Está en la página 1de 2

Zeraingo herri kandidatura erretiratzeko arrazoien azalpena

2015eko Udal Hauteskundeetarako Zeraingo Herri Kandidatura osatzen dugun bederatzi zeraindarrok, zazpi
titularrek eta bi ordezkoek, dokumentu honen bitartez, gure hautagaitza erretiratzearen arrazoiak publikoki
azaldu nahi ditugu.
GURI BURUZ
Beste ezer baino lehen, gu nor garen eta hemen zergatik gauden adierazi nahi dugu. Gu ez gara aurkeztu
Zeraingo Udalean sartzeko boluntario gisa; gu herritarrek prozesu demokratiko baten barruan aukeratu
egin gaituzte Zeraingo Herri Kandidatura osatzeko. Izan ere, Zeraingo Herri Kandidatura ez da alderdi
politiko bat eta ez du estrukturarik. Zeraingo Herri Kandidatura guk herria ulertzeko eta herrigintzan aritzeko
dugun eredua aurrera eraman ahal izateko tresna bat da, lau urtez behin, prozesu baten amaieran eratu izan
dena.
Prozesu horretan zehar, nahiz zerrenda honen barruan, gutako bakoitzak bere izenean hitz egiten
du eta bere iritziak ditu. Gu ez gaude inongo alderdiren ordezkaritzan, eta beraz ez dugu alderdien
menpekotasunik.
Era berean, guk ez dugu botere goserik edo Udalean aritzeko interes berezirik. Baina zeraindarrak
gara, gure herriarekin eta herritarrekin badugu konpromisoa, eta horregatik tokatu (aukeratu) zaigun
honetan, zerrendan joateko eta herriaren alde lana Udaletik egiteko baiezkoa eman dugu.
ATZERA begira
1979az geroztik, herriko zerrenda bakarra egon da Zerainen. Ordun apustu bat egin zuen: alderdien jokoa
aparte utzi, ezberdintasun politikok aparte utzi, eta herriaren alde elkarrekin lan egitea. Erabaki hori hartu
izana eta ondorengo urteetan mantendu izana herriaren altxor eta balio handienetakoa dela uste dugu.
Horrek berak lagundu duelako auzolanaren bitartez eta parte hartze sistema irekiak normaltasunez eta
naturaltasunez aplikatuz, herrian aurrera egiten (eta azken hiru hamarkadetan lortu dena lortzen). Hau hain
izan da garrantzitsua guretzat, eredu izan baikara inguruko nahiz urrutiko herri txiki asko eta askorentzat azken
30 urteetan.
Zerrenda bakarrarekin funtzionatzea gure herri ereduaren oinarri-oinarrian dagoen zerbait da.
Funtzionatzeko modu, filosofia eta lojika oso baten parte da. Gobernu-oposizio joko hori ez egoteak
erabakiak kontsentsuatu beharrera eramaten du, eta bakoitzak bere izenean bakarrik hitz egiten duenez, taldelana eta auzolana plurala bezain aberatsa da.
Era berean, zerrenda bakarra sistema oso baten parte izan da orain arte: herri batzarrak, lan
komisioak, kultur elkartea, Zerain Deagun Fundazioa herriaren funtzionamenduaren ardatzak diren erakunde
eta moduetan, funtzionamenduaren oinarrizko partea da zerrenda bakarra eta bateratua.
Horrez gain, gogoratu nahi dugu, euskal abertzaletasunaren espektro ideologiko guztietako jendea
egon dela Udalean azken 8 legealdietan. Baina beti jakin izan dute ideologia politiko partidistak alde batera
utzi eta herriaren alde elkarrekin lan egiten. Ezberdintasun horiek arazo izan beharrean, onura izan dira
herriaren aurrerabiderako.
AURREKARIAK
Joan den urte amaiera aldera, herritar talde batek EH Bilduren izenean herrian mugimendu bat hasi zuen
Udalerako programa eta zerrenda eratzeko. Horren aurrean, Zeraingo Herri Kandidaturaren aldeko babes
talde batek idatzi bat kaleratu eta buzoneatu zuen herrian. Bertan jasotzen zirenen artean, honakoak
azpimarragarriak iruditzen zaizkigu, orain hartutako gure erabakiaren testuingurua hobeto ulertzen laguntzeko:

Kezkaz eta tristuraz hartu dugu herritar talde batek Euskal Herria Bilduren izenean herrian hasi duen
bidea, azken 35 urtean alderdirik gabe, herrigintzan Zerainen alde lanean aritzeko eduki dugun
funtzionatzeko moduaren onarpen zabala haustera datorrelako.
Guztiz errespetatzen dugu Euskal Herria Bildu koalizioa Euskal Herrian egiten ari den lana, eta
adierazpen hau babesten dugunon artean hainbat eta hainbat boto-emaile eta sinpatizante daude. Eta
beraz, hau ez da inolaz ere Koalizio horren kontrako dokumentua.
Uste dugu Zerainen azken hamarkadetan izan dugun aberastasun nagusia izan dela sentsibilitate
politiko ezberdinetako jendeak alderdien interesak eta ideologiak apartatu, eta elkarrekin Zerainen alde

lan egiten jakin izana; bai Udalerako modu demokratikoan zerrenda bakarra aukeratuz eta baita herriko
beste eginkizun eta lan guztietan ere.
Alderdi politiko baten izenean hainbat herritarrek Udal hauteskundeetarako urte erdia falta denean
Zerainen hasi duten bideak eta moduak mugarri bat markatzen du Zerainen historian. Herritar orok
Udalerako bere hautagaitzak aurkezteko duen zilegitasuna eta eskubidea ez dugu zalantzan jartzen,
baina mugimendu hau orain arteko funtzionatzeko sistema erabat haustera dator eta ez dugu uste
horrek inongo onurarik ekarriko dionik gure herriari.
Gurea bezalako herri txiki batean, ditugun indar gutxiak batuz elkarrekin lan egitea beharrezkoa dela
uste dugu eta zentzu horretan, alderdien jokoa herrian sartzeak haustura bultzatuko duela uste dugu.

BALDINTZA eta ARRAZOIAK


Bi arrazoi nagusigatik jarri genuen erretiratzearen baldintza, alegia, herrian beste hautagaitza bat aurkezten
bazen guk atzera egingo genuela gure zerrendarekin.
1. Gure printzipioekin koherentzian: Guk sinesten eta babesten dugun herri ereduaren eta Zerainen
funtzionatzeko moduaren aurka doalako Zeraingo Udalean gobernu-oposizio lojikan aritzea. Eta beraz,
beste talde batekin lehian aurrera jarraitzea gure oinarrien aurka joatea litzatekeelako.
2. Herritarren nahiarekin koherentzian: Herritarren gehiengoak zerrenda bakarra nahi duelako. Herri
bileran hala erabakita, egin zen galdeketaren emaitzak argiak dira: %60ko parte hartzearekin ia %90ek
zerrenda bakarraren sistemarekin jarraitzea nahi dute. Eta hori errespetatzearen alde gaude gu.
Gure baldintza eta arrazoiak herri bileran azaldu genituen, eta eztabaidaren ondoren, herri bileran baldintza
hori onartu eta gure hautagaitza babestea erabaki zen, eta modu horretan bigarren bozketa antolatu zen
gure zerrenda errefrendatzeko.

ERABAKIA
Guk jarri eta herritarrek babestutako baldintza ez dela betetzen ikusita, gure hitzari eutsiz, eta gure herri
ereduarekin koherentzian, 2015eko Udal hauteskundeetarako ZERAINGO HERRI KANDIDATURAren
hautagaitza erretiratzea erabaki dugu.

AURRERA BEGIRA
Gure konpromisoa Zerainekin eta zeraindarrekin dago. Gure konpromisoa ez dago alderdi politikoekin
eta politika handiarekin. Gu zeraindarrak gara eta Zerainen alde lanean jarraituko dugu. Horregatik, herrian
sortu den egoera berri honen aurrean, honakoa esan nahi dugu:
1. Hautagaitza erretiratu arren, datozen lau urteetan Zerainen alde lanean jarraitzeko hitza ematen dugu,
herritarrek aukeratu gaituztelako eta haiei zor diegulako. Zerrenda erretiratzen dugu, baina gu ez
gara erretiratuko. Lanean jarraituko dugu Zeraingo hautetsiak garelako. Maiatzaren 25etik aurrera,
Udaletik kanpo lan egiteko antolatuta, herri honen alde lanean segiko dugu.
2. Datozen Udal hauteskundeetan botatzera ez joateko eskatzen diegu zeraindarrei. Egun horretan
Udalerako botoa ematea ez da beste zerrendakoei edo Bilduri botoa ematea, gure herri
ereduaren kontrako botoa da. Beraz dei egiten diegu zeraindar guztiei arduraz joka dezaten eta
momentu honek Zerainen historian duen garrantzia berezia kontuan hartuta eta ondorioetan pentsatuta
jokatu dezaten. Maiatzaren 24an, Zeraingo Udaleko hauteskundeetan abstentzioa bultzatuko
dugu.

Zerainen, 2015eko maiatzaren 14an

También podría gustarte