Está en la página 1de 4

ZEURE UDALAK INFORMATZEN

www.laudiokoudala.net
www.ayuntamientodellodio.net

Laudio

Llodio

LAUDIOKO HARAN NOBLEAREN UDALA


AYUNTAMIENTO DEL NOBLE VALLE DE LAUDIO/LLODIO

1. hamabostaldia. Martxoa 2008. 355 Zk.Ale kopurua: 7.200

Inaugurazio ofizialaren ostean,


Aldaikoerreka parkingean lehen bi
orduak doan, martxoaren 9a arte
Iragan otsailaren 20an, Xavier Agirrek, Arabar Ahaldun Nagusiak eta Jon Karla Menoyok, Laudioko alkateak Aldaikoerrekako
parking berria inauguratu
zuten, herrigunean aparkatzeko arazoa nolabait
arindu nahi duen aparkaleku berria.
Xede hori aintzat hartuta
eta bertako ezaugarriak
hurbiletik ezagutzeko aukera izan dezazuen, laudioar Udalak zera jakinarazi nahi du: martxoaren 9a
arte, parkinga erabiltzen dituzuen lehen bi orduak doakoak izango dira.

Instalakuntza
berriak,
2006ko urrian eraikitzen
hasi zen horrek bi solairutan banatutako 498 plaza
izango ditu -bakoitzak 249
plaza-. Era berean, Ezintasun fisikoa dutenek euren
plazak izan ditzaten, aparkaleku berriak 16 toki erreserbatuko dizkie, solairu
bakoitzeko zortzi.
Aparkalekuko lehen solairua txandakako zonaldeak
izango ditu eta bertaratzen
diren gidariek minutuko
zentimo bat ordaindu beharko dute. Aldaikoerrekako parkingeko bigarren solairuan, zozketa bidez es-

leitu ziren plazak eskuratu


zituzten jabeen eremua
izango da.
Mikel Garbizu arkitektoak
egindako eraikuntza berriak hasiera batean, autoentzako bi sarrera izango
ditu (Zumalakarregi etorbidekoa eta Karmengo
Amakoa); hala eta guztiz
ere, zabor bilketa neumatikoaren lanabesak direla
eta, Zumalakarregi etorbidetik bakarrik sartu ahal
izango dira bertaratzen direnak.
Oinezkoentzako sarrerak
aldiz hiru izango dira, bi eskailera eta igogailu bat.

Aretako pilotalekua Kluben


arteko Euskal Ligaren tenplu
bihurtuko zaigu hilaren 7an
Herriaren pilotazale klubak berriz ere, Kluben
arteko Euskal Ligaren finalak gure udalerrian
egin daitezen lortu du.
Zuek ere partida hauen lekuko izan nahi baldin
baduzue, jakizue hitzordua izango duzuela martxoaren 7an, ostiralean, arratsaldeko 19.30etatik aurrera Aretako frontoian. Sarrera librea eta
doakoa.

NANa berriztatzeko aukera


berria izango dute
herritarrek hilaren 10ean,
aurretiazko hitzordua
eskatuz gero
Laudioar Udaltzaingoek aditzera eman duten
bezala, martxoaren 10a geroztik, Estatu espainiarreko poliza gure udalerrira etorriko da, berriz ere euren Nortasun Agiri Nazionalak (NANak) duten herritarrek euren agiriak berriztatu
dezaten.
Zuek ere zuen karneta berriztatu beharrean bazaudete, jakizue, aurretiazko hitzordua eskatu
beharko duzuela martxoaren lehen egunetatik
aurrera, Udaltzaingoen bulegoetatik pasatuta.
Honek bakarrik zuen karneta berriztatzeko aukera eman dizuela aurreratzen dizuegu. Informazio gehiagorako, Udaltzaingoen bulegoetan
edo 94 403 4888.

Azken udal akordioak


Euskara ikasteko 23 ikastaro egin dituzten
22 laudioarrentzako diru laguntzak ematea:
2.511 euro.
Euskaraz irakurtzea sustatzeko 171 ikaslerentzako Gaztezulo aldizkaria banatzea:
718,47 euro (BEZ barne)
Drogomenpekotasunaren prebentziorako Bulegoak burututako proiektuek eragindako
gastuak diruz laguntzeko, Udalari emandako
laguntza ekonomikoa: 38.271,49 euro.
Fabin Legorburu ikastetxe publikoaren haureskola eremuko konponketa lanak:
150.642,07 euro (BEZ barne)
Nerbioi-Goikoplazako kaleak asfaltatzea:
44.606,94 euro (BEZ barne).

1. hamabostaldia - Martxoa 2008

MARTXOKO AGENDA
Hilak 1:
Irteera Goikogane taldearekin

Goikoganeren txangoek Gipuzkoa izango dute jomuga


Gipuzkoa izango da Goikogane
mendi taldeko gure lagunek
martxorako antolatutako ekimen eta txangoen jomuga.
Martxoaren 1ean mendizaleek
Andarto-Aumategi tontorrera
abiatuko dira eta hilaren 16an,

bestelako ekimen bati ekingo


dio Goikoganek: Izan ere gure
tradizioei eutsiz, negu parteko
hitzordurik gozoenera joango
baitira, Idiazabalgo Atxurbide
sagardotegira.
Eskolarteko mendi irteerei da-

gokionez, gure mendizale txikiek bi ibilaldi izango dituzte lehen hamabostaldian: Martxoaren 2an Albainera joango dira
eta hilaren 15ean Aratzera.
I n f o r m a z i o g e h i a g o r a ko :
www.goikogane.com

Laudio Rock jaialdian parte hartu


nahi dutenetzako deialdia
Andarto mendia, Gipuzkoa

17.30-20.00: Laudio Top Zinema


LHUIan
Andaluziar Egunaren lehen jardunaldia
Beherapenen feriaren lehen jardunaldia institutuan
Hilak 2:
Andaluziar Eguanren bigarren jardunaldia
Beherapenen feriaren bigarren jardunaldia

Laudioar Udaleko Kultura arloak


babesa eskaini nahi die gurean sortu diren rock talde guztiei. Hori dela
eta, aurten ere Laudio Rock jaialdia
antolatzea pentsatu izan du.
Zuek ere rock talde bateko kideak
baldin bazarete eta jaialdi honetan
parte hartu nahi baldin baduzue,
martxoaren 31 baino lehen, laudioar udaletxeko hirugarren solairuan kokatutako Kultura arlotik pasa beharko zarete eta bertan zuen
taldea inskribatu. Informazio gehiagorako 94 403 49 00.

Haurren garapena izango dute abiapuntu Laudio


Ikastolak antolatutako jardunaldiek

Hilak 3:
18.00: Ipuin kontalaria Basalarrinan
Hilak 5 eta 12:
17.30: Jardunaldi hezitzaileak Laudio
Ikastolako areto nagusian
Hilak 6:
Familientzako eskolaren lehen saioa
ASASAMen
Hilak 7:
19.30: Kluben arteko Euskal Liga Aretako frontoian
Baisala gaua

Laudio Ikastolak, haurren garapenaren ezaugarri nagusiak ezagutu ditzazuen eta heziketako
eragile guztien arteko lotura indartzearren, haur hezkuntzako
gurasoentzako jardunaldi bereziak antolatuko ditu.
Martxorako antolatutako hitzorduak bi izango dira: bata hilaren

Laudio Top Zinema ekimenak


egun handiak aintzat hartuko ditu berriz ere hurrengo egunetarako antolatutako emanaldietako filmak aukeratzeko orduan.

3. adinekoentzako ekimenak:
IKUSI 3 orrialdea
EMAKUMEEN NAZIOARTEKO
EGUNA:
IKUSI 3 orrialdea

LAMUZA KALEA 13
infogazte@laudiokoudala.net
ORDUTEGIA: Astelehenetan,
Asteazkenetan eta ostiraletan
16:30etatik 19:30etara
Agiri desberdinak bertan
egiteko aukera jarraia

baldin baduzue, jakizue ekimena


ikastolako Areto Nagusian egingo dela, aipatutako egunetan,
arratsaldeko
17.30etatik
19.00etara.
Haurtzaindegi zerbitzua ere izango duzue.

Laudio Top Zinema ekimenaren hurrengo emanaldiek


umorean eta aldarrian oinarrituko dira

Hilak 8:
17.30-20.00: Laudio Top Zinema
LHUIan

GAZTE INFORMAZIO
GUNEA LAMUZA

5ekoa elikadurari buruzkoa


saio praktiko eta guzti eta bigarrena, martxoaren 12koa
ezetz esaten ikasteko jarduna.
Guztietan ere mediku, psikopedagogo eta erizain bat izango
dira mahai inguru berezi hauek
zuzentzen.
Zuek ere bertan parte hartu nahi

Martxoaren 1erako eskaintza barre eragingo badigu ere, eta asteguneko buru- hausteak alde batera uzteko erabilgarria suertatuko zaigulako, martxoaren 8rako
pentsatutako programa konpromiso kutsua izango du: Izan ere
Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, gugandik urrun bizi
den emakume baten gora beherak hurbil hurbiletik ezagutzeko
beta luzatuko digu "La boda de
Tuya" filmak; Eta gogoan izan euro bakar baten truke ezer gutxi
egiteko aukera dugula, Laudio Top
Zinema izan ezik, noski... Ikusi ez
bestela!
-MARTXOAK 1. Olvdate de
m.17:30, 20:00. euro1 LHUIan.
+13 urte

-MARTXOAK 8. La boda de Tuya


.17:30, 20:00. euro1. LHUIan. +7
urte. (Emakumearen Nazioarteko
Eguna dela eta).

0 eta 3 urte bitarteko haurrak zaintzeko


tailerraren edizio berria abian
Aurten ere "0 tik 3 urtera arteko
haurrak zaintzeko tailerra" egingo da. Tailerra, Arabako Amen Elkarteak eskainiko du; 0 tik 3 urtera arteko haurrak zaintzeko tailerrak 4 prestakuntza saio soilik
izango ditu; bereziki zuzenduta
dago gizonentzat, etorkizunean
guraso biak ere, aitak ala amak,
inolako arazorik gabe jaiotzetik

beraien seme-alaben zainketan


eta erantzukizunean parte hartzeko, era honetan, ardurak banatzearen inguruan jarrera aldaketa bat bultzatzeko eta horrela
emakume eta gizonen bizitza pertsonala eta familiarra uztartzea
lortzeko. Bikoteak zein guraso bakarreko familiak ere onartuko dira izena emateko orduan.

Tailerrak 3 orduko 4 saio izango


ditu. Saioak larunbatetan IZANGO DIRA Kultur etxean 10:0013:00 bitartean. Tailerrak hasiko
dira martxoaren 29an, larunbatean. Informazio gehiago eta izena
emateko Berdintasunerako Arloan 94 403 4854 (10:30-14:30).
Plaza mugatuak.

1. hamabostaldia - Martxoa 2008

ASASAMek buruko gaitzei


buruz antolatutako
"Senideen Eskola"
ASASAMek, Buruko Gaixotasunen bat pairatzen
duten pertsonen eta euren senideen aiarar elkarteak, "Senideentzako eskola" antolatuko du,
erreabilitazio psiko-sozialaren programaren barruan. Eskola honen helburua, buruko gaixotasuna pairatzen duen pertsonaren arteko eta bere familiaren arteko elkarbizitza eta erlazioa
erraztu dezaketen ezaguerak eta estrategiak eskaintzea da, era berean baztertzea saihestuz eta
familiakoei arnasa hartzeko beta luzatuz.
Eskola berezi honetako lehen sesioa martxoaren 6an egingo da eta azkena abenduaren 18rako programatu da. Sesio guztietan Osadiko (Osasunaren Psikologa zerbitzuko) adituek zuzenduko dituzte Asasamen egoitzan, Hiru Gurutzetako 5.eko beheko solairuan. Informazio gehiagorako 94 6726446 edo 94 4034690 telefonoetara deitu.

Emakumearen Nazioarteko Eguna


MARTXOAK 4
18:30etan eta Euskal Gastronomia museoan, musika klasikoaren kontzertu didaktikoa.
MARTXOAK 8
12.30etan Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta Herriko
plazan kontzentrazioa egingo
da. Solastiar emakumeen elkartearen deialdia.

Odola ematen jarrai


dezazuen deialdi berria
plazaratu dute
Hiritar guztien mesederako deialdiei behar duten oihartzuna ematen gustatzen zaigunez, hurrengo honetan ere, Arabako Odol Emaileen elkarteak plazaratutakoarekin bat egin nahi izan
dugu. Izan ere, hamaikagarrenez baldin bada
ere, odola ematea, bizitza ematea baita, eta beharra baino gehiago elkartasun ekintza bat izan
dadila gogor lan egin behar dugu. Hurrengo honetan agertzen dizkizuegun hitzorduak aintzat
hartuko dituzuelakoan, gogoan izan, denak ere
bai arratsaldeko 16.30etatik 20.00etara izango
direla:
Osasun zentroa: Martxoak 3, 6, 10 eta 13
La Milagrosa ikastetxea: Martxoak 5 eta 12
Aretako Kultura Etxea: Martxoak 11
Gaztela- Lehoiko zentroa: martxoak 17

Garazi Uribarri igerlariak


Euskadiko selekzioko kide
gisa hamaika domina
eskuratu ditu
Igeriketa Laudioko igerilari handienetariko batek, Garazi Uribarrik hain zuzen ere, marka berri bat hautsi izan du Estatu espainiarreko herrialde arteko Txapelketan domina guzti hauek
eskuratu ostean: urrea 100 metro libreetan, zilarrezkoa 200 libreetan eta brontzea 400 metro
libreetan. Zorion ugari Garazi azkenean zure
ahaleginak merezitako saria eskuratzea lortzea
ahalbideratu baitu!

17.30etan eta 20.00 etan "La


boda de Tuya"
filmaren emanaldia Lan Heziketako Udal
Ikastetxean,
sarrerak euro
bakar bat balioko du.
MARTXOAK 11
18.30etan
Paco Damas
granadar
abeslariaren
"Mujeres de
carne y verso"
emanaldia
Lan Heziketako Udal Ikastetxean.
Paco Damas
abeslari granadarrak musika eta ira-

Gaixoak atenditzeko
elkarteak bolondresak
behar ditu
Gaixoa Zaintzeko eta Bakardadearen elkarteak
deialdi berezia egin nahi die hiritar guztiei, beraiekin bat egin dezaten eta, gutxienez bi pertsona baldin badira, elkarteak aurkezten dituen
beharrei so egiteko. Era berean, bisita behar duen
norbait balego edo beste norbaiten laguntza beharko lukeenik bada, elkartearekin bat egin dezaten eskatzen du elkarteak, bai hilabeteroko
bigarren asteazkenetan Elizkidetik pasatuta, bai
honako telefono hauetara hots eginda: 94 672
0545 edo 94 403 0481 zenbakiak.

14.00etan eta Karrika jatetxean, solastiar elkarteak antolatutako urteko Bazkaria egingo da.
Zuek ere bertan parte hartu nahi
baldin baduzue, martxoaren 3
baino lehen 38 euro sartu beharko dituzue Euskadiko kutxako
Solastiarren korrontean. Zuen
izen abizenak jartzea ez ahaztu

kurketa poetikoa uztartzen dituen lana eskainiko du. Bertan


udalerriko emakumeek parte
hartuko dute eta zenbait irudiren
proiektzioa egingo da. Irudiek
irakurritakoa hobeto ulertzen lagunduko dute eta emakumeen
borroka gertutik ulertzen saiatuko da; besteak beste Ernestina
de Chapourcin, Concha Mendez,
Mara Teresa Len, Zenobia
Camprub, Clara Campoamor,
Rosala de Castro emakumeen
ibilbideak ezagutuko dira bertan.
MARTXOAK 14 ETA 15
Emakumeentzako auto defentsa ikastaroa Lamuza Granja kiroldegian. Ostiralean 18.00etatik
20.00etara eta larunbatean
10.00etatik 14.00etara eta
15.00etatik 19.00etara. Izen emateak 94 403 4854 telefonoan.
MARTXOAK 13
Marfil kostako sukaldaritza
ikastaroa, Euskal Gastronomia
Museoan arratsaldeko 18.30etan.
Laudioar Udaleko Berdintasunerako arloak Laudioko Emakume
alargunen elkarteari eta Andere
emakumeen abesbatzari eskerrak eman nahi dizkie luzatutako
laguntzagatik.

3. adinekoentzako ekimenek datorren urtera arte agur


esango digute Ebroko jaiotzarako txango batekin
Hirugarren Adinekoentzako bereziki antolatutako ekimenek agur
esango digute martxoaren lehen
hamabostaldi honetan sekulako
opari bat eginda: Izan ere iha egunero antolatutako hitzorduei agur
esateko txango berezi bat antolatuko baita, kasu honetan, Ebro
ibaiaren jaiotzaren inguruko lurrak bisitatuz eta bertako altxorrak bertatik bertara erakutsiz.
Zuek ere txango honekin bat egin
nahi baldin baduzue, jakizue zehaztapen gehiago eskuratzeko
Kontsumitzailearen Bulegotik pasa beharko zaretela (udaletxeko
beheko solairuan kokatutakoa).
Hala ere etzazue ahaztu, bertan,
Laudion egingo diren beste hitzorduak udaletxe alboan dagoen
balio anizdun aretoan egingo direla, aipatutako orduetan:

OTSAILAK 29, OSTIRALA


5.00etan ZINE-FORUMa : Amurrioko Antzokian "Conversaciones
con mi jardinero" filmaren proiekzioarekin
MARTXOA
3, ASTELEHENA:
5.00etan: Hitzaldia: "ERA BAIKORREAN PENTSATU" BERNARDO
DOORO, Pedagogo eta Filosofian
lizentziatuaren eskutik
5, ASTEAZKENA
5.00etan: DIAPORAMA: "GERNIKA, 70 urte geroago" CRISTBAL BURGOSen eskutik
7, OSTIRALA
5.30etan: KONTZERTUA: 3. ADINEKOEN ABESBATZA (lau ahots
mixto)

AMURRIOko ANTZOKIAn. Adi autobsen ordutegiei!


10, ASTELEHENA:
5.00etan: Hitzaldia : "Boilurra Araban: lur azpiko perla" ASUN
QUINTANA, trufikulturan aditua
12, ASTEAZKENA:
5.00etan: Jai handia: RONDALLA
"ATZOKOAK" eta Jos Luis Galdos humoregilearen parte hartzea
14, OSTIRALA: TXANGOA:
"EBRO IBAIAREN JAIOTZA"
* EDUKINA: Fontibre; Argueso; Retortillo; Reinosa. Bazkaria Fontibren izango da eta bisitak Victor
Peas historiagileak eta geografoak gidatuko ditu.

Babesik ez duten elkarbizitza unitateentzako udal diru


laguntzak eskuratzeko oinarriak adostu berri dituzte
Laudioko Udalak Babesik ez duten elkarbizitza unitateentzako bideratutako diru laguntzen udal
egitasmoa asdostu berri du. Egitasmo hau, Gizarte larrialdietarako edo eta Oinarrizko Errenta eskuratu ezin duten familiei zuzenduta dago, aurrera egiteko beharrezko duten diru laguntzak es-

kainiz eta oinarrizko beharrak


asetzearren. Familia hauek gizarte babesik gabe egon ohi dira.
diru laguntza hauek eskatzeko
epe finkorik ez badago ere,
2008ko deialdi honetan zenbait
ezaugarri eta baldintza bete beharko dituzte eskatzaileek, izan
ere diru laguntza 46.000,00 eu-

rotakoa baita.
Diru laguntza honi buruzko informazio gehiago behar izatekotan,
interesatuek aurretiazko hitzordua eskatuta, nahi dituen galderak egin ditzake, baita eskaera
orria bete ere. Informazio gehiago: 944-034840 telefonoan edo
Ongizate sailean.

1. hamabostaldia - Martxoa 2008

Baisalaren hurrengo
hitzordua, 70.eko
hamarkadan murgilduta
Baisala Saloi Dantza elkarteak berriz ere gurekin bat egin du, dantza atsegin duten guztiek
beraiekin bat egiten segi dezaten, ez bakarrik
dantza aritzeko, baita momentu dibertigarri zein
alaiak izan ahal izateko. Ez galdu beraz hurrengo egunetarako hitzorduak, zuen zain baitaute!
Ostirala 7: Baisala Gaua: 70 hamarkada
(22.30etatik 01.30etara)
Igandea 9: Arratsaldeko dantzaldia (18.00etatik
21.00etara)
Ostirala 14: Elkarteen jaia (22.30etatik
01.30etara)

Egiozu euskarari txokoa


Basalarrinak eskaintzen
dizkizun eskaintzaren
bitartez
Euskarak gozamenerako txokorik ez duela esaten
dutenentzako ohar berezia da hurrengo hau. Oker
baino okerrago daudela jakin dezaten, horratx berriz ere Basalarrina Euskal Topaguneko gure lagunek antolatutako ekimenak, zein baino zein erakargarriagoak eta muxutruk laudioar guztioi gustatzen zaigun moduan. Etzazue aukera paregabe
hau galdu eta erakuts diezaiegun ez jakin guzti
horiei euskararen alderdirik koloretsuena!!
Martxoaren 3an, astelehena, 18:00etan, Laudioko
Basalarrinaren egoitzan, Ana Meabe ipuin kontalaria "Marilurrek aitona Koxme Salbatu du" istorioa eskainiko du.
Martxoaren 11n: arratsaldeko 20:00etan, Basalarrinan, kantu-kantari ibiltzeko aukera izango duzue kantu zaleek. Hurbil zaitez!.

Laudioko Udala ipuin


lehiaketa zuen literatur lanen
zain da apirilaren 26a arte
Zuena besterik ez den aldizkari honen aurreko alean, "Laudioko Udala" ipuin lehiaketako XVII. edizioaren zehaztapen guztiak eman genizkizuen.
Zuek haur, gazte edo heldu deialdi honen inguruko oinarriak zeintzuk diren jakin dezazuen,
wwwlaudiokoudala.net web guneak oinarri hauek
jasotzen dituela gogoratzen dizuegu. Horrez gain,
jakizue euskaraz nahiz erdaraz idatzitako lanak
2008ko apirilaren 26ko 14.00ak arte aurkez ditzakezuela, bai Kultura arloan, bai Kultura Etxean.

48ko uzta Errioxan ospatuko


du bere 60. urtemuga
Aurten ospatu beharreko 60. urtemuga behar bezala gozatzeko, 1948an jaiotako gizon eta emakumeak, euren burua "48ko uzta" gisa ezagutzera
eman dutenak Errioxa aldera joango dira apirilaren 5ean, egun zoragarri bat igarotzeko asmoz.
Jai eguna lehen orduan hasiko da: 9.00etan, institutu alboan kokatutako geltokian autobusa hartuko dute Errioxako zenbait upategi bisitatzeko
asmoz: Besteak beste Dominio de Berzal, Riscal
bertan Frank Gheryk egindako eraikinaren aurrean taldeko argazkia aterako da, edo Vivanco
sendiko upategiak bisitatuko dituzte eta ahal den
neurrian mokadutxo bat jan eta bertako ardoak
dastatu. Horrez gain Errioxa aldeko eraikuntza kulturalak bertatik bertara ikusteko aukera ere izango dute 48koek.
Zuek ere urte horretan jaio bazineten eta txango
honetan parte hartu nahi baldin baduzue, 45 euro sartu beharko dituzue Vital Kutxako 0103734215
kontu korrontean, zuen izen abizenak argi utzita.
Informazio gehiagorako www.cosecha48.com.

Laudioko lehen mokadu txapelketa antolatu


du Merkataritza arloak
Laudioko Udaleko Merkataritza
departamenduak martxoaren 28,
29 eta 30erako herriko lehen mokadu txapelketa antolatuko du.
Txapelketa honetan izena eman
ahal izateko epea martxoaren 6an
bukatuko da eta data horretarako, parte hartzaile guztien zerrenda argitaratuko da, herritarren
gozamenerako. Mokadu guztiak
aipatutako hiru egun horietan dastatzeko aukera izango da, beti ere
hamaiketako garaian eta mokadu bakoitzak lehiaketako etiketalogotipoa izango du. Pintxo bakoitza euro bakarreko salneurria
izango du.
Taberna bakoitzak gehienez hiru
mokadu aurkeztuko ditu, kategora bakoitzeko bana, eta gutxienez mokadu bakarra. Epaimahai
aditu batek pintxo irabazlea zein
izango den erabakiko du. Aipatutako kategoriak hauek dira:
*Mokadu erraza eta tradizionala

*Mokadu originala eta berritzailea


*Odolki-pintxoa, hilaren 30ean
bakarrik parte hartuko du.
Txapelketa honekin, gustu guztiak
aintzat hartu nahi dira, irudimenean oinarritutako mokadu berezi eta esklusiboak, zapore eta era-

keta harrigarriak eta aurkezpen liluragarriak ahaztu gabe; edo eta


tradizioan oinarrituta eta prestakuntza soil baten bidez zoramena eragiten duten ohiko pintxo
edo mokaduak... Denak beti ere
salneurri erakargarri batez lagundurik.

Andaluziar Etxeko laudioarrek euren aberriaren


Eguna ospatzeko bi jai egun antolatu dituzte
Martxoak 1, larunbata.
11,30etan eta 14.00etara zenbait joko eta jolas: sokatira, partxisa, haurrentzako marrazki lehiaketa, zaku lasterketa eta aulkiaren jokoa.
14:30etan. Ahaideekin bazkaria.
18:30etan. Olerki eta piropo lehiaketa.
20,00etan. Haurrentzako sari banaketa.

20,00etan. "Algazara" abesbatzaren emanaldia


20,30etan. Etxeko dantza taldeen emanaldia.
20,45etan. "De la Morera vengo" flamenko ikuskizuna.
Martxoak 2, igandea
13:00etan. Agintari eta gonbidatuei ongi etorria
13:15etan. Algazara abesbatza-

ren laguntzaz, Andaluziako ereserkia kantatuko da.


13:30etan. Mahai jokoen sari banaketa.
13:45etan. Bazkide eta gonbidatuentzako zizki-mizkia.
14:15etan. Dantza taldeen emanaldia.
16:00etan. Haur eta nagusientzako jokoak eta txokolatada.

Beherapen eta okasioen feriarekin duzun hitzordua


etzazu ahaztu eta hurbil zaitez bertara 1ean eta 2an
Martxoaren 1ean eta 2an, Apillek Laudioko Beherapenen eta
Okasioen laugarren feria antolatuko du, bertaratzen diren guztiek gure komertzioetako artikulu onenak, prezio hoberenean
lortzeko aukera dezaten. Besteak
beste, Ayala Kantzelariaren institutuaren jolastokian instalatuko
den feria honetan Tximeleta,
Can-Can, Crisis, Patio, Charol,
Llodio Galeriak, Antxaber, Sever
zapatak, Elo Mertzeria eta Lentzeria, La Piel Nobuck, Kukuma,

Popolos, Minnie, Txikis edo El


Desvn.
Aurrekoetan bezala, aipatutako
estalkia izango duen gune honek
ordutegi berezia izango du: larunbatean 10.00etatik 20.00etara eta igandean 10.30etatik
15.00etara eta 16.30etatik
20.00etara.
Beherapenen feriaz gain, bertaratzen diren guztiek Apillek antolatuko dituen beste ekintza
hauetan parte har dezakete, esaterako, eguraldia lagun, hau-

rrentzako parke bat instalatuko


da eta hilaren 2an, arratsaldeko
19.00etan 2.000 eurotako bonu
baten zozketa egingo da.
Horrez gain Apillek honako hau
jakinarazi nahi du: Euren autoetan feria honetara hurbiltzen direnek, lehen bi orduetan estreinatu berri den Aldaikoerreka parkingean doan aparkatzeko aukera izango dute.
Sarreraren salneurria: Euro bat
(16 urte baino gutxiagoko haurrentzako doako sarrera)

Laudio Atletismo klubeko lasterkariak Euskadiko


txapelketako kadete eta gazte kategorietako
txapela eskuratu dute
Atletismoa praktikatzen duten
gazteek kirol honetako harrobia
bermatzeko beta badagoela aldarrikatu dute berriz ere. Otsailaren
10ean Amurrion egin zen Euskadiko Kross Txapelketan parte hartu ondoren hauek izan ziren gure
lasterkariek lortutako markak:
Emakumezko kadeteak:
ANNE SUSO - 1. eta Euskadiko txapelduna
Gizonezkoen kadeteak:

LANDER ARBINA 4.
ANDER DIEZ 10.
Gainera, laudioarrak Gizonezko
kadeteen kategoriako talde mailako txapeldun bihurtu ziren.
Emakumezko gazteak:
ANE MIREN MARTINEZ 1. eta Euskadiko txapelduna
ITXASO DIAZ 6.
ONDITZ ITURBE 7.
Beraiek ere Euskadiko txapeldun
izan ziren kategoriako talde mai-

lako lasterketan.
Gizonezko gazteak:
DAVID DEL RIO 3. eta brontzeko
domina
ALEX FIZ 6.
Horrez gain gazteen gizonezkoen
taldea kategoriako brontzezko domina eramatea lortu zuten. Eta
guztia gutxi balitz, laudioarrak Kadete eta Gazte kategorietako Euskadiko txapeldun izan ziren. Zorion ugari guztioi!

También podría gustarte