Está en la página 1de 11

HIZKUNTZA –GIZARTE ARLOKO OINARRIZKO

PROGRAMAZIOA
1.HELBURUAK
2.HAINBAT ALDERDI METODOLOGIKO
3.ARLOAREN ANTOLAKETA BLOKEKA
4.PROGAMAZIOA PROIEKTUKA
5.EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1.HELBURUAK

1.-Ahozko eta idatzizko mezuak ulertzea, bere ezaugarriak komunikazio egoera


ezberdinetan antzemanez eta erabilitako hizkuntza-mekanismoei buruz hausnartuz.

2.-Ahoz zein idatziz koherentziaz eta zuzentasunez adieraztea, komunikazio-egoera


desberdinei dagozkien baliabideak behar bezala eta autonomiaz erabiltzea.

3.- Irakurmena eta idazmena, adierazpena eta ulermena hobetzeko tresna gisa, eta kultur
aberaskuntzarako eta bakoitzaren gozamenerako bitarteko gisa ulertzea.

4.Hizkuntza, ikasketa berriak eskuratzeko, errealitatea ulertu eta ikuspegi kritiko batetik
aztertzeko, pentsamendua egituratu eta garatzeko, eta norberaren jarduera arautzeko
tresna gisa erabiltzea.

5.-Norbere burua eta norbere ezaugarri eta aukeren irudi egokia osatzea, ahalegintzea
eta zailtasunak gainditzea ongietsiz.

6.Gizarte garaikideen ezaugarri diren mekanismo, balio eta sinesmen-aniztasuna


ulertzea, bizi den komunitateena bereziki, eta norbanakoaren eta taldearen eskubideen
ezagutza eta erabilera gizartea arautzeko tresna gisa ulertzea.

7.Gure gizartearen izaera eleanitza eta kultur aniztasuna herrien eta gizabanakoen
aberastasun gisa ulertzea, estereotipoak gaindituz eta beste kulturekiko eta gureekin bat
ez datozen iritziekiko interes, tolerantzia eta errespetuzko jarrera erakutsiz, haiei buruz
jarrera kritikoa izateari uko egin gabe.

8.Kultur eta natur ondarea egoera sozial eta historiko baten adierazpide eta erakusgarri
gisa ulertzea, eta eredu adierazgarrienetako batzuk interpretatzea, zaindu eta hobetzeak
dakarren onuraz konturatuz eta norberaren gozamenerako iturritzat hartuz.

9.-Inguruneko arazo esanguratsuei buruz ikerlan errazak burutzea, bakarka zein taldeka,
ikerketen teknikak eta oinarrizko prozedurak erabiliz eta eztabaidak egitea jarrera
eraikitzaile, kritiko eta tolerantziazko batetik, bakoitzak bere iritzi eta proposamenak
arrazoituz eta ikuspegi-aniztasuna onetsiz.

10.- Iturburu ezberdinetatik, egungo komunikabideetatik batik bat, ahozko zein ikono,
estatistika, kartografia... bidezko informazioa lortu eta interpretatzea. Informazio hori

1
modu autonomoan landu, dituen mezuekiko jarrera kritikoak azalduz, eta era antolatuan
eta ulertzeko moduan komunikatzea.

11.- Giza taldeek espazioa erabiltzean eta naturaren baliabideak ustiatzean bizi diren
lurraldearekin ezartzen dituzten elkarrekintzak maila desberdinetan identifikatu eta
aztertzea, elkarrekintza horiek dakarten ondorio ekonomiko, sozial, politiko eta
ingurugiroari dagozkionak aztertzea.

12.- Gertakari politiko, ekonomiko, sozial eta kulturalen artean gertatzen diren
elkarrekintzak identifikatu eta aztertzea. Halaber, gizabanakoek, gizon-emakumeek,
gizartean duten egitekoa zein den ere bai, gizarte hauek etorkizunean luzatzen diren
aldaketa-prozesu luze eta korapilatsuen emaitza direla ulertuz.

AURREKO HELBURUETAN TXERTATUTA GERATZEN DIRA GIZARTE ETA


HIZKUNTZETAN BETE BEHARREKO HELBURU HAUEK
-Gizakien gizarte dimentsioa ulertzea: balioak, eskubide eta betebeharrak, aniztasuna,
demokrazia... Gizartearen ezaugarri sozio-ekonomikoak, ingurugirokoak, geografikoak,
ondarea...
-Hainbat iturritako informazioa aztertzea. Informazioa erabiltzea (iturri desberdinetatik)
eta ikerketa metodoak erabili.
-Prozesu sozial, historiko eta geografikoei buruzko ezagutza eraikitzea.
-Trebetasun linguistiko- komunikatiboak garatzea, hainbat testuingurutan eta
helburuekin. Horretarako ulertzea eta sortzea.
-Era berean, hausnarketa linguistikoa egin: komunikazio egoera, testu- egitura,
funtzionamendua.
-Prozedura linguistiko- komunikatiboen ikaskuntza

2.HAINBAT ALDERDI METODOLOGIKO

-Proiektutan egituratu.
-Ikerketa- metodoak erabili: hipotesiak egin, prozesu bat jarraitu, ebaluatu emaitzak.
-Gaiak aukeratu kontutan izanik, esanguratsua dela gaia, aktualitatearekin lotzen dela,
funtzionala dela.
-Teknologia berrien erabilerak garrantzia dauka, euskarri digitalean hainbat material oso
egokia dagoelako, euskarri honek eskaintzen dituen abantailekin: koloretako argazkiak,
itxura erakargarria...

HIZKUNTZA

Proiektu hauen garapenean zehar agertzen diren konstanteak: eduki linguistikoen


progresioa, irakurketari dagokion zeregina, testuak sortzeari eman zaion garrantzia eta
komunikabideen presentzia...

PROIEKTUA TESTU IRAKURKETA HIZKUNTZARI KOMUNIKA


MOTA BURUZKO BIDEAK
HAUSNARKETA

2
1.HARREMANAK narrazioa Beldurrezko Testu- gramatika
HASTEN kontakizunak
2.NOR GARA deskribapena Kontakizun Sintaxia
biografiakoak
3.HIRIA azalpena Zientzi Kategoria
fikziozko gramatikalak
kontakizunak
4.EL AMOR
COMO CENTRO
DE INTERÉS

GIZARTE
Informazioa lantzea

Gizarte ikerketarako teknikak

Ondarea

Ekonomia eta garapena

Gaurkotasun arazoak

Historia garaikidea

Gizarte eta espazio ingurunea

Ondarea

Politika eta gizarteko antolamendua

Proiektu hauen garapenean zehar agertzen diren konstanteak: ikerketa- teknikak,


informazioaren tratamendua, gaurkotasun arazoak, ikaslearen gizarte eta espazio-
ingurunearekiko gertutasunezko arazoak (historia garaikideko gertakizunak, gure
gizartearen politika eta gizarte antolamendua, egitura ekonomikoak eta ekoizpen-
kontsumo egiturak, ondarea).

3.ARLOAREN ANTOLAKETA BLOKEKA

1.BLOKEA: KULTURA, HIZKUTNZA ETA GIZARTEA

Eduki kontzeptualak
1.Sistema linguistiko eta soziokulturalen aberastasuna eta aniztasuna.
-Genero sistema, gizarte egitura, lengoia, mitoak, erlijioa, folklorea, artea...
-Egungo mendebaldekoak ez diren kulturak gure inguruan.
-Kultur aniztasuna Euskal Herrian (maileguak, akulturazioa, berreraikuntza...)
-Harremanetan dauden hizkuntzen harremanak: eleaniztasuna, dialektoak...

2.Lengoaiak, kulturak eta komunikazioa

3
-Egungo komunikabide desberdinak: prentsa, irratia, telebista... Iritzia sortzeko duten
eragina, beren hizkuntzaren ezaugarri berariazkoak...
-Literatur lengoaia: generoak eta ezaugarriak.
-Lengoaia artistikoa: arte plastiko eta ikusmenezkoak egun.

Prozedurazko edukiak
-Hizkuntzen arteko harremanetatik sorturiko fenomenoak errekonozitu.
-Euskal Herriko eta Espainiako dialektoak kokatzen jakin.
-Gertuko inguruneko sistema soziokulturalaren ezaugarriak identifikatzen eta
analizatzen jakin.
-Euskal Herriko gutxiengoren baten integrazioa aztertzen jakin.
-Komunikabide desberdinek gerakari berdinei buruz ematen duten kontakizun eta
iritzien azterketa.
-Ikasleek beren ingurunean dituzten komunikabide arruntenen identifikazioa eta
ezaugarriak ematea.
-Norberaren kulturarekiko desberdina den kultura bati buruzko lana egitea.
-Garai desberdinetako artelanen analisi konparatiboa.
-Arte garaikidea gizarte aniztasunaren isla bezala aztertu.
-Euskal gizartea eta beste gizarte baten arteko konparaziozko analisia.
-Ikustentzunezko dokumentuen analisia eta interpretazioa.
-Literatur adierazpenen analisia, bere elementu bereziak kontutan hartuaz.

Jarrerazko edukiak

-Talde lana baloratu.


-Euskal Herria eta Espainiako kultura eta hizkuntza aniztasuna positiboki baloratu.
-Hizkuntza baloratu.
-Sineste eta iritzi desberdinen aurrean jarrera kritikoa eta tolerantea erakutsi.
-Elbarritu edo ezinduekiko errespetua, bereziki beren adierazpen moduen balorazioa
eginez.
-Ongi informatuta egoteko interesa eta komunikabideekiko postura kritikoa, bereziki
publizitatearekiko.
-Mendebaldeko kulturaren lorpenak baloratzeko jarrera.
-Kultura adierazpenen errespetua eta balorazioa.
-Aniztasunaren balorazio positiboa, eta desberdinekiko enpatiazko jarrera.
-Pertsona bakoitzaren aukera etikoekiko errespetua.
-Inguruneko ondasun historiko eta artistikoa baloratzeko jarrera.

II BLOKEA: AHOZKO ETA IDATZIZKO KOMUNIKAZIOA

Kontzeptuzko edukiak
1.Ahozko zein idatzizko testua, bere erabilera arlo desberdinetan.
-Komunikazio egoera.
-Testuaren antolaketa.
-Ezaugarri formalak: morfosintaxia, lexikoa.

Prozedurazko edukiak

1.Informazioaren bilaketa eta tratamendua


-Iturri desberdinak erabili hizkuntza konpetentziak garatzeko.

4
-Irakurketa desberdinen irakurketa.
-Teknika desberdinen erabilera: azpimarratu, laburtu...
-Klasifikazio modu desberdinen erabielra.

2.Ulermenerako eta azalpenerako prozedurak


-Testuingurua eta igorlea.
-Testu iruzkinak.
-Testu desberdinen analisi eta ulermena.

3.Produkzioa eta komunikazioa


-Idatzizko testuen ekoizpen egokia.
-Debate, entrebista...
-Testuak errebisatu.
-Testuak ekoitzi aurretik planifikatu.
-Entzun eta ikusitakoaren analisi eta sintesia.

Jarrerazko edukiak
-Hizkuntzaren balorazioa
-Hartueman komunikatiboa arautzen duten arauekiko balorazio positiboa.
-Hizkuntzaren diskriminaziozko egoerekiko jarrera kritikoa.
-Irakurketarekiko interes eta gustua.
-Idatzizko testuak duen garrantziaz jabetzea.
-Norberaren idatzizko informazio iturrietatik informazioa bereganatzeko konfiantza.

III BLOKEA: ANTOLAKETA SOZIOEKONOMIKOA ETA ESPAZIOAREN


ERALDAKETA

Kontzeptuzko edukiak
1.Ingurumena eta bere kontserbazioa.
-Biosferaren arazo globalak.

2.Errekurtsoak eta beren ustiapena.


-Euskal Herriko nekazal inigurunea.
-Industria: lehengaiak eta energia. Euskal Herria, Espainia eta Europako industri
espazioak.
-Hirugarren sektoreko jarduerak.
-Inguruneko arazo ekonomikoak.

3.Antolaketa ekonomikoa eta lanaren mundua:


-Etxeko lana eta lan produktiboa. Enpresa, antolaketa, lan harremanak...
-Merkatua: produkzioa eta kontsumoa, paroa, Iparra eta Hegoa...

4.Biztanlegoa eta errekurtsoak:


-Demografiako oinarrizko kontzeptuak.
-Euskal Herria, Espainia eta munduko oinarrizko arazo demografikoak.
-Errekurtsoen partiketa ez berdintasunezkoa eta loturiko arazoak. Espazioare antolaketa
eta urbanizazioa eta honekin loturiko arazoak.

Prozedurazko edukiak

5
1.Arazoak eta hauek erantzuteko hipotesiak formulatu:
-Aipaturiko gaiei buruzko arazoak formulatu eta hauek azaltzeko eta soluzionatzeko
hipotesiak bideratu.

2.Informazioaren bilatze eta trataera:


-Plano eta mapen irakurketa eta interpretazioa.
-Behaketa bidez datuak bereganatu.
-Grafiko, diagrama eta zenbaki taulak irakurri, interpretatu eta egin.
-Estatistikaren erabilera oinarrizkoa ingurunea azaltzeko.
-Iturri desberdinetatik, komunikabideetatik nagusiki, lanaren munduko eta beste arlo
batzuetako informazioa bereganatu.

3.Azalpenezko prozesuak:
-Kausa eta ondorioen analisia.
-Informazioaren analisi egokia.
-Ikerketa eta lan txikiak egitea gai desberdinei buruz argibideak aurkitzeko.
-Arazoen kausen artean faktore desberdinak bereiztea eta analisatzea.

4.Komunikazioa
-Ikerketen aurkezpen egokiak egitea.

Jarrerazko edukiak
1.Ezagutzari buruzko jarrerak:
-Jakin-mina ingurunea ulertzeko.
-Interesa gure garaiko tendentzia ekonomiko eta demografikoak ulertzeko.
-Sektore sozial ezberdinak ezagutzeko interesa.

2.Tolerantzia, enpatia eta solidaritatea:


-Errekurtsoak arrazionalki aprobetxatzearen beharraz ohartzea.
-Solidaritate eta enpatia pobrezia sufritzen duten pertsonekiko.
-Emakumearen gizarte parte hartzeaz ohartzea.

3.Partehartzearekin loturiko balioak


-Jardueretan parte hartzeko jarrera.

V. BLOKEA: EGUNGO ERKUNDE SOZIAL, POLITIKOAK ETA KULTURALAK

Kontzeptu edukiak
1.Oinarrizko kontzeptu batuk: kausa anitzak, historia enpatia, aldaketa eta
kontinuitatea...

2.Egungo gizarte historikoak:


-Eraldaketa politikoak, ekonomikoak, kulturalak eta sozialak Euskal Herrian.
-XX mendeko konflikto politiko eta sozialen hurbilketa (Mundu Gerrak, Errusiar
iraultza...).
-Euskal Herria eta Espainia XX mendean (Monarkia, errepublika...).

3.Espazio eta botere politikoa:


-Egungo erregimen politiko nagusiak: demokraziak, sistema autoritarioak, diktadurak...
-EAEko eta Espainiako erakunde politiko nagusiak.

6
-Europar Batasunaren prozesua.
-XX mende aldakorreko konflikto baten ikerekta.

4.Konfliktoa eta hiritarren partehartzea:


-Hiritarren partaidetza, alderdi politikoak, sindikatuak, ONGak eta bestelako
erakundeetan.
-Desberdintasunak, gizarte arazoak eta konfliktoak.
-Egungo proiektu etiko batzuen analisia: giza eskubideak, bakezaletasuna, feminismoa,
antimilitarismoa, ekologismoa...

Prozedruak
1.Arazoen eta hipotesien formulazioa.
2.Informazioaren bilatze eta trataera.
3.Azalpenezko prozedurak.
4.Komunikazioa.

Jarrerazkoak
1.Ezagutzaren inguruan
2.Tolerantzia, enpatia eta solidaritatea.
3.Partehartzearen inguruan.

4.PROGAMAZIOA PROIEKTUKA

EUSKO JAURLARITZAK ARGITARATUTAKO PROGRAMAK

1.Ikasturtean 2.Ikasturtean

-Harremanak hasten. -Hiritarra naiz.


-Nor gara. -Mundu gatazkatsua.
-Ingurunea aztertzen. -Ekoizpena eta kontsumoa.

BIZKAIKO BERRITZEGUNEA

1.Ikasturtean 2.Ikasturtean
-Gizarte eta kultura aniztasuna. -Ikusmugak zabaltzen.
-Hiria historian zehar.
-XXI mendeko erronkak.

BI MATERIALAK KONTUOTAN HARTUAZ PROPOSATURIKO PROGRAMA

1.Ikasturtean 2.Ikasturtean
-HARREMANAK HASTEN. -Gizarte eta kultur aniztasuna: erlijioak eta
(Musikaren historiari buruz, zinearen hizkuntzak.
historia, telebistaren historia...).

7
-Ikusmugak zabaltzen.
-Nire ingurunea ikertzen: HIRIA
-XXI mendeko erronkak (3. proiektuko
-Nor gara? BIOGRAFIA (txertatu barnean, ekonomia eta politikako edukiak txertatu).
El amor como centro de interés)

I IKASTURTEA

1.EBALUAKETA: HARREMANAK HASTEN

Azalpen testua
Inkestak
Gaur egungo gizartea
Iritzi testuak
Musikaren historia, telebistaren, zinearen, irratiaren historia barnean txertatuko
genuke.
XX mendeko gertakari nagusi batzuk.
Amaierako Proiektua: Norberari buruzko txosten bat, norberaren gustuak eta
ezaugarriekin.

http://www.telefonica.net/web2/isidrovidal/mi%20wq/WebQuest.htm

2.EBALUAKETA: HIRIA

Erdi Aroa (sakon)


XVIII eta XIX mendeak (sakon)
http://www.phpwebquest.org/euskera/wq2/webquest/soporte_tabbed_w.php?id_activida
d=156&id_pagina=1

XX mendea (gainetik)
Informazio testuak: laburpenak, eskemak...
Amaierako Proiektua: Donostiari buruzko txoten turistiko modukoa.

3.EBALUAKETA:NOR GARA?

Deskripzioa eta narrazioa


XX mendeko historia, Espainian: Gerra zibila
Txertatu bertan El amor como centro de interés.
Inkesta.
Azalpen testua.
Amaierako Proiektua: Aitona- amona edo gurasoen biografia bat.

http://www.educa.aragob.es/ryc/wq/GuerraCivil/index.htm

http://nogal.mentor.mec.es/~lbag0000/html/biogra_1.HTM

8
2.IKASTURTEA

1.EBALUAKETA: GIZARTE ETA KULTUR ANIZTASUNA: ERLIJIOAK ETA


HIZKUNTZAK

Argudio testua
Azalpen testua
XX mendea: erlijioak
Euskal Herria eta Espainiaren historia (erlijioaren ikuspuntutik).
Inkesta
Amaierako Proiektua: Erreportaje bat... (euskarria aukeran dago, baina digitala izatea
ongi legoke, Powe Point, edo Web gune bat, Web Quest bat jarraituz...). Objektiboa eta
subjektiboaren arteko testu mota.

2.EBALUAKETA: IKUSMUGAK ZABALTZEN

XVI eta XVII mendeak


Koadroaren analisia.
Artearen historia.

3.EBALUAKETA: XXI MENDEKO ERRONKAK

Argudio testua
Azalpen testua
Egungo zientziaren oinarrizko kontzeptu batzuk.
Politika oinarrizko kontzeptuak.
Ekonomia oinarrizko kontzeptuak.

5.EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1.Mota ezberdinetako idatzizko zein ahozko testu esanguratsuen funtsezko ideiez eta
helburuez jabetzea, edukien laburpenak egin eta hizkuntz osagaien funtzionamenduari
buruz gogoeta eginez.

2.Ikasleen hurbileko erabilera eremuko eta mota ezberdinetako ahozko zein idatzizko
testuak sortzea, aurretiaz erabakitako komunikazio-egoera batera egokituz, edukia
egituratuz eta zuzentasun-irizpideekin bat etorriz.

3.Irakurmenaren bidez beren interesentzako garrantzitsua den informazioa lortzea eta


irakurtzeko ohitura norberaren gozamenerako iturri gisa ulertzea

4.Gai berari buruz informazioa iturri ezberdinetik lortu eta aukeratzea, era kritiko eta
autonomoan aztertzea, informaziozko edukiak eta norberaren iritzia biltzen dituen
laburpen batean uztartuz, eta, modu ordenatuan, ulergarrian eta aurretiaz erabakitako

9
egitasmo bati jarraiki, azalpenak adierazi eta emaitzak komunikatzeko prozedura
egokiez baliatzea.

5.Hizkuntza/gizartea esparruko hiztegi egokia eta funtsezko kontzeptuak komunikazio-


egoera ezberdinetan erabiltzea, adierazpide diskriminatzaileak, iraingarriak eta
baztertzaileak saihestuz.

6.Euskal Herriaren eta Espainiaren egoera soziolinguistikoari buruzko oinarrizko


berezitasunak deskribatzea, beren izaera eleanitza adierazpide soziokultural gisa ulertuz
eta errespetatuz.

7.Hurbileko ondareko adierazpide esanguratsuak identifikatu eta aztertzea, norberaren


eta taldearen gozamenerako iturri gisa ulertzea, eta berau gorde eta hobetzen laguntzen
duten hainbat arau onartzea.

8.Eguneroko bizitzako auzi gatazkatsuei eta egungo munduari buruz ikerketa


deskribatzaile erraza egitea, bakarka eta taldean, eta zuzeneko ikerketa-teknikak
erabiliz, eta emaitzak era sintetiko eta arrazoituan komunikatzea.

9.Bizi den gizartearen oinarrizko ezaugarri, balio eta sinesmenak identifikatu eta,
inguruneko kasu zehatzetatik abiatuz, gizarte garaikidetakoekin erkatzea, beren
bilakaera aztertu, kultur aniztasuna aberastasun gisa ulertu eta genero, sexu eta abarreko
estereotipo kulturalak gaindituz.

10.Pil-pilean dagoen nazioarteko krisialdi edo gatazka bat aurkitu eta aztertzea,
komunikabideak erabiliz nagusiki, iturburua, parte hartzen duten eragileak, interesak,
ondorioak ... zeintzuk ote diren arakatuz, baita alderdi politiko, ekonomiko, sozial,
kultural eta ingurugiroari dagozkionekiko harremanak zeintzuk diren ere, ondorioak
jasaten dituztenekiko elkartasuna adierazi eta bakea babesteak eta gatazkak bakebidez
eta elkarrizketaren bidez konpontzearen aldeko jarrerak onetsiz.

11.Gizarte-zientzietako oinarrizko kontzeptuetako batzuk (aldaketa iraunkortasuna,


diakronia eta sinkronia, kausa aniztasuna, egitura eta egoera, enpatia historikoa...)
gertaera historiko eta sozial zehatzekin harremanetan ulertzea

12.Egungo munduaren funtzionamendua eta bertan dauden egitura sozioekonomikoak


aztertzea, faktore eragile eta oinarrizko instituzioak identifikatuz, lanaren banaketa
tekniko, sozial eta sexual gaitzetsiz eta ezagutza hori inguruneko hainbat arazo aztertu
-langabezia, kontsumo-gizartea...- eta norberaren eta familiaren ekonomia ulertzeko
erabiltzea.

13.Ingurune hurbileko ingurugiro-arazo nabarmenenak aztertu eta arazook ingurune


naturalaren eta bertan gizakiak egiten duen ustiapenaren arteko harreman
desorekatuaren ondorio dela jakinik, horren kausak, ondorioak eta parte hartzen duten
eragileak identifikatzea, eta planetako ingurugiro-arazo orokorrekin erkatzea,
norberaren inplikazioaren aldeko jarrera partehartzaileak garatuz.

14.Giza eskubideak gizarte demokratiko baten adierazpide gisa ulertzea, berauek


lortzeko eta babesteko prozesuan topatutako oztopoez jabetuz eta gizarte horietako
eskubide eta betebehar pertsonalak onartuz.

10
15.Euskal Herriko, Espainiako eta Planetako ezaugarri fisiko, biogeografiko,
paisajistiko, ekonomiko, sozial, politiko eta kultural nabarmenenak mapetan kokatzea,
alderdi geopolitiko eta ekonomiko aipagarrienak nabarmenduz.

16.Euskal Herriaren egituraketa demografikoaren ezaugarriak zeintzuk diren zehaztu eta


bere arazo nagusiak eta konbonbide posibleak, zein gutxien garatutako herrialdeeteek
hazkunde demografiko dela-eta dituzten arazoak aztertzea..

11