu elkarrekin harremanetan jartzeko eta komunikatzeko. Bertan aurkituko dituzu gure hezkuntza-baliabideak. Jarduera ugari proposatzen ditugu hainbat gairi buruz (errefuxiatuak eta lekuz aldatu behar izan dutenak, gatazkarik gabeko teknologia, kontsumo arduratsua, eskubideak eta betebeharrak…). Gai guztiak daude irakasgai guztiekin lotuta eta gaitasunen arabera sailkatuta, gai horiek curriculumaren arabera eta zeharka txertatu ahal izateko.

Halaber, aurrez aurre elkartzeko lekuak ere bilatzen ari gara, besteak beste, urteko egiten dugun Hezitzaileen Topaketa. Aurten, Urduñan elkartuko gara, apirilaren 8tik 10era bitartean. Informazio gehiago nahi baduzu, idatzi helbide honetara: educacion@alboan.org.

Informazioa helaraziko dizugu gure e-buletinen bidez, ikastaro berriei, lan-proposamenei, prestakuntza-deialdiei eta abarri buruz.

lan-proposamenei, prestakuntza-deialdiei eta abarri buruz. ALBOAN eko albiste hauei nahiz beste batzuei buruzko

ALBOANeko albiste hauei nahiz beste batzuei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, sartu gure web-orrian (www.edukalboan.alboan.org ), eta eman izena gure albiste-aldizkarian.

EDUKALBOAN // 3

India BizIra, joan-etorriko bidaia India BizI ra zer izan den eta zer ekarri duen kontatzeko
India BizIra, joan-etorriko bidaia India BizI ra zer izan den eta zer ekarri duen kontatzeko
India BizIra, joan-etorriko bidaia India BizI ra zer izan den eta zer ekarri duen kontatzeko
India BizIra, joan-etorriko bidaia India BizI ra zer izan den eta zer ekarri duen kontatzeko

India BizIra, joan-etorriko bidaia

India BizIra, joan-etorriko bidaia India BizI ra zer izan den eta zer ekarri duen kontatzeko orri

India BizIra zer izan den eta zer ekarri duen kontatzeko orri zuriaren aurrean, Lorena Fernándezek, partaideetako batek, bere blogean idatzi zuen esaldia datorkit burura: “Azkenean, dena ondo amaituko da; osterantzean ez da amaiera”, El exótico Hotel Marigold pelikulakoa esaldia. Bere ustez halako bidaia batetik itzultzeak zer suposatzen duen biltzen du esaldi horrek.

2015ko hasieran abiatu genuen bidaia hori, ALBOANek India BizIra martxan jarri zuenean. Ekimen hori irakasleentzat zen, eta xedea zen partaideei aukera ematea hazteko eta euren hezkuntza-bokazioan sakontzeko, bokazio hori bizimodu konprometitu baterantz bidera zezaten, irakurketa sinestunaren bidez. Horretarako, prestakuntza jaso eta hausnarketa egin zuten honako gai hauei buruz:

lankidetza eta garapena, kulturartekotasuna, alteritatea eta espiritualtasuna. ALBOANek, Gujerateko Jesuiten Probintziarekin elkarlanean, ahalbidetu egin zuen irakasle horiek bazterkeria egoera batean murgiltzea. Gure nahi da, itzuli diren honetan, euren hezkuntza-komunitateetan sentsibilizazio-eragileak izatea, elkartasunaren alde eta munduko egoera bidegabeen aurkako lan eginez eta ideia horiek sustatuz

guneak egokitu genituen; halatan, pertsona bera, oso-osorik, jokoan jartzea ahalbidetu genuen. Bigarren unean, irakasleak hilabetez Indiako Gujerateko jesuiten hainbat komunitatean bizi ahal izan ziren. Azken unea (proiekzioa deitzen dugu), berriz, bizitako guztia bildu eta integratzeko unea da, ondoren euren bokazioen eta hezkuntza-komunitateen zerbitzura jartzeko.

“Ez nuen uste esperientzia hau hain “egiazkoa” izango zenik. Neure burua sakonago ezagutzeko aukera izan dut, baina beste metodologia baten bidez; iruditzen zait esperientzia taldean bizitzeak, beste hezitzaile batzuekin arazoak, zalantzak, interesak eta beste partekatzeak esperientziari zentzu handiagoa eman diola”

Ibilbideak hiru une berezi zituen: Lehenari geldialdiak deitu genion, eta presatik eta eguneroko agenda lanpetuetatik ihes egiteko gonbita da, hausnarketa egin, partekatu eta hainbat gai jorratzeko gonbita. Hori dela eta, ohiko dinamikak apurtzeko

jorratzeko gonbita. Hori dela eta, ohiko dinamikak apurtzeko (India BizIra-ren ebaluazioko laburpen bat) Gujeraterako

(India BizIra-ren ebaluazioko laburpen bat)

Gujeraterako bidaia India BizIrak eragin duen barne- mugimenduaren zati handi baten detonatzailea izan zen.

bidaia India BizIrak eragin duen barne- mugimenduaren zati handi baten detonatzailea izan zen. EDUKALBOAN // 4

EDUKALBOAN // 4

KULTURARTEKOTASUNA EKINEAN

KULTURARTEKOTASUNA EKINEAN Jesuiten komunitateekin (misioetako bihotza) izandako bizikidetzari esker, irakasleek zuzenean
KULTURARTEKOTASUNA EKINEAN Jesuiten komunitateekin (misioetako bihotza) izandako bizikidetzari esker, irakasleek zuzenean

Jesuiten komunitateekin (misioetako bihotza) izandako bizikidetzari esker, irakasleek zuzenean ezagutu ahal izan zuten jesuitek dalit eta adivasi neska-mutilekin eta gazteekin egiten duten hezkuntza-lana eta hurbileko beste komunitate batzuetan egiten duten lan pastorala:

“( eragiten duen herrialdea da,

begietara begiratu eta galdetu egiten duena…, eta horrek uzkurtu egiten

dizu barrua”.

)

Gujerat zer izan den laburbiltzeko, parte hartu zuen irakasleetako baten, Mikel Ilundainen, lekukotza jaso dugu:

“Esperientzia laburbiltzea zaila izango da, nahiz eta aspalditik darabiltzadan hiru hitz giltzarri, atzera begiratzen dudan bakoitzean burura datozkidan hiru hitz: lehena aditza da: isuri; eta beste biak izenak: xumetasuna eta esker ona. Lehenak egun horietan nik izan dudan jarrera adierazten du, hasieran ahalegin handia egin behar izan banuen ere. Eta bizitzako

ahalegin handia egin behar izan banuen ere. Eta bizitzako une askotan baliagarritzat jotzen dut. Batzuetan
ahalegin handia egin behar izan banuen ere. Eta bizitzako une askotan baliagarritzat jotzen dut. Batzuetan
ahalegin handia egin behar izan banuen ere. Eta bizitzako une askotan baliagarritzat jotzen dut. Batzuetan

une askotan baliagarritzat jotzen dut. Batzuetan aurreiritziek edo aurretiko ideiek baldintzatzen gaituzte, dena kontrolatu nahi dugu, denbora antolatu, esperientziak baztertu, beldurrak eta higuinak bizipenen aurretik jarri, blokeoei jaramon egin, besteren espektatibak bete edo gertaeren erritmoa ezarri. Hori hanka- sartzea da halako esperientzia batean. Beno, eta orokorrean! Indian ikasi nuen, edo, hobeki esanda, egiaztatu egin nuen onena begiak, ahoa, belarriak eta sudurra ondo zabaltzea, eta isurtzea dela. Gauzak gerta daitezen uztea, ezustekoak eta ustekabekoak baitaude. Horiek uki eta eragin gaitzaten utzi behar dugu. Gujaraten berriz utzi nion besteri ni gidatzen; bidaia ahalik eta gehien aprobetxatzen, ezeri ezetz esan gabe, oztoporik jarri gabe; lema kontrolatzen, baina korrontearen aurka joan gabe. Berdin zitzaion gelan zomorroak egotea, euria barra-barra egitea, ehun umek zapira jokatu nahi izatea edo herrixka galdu batean oilasko mina eskuz jar behar izatea. Besterik gabe, isuri egiten nintzen. Neure burua eramaten utzi nuen, aukera errepikaezinak ahalik eta gehien gozatzen, besteak beste: montzoipean ibili, berrehun umeri batera eskola eman edo burruntzali batekin dutxatu. Bigarren eta hirugarren hitzak jarrera nagusiak dira, eta horiexek hunkitu ninduten gehien adivasien gizartean. Ez dute azalpen handirik behar. Behartsuak dira, baina daukatena partekatu egiten dute. Etxe xumeetan bizi dira, lokatzez egindakoetan, baina gonbidatua erregea balitz bezala hartzen dute. Oinutsik ibiltzen dira futbolean, baina ez dute galtzen atzerritar bat euren taldean sartzeko aukera. Ikasleek erraztasun gutxi dituzten eskolan, baina ahalik eta gehien aprobetxatzen dituzte, eta euren ardurak onartzen dituzte. Nahikoa dute egunean platerkada bat arrozekin, eta inoiz ez dute irribarre bat eskaintzeko aukera galtzen. Eta horrek guztiak esker onekoa izatera narama. Bizitzan sekula ez dut hainbestetan esan “eskerrik asko”. “Ahbar”, kasu honetan. Bihotz-bihotzez”.

EDUKALBOAN // 5

India ezagutzeko proposamen pedagogikoa Jarraian aurkezten dugun proposamen pedagogikoa “Zure bizitza Indian”
India ezagutzeko proposamen pedagogikoa Jarraian aurkezten dugun proposamen pedagogikoa “Zure bizitza Indian”

India ezagutzeko

proposamen pedagogikoa Jarraian aurkezten dugun proposamen pedagogikoa “Zure bizitza Indian” erakusketari loturik
proposamen pedagogikoa
Jarraian aurkezten dugun proposamen pedagogikoa “Zure bizitza
Indian” erakusketari loturik dago.Erakusketa horrek gida
didaktiko osagarria du, eta gida horretan ikasleekin hainbat
unetan lantzeko jarduerak ageri dira:erakusketa bisitatu aurretik,
bitartean eta ondoren.
http://www.educacion.alboan.org/eu/materials/301

4 - 8 urte

Erakusketa bisitatzea gidariarekin

Hemendik atera da: Zure bizitza Indian

Beharrezko materiala: erakusketa, gida didaktikoa, mundu-mapa

Iraupena: 50 minutu

Garapena: Haurrek zentzumenak erabiliz bisitatuko dute erakusketa.Erakusketan zeharreko ibilbideari ekin aurretik, Indiari buruzko galdera hauek egingo ditugu:

- Zure ustez, nola bizi dira Indiako haurrak? - Zuek bezala eskolara joaten al dira?
- Zure ustez, nola bizi dira
Indiako haurrak?
- Zuek bezala eskolara joaten al dira?
- Zertara jolasten dira?
- Zer hizkuntza erabiltzen dute?
- Nolakoak dira haien
etxeak?
- India hurbil ala urrun
dago? (India kokatuko
dugu ikasgelan dugun
mapan)
urrun dago? (India kokatuko dugu ikasgelan dugun mapan) Bisita egin bitartean:ikasleek erakusketako irudiei

Bisita egin bitartean:ikasleek erakusketako irudiei begiratuko diete, musika entzungo dute, eta erakusketa osatzen duten objektuak ukitu eta usainduko dituzte.

Ibilbidea bukatu ondoren, taldea biribilean eseriko da, mandalaren gainean, eta erakusketan gustukoen izan dutenari, bitxia iruditu zaie- nari eta abarri buruz hitz egingo dute.Jarduera bukatzeko, elkarrekin mandala erraldoi bat marraztuko dute; ondoren, horma-irudi hori ikasgelara eramango dugu.

elkarrekin mandala erraldoi bat marraztuko dute; ondoren, horma-irudi hori ikasgelara eramango dugu. EDUKALBOAN // 6

EDUKALBOAN // 6

PROPOSAMEN PEDAGOGIKOAK 8 - 12 urte ! Heziketa-material gehiago aurkitu dezakezu http://www.educacion. alboan.org/eu
PROPOSAMEN PEDAGOGIKOAK
8 - 12 urte
!
Heziketa-material gehiago
aurkitu dezakezu
http://www.educacion.
alboan.org/eu
Zuzena ala okerra? Edota, erlatiboa?
web-orrian edo gure
egoitzaren batekin
harremanetan jarrita.
(2. or. IKUSI)
Hemendik atera da: Zure bizitza Indian. http://www.educacion.alboan.org/eu/activities/3259
Beharrezko materiala: erakusketa, gida didaktikoa
Iraupena: 50 minutu
Garapena: Bisitaldia hasi aurretik, taulen kopiak banatuko dizkiegu ikasleei, erakusketa ikusi bitartean bete dezaten.
Garapena: Bisitaldia hasi aurretik, taulen kopiak banatuko dizkiegu ikasleei, erakusketa ikusi bitartean bete dezaten.
Bisitaldia bukatzean, erantzunak taldean alderatuko dituzte, ondorioak bilduko dituzte, ikasi dugunak sortutako sentimenduak
adieraziko dituzte eta zalantzak argituko dituzte.
ZUZENA
OKERRA
ERLATIBOA
India herrialde pobrea da
Emakumeek ez dute eskubiderik Indian
Indiako legealdiak ez ditu babesten herritar guztiak
Indiako haurrek ezin dute ikasi, lan egiteko betebeharra dutelako
Kulturen arteko elkarbizitza baketsua izan da beti Indian
Adivasien komunitateetan, herrixkaren buru den eta erabaki guztiak
hartzen dituen pertsona bat dago
Adivasiak oihanean bizi dira, modu iraunkorrean
Kasten sistema jada ez dago indarrean Indian
Adivasien komunitateetan, ezkontzen direnean ohikoa da dotea
Adivasiak, batez ere, ehizari esker bizi dira
Warliarren artea kultura hinduaren parte da
Emakume adivasiak familia zaintzeaz arduratzen dira
12 - 16 urte Guztiontzako hezkuntza Hemendik atera da: Zure bizitza Indian Taldean, honako galdera
12 - 16 urte
Guztiontzako hezkuntza
Hemendik atera da: Zure bizitza Indian
Taldean, honako galdera hauen inguruan eztabaidatuko dute:
http://www.educacion.alboan.org/eu/activities/3262
Beharrezko materiala: erakusketa, gida didaktikoa
Iraupena: 50 minutu
Garapena: Erakusketa ikusi ondoren, ikasgelan tarte bat
hartuko dugu ikasleek ikusitakoa, ikasitakoa, ezagututakoa
eta abar parteka dezaten. Honako lotura hau egitea proposatzen
dugu: Indiari buruz jasotako informazioa eta pertsonek bizimodu
duina eta aukera ugari izan ditzaten hezkuntzak duen garrantzia.
Zergatik da garrantzitsua hezkuntza?
Zergatik daude munduan hezkuntza jasotzeko aukera maila oso
desberdina duten pertsonak? Zure ikaskideekin, idatzi bururatzen
zaizkizun arrazoien zerrenda.
Hemen ba al dago eskolara joan ezin daitekeen jenderik?
Zer egin dezakegu haur guztiek eskolara joateko aukera izan dezaten?
dezakegu haur guztiek eskolara joateko aukera izan dezaten? Hezkuntzaren Aldeko Mundu-Kanpainak zer den azaltzea
dezakegu haur guztiek eskolara joateko aukera izan dezaten? Hezkuntzaren Aldeko Mundu-Kanpainak zer den azaltzea

Hezkuntzaren Aldeko Mundu-Kanpainak zer den azaltzea proposatzen dugu, baita kanpaina horrek aurkezten dituen proposamenak deskribatzea ere, pertsona guztiek hezkuntza jaso dezaten.Kanpainari buruzko informazio

gehiago hemen: www.cme-espana.org

Saioa bukatzeko, taldea gonbidatuko dugu konpromisoa har dezan hainbat arrazoi direla medio mundu osoan zehar eskolara joan ezin diren pertsonekin edo kalitatezko hezkuntzarik jaso ezin duten pertsonekin.Ikasle guztiak anima- tuko ditugu Indiari buruz eta herrialde horretan hezkuntza jasotzeko aukerei buruz ikasi duten guztia ingurukoekin partekatzera.

EDUKALBOAN // 7

!
!
! ELKARRIZKETA Material guztiak ALBOAN -en Baliabide Zentroan “Indian espiritualtasunak dena blaitzen du” Malen

ELKARRIZKETA

Material guztiak

ALBOAN-en

Baliabide Zentroan

! ELKARRIZKETA Material guztiak ALBOAN -en Baliabide Zentroan “Indian espiritualtasunak dena blaitzen du” Malen

“Indian espiritualtasunak dena blaitzen du”

Malen CarasaNuestra Señora de Begoña, Jesuitak Indautxu ikastetxeko DBHko 4. eta 2. mailako Historia eta Euskara irakaslea da.Duela gutxi India BizIra ekimenean (argitalpen honetan bertan eman dugu horren berri) hartu du parte.Hezkuntza arloko 11 lagunek osatutako taldeak otsailean eman zion hasiera prozesuari, eta 2015eko udan lau astez egon ziren Indian.

aurkitu daitezke:

centroderecursos.alboan.org/eu edo gure egoitzaren batekin harremanetan jarrita. (2. or. IKUSI)

Kulturartekota-

sunari buruzko baliabideak

“Harrera: iritsi berriak diren ikasleei laguntzea” Francesc Carbonell Donostia: Gakoa, 2012

“Harrera: iritsi berriak diren ikasleei laguntzea” Francesc Carbonell Donostia: Gakoa, 2012

“Mundua jolasean:

“Mundua jolasean:

5 kontinente, 25 jolas, 25 tailer” Bilbao: Urtxintxa Eskola, 2005

 

“Alexen bizitza:

Bilbao: Urtxintxa Eskola, 2005   “Alexen bizitza: guztiok etorkinak gara” Bilbo: EDEX, 2011 Nolatan animatu

guztiok etorkinak gara” Bilbo: EDEX, 2011

Nolatan animatu ziren India BizIra proiektuan parte hartzera?

Egia esan behar badut, India BizIraz hitz egiten entzun nuen, ez nuen inolako zalantzarik izan. Nik banuen eskarmentua nazioarteko boluntariotza arloan, Latinoamerikan, Afrikan eta Ekialdeko Timorren.Uste dut oso garrantzitsua dela beste errealitate batzukzuzenean ezagutzea eta bizitzea.

Nolakoa izan da esperientzia?

Bhilodara bidaiatu nintzen beste irakasle batekin.Hiri hori Gujeraten iparraldean dago, Rajastanekin mugatik hurbil.Han, jesuitek zuzentzen duten mutilen barnetegi batean izan ginen eta María Inmaculada ahizpen nesken beste barnetegi batean.Halaber, San Xabier ikastetxea ezagutu genuen.

Aste horietan, han lan egiten dutenekin partekatu genituen eguneroko bizitzako zereginak. Esperientzia oso ona izan da, nahiz eta zailtasun handi batekin egin genuen topo:

neska-mutilek Gujeratizhitz egiten zuten, eta ingelesez oso gutxi. Azkenean, jokoen eta jarduera ludikoen bidez, beti lortzen genuen konektatzea.

Gainera, Bhilodan proiektu bat ezagutzeko aukera izan genuen: kooperatibetan antolatuta dauden emakumeekin egiten dute lan.Aurrezten, euren kasa moldatzen eta independenteagoak izaten ikasi dute.Egun batean, herrixketako batzuk ezagutu eta euren istorioak entzun genituen.Askok zioten kooperatiban sartzeak bizimodu berria ekarri diela.

zioten kooperatiban sartzeak bizimodu berria ekarri diela. Indian eginiko egonalditik, zer ekarri duzu? Esperientziak

Indian eginiko egonalditik, zer ekarri duzu?

Esperientziak inoiz ez zaitu berdin uzten.Itzuli nintzenean, behin eta berriro zetorkidan burura emakumeen egoera latza; ondoren, kasten sistemaren bidegabekeria eta, luzarora, espiritualtasunaaukeratuko nuke, nahiz eta deskribatzen hasteko gai ere ez naizen.

nuke, nahiz eta deskribatzen hasteko gai ere ez naizen. “Nairobitarra. Mundua ezagutzeko jolasa” Lasarte: Argia

“Nairobitarra. Mundua ezagutzeko jolasa” Lasarte: Argia

Itzultzean, nola txertatu duzu han bizitakoa?

Indiako espiritualtasunak dena blaitzendu, leku guztietan dago, eta hemengo klaseetara itzultzean, konturatu nintzen gure ikasleak zein urduri egoten diren askotan.Beraz, eskolahasieran bost minutu ematen ditut, denok lasaitzeko.Denboraldi batean proba egin genuen, eta askok aitortu zituzten lasaitzearen onurak.

Gainera, Ankur esperientzian (Indiarekin topaketa Xabierren) ere parte hartu dut. Hiru eguneko bizi-esperientziaren bidez, ikasleek batzuetan urrutikoa den errealitate batera hurbiltzea lortzen dute.Esperientziak horrek beste modu batera ikasarazten die, eta uste dut orain bidegabekeriak identifikatzeko gaitasun handiagoa dutela eta egoera horiek aldarazteko inplikatu egingo direla.

EDUKALBOAN // 8

IKASGELAN ERABILTZEKO PREST!

IKASGELAN ERABILTZEKO PREST! Nola hurbildu Indiako errealitatea nire ikastetxera? Ekintza-proposamen zehatzak, praktikoak

Nola hurbildu Indiako errealitatea nire ikastetxera?

Ekintza-proposamen zehatzak, praktikoak eta benetakoak aurkeztuko dizkizugu. Ekintza horiek talde txiki batean, ikasgelan edo ikastetxe osoan antolatu eta partekatu, errepikatu zein praktikara eraman ahalko dituzu. Ekin lanari eta aktibatu zure ikastetxea!

Jarraian aurkezten dizugun ekimena Ankurren (Xabier, Nafarroa) bizi izaten dugun esperientziari lotua dago; horri esker, ikasleak hiru egunez Indian eta hango bizimoduan murgilduko dira. Bizipenak eta prozesuak oinarri dituen proiektu hau ikastetxean bertan hasten da,

Indiako errealitatea ezagutzeko diziplinarteko lan baten bitartez; ondo- ren, Xabierretik igaroko dira ikasleak eta herrialde horretako hainbat kultura, erlijio, pertsona eta testuinguru ezagutuko dituzte. Bukatzeko, eskolara itzuliko dira, eta ikasitako guztia ingurukoei azalduko diete.

Fitxa teknikoa (taldearen datuak eta ekintzaren azalpen labur bat): Taldearen izena: Taldekide-kopurua: Ekintza:
Fitxa teknikoa
(taldearen datuak eta ekintzaren azalpen labur bat):
Taldearen izena:
Taldekide-kopurua:
Ekintza:
Eredua:
Eskolan Aste Indiarra antolatzea. Udaberriari ongietorria ematen dion ospakizuna, “Holi” jaialdia,
aprobetxatuz, gure taldearekin hainbat jarduera antolatuko ditugu sentsibilizatzeko, informazioa
emateko eta dirua biltzeko; horrela, Indiako errealitatea ezagutuko dugu eta herrialde horri
laguntzeko proiektu batean inplikatuko gara.

Nola jarriko gara martxan 7 urratsetan?

(Ekintza antolatzea)

Eredua: Proposamena zertan datzan zehaztea, Indiako errealitatea nola ezagutarazi dezakegun pentsatzea, eta hori
Eredua:
Proposamena zertan datzan zehaztea, Indiako
errealitatea nola ezagutarazi dezakegun pentsatzea,
eta hori “Holi” jaialdiaren testuinguruan nola
kokatu erabakitzea.
1. urratsa Ekintza planifikatzea Lehenik eta behin, zer egin nahi duzuen erabaki behar duzue. Interesgarria
1. urratsa
Ekintza planifikatzea
Lehenik eta behin, zer egin nahi duzuen erabaki behar duzue.
Interesgarria litzateke aurretik prozesu bat gauzatzea,
talde gisa. Aurretiko prozesu horretan, prestakuntza-saioak
eta topaketak egin daitezke, ekintza hori zergatik egingo
duzuen hausnar dezakezue, eta ekintza horren bitartez lortu
nahi dituzuen helburuak zehaztu ditzakezue.
2. urratsa
Antolatzea
Urrats honetan, ekintzaren xehetasunak ahalik eta gehien
zehaztu behar dira. Horretarako, erantzun honako galdera hauei:
Zer? Noiz? Non? Zer material beharko dugu?
Noren laguntza izango dugu? Baimenik eskatu behar
al dugu? Zer ordutegi? Nor gara?
Baimenik eskatu behar al dugu? Zer ordutegi? Nor gara? Eredua: Aste horretan zer jarduera egingo ditugun
Eredua: Aste horretan zer jarduera egingo ditugun erabakitzea. Hona hemen zenbait proposamen eta ideia: P
Eredua:
Aste horretan zer jarduera egingo ditugun erabakitzea.
Hona hemen zenbait proposamen eta ideia:
P “Zure bizitza Indian” erakusketa eskolan jartzea, ikasleek
eta haien senideek bisitatu ahal izan dezaten (dirua biltzeko
ekintza izan liteke, sarrera sinboliko bat ordaintzeko eskatuz).
P Zineforuma antolatzea eta Indiako film bat ikustea (sarrera
sinboliko bat ordaindu beharko da).
P Aste hasieran ikasle eta senide guztiei zuzenduriko hitzaldi
bat antolatzea. Hitzaldi horretan, guk gonbidatutako pertsona
batek Indiako errealitateari eta ekonomikoki lagunduko dugun
proiektuari buruzko informazioa emango digu.
P Astea bukatzeko, ospakizuna egingo dugu: “Holi” jaialdia
jolastokian. Jaialdiaren egunean, Indiako hainbat
kultura-adierazpen landuko dituzten tailerrak antolatuko
dira, hauek, besteak beste: kometak egitea, hennarekin
marraztea, jostea, dantzatzea

EDUKALBOAN // 9

IKASGELAN ERABILTZEKO PREST!

IKASGELAN ERABILTZEKO PREST! Eredua: 3. urratsa Lanak banatzea Jarduera bakoitzeko arduradunak izendatzea: kontuan
Eredua: 3. urratsa Lanak banatzea Jarduera bakoitzeko arduradunak izendatzea: kontuan hartu behar da jendea behar
Eredua:
3. urratsa
Lanak banatzea
Jarduera bakoitzeko arduradunak izendatzea: kontuan
hartu behar da jendea behar dela aurretiko prestaketa-
lanak (gelak erreserbatzea, erakusketa muntatzea,
tailerretako materiala biltzea, sarrerak prestatzea
)
Oso garrantzitsua da lan zehatzen zerrenda prestatzea; jarduera
bakoitzaren aurretik, gauzak antolatu, prestatu, materiala bildu
eta beste hainbat lan egin behar dira, eta hori kontuan hartu eta
planifikatu egin behar da. Lan bakoitza banatu egin behar dugu,
eta pertsona bakoitzari zeregin edota ardura bat esleitu
egiteko, bai eta exekuzio-unerako (erakusketaren bisita
gidatua, sarrerak kobratzea, tailerrak dinamizatzea,
hitzaldia prestatzea
)
zein amaierarako (gela aurkitu
dugun moduan uztea, tailerretako materiala biltzea,
erakusketa gordetzea
)
ere.
Eredua:
4. urratsa
Gure kasuan, hau proposatzen dugu: ekintzak astebete
irautea, eta aste horretan zehar hainbat pertsonarentzako
jarduerak antolatzea.
“I” (India) eguna
Planifikatu dugun ekintza martxan jartzeko unea da. Prestatu
dugun guztia garatu behar dugu, planari jarraitu behar diogu eta
prest egon behar dugu ezustekoei aurre egiteko; oso garrantzi-
tsua da malguak izatea eta egokitzeko gaitasuna edukitzea.
“I” asteari hasiera emateko, motibazio-hitzaldi bat egingo da.
Aste osoan zehar, egunero, erakusketa zabalik egongo da eta
zineforuma antolatuko da. Bukatzeko, “Holi” jaialdiaren
egunean, tailerrak egingo dira, eta, aldi berean, udaberriari
ongietorria egingo diogu.
5. urratsa
Ebaluatzea eta ospatzea
Urrats hau oso garrantzitsua da eta bi zatitan banatzen
dugu, nahiz eta bi zati horiek bateratzea ere posible den.
Urrats honetan, prozesuari hasieratik begiratuko diogu,
eta urratsez urrats aztertuko dugu; horrela, gure arrakastak
eta hobetu beharrekoak ikusiko ditugu.
Garrantzitsuena, dena den, lortu duguna ospatzea da.
Eredua:
6. urratsa
Zabaltzea
Funtsezkoa da ekintza bukatu ondoren talde osoa
biltzea. Bilera horretan, jarduerak nola atera diren aztertu,
ahulguneen inguruan hausnartu eta erdietsitako lorpenak
ospatuko ditugu. Halaber, ekimenean parte hartu duten
pertsonei jakinarazi beharko diegu zenbat diru bildu du-
gun, eta gogoraraziko diegu diru hori zein
lankidetza-proiekturi emango zaion.
Eredua:
Egin dugun lana ezagutarazi behar dugu, hedatu eta partekatu
egin behar dugu, eskolan zein sarean zabaldu. Hala, jende
gehiago batuko zaio gure proiektuari, edo jende gehiago
animatuko da haien eskoletan antzeko ekintzak, edo baita
ekintza bera ere, egitera.
Ikasleek Ankurren bizi izan duten esperientziari
loturiko jarduera bat denez, taldeko kideei proposa
diezaiekegu datorren urtean esperientzian parte
hartuko duten ikasleekin hitz egin dezatela.
7. urratsa
Hona hemen jarduera ezagutarazteko beste bide
batzuk: esperientzia Edukalboan webgunera igotzea:
Berriro hastea
http://edukalboan.alboan.org/eu/hezitzeko-esperientziak/,
edo esperientzia gure Gazte Sarearen Facebook orrian
partekatzea: http://bit.ly/red-jovenes-alboan.
Eta une honetan
berriro hasteko edo mundu bidezkoago
bat lortzeko lanari eusteko unea iritsi da.
Bidean aurrera goaz!

EDUKALBOAN // 10