Está en la página 1de 72

HPB. BALIABIDE TAILERRA.

GA2. Martinez Arrese, Edurne

SARRERA

......................................................... 3

1. GAIA. HEZKUNTZA INKLUSIOBOARI BIDEA ............................................. 4


1.1. Aurreideien arbela ................................................................................... 4
1.2. Utopia, etiopia.......................................................................................... 4
1.3. Aniztasuna eta aukera berdintasuna. ...................................................... 6
1.4. Inteligentzia singularrak (Millas) ......................................................................... 8
1.5. Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa. .. 12

1.6. Eskola inklusiboa (Rafa Mendia) ........................................................... 15


1.7. Eskola eraginkor eta inlusiboak: bere garapena sustatuz. ..................... 16
1.8. Heziberri 2020. ....................................................................................... 19
1.9.Gaiaren sintesi kritikoa ............................................................................ 22

2.GAIA. IKASKUNTZA KOOPERATIBO ETA DINAMIKOA


BALIABIDE GISA
....................................................... 23
2.1. Aurreidein arbela .................................................................................... 23
2.2.

Ikaskuntza kooperatiboa eta eragikortasuna (Slavin, Hopkins) ........... 23

2.3. Ik/ki programa (Pujolas eta Lago) .......................................................... 25


a) Talde kohesioa lantzeko jarduerak ........................................................ 29
b) Talde lana baliabide gisa lantzeko dinamikak ........................................ 33
2.4. Gaiaren sintesi kritikoa ........................................................................... 36

3.GAIA. AHOLKULARITZA PEDAGOGIKOAREN ETA LAGUNTZA


IRAKASLEAREN ESKUARTZERAKO BALIABIDEAK .................................. 38
3.1.

Aurreideien arbela ............................................................................... 38

3.2.

Gatazka vs motibazioa (Paco Cascon) ............................................... 38

3.3.

Egoera gatazkatsuak........................................................................... 42

3.4. Sexismoa eta gatazkak. Maitasuna auzian (Jesus Gmez) ................... 46


3.5. Kalitatezko hezkuntza denontzat (Ramn Flecha) ................................. 50
3.6. Solasaldi dialogikoak (Miguel Losa) ....................................................... 53
a) Maria eta ni ............................................................................................ 54
1

HPB. BALIABIDE TAILERRA.


GA2. Martinez Arrese, Edurne

b) La leccin de Agus ................................................................................ 58


3.7. Baila ....................................................................................................... 61
3.8. Gaiaren sintesi kritikoa ........................................................................... 63

4. IKASKUNTZAREN SINTESIA

....................................................... 65

4.1. Hezkuntzarako gakoak........................................................................... 65


4.2. Ikaskuntza prozsuaren hausnarketa ...................................................... 68

5. BIBLIOGRAFIA

....................................................... 70

HPB. BALIABIDE TAILERRA.


GA2. Martinez Arrese, Edurne

Ikaskuntza karpeta hau Baliabide Tailerrak I ikasgaian landurikoaren ikaskuntza


prozesu formatzailaren islada izango da eta bertatik ahalik eta etekin gehien atera ahal
izateko txostena honela antolatuko da:
-

Gai bakoitzeko:
o

aurreideien arbela, gaia hasi aurretik burura datozkidan hitz solteekin.

jarduera sekuentzia (zenbakitua)

Sintesi kritikoa: Gai osoa laburbiltzen duen sintesi kritikoa, dagokion


ilustrazio esanguratsu eta esaldiarekin.

Jarduera bakoitzeko:
o

Data,

taldekoa

bakakakoa,

presentziala/

ez

presentziala

semipresentziala
o

Jardueraren izenburua (dagokion zenbakiarekin)

Hausnarketa,

laburpena,

eskema

edo

jardueraren

araberako

eginbeharra.
o

Jarduera laburbildu eta kritikotasuna ematen dion esaldi kritiko


esanguratsua.

Ikaskuntza karpetaren ebaluazio/hausnarketa eta hezkuntzaren gakoak


biltzen dituzten posterrak.

HPB. BALIABIDE TAILERRA.


GA2. Martinez Arrese, Edurne

2015/09/11
Banakakoa
Presentziala

Etiopia (B. Atxaga, 1983) liburuaren zein Berandu gabiltza (R. Ordorika)
abestiaren letra kontutan izanda, etiopia kontzeptuaren inguruan ene buruari hainbat
galdera egin dizkiot, termino honen hausnarketara bide eman didatena. Nola ulertzen
dut utopia? Irakasle zereginean utopia garrantzitsua izango al zait? Zer esan nahi zuen
Ordorikak abestiarekin?
Lehen galderari erantzunez, utopia norbanakoaren nahi edo desioen maila
gorenean aurkitzen dena litzateke, eskuratzea guztiz zaila dena, ametsa dena baina
etorkizun batean errealitate bihurtu daitekeena. Hala, utopia hartara iristeko borroka
eta paradigmen iraultza beharrezkoak lirateke.

HPB. BALIABIDE TAILERRA.


GA2. Martinez Arrese, Edurne

Bestetik, ezinbestekoa deritzot irakasle izango naizen heinean hezkuntza eta


gizarte neoliberalista aldatzeko beste alternatiben utopia presente izatea. Izan ere,
hauei esker saiatuko gara gure ustetan gizartea hobetzeko jarraitu beharreko bidea
eraikitzen,

guretzat

ideala

litzaken

azken

helburura

iristen.

Horrenbestez,

irakaslearen paperera bueltatuz, ezinbestekoa da eredu merkantilista hartatik aldendu


eta guztion interes eta beharren araberako eskola horretan sinestea eta hau
bermatzeko bide horretan gogor borrokatzea. Modu horretan eta utopiari helduaz,
irakaslearen paper eraldatzaileari zentzua bilatuko diogu, hezkuntza eredu propio
baten bidean jarraitzeko. Baina zein izango da hezkuntza eraldatzailearen gakoa?
Nun kokatuko da nire utopia proioa? Ba hein handi batean, guztiontzako euskal eskola
nazionalaren eraikuntzan, gure eduki propioak izango dituen hezkuntza molde baten
eraikuntzan.
Azken galderari helduaz, eta Atxagaren hitzek, egungo gizarte garapenarekin
batera, nahiak aldatzen dozela diote eta ondorioz, gure utopiara gerturatu ahala, azken
hauek gugandik geroz eta aldenduago egon ohi direla dio.

Zenbat eta gehiago hurbildu, geroz eta gehiago aldentzen doaz gure nahi eta
desioak. Baina nola iritsiko ote naiz utopia hartara? Baaurrera egiten, pausoz
pauso, poliki poliki,etsipenari bizkar emanaz. Noski, gakoa, ibilbide horretan aurrera
egiteko norabide batean joatea da, utopia bat izatea, gure eskola propio eta
demokratikoa eraikitzea posible dela pentsatzea. Ildo honetan ez gara denok ados
egongo, eta ziurrenik Castillako ikasle baten hezkuntza utopia nirearen bestelakoa
izango da. Euskal herrian ere ez dugu denok utopia bera edukiko. Baliteke antzerako
baloreetan oinarrituriko utopia izatea baina kontua da Euskal Herrian utopia propioa
eraiki behar genukeela, gure errealitatera, kulturara moldatu eta egokitzen dena. Ildo
horretan aurrera pausoak emateko ordea ezinbestekoa izango da elkarrekin aurrera
egitea, elkartzea eta pixkanaka gure utopia zehazten joatea, horren adibide izango
genuke Hezkuntza plataformaren topagunea. (http://hezkuntzaplataformentopagunea.
blogspot.com.es/p/ma.html)

HPB. BALIABIDE TAILERRA.


GA2. Martinez Arrese, Edurne

15.09.14
Taldekakoa
Presentziala

Aurreko jardueran, utopiaren inguruan hitz egin dugu. Jende askoren ustez
jarraian aztergai izan dugun aniztasuna, utopia bat litzateke, gizarteko kide
guztiontzat positiboa litzatekeela hain zuzen ere. Hori dela eta, jarraian, talde txikian
eta ondoren talde handian, bi kontzepturen arteko ezberdintasunen inguruan aritu
gara, Aniztasuna eta Aukera berdintasuna-ren inguruan hain zuzen ere, hauen
onura eta oztopoak zerrendatuz.

Aniztasuna

Talde
txikian

Aukera berdintasuna

Onurak:

Oztopoak:

Onurak:

Oztopoak:

Errealitatearen isla
da

Jarrera
diskriminatzailea

Ikasgelan hau
martxan jarriz gero,
gizartea irudikatzen
du

Bazterketa

Gizabanako
guztiek aukera
berdinak ditugula
bermatzea

Gizartean
zailtasunak ez
dituzten horien
artean
berekoitasuna
sortzen da.

Zapalkuntza
Inposaketa

Pertsona
ezberdinek
mundua osatzen
dugula jabetzeko
bitartekaria
Gurekiko
desberdina den
horrekiko
atxikimendua

Talde
handian

Onurak:
Aberasgarria
denontzat
Aukera
berdintasuna
lortzeko zubi gisa
Elkarbizitzarako
onuragarri

Oztopoak:

Beharren arteko
oreka (bai gutxi
dutenei behar
dutena eskaini eta
asko dutenei
gutxitu/ ikasle
bakoitza puntu
batera iristeko
aukeran izatea
nahi bada
bakoitzari behar
duena eman behar
zaio)
Onurak:
Partaide guztiek
gauza/helburu
berak izatea
Denok eskubide
eta betebehar
berdinak izateko
aukera eskaintzea

Oztopoak:

HPB. BALIABIDE TAILERRA.


GA2. Martinez Arrese, Edurne

Argi dago anitasuna errealitatearen isla dela eta hau modu positiboan hartzeak
eta aukera berdintasuna bermatzeak onurak baino ez dakartzala. Alabaina, zergatik
goaz alderontzizko bidean? Zegatik zenbat eta aniztasun handiagoarekin topo egin
orduan eta handiagoak dira botere ezberdintasunak?

Nik, erantzuna garbi daukat, benetako estatu demokratiko batek guztion ona
luke helburu baina egungo gizarte harremanak modu horizontalean baino bertikalki
antolaturik daudenez, botere harreman hierarkizatuek ez diote aukera berdintasunari
bide ematen. Boteredunek zapalduak ito egin nahi gaituzte. Beraz, aukera
berdintasuna lortzeko lehenik zapalduon ahalduntzea ematea ezinbestekoa da eta
noski bide horretan elkarlanez jardutea. Behin zapalduok gure identitatea eskuratua
orduan bai, elkarreraginez eskola inklusibo bat lortze aldera pausoak emango ditugu.
Horretarako espainiar estatuan kasu, politika inklusiboetan aurreratzea ezinbestekoa
izango

da

eta

urritasunak

dituztei

pertsona

bezala

dituzten

eskubideak

gainontzekoenetara hurbiltzea, horrela ekingo baitio gizarteak inklusiboki jarduteari.


Ezin dugu ahaztu rdea ildo horretan ere aurrera pauso nabarmenak eman direla eta
urritasune duten pertsonen giza eskubideen konbentzioa (ONU,2006) aurrera pauso
handia litzateke. Ikusi dokumentu osoa: http://www.un.org/esa/socdev/enable/doc

HPB. BALIABIDE TAILERRA.


GA2. Martinez Arrese, Edurne

15.09.16
Banakakoa
Presentziala

Juan Jose Millasen dokumentalean inteligentziaren terminoaren inguruko


hausnarketa egiten da eta horretarako erreportaiaren hasieran norbanako ezberdinei
kontzeptuaren inguruan galdegiten zaie. Garapena dela diote batzuek, gizartearen
sorkuntza besteek. Intuizioa, pertzepzioa, gaitasunen kudeaketa adjetibo andana
erabiltzen dute erreportaian agerturiko kideek inteligentzia termino anbiguoa
definitzeko.
Ondoren,
psikologo

filosofo,

etab.

ezberdinen

soziologo,
inguruko

esperientzia pertsonalez jarduten da.


Hauek, eskola garaian hainbat gatazka,
arazo edo porrot izandakoak dira eta
euren esperientzia pertsonalak kontatzen
dituzte.

Ez

zetozen

bat

eskolako

jarraibideekin, eskolako araudiarekin, edukiekin, ikasgaien antolaketarekin. Aspertu


egiten ziren, eskolatik at aurkitzen zuten euren zorion edo asetzeak. Izan ere, eskolan
ez zuten interpretaziorako, arterako, ikusentzunerako aukerarik. Hala, Juan
Jose Millasek ikuslegoari ikustarazi nahi dio inteligentziak anitzak direla eta
askotan ez dela eskolan eskaintzen duenera mugatzen. Ildo honetatik, Gardnerrek
(1998) haren Adimen Anitzen teorian zioen bezala, adimena anizkoitza eta
moldagarria da eta ondorioz irakatsi egin daiteke;

nork bere potentzializazioa

gauzatzera bultzatuz. Horretarako baina, ezinbestekoa izango da eskola testuinguruan


adimen anitzak lantzea, guztiei garrantzia berdina emanaz eta ondoren norbanako
bakoitzak ekingo dio haren gustu, gaitasun eta beharren araberako adimenaren
potentzializazioari.

HPB. BALIABIDE TAILERRA.


GA2. Martinez Arrese, Edurne

Benetten ilustrazioan argi azaltzen dira zeintzuk diren Garnderrek proposaturiko


adimen anitzak eta hauek ikasgelan txertatzea egokiena litzatekeela argi dago, baina
nondik jo? Nondik hasi eta zein baliabide erabliko ditugu inteligentzia anitzak ikasleen
artean sustatzeko?

HPB. BALIABIDE TAILERRA.


GA2. Martinez Arrese, Edurne

Ados, sarean inteligentzia bakoitza lantzeko unitate didaktiko ezberdinak aurki


ditzakegu baina horietatik haratako nire etorkizunerako erabilgarriak izango zaizkidan
baliabideak ezagutzea izan da erronka eta irakasle bezala hona hemen ikasgelan
inteligentzia anitzak aplikatzeko gakoak:

Ildo

honetatik,

inteligentzia

anitzak

egunerokotasunean

erabiltzeak

metodologia aldaketa bat suposatuko du, baita IKTen erabilera ere. Horrenbestez,
hezitzaile bezala nire erronka, klasera sartzen naizenean baliabide ezberdinak
ezgutzea izan da eta horrela app eta erreminta andana topatu ditut inteligentzia
bakoitza lantzeko, hona hemen mapa:

10

HPB. BALIABIDE TAILERRA.


GA2. Martinez Arrese, Edurne

Honekin bai, nire irakasle hastapenetan ez dut aitzakirik izango inteligentzia anitzak
gelan motibazioz aplikatzeko, irakasle bakoitzak bere bideri ekingo baitio. Bestalde ere,
hona hemen hainbat webgune interesgarri Inteligentzia Anitzak gelan lantzeko
baliabideekin:

Campbell L., Campbell B., Dickenson D.,(2000) Inteligencias mltiples: usos


prcticos para la enseanza y el aprendizaje,Troquel,

Gmez, M. (dg). Propuestas de educacin Primaria: Aplicacin de las


inteligenciasmltiples en el aula. Uva: Segobia. 15/10/20an
11

HPB. BALIABIDE TAILERRA.


GA2. Martinez Arrese, Edurne

https://uvadoc.uva.es/bitstream/10324/3162/1/TFG-B.199.pdf webgunean
jasoa.

Educacin 3.0 y aplicaciones de las inteligencias mltiples:


http://www.educaciontrespuntocero.com/recursos/primaria
https://educacioncuatropuntocero.files.wordpress.com/2012/11/inteligen
cias-mc3baltiples.pdf

15.09.11
Semipresentziala
Banakakoa zein taldekakoa

Gizartea heterogeneoa da eta aniztasuna da


nagusi. Denok gara azberdinak, nork bere nork bere
kultura, ohitura eta sinesmenak ditu, baita gaitasun
(Adimen Anitzen Teoria, Gardner)

eta zaletasun

ezberdinak ere. Hau horrela, demokratikoa izango den


gizartea eraiki dezagun, aniztasunak hezkuntzaren
muina izan beharko luke, hau modu positibotzat joaz. .

Hala, aniztasunean oinarrituriko hezkuntza sistema


inklusibo

bat

12

bermatzeko,

Eusko

Jaurlaritzak,

HPB. BALIABIDE TAILERRA.


GA2. Martinez Arrese, Edurne

2012/2016

Eskola

Inklusiboaren

esparruan

Aniztasunari

erantzuteko

plan

Estrategiko zabal eta sendoa sortu zuen. Plan estrategiko honek, komunitatea du
oinarritzat eta beharrezkotzat ikusten du gizartearen aldaketekin hezkuntza ere aurrera
joatea. Ikastetxe inklusiboak kultura inklusiboak sortu, politika inklusiboak landu eta
horrekin jarduera inklusiboak aurrera eramango ditu.

Ildo horretan, Hezkuntza Bereziko profesional izango garenoi Hezkuntza Laguntza


Berezia behar duten ikasleen atala guztiz interesgarria suertatzen zaigu. Hauxe da
beraz, atal honen izenpean egiten taldean egindako sailkapena:
1.

Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak:

HPBak dituzten ikasleak dituzten ikasleak bakarrik ezgaitasunak edo jokabide


larriak

HPBak

dituzten

ikasleak

aurreko

definiziotik

haratago

(larria,

muga,

nabarmenakdespektiboak dira)

HPBak dituzten haurrek beste hezkuntza proposamen bat, baina beraien ustez
gelan dagoen errelitatearen araberako erantzun bat, hezkuntza proposamenaren
ondorioa

2.

OME plan estrategikoa jartzen du martxan baina hau ez da argi geratu

Ikasteko zailtasunak dituzten ikasleak

Ikasle multzo heterogenoa eta berariazko premiak behar dituztenak

Haurrekoari erantzuteko hezkuntza erantzuna dago

Ikusteko aparteko zailtasunak dituzten ikasleak (IAZ)


o

Irakurtzeko eta idazteko zailtasunak dituzten ikasleak: zailtasun iraunkorra,


errendimendu akademikoari kalte. Ikasle hauei laguntzea zaila

Kalkuluak egiteko zailtasunak: zaila da laguntzea, faktore kulturalik ez


badago horren atzean

Hizkuntzarekin aparteko zailtasunak dituztenak: egokitu egin behar da


hezkuntza-erantzuna

3.

Atentzio defizita ( gehi hiperaktibitatea): zailtasunak akademikoak

Mugako adimen-gaitasuna duten ikasleak

Gaitasun handiko ikasleak

Mota askotako ikasle talde zabala.

Potentzial handia duten ikasleak dira, baina hauen errendimendu akademikoa ona
edo txarra izan daiteke. Ona izateko posibilitate gehiago egongo dira ikasleari

13

HPB. BALIABIDE TAILERRA.


GA2. Martinez Arrese, Edurne
motibatzen dioten gaiak lantzen direnean, izan ere, gaitasun handiko ikasleek
motibazio handia izaten dute.

Sormena gaitasun handiko ikasleen ezaugarri esanguratsuenetariko bat da,


jarduera, gogoetak egiterako orduan erabiltzen baitute.

4.

Hezkuntza-sistema ohi baino beranduago sartu diren ikasleak

Ikasle hauen eskolatzea bermatu beharreko alderdia da, nahiz eta, hasiera batean
(beharren arabera hau luzatuko da) ikasleari pertsonalizatu beharko zaiola uste
dugu.

Alderdi garrantzitsuena ikaslearen azterketa objektiboa egitea izango litzateke,


ikaslearen adina eta ibilbide akademikoaz gain, berak bizi izan duen eta bizi duen
testuingurua aztertu, dakizkien hizkuntza Horrela, egingo den eskuhartzea berak
benetan behar dituen beharrei egokitu zaio.

Azterketa ostean izango duen laguntza ikasleak behar duen denbora guztian
luzatzea beharrezko jotzen da, ez hasierako momentuko laguntza batean geratuz.

Aurrera goaz, pixkanaka. Salamanko deklaraziotik hona hogei urte luze igaro
dira eta geroztik aurrera pausoak eman direla ukaezina da. Honen adibide dugu
oraintxe azterturiko Aniztasunari Erantzuteko Plan estrategikoa edo Index for Inclusion.
Hauek oinarri politiko eta juridiko baten baitan jardutea bideratzen digute, aurrera
egiteko politika inklusiboak indarrean egotea ezinbestekoa baita.
Baina, plan hauek ez dira errealitatea. Ildo horretan nire burua oraindik nahiko
makal ikusten dut. Horrexegatik, inklusioa praktikara eramateko baliabideen
ezagutza baina baita errealitate ezberdinak bizitzea ezinbestekoa dela uste dut. Hala,
praktikaldiak nire ikaskuntzaren zati handi bat hartuko dute, bertan eramango baitut
praktikara txosten luzeetan barneratutakoa eta agian lehenengoan hanka sartuko dut
baina badakit, bigarrenean kontu handiagoarekin ibiliko naizela eta aurrerapena
nabarmena izango dela.

14

HPB. BALIABIDE TAILERRA.


GA2. Martinez Arrese, Edurne

15/09/18
Bakarkakoa
Presentziala

Rafa Mendiaren hitzetan eskola inklusiboaren abiapuntua 90eko hamarkadan


kokatzen da non denentzako eskola baten aldeko lana egiten den. Mugimendu
horretan esaten da aniztasuna aberasgarria dela eta ikasleen desgaitasunak ez direla
modu ezkorrean hartu behar (UNESCO).
Horrela, Mendiaren esanetan, eskolan ikasle guztiak egoteak, aukera
berdintasun baten logikan gelako dinamiketan parte hartzea esan nahi du eta hau
aurrera eramateko hiru dimentsio bereiziko ditu: kultura inklusiboarena, politika
inklusiboena eta praktika inklusiboak garatzearena.

Kulturari dagokionean, komunitate zein gizarteariko balore inklusiboak sustatu


behar direla adierazten da eta horretarako, hezkuntza proiektua martxan jarri,
hau ebaluatu eta bertatik ondorioak ateratzea ezinbestekoa izango da. Prozesu
honetan baina, guztiz garrantzitsua izango da kideen arteko hartu-emana
bermatzea eta baita ikasleei zentruko partaide direla sentiaraztea ere.

Politika inklusiboari dagokionean, gutiontzako eskola izan behar


horretarako

inklusioan

oztopo

izan

daitezkeen

egoerak

du,

identtifikatzea

ezinbestekoa da. Jarduerak politika baten barruan egoten dira beti kultura
inklusiboa sortzeko asmoarekin. Horrebestez, zenbait lege indarrean jartzeak
gizarte inklusioa sustatuko lukeela baieztatuta dago.

Azkenik, jarduera inklusiboak politika eta kultura inklusiboaren ondorengo dira,


non ingurunearen arabera, jarduerak ezberdinak izango diren. Jarduera hauek
garatzeko ikasketa-prozesua bideratu eta ditugun baliabideak erabili beharra
ditugu. Noski honetan irakasleok paper ko-protagonista izango du, fokoa gelan
jarriko da praktika eta dinamika inklusiboak martxan jarri eta gelako ikasleak
komunitateko partaide sentiaraziz.

Horrez gain, Mendiak zera dio:

15

HPB. BALIABIDE TAILERRA.


GA2. Martinez Arrese, Edurne

beharrak ikasle guztiek dituzte eta hauei laguntza emateko bide desberdinak
daude irakaslearen laguntza zuzena izan gabe: talde lanaren bitartez, berdinen
arteko tutoretza, lagunen zirkuluak
Amaitzeko, Mendiak inklusioaren gako garrantzitsuenetzat joko du gizartearen
esklusioa plazaratu, kritikatu eta bultzatzen duten indarrei aurka egitea, hala lortuko
baitugu gizarte demokratikoago bat lortzea.
Ildo honetatik eta Mendiak eta Ainsowek aipaturiko hiru printzipio horiek
kontutan harturik, oraindik eskola inklusibo batera iristeko pauso ugari eman behar
direla deritzot. Izan ere, oraindik gizarte osoaren kontzientziazioa falta zaigu eta hori
lortzen ez den bitartean ez dugu aurrera egingo. Kontzientziazio hori gauzatzeko
baliabideak noski politika inklusibok bultaturik eman beharko litzatek baina egun,
botere harremanetan oinarriturik gizartean, aukera berdintasunaren bermatzearen
behar hori ez dugu denok hain argi.

2015/09/18
Banakakoa
Semipresentziala

XXI. mendeko eskolak, inklusibitatearen bidean aurrerapen andana eman ditu


Salamankako Deklarazio sinatu zenetik (UNESCO, 1994). Gauzak horrela, egungo
eskolak, demokrazia eta inklusioaren oinarriak bere eginik guztion aukera berdintasun
eta justizia sozialean murgilduriko hezkuntza politikan jardun behar du. Horrenbestez,
egungo pedagogia konstruktibo berritzaileek hezkuntza politikaz haratago komunitatea
16

HPB. BALIABIDE TAILERRA.


GA2. Martinez Arrese, Edurne

osatzen duten kideen arteko paradigmaren iraultza eskatzen du, norbanakotik hasi eta
hezkuntzaren politika inklusiboetaraino iritsiaz.
Eredu inklusiboez solastean lehenik gizarte antolamenduaren inguruko
hausnarketa laburra egitea ezinbestekoa suertatzen da. Izan ere, ezberdintasun sozial,
bazterketa eta marginazioz beteriko sistema zapaltzaileak demokrazia eta justicia
sozialaren

ikuspegian

ez

du

lekurik,

eta

ondorioz

hezkuntza,

gizartearen

eraldaketarako motorea izan daitekeela kontutan hartuz gero, honen antolakuntzaren


erroa iraultzeko erronka bere gain hartzera behartzen du. Honen harira sortuko dira
beraz eredu inklusibo baten alde borrokan jarduten duten politikak eta eskola
inklusiboa, ikasleen aniztasuna tratatzeko erreferentzia markoa bilakatuko da .
Gauzak horrela, aniztasunean oinarrituriko hezkuntza sistema inklusibo bat
ebaluatu eta bermatzeko, Ainscowen Index for inclusion gida liburua aski ezaguna
dugu baina baita EAEn Eusko Jaurlaritzak 2012/2016 Eskola Inklusiboaren esparruan
Aniztasunari erantzuteko plan Estrategiko zabal eta sendoa ere. Plan estrategiko edo
gida hauek, komunitatea izango dute oinarritzat eta beharrezkotzat ikusten da
gizartearen aldaketekin hezkuntza ere aurrera joatea. Ikastetxe inklusiboek beraz,
kultura inklusiboak sortu, politika inklusiboak landu eta horrekin jarduera inklusiboak
aurrera eramango ditu.
Honen oinarrian beraz hezkuntzaren esparrua osatzen dugun kideok zeresan
handia izan beharko genuke hezkuntza erreforma bide inklusibo batetik joan dadin.
Hala eta guztiz ere, desberdintasun sozialetan murgilduriko gizartean hainbatek baino
ez dute hezkuntza erreforma bideratzen. Botere borrokaren baitan, aski ezaguna
ditugu LOMCE bezalako erreformak, non hezkuntza eraldaketa boterean daudenen
esku gelditzen den. Paraleloki ere, estatu espainarrean, LOMCEren inposaketarekin
batera, Heziberri 2020 proiektua dugu. Bertan, beste behin ere hezkuntzako langileon
ordezkariok kanpo gelditu gara iritzia ematea bertan parte hartzea al da?- baina
kontraesankorki, boterean dauden sare pribatuko patronalek izan dute zeresana.
Testuinguru honetan, nola ez kritikak ez zaizkio falta Cristina Uriarte sailburuari,
Heziberri LOMCE ezartzeko tresna bihurtu zuelakoan. Kritika hauen ondoren baina,
hauek alboratzeko bidea hartu eta gobernuak edukiak gutxiago zehazteko bidea hartu
du eskolei autonoma handiagoa emanez.
Beraz, ikustekoa da justizia soziala bermatuko duten hezkuntza politikak lortzea
erronka luze eta sakona dela eta baina honen baitan irakasleok hainbat faktore argi
izan behar ditugu, eskola eraginkor eta inlusiboak sustatzeko beharraz ohartzen
bagara noski. Honen baitan irakasleok, metodologia anitzak zein estrategia ezberdinak
17

HPB. BALIABIDE TAILERRA.


GA2. Martinez Arrese, Edurne

kontutan hartzea guztiz komenigarriak lirateke, baita antolamendu era ezberdinak ere.
Horrez gain, ebaluazioari dagokionean, objektiboa, zehatz eta globala izatea
garrantzitsuena izango da, baita feed-backa ematea ere. Azken finean, nahiz eta
pentsatu curriculumak ikastetxeko jarduna mugatu, zentroak bide ezberdinetatik
jarduneko

planak

aurrera

eraman

ditzake,

horretarako

irakaslearen

zein

komunitatearen konpromezua ezinbestekoa izanik.


Amaitzeko, ezin dugu ahantzi, hasieran ikusi bezala inklusioaren oinarriak eta plan
estrategikoak sendoak direla badirudi ere, bere printzipioak praktikara eramateko
hainbat oztoporen aurrean aurkitzen garela. Ezin ditugu oztopo hauek alboratu, hauei
aurre egiteko irakasleok hainbat bideetatik jarrai diezaiokegu borrokari eta beraz,
Ainscowen hauek lirateke, irakasle izango garen heinean, inklusioari bide emateko
jarraitu beharreko printzipioak:

Ulermen eza. Irakasleak inlusiboak biltzen dituen printzipio eta helburuak argi
izan behar ditu, ondoren hauen aplikazioa modu seguru eta aktibo batean
emateko.

Beharrezko konpetentziak ez menperatzea. Irakasleak bere ahuleziak onartzen


jakin behar du, uneoroko formakuntza ezinbestekoa izanik. Horretaz gain,
gainontzekoengandik ikasi daitekeenaz baliatu behar da, euren arteko elkar
laguntza sustatuz.

Jarrera. Norbanakoaren jarrera izango da inklusioari bide emateko lehenengo


pausua. Marchesik zioena kontuan hartuta, Etorkizuna ez dago aurretik
finkatuta, gure ekintzek baldintzatuko batitute etorkizun hau.

Baliabideen

beharra.

Irakaslek

baliabide

nahikoekin

aurkitzea

frustatu

beharrean, dutenaz baliatu behar dira, honek eragin zuzena baitu euren
motibazio eta jarreran.

Negatibotasuna baztertu. Hezkuntza erreformen aurrean pesimismoa alboratu,


eta norbanakoak bere printzipioekin aurrera jarraitu behar du.

Amaitzeko ere, ezin dugu ahantzi aldaketa erreformista inklusiboari bide emateko
prozesu eraikitzailea, zeina honako pausoetan formulatzen den:
1. Talde lanaren bidezko jarduna
2. Egoeraren gaineko diagnostiko eta analisia.
3. Irtenbideen bilaketa
18

HPB. BALIABIDE TAILERRA.


GA2. Martinez Arrese, Edurne

4. Eraginkortasun planaren diseinua, praktika eta honen garapen kolaoratiboa.


5. Esperientziaren gaindiko ebaluazioa.
Laburbilduz eta oztopoak oztopo, hezkuntza sistema justizia sozialari bide emango
dion eremu zabala izan behar du, ikasleriaren garapena aukera berdintasunean,
diskriminazio ezan eta prozesuaren garapen egokian zentratzen duena; baina noski,
gizartearen aniztasunaren trataerari ildo egokitik ekiteko argi izan behar dugu
inklusioaren kultura, politika eta jardunak egi bilakatu behar ditugula eta horretarako
inklusioa posible dela sinistea beharrezkoa da. Finean, aniztasuna ez da eskolara
moldatu behar, eskolak aniztasunari erantzuten jakin behar dio, guztioi lekua eskainiz.
Horrela, guztiontzako kalitatezko hezkuntza publikoa posible izango da, gizarte
osoaren zein banakakoen bizitza normalizaziorantz bideratuz.

15.09.18
Ez presentziala
Banakakoa

Pasaden otsailean onartu zuen Eusko Jaurlaritzak Heziberri 2020 ekimenaren


lehen egitasmoa, Hezkuntza-eredu pedagogikoaren markoa alegia eta hau EJ
martxan jarritako beste hezkuntza erreformaren hasieren isla garbia dela esan
genezake. Baina benetan zertan datza LOMCEri aurre egitea eta EAEra egokitutako
19

HPB. BALIABIDE TAILERRA.


GA2. Martinez Arrese, Edurne

hezkuntza dekretua izan nahi duen erreforma honek? Benetan LOMCEren


dekretuetatik aldentzen al da? Benetan euskal herritarron eskolaratze integrala
bideratzen al du?
Ez dago argi zeintzuk diren Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuko ordezkariaren
nahiak baina aipaturiko markoa aztertuz gero, begirada batez hainbat ondorio atera
ditzakegu. Ez dira gehiegi busti, txostenak 78 orrialde luze baditu ere, erabaki edota
proposamen handirik ez da ageri. Hare gehiago, helburu, metodologia eta edukiak
orokorrak dira oso, hala ere, konpetentzietan oinarrituriko ikaskuntza aurrera eramatea
definituriko erabakia dugu. Hala ere, egungo hezkuntza hegemoniko merkantilistak
konpetentzian oinarrituriko ebaluaketa al du oinarri? Selektibitatea, errebalidak, LHko
froga, konpetentzien ebaluaketaren isla al dira?
Hala

ere,

txosten

honen

hezkuntzaren

pedagogia

hobetzeko

bide

eta

proposamenak deituriko atala aztertzea beharrezkoa ikusten dugu. Atal honetan


azpiatal honakoa dioena ikastetxeen autonomia eta hezkuntzaren gaineko kontrola
eta azpi-atal hauez osaturik dagoena:
1. Ikastetxeen autonomia eta esparru juridikoa.
2. Ikastetxeen

autonomiaren

kontzeptua

eta

alderdi

nagusiak

(juridikoa,

pedagogikoa, antolatzailea, ekonomikoa, langile kudeaketarena)


3. .Ikastetxearen autonomiaren ebaluazioa eta kontrola
4. Ikastetxearen autonomia eta komunitate hezitzailea

Egin dezagun beraz puntu hauen inguruko hausnarketa, ikus dezagun zer dioten
eta zer ondoriozta dezakegun. Lehenik, atalaren sarrerak argi dio:

Eredu burokratikoak baztertzeko garaia omen da, orain arte Gobernuak kontrakoa
esan badu ere Heziberri 2020-k bide ematen die Euskal Herriko ikastetxe publiko zein
pribatuei euren proiektu propioak garatzeko eta horretarako baliabideak eskaintzeko
ahalegina egingo duela baieztatzen du. Beraz, Administrazioak baliabideak eskainiko
ditu baldin eta ikastetxe eta honen arteko ebaluazioa egokia bada (emaitzak, baliabide
20

HPB. BALIABIDE TAILERRA.


GA2. Martinez Arrese, Edurne

ekonomikoen erabilera egokia ). Hala ere, ez dit batere ziurtasunik ematen emaitza
horien zehaztasunik ez emateak(zer motatako emaitzak? Zer ebaluazio mota?
Azterketek lekua hartzen jarraituko dute?).
Bestalde, Hezkuntza komunitate osoaren parte hartzeaz jarduten da, baita
gobernuek Komunitate Hezitzaileak garatzeko konpromezua erakutsi beharko lukeela:

Gainera zera gehitzen du: "Hezkuntza-sistema bakoitzak bere ezaugarri eta


eginkizunak ditu, eta testuinguru sozial eta politiko jakin batean egiten du lan.
Guztiz ados, testuinguru soziopolitiko konkretu batean gaude eta hainbat ikastetxek
heziketa integral eta euskaldun baten alde egingo dutela ziur nago, alabaina, ez nago
hain ziur denek Euskal Eskola propioa eraikitzearen alde egingo dutenik. Lekuan
lekuko gobernuak aipatzen dira, EAE eta Nafarroako testuingurua kontutan hartu gabe,
bertako hizkuntzan murgildu eta berau ikasteko zehaztasunik eman gabe, eta hortaz,
orokortasunak ezer gutxi esaten dutenez, batere egokiak ez diren proposamenak egin
ditzaketeenaren susmoa daukat. Amaitzeko, eta HEZBERRIren hausnarketari itxiera
emateko, hona STEILLAS hezkuntza sindikatuak honen harira sorturiko dekalogoloa:
http://steilas.eus/files/2015/03/1500302-DekalogoaHEZIBERRI-steilas.pdf

21

HPB. BALIABIDE TAILERRA.


GA2. Martinez Arrese, Edurne

Hezkuntza erreforma arrotzei planto, inklusiora salto!


XXI. mendean globalizazio neoliberalarekin batera gizarte garapenean
atzerapen pauso nabarmenak eman dira. Krisialdi anizkoitzek (ekonomikoa, soziala,
politikoa, kulturala) esklusioa, ezberdintasun sozialak eta marginazioa areagotu dituzte
eta honek gizarte demokratikoa errotik usteldu dute. Hala, eskola, gizartearen garapen
pertsonal eta sozialerako gune den heinean, indarrean dagoen hezkuntza merkantilista
alboratu eta hezkuntza berritzaile, demokratiko eta inklusibo baten alde egin beharko
luke, berdintasun eta justizia sozialean oinarrituriko hezkuntza politika baten alde
irmoki borrokatuz.

Ildo honetatik, tokian tokiko egoeretatik abiatuz, Euskal Herriko

testuinguruan, LOMCE eta HEZIBERRI bezalako hezkuntza erreforma arrotzak


alboratu eta inlusiora salto egitea ezinbestekoa izango da. Noski, zeregin hau
hezitzaileongandik hasi badaiteke ere, inklusioa bere osotasunean emateko,
komunitate osoak gogor ekin beharko dio poitika sozialak hobetzearen hautuari,
paradigma irauli eta norbanakotik hezkuntzaren politika inklusibora iritsi arte.

22

HPB. BALIABIDE TAILERRA.


GA2. Martinez Arrese, Edurne

15.10.02
Presentziala
Banakakoa

Zaila da ikaskuntza metodologia bat bestea baino hobea dela egiaztatzea, hare
zailagoa zentru konkretu batean txertatzea. Hala eta guztiz ere, Johns Hopkinsek,
nabarmena den hezkuntza erreformak bere fruitua eman dezakeela egiaztaturiko
ikerlari aintzindaria dugu. Honek, jada 70. Hamarkadarako ikaskuntza kooperatiboak
ikaslearen ikaskuntza esanguratsua zekarrela baieztatu zuen honakoa gehituz:
taldearen helburua eta norbanakoaren ardura. Geroztik, ildo bereko proiektu andana
23

HPB. BALIABIDE TAILERRA.


GA2. Martinez Arrese, Edurne

martxan jarri dira, besteak beste, TAI (Slavin, Madden eta Leavey, 1984), CIRC
(Stevens, Madden ,Slavins eta Farnish, 1987), Exito Para Todos (Slavin, Karweit &
Madden, 1989), Americas Choive (Supovitz, Poglinco eta Snyider, 2001), The School
Development Project (Comer, Haynes, Joyner, BenAvie, 1996), Modern Red
Schoolhouse (Kilgore, Doyle eta Linkowsky, 1996) edota Direct Instruction (Adams eta
Engelmann, 1996). Hala eta guztiz ere, ebidentzian oinarrituriko hezkuntza errefoma
bati bide emateko hiru printzipio bete beharko lirateke nahiz eta haietara iristeko
oraindik hainbat oztopo gainditzea ezinbestekoa den:
1. Frogaturko hezkuntza programa ugari egon behar dira eta hauek
hezkuntzaren alor eta maila guztien frogaturik egon beharko dira.
2. Egindako

hezkuntza

programen

ebaluazioak

eta

errebisioak

konfiantzazkoak, osoak, eta irakaslearentzako eskuragarriak izan behar


dira, hezitzaile zein politikariek programa espezifiko horiek martxan jarri
direla ziurta dezaten.
3. Gobernuak frogaturiko proiektu horiek martxan jartzea ahalbidetuko du,
zentru bakoitzari beharrezko baliabideak eskainiaz.
Ebidentzian

oinarrituriko

erreformak

gure

egingo

bagenitu,

esaterako,

Findandiako hezkuntza sistema Euskal Herriko X herritan aplikagarria dela frogatuz


gero hau guztiz eraginkorra izango litzateke.
Hala ere, badirudi gobernu politikak ez daudela horren alde, eta soilik komeni
zaien eta inongo ebidentziarik ez duten erreformak ahalbidetzen dituzte, LOMCE kasu.
Beraz, Espainiar estatuko hezkuntza politikak, soilik egun boterean dauden politikarien
esku jarraitzen duen bitartean, aplikatzen diren hezkuntza erreforma guztiek, sistema
kapitalista patriarkatuaren mesedera egoten jarraituko dute.

24

HPB. BALIABIDE TAILERRA.


GA2. Martinez Arrese, Edurne

15.10.02
Presentziala eta ez presentziala
Banakakoa

Ikaskuntza molde frogatu eragikorren artean, egun geroz eta ezagunagoa den
ikaskuntza kooperatiboa dugu, moda bihurtzeaz haratago hezkuntza berrikuntzaren
adibide garbia dena. Ildo honetatik, Pere Pujolek, Viceko unibertsitatearekin batera,
sorturiko IK/KI programa eredugarritzat har daiteke (IK/KI IK/KI PROGRAMA
TALDEAN

IKASTEN

IRAKASTEKO

Ikasketa

kooperatiboaren

inplementazioa

ikasgelan eta ) Hala ere, IKKI programaren nondik norakoak azaltzeaz gain,
ezinbestekoa da abiapuntua argi izatea:

Gizartean aniztasunari trataera egoki bat eman eta guztiok elkarrekin eta
aukera berdintasunean ikasteko,

ezinbestekoa da eskola inklusiboaren

bidetik ekitea.

Hezkuntza berrikuntzaren bidea hezkutza inklusiboa izango da:


o

Presentzia (denok)

Parte hartzea (jarduera orokorretan edota ikastetxean)

Aurrerapena (denona, gure gaitasunen mugetara iristeraino)

Inklusioari bide emateko hezkuntza jardunak aldaketa behar du > jardueren


aldaketa (logika homogeneotik hetereogeneora)

Behin abiapuntua argi izanda, jardueren aldaketa emateko, ezinbestekoa da IK/KI


programak proposatzen duen ikaskuntza kooperatiboaren nondik norakoak argitzea.
Esan genezake, ikaskuntza kooperatiboan berdintasunezko parte-hartzea eta ikasleen
arteko aldibereko elkarreragina indartzea bilatzen dela eta hauek lirateke jarduera
kooperatibo baten ezaugarri nabarmenak:

25

HPB. BALIABIDE TAILERRA.


GA2. Martinez Arrese, Edurne

Ikasleen autonomia (albait


era autonomoenean ikasten
jakin dezatela)

Irakaskuntza pertsonalizatua
(ikasle bakoitzaren ezaugarri
pertsonaletara egokitua)

Ikasketaren egituratze

kooperatiboa (ikasleek elkarri


lagun diezaiotela ikasten)

Ikasle desberdinak batera artatzea ahalbidetzen duen


sistema pedagogiko konplexuaren hiru zutabeak dira
(PAK proiektua)
1. irudia

1. Parte hartzaileek eginkizun bikoitza dute: alde batetik, irakasleak esandakoa


bakoitzak ikastea, eta bestetik, taldekideei beraien ikaskuntzan laguntzea.
2. Irakasleek, berriz, ikasleek eskolako edukiak ulertu eta barneratzeaz gain,
taldean lan egiten eta solidario izaten ikastea dute helburu.
3. Ikasketa kooperatiboan xedea ez

da ikasleek noizbehinka zenbait jarduera

taldean egitea, baizik eta, modu egonkorrean taldean antolatuta egotea eta
lan egiteko modua hau izatea.
Jarduerak kooperatiboak planteatzen direnean ikasgela batean, lantalde txiki eta
heterogeneoetan banatu behar izaten dira ikasleak. Horrela, berain artean elkar
lagundu eta adoretu egiten dira ariketa edo beste edozein jarduera egiten ari direnean.
Modu honetara irakasleak esandakoaz gain, ikaskideek esandakoarekin ikasten da,
gainera ikasleak ikaskideen irakasle bihurtzen dira eta jakintzak hobeto barnera
bultzatzen dira. Beraz, ikasketa kooperatiboa ikasleek barneratu beharreko edukiak
modu errazago batean barneratzeko metodo bat baino gehiago da, ikasleei irakatsi
behar zaien ikasgai bat da, bizitzan zehar hau ikasita edukitzea eskertuko duten
alderdi bat izango da. Hala ere, zeintzuk lirateke hezkuntza berrikuntza bati bide eman
eta ikaskuntza kooperatiboan murgiltzeko kontutan hartu beharreko printzipioak?
Irakatsi-ikasi prozesuaren egitura orokorrean hiru mota bereizten dira: banakakoa,
konpetitiboa eta kooperatiboa. Prozesuaren egiturak hiru zati hauek izango lituzke;
ariketaren egitura, helburuaren egitura eta autoritatearen egitura.

26

HPB. BALIABIDE TAILERRA.


GA2. Martinez Arrese, Edurne

1. Ariketaren egitura izatea funtsezkoa da hezkuntza hobetzeko.


Irakasleak baldintza hauek bete beharko
lituzke: ikasleak erakarri eta motibatu
behar ditu ezagutzera eta ikastera; gaiak
ezagutu

behar

ditu;

gaitasun

pedagogikoa izan behar du. Ariketa


antolatzen

den

banakakoa,

moduaren

arabera

konpetitiboa

edo

kooperatiboa izango da.

2. Helburuaren egitura: ikasleek lortu nahi dutena, aurrekoaren mendean dago.

Banakakoa: ikasleak bere helburua lortzen du, besteek lortu edo ez. Ez
dago helburuen elkar mendekotasunik.

Konpetitiboa: ikasleak bere helburua lortzen du besteek lortzen ez


dutenean. Helburuen elkar mendekotasun negatiboa dago.

Kooperatiboa: helburu bikoitza du: ikastea eta besteei ikasten laguntzea.


Helburuen elkar mendekotasun positiboa dago.

3. Autoritatearen egitura: erabakiak hartzea; zer eta nola ikasi / zer eta nola ebaluatu.

Banakakoa: irakaslea da curriculumaren kudeatzaile eta arduradun bakarra.


Ikasleak hartzaile pasiboak dira irakaslearen aginduetara daudenak.
Egitera mugatzen dira.
27

HPB. BALIABIDE TAILERRA.


GA2. Martinez Arrese, Edurne

Konpetitiboa: ikasleen arteko lehia pizgarria da irakaskuntzarako.

Kooperatiboa: ikaslearen autonomia lortzen da eta parte-hartze aktiboa


sustatzen da, bai curriculuma kudeatzeko, bai gela sustatzeko. Irakaslea ez
irakasten duen bakarra, ikasleekin partekatzen du irakasteko ardura:
ikasleek elkarri irakasten diete.

Gelan ikasketa kooperatiboa praktikan jartzeko garaian, IK/KI programa hartuko


dugu kontutan baina lehenik ea behin, esku hartzea burutu ahal izateko, honen baitan
hiru eremu bereizten direla kontutan hartu behar dugu eta kasuan kasu,dagokion
eremuko jarduera edo dinamika martxan jarriko dugu:

28

HPB. BALIABIDE TAILERRA.


GA2. Martinez Arrese, Edurne

Kasu honetan, ikasgelan aurrera eramandako dinamikak bi eratakoak izan dira, alde
batetik, A eremuaren barnean (talde kohesioa) kokaturiko esku hartzeak, eta bestetik,
B eremuaren barnean kokaturikoak (talde lana irakaskuntza baliabide). Jarraian beraz,
praktikara eramandako jarduerak azalduko dira:

Iritzi kontrajarria

Aurpegiak
izenekin
marraztuz

Pisolero

Armiarma
sarea

Maleta

Itsasoaren
posterra

NASAren
jolasa
(landurikoa)

Iritzi kontrajarria (parte hartzean eztabaida eta adostasuna bultzatzeko)


Dinamika hau oso interesgarria iruditu zaigu aurrean izan ditzakegun ikasleekin
lantzeko. Izan ere, mekanikoa litzatekeen jarduera batetik aldendu eta euren
kritikotasun eta autonomia lantzen duen jarduera bat baita. Ukaezina, gaur egun
pil-pilean dauden gaiei erreferentzia egiteko aukera eskaintzen duela, ikasleek gai
honekiko duten jarrera zein den islatuaz. Gainera, oraindik eta interesgarriagoa
iruditzen zaigu, gai batekiko izan dezaketen pentsamendua irauli eta kontrako
iritzia adierazi beharra, horrek kritikoki argudio sendoak sortzera behartzen baititu.
Hala ere, dinamikak emaitza ona eduki ahal izateko, gaiaren aukeraketa egiterako
garaian beraien interesekoa eta hurbilekoa den gai bat aukeratzea ezinbestekoa
izango da, baita ikasle talde txiki batek moderatzaile papera hartzea ere.

Azkenik, garrantzitsua litzateke kontuan izatea, eztabaidan protagonistak


izango diren bi talde nagusiak ahalik eta homogeneoenak izatea, horren baita
egongo baita dinamika honetatik atera daitekeen emaitzaren arrakasta.

Aurpegia marraztea izenaren hizkiekin


ezagutzea eta distentsioa bultzateko)

29

(talde barruan elkarreragina, elkar

HPB. BALIABIDE TAILERRA.


GA2. Martinez Arrese, Edurne

Gure ustetan, dinamika honen bitartez ondo islatu dute gizartean eta modu
honetan, ikasgela barruan dagoen aniztasuna. Izan ere, jarduera egin aurretik ipuin
baten bitartez sarrera eman zioten jarraian burutu dugun Aurpegiak marraztea
izenaren hizkiekin jarduerari. Dinamika hau hasiera batean izenak ikasteko bada
ere, aberasgarria iruditu zaigu aniztasunaren trataerarekin gauzatu duen lotura.
Bestetik aipatu, HH-ko ikasleei zuzenduta dagoen jarduera litzatekeela, ipuina
eta jarraian egin beharrekoak konplexutasun maila txikia eskatzen baitzuen, baita
irakasleek eman dioten fokatzea ere. Azkenik esan, jardueraren azken pausoan,
gutako bakoitza ipuinaren pertsonai batekin lotu behar izateak, gure emozioetan
erreferentzia egiten duela gutako bakoitzak gure burua gizartean nola ikusten
dugun argi izatea eskatzen baitu.

Pistolero (talde barruan elkarreragina, elkar ezagutzea eta distentsioa bultzateko)


Jarduera hau aproposa iruditzen zaigu ezagutzen ez diren haurren arteko lehen
kontaktua emateko. Izan ere, jarduera honen helburua gainontzekoen izenak modu
aktibo batean ikastea da eta gure aburuz, dinamika honen bitartez helburu nagusi
hau guztiz bermatua geratzen da. Hala eta guztiz ere, ezinbestekoa iruditzen zaigu
azalpen argi bat ematea, hasiera batean nahiko nahasgarria suertatu baitaiteke.
Bestetik, aipatzekoa iruditzen zaigu jarduerak eskaintzen duen konplexutasun

maila ezberdinetako aukera, izan ere, dinamizatzailearen eskuetan dago behin izenak
ikasi dituztenean jarduerari bira bat eman eta zailtasun maila handiago bat eskatzen
duen beste aukera bat sartzea (adibidez: izena eta gustuko duen zerbait).

Armiarma sarea (talde barruan elkarreragina, elkar ezagutzea eta distentsioa


bultzateko)
Jarduera honen bitartez ere, ikasle bakoitzaren izena eta interesak plazaratzea

bermatu da. Baina kasu honetan, soka bat izan da bitartekaria, berak zehazten
baitzuen momentu bakoitzean hitza zuen ikaslea. Baita ere, inkontzienteki, dinamika
aurrera joan ahala, nolabait talde izaera azpimarratu nahi izan da, sokarekin sare bat
egiteak baieztapen hau islatzen baitu.

Maleta (talde barruan elkarreragina, elkar ezagutzea eta distentsioa bultzateko)

30

HPB. BALIABIDE TAILERRA.


GA2. Martinez Arrese, Edurne

Jarduera honi antzekotasuna aurkitu diogu aldez aurretik aipatutako Armiarma


eta Pistolorero-rekin. Baina kasu honetan, dinamika hau haratago doala uste dugu,
norbanakoaren sentimendu eta emozioak helarazteko aukera uzten baitu. Horretaz
gain, ikasle bakoitzari aukera eskaintzen zaio gainontzekoei bere burua sakonago
aurkezteko, baita gainontzekoak modu honetan ezagutzeko ere.
Modu honetan, irakasleak ere aukera paregabea edukiko du haur bakoitzaren
izaera nolakoa den aztertzeko eta baita honen interes edota bizipenen bat ezagutzeko.
Gainera, ikasleen artean emozioak adierazterako garaian egon daitezkeen aldeak ere
argitara eramango dira (hiztunak, lotsatiak.).

Nasaren jolasa. Landurikoa. (Talde lanaren garrantzia azaldu eta


eraginkortasuna frogatzeko)

Jolasaren narrazioa
Gaur goizean 6 taldetan banatutako astronautek Ilargian espazio-ontzi istripu larria
izan dute. Horregatik, ontzietatik irten behar izan dira bidaiari oinez ekiteko. 300 km ibili
beharko dira lurrera eramango dituen ontzira iristeko baina arazo larri bat dute: soilik
bizirauteko garrantzitsuenak diren 7 objektu hartu ahal izango dituzte. Horretarako,
talde bakoitzak lehentasunaren arabera egingo du aukeraketa. Hona hemen jarraitu
beharrekoa:
1. Irakurri objektu zerrenda.
2. Talde txikian, ordenatu objektuak, zutabe gorrian zenbakiak ipiniz
(1 garrantzitsuena, 7 garrantzi gutxiena).
3. Talde txikiko bozeramailea aukeratu eta honek zutabe gorriko ordena irakurri.
4. Talde handian eztabaidatu, objektuen ordena berria adostu arte .
5. Objektuen ordena berria zutabe urdinean idatzi (1 garrantzitsuena, 7 garrantzi
gutxiena).
Hona hemen NASAK argitaratutako lehentasunen zerrenda (arbelean)
6. NASAKO zerrenda zutabe laranjan idatzi.
7. Zutabe gorria laranja egin eta emaitzak A zutabean idatzi.
8. A zutabeko emaitzak batu eta kuadro berdean idatzi.
Bitartean talde osoan adostutako emaitzak NASAKO teknikariek kalkulatuko dituzte (arbelean).
9. Talde handian ateratako emaitzak egiaztatu beharko dituzue, denen artean
adostasunera iritsiz.
10. Baldin eta B < A bada, talde txikiko erabakiarekin espaziontzira lehenago iritsiko
zarete. (autoebaluazioa gidaitu).

31

HPB. BALIABIDE TAILERRA.


GA2. Martinez Arrese, Edurne
11. Saioa itxi (hausnarketa).

OBJEKTUAK

Talde txikia

NASA

Poxpoloak
Atun lata
Ur botila
Iparroratza
Motxila
Mugikorra
Izarren mapa

GUZTIRA:

Jolasaren inguruko hausnarketa


Ez da erraza konplexutasun maila altu bat duen testua irakurri eta ulertzea,
are gutxiago hau gainontzekoei azaltzea, taldean, gaitasun ezberdinak dituzten
publikoa dagoela kontutan hartuta. Gauzak horrela, talde lanean, nork bere
gaitasunak probestea izango da gakoa; horretarako oinarria beraz elkarlanean
batak besteari ulertutakoaren berri eman, hausnartu eta eztabaidatzea izango da
horrela baino ez baitugu lortuko ulermen maila gorenera iristea. Beraz, ondorengo
kooperazio jarduera honen bidez testu baten konplexutasuna aurrezteko logika
homogeneotik heterogeneora (taldekatze arbitrario eta anitzak) pasa gara. Izan
ere, atzean utzi dugu indibidualismoa, nork bere testua irakurtzetik taldeko
elkarlanera pasa gara. Horretarako bada, taldeko eztabaida, kooperazioa eta
adostasuna gakoak izan dira NASA jarduera aurrera eramateko.
Kasu honetan, jardueraren denbora mugatua zela eta publikoa haurrak
izango liratekeela kontutan hartuta, ondorengo egokitzapenak egitera behartuak
ikusi gara:
-

Testuaren egokitzapen nabarmena

Objektuen murrizketa eta hauen presentzia erreala

Taularen egokitzapena, ulermena errazteko koloreak erabiliaz.


32

HPB. BALIABIDE TAILERRA.


GA2. Martinez Arrese, Edurne

Eztabaida denbora mugatzea

Ikus-entzunezko baliabideen erabilera (proiektorea)


Egokitzapenak egokitzapen, oro har jardueraren prozesua positibotzat

jotzen dugu. Alde batetik, talde txikietan eztabaida sutsuak gauzatu dira baita
hainbat ondorio eta justifikazio interesgarri atera ere. Bestetik, talde handian
eztabaida dezente sortu badira ere, azkenik ondorio orokorrak ateratzea lortu
ditugu eta gainera NASAren emaitzetara hurbiltzea lortu da. Hala ere, esan beharra
dago hainbatetan ikasleen artean ez diotela hitz egiteko txanda errespetatu
(bozeramaileen papera ez dute errespetatu) eta honek hainbat momentutan
iskanbila sortu du. Honen aurrean, taldekideok beste jardueran erabilitako
estutxearen teknika erabiltzea otu zaigu. Horrela, bozeramailearen papera argi
geldituko litzateke eta txandak errespetatzea errazagoa izango litzateke. Amaitzeko
esan beharra dago jarduera hau aurrera eramateko denbora mugatuegia izan dela,
talde eztabaida interesgarriak moztu eta denen iritziak entzuteko aukerarik izan ez
baitugu.

Hitz gakoa

Arkatzak
erdira

Karguak
eta
zereginak

Folio
birakaria
(landuta)

Hitz gakoa
Dinamika hau testuen ulermena lantzeko izan da. hau aurrera eramateko talde
txikitan jarri gaituzte eta talde bakoitzetik pertsona bat klasetik kanpo atera dute rol
playing txiki bat egiteko, bakoitzari paper bat emanez, bati ulermen arazoak zituela
esan digu , beste bati dislexia arazoa zuela, beste bati komunikatzeko arazoa...
paper hauek banatu ostean bakoitza bere taldearengana joan da eta dinamikari
ekin diogu. Taldetxo bakoitzari testu bat banatu digute eta bakoitzetik hitz gakoak
aukeratu eta testuko ideia nagusiak atera behar genituen, ondoren laburpen txiki
bat egiteko asmoz. Dinamika hau ondo egon da baina rol playingarekin lotzeak
interesa piztea lortu du gure artean.

33

HPB. BALIABIDE TAILERRA.


GA2. Martinez Arrese, Edurne

Interesgarria iruditu zaigu dinamika hau taldean laburpen txiki bat edo testuko
ideia nagusiak ateratzeko, ala ere esango genuke interesgarri egin duen zatia rol
playingarekin lotzea izan dela. Izan ere, hau eginda modu erakargarriago eta paperean
sartuago eraman dugu dinamika aurrera.

Arkatzak erdira
Dinamika hau aurrera eramateko problema bat ebatzarazi digute. honetarako
talde txikitan jarri gaituzte eta problema bat eman digute ebazteko. Problemari
aurre egiteko lehenik eta behin taldekideok inon ezer idatzi gabe denon artean hitz
egin behar izan dugu nola ebatziko genuen eztabaidatuz. Denbora bat pasa
ostean, taldekide bakoitzak bere kasa problema aurrera eraman behar izan dugu.
Azkenik beste denbora bat pasatakoan talde handian eztabaidatu dugu nola ebatzi
dugun problema, guztion artean eztabaidatuz.
Dinamika honetan gehien gustatu zaiguna hasieran talde txikitan izan dugun
eztabaida izan da. Izan ere, tarte honetan taldekide bakoitzak izan ditzakeen indar
gune edo ahulguneak plazaratzeko aukera izan dugu eta ondoren bakarkako lana
hobeto egiteko oso lagungarria izan dela iruditu zaigu. honen ondorioz zailtasunak
dituen ikaslea hobeto sentituko da bere kasa problema aurrera ateratzeko unean
eta gainera taldekideen arteko laguntza hori sustatzea oso interesgarria eta
garrantzitsua dela uste dugu.

Karguak eta zereginak


Dinamika honetan talde bakoitzak ekitaldi bat eman behar genuen haurrera.
Gure kasuan urtebetetze festa bat antolatu behar izan dugu. Honetarako taldeko
kide bakoitzak rol bat edo zeregin bat hartu behar genuen eta honetaz gain,
taldeko kideren batek festa prestatzeko egunean ezingo balu agertu bere papera
nork beteko zuen pentsatu behar izan dugu. Hau horrela izanda, taldeko guztiok
genuen zeregin bat betetzeko.
Dinamika hau oso erreala izan ez den arren, haurrekin egoera errealetan
lantzeko oso interesgarria iruditu zaigu. Dinamika honen bitartez guztiak rol bat
bete beharko bai dute eta honela kargu bat izango dute guztiek beraiengan. honen
ondorioz, haur bakoitzak beti paper berdina bete beharrean betebeharren
errotazioa ekarriko du eta ondorioz haur guztiak esperimentatu ditzakete rol
ezberdinetako sentsazioak.

Folio birakaria
34

HPB. BALIABIDE TAILERRA.


GA2. Martinez Arrese, Edurne

Bigarren multzoko dinamika honen helburua gai baten inguruan dituzten aurre
ideien eta ikasitakoaren artean zer prozesu dagoen ikustea da. Horretarako, talde
bakoitzari paper bat emango zaie alde batean Zer dakit? eta bestean Zer ikasi dut?
jarriz. Lehengo aurre ideien aldea bete behar izaten da, hau egiteko talde kide
batek bere ideiak idazten ditu eta gero erlojuaren noranzkoan bere aldamenean
dagoen taldekideak idatzi beharko du bere ustea, taldeekide guztiek paperean
idatzi arte. Hau egiterakoan, taldekide bakoitzak kolore batekin edo zerbait
adierazgarria den sinboloren batekin idatziko dute ideia bakoitza norena den jakin
ahal izateko.
Gaiaren barneratu ostean folioaren beste aldea bete behar dute,
dutenen aldea, hau egiteko zer dakit

zer ikasi

zatia egiteko erabili duten prozesu bera

erabiliko dute. Paperaren bi aldeak amaitutakoan aurretik zekitenaren eta ikasi


dutenaren arteko aldea ikusi ahalko dute. Hau

plazaratzeko zenbait kasutan

bideotxoak egiten dira hasieran hau nekien eta orain hau dakit esanez.
Guk proposatutako dinamikan aurretik esandako prozesua eman genuen
aurrera. Gaiaren inguruan zekitena plazaratzeko Freiren esaldi bat aurkeztu
genuen: Hezkuntzak ez du mundua aldatzen baizik eta hau aldatuko duten
pertsonak. Esapide honetaz baliatu ginen ikaskidean Herriko Hezkuntzara
(Educacin Popular) gerturatzeko. Bakoitzak bere aurreideiak idatzitakoan
hezkuntza

mota

honen

inguruko

ikus-entzunezkoa

jarri

genuen

ikusgai

(https://www.youtube.com/watch?v=3uhH6wLsIiA). Ikusitakoan, ikasitakoa idatzi


behar izan zuten egokitzen zen paperaren aldean.
Gu gure ikaskideentzat ohikoa ez den hezkuntza mota batekin dinamika hau
aurkezten saiatu ginen, eta bide batez gaiaren inguruko beraien interesa pizten.
Gure dinamikaren aurkezpenean ibili genuen ikus-entzunezkoak aurkezpenaren
iraupenaren zati handiena hartu zuenez kideek aurretik zekitena eta ikasitakoa ezin
izan genituen plazaratu. Saiatu ginen azaltzen dinamikaren amaieran egin
beharrekoa, baina azalpen horren ordez hau ikasgeletan egiten den moduan
(grabatuz esaterako) egin izan bagenu argiago geratuko zitzaien gure ikaskideei.
Baina, uste dugu folio birakariaren dinamika argi geratu zela zer den eta guk
ikaskideei gerturatu nahi genien gaiaren inguruan interesa pizteko pausua ere egin
genuela.

35

HPB. BALIABIDE TAILERRA.


GA2. Martinez Arrese, Edurne

Ez da inor iritsiko denok iristen ez bagara!

Esaldi hauxe har genezake eskola inklusibo


baten bideko hezkuntza prozesuaren nolakotasuna
definitzeko.

Izan

ere,

aukera

berdintasuna

bermatuko duen hezkuntza sistema bat eraikitzeko,


ikasleen logika homogeneotik (lehiakortasunetik)
aldendu

eta

hetereogeneotasunaren

logika

kooperatiboari heldu beharko genioke. Hala eta


guztiz ere, metodologia kooperatiboaren

bidez

inklusioa lortzea posible ahal da? Ez. Ez soilik


eskola inklusiboa lortzeko ikastetxean ikaskuntza
kooperatiboa baino ez badugu txertatzen. Izan ere,
jardun

kooperatiboa

ikastelako

jardunaren

aldaketara mugatu daiteke baina hori ez da inondik


inora hezkuntza inklusiboa lortzea. Hezkuntzak
inklusiboa izan nahi badu komunitateko kide guztien
parte hartzea sustatu behar du eta kooperazio
ariketak

ikas-irakasleen

arteko

elkarrekintzan

mugatzen dira.

36

HPB. BALIABIDE TAILERRA.


GA2. Martinez Arrese, Edurne

Beraz, ez gaitezen integrazioaren puntu horretan estankatu. Ekin dezagun aurrera,


hel diezaiogun inklusioaren soka utopiko horri, pixkanaka goraka egingo dugu eta.

Aberastu ditzagun jardun kooperatibo horiek eta apur ditzagun eskola-etxeakalearen muga zurrun horiek. Parteka ditzagun espazioak, sor ditzagun aniztasun eta
aberstasunez beteriko kolaborazio eta elkartruke sareak, sor ditzagun harremana elkar
eragileak adin/ikastetxe ezberdineko ikasle, guraso, langile edota herriko aitonamonekin!

37

HPB. BALIABIDE TAILERRA.


GA2. Martinez Arrese, Edurne

2015-09-28
Presentziala
Banakakoa

Paco Cascon gatazken ebazpenean aditua den UNESCOko delegatu eta MOCeko
liderretako batek gatazka eta motibazioaren inguruan solasten da. Hauek lirateke bere
solasaldian aipaturiko puntu esanguratsuenak:
1. Aniztasunez beteriko gizartean gatazkak (barne gatazkak zein kanpo gatazkak)
beti sortuko dira, persona bat baino gehiagoko eremuan beti gatazkak
egongo baitira. Oro har, gatazkek ondorengo ezaugarriak dituztela esango
genuke:
38

HPB. BALIABIDE TAILERRA.


GA2. Martinez Arrese, Edurne

a) Gatazka prozesu bat da: jatorria du beharretan


b) Ideia kontrajarriak edo kontraesanak daudenean gertatzen da
c) positibo zein negatiboak izan daitezke eta honen arabera, gatazkei aurre
egiteko era baldintzatuko da.
d) hauekin heztea aberasgarri eta hezigarria da.
e) Gatazka gabe ezin da aldatu.

2. Gatazka bat ikusten dugun lehen momentuan negatiboki ikusten dugu, eta honi
irtenbidea

emateko

kanporatu

edo

biolentzia

erabiltzen

da

maiz.

Biolentzia/gerra, ordea ez da gatazka, gatazkak sorturiko ondorio ikusgorra


da, azaleratzen dena eta ondorioz gataka biolentzia/gerrarekin lotu eta gatazka
negatibotzat hartzen dugu.
3. Gure mugak zein diren jakin behar dugu, gure mugak edo gaitasunak
pasatzen dituenean delegatzen jakin behar dugu. Bola orduan eta handiago
orduan eta zailagoa da hau aurrera ateratzea.
4.

Hezitzaileok eta gizartea orokorrean ez dago gatazkei aurre egiteko gaitua. Ez


gaituzte gatazkei aurre egiteko formatu. Horrek intseguritate, fustrazio,
inpotentzia eta antzeko sentsazioak sorrarazten dizkigu eta ondorioz beti
gatazka modu negatiboan pertzibitzen dugu.

5. Hezitzaileok gatazka modu negatiboan ikustetik tresna hezitzaile bihurtzera


pasa behar gara. Horretarako beharrezkoa izango da:
a) Beraien iritzia eman, entzun, argudiatu, Hitz egin, besteei utzi ,
ondorioetara iritsi, adostu, enpatizatu.
b) Polizia rola alde batera utzi eta hezitzaile bihurtu.
c) Etorkizuneko prespektibarekin lan egin.

Bestalde, gatazka tresna hezitzailea bihurteaz haratago, gatazkak berdinen


arteko tratu txar bilaka ez daitezen ezinbestekoa deritzot, hezitzaileok tratu txarren
aurkako kanpaina zabal eta sendo bat praktikara eramatea hezkuntza komunitatea
sentsibilizatuz eta prebentzio metodoak praktikara eramanez. Ildo honetatik, Diaz
Aguadok (2007), Nerabezarotik emandako biolentziaren prebentzioa eta exklusioaren
aurkako borroka deituriko ikerketan honakoa dio:
39

HPB. BALIABIDE TAILERRA.


GA2. Martinez Arrese, Edurne

Hezkuntza-komunitatea hobetu nahi bada, eskola gatazken prebentzioa


egungo erronka sozialetara egokitu beharra dago eta horretarako bi bide hartzen ditu
beharrezkotzat:

Ildo horretatik, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak neurri jakin batzuk
sustatu ditu hezkuntza-komunitate osoaren sentsibilizazioa eta inplikazioa bultzatzeko;
hala nola (Celaa, 2011):
o

Ikastetxean bizikidetzaren behatokia sortzea (hezkuntza-komunitate osoak)

Bizikidetza-plan bat lantzea. Plan horretan nabarmen izango dira gatazkak


modu baketsuan ebaztera eta adiskidetzea eta konponketa lortzera
bideratutako

prozedurak

eta

bizikidetzarako

hezkuntza-konpromisoak

hartzeko jarraibideak.
o

Tutore-ekintzarako plana; laguntza-prozesu jarraitua eta sistematikoa


izango da, hezkuntza jardueran barneratutakoa.

Hezkuntza-komunitateko sektore guztien parte-hartzea sustatzea AJA edo


barne araudia lantzerakoan.

Amaitzeko, interesgarria litzateke, prebentzio kanpaina edo programa hauen berri


izatea, beti ere, lekuan lekuko errealitateara egokitzen dena hautatuz (Garardoibil eta
Oedera, 2010):
40

HPB. BALIABIDE TAILERRA.


GA2. Martinez Arrese, Edurne

41

HPB. BALIABIDE TAILERRA.


GA2. Martinez Arrese, Edurne

2015.09.30
Taldekakoa
Ez presentziala

a) Egoera gatazkatsuaren deskribapena


Betiko lez, goizeko 11:00etan ataritik gelara bueltatzeko txirrinak jo du
ikastetxean. Haurrak pozik eta energia beterik datoz gelara. Halako batean, hortxe ikus
daiteke haur talde bat pasillo erdian, bata besteari garrasika eta joka, horien artean beti
arazoetan sartuta egoten den Luis. Azken hilabete hauetan etengabe dago liskar
ezberdinetan sartuta, bere etxean bizitzen ari den gurasoen banaketaren ondorioz.
Irakaslea urduri dago, nahiz eta betiko partaideak izan oraingo honetan ere istiluan.
Gainontzeko haurrak jada gelan daude, zer gertatzen den galdezka eta hauetako asko
gelatik irten dira pasilloan momentu horretan bizi-bizian dagoen istilua ikustera.
Irakaslea bere onetik ateratzen hasten da, ikasle guztiak bere kontrolpetik at daudela
ikustea.
Irakaslea joka ari diren ikasle multzora gerturatu eta hortxe ikusten du
Estebanek ezpainetan jaso duen kolpe baten ondorioz odol jario etengabea duela.
Gainontzeko ikasle guztiak Luisen aurka daude, honi bultzaka eroturik kideari
egindakoa salatuz. Egoera hau ikusirik, zer gertatu den oihukatzen hasten da
irakaslea, ez baitaki zer gertatu den eta ahalik eta azkarren gatazka konpondu nahi du
ikastetxeko gainontzeko profesionalak konturatu ez daitezen. Izan ere, eztabaidan
protagonistak diren ikasle guzti hauek bere tutoretzakoak dira. Hala ere, ikasleak
garrasika jarraitzen dute, hauek kontrolatu eta lasaitzea ezinezkoa dirudielarik
b) Egoera gatazkatsuaren azterketa
.1. Gatazka kontzeptua
Gure

ustetan,

egoera

gatazkatsu

honen

kontrola

galtzearen

arrazoi

nagusienetariko bat, irakasleak horrelako kasuen aurrean izan dezaketen formakuntza


eza litzateke, kasu honetan irakasle protagonistari gertatu zaion moduan. Errealitate
honek islatuko luke nola ez gaituzten eta bide batez, ez dugun gatazkei aurre egiteko
hezten, inpotentzia, segurtasun eza...sorraraziz. Honen ondorioz, gatazkak modu
negatiboan ikusteko ideia globala nagusitzen da gizartean. Baina benetan gatazkak
negatiboak al dira?

42

HPB. BALIABIDE TAILERRA.


GA2. Martinez Arrese, Edurne

Aurretik egindako galderari erantzunez, lehenik eta behin gatazka eta


biolentziaren arteko ezberdintasuna argi izan beharko genuke, biolentzia gatazka
gaizki bideratzearen ondorio baita. Hau litzateke gure kasu gatazkatsuaren ondorioa,
irakasleak gatazka gaizki bideratzeagatik eman baita ikasleen arteko biolentzia. Izan
ere, aurretik esan moduan, gizabanako orok gatazka baten aurrean eman beharreko
pausuak zeintzuk diren jakin beharko lituzke, argi edukiaz pertsona garen momentutik
gainontzekoekin ditugun interakzioek gatazkak sortuko dituztela, munduan dugun
aniztasuna islatuaz. Horrexegatik, gatazkekin bizitzen ikastea litzateke pertsona ororen
zeregina.
Beraz, gatazkekin bizitzea ikastea bada gure egitekoa, hauen alderdi positiboak
argi izatekoa ezinbestekoa da, izan ere, gatazka batetik soilik eman daiteke aldaketa.
Baina gakoa, gatazkaren esku hartzean egongo da, aldaketaren emaitza positibo ala
negatiboa den baldintzatuaz.
Gatazka ez da gertaera puntuak bat, prozesu bat baizik, ondorioz bere
hastapena behar batean datza. Lehenik, pertsonek ditugun behar eta interesetan
dauka jatorria, ondoren norbanako baten nahiak beste batenaren antagonikoak
direnean, alegia. Behar kontrajarri hauek mota askotarikoak izan daitezke: politikoak,
biologikoak, emozionalak
Aipaturiko beharrak ez asetzean arazoa sortzen da. Arazoari aurre egiten ez
badiogu edo ez ikusiarena egiten badugu, krisialdia sortzen da. Hau da: krisia gaizki
zaindutako arazo baten ondorioa izango da eta ez gatazkaren definizioa. Baieztapen
hau argi ez izatearen ondorioz, hona hemen sor daitezkeen arazoak:
1. Esku-hartzea arazoaren puntu gorenean hartzen da, hau da, krisian.
2. Krisialdi bortitza,

gatazkari trataera emateko momenturik okerrena da

amorruak gidatzen baitu norbanakoaren jarrera.


3. Biolentziari bultzada ematen zaio, ikasleek jasotzen duten mezua hurrengoa
baita: kasu egitea nahi baduzu, indarkeriaz jokatu.
4. Krisia gatazka bat dela sinesten dugu.

2.2. Egoera gatazkatsuaren esku-hartzea


Hasieran aurkeztu dugun egoera gatazkatsuaren aurrean, argi dago eskuhartze bat ezinbestekoa litzatekeela. Izan ere, jada krisi egoera batean aurkitzen gara
eta ezinbestekoa izango da prozesu honetatik emango den aldaketa hau positiboa
43

HPB. BALIABIDE TAILERRA.


GA2. Martinez Arrese, Edurne

izateko, esku-hartzeko egoki bat proposatzea. Horrenbestez, hona hemen talde


moduan otu zaizkigun jarraibideak.
1. Irakasleak hasiera batean, borrokaren aurrean ikuspegi zabala izan beharko
luke, gertatutakoa kanpotik ahalik eta modu orokorrenean ikusteko. Ez luke
urduritasunaren erruz bat-batean ezer jakin gabe eztabaidan sartu behar,
honek soilik egoera momentuan moztu eta tentsioak airean lagako bailituzke.
Izan ere, momentuan ezjakintasun osoarekin eztabaidara sartzeak, kasu
honetan beti arazoetan sartuta dabilen Luisi epaitzea bideratuko luke, bere
aurreiritzietan oinarrituaz. Horrexegatik, momentu bat eskaini beharko lioke
eztabaida ikusi eta aztertzeari, ondoren hartu esku-hartzea zehazteko.

2. Ondoren, eztabaidatik kanpo dauden ikasleak gelara bidali beharko lituzke.


Talde bakoitzeko koordinatzaileari

bere taldeko kideen ardura emanez.

Koordinatzaileak, bere kideak irakasgaiko materiala hartu eta dagozkien


lekuaz esertzea bermatu beharko lukete. Kontziente gara, ardura hau zaila
dela horrelako egoeretan baina modurik egokiena ikusten dugu azken hau,
irakasleak ezin baititu borrokatzen ari diren ikasleak begi bistatik kendu.

3. Irakaslea Luis eta Estebanena gerturatuko da, bien erdian jarriaz. Zer gertatu
den galdetuko die, biak hitz egiten hasi baina lehen bati hitza emanez.
Horrela, protagonista bakoitzak bere iritzia plazaratuko du, irakasleak
gertatutakoa

ulertze

asmotan.

Behin

ikasleei

entzun

ostean,

hausnarketarako bide emango dien galderak luzatuko dizkie: Nola sentitzen


zarete momentu honetan?; Uste duzue izandako jarrera egokiena izan
dela?; Egindakoarekin zer lortzen duzue?. Behin beraien emozioak
adierazi ondoren, ikasleak ondorioztatuko dute nola izandako jokaerak ez
dieten inongo onurarik ekarri, aitzitik, egoera deseroso batera eraman
baitituzte.

Elkarrizketa

honetan

momenturo

tutoreak

izandako

du

moderatzaile papera eta berak bideratu beharko ditu galderak, ikasleek


ematen dituzten erantzunen arabera.

4. Liskarrari amaiera emateko, pasilloan bertan barkamenaren tratua sinatu


beharko lukete ikasleek, bien arteko eskuak luzatuaz. Modu honetan
bukatutzat emango da eztabaida, aurretik gertatutako guztia modu egoki
batean bideratzearen ondorioz aldaketa positibo bat ekarriaz, bi ikasle hauen
arteko harreman ona hain zuzen ere.
44

HPB. BALIABIDE TAILERRA.


GA2. Martinez Arrese, Edurne

5. Azkenik, bi protagonistak eta irakaslea gelara sartu ondoren, gela osoa


partaide izango zen eztabaida bat proposatu beharko luke irakasleak, non
borobil batean jarrita, ikasle bakoitzak berak egoera honen inguruan zer
pentsatzen duen adierazi beharko lukeen. Baita ere, aldez aurretik liskarreko
protagonistei egindako galderak luzatu beharko lirateke ikasleei, hauei ere
hausnarketara bide emateko. Izan ere, ikusle papera hartzen duten
ikasleekin lan egitea ezinbestekoa da, enpatia, erabakietara iristea,
entzutea...landuaz, beste edozein momentutan edonor izan baitaiteke
gatazkaren protagonista. Horrenbestez, talde moduan gertatutakoaren
inguruan eztabaidatzea ezinbesteko alderdia izango da eta bide batez,
gatazka baten aurrean izan beharreko jarrera zein izan beharko litzatekeen
erakutsi eta azkenik eta garrantzitsuena, gatazka batetatik atera daitezkeen
alderdi positiboak azpimarratu, kasu honetan bi kide hauen kasuan gertatu
den moduan. Modu honetan, pixkanaka gatazkak ez dutela zertaz ondorio
negatibo bat ekartzen ohartaraziko dira ikasle guztiak.

6. Tutoreak kontuan izan beharko luke Luis etxean pairatzen egoera horrek
bere ikaskuntza prozesuan sortzen dion eraginaz. Hori dela eta, haur honen
emozioetan lanketa berezia egitea ezinbestekoa litzake, barruan duen guztia
plazaratu ahal izateko. Izan ere, bizitzen ari den guztia barruan gordetzeak
ondoren gainontzeko kideekin jarrera txarra izatea eragiten dio eta hau
bideratu beharra dago. Baita ere, ezinbestekoa izango da gurasoei euren
semea bizitzen ari den egoera honen berri ematea.

2.3. Egoera gatazkatsu hau ez gertatzeko ikastetxeak egin beharrekoa prebentzio


lana
1. Ikastetxeko profesional guztiak argi eduki behar dute, gatazkak beti egongo
direla pertsonen arteko interakzioa dagoen bitartean. Hori dela eta, hauek
desagerraraztea ezinezkoa delarik, hauei bideratze egoki bat ematea izango
da euren egiteko nagusia. Horrexegatik, astean behin klaustroan gazten
esku hartzea bideratuko lukeen formakuntza saioa interesgarria litzake,
egunerokotasunean

eman

daitezkeen

gatazken

segurtasuna izan dezaten, pauso egokiak emanez.

45

aurrean

irakasleak

HPB. BALIABIDE TAILERRA.


GA2. Martinez Arrese, Edurne

2. Gurasoekin ere lanketa egitea ezinbestekoa litzateke, Berdinen arteko


tratua-ren inguruko saioak eskainiaz. Izan ere, hezkuntzak komunitate
osoarekin lan egin behar du eman daitezkeen gatazkei sustraietatik heltzeko.
3. Ikasleen

kasuan,

formakuntza

horietan

proposatzen

diren

jarduera

ezberdinak landu beharko lirateke, errespetua, enpatia, gainontzekoei


entzutea Modu honetan, ez lirateke gatazkak desagertuko, baina argi
eduki behar da ez dela hori helburua, gatazka biolentzia ez bihurtzea baizik.
Modu honetan, guztiok gatazkaren aurrean eduki beharko litzatekeen jarrera
positiboa dela jakingo lukete, bizitzan suerta daitezkeen arazoei aurre
egiteko estrategiak eskainiaz.
2015/10/19
Presentziala
Banakakoa

Jesus Gomezek berdinen arteko harremanen sistema auzian jartzen du. Modu
honetan, kideenarteko sozializazioa, komunikazioa eta maitasuna jo puntuan hartuko
ditu, tratu txarrak eta sexu jazarpenaren arazo sozialen kausetara iristsi ahal izateko.

Gomezek, ildo honetatik maitasuna jo puntu izanda, hau nahiko gai konplexua dela
onartu eta horretarako norberaren barrunbeak arakatzea ezinbestekoa dela onartuko
du. Beraz, abiapuntua, gure buruari maitasunaren baitako honako galdera egitea
izango da: Nork erakartzen nau? Pertsona horrek zergatik erakartzen nau? Zeintzuk
dira bere ezaugarri fisiko/psikologikoak?

Galdera honen erantzunetatik, pertsona baten izen hutsaletik gizartearen harremanen


egiturak kritikatzeraino iritsiko gara.

1. Maitasuna ez da zientzia bat baina honekiko jarrera kritiko bat izan eta guk nahi
eta gustoko dugun erlazioa aukeratzeko era inplizituan aztertzea ezinbestekoa
da. Gakoa gure buruari, barnean zer gertatzen ari den, zergatik gertatzen ari
den eta horrekin ados gauden ala ez galdetzea da.

2. Inguru sozialak eta gizartean inposaturiko baloreek gure atrakzioetan eragina


dute eta ondorioz, atrakzioa maitasuna bada, maitasuna soziala (ez da kimika,
ez da zientzia, ez da intrinsekoa) dela esan genezake.
46

HPB. BALIABIDE TAILERRA.


GA2. Martinez Arrese, Edurne

3. Egungo gizarte harremanak oraindik ere gizarte heteropatriarkatuaren baitan


erroturik daude eta ondorioz estereotipo maskulino eta femininoak gure
gorputzetan erroturik dauzkagu. Ildo honetatik maitasun harreman tradizionalei
bide ematen zaie.

4. Maitasun molde tradizionala vs maitasun molde alternatiboa

5. Maitasuna soziala bada eta maitasunak genero indarkeria badakar, hau ere
soziala da? Hasierako galdera eginez gero, konturatuko gara inposatu, gaizki
tratu eta indarkeria fisikoa erabiltzen duenak ez gaituela maite, ez gaitu merezi
eta ez dugu behar ere. Ildo honetik, erasotzailearen aldaketa gizarteak berak
pertsona hori inori gustatzen ez zaionean, onarturik ez dagoenean automatikoki
emango da. Izan ere, erasotzailea munduan sozializatu ahal izateko bere
izaera eta jokabideak aldatu beharko ditu.
6. Genero indarkeriarekin amaitzearen gakoa heteropatriarkatuaren oinarriak
errotik moztea izango da, gizakion arteko harremanak berdintasun eta
demokrazia batera bideratuz eta norbanakoa bere maitasunezko erlazioekiko
kritikoa eta kontsekuentea bilakatuz.

6 puntu hauetan laburbiltzen da Gomezen hizketa baina modu objektibo batean


izendatzetik haratago, hauetako azken puntuek hausnarketa behar dutela deritzot.

47

HPB. BALIABIDE TAILERRA.


GA2. Martinez Arrese, Edurne

Lehenik eta behin, autoreak berdinen arteko tratu txarren muina edo arazoa
ondo detektatu badu ere, nire aburuz gehiagi fokalizatzen du biktiman eta honek
proposatzen duen aldaketa askoz haratago joan beharko litzateke. Izan ere,
Gomezek berak dioen bezala genero indarkeria soziala bada, gizarteak
erasotzailea anulatzeaz haratago gizarte osoan prebentzio eta sentsibilizazio
formula indartsuak praktikan jarri behar dira. Beraz,

erasotzailea bera bere

jokaerak ondo ez daudela konturatuko dela esatea egungo gizartearen arazoari


uko egitea da. Noski, botere bereizketarik existituko ez litzatekeen gizarte
demokratiko eta justu batean biziko bagina, orduan bai, erasotzaileek ez lukete
inongo lekurik izango. Baina tamalez, datuek bakarrik hitz egiten dute eta oraindik
genero indarkeriari aurre egiteko pauso handiak eman behar ditugu.

Hala ere, bikote harremanen arteko harremanaz jardun gara, baina zer
gertatzen da bakarrik bagaude? Zer gertatzen da Gomezek hasieran egindako
galdera horiei Izen Abizenak jarri ezin badizkiot? Bikoterik ez badut ez dut
maitasunik nire inguruan? Ez jauna! Ez nago bakarrik, nire inguruan modu eta
maila desberdinetan maite dudan eta maite nauen lagunak, familia, ezagun,
ligoteo-ak dauzkat. Hala ere, Izen Abizen bat maitatzea baino nork bere burua
maitatzea garrantzitsuagoa dela, gugan sinistea, gure zoriontasun propioa
eraikitzea eta gure barruari galderak egitea. Bide honetatik eta sarean
kuxkuxeatzen Corral Herrerak zure burua maitatzeko hainbat gako bildu ditut:

Izan zu zeu: Deskubritu nor zaren. Zeintzuk diren zure aspektu positiboak eta
horiek baloratu. Zer den gustatzen zaizuna, zein bizipenek ematen dizun
plazerra (kirola egitea, bidaiatzea, idaztea, musika sortzea, lagunekin
konpartitzea denbora) eta ekin horri. Zure buruarekin eta zure bizitzarekin
gustura bazaude ez duzu beharko inor.

Hobeto zure buruarekin, maite ez zaituen batekin baino. Hainbesteko


garrantzia ematen zaio gizarte honetan bikote harremanei, hainbesteko
beldurra izaten dugu bakarrik bukatzeko edozein pertsona hautatzen dugula
gure bikote bezala, nahiz eta min ematen didan pertsona bat izan. Edota
norbaitekin gaudenean eta berataz hainbeste dependitzen dugunean, kostatu
egiten zaigu imaginatzea posible dela bera gabeko bizitzarik izatea: gure
denbora libre osoa berarekin pasatzen dugulako, bere lagunak bihurtu direlako
gure lagunak Edota uste izaten dugu, bera gabe gure bizitza mierda bat
48

HPB. BALIABIDE TAILERRA.


GA2. Martinez Arrese, Edurne

izango dela, bakarrik ez garela gai izango ezer egiteko, zoriontsuak izateko.
Baina, askotan, hobeto gu gutara, horrela ikasten baitugu gure buruak
onartzen, deskubritzen eta gu geugan sinisten. Bakardadea ere, ona da gure
sentimenduak

ordenatzeko,

gure

autonomia

indartzeko.

Bizitza

super

interesgarria da norbaiti lotua egoteko. Sentitu aske eta hegan egin!

Dexintozikatu emozionalki. Noizean behin, bikoterik edo rollorik gabe egotea


ondo datorkigu, tiobibo emozionalik gabe: orain subidoiarekin, orain bajoiarekin.
Pentsatu zenbat energia, esfortzu eta denbora zuzentzen dizkiegun maitasunharremanei. Hartu opor batzuk eta pasatu horietaz: zure lagunekin egoteko
denbora izateko, lasai egoteko, zure bolara ibiltzekoEdota erabili energia
guzti hori betidanik nahi izan duzun hori egiteko: musika talde bat sortzeko,
bidaiatzeko, eskalatzeko...

Bakardadea pisutsu egiten bazaizu... Elkartu ekimenetara, parte-hartu gauza


desberdinetan. Batez ere, emakumeen independentziaren alde dabiltzan
emakume taldeekin. Jende berria ezagutuko duzu eta zure energia eta sormen
guztia eraldaketarako erabilgarri izango da!

Amaitzeko eta klasean agerturiko maitasun erromantikoaren inguruan IDEMtitateak


telesaioko atal interesgarria topatu dut gustora ikusi eta hausnarketarako bidea eman
didana:
Maitasun erromantikoa botere harremanen euskarri?
Ikusi
hemen:
http://www.argia.eus/multimedia/erreportajeak/maitasunerromantikoa-botere-harremanen-euskarri

49

HPB. BALIABIDE TAILERRA.


GA2. Martinez Arrese, Edurne

2015/10/19
Presentziala
Banakakoa

Argiaren Larrun aldizkariko hitzaldi erreportaian Ramn Flechak kalitatezko


hezkuntzari buruzko iritziak jasotzen ditu eta hauek dira oro har bertatik ateratako ideia
nabarmenenak:
1. Funtzionatzen duten hezkuntza-ereduak hartu eta kopiatu egin behar dira, ez
dago beste formularik. Baina, ezagutzarik al daukagu? Ba al dakigu zeintzuk
diren hezkutnza jarduera arrakastatsuenak?
2. Jo dezagun Nazioarteko komunitate Zientifikora (CORDIS edo European
Framework

Programmes

esanguratsuen adibideak,

of

Research)

eta

har

ditzagun

ikaskuntza

Harvard edota Winconsin Unibertsitateetan egin

bezala.

3. Honako hauek lirateke Flechak XXI. Mendeko eskolarako porposaturiko


jarduera arrakastatsuak:

50

HPB. BALIABIDE TAILERRA.


GA2. Martinez Arrese, Edurne

4. Informazioaren

gizarteari

dagokion

ikaskuntza

dialogikoa

da,

alegia,

komunitate osoaren elkarrizketatik eta elkarrekintzatik ikasten duena. Eskola,


gizarteko mailak erreproduzitzeko makina izan ordez, komunitatea eta gizartea
eraldatzeko tresna izatea da aukera bakarra ikasle denak maila gorenera
iristeko. Hauexek lirateke beraz, metodo dialogikoaren oinarriak:

5. Metodo dialogikoan bideratzaileek eta partaideek honakoa etengabe gauzatu


eta

bermatu

behar

dute

http://www.hikhasi.eus/artikulua/811) :

51

(Informazio

gehiago

hemen:

HPB. BALIABIDE TAILERRA.


GA2. Martinez Arrese, Edurne

6. Metodo dialogikoa erabiltzen duen hezkuntza eredua Ikas Komunitateak dira: http://ikaskomunitateak.blogspot.com.es/2009/02/ikaskuntza-dialogikoa.html

Proposamen bikainak egiten dizkigu Ramon Flechak, ikaskuntza dialogikoan


oinarrituriko hezkuntza indarrean egoteko ordea asko falta dela deritzot. Izan ere,
ikaskuntza dialogikoak komunitate osoaren partaidetza suposatzen du eta tamalez
ikastetxe askotan eskola eta komunitatearen arteko harremana nulua da. Gainera,
egungo gizarteak eta guraso askok uste dute hezkuntza eskolaren esku baino ez
dagoela eta euren haurrak hezitzearen papera ikastetxeari egokitu eta ez dute eskolaz
ezer ere jakin nahi. Bestalde, bolondreski eta helburu zehatzekin konpromezuz lan
egiteko jende gutxi dagoela deritzot. Talde elkarreragileen kasuan ez dut uste
bolondres eleanitzak aurkitzea hain erraza izango denik.

52

HPB. BALIABIDE TAILERRA.


GA2. Martinez Arrese, Edurne

Hala eta guztiz ere, dialogia hartara iristeko bidea luzea bada ere, aurrera pausoak
eman ditu eta horren aintzindari Ikastolak ditugu. Beraz, har ditzagun erreferente, eta
Hezkuntzarako Erakundeen Antolakuntzaren Inguruko VII. Unibertsitate Arteko
Biltzarrean hausnarturikotik izan dezagun gogoan Komunitate Dialogikoak sortzera
iristeko prozesua:
Hezkuntza
eragileen gaitasuna
onartzea
Norberak
bere
burua eta besteak
ikusteko
prozesuaren bidez
eta
nahien
irudikatzeak
pertsonak
non
dauden
eta
kolektibo bezala
prestakuntza
planari
erantzuteko zein
behar
dituzten
"konturatzera"
bultzatuko gaitu.

Parte
hartzea
dialogoan
oinarrituta

Kultura
partehartzailearekin
berriz topatzea

dialogoa gure
esperientziaren
gakoa eta oinarria
da.Pertsonen
arteko topagunea
da, non egiten
denetik abiatuta
ezagutza
eraikitzen den.
Horrek guztiak
errealitatearen
irakurketa kritiko
bat egitera
eraman gaitu:
ikastolak zer
ginen, orain zer
garen eta norantz
goazen.

Ikastolek konpromezu
soziala eta ekintza
askatasuna
izango
dute lehentasun eta
hauekzabaldu
eta
instituzionalizatzea
ezibestekoa
izango
da.
Zabalkuntza
horrek
ez
duela
informazio hutsa izan
behar; eredu, modu
eta
kontzeptuak
alderatu,
partekatu
eta zabaldu behar
dira benetako egoera
komunikatiboak
sortuaz

2015/10/02
Presentziala
Banakakoa

( Ikusi : https://www.youtube.com/watch?v=yzzEv0STOhQ)
Miguel Lozari eginiko elkarrizketa honetan solasaldi dialogikoa zer den eta
honen inguruko zenbait argibide ematen ditu. Bere hitzetan mota honetako solasaldiak
hiru ezaugarri nagusirengatik bereizten dira:
1. Ikaskuntza dialogikoaren bitartez ematen da
2. Testuen ulermena irakurle bakoitzak

berea egiten du, eta gero solasaldiko

partaideekin batera, iritziak plazaratuz, berau borobiltzen da


3. Klasikoak irakurtzen dira
Solasaldi dialogiko bat aurrera eraman ahal izateko Lozak esaten du
berriketaldiko partaideek aukeratzen dutela testua eta hurrengorako irakurri beharreko
53

HPB. BALIABIDE TAILERRA.


GA2. Martinez Arrese, Edurne

orri kopurua, denen artean adosten dutela beraien mailaren arabera. Irakurtzen duten
bitartean irakurleek beraientzat esanguratsuak diren pasarteak azpimarratu edo
apuntatzen ditu gero solasaldian besteei plazaratzeko. Hau egiteko oso prozedura
markatua dago, testuko parrafoz parrafo joaten dira eta norbaitek parrafo bati edo
zatiren bati buruz zerbait esan nahi badu hitza eskatzen du, esanguratsua den zatia
irakurtzen du eta gero bere iritzia edo esan nahi duena esaten du. Hau egindakoan
besteek zati horri buruzko beraien iritzia ematen dute.
Azken finean, irakurtzen ditugun liburu ezberdinak lantzeko martxan jartzen
dugun prozedura izango litzateke. Guk gure gaiarekin bat datozen liburuak irakurtzen
ditugu, liburu klasikoen ordez, baina beraiekin egiten dugun lanketa antzekoa da.
Jarraian aztertuko ditudan liburuak ere izango dira solasaldi dialogiko bitartez
landutako testuak.

Maria eta ni Miguel Gallardok ilustraturiko komikia dugu eta honek bere familiaren
istorio baten kontaketan datza. Miguelek autismodun alaba du, eta komiki honen
bitartez irakurleari gaztearen ezgaitasunaren inguruko ikuspegi ezberdina eskaini nahi
dio. Horretarako, euren egunerokoan murgildu eta Mariari zein familiari sorturiko
bizikidetza arazoez jarduten da, beti ere naturaltasun eta poztasunean murgildurik.
Denbora eta orrialde gutxitan asko esaten duen komikia dela esango nuke, behar
berezien inguruko esku-hartze eta ikuspegi ezberdina eskaintzen digu, marjinaziotik
aldendu eta aniztasunari begi positiboz so egiten diona. Bertan pasarte ezberdinak
ageri dira, deskriptiboak batzuk edota kritiko/hausnarrarazleak. Hauetatik bada,
hausnarketarako bide zabala eman didan honako pasartea aukeratu dut:

54

HPB. BALIABIDE TAILERRA.


GA2. Martinez Arrese, Edurne

Pasarte hau Miguelen hausnarketa bat da eta bertan Maria behatzen duten prentsonen
aurpegi espresioen inguruan aritzen da. Orrialdearen azpialdean argi ageri da gorriz
idatzirik: Caras que no me gusta ver en las personas que miran a Maria eta espresio

55

HPB. BALIABIDE TAILERRA.


GA2. Martinez Arrese, Edurne

Hauek harridura, beldur, aldentze, haserre adierazten dute, aurpegi espresio


negatiboak denak beraz. Bertatik goiko esaldia baiezta dezakegu, ez dugu Maria
ulertzen eta ahatik komunitateak ez du premia bereziak dituen pertsonak
normaltasunez tratatzen. Ez ditugu beste edonor bezala tratatzen, ez dugu haien
inguruko jakintasunik eta ahatik batzuetan gehiegi baloratuko dugu pertsona eta
besteetan

ordea,

ezjakintasunagatik,

beldurragatik

edota

beste

hainbat

faktoreengandik baztertzera joko dugu.


Askok ez dute jakingo Mariaren hainbat jokabideren zergatia, ez dute jakingo
autismoaren espresioak zeintzuk diren eta ahatik ezin izango dute Maria gainontzeko
pertsona moduan ikusi. Ezer gutxi dakigu beraz, ezer gutxi izan ditzakeen gaitasun edo
beharrez eta ezer gutxi badakigu ere haren jokaera konkretu batzuengatik edota
hazpegi konkretuengatik etiketatu egiten dugu. Etiketa hau ezin dugu gure aurpegiko
espresioan izkutatu, orokortasunez jokatzen dugu eta hartara, Soroarekin ikusitako
Halo efektua datorkit gogora. Kasu honetan beraz halo efektu negatiboa aplikatzen
dute guztiek, ez dute inongo sentsibilizaziorik Mariarengan. Bere aitak esan bezala,
arazoa

bera

ez

ulertzea

da.

Askotan

ez

dugu

PB

dituzten

pertsonekiko

sentsibilizaziorik erakusten, eta hau justizia soziala bermatuko duen gizarte batean
ezinbesteko prozesua litzateke.

Beraz, lehenik, gizartearen kontzientziazioa bermatuko duen sentsibilizazio


kanpainak martxan jarri beharko liratekeela deritzot eta horrela ziur nago Maria eta
autismo edota bestelako premia bereziak dituzten pertsonenganako pertzepzioak
guztiz aldatuko direla, hauek ere gainontzekoak bezalakoak baitira, pertsonak baitira.
Hori bai, halako komikiak sentsibilizaziorako gida aproposa izan litezke, irakurterrazak,
argiak eta hausnartzera bide ematen dutenak.
Saioan ateratako hausnarketak (15.09.25)

harreman bat eta honen eguneroko kezka, gertaera eta beste azaleratzea. Horretarako
interesgarria da Mariak dituen beste hainbat ezaugarriei (fisiko zein psikikoei)
emandako garrantzia eta hau ikustarazteko erabilitako sentsibilizazioa.

batzuen artean autismoa dauka. Honen harira, interpretazio kontrajarriak egin daitezke:
o Irakurlea Mariaren ezaugarriak zeintzuk diren ezagutaraztera eraman nahi du eta
beharrezkoa ikusten du honi, hasieratik haurraren nolakotasuna erakustea,

56

HPB. BALIABIDE TAILERRA.


GA2. Martinez Arrese, Edurne

bai haren izaera zein dituen gaitasun/ezaugarrien arabera. Beraz, ez dago soberan
autismoa duela esatea.
o Bere deskribapen laburrean bere ezaugarrien artean autismoa duela esatean,
honen gaindiko balorazioa egiten dela dirudi. Bertatik ondoriozta edo pentsa genezake,
PB dituen haur baten deskribapena egiterakoan ez dugula zertan autista izenpean
etiketatu behar eta ahatik ez da beharrezkoa zehaztea. Zergatik ez ditugu haren
jokaera nagusiak deskribatzen? Autismoa duten pertsona guztiek ez dituzte jokaera
berak eta ondorioz orokortzea huts egitea litzateke.

tsona batena
deskribatzen da,bertara hurbildu eta hau osotasunean ulertzeko aukera emanaz.

egiteaz izandako jarrera, humore puntu batetik kontaturik dagoelarik.

o Alaberan mesederako, urduritasun hori baretzeko ilaran aurre egitea eskatzen du.
Beraz bere lekuan jartzen da, sentsibilizazioa erakusten du haurrarekiko eta langileek
ere egoera ulertu egiten dute.
o Aitaren mesederako eta jendeak begira ez ditzaten egiten dute aurrera.

PB dituen haur bati so egin eta halako haur bat ez izateko edozer egingo luketela
adierazten duten pertsonak.

teko harremana ona


izanik, Mariak egoera normaltasunez eramango du. Hala ere, Mariak duen memoria
ikusita baliteke pasarte txarra pasa ahal izana eta noski, gurasoen bereizketak ere
desoreka nabarmena izango zuen beregan. Interpretazioa: HPB dituzten haurren
artean gurasoen arteko bereizketak ohikoagoak dira? Argi dago PB dituen haur bati
erantzun egokia emate aldera bikote-harremanen arteko tentsioa, ez-jakintasuna
gainditzeko nahia, estresa, antsietatea eragin dezakeela eta zentzu horretan halako
egoera konplexu batek izan dezakeen eragina argia da.

57

HPB. BALIABIDE TAILERRA.


GA2. Martinez Arrese, Edurne

-incluido resorta). Pasarte honetan Miguel


Mariaren mundura gerturatzeko ahalegina egiten du. Horrela, ezjakintasunaren mundu
batean murgiltzen da, ezezagunak nagusi diren munduan murgiltzen da eta interpreta
daiteke Mariaren mundua halakoa izango zela.

bizitzeak autoestimo baxua eragiten diola, aitzitik, aitak behin eta berriro dio pozik bizi
dela, bere munduan eta bere erara baina poztasunean. Hala ere, aitari amorrua,
tristura edo inpotentzia sorrarazten dio gizarteak honekiko duen ezjakintasun eta
baztertzea.

La leccin de August Maria eta Ni bezalaxe


erraztasunez irakurtzen den
literarioa

dugu

non

eleberri

protagonistak

gizartean

berdintasun batean murgiltzeko ahaleginak egiten


dituen.
Eleberrian bere bizitzaren nondik norakoak
azaltzen dira, atalez atal eta bere hitzetatik. Orain
arteko bizitza gogorra izan badu ere, oraingoan
egunerokotasunean

aldaketa

garrantzitsu

bati

egingo dio aurre. Bere bizitzaren lehen urteak egin


behar izan dizkioten ebakuntza andanen ondorioz
etxean igaro ditu eta laster mundu berri bati ekingo
dio, eskolan hasiko baita. Etapa berri honetan
Agustek oztopo ezberdinei aurre egin behar izango die, nazka edo harridura aurpegiak,
humillazioak baina hala ere ez du bere kemena eta indarra galduko eta bihotzak
gidatuta lagun ezberdinak ezagutuko ditu aurrera egiten lagunduko diotenak.

58

HPB. BALIABIDE TAILERRA.


GA2. Martinez Arrese, Edurne

Solasaldian ateratako hausnarketak

Ni normala naiz (13.orr.)


Agusek bere burua normaltzat hartzen badu ere gainontzekoek ez dute hala
ikusten eta bera normala ez izatearen arrazoi bakarra besteek bere burua
normaltzat ez hartu izana da.

Familiaren deskribapena eta honek haurra tratatzeko era. (21.orr)


Familiak haurrari errespetuz trataztzen dio, iritzia emateko aukera ematen dio eta
gainera, bere iritzia erabakiak hartzeko momentuan kontutan hartzen dira. Familiak
bere gaitasunean oinarrituriko ikaskuntza erritmoa guztiz errespetatzen du.

El caso es que cuando era pequeo lo guay de los nios pequeos es que no
dicencosas para hacer dao aunque a veces lo hacen (36.orr)
Haurrak jasan behar izandako medikalizazio prozesuak eskolaratzeko arazoak
ekarriko zizkion, nahiz eta liburuan operazio eta eritetxean pasatako denboraren
inguruan denbora luzez jarduten ez den, honek baliteke eskolaratze prozesuan
berebiziko eragina izan izana, Izan ere, ebakuntza ugari izan zituen garaietan eta
gainera bizitza jokoan zuen uneetan eskolaratzea bigarren mailako behar bat zen.
Hala ere, gazuak hobetu ostean gurasoek haurra eskolaratzeko erabakia hartu
zuten.

Biaren papera (arreba).(56.orr.) Via caminaba a mi lado, igual que hace siempre.
Batak bestearen beharra dauka, harreman oso sinbiotikoa daukate, Agusek bere
dependentzia duela esan genezake baina esan beharra dago anaien arteko zaintza
hartatik haratago eta familiarteko maitasun huts batez haratago bata bestearen
lekuan jartzen da eta elkarri animatzen diote.

60.orr. Eskola ez da ikagelan mugatzen, pasilloa, patioa, komunak, autobusa,


jangela denak dira ikastetxeko zati. Eta kasu askotan, gelaz kanpoko gune
hauetan ematen dira marginazioeta esklusio kasu nabarmenenak. Esaterako,
Agusen kasuan, jantokiko lekulibre batean eseri nahi duenean ondoko kideak
okupatuta dagoela esaten dio eta bakarrik esertzen da, bazter batean.

59

HPB. BALIABIDE TAILERRA.


GA2. Martinez Arrese, Edurne

Gizarteak bere fisikoagatik epaitu egiten du eta arazoaren oinarria gainontzekoek


ezberdin, arraro eta anormal ikusteak eragiten dion mina, frustrazioa litzateke.
Ondorioz, mascara bat jartzeko aukerak liberazio bat ekartzen dio, lasaitu bat, ez
da munduko zentrua, ez diote hainbeste begiratzen eta denak berdinak dira
ezberdintasunak ezberdintasun.

Agusten eleberriak ondo islatzen du egungo eskoletako egoera. Aurreiritziz


beteriko komentarioak, marginazioa, integrazio partziala Hala ere, eskola inklusibo
baten alde egonez gero, aurreiritzi horiek alde batera utzi behar ditugu, eta argi eduki
behar dugu bakoitza den bezalakoa dela, ez hobeagoa ez okerragoa. Guztiek aukera
berdinak eduki behar dituzte eta ondorioz, ikasle guztiak balioetsiko ditugu.
Irakasleen jarrera aldatzeaz gain, ikasleen jarrera ere aldatu beharreko zerbait
izan beharko luke (aurreiritziei dagokionez) eta beraz, gure egitekoa aurretik
azaldutakoa transmititzea izango da. Zaila da, itxuraren garrantzia demagun, egungo
gizartean oso barneratua dagoen zerbait delako. Baina sentsibilizazio saioen eta
bestelako baliabideen bitartez hau lortzea izango da gure egitekoa.

60

HPB. BALIABIDE TAILERRA.


GA2. Martinez Arrese, Edurne

2015/09/18
Banakakoa
Presentziala

Jardueraren balorazioa:
BAILA jarduera bezala oso aberatsa izan
zen, gure hezkuntza sisteman presente
dauden proiektu ezberdinak ezagutzeko
aukera izan baikenuen. Gainera, modu
honetan proiektuak gainetik aztertu ordez,
bat sakontasunean aztertu eta besteek
aurkeztutakoarekin

beraien

proiektuaren

inguruan gure jakintza aberasteko aukera


izan genuen.
Hasiera batean lana aurkeztu zitzaigunetik gero amaieran aurkeztu genuenera
aldaketa nabariak egon ziren. Lana aurrera zihoan moduan irakaslearekin hitz egin
ostean egin beharreko moldaketak eginez, eskatutakora gerturatuz. Nahiz eta, batzuen
iritziz aurkezpenetan ikusi zenarekin talde bakoitzak ulertu zuena ez zela berdina.
Agian hurrengo baterako lan mota honen inguruko azalpenak modu argi eta
pautatuago batean azaltzea komenigarria ikusten dugu.

BAILAren aurkezpenari dagokionez, areto nagusian egiteak bere urduritasuna


ekarri arren, bertan izatearen balorazio positiboa egiten dugu, lanei nolabaiteko
prestigioa ematen baitzion bertan aurkezteak. Agian, hurrengorako talde guztia
oholtzara igotzea beharrezkoa ikusten dugu. Horrela, galderak egiterako garaian
jendeak jakingo du nori zuzendu behar zaion eta ez da egongo nori begiratu behar
diola ez dakiela. Galderekin jarraituz, proiektuaren aurkezpenak bata bestearen
ondoren egin ordez, aurkezpen bakoitzaren ostean galderak egiteko tarte mugatua
uztea beharrezkoa iruditzen zaigu. Izan ere, aurkezpenari jarraitasun bat emango
liokete horrela galderek.

61

HPB. BALIABIDE TAILERRA.


GA2. Martinez Arrese, Edurne

Denborari dagokionez, hurrengorako galderak interesgune argiak diren arren,


hauentzako denbora zehatz bat uztea eta hau pasatakoan bertan behera uztea
bidezkotzat jotzen dugu. Horrela, talde guztiek aukera berdintasuna izango lukete, eta
ez aurkezpenean gertatu zen moduan lehengo zatikoek ia 1:20 edukiz eta beste
zatikoei denbora gutxi xamar utziaz.
Beraz, orokorrean interesgarria izan zen lan baten aurrean egon ginen, irakasle
lanetan aritzen garenean ikusteko aukera izan dezakegun proiektuen berri izan
genuen. Zenbait proeikturen kasuan guretzat ez zen lehengo aldia beraiei buruz
entzuten genuena baina hala ere, interesgarriak iruditu zitzaizkigun beste modu batera
eta ikuspegui batetik aurkeztu zigutelako.
Aurkeztutako lanak:
BAILA jardueraren inguruan talde ezberdinek aurkeztu zituzten hezkuntza
sistemei dagokionez, alde batetik, gai aldetik oso ezberdinak zirela esango genuke,
nahiz eta bi taldek hezkuntza sistema antzekoa zuten ikastetxeak aurkeztu zituzten.
Hau honela izanda, urte dugu bi talde hauen artean kompetibitatea sortu zela eta
elakarrekintzan jardun eta elkarren ideiak konplementatu eta osotasun batean
defendatu beharrean, hainbat ideia kontrajarri atera zitzaizkien eta honek ikuslearen
iritzia zalantzan jarri zuela iruditu zitzaigun.
Beste alde batetik, interesgarria iruditu zitzaigun talde gehienek beraien
aurkezpena aurrera eramateko erabili zituzten triptikoak. Izan ere, gure taldeari ez
zitzaion bururatu honelako ezer egitea dinamika hau eramangarriago egin ahal izateko.
gainera beraien aurkezpena jarraitzerako orduan triptiko hauei esker beraien
indarguneak azpimarratu ahal zituzten modu bisual eta errax batean.

Gure lanaren balorazioa:


Gure lanari dagokionez, beste taldeekin alderatuz uste dugu izan dugun
hutsune nagusienetako bat euskarriari dagokionez izan dugula. Alde batetik, guk erabili
dugun euskarria, euskarri elektroniko bat izan zen, prezi plataforma erabili genuen
gure azalpenen lagungarri gisa. Bestalde, osagarri gisa gure txosten idatziaren kopia
bana banatu genuen talde guztien artean. Honekin batera uste dugu gure euskarria
edo eskuzko lagungarri hori txosten guztia izan beharrean triptiko bisual bat izango
balitz askoz ere erakargarriago izango zela. Ondorioz, esango genuke gure taldeak
triptiko bisual bat izango balu jendearen arreta gehiago erakarriko genukeela.
62

HPB. BALIABIDE TAILERRA.


GA2. Martinez Arrese, Edurne

Honetaz gain, aipatu beharra dago gure taldeak bigarren zatian egin zuela eta
zati hau pixka bat pobre gelditu zela denbora aldetik. Honi gehitu galderen tartea zen
unean jende gehienak talde berdinari egin zizkiola galderak eta honek gainontzeko
taldeen inguruko interesa era batean zapaldu egin zuela.

Har ditzagun erreferenteak eta


has gaitezen euskal eskola propioaren
benetako eraikuntzan!
Bereizketak, pertsonaren gaitasunen
garapen mugatuak, autoezagutzarik eza,
autoestimu baxua eta askatasun falta,
elkarren arteko errespeturik eza, Espainiar
estatuko eskoletako jardunen adibideak
baino

besterik

ez

dira,

gertuko

eta

egunerokotasuneko adibideak ordea. Nola


ordea guzti honekin apurtu? Patriarkatuaren
menpe egongo ez den hezkuntzan sinetsi
eta horri ekitea litzateke gakoa. Hala eta
guztiz ere, nondik hasi?

63

HPB. BALIABIDE TAILERRA.


GA2. Martinez Arrese, Edurne

Bada has gaitezen hezkuntza jardun eta proiektuak aztertzen, ebaluatzen eta
eraginkorrak direnak gure egiten. Hortxe dago gakoa. Eta noski, gure errealitatera
egokituriko euskal eskola eraikitzearen bidetik ekitea zinbestekoa izango da. Gauzak
horrela, ezinbestekoa izango da eskola inklusibo baten oinarriak argi izan eta
irakaslearen jarduna eta behar izatekotan
eskolaren

irakaskuntza

aldatzetik

hastea.

metodologia

Ildo

honetatik

Hezkuntza Eraldaketarako irailean parte


harturiko jardunaldietan hainbat ideia eta
alternatiba nire egin nituen eta noski,
alternatibak badaudela ohartu. Honen
adibide izan ziren, lehen hezkuntzan
esaterako,

Zingira,

Bizitoki,

hezitzailea,

Oinherri

edota

(Zehaztapen

gehiago

Herri
Ikertze.
hemen

http://www.calcutaondoan.org/
images/pdf/foiletoa_hezkuntzastindu.pdf

64

HPB. BALIABIDE TAILERRA.


GA2. Martinez Arrese, Edurne

Inklusioa, kooperazioa, ikaskuntza dialogikoa, berdinen arteko tratua, jarduera


eraginkorrak ez dira gutxi izan ikasketa prozesuan zehar ikututako gaiak baina
karpeta amaitu aurretik hezitzaile izango naizen bidetik alor ezberdinak biltzen dituzten
hainbat gako bildu ditut nire eguneroko irakaslearen jardunean guztiz baliagarri suerta
dakizkidanak.

65

HPB. BALIABIDE TAILERRA.


GA2. Martinez Arrese, Edurne

66

HPB. BALIABIDE TAILERRA.


GA2. Martinez Arrese, Edurne

67

HPB. BALIABIDE TAILERRA.


GA2. Martinez Arrese, Edurne

Ikaskuntza prozesu motz baina esanguratsua izan da Baliabide tailerrak eman


didana. Klaseko saioetan ikasteaz gainera, ikaskuntza karpeta burutzeak, saioetan
emandakoa bildu baina baita horren inguruko hausnarketa egiteko balio izan dit. Hala
eta guztiz ere, lana ez da erraza izan, gogoa eta konstantzia eskatzen zuen jarduna
izan da eta momentu batzuetan idaztea kostatu bazait ere, orain ikaskuntza karpeta
bere osotasunean ikusita bere fruitua eman duela esango nuke, behintzat asebete
gelditu nahiz egindakoarekin. Izan ere, gai bakoitzaren aurre ideien arbeletara
bueltatuz, esango nuke bertan agerturiko kontzeptuek nire aurretiko ezagutza
islatzen zutela baina nahiko hutsal gelditzen ziren etorkizuneko irakaslearen paperak
bere gain hartu beharko lituzkeen konpromezu edo jarraibideei dagokienez, baita
baliabideei dagokienez ere.

Horrenbestez, ikaskuntza prozesuan zehar gai bakoitzaren inguruko ezagutza


osatzen joan naiz, hauekiko jarrera kritiko eta hausnartzaile bat eraikiz. Hurrengo
orrialdean ageri den arbela berriak beraz, ikaskuntza prozesu osoaren isla izan
nahi du, bertan biltzen baitira prozesu osoan bilduriko esaldi esanguratsuak. Hauek
bai,

baliabide

motibagarri

izango

dira

68

nire

irakasle

jarduna

bideratzeko.

HPB. BALIABIDE TAILERRA.


GA2. Martinez Arrese, Edurne

Webguneak

Hezkuntza 3.0 eta inteligentiza anitzen aplikazioa ikasgelan:


-

http://www.educaciontrespuntocero.com/recursos/primaria

https://educacioncuatropuntocero.files.wordpress.com/2012/11/inteligenciasmc3baltiples.pdf

Hezkuntzaren didaktikarako baliabideak:


http://didacticaeducacioninfantil.wikispaces.com/Videos%2C+conferencias+y+art%
C3%ADculos+de+inter%C3%A9s.

Hezkuntza plataformaren
topagunea:http://hezkuntzaplataformentopagunea.blogspot.com.es/p/ma.html

Beldur Barik: http://beldurbarik.org/category/maitasuna/

Iigo Aritza Ikastolako Webgune ofiziala:


http://www.inigoaritza.eus/eu/inigo_aritza.asp?IdSeccion=3&IdContenido=159

NAHBBZko ikasgela birtuala:


http://creena.educacion.navarra.es/moodle/file.php/24/SEMINARIO_INCLUYE/Nue
vos_paradigmas_educacion/Pentacidad27092011.pdf

Pentacidad SL-ko Webgune ofizala: http://www.pentacidad.com/

Pentazitatea, euskarazko webgunea: https://sites.google.com/site/pentazitatea/

Dokumentuak

AINSCOW, M. (2011) Haciendo que las escuelas sean ms inclusivas:


lecciones a partir del anlisis de la investigacin internacional, Revista de
Educacin Inclusiva, ISSNe 18894208,Vol. 5, N1, pgs. 3949

CAMPBELL L., DICKENSON D.,(2000) Inteligencias mltiples: usos prcticos


para la enseanza y el aprendizaje,Troquel.

CELAA, I. (2011). Ikastetxeetan berdinen arteko tratu txarrak gertatzen


direnean jarduteko gida. Gasteiz: Hezkuntza, Unibertsitate eta ikerketa saila.
2015/10/01ean http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net jasoa.

COMUNIDADES DE APRENDIZAJE. (2014). Actuaciones


Eskuragarri: http://utopiadream.info/ca/actuaciones-de-exito/
0

de

xito.

HPB. BALIABIDE TAILERRA.


GA2. Martinez Arrese, Edurne

Echeita, G. (2006). Educacin para la inclusin o educacin sin exclusiones.


Madrid: Narcea.

EIZAGUIRRE, E. (2010). Ramon Flecha: Kalitatezko hezkuntza denontzat.


Larrun.

EUSKO JAURLARITZA. (2012). Eskola Inklusiboaren inguruan Aniztasunari


erantzuteko Plan Estrategikoa 2012-2016. Euskal Autonomia Erkidegoko
administrazioa. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

GARAIGORDOBIL, M. ETA OEDERRA , J.A. (2010). La violencia entre


iguales. Revisin terica y tcnicas de intervencin. Madrid: Pirmide

GIL, A. (2007). El primer tratado de derechos humanos del siglo XXI: La


Convencin sobre los derechos de las personas con discapacidad. Revista
electrnica de estudios internacionales, no 13, p. 8.

GMEZ, M. (dg). Propuestas de educacin Primaria: Aplicacin de las


inteligenciasmltiples en el aula. Uva: Segobia. 15/10/20an
https://uvadoc.uva.es/bitstream/10324/3162/1/TFG-B.199.pdf webgunean
jasoa.

MINISTERIO DE EDUCACIN,CULTURA Y DEPORTE. (2012). Educacin


Inclusiva. Iguales en la diversidad. Alumnos vulnerables. Barreras. El Index.
Instituto de Nacional de Tecnologas Educativas y de Formacin del
Profesorado.

ONU (2006). La convencin sobre los Derechos de las Personas con


Discapacidad.Disponible en http://www.un.org/esa/socdev/enable/doc

PALACIO, R.J. (2012). La leccin de August. Barcelona: Nube de Tinta.

PUJOLAS, P; LAGO, J.R. (koor) (2013). Ikasteko kooperatu/Kooperatzen


Ikasi.Vic-eko unibertsitatea.

SALAS, B. (1993). Proyecto de Centro desde una perspectiva Coeducativa.


Sevilla: Junta de Andaluca

SALAS, B. (1994). Orientaciones para la elaboracin del Proyecto Coeducativo


de Centro. Bilbao: Maite Canal.