Está en la página 1de 4

Agendarik erabiltzen al duzu?

Sekuentzia honetan jarduera hauek egin ditzakezu:


- Irratsaioari buruzko galderei erantzun.
- Gaiari buruz zure esperientzia kontatu eta iritziak eman.
- Testua osatu, kendutako hitzak jarriz.

Agendaren beharra
Zuk erabiltzen al duzu agendarik? Nolako agenda erabiltzen duzu: paperezkoa, elektronikoa...? Moldatuko al
zinateke agendarik gabe?

Entzun orain Andoni Egaa bertsolariak zer dioen agendari buruz. Esan ondorengo esaldiak bat
datozen ala ez berak esandakoarekin?
(20141108_agenda_0337.mp3)

Egia Gezurra
Andoni Egaak ez zuen agendarik erabiltzen bertsoak plazetan kantatzen hasi zenean.
Konpromisoei erantzuteko, gaur egun agendarik gabe ere moldatuko litzateke Andoni.
Urte-garai hau (azaroa) arriskutsua da, dagoeneko hurrengo urteko konpromisoak ere iristen
zaizkiolako.
Telefono mugikorreko aplikazio batek konponduko lizkioke Andoniri paperezko agendak
sortzen dizkion arazoak.
Zorionez gero eta jende gutxiagok dauka agenda baten beharra.

Andoni Egaak dio gero eta jende gehiagok behar duela agenda. Ados al zaude? Zure
inguruko jendeak erabiltzen al du agendarik?

Questi-online webgunean sortua

Agendaren testua osatzen


Hemen duzu audioaren transkripzioaren zati bat. Osatu ezazu testua, hutsune bakoitzean hitzik
egokiena aukeratuz.
Orain harrigarri (1)
, gogoan dut bertsotan hasi eta lau-bost urte pasatu
arte ez nuela agendarik; (2)

ez nuelako, jakina. Ez dakit non, zer

paper-muturretan apuntatzen nituen egin beharreko saioak.


Hasiera hartan ez ziren asko, eta gogoan gordetzea ere ez zen lan (3)
izango. Azken urte mordo batean, (4)

, agenda du nire langintzak euskarri

nagusi. Agenda galduko balitzait egun batean eta (5)

nire zabarrean ez

zaidala inoiz gertatu, zeruak eta lurrak nahasi (6)

hitz emandako

lekuetara iritsi ahal izateko.


Agenden kontua etorri zait gaur (7)
agendaren (8)

, gaurko irratsaiorako hau baita hauxe


bizi garenontzat urte-sasoirik arriskutsuena. Aurtengoa (9)

behar duzu, baina datorren urterako deiak ere heltzen hasten dira.
. Eta datorren urteko

Agenda, ordea, aurtengoa daukazu, ez oraindik datorren (10)


abisuak agenda zaharrean apuntatzen hasten bazara, (11)

, nahaspilarako bide.

Esango didazue erremedio erraza duela (12)

: hartzeko ohitura

ikasturte-agenda bat hartzekoa, eskola-umeek bezala, irailetik irailerakoa. Baina arazoak


berean segituko luke.
Aukerak
(1) gertatzen bazait ere

(2)

(5) bistan da

(9)

eskura

gertatzen bazait

aitor dezadan

sobera

getatzen arren

aitor dezakedanez

erosi

gogorik

(6) beharko nituzke

asmorik

behar nituen

auskalo

premiarik

beharko nituen

akabo

(3) atsegina

(7) gogoz

(10) ederto

(11) hori

erraza

gogora

horrek

nekeza

nahiera

horrekin

(4) ordea

(8) kontura

(12) urtetik

horregatik

mende

urtekoa

hortaz

ondoan

urtean

Questi-online webgunean sortua

Zuzenketa-orria

Agendaren beharra
Egia Gezurra
Andoni Egaak ez zuen agendarik erabiltzen bertsoak plazetan kantatzen hasi zenean.
Konpromisoei erantzuteko, gaur egun agendarik gabe ere moldatuko litzateke Andoni.
Urte-garai hau (azaroa) arriskutsua da, dagoeneko hurrengo urteko konpromisoak ere iristen
zaizkiolako.
Telefono mugikorreko aplikazio batek konponduko lizkioke Andoniri paperezko agendak
sortzen dizkion arazoak.
Zorionez gero eta jende gutxiagok dauka agenda baten beharra.

Agendaren testua osatzen


Orain harrigarri (gertatzen bazait ere), gogoan dut bertsotan hasi eta lau-bost urte pasatu arte
ez nuela agendarik; (premiarik) ez nuelako, jakina. Ez dakit non, zer paper-muturretan
apuntatzen nituen egin beharreko saioak.

Hasiera hartan ez ziren asko, eta gogoan gordetzea ere ez zen lan (nekeza) izango. Azken urte
mordo batean, (ordea), agenda du nire langintzak euskarri nagusi. Agenda galduko balitzait
egun batean eta (aitor dezadan) nire zabarrean ez zaidala inoiz gertatu, zeruak eta lurrak
nahasi (beharko nituzke) hitz emandako lekuetara iritsi ahal izateko.

Agenden kontua etorri zait gaur (gogora), gaurko irratsaiorako hau baita hauxe agendaren
(mende) bizi garenontzat urte-sasoirik arriskutsuena. Aurtengoa (eskura) behar duzu, baina
datorren urterako deiak ere heltzen hasten dira. Agenda, ordea, aurtengoa daukazu, ez oraindik
datorren (urtekoa). Eta datorren urteko abisuak agenda zaharrean apuntatzen hasten bazara,
(akabo), nahaspilarako bide.

Esango didazue erremedio erraza duela (horrek): hartzeko ohitura ikasturte-agenda bat
hartzekoa, eskola-umeek bezala, irailetik irailerakoa. Baina arazoak berean segituko luke.

Questi-online webgunean sortua

Transkripzioa
Agendaren beharra
Orain harrigarri gertatzen bazait ere, gogoan dut bertsotan hasi eta lau-bost urte pasatu arte ez nuela agendarik;
premiarik ez nuelako, jakina. Ez dakit non, zer paper-muturretan apuntatzen nituen egin beharreko saioak.
Hasiera hartan ez ziren asko, eta gogoan gordetzea ere ez zen lan nekeza izango. Azken urte mordo batean,
ordea, agenda du nire langintzak euskarri nagusi. Agenda galduko balitzait egun batean eta aitor dezadan nire
zabarrean ez zaidala inoiz gertatu, galduko balitzait, zeruak eta lurrak nahasi beharko nituzke hitz emandako
lekuetara iritsi ahal izateko.
Agenden kontua etorri zait gaur gogora gaurko irratsaiorako, hau baita hauxe agendaren mende bizi
garenontzat urte-sasoirik arriskutsuena. Aurtengoa eskura behar duzu, baina datorren urterako deiak ere heltzen
hasten dira. Agenda, ordea, aurtengoa daukazu, ez oraindik datorren urtekoa. Eta datorren urteko abisuak agenda
zaharrean apuntatzen hasten bazara, akabo, nahaspilarako bide.
Esango didazue erremedio erraza duela horrek: hartzeko ohitura ikasturte-agenda bat hartzekoa,
eskola-umeek bezala, irailetik irailerakoa. Baina arazoak berean segituko luke: iritsiko litzateke uztaila eta urrirako
edo azarorako saioak agenda zaharrean apuntatzen hasi beharko nuke. Esango didazue bertsosauroa naizela:
orain kontu horiek sakelako telefonoaren aplikazioren batean gorde baino ez dagoela. Baina galtzeak hainbesteko
beldurra ematen duen zerbait ez noa sakelan batetik bestera eramatera. Eta, badaezpada, paper-euskarria etxean
eta pantailakoa sakelan, biak edukitzeko komentatzen didanari esango nioke ez dagoela bide hoberik hanka
sartzeko. Eta, gainera, bikoiztasun horretatik sor daitezkeen erru eta akats guztiak norberarenak dira.
Agendek, salgai jartzen diren horiek nahiz opari heltzen direnak, urte-sasoi honetan leukakete egiazko
zentzua; gero, urtea aldatzera doanean, berandu da. Norbaitek esan lezake arazo txikia dela hau, eta gutako
gutxiri dagokiola. Ba ez dakit ba.
Irakurri ezazue azken Argian Hernaniko neska gazte bati egindako elkarrizketa. Arropa-saltzailea izan omen da
denda-kate handi batean, eta egunetik egunera aldatzen omen zioten ordutegia, enpresaren interesaren arabera.
Berari ez asmo eta ez planik egiteko aukerarik eman gabe.
Iruditzen zait agenda-premian gero eta gehiago gabiltzala, tamalez.

Questi-online webgunean sortua

También podría gustarte