Documentos de Académico
Documentos de Profesional
Documentos de Cultura
Manifiesto en Defensa Educación Integral
Manifiesto en Defensa Educación Integral
BAGARA elkarte honek, Hezkuntzaren aurrean, erlijio dimentsio duen heziketa integralaren
kontzeptua bultzatzen du. Aipatutako heziketak printzipio hauek oinarritzat hartzen ditu:
• Ikasleen gaitasun eta dimentsio guztien erabateko garapena sustatzea, bai eta pertsona
guztien haraindiko dimentsioa ere, fededunak diren ala ez kontuan hartu gabe.
• Seme-alaben eskola-curriculumean eta oinarrizko gainerako ikasgaietako baldintza
berberetan, familiek euren sinesmenen araberako hezkuntza erlijiosoa eta morala
aukeratzeko eskubidea dutela errespetatzea. Hori lortzeko, ezinbestekoa izango da erlijioa
gainerako ikasgaien antzera ikastea, hau da, ikastetxeek derrigorrean eskaini eta ikasleek
borondatez aukeratu beharreko ikasgaia izan behar da. Era berean, ezagutza-arloa ere izan
behar da, ebaluatu egin behar da, eta, nola ez, eskola-orduetan eman behar da.
• Hezkuntzaren helburua funtsezko eskubideen eta askatasunen errespetuan eta tolerantziaren
zein askatasunaren erabileran oinarritutako prestakuntza bultzatzea izan behar dela onartzea.
• Bakea, elkartasuna, tolerantzia, errespetua, justizia, askatasuna… sustatzea umeen, gazteen
eta familien artean.
• Gatazkak indarkeriaren bidez ez konpontzeko trebetasunak eskuratzea, gizartea
toleranteagoa, solidarioagoa eta bidezkoagoa izan dadin, talde txikiagoak errespetatu ditzan
eta bakea eratu dezan.
• Euren sinesbidea, ideologia, arraza edo kultura edozein dela ere, pertsona guztientzako giza
eskubideak babesteko moduko hezkuntza bultzatzea.
• Gure umeak eta gazteak eskubideetan eta betebeharretan heztea, inguruko errealitatean
baterako erantzukizuna dute-eta: euren gorputza, euren familia, euren berdinak, euren
herria, ingurumena…
• Ahalegina eta konpromisoa balioestea, gizartea toleranteagoa, errespetuzkoagoa,
solidarioagoa, bidezkoagoa eta errukitsuagoa izan dadin.