Está en la página 1de 8

asociacionaspasia.wordpress.

com

AURKEZPENA

Trebakuntza
eta hausnarketa
2014ko urriaren 17an Bilboko
Carlton Hotelean Emakumeari eta
Kirolari buruzko IV. mintegia ospatu
zen, Aspasia emakumeen elkarteak
antolatuta, Emakunde eta Bizkaiko
Foru Aldundiaren laguntzarekin
batera. Elkarteko lehendakari den
Conchi Manzanalek ongietorria eta
agurrak luzatu ondoren, hasierako
hitzaldia Izaskun Landaidak, Emakunde, Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak eman zuen.
Hurrengo hitzaldia Ainhoa Azurmendiren, Aventoko kirol aholkulariaren, eskutik iritsi zen. Azurmendik
emakumeak gaur egun kirolaren
eremuan bizi duen egoera aztertu
ondoren, eskola kirolaren garrantzia
azpimarratu eta bertan egin beharreko inbertsioa goraipatu zituen,
bere ahuleziak eta indarguneak oso
era ikusgarrian azalduz.

Mª Jose Camacho Miñano andereak, Madrilgo Unibertsitate Complutenseko Hezkuntza Fakultateko
irakasleak eta genero ikasketetako,
jarduera fisiko eta kirol jardueretako ikerlariak, berriz, Mintegi honetako hirugarren eta azken
hitzaldia eskaini zuen. Camachok
PAFIC (Nesken jarduera fisikoa sustatzeko gida) gidaliburuaren egilekidea ere bada. Irakasle honen
aburuz, eskola kirolean genero
ikuspegia era egokian barneratzeko, estrategia landuak garatu eta
inplementatu behar dira.
Ekarpenak egiteko aukera
Lan-jardunaldia amaitu aurretik,
mintegian parte hartu zuten kirolari eta lagun guztiek ekarpenak
egiteko aukera izan zuten, Open

Gelaren ikuspegi orokorra, hasiera emate ekitaldia ospatzen ari zenean.

Space deritzon formatoari esker.
Partaideak taldeka banatu ziren,
eta mahai bakoitzean bozeramaile
bat izendatu zuten, ondorioak
batu eta azalduko zituenak. Arestian aipatutako adituak ez ezik,
kirol munduarekin lotura duten
hainbat pertsona ere izan ziren
ekimen honetan, esaterako: Reyes
Carrere, Bera-Bera eskubaloi taldeko entrenatzaile ohia; Alberto
Serrano, neguko kiroletako Biz-

kaiko Federazioko idazkaria; Iraia
Iturregi Sustatxa, Athletic Clubeko
futbolaria; Rosana Castillo, Zaragoza Udal Kiroletako ‘Emakumea
eta Kirola’ saileko koordinatzailea;
Maite Pozo, Bizkaiko Saskibaloi
Federakuntzako kidea; María Clavero, euskal judo federakuntzako
kidea eta Legazpi Judo Klubeko arduradunkidea, edo Verónica
Grande, Bizkaiko Hockey Federakuntzako zuzendari teknikoa.

2

IV. Mintegia

IREKIERA HITZALDIA

Izaskun Landaida, Emakunde,
Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria

“Lorpen eta aurrerapen txikiek
markak gainditzera laguntzen gaituzte”
Aspasia emakumeen elkarteak antolatuta, 2014ko urriaren 17an
Emakume eta Kirolari buruzko IV.
mintegia ospatu zen Bilboko Carlton
Hotelean. Jardueraren izenburuak
adierazten duen moduan, ekimen
honen xedea emakumezkoen kirola
sustatzea eta bultzatzea da, eremu
anitzetan genero ikuspegia sakonean aztertzen delarik. Honela, aditu
eta kirolari ugari elkartzen ditu
urtero mintegi honek.
Eta gaia era egokian landu ahal
izateko, lehendabizi egungo egoerari
errepasoa ematen zaio, arnasguneak, aukerak eta ahuleziak azalduz.
Aurten, eskola kirolari arreta berezia eskaini zaio, eta gaiari ekin
bezain laster, neskak eta mutilak
egiten duten kirolari eskaintzen
zaion garrantzi ezberdina agerian
geratu zen. Era berean, neska
gazteen kirol bilakaera ere mintegian tratatu ziren gai nagusien
artean zegoen, egungo egoera eta
maila goienetan jarraitzeko aukeren Landaidak garrantzi handia eman dio estereotipoen hausketari.
inguruan hitz egin zuten parte
hartzaileek. Hizlariek ezinbesteko
inbertsio ekonomikoaren eta emakumeak iritzi publikoan jokatzen
duen rolaren garrantzia azpimarratu zuten.

Kirola praktikatzeko
tarte berezia
Mintegiaren irekieran, Aspasia
Elkarteko presidenteak, Conchi
Manzanalek, hitz egin zuen, eta,
ondoren, Emakundeko zuzendariak egin zuen bere aurkezpena.
Biek mintegira laugarren aldiz
hurbildu ziren kirolari eta aditu
guztiei eskerrak eman ondoren,
halako ekimenen garrantzia goraipatu zuten, pixkanaka aurrera-

“Neska gazteek erreferentzia
publikoen beharra dute,
jarraitu beharreko eredu bat”

pauso garrantzitsuak emateko lagungarriak eta beharrezkoak
baitira, gizon eta emakumeen
berdintasuna eta genero ikuspegia
kirolaren eremura erakarriz. Dena

den, biek adierazi zuten oraindik
bide luzea geratzen dela benetako
berdintasuna lortu ahal izateko.
Landaidak
eskola
kirola
garrantzi handiko eremua dela

“Gizartean ezberdintasuna
dago eta kirolean islatzen da”

azaldu zuen. “Neskak nahiz mutilak
tarte berezia izan behar dute
eskolan kirola praktikatzeko”; hala
eta guztiz ere, Emakundeko zuzendariak argi utzi nahi izan zuen
egunero kirola praktikatzen duten
gizonak emakumeak baino askoz
gehiago direla eta, hortaz, “gizarte
mailan existitzen den ezberdintasun
orokorra kirolean ere islatzen da”.
Ildo berari eutsiz, Landaidak kopuru
adierazgarriak eskaini zituen.
Honela, EAEko emakume guztietatik
soilik %30ak kirola praktikatzen du
normalean; gizonen artean kopurua
berriz %50ekoa omen da. Kirollizentzien egoera ere oso adierazgarria da: dauden lizentzia
guztietatik soilik %20 neskenak
dira, gainontzeko %80 gizonak
dituzte, azaldu zuen Landaidak.

Estereotipoak haustu
Gauzak horrela, Emakundeko zuzendariak “estereotipoak haustearen” beharra azpimarratu zuen;
gizartean finkatuta dauden ideiak
direla gaineratu zuen. “Lorpen eta
aurrerapen txikiek markak gainditzera laguntzen gaituzte; lehen
ezinezkoak iruditzen zitzaizkigun
gauzak gaur egun egin ditzakegu”,
azaldu zuen. Hori dela eta, kirolean
emakumeentzat erreferentzien eza
salatu zuen, “neska gazteek erreferentzia publikoen beharra dute,
jarraitu beharreko eredu bat”.
Emakunderen helburu nagusia
EAEko politika, ekonomia, kultura
eta baita kiroletako alor guztietan
gizon eta emakumeen arteko
benetako berdintasuna lortzea da.
“Erakunde honen ezaugarri bat beti
etorkizunera begira egotea izan da”,
gaineratu zuen Landaidak.

3

IV. Mintegia

LEHENENGO HITZALDIA
Ainhoa Azurmendi Aventoko kirol
aholkularia da, IV. mintegian aurkeztutako testuingururako hitzaldian
emakumearen egungo egoera kirolaren ingurunean aztertu zuen.
Azurmendik batez ere eskola kirolaren garrantzia azpimarratu zuen,
bere ahuleziak, indarguneak eta defizitak banan-banan aztertuz, betiere
emakumezko kirolarien ibilbide
profesionala ardatz izanik. Lehenengo hitzaldi hau Agurtzane Bilbao
kazetariak aurkeztu zuen.
Aventoko kirol aholkulariak atal
ezberdinetan banatu zuen bere
mintzaldia, alde batetik genero gizarteratzeari buruz hitz egin zuen,
gure bizitzan zehar aurkitzen ditugun hainbat estereotipo aipatuz,
jaiotzen garen unetik aurrera, hauek
kirolean dituzten ondorioak, emakumeengan nahiz gizonengan, aztertu
zituen.
Bestalde, gizartean inposatuta
dauden oztopoen inguruan ere
mintzatu zen, kirol eremuan agertzen direnei bereiziki erreparatuz,
elitean nahiz kirol eskolan; araudiak
eta politika-jarduerak ere hitzaldiaren zati garrantzitsua izan ziren
Azurmendiren hizketan, gaur egun
indarrean dauden arauak aipatu zituen, baina ez bakarrik EAEn, nazioarte mailan ere; azkenik,
aurreratzearekin lotura dituzten estrategiak ezagutzera eman zituen,
kirolean akzio positiboak eragiteko
eta egungo egitura aldatzeko.

Hunkiberatasuna
“Emakumeok jaiotzen garen egunetik desabantaila argi batekin hasten
gara”, dio Ainhoa Azurmendik, bere
aburuz estereotipoak gizartea markatzen dutelako haurtzarotik, min
egiten batez ere emakumeen ereduari. Kirol aholkulariak txikitatik
bereizten diren koloreetan arreta
handia ipini zuen, “oro har, emakumeei sentikortasunarekin edo laztanekin bat egiten dituzten
estereotipoak ematen dizkigute; bitartean, gizonen kasuan, sentimendu horiek erreprimitzea
eskatzen zaie, beraien maskulinotasuna baieztatzeko, hots, gizonek objektibitatea ordezkatzen duten
heinean, emakumeok subjektibita-

Ainhoa Azurmendi, eskuinean, Agurtzane Bilbao kazetariaz lagunduta.

Ainhoa Azurmendi,
Aventoko kirol aholkularia

“Guztion esku dago
emakumeen papera
kirolean ikusgarri
bihurtzea”
tearekin lotuta gaude”, azaldu zuen
Azurmendik. Hori dela eta, ondorioa
da arrosa kolorea (beroa) neskentzat dela haurtzarotik, eta urdin tonuak (hotza) mutilentzat.
Horrela, hizlariak azpimarratu
zuen txikitatik gidatzen digutela,
nola pentsatu edo nola izan behar
garen esaten digute estereotipoen
bidez, “dikotomia hori urteak pasa
ahala mantentzen da”. Adjektiboak
erabiltzerako orduan ere ezberdintasunak egiten ditugu, esaterako, kirolean porrota edo garaipena
adierazteko izenondo ezberdinak
erabiltzen dira emakumea ala gizona den arabera, honi buruzko zenbait adibide ipini zituen Azurmendik
mahai gainean.
Kirol munduan emakumezkoen
erreferenteak izatea oso garrantzitsua da hizlariaren aburuz, baina hedabideek ez diete neska kirolariei
ikusgarritasunik ematen; halere,
Azurmendik ez dio erru osoa komunikabideei botatzen, “hauek soilik
errealitatearen islada baitira. Klu-

bak, Federazioak edo kirol arloan lan
egiten dugunok asko esan behar
dugu honi buruz, lehenengo urratsak guk eman behar ditugu, gerora
ikusgarritasun hori posiblea izateko.
Argi dago komunikabideak motorra
direla, baina atzetik ere lan asko badago”, gaineratu du Azurmendik.
Eskolako eremuari begira, Aventoko kirol aholkulariak interesgarriak diren hainbat datu eskaini
zituen, adibidez, umeak direnean, lehenengo ikastaroetan neska eta
mutil kopuru antzekoak izena ematen du, baina denbora pasa ahala
neskek kirola erraztasun handiagoarekin uzten dute. “Hamar denboraldietan zehar gauza bera gertatu da;
mutilek kirolean luzerako jarraitu
ohi dute, batzuetan mailaz igo eta
guztiz”, azpimarratu zuen.
Oso neska gutxik kirola ogibide
izan dezakete, “gehiengoak beste
lana bilatu beharra dauka bizirauteko eta etekinak atera ahal izateko”.
Azurmendik azaldutako datu bat
honen froga dela esan genezake,

“kirol ingurunean prestakuntza jasotzeko edo karrera garatzeko beka
jasotzen duten emakumeen artean,
%30ak beste ogibideren bat du, mutilen kasuan soilik %18ak beste lana
bilatzen du. Gizonek babes gehiago
izan ohi dute, horregatik ez dute presio bera eta ez dute ikasi edo lan egitearen beharra”, salatu zuen.
Ainhoa Azurmendik ezagutarazi
du “emakumezkoen kirolean oztopo
ugari” daudela. Horren harira, kristalezko sabaia aipatu zuen, “sabai
honek ez digu emakumeoi mailaz
igotzen uzten, gehienbat guk jarraizen gara izaten etxeko lanetaz arduratzen garenok edo umeen zaintzari
erreparatzen diogunak”.

Ezarritako urratsak
Emakumeek ibilbide profesionalean
zehar aurkitzen dituen oztopoen artean Azurmendik adibide batzuk zerrendatu zituen: bakardadea,
gizonak gehiengoak izan ohi dira kirolarekin lotura duten bileretan;
janzkera, boxeon behartuta daude
gona eramatera, edo hondartzako
eskubaloian bikinia eramatearen
kontra egin behar izan dute azken
urtean; partiden ordutegiak, beti gizonezkoen taldeei mesede egiten
die; edota jasan beharreko hainbat
esamesa, emakumearen gorputza
edo anatomiarekin lotura dutenak.
Dena dela, Azurmendiren balorazioa
ez da erabat ezkorra, Euskadiko goreneko mailan aurrerapausoak ematen ari direla baitio.
Europako Batzordeak txosten berritzaileari oniritzia eman dio aurten, honetan lehentasuna ematen
die hainbat ardatzei, hauek guztiak
kirolean berdintasuna sustatzearen
aldekoak.
EBk markatutako urratsak oso
zehatzak dira eta jarraitu behar
izango dituzte kideak diren herrialdeak, neurri edo estrategia hauen
artean aurkitzen dira, Klubak edo
Federazioak kontratatzeko orduan
kontuan izan behar duen kontrol zehatza; hedabideetan berdintasuna
aldarrikatzen duten metodoak eta
tresnak erabili; edo hautaketaprozesu gardenak eta objektiboak
burutu, beste ardatz goraipagarrienen artean.

4

IV. Mintegia

BIGARREN HITZALDIA

Mª Jose Camacho, Madrilgo Unibertsitate
Complutenseko Hezkuntza Fakultateko irakaslea

“Eskola kirola nesken
artean sustatzea gizartearen
erantzunkizuna da”
Mª Jose Camacho Miñanoren hitzaldiaren aurkezpena Iker Fernández
kirol-kazetariak egin zuen. Camacho Madrilgo Unibertsitate Complutenseko Hezkuntza Fakultateko
irakaslea da, eta genero ikasketetako, jarduera fisiko eta kirol
jardueretako ikerlaria; gainera,
PAFIC gidaliburuaren egilekidea da,
Nesken Jarduera Fisikoa Sustatzeko
Gida, hain zuzen ere. Mintegiko
bigarren hitzaldi honetan arreta
guztia eskola kirolari eskaini zitzaion. Hizlariak neska gazteen
egungo egoera eta goiko mailatan
jarraitzeko aukerak aipatu zituen,
betiere esan moduan eskola kirolaren eremua ardatz izanik.
Irakasleak hiru lerro ezberdin
atzeman zituen eskola kirolaren
arloan, neskek lerro batetik bestera
mugitzea posiblea izan behar dutela
aldarrikatu zuen Camachok, mugarik gabe. Hiru lerro horiek honako
hauek dira: kirol eremuan parte
hartzeko aukera izatea, errendimendurako hastapenak irakastea,
eta talentuen edo kirol izarren identifikazioa, lehiaketari begira. Camachok salatu zuen gaur egun oraindik
daudela emakumeei edo gizonei
bideratutako ohiko jarduerak. “Betidanik ezarritako ordena alteratzen
den bakoitzean ekintza hori hedabideetara salto ematen du, arraro
den zerbait izango balitz bezala”,
esan zuen irakasleak, eta bere hitzekin batera zenbait adibide ipini
zituen, halterofilia praktikatzen
duen neskatxa batena, esaterako.
“Zehaztu beharreko helburuen
artean neska gazteen garapen integrala dago, genero berdintasunean
oinarrituta, beraiek erabakitzeko gai
izan behar dira, nahi dutena eginez,

Mª Jose Camacho, Iker Fernandez kazetariarekin batera, hitzaldian zehar.

eta ez gizarteak ezartzen diona”,
gaineratu zuen madrildarrak.

garrantzitsua da ere neska hauen
makrosistema, ikaslearen profila
hobeto ezagutzeko garrantzitsua
dena.
Eskola kirolean lurreratu
Bestalde, jarraitutasuna ere
Azurmendik esandakoaren harira, helburu nagusien artean egon behar
Camachok uste du ikusgarritasuna dela adierazi zuen irakasle magarrantzitsua dela, “batez ere ospe- drildarrak. “Ez dugu adin mugarik
tsuak diren emakume kirolarien ipini behar; gainera, ez da ideia ona
artean, inportantea baita gainditu ustea neskak kirola utzi behar
dituzten oztopoak ezagutzera ema- dutenik taldean behar beste jokalari
tea, maila gorenera nola iritsi diren ez daudelako; neskari gustatzen
azaltzea, normalean mutilak baino zaion kirola bada, ez da komenigarria
arazo gehiago izaten baitituzte, mu- bat-batean albo batera uztea, besga eta harresi ikusezin horiei ikus- telako aukerak edo alternatibak frogarritasuna eman behar diegu”.
gatu gabe. Horregatik, erabat
PAFIC gidaliburuaren egilekideak garrantzitsua da jarraitutasuna
neska gazte edo nerabe batek eskola nabarmentzea”, aitortu zuen.
kirolean lurreratu aurretik aztertu
Camachok ideia sorta partekatu
beharreko hainbat ezaugarri zuen neskak eskola kirola uztea
daudela adierazi zuen. “Neska ekiditeko; hau sarritan gertatzen
horien izaeran eragina izan dituzten den kontua dela azpimarratu zuen
arau sozialak badaude, batez ere irakasleak, batez ere mutilen
bere gizabanakako ingurunean; hau kasuekin alderatuz. “Eskola kirolak
da, jaio zenetik bere ondoan egon eskaintzen duen prestakuntza
den mikrosistema edo ohitura neskak positiboki baloratzeko
multzoa, bere familia eta lagunak”. hainbat ideia proposatzen ditut,
Era berean, Camachoren aburuz, ikastaroaren kuota merkatzea,

publizitate kanpainak aplikazioen
edo gizarte sareen bidez egitea, edo
ekimen berritzaileak martxan
jartzea, mentoring deritzon bezalakoak”, aholkatu zuen.
Mentoring delakoa aurrerapen
inportantea da, lagun baten bidez
neskek gidari bat izango dute,
beraien esperientzia bizi duen
gidaria, beraien isla modukoa.

Rol kaltegarriak
“Non daude feminitatearen mugak?”,
galdetu zien Camachok mintegiko
parte hartzaileei, gizartean betidanik
ezarrita dauden rol eta estereotipoen inguruan hausnartzeko
helburuarekin. “Batez ere emakume
kirolariak kaltetzen dieten rolak,
gizarteak askotan sexualitatea ekintza fisikoarekin lotzen baitu, emakumeekin gehienbat”, azaldu zuen.
Camachoren arabera mekanismo
bereziak adostu behar ditugu nesken nahiak eta kezkak entzuteko eta
beraien arazoei irtenbidea bilatzeko.
“Esaterako, kirol klubetan tailerrak
antolatzea ideia ona izan daiteke,
bertan lehenengo pertsonan oztopoak ezagutzeko, eta horrela konponbideak aurkitzeko edo beraien
inguruan eztabaidatzeko. Neska kirolariaen nahiak eta beharrak ezagutu behar ditugu”, proposatu zuen.
Aditu honen arabera, garrantiztsua da praktika onak hedatzea
araudiak horretarako erabiliz. Bere
ustez, zuzena izango liteke sinergian
lan egitea, eta maila ezberdinetan
sareak bilatzea. “Eskola kirola
nesken artean sustatzea gizartearen
erantzukizuna da, guztion erronka,
nahiz eta aurrerapauso nabariak
eman, oraindik ikusezinak dira
gizartearentzat”.
Hori dela eta, ezinbestekoa da
kirol erakundeek adierazleak ezagutzea, genero perspektiba kontuan
izateko eta lehenengo eskuko informazioa izateko, “modu honetan
praktikan ipintzea errazagoa izango
da, berariazko txostenak eginez”.
Hain zuzen, Mª Jose Camacho
Miñanoren ustez, “nahitaezkoa da
egungo neska gazte eta nerabeen
etorkizuna zein izatea nahi dugun
pentsatzea, eta gure kirolarentzat
nahi dugun etorkizuna ere zehaztea”.

5

IV. Mintegia

HAUSNARKETARAKO DINAMIKA

Emakumeari eta Kirolari buruzko
IV. mintegian jasotako ekarpenak
Lan jardunaldiaren azken atalean,
parte-hartzaile guztiak taldeka
banatu ziren, bakoitzak bere ikuspegia islatzeko eta emakumearekin edo kirolarekin lotura duten
gaien inguruan eztabaidatzeko.
Talde bakoitzean bozeramaile edo
ordezkari bana zegoen, mahaian
aurkeztutako ideiak edo ondorioak jasotzeko eta, gero, ahots goran
gainerakoekin partekatzeko.
Open Space formatuan irekitako
eztabaida honetan hainbat gai
jorratu ziren, eskola kirolarekin
lotura zutenak, batez ere nesken
lehenengo urratsetan oinarrituta.
Neska gazteen egungo egoera,
eskola kirolari begira, gai nagusia
izan zen, eta hainbat ondorio atera
zituzten bertaratutakoek.

Ekitatea kirolean
Lehenengo eta behin, mintegian
parte hartu zutenek azpimarratu
nahi izan zuten azkenaldian
ekitatea kirol arloan aurrerapauso
esanguratsurik izan ez zuela,
gizarteko bestelako alderdietan
egoera bera dagoela ere esan zuten
batzuek. Horren harira, askok
aholkatu zuten gutxitutako kirolen
sustapena garrantzitsua dela,
gehienbat emakumezkoen eremuan, non kirol gutxituak ikusezinak diren. Batzuen aburuz
gurasoek badute zer esanik alor
honetan, “beraien frustrazioak
seme-alabengan islatzen baitituzte; horrela gazteak behartuta sentitzen dira”, azaldu zuten mahai
bateko partaideek.
Bestalde, ez zuten bat egiten eskola kirola haurtzaindegia izango
balitz bezala erabiltzearekin, “askok umeak etxetik urrun denbora
batez uzteko aitzakia bezala ikusten dute”, gaineratu zuten.
Ildo berean, urte guzti hauetan
presente egon diren estereotipoen kontra egitearen garrantzia
ere azpimarratu zuten, batzuek

gehienbat emakumeen erantzukizuna dela esan zuten, beraien
arteko errespetua aldarrikatuz.
Aitzitik, beste batzuek ez zuten
bat egiten iritzi horrekin, etiketekin apurtzeko gakoa emakumeek nahiz gizonek dutelako.

Langile kualifikatuen
gabezia
Egungo gizartean krisialdi ekonomikoak eragin handia izan du
hainbat atal edo sektoretan, haien
artean kirola, bereziki eskola
kirolarekin lotura duten ekintzetan, eta emakumezkoen kirolarekin zerikusia duten partidetan.
Hortaz, parte hartzaileek salatu
zuten diru-laguntzak gero eta
murritzagoak direla, “emakume
kirolarien bidea oztopatuz”.
Open Space honetan esku hartu
zutenen batzuek bat egin zuten
iritzi berean, eskola kirolean lan
egiten duten irakasleek sentsibilizazio prozesu berezia jarraitu
behar dutela, alegia. “Kualifikatuenak eskola kirolean lan egin
behar dute”, irizten zuten mahaietan, baina argi zeukaten arrazoi
ekonomikoengatik maila gorengo
klub edo taldeetan lan egitea
nahiago dutela.
“Aurrera egiten jarraitzeko
ezinbestekoa da kalitatezko kirol
egitaraua bermatzea, horretarako
garrantzitsua da zentro kualifikatuetan prestakuntza jaso duten
pertsonak eskolan izatea; ikuskapenak ere egin behar dira eraginkortasuna bermatzeko”, proposatu zuten.

Hezitzaileen prestakuntza
Mintegian garatutako ekimen honetan Unibertsitateko karrerari
buruz ere hitz egin zuten,
INEFeko (Ekintza Fisikoa eta
Kirola Gradua) eskaintza akademikoari buruz, hain zuzen. Gai

Parte hartzeko dinamikan hausnarketa eta ekarpen ugari jaso ziren.

urterekin neskek kirola utzi ohi
dute, adin horietan gertatzen den
beherakada esanguratsua da.
Horregatik mintegiko parte hartzaileak kezkatuta azaldu ziren,
eta neurri eraginkorrak martxan
jartzearen alde ageri ziren, kluben arteko harremanak sendoagoak eginez, esaterako. Hala,
atze
raelikadura edo feedback
Plan berritzailea
delakoa kluben artean gero eta
Bertaratutako batek ‘HEZIKI’ gehiagotan gertatzen da.
programa aipatu zuen, Bizkaiko
Foru Aldundiko plan berritzailea Gertutasuna
dena. Honen arabera, adin txikietan arreta eskaini behar zaien Hori dela eta, eskolan dauden
alderdi eragileak zerrendatzen nesken artean motibazioa susdira, neska eta mutilak txikiak tatzea ere garrantzitsua dela badiren unetik genero perspek- loratu zuten Open Space-an, batez
tiban, eta bestelako ataletan, he- ere eroso sentitzea helburuen
zitzeko. Batzuek modu positiboan artean egon beharra dagoela
ikusi zuten talde mixtoen sorrera, gaineratu zuen baten batek.
baina beste batzuek, berriz, ez Gainera, kirol arloan dituzten
zuten bat egiten jarrera honekin. erreferente edo entrenatzaileak
Beste aldetik, “eskolaz kan- prestakuntza sendoa duten
poko” izendapena ere eztabaida pertsona gertuak izan behar dira
interesgarria ireki zuen, “zergatik nahitaez. Modu honetan, neska
eskolaz kanpo egon behar dira gazteek kirola zerbait aberasmota
honetako
ekintzak?”, garria bezala hartuko dute, bai
galdetu zuen batek. 16 edo 17 gaur baita etorkizunean ere.

honi dagokionez, askok hezitzaileen prestakuntza pisu handia
duela adierazi zuten, “genero
perspektibarekin lotura duten
berariazko ikastaroak edo antzeko ekintzak gauzatzea interesgarria izango liteke karreran
zehar”, zioten.

6

IV. Mintegia

ELKARRIZKETA • Ana Vázquez Karatea

“Kirol honetan emakumezkoen
erreferenteak falta zaizkigu”
Ana Vázquez euskal karateka da, eta sei urte baino gehiago daramatza Bizkaiko Karate
Federazioaren Idazkaritzan lan egiten. Nahiz eta txikitatik familiaren laguntza ez izan,
gaur egun Vázquezen lana kirolean oinarritzen da, eta oso era positiboan hartu ditu
azkenaldi honetan emakumezkoen kirol eremuan eman diren aurrerapausoak.
gurasoek ez zuten nire izena eman
nahi klase horietan parte hartzeko,
haiek nahiago zuten dantza egin neDuela sei urtetik hona erakundea- zala. Zorionez, dantzak egiteko plaren idazkaria eta diruzaina naiz. zak beteta zeuden, horregatik karate
Ohiko lanei ez ezik (etekinen kude- egin nuen. Gauzak aldatu dira, eta
aketa eta garapena, aurrekontuak...), nire ustez XXI. mendeko gurasoek
kudeaketaren kalitateari eta berdin- bestelako jarrera adierazten dute.
tasunari ere erreparatzen diegu.
Zer esango zenioke karatea baKarate ez da masen kirola; kirol karrik gizonentzat dela esaten
honetan nabarmentzea are zai- duen bati?
lagoa da emakumea izateagatik?
Karatea gizonezkoen kirola dela penNahiago dut horrela ez pentsatzea, tsatzen duen batek ezagutza maila
izan ere konplexua da kirol gutxitu baxuegia duela erakusten du, ezjakibatean nabarmentzea, gizon nahiz nak izango dira. Dena dela, egia da
emakumea izanik. Ni hasi nintze- kirol honetan emakumezkoen errenean, nire neba nagusiak jada ka- ferenteak falta zaizkigula. Beti entzun
rate praktikatzen zuen, nire dut Gichin Funakoshiren izena, baina
Zein da zure xedea Bizkaiko Karate Federazioan?

karatean diharduten emakumeak ez
dira hain entzutetsuak. Oro har, karate praktikatzen duten emakumeen
kopuruak gora egin duela uste dut;
esaterako, Bizkaiko Karateko Federazioan arduradun karguetan gaudenon artean %40 emakumeak gara,
baita bazkideen artean gero eta emakume gehiago dago.

mantentzen delako. Kirol Eskolari
begira, %35era iristen garela esatea
gustatuko litzaidake, nahiz eta
adina hazten den heinean, kopuru
hori behera jo. Beherakada hori ez
da oso handia, baina existitzen
Karate ikastaroetan izena ema- denez, garrantzia eman behar
ten duten nesken kopuruak gora diogu.
egin du azken urteetan? Nola baZeintzuk dira gaur egun zure
loratzen duzu bilakaera hau?
helburu nagusiak Federazioko
Emakumeen portzentaia %30 in- Idazkari bezala?
gurukoa da, azken bi urteetan lizentzien kopurua jaitsi da, baina Bizkaiko karatearen hobekuntzahorren arrazoia krisi ekonomikoa ren alde lan egiten jarraitzea, eta
dela esango nuke, portzentajea berdintasuna sustatzea.

ELKARRIZKETA • Naia Alzola Txirrindularitza

“Gizarte matxista batean bizi gara
eta kirolak hori islatzen du”
Naia Alzola txirrindulariak Estatuko eta nazioarteko txapelketa ezberdinetan
parte hartu du bere ibilbide profesionalean zehar, eta kirolari guztien modura oztopoak
gainditu behar izan ditu. Gaur egun bizikletarekin lotuta jarraitzen du, eta horrela
jarraitzeko asmoa duela ziurtatu digu, bidean topatzen dituen oztopoak saihestuz.
Zein izan da orain arte zure ibilbide profesionalaren unerik garrantzitsuena? Zeintzuk dira
zure hurrengo helburuak?
Nola izan ziren zure hastapenak
kirol munduan?

Espainiako txapelketak edo munduko triatloietan jokatutako lehiaEz nintzen txirrindularitza egiten ketak oso inportanteak izan dira,
hasi, baizik eta triatloia eta irau- azkenean horiek dira buruan gerapen-eski egiteari ekin nion hasiera tzen direnak; dena den, niretzako
batean, etxean aldez aurretik zeu- politena da horren guztiaren laburden eta ezagutu nituen zaletasunei pena. Kirol arloa beste ikuspuntu
jarraipena emanez. Ondoren, sal- batetik ikusten dut amatasunaren
toka ibili nintzen kirol batetik bes- ondoren, eta aurten talde profesiotera, txirrindularitzan zentratu nal batekin egongo naiz lanean, txinintzen arte.
rrindularitzako BZK taldearekin

hain zuzen ere. Ildo horri eutsiz, lan
egiten eta ikasten ere jarraituko dut
hurrengo denboraldian.

eliteko gizonezkoen eta emakumezkoen kirolak?

Ez, gertu behintzat ez. Ziur nago
Noizbait ateren bat itxi dizute nire alabak bidean oztopo gutxiago aurkituko dituela, baina ez
emakumea izateagatik?
dut uste epe laburrean ezberdinGizarte matxista batean bizi gara tasun horiek hain azkar desageeta kirola da horren islada, baina rraraziko ditugunik.
arlo honetan lan egiten dugunok
karakter handiko emakumeak gara Nola egiten diote aurre belaueta borrokatzen jarraituko dugu, bi- naldi berrietako emakume kirolariak
ezberdintasun
dean aurrera egiteko.
sexistei? Aurrerapausuren bat
Zure aburuz, etorkizun hurbi- eman dugu azken hamarka(Eskuinean jarraitzen du)
lean garrantzi bera izan dezake dan?

7

IV. Mintegia

ELKARRIZKETA • Irantzu Arginzoniz Zesta-punta

“Pilotaren etorkizuna
edo emakumezkoena da, edo ez da”
Bilbao Jai Alaiko presidentea da. Lan egiten duen eremuan mutilen presentzia nagusia da
neskekin alderatuta. Eta pilotan diharduten emakumeak gutxi diren arren, beren arrakastak ez
dute ia inolako oihartzunik. Honela, Irantzuk sei urte daramatza oztopoei aurre egiten.
Euskal pilotan orohar, eta zesta-puntan bereziki, genero ikuspegia sustatzeko asmoa du.
zuzendaritzan naiz kanpoan ere.
Hala ere, uste dut emakumearen
papera garrantzitsua izango dela
kirol honek herrestatzen dituen
arazoak konpontzerako orduan.

Bilbao Jai Alai enpresako buru bezala, nola baloratzen duzu emakumearen eboluzioa kirol arloan? Zein da Bilbao Jai Alairen lana
edo xedea?
Nik lan egiten dudan enpresan bakarrik gizonezko kirolariak daude, Euskal Pilota empresa honen arzesta-puntako pilotariak, alegia. datza da, eta batez ere hiru sail lanModalitate honetan ez dira ema- tzen ditugu: alde batetik, lehiaketa
kume kirolari profesionalik existi- (Master Pro Tour, Zesta-Puntako
tzen; gainera, euskal pilotari Liga profesionala eta Jaula); bigaburuzko enpresatan inoiz ez da rrenik, herriko eta nazioarteko proexistitu emakumerik zuzendari mozioa, jardunaldiak, erakusketak
karguan, lehenengoa naizela esan edo tailerrak; eta azkenik, euskal pigenezake. Horregatik, nire ikuspun- lota turismoaren begiradatik, haintutik asko egiteke dagoela esango bat ekintza eta esperientziak
nuke, batez ere pilotaren eremuan, turistei bideratuta daudenak.

Euskal pilotaren giroa gizonezkoa dela diozu, horren harira,
arazo edo oztoporen bat aurkitu
duzu ibilbide profesionalean
emakumea izateagatik?
Istilu batzuk izan ditut, batez ere
ulertezintasuna jasan behar izan
dut, baina pixkanaka normaltasunera gerturatzen ari gara; horretarako ibilbidean harriak aurkitzea
ezinbestekoa da. Berrikuntzaren
arloan ideiak ematerakoan edo
ekintza berriak proposatzerakoan
zailtasunak egon dira, baina ez
nago ziur arazoa sexista denik.
Zure aburuz, herri kirolak gizonezkoen irudian zentratuta al
daude?

Oro har, herri kirolen kasuan emakumearen itxura orekatuta dagoela
esango nuke, kirol hauen oinarria
baserrien lanetan dago, horregatik
emakumea presente dago, nahiz
eta ezberdintasunak handiak izaten
jarraitu. Bestalde, eragina badauka
pilotak jaso duen dirua eta errentagarritasun ekonomikoa; kasu honetan,
enpresariek
“emakume
arrotzei” ateak ixtea nahiago izan
dute. Dena den, islatu beharreko
mezua baikorra izan behar du; itxaropena egon baitago. Emakumearen papera oinarrizkoa izan daiteke
ere euskal pilotan, ez da bakarrik
posiblea, beharrezkoa dela esango
nuke, kirol honek biziraun ahal izateko. Hau da, pilotaren etorkizuna
edo emakumezkoena da, edo ez da.

ELKARRIZKETA

ELKARRIZKETA • Oihane Ciruelos Saskibaloia

(jarraipena)

“Klaseetan bidaltzen dudan mezua
beti berdintasunarekin bat doa”

Naia Alzola,
Txirrindularia
(ezkerreko orrialdetik dator)

Baikorrak izan behar garela uste
dut, baina astiro goaz. Emakumea
eta Kirola bezalako jardunaldiak
bukatzen diren egunean berdintasuna lortu dugula esan ahal izango
dugu.
Zer egin dezake gizarteak emakumezkoen kirola sustatzeko?
Alde batetik, diru kontua oso garrantzitsua da, inbertsioa ezinbestekoa dela ere esango nuke; baina
bestalde, hezitzaile naizen aldetik,
eskolan eta familian gakoa dagoela
esango nuke, prestakuntza aldatuz
eta jendearen mentalitatea irekiz.

Saskibaloiko jokalari gaztea da Oihane Ciruelos, beti kirolarekin bat egin duen
neska honek helburu argia dauka arlo profesionalari begira. Ciruelosek ikastetxe bateko klub
edo talde baten koordinatzaile edo entrenatzailea izan nahi du, kalitatezko kirolaren
eta berdintasunaren alde egiten duen egitasmo batean parte hartzea gustatuko litzaioke.
Nola gogoratzen dituzu zure lehenengo urratsak kirol arloan?
Mota guztietako baloiak gogoratzen
ditut, edozein baloi edo kirolarekin
lotura duten tresnak erabiltzen nituen, beti nire gurasoek eta ahizpak
irakatsitakoa, haiekin kirola praktikatzen bait nuen.
Oztoporen bat aurkitu duzu ibilbide profesionalean emakumea
izateagatik?
Egia esanda ez dut ezer arrarorekin
topatu, denak naturaltasunez au-

rrera egin du, nire familiaren babesa oso garrantzitsua da, eta horrek lagundu egin nau kirolarekin
lotuta dagoen edozein abenturan
murgiltzeko. Gainera, bai parte
hartu dudan taldeetan baita klubetan ere babestuta sentitu egin naiz.
Zein neurritan aldatzen da kirolaren ikuspuntua jokatzaile izatetik entrenatzailea izatera?
Gehienbat, aldaketa nabaritzen da
jokatzailea zarenean banakako
pentsamendua duzulako, aldiz, en(hurrengo orrialdean jarraitzen du)

8

IV. Mintegia

ELKARRIZKETA • Oihane Ciruelos Saskibaloia
(aurreko orrialdetik dator)

(jarraipena)

kin bat egiten du, argi utziz emakumearen papera inportantea dela.

oinen artean izaten duzun unea, esaterako.

trenatzailea zarenean pentsamendua talde mailara pasatzen da.

Zer esango zenieke kirola prakti- Zeintzuk dira zure helburuak epe
katzera animatzen ez diren nes- laburrean arlo profesionalean?
Umeen klub bateko entrenatzai- kei azken bultzada hori emateko?
Ikastetxe bateko saskibaloi taldean
lea zara, adin txiki horietan ñaEsango nieke ondo pasatuko dutela, lan egitea gustatuko litzaidake, kobardura sexistarik ote daude?
ez direla damutuko. Urteak pasatzen ordinatzaile, kudeatzaile edo entreLan egiten dudan eskola zentroan diren heinean eta aroak aurrera egi- natzaile bezala, eremu horretan
emakumezkoen saskibaloiak tradi- ten duten bitartean, begirada atze- jardun naiz eta prestakuntza badauzio handia du, horregatik ez dut dis- rantz botako dute, eta ziur esango kat. Uste dut garrantzitsua dela zenkriminaziorik edo arrastro sexistarik dutela “zein ondo egin nuen saskiba- tro hauek apostu garbia egitea
aurkitu. Horretaz gainera, eduki loi ikastarora izena ematean”, edo kirolaren eta kalitatearen alde, hodudan prestakuntzari esker, eta bal- beste edozein kirolean. Erretinan rretarako inbertsio ona egitea ezindintzen mailan egoten saiatzen nai- grabatuta geratzen da saskibaloi ba- bestekoa da, mutil eta nesken arteko
zelako, nire klaseetan bidaltzen loia hartzen duzun lehenengo mo- berdintasuna sustatzeko eta kiroladudan mezuak beti berdintasunare- mentu hori, edo futboleko baloia ren kalitatea bermatzeko.

ELKARRIZKETA • Maider Mendizabal Pilota

“Komunikabide gehiago dagoen
heinean, emakumezkoen kirola
ikusgarritasun handiagoa du”
Maider Mendizabal txiki txikitatik pilotarekiko grina handia adierazi du, bere jardueran une
gazi-gozoak bizi izan dituen arren. Aurten Mexikon jokatu den Munduko Pilota Txapelketan
zilarrezko domina irabazi du, eta anoetarrak ia edozein erronkari aurre egiteko prest dago.
Nolakoak izan ziren zure hastapenak kirol munduan?

ketan parte hartuko nuenik, are
gutxiago bigarren posizioan geratzea. Hori dela eta, niretzat mundial
inportantea izan da bi arrazoiengatik. Lehenik eta behin, finaleraino
iritsi naizelako, eta bestalde, aurrekoan gaizki pasa ostean aurreiritzi
txar hori ezabatu dut eta nire ikuspuntua orain baikorragoa izatea
lortu dut. 2018an mundiala Bartzelonan jokatuko da, eta nire gorputzak baimentzen badit agian han
izango naiz.

Nire herriko pilota eskolan hasi
nintzen zazpi urterekin, eskuz arituz 14-15 urte bete arte. Gipuzkoako
hainbat
txapelketetan
mutilekin lehian sartu nintzen,
baina fisiologikoki ezberdintasunak zeudenez, eta pilotan indarra
garrantzitsua denez, eskuzko lehiaketa utzi nuen, nire buruarekin haserretuta eta guzti. Zorionez palan
jokatzen zuten nesken talde batean
sartzeko aukera nire bidean guru- Maila publikoan errekonozitzatu zen, honela pilotara jolasten mendu nahikoa jaso duzula
jarraitzeko aukera izan nuen.
esango zenuke?

oihartzuna izaten baitugu pilota
eremuan.
Nola baloratzen duzu lehiaketa
mundial batean jokatzea?

dut ezagutu Mexikon eskuz jokatzen duen emakume bat ere, baina
Ez dut sekula presiorik izan, nire frontenisean baten bat badago,
buruarekin zorrotza naiz eta nire nahiz eta alde handia egon, alderdi
helburua da entrenamenduetan sozialean nabaria bada, kirol arondo egiten dudana lehiaketan era- loan oraindik nabariagoa da.
kustea. Bestela, egindako lana ez
Zure aburuz, emakumeak indar
luke ezertarako balio.
edo protagonismo gehiago harZein izan da zure pertzepzioa tzen ari zarete pilotaren ereemakumeak kirolean jokatzen muan?
duen paperari begira Mexikon,
edo Hego Amerikan oroko- Komunikabide gehiago dauden heinean, errazagoa da ikusgarritasuna
rrean?
Irailean Zilarra irabazi zenuen Gehienei harrera berdintsua egiten
ematea. Gaur egun duela 20 urte
Mexikon. Zer suposatu du garai- digute, hau da, bat ere ez, beste Hego Amerikako herrialde gehie- baino oihartzun gehiago badago,
pen honek zure bizitza profesio- kirol batzuek pisu askoz handiagoa nak matxistak dira, batez ere sozialki nahiz eta nire ustez interesa baxua
nalerako?
dute, pilota albo batera geratu ohi nabaritzen dira ezberdintasun han- izaten jarraitzen duen. Beraz, aurreda hedabideetan. Komunikabide dienak. Hemen ere badaude aldatu rapena batez ere teknologian eman
Aurreko munduko txapelketetan handietan ez gara atera, kasu hone- beharreko gauza asko, baina han da, edozein hedabide atera daiteke
hainbat arazorekin topo egin os- tan ez du zerikusirik neska ala mu- emakumea beti bigarren mailan gutxitutako kirola sustatzeko, betean, ez nuen uste Mexikoko lehia- tila izatea, sexu biok antzeko dagoela nabaritzen da. Adibidez, ez tiko irakurleak izan arren.