Está en la página 1de 26

GUK EUSKARAZ

Guk euskaraz, zuk zergatik ez? bir


Euskara putzu sakon
eta ilun bat zen. (bis)
Eta zuek denok ur gazi bat
atera zenuten
handik nekez. (bis)
Guk euskaraz, zuk zergatik ez? bir
Orain zuen birtutez
zuen indarrez. (bis)
Euskara itsaso urdin
eta zabal bat izanen da
eta guria da. (bis)
Guk euskaraz, zuk zergatik ez? bir
Euskara putzu sakon
eta ilun bat zen. (bis)
Eta zuek denok ur gazi bat
atera zenuten
handik nekez. (bis)
Guk euskaraz, zuk zergatik ez? bir

BAGARE BAGARA
Araban bagare, Gipuzkun bagera,
Ziberun bagire ta Bizkaian bagara.
Araban bagare, Gipuzkun bagera
Ziberun bagire ta Bizkaian bagara
baita ere Lapurdi ta Nafarran.
Guztiok gara euskaldun,
guztiok anaiak gara
nahiz eta hitz ezberdinez
bat bera dugu hizkera.
Herri bat dugu osatzen,
eta gure zabarkeriz
ez daigun utzi hondatzen.
Bagare, bagera,
Bagire, bagara
Euskadi askatzeko
Oraintxe dugu aukera.

URTXINTXAK
Urtxintxak oihanian jauzika,
Aldazkatik aldazkarat
Zuk erradazu, ama, zendako,
ez diren erortzen lurrera"
Nik ere nahi nuke izan urtxintxa bezala
Hain gora, hain trebe izaiteko libre
Urtxintxak oihanian zintzilik
Buruz behera buztanetik
"Zuk erradazu, ama, zendako
ez duten buruko minik"

BEHIN BATEAN
Behin batean Loiolan
erromeria zan,
Hantxe ikusi nuen
neskatxa bat plazan
Txoria bainan ere
arinago dantzan,
Hura zen bai polita,
hain politik bazan.
"Dama polita zera,
polita guztiz, ai!
Bainan halere zaude
oraindik ezkongai.
Ezkon gaitezen biok!
Esan zadazu bai!"
"Ni zurekin ezkondu?
Ni zurekin? Jai-jai".

ALDAPEKO
Aldapeko sagarraren
adarraren puntan
Puntaren puntan,
Txoria zegoen kantari.
Xiru liru li, xiru liru li
Nork dantzatuko ote du
Soinutxo hori. (ber )

LAU TEILATU
Hemen gaude
ta poztutzen naiz
Ta ziur zure aita ere bai.
Ta zer ondo,
Zelan dijoa
zure bufanda txuria.
Lau teilatu gainean,
ilargia erdian,
Eta zu, goruntz begira...
Zure kea eskuetan,
putzada batekin putz
Berehala etorriko da
Ta berriz izango gara,
zoriontsu
Edozein herriko jaietan
Goxo goxo kanta egidazu
Benitoren Maria Solt
Negarrik ez,
zuri zaude ta malkoak
Zure kolorea kentzen dute.

TRISTE BIZI NAIZ ETA


Triste bizi naiz eta, hilko banintz hobe,
badaukat bihotzean hainbat atsekabe
Dama bat maitatzen det, baina haren jabe
sekula izateko esperantzik gabe.
Nere maite polita, nola zera bizi?
Zazpi egun hauetan ez zaitut ikusi.
Uste dut zabiltzala nigandik ihesi
Ez didazu ematen atsekabe gutxi.

AITA SEMEAK
Aita semeak tabernan daude,
ama-alabak jokoan. (ber)
Berriz ikusi beharko dugu
behi gizena auzoan
berriro ere ez da faltako
trapu zaharrik gakoan.
Aita semeak tabernan daude,
ama-alabak jokoan. (ber)
Baina gaztea naiz eta daukat
etorkizuna eskuan,
ez zaigu hilgo Euskal Herria
ni bizi naizen artean.

FURRA FURRA
Furra, furra fandangua
Hortxe duzu fandangua
Geure gustukua!
Hortxe duzu fandangua
geure gustukua!
Gaur goizean jaiki naiz
Suerte onian
Tanke bat topatu dut
neure kafesnian.
Ez dakit zer daukagun
bake ala gerra
baina nik bada ezpadan
egin dut puzkerra.
Furra, furra fandangua

HEGOAK
Hegoak ebaki banizkion
neuria izango zen
ez zuen alde egingo.
Bainan horrela
ez zen gehiago
xoria izango. (bir)
Eta nik, xoria nuen maite.
Eta nik, xoria nuen maite.
La,la,lara..

MAITETXO
Maitetxo itsasoan dago
Itsas ontzi batean
Maitetxo itsasoan dago
Urrutirako bidean
Maite, Maite ez neri utzi
hemen kaiean.
Maite, Maite zu nere
bihotzean
Maitetxo noiz etorriko da
Nere bihotza zai dago.
Maitetxo noiz etorriko da
biok alkar bizitzeko.

NESKA ZAHARRAK
La lalarala lala lala lala larala lala
la larala lala lala lala larala lala
La larala lala lala lala larala lala
la larala lala lala lala la
la
Udaberria datorrenian mutil gazteak alaitu
hainbat neskatxa dabiltzanean
mutil zaharren atzean. (bir)

ITSASONTZI BATEN
Itsasontzi baten
Euskal Herritik kanpora
naramate
Eta ez dakit nora. (ber)
Agur nere ama laztan goxoari
agur nere maite politari.
Ez egin negar etorriko naiz
egunen baten pozez kantari
Itsasontzi baten.
Agur senideak agur lagunari
agur Euskal Herri osoari.
Ez egin negar etorriko naiz
egunen baten pozez kantari
Gora Euskal Herri
Gora Euskal Herri
Gora Euskal Herriari

LORETXOA
Mendian larrartean
aurkitzen da loretxo bat,
aurrean umetxo bat
loretxoari begira.
Loreak esan nahi dio:
Umetxo, aska nazazu.
Jaio naiz libre izateko
ta ez loturik egoteko.
Umetxoak ikusirik
lorea ezin bizirik
arantzak kendu nahi dizkio
bizi berri bat eman.
Orduan izango bai du
indarra eta kemena
orduan emango bai du
ugari bere fruitua.

ARRATSALDE HONETAN
Itxaroten ari gera
arratsalde honetan
Zerbait aurkestekotan
jende honen aurrean
Hemendik ateratzeko
kanta berri baten bat
Zuek ez aspertzeko
arratsalde honetan
Honetan, honetan, honetan...
Laupabost akorde jota
kitar zahar honekin
Dantzatzeko doinua
ez dugu besterik
Bi laguneko koadrila
izerdi patsetan
nahiko izango dira
arratsalde honetan.
Honetan, honetan, honetan...

AITORREN HIZKUNTZA
Aitorren hizkuntz zaharra
nahi dugu zabaldu,
munduaren aurrean
gizonki azaldu
Baldin gure zainetan
odolik badugu
Euskaldunok euskeraz
hitz egin behar dugu.
Gora euskera maitea
zoragarriena,
Euskaldunen artean
maitagarriena.
Munduan sortu zanik
hizkuntzik zaharrena
Gora ta gora euskaldunok
Eta gure euskera. (bir)

NIREKIN
Emoixtaxux muxutxuek,maitie
hartuxu guruxun guztixe
eroaixu bixotz tristie
zure bihotzarekin.
Emoztazu porrutxue, sorgine
ahatetxu baten berdine
begitxu gorrixen samine
sendatuixu nirekin.
Oinak hotz gabien
berbak irratien
bero pizka bat gure neuke
berbaixu bajuxu, eskue elduxu
ez utzi laztanik eiteke.
Gero esnatzien lagaixu etzien
zure marrubi usaintxue
ta ez eixu pentsa ez dela erreza
gauza politiek pentsatzie.

IKUSI MENDIZALEAK
Ikusi mendizaleak
baso eta zelaiak,
mendi tontor gainera
igon behar dugu.
Ez nekeak ezta bide txarrak ,
gora, gora neska mutilak a,a,a,
gu euskaldunak gara,
Euskal Herrikoak.
Hemen mendi tontorrean
euskal lurren artean
begiak zabaldurik
bihotza erreta.
Hain ederra, hain polita da ta
gora,gora! Euskal Herria a,a,a,
gu euskaldunak gara
Euskal Herrikoak.

XALBADORREN HERIOTZEAN
Adiskide bat bazen orotan bihotz-bera,
poesiaren hegoek sentimenduzko bertsoek
antzaldatzen zutena.
Plazetako kantari bakardadez josia,
hiltzen lihoa iruten bere barnean irauten
oinazez ikasia ikasia
Nun hago, zer larretan
Urepeleko artzaina,
Mendi hegaletan gora
oroitzapen den gerora
ihesetan joan hintzana (bir)
Hesia urraturik libratu huen kanta,
lotura guztietatik gorputzaren mugetatik
aske sentitu nahirik.
Azken hatsa huela bertsorik sakonena,
inoiz esan ezin diren estalitako egien
oihurik bortitzena bortitzena
Non hago,zer larretan

IXIL IXILIK
Ixil ixilik dago kaia barrenian
ontzi txuri polit bat
uraren gainean.
Goizeko ordubietan
esnatutzen gera
arrantzaliarekin joateko urrutira.
Pasatzen naizenian zure leihopetik
negarrak irtetzen dit begi bietatik.
Eta zergatik, zergatik, zergatik, zergatik
zergatik negar egin,
zeruan izarra dago itxaso aldetik.
Bat, bat, bat, bat parrandan ibili,
bat parrandan ibili.
Bi, bi, bi,ez naiz ondo ibili,
ez naiz ondo ibili.
Hiru, hiru, hiru, kolkua bete diru,
kolkua bete diru.
Lau, lau, lau, sardina bakalau.

Anteron txamarrotia,
Kaisaren bibotiak,
haretxek ei dauko,ei dauko
preso tximinoioa.
Anteron txamarrotia,
Kaisaren bibotiak
haretxek ei dauko preso tximinoioa,
Anteron txamarrotia,
Kaisaren bibotiak,
haretxek ei dauko preso tximinoioa.
Hau dek, hau dek, hau dek umoria
kontsolalatzeko, kontsolatzeko
euskaldun jentia.
Kalian gora, kalian bera,
kalian gora zezenak, ai, ai, ai, ai
Kalian gora, kalian bera,
kalian gora zezenak.
Kalian gora, kalian bera, kalian gora, kalian bera
kalian gora, kalian bera, kalian gora zezenak.

EUSKAL HERRIA EUSKARAZ


Euskal Herrian euskaraz nahi dugu hitz eta jolas
lan eta bizi euskaraz eta hortara goaz,
bada garaia noizbait dezagun guda hori gal edo irabaz.
Zabal bideak eta aireak gure hizkuntzak har dezan arnas,
bada garaia noizbait dezagun guda hori gal edo irabaz.
Euskal Herrian euskara hitz egiterik ez bada
bota dezagun demokrazia zerri azkara
geure arima hiltzen uzteko bezain odolgalduak ez gara.
Hizkuntza gabe esaidazuenola irtengo naizen plazara,
geure arima hiltzen uzteko bezain odolgalduak ez gara.
Euskal Herri euskalduna irabazteko eguna
pazientzia erre aurretik behar duguna,
ez al dakizu euskara dela euskaldun egiten gaituena?
Zer Euskal Herri litzake berehizkuntza ere galtzen duena.
Ez al dakizu euskara delaeuskaldun egiten gaituena?

KILI KILI BAT


Kili kili bat, kili kili bi
milaka ume dantzan
alfabetatzen, alfabetatzen
teila bako ikastolan.
Txan txan, txoritxua dantzan
Pil, pil, perejila saltzan;
bakoitzak bere era,
euskaldunak garelako,
egin daigun, egin daigun euskeraz.
Din, dan kale ta ikastolan,
Txin, txan bai ta jolasetan
euskera indartu
geure geurea dalako:
lau lurretan, lau lurretan zabaldu.