Está en la página 1de 3

TARTEKO MAILA Gramatika edukia

-(e)LAKO
-

Zergatik? galderari zuzenean erantzuten dio (gaztelaniazko porqueren


parekoa da).

Galderaren erantzuna denean, kausazko perpausa hasieran jartzen da, juxtu


aditzaren aurrean: Zergatik dago nekatuta? Korrika ibili dELAKO dago
nekatuta. Galderaren erantzuna ez denean, kausazkoa aurrean nahiz atzean joan
daiteke. Istripu bat izan du, azkarregi gidatzen duELAKO = Azkarregi gidatzen
duELAKO, istripu bat izan du.

Baiezkoetan eta ezezkoetan, idatzian, saiatu ordena bera erabiltzen (ahozkoan ez


da garrantzitsua):
Goizegi esnatu dudalako haserretu da
Garaiz esnatu EZ dudalako haserretu da (EZ dudalako esnatu)

Hargatik: gaztelaniazko porque s / porque no itzultzeko:


-Zergatik esan duzu hori?
-Hargatik
-Zergatik ez duzu egin agindutakoa?
-Hargatik

-T(Z)EAGATIK / -T(Z)EARREN
-

Hauek ere Zergatik? galderari erantzuten diote (porque...)

Aditz jokatugabeekin (etorr(i), joa(n), har(tu)...) erabiltzen dira (gogoratu


eLAKO aditz jokatuekin erabiltzen dela)

Galderaren erantzuna denean, kausazko perpausa hasieran jartzen da, juxtu


aditzaren aurrean: Zergatik dago nekatuta? Korrika ibilTZEAGATIK dago
nekatuta. Galderaren erantzuna ez denean, kausazkoa aurrean nahiz atzean joan
daiteke. Istripu bat izan du, azkarregi gidaTZEAGATIK = Azkarregi
gidaTZEAGATIK, istripu bat izan du.

Adibide gehiago:
-Zergatik zigortu zaituzte?
-Hitz egiTEAGATIK = hitz egiTEARREN (=hitz egin dugulako)
zigortu gaitu.
-Etxeko lanak EZ egiTEAGATIK = EZ egiTEARREN
SaiaTZEARREN ez duzu ezer galduko
Kontuz EZ ibilTZEAGATIK gertatu zaio istripua

TARTEKO MAILA Gramatika edukia

EZ NAHASTU, adibidez, saiatzearren eta saiatu arren:


SaiaTZEARREN gainditu duzu azterketa (=saiatu zarelako):
kausazkoa (por...).
Saiatu ARREN, ez duzu gainditu azterketa (=nahiz eta saiatu):
kontzesiboa (aunque...).

-(e)NEZ (GERO)
-

eLAKO baino ahulagoa da eta, beraz, ez dugu erabiliko Zergatik? galderari


erantzuteko, azalpen modukoa emateko baizik. Gaztelaniazko como... edo ya
que... ren parekoa da. Oso aproposa horrelako erdarakadak saihesteko: nola
nekatuta nago, eseri egingo naiz > Nekatuta nagoENEZ, eseri egingo naiz;
nola berandu da, ohera noa > Berandu dENEZ, ohera noa; nola ez du
gainditu, kurtsoa errepikatuko du > Gainditu ez duENEZ, kurtsoa errepikatuko
du.

Kausazko perpausa beti aurrean jartzen da:


Nirekin haserre zaudENEZ (GERO), ez didazu hitzik esan.

-eLAKO erabiliz osatutako kausazko perpausetan bezala, hauetan ere baiezko


eta ezezkoek ordena bera dute:
Ikusi dudaNEZ (GERO), agurtu egin dut
Ikusi EZ dudaNEZ (GERO) (ez dudanez ikusi), ez dut agurtu

ETA
-

Hau ere eLAKO baino ahulagoa da eta azalpen modukoetan erabiltzen da


(gaztelaniaz pues...).

ETA daraman kausazko perpausa, amaieran jartzen da:


Euritakoa hartu dut, laster euria egingo du ETA
Esertzera noa, oso nekatuta nago ETA

Baiezkoetan eta ezezkoetan, ordena desberdina (ezezko ordena normala):


Agurtu egin dut, kalean ikusi dut ETA
Kezkatuta nago, EZ dut ikusi ETA

BAIT-

ETAk bezalaxe funtzionatzen du: esanahi bera du (pues...) eta, beraz, -eLAKO
baino ahulagoa da.

ETA daraman kausazko perpausa bezala, BAIT daramana ere amaieran jartzen
da:
Euritakoa hartu dut, laster euria egingo BAITu (bait + du)
Esertzera noa, oso nekatuta BAInago (bait + nago)

TARTEKO MAILA Gramatika edukia


-

Baiezkoetan eta ezezkoetan ordena desberdina (ezezko ordena normala):


Agurtu egin dut, kalean ikusi BAITut (bait + dut)
Kezkatuta nago, EZ BAITut ikusi

Gaur egun, Euskaltzaindiaren arauei jarraiki, BAIT- partikula aditzari lotuta idatzi behar
da; horretarako, honako aldaketak gertatzen dira:
o
o
o
o
o

t + d = t : bait + dira = baitira; baitago, baitauka...


t + g = k: bait + gara = baikara; baikenuen, baikinen...
t + z = tz: bait + zara = baitzara; baitzatoz, baitziren...
t + n = n: bait + naiz = bainaiz; bainuen, bainintzen, bainentorren...
t + l = l: bait + luke = bailuke; bailitzateke, bailirateke...

Zeren (eta)... 0 , bait-, -en


- Egitura hau batez ere esaldi luzeak eta konplexuak direnean erabiltzen da; batetik, hitz
egiten dugunean, hitz egitean inprobisatu egiten baitugu eta ez baitakigu esaldia noiz eta
nola bukatuko dugun; bestetik, esaldi luzeak idazten ditugunean, adibidez, itzulpenetan,
administrazioko idatzietan... Nolanahi ere, egitura hau neurriz erabili behar da.
Ezin izan diot lagundu, ZEREN (ETA) ni iristerako amildegian behera erori da / erori
BAITa (bait + da) / erori dEN.
- ZEREN ahozko euskaran Ze ahoskatzen dugu askotan: Esertzera noa, ZE oso
nekatuta nago , Ez egin kasurik, ze zoratuta dago.

-(e)LA ETA, (identifikazio mailan)


-

Zer dela eta? galderari erantzuten dio eta eLAKO baino ahulagoa da.
Eguraldi txarra zELA ETA, ez ginen mendira joan (=eguraldi txarrarengatik)
Azterketak dirELA ETA, oso urduru dabil (=azterketengatik)
Oso pozik zeuden, oporretan zihoaZELA ETA (=oporretan zihoazen eta)

-(e)LA KAUSA, -(e)LA MEDIO, -(e)LA BIDE: hauek (e)LA ETA egituraren
parekoak dira. Gutxiago erabiltzen dira.
*******************************************************************
Eta arrazoiei edo kausari buruz nola galdetu? Hona hemen galdetzailerik erabilienak:
ZERGATIK iritsi zara hain berandu? (ZERGATIK + aditza)
ZER DELA ETA iritsi zara hain berandu? (ZER DELA ETA + aditza)
NOLATAN iritsi zara hain berandu? (NOLATAN + aditza)
Hirurak erabil daitezke bakarrik edota aditz batekin. Baina ZER BA? ez da inoiz
erabili behar aditz baten aurrean, bera bakarrik baizik.
Berandu iritsi zara. ZER BA? (ZER BA iritsi zara hain berandu?). Umeen artean
ohikoa izaten da akats hau egitea: Zer ba ez duzu nirekin jolastu nahi? > Ez duzu
nirekin jolastu nahi? Zer ba?

También podría gustarte