Está en la página 1de 3

Zein istorio da benetakoa?

Sekuentzia honetan, jarduera hauek egin ditzakezu:


- Entzun istorio bat, gero beste lagun bati kontatzeko. Bi istorioak entzun ondoren, eztabaidatu zein den
benetakoa.
- Pentsatu bi istorio eta beste bati kontatu. Istorioak entzun ondoren, asmatu egiazkoak ala gezurrezkoak
diren.

Kontu kontari, sarrera


Kontu kontari arituko gara ataza honetan. Elkarri istorioak kontatuko dizkiogu, baina istorio guztiak ez dira
egiazkoak izango.

Entzun audio-labur hau eta jakingo duzu zertan den joku hau; izan ere, bertan irratsaioko
esatariek jokoaren berri ematen diote entzule bati, Pablori.
(20150108_egiaalagezurra_sarrera-21.mp3)

A eta B taldeak
Taldeak bi istorio entzungo ditu: erdiak neskaren istorioa eta beste erdiak mutilarena. Gero elkarri kontatu
behar diozue entzundako istorioa.

Neskaren istorioa
Zuk neskaren istorioa entzungo duzu. Ondo entzun, zeren eta gero beste lagun bati kontatu
beharko diozu, eta berak beste bat kontatuko dizu. Bi istorioak entzun ondoren, erabaki behar
duzue zein istorio den benetakoa.
(20150108_egiaalagezurra_neskarena-0241.mp3)

Mutilaren istorioa
Zuk mutilaren istorioa entzungo duzu. Ondo entzun, zeren eta gero beste lagun bati kontatu
beharko diozu, eta berak beste bat kontatuko dizu. Bi istorioak entzun ondoren, erabaki behar
duzue zein istorio den benetan gertatutakoa.
(20150108_egiaalagezurramutilarena-0144.mp3)

Questi-online webgunean sortua

Transkripzioa
Neskaren istorioa
ESATARI NESKA. Ba hasiko naiz, nire istorioa egia da ez dela bereziki harrigarria, baina atzoko egunez, Errege
egunean beti gogoan izaten dudan gertakaria da, begiratu. Kontua da, errege egun batean gertatu zen kontatu
behar dudana, ezta? Ba nik hamasei bat urte edo izango nituen, Errege-bezperako nire lehen parranda izango zen
aurreko gauekoa, ze Bermeon Errege-bezperan beti parranda hori egiten dugu, eta gogoan daukat, bai aje apur
batekin esnatu nintzela, baina apur bat bakarrik, ze orduan ba izaten nituen ajeak ez ziren ajeak, orain, orain
bezala, orain bai, orain bai. Bueno ba, esnatu nintzen eta han joan nintzen gure etxeko sarrerara, hantxe jartzen
genituelako opariak gure etxean, ba bakoitzaren zapataren aurrean. Guk zapata ondo garbituta uzten genuen
aurreko egunean eta han, ez, opariak. Ama, aita eta neu, hiru gara etxean eta. Hirurak jarri ginen opariei begira,
opari baten aurrean egiten diren tontokeriak egiten hasi ziren nire gurasoak.
ESATARI MUTILA. Bai, ostras, zer ote da?, zer ote ez da?
ESATARI NESKA. . A bai, zenbat opari! Onak izan gara aurten! Zer izango ote da, zer ez da izango! Bueno ba,
eta halako batean kontua da ni konturatu nintzela, ostras! zerbait falta zela, baina pentsatu nuen: hau neure
amaren broma, grazia bako [gabeko] broma horietako bat izango da
ESATARI MUTILA. Pinua edo falta zen.
ESATARI NESKA. Ze kontua nik ez neukala opari bat bera bez [ere ez]. Hutsik zegoen nire zapata. Orduan nire
gurasoei galdetu nien ea zer gertatzen hasi zen, zer gertatzen ari zen eta amak esan zidan ba begiratu, aurten
pentsatu dugu oparirik e ez egitea, ze urte guztian zehar gastu asko izan ditugu zurekin hala esan zidan, ni
flipatuta: ingelesa ikastera joan zara udan, eskiatzera neguan, arropa eta zapatak nahi izan dituzu eta erosi, erosi
dizkizugu. Bueno, orduan dena ezin denez, ba horiek izan dira gure opariak eta Errege-egunean opari barik gelditu
zara. Bueno, ba ez dakizu zelako haserrea hartu nuen momentu horretan. Tontakeria ematen du baina, bai,
haserretu nintzen. Ohean sartu nintzen, negar batean hasi nintzen, nire gurasoak niri deika, nik kasurik ez
Bueno ba ordu pilo bat pasatu nituen amorruz beteta ohe barruan sartuta .
ESATARI MUTILA. Bai.
ESATARI NESKA. Negar batean, negarrez, gaizki pasatzen. Nire gurasoei edozer esan nien, jakina, ez nuelako
ulertzen, ze baina klaro, gastu asko nirekin urte guztian izan bai, baina detaile bakar bat bera bez, bueno.
ESATARI MUTILA. Printzesa kapritxosoa da Amaia, ezta?
ESATARI NESKA. Bueno, jo, aizu! Egun horretan detailetxo bat, ez? Ordu batzuk pasatu zirenean, deitu ninduten,
azkenean joan nintzen, ze benetan esan zidaten mesedez etortzeko eta, bueno, kostata bada ere, joan nintzen eta
hantxe izan nituen opariak, baina hain gaizki pasatu nuen! Eta zergatik egin zidan hau amak?
ESATARI MUTILA. Orduan trola zen, opariak bazeuden.
ESATARI NESKA. Bai, trola zen, bazeuden, bazeuden, bai.
PABLO. Joe!
ESATARI NESKA. Baina neure amaren ideia bat izan zen, ze aurreko astean bronka itzela izan nuen beragaz,
badakizue ba adoleszentziako, nerabezaroko gauzak...
ESATARI MUTILA. Hamasei urteko Amaia, buf!
ESATARI NESKA. Bronka handia izan nuen amarekin eta nire amak mendekoa hartu zuen modu honetan.

Questi-online webgunean sortua

Mutilaren istorioa
ESATARI MUTILA. Nirea, kasualitatez, baita gertatu zen, benetako istorio bat da hau, hau gertatu zen
Errege-bezperan, alegia urtarrilaren bosta.
PABLO. Bai.
ESATARI MUTILA. Nik izango nituen orduan sei bat urte.
ESATARI MUTILA. Bost baino gehiago, sei bat urte izango nituen, eta nire anaiak hiru, biok oraindik ere ume
mukizu pare bat. Eta halako batean ba hori, afaldu genuen, Errege-bezpera izana ezta? Afaldu genuen etxean
gure gurasoekin
ESATARI NESKA. Bai.
ESATARI MUTILA. Eta afal ondoren, oherako prestatzen ari ginela eta, atea, jo zuen bakarren batek. Ez dakit atea
edo tinbrea edo bai, deitu egin zuten.
ESATARI NESKA. Bai, ding dong.
ESATARI MUTILA. Atea zabaldu zuen aitak, eta hantxe atean hiru errege magoak: Meltxor, Gaspar eta Baltasar
eta laguntzaile bat, paje, paje horietako bat.
ESATARI NESKA. Mmm
ESATARI MUTILA. Klaro, anaia eta ni sarreran flipatuta, derrepente gure etxean, Errege-bezpera gauean, hiru
erregeak azaldu zitzaizkigun in person, benetakoak. Klaro, sartu ziren barrena, ezta, kantuak dioen bezala,
salara sartu, nire anaia negar batean akojonatuta, ni flipatuta, baina hemen zer gertatzen da, ezta, Erregeak lo
gaudela etortzen dira. Bueno sofan eseri ziren, amak atera zizkien pastak eta koka kola eta...orduan, gainera,
gure etxean koka kola izaten zen ebento berezietarako edaria, ezta
ESATARI NESKA. Bai, Erregek merezi zuten orduan.
ESATARI MUTILA. Hori da, bai. Eta han jarri ziren salan: eta hizketan, eta zer moduz portatu zarete, eta musu
eman zidaten niri, eta nire anaiari beste musu bat Eta halako batean, opariak: niri pijama bat, nire anaiari beste
pijama bat eta kasete bat, kasete bat, Takolo, orduan Pirrutx eta Porrotxen kasete bat. Eta bi pijama hauek eta
kasetea emanda, berriz ere beste koka kola pixka bat edan
ESATARI NESKA. Bai.
ESATARI MUTILA. Pastak jan zituzten berriz ere, eta martxa egin zuten. Erregeak joan ziren eta gu joan ginen
ohera, ja erregeak gure etxean izanda zeudela. Etorri ziren in person gure etxera Erregeak. Listo.

Questi-online webgunean sortua

También podría gustarte