Está en la página 1de 2

ZER DIRA PRAKTIKA EGOKIAK IKT-EN ERABILERARI DAGOKIONEAN?

Hezkuntza-praktika aldaketa itzelak jasaten ari da; aldaketa hauek,

ikaskuntza-irakaskuntza prozesua hobetu dezaketen erreminta teknologiko


berrien agerpenari zor dizkiogu.
Dena dela, kontuan izatekoa da hauxe: egungo hezkuntza-praktiketan
mota honetako erremintak gero eta gehiago erabiltzen badira ere, ezin esan
dezakegu denak praktika egokiak direnik.

IKT-ak erabilita praktika egoki hauexek kontsideratuko ditugu: IKT-ak

erabilita ikaskuntza-irakaskuntza prozesua, eta, hortaz, emaitzak hobetu eta


indartzen

dituen

testuinguruetarako

hezkuntza-praktika

erreferentzia

izan

oro;

daitekeena.

beti

ere,

Izan

ere,

bestelako

kalitatezko

hezkuntza ez baitago erabiltzen den teknologiaren mende, teknologia barne

hartzen duen irakaskuntza metodoaren eta ikasleak berauek erabilita egiten


dituen jardueren mende baino.
Guzti honegatik, ezinbestekoa da IKT-ak erabilita praktika egokiak zer
diren

ebaluatzeko

erremintak

kontuan

izatea.

Valverdek,

kasurako,

bost

dimentsio aipatzen ditu: kognitiboa, antolaketari dagokiona, komunikazioari


dagokiona, didaktikoa eta teknologikoa.; dimentsioetako bakoitzean maila
diferenteak bereiziz.

HAUSNARKETA
Praktika egokiak burutzeko irakasleak Curriculoari begira zentzuzkoak

eta motibagarriak diren jarduerak diseinatu behar ditu, IKT-ez lagunduz.

Teknologiak ez dira aztergaiak, hainbat gaitasun lantzea ekarriko duten


produktuak lortzeko erremintak baino.

Mota honetako ikaskuntzak ikaslea motibatu egiten du, aurkikuntza

bidezko ikaskuntza bultzatzen du, ikaslearengan autonomia eta, jasotako


informazioan oinarrituta, erabakiak hartzeko gaitasuna ere garatuz. Era
berean

ikasleak

informazioa

lortu,

prozesatu,

komunikatu

eta

ezagutza

bihurtzen du, bestelako hainbat gaitasun lantzeaz gain. Esaterako, taldean


eginiko ariketek gaitasun komunikatiboari mesede egiten diote.
Mota

honetako

hezkuntza-praktiketan

irakaslea

ez

da

ezagutzen

transmisore hutsala, ikaslearen ezagutzen gida baino. Ikaslea bera da bere


ikaskuntzaren protagonista.
IKT-en erabilerak hezkuntzan, ikasleak euren ikaskuntzan autonomoak
izan daitezen lortzen du;. Talde ezagutza eta norberarena eraikitzeko bide

interesgarria gero!
Hezkuntza-praktiketan IKT-ak erabiltzea baliabide interesgarria da

dudarik gabe; izan ere, ikaslea motibatu egiten duen ohikoaz oso bestelako
irakaskuntza baten alde egiten baitu. Gure garaian, irakasleak ziren ezagutzen
transmisore eta geuk haiexek jaso eta memorizatu baino genuen egiten; mota

honetako baliabideek, aldiz, norberaren gain uzten dute ezagutza eraikitzeko

ardura; norberaren lana da, norberak bilatu behar du informazioa, norberak


ideiak bota, norberak haiek baztertu... norberak eraiki, azken finean. Horrek
autonomia garatzeari mesede itzela egiten dio; pertsonaren gaitasunen artean

egoki garatzeko ezinbesteko ezaugarria, erantzukizuna bezalako baloreak ere


landuz.

Bestalde, teknologia berrietan pentsatzean burura bakarkako jarduna

badatorkigu ere, ez da zertan hala izan behar. Aukera anitzak eskaintzen

dizkigute teknologia berriek; haien artean talde-lanean, elkarlanean aritzekoa.


Mota honetako baliabideak erabiliz hainbat eta hainbat alor landu
daitezke; beti ere, hauen erabilera egokia izanez gero;aurretik aipatu bezala,
ez baitugu ahaztu behar IKT-ak ez direla aztergaia, aztergaiak lantzeko
baliabideak baino. Jarduera bakoitzarekin ikaslearengan zein gaitasun
bultzatu nahi dugun jakitea jardueran murgildu baino lehen erabaki
beharreko kontua da.
Oro har, IKT-ak eskoletan sartuz eten digitalari aurre egiteko bidea
zabaldu egingo dugu, ikasketa esanguratsua bultzatuko dugu, ikasleak

multialfabetatu egingo ditugu... etorkizuneko gizarterako hezi, azken batean.


Esandakoa esanda, bukatzeko, informazio eta komunikazioaren aroan

gauden arren eta IKT-ak hezkuntzan lagungarri izan ahal bazaizkigu ere,

bestelako baliabideak erabiltzeari ez geniokeela utzi behar aipatu nahi nuke.


IKT-en bidezko ikaskuntzak bestelako ikaskuntza baliabideen osagarri izan
behar luke, inoiz ez haien ordezko eta inola ere, modu arduragabean eta
zertarako eta zergatik jakin gabe erabiltzen dugun baliabide.

También podría gustarte