Está en la página 1de 1

1.

Tantaka-tantaka, LagunAroz blai!

OSASUN LAGUNTZA ATZERRIAN


Munduan barna seguru bidaiatzeko modurik onena bidaia behar besteko aurrerapenez
prestatzea da. Lekualdatzeko motiboa edozein izanda ere, aurretiaz informatzea funtsezkoa
da arazoak saihesteko eta, are, larrialdi egoerak ekiditeko.
Dakizunez, LagunArok
Osasun Laguntzaren
estaldura eskaintzen dizu
atzerrira joaten zarenean,
IMA IBERICAren bitartez.

NORAINOKOA
Osasun Laguntza edukiko duzu 24 orduz urteko 365 egunetan. Estaldura, oro har, atzerrian
hiru hilabete baino gutxiagoko egonaldietarako.

ZER EGIN OSASUN LAGUNTZA BEHAR BADUZU?


Derrigor IMA IBERICAren bitartez kudeatu behar duzu; txartelaren atzealdean dagoen
telefonora deituz eta onuradunaren izena eta zenbakia emanez.
IMA IBERICAK informatuko zaitu atzerrian osasun laguntza jasotzeko egin behar dituzun
gestioei buruz.

INTERESEKO BESTE ARLO BATZUK


Europar Osasun Txartela (EOT) tramitatzea
gomendatzen da Europar Batasuna, Europar
ekonomi espazioa eta Suitzara joan behar baduzu,
herrialde horietako sistema publikoetarako sarrera
errazagoa izan daitekeelako. www.seg-social.es

Prestazio honen irismen osoa ezagutzeko kontsultatu hemen: www.lagunaro.es