Está en la página 1de 44

ENERGIA

OINARRIZKO
KONTZEPUAK
2
Edukiak:

1. Zer da energia?
2. Gorputz baten energia
3. Energiaren transferentzia
4. Energiaren transformazioa
5. Energia iturriak
3
Edukiak:

1. Zer da energia?
1.1 Definizioa
1.2 Nola neurtzen da?
1.3 Potentzia


4
1.1 Zer da energia? Definizioa
-. Energiak unibertsoan gertatzen diren aldaketa guztietan parte
hartzen du, berotzeko, argitzeko, mugitzeko eta bizia posible
izateko beharrezkoa da.
Definizioa: Energia
Energia gorputzen propietate bat da, zeinen bidez
gorputzek beraien higidura egoera edo barne egoera
aldatu dezaketen edo beste gorputzen egoeran
transformazioak eragin ditzaketen.
5
1.2 Zer da energia? Nola neurtzen da
Unitateak:
-. Sistema internazionalean (SI) energiaren unitatea: Joule (J)
Joule bat newton bateko indarrez objektu bat metro bat
desplazatzean eginiko lana da
Beste unitateak:
Kilowatio ordu Kwh 3,6 10
6
J Energia elektrikoa neurtzeko
Kaloria Cal 4,18 J Energia termikoa neurtzeko
Termia T 4,18 10
6
J
Energia termikoa neurtzeko
(kantitate handitan)
Petroleo tonelada
baliokide
Tep
(Ptb)
4,18 10
10
J
Energia produkzio/kontsumo
handiak eta konparaketak
Ikatz tonelada
baliokide
Tec
(Itb)
3,34 10
10
J
Energia produkzio/kontsumo
handiak
6
1.3 Zer da energia? Potentzia
Definizioa: Potentzia:
-. Denbora unitateko lana egiteko gaitasuna da
potentzia = energia / denbora
-. Unitatea (SI):
watioa (w) segundo batean eginiko joule bateko lanak duen
potentzia w = J / s
Beste unitateak:
Kilowatio Kw 1000 w Watioaren multiploa
caballo de
vapor
CV 736 w Makinen potentzia
Hoorse power HP 746 w
Makinen potentzia
(sistema anglosajoia)
7
Edukiak:

2. Gorputz baten energia
2.1 Energia totala
2.2 Kontserbazioa


8
2.1 Gorputz baten energia. Energia totala
-. Energia leku guztietan aurkitzen da, edozein gorputz edo sistema
material batek energia dauka.
-. Honela gorputz-sistema baten Energia Totala defini dezakegu
Definizioa: Energia totala
Sistemaren egoera aldagai bat da, hau da, gorputza aldiune horretan
dagoen egoeraren menpe dagoena, baina egoera horretara iristeko
moduaren independentea.
Energia totalean bi energia mota desberdindu daitezke:
-Energia mekanikoa: gorputzak duen energia zinetiko (mugimenduari
dagokiona) eta energia potentziala (indarren eremuei dagokiona)
-Barne energia: gorputza osatzen duten elektroi, atomo eta molekulei
dagokien energia
Honela: E
tot
= E
mek
+ E
barne

9
2.2 Gorputz baten energia. Kontserbazioa
-. Gorputz baten egoerak eraldaketa anitz jasaten ditu, bai
denboran zehar, bai beste gorputz batzuekin elkarrekintzan.
-. Edozein prozesutan energia totala kontserbatu egiten da,
bukaerako energia totala hasierako energia totalaren berdina izanik.
E
hasiera
= E
bukaera

-. Gorputz batetik bestera energia trukatzen denean, gorputz
batek irabazten duen energia beste gorputzak galtzen duen
energiaren berdina da.
E
irabazi
=-E
galdu

Definizioa: Energiaren kontserbazioa (termodinamikaren 1go printzipioa)
Energia eraldatu egin daiteke mota batzuetatik bestera eta trukatu
gorputz batetik bestera, baina sitemaren energia totala bere
osotasunean konstante mantentzen da
Energia ez da sortzen ez deusezten soilik transformatu egiten da

10
Edukiak:

3. Energiaren transferentzia
3.1 Lana eta beroa
3.2 Energiaren degradazioa


11
3.1 Energia transferentzia. Lana eta beroa
-. Esan dugunez gorputzek beste batzuekin elkarrekintzan beren
energia totala trukatzen dute.
-. Energia transferentzia hauek bi modutan gertatzen dira: lana
eta beroa

Definizioa: Lana
Gorputz batek beste bati energia eman dakioke bere gain
indar bat eraginez eta indar honek mugimendu edo
deformazio bat eragiten badu, kasu honetan lana egin dela
esaten dugu.
- Lanaren unitatea (SI): Joule (J)
- Lana ez da energia mota bat, energia transferitzeko modu bat baizik

12
3.1 Energia transferentzia. Lana eta beroa
Definizioa: Beroa
Gorputz batek beste bati energia eman dakioke bien
artean tenperatura desberdintasun bat badago, kasu
honetan energia transferentzia honi beroa deitzen zaio.

- Beroaren unitatea (SI): Joule (J)
- Beroa ez da energia mota bat, energia transferitzeko modu bat baizik

HIELO
AGUA
En
13
3.2 Energia transferentzia. Degradazioa
-. Pelota bat altuera batetik askatzen dugunean hasieran duen energia
potentziala zinetiko bihurtzen da, altuera galdu eta abiadura irabazten du.
Baina pilotak ez du infinituki boteka jarduten. Nora joan da hasierako
energia?
-. Lurrarekin talka egiten duen bakoitzean pelotak duen energiaren parte
bat lurrazala osatzen duten miloika partikuletara pasatzen da.
-. Energia hau ezin dugu berriz ere erabili, eta degradatu egin dela esaten
dugu.

Definizioa: Energiaren degradazioa (termodinamikaren 2. Printzipioa)
Energia mota batetik besterako eraldaketan edo gorputz
batetik besterako transferentzian, energia totala ez da
aldatzen, baina energiaren degradazioa dago,
berreskuraezinak diren galerak daudelako
14
Edukiak:

4. Energiaren transformazioa
4.1 Sarrera
4.2 Energia motak
4.3 Transformazioen adibideak


15
4.1 Energiaren transformazioa. Sarrera
-. Energiak:
Unibertsoa mugimenduan mantentzea ahalbideratzen du
Izaki bizidunen funtzioak mantentzea posible egiten du
Giza jardueratan eragin zuzena du
-. Gertaera hauek, hau da, naturako edozein aldaketa eta
fenomenok, energia mota desberdinen parte hartzea eta mota hauen
arteko transformazioak dakartza
-. Horregatik energia motak eta hauen arteko transformazioak
zehaztea komeni zaigu. Aurrez, kontutan hartu behar dugu:
Energia mota desberdinen sailkapena energia hau agertzen zaigun
moduaren arabera egingo dugula eta ez dugula nahastu behar gorputz
batek duen energiarekin.
Gorputz baten energia forma desberdinetan ager daitekela gertatzen
ari den transformazioaren arabera
16
4.2 Energiaren transformazioa. Energia motak
Energia zinetikoa: masa baten mugimenduarekin agertzen dena
Energia potentziala: indar eremu baten eraginpean agertzen dena
(grabitatorioa, elastikoa, ...)
Energia elektrikoa: karga elektrikoaren fluxu edo pilaketan agertzen
dena
Energia termikoa: materia osatzen duten atomo eta molekulen
mugimenduarekin erlazionatua
Energia kimikoa: konposatu bat osatzen duten atomoen elektroien
arteko loturarekin erlazionatua
Enegia elektromagnetikoa: uhin elektromagnetikoen
propagazioarekin agertzen dena (erradiazioa, argia, ...)
Soinu energia: soinu uhinen propagazioarekin agertzen dena
Energia nuklearra: atomoen nukleoak osatzen dituzten partikula
subatomikoen arteko loturekin erlazionatua
17
4.3 Energiaren transformazioa. Adibideak
Elektrikoa
Termikoa
Elek-mag
Soinu E.
Zinetikoa
berogailuak, fokoak
Fokoak, mikrouhin labea
Irratia
Motoreak, elektrogailuak
Kimikoa
Gasolina
motoreak
Gasa, ikatza,
petroleoa
konbustioaz
Argia, fotosintesia
Atmosfera, itsasoak berotu
Zelula fotoelek.
Nuklearra
Zentral
nuklearra
Erradiazioa
Sorgailua
Potentziala
Zentral
hidroelek.
Presioa
Bateriak
18
4.3 Energiaren transformazioa. Adibideak
19
Edukiak:

5. Energia iturriak
5.1 Zer dira energia iturriak
5.2 Nola sailkatzen dira
5.3 Energia iturri primarioak


20
5.1 Energia iturriak. Zer dira?
-. Kontsumitzen dugun energia lortzeko, berau metatua duen
gorputz batetik abiatu behar dugu, zuzenean edo transformazioen
bidez aprobetxatu dezakegularik
Definizioa: Energia iturria
Transferitua edo transformatua izan daiteke energia
pilaturik duten gorputzak dira. Metaturiko energia kantitate
horiei baliabide energetiko deritzogu

21
5.1 Energia iturriak. Zer dira?
-. Lurrean dugun ia energia guztia (geotermikoa, mareomotriza ezik)
Eguzkitik datorkigu,
aldiune honetan: klimaren bidez haize korronteak, ebaporazioz ur
saltoak, erradiazioz argia eta fotosintesia,...
mendeetan zehar: minerale fosilak (ikatza, gasa, petroleoa,...) eta
biomasa
-. Energi iturri batzuk beren energia oso kontzentratua dute
(ikatza, gasa, petroleoa, uranioa, hidroelektrizitatea,...) beste
batzuk aldiz ez dute hain kontzentratua (eguzikoa, eolikoa,
biomasa,...)

22
5.2 Energia iturriak. Sailkapena
-. Energia iturriak kriterio desberdinak erabiliz sailkatu daitezke, adibidez:
erabileraren arabera:
Definizioa: Erabileraren arabera energia motak
Energia primarioak: inolako eraldaketarik jasan ez duten eta beraz
zuzenean naturatik lortzen direnak dira. Adibidez ikatza, petroleoa,
gas naturala, hidraulikoa, eolikoa, biomasa, eguzkikoa, uranioa.
Energia sekundarioak: (edo bukaerakoak) primarioetatik lortzen dira
transformazioen bidez, adibidez elektrizitatea eta erregaiak
Energia erabilgarriak: erabiltzaile bakoitzak bere aparagailuetan
(autoak, bonbilak, tresnak,...) azken transformazioa egin ondoren
lortzen dituenak dira, energia mekanikoa, termikoa,
elektromagnetikoa,...
23
5.2 Energia iturriak. Sailkapena
-. Energia iturriak kriterio desberdinak erabiliz sailkatu daitezke, adibidez:
eskuragarritasunaren arabera
Definizioa: Eskuragarritasunaren arabera energia motak
Energia berriztagarriak: modu jarraian sortu, giza eskalan
agortezinak eta ingurunean eragin txikia dutenak dira. Nagusiki:
eguzkikoa, hidraulikoa, eolikoa, mareomotriza, geotermikoa eta
biomasa*
Energia ez berriztagarriak: planetan kopuru mugatuan aurkitu, giza
eskalan berriztatzen ez diren eta inguruan eragin sakona dutenak.
Nagusiki: petroleoa, ikatza, gas naturala eta uranioa
24
5.2 Energia iturriak. Sailkapena
Energia iturri
primarioak
Energia iturri
sekundarioak
Energia
erabilgarriak
Naturan
eskuragarri
daude
Primarioen
eraldaketatik
lortzen dira
Azken
erabilpenean
lortzen ditugu
Eguzki E.
Biomasa
Hidraulikoa
Eolikoa
Geotermikoa
Biomasa
Elektrizitatea
Petroleoaren
eratorriak
Gas naturala
Gas likidotua
Janariak
Aparagailu
elektrikoak
Garraioak,
motoreak
Sorgailuak
Pilak, bateriak
Berogailuak
Argia, bonbilak
Petroleoa
Gasa
Ikatza
Uranioa
(nuklearra)
B
E
R
R
I
Z
T
A
G
A
R
R
I

E
Z

B
E
R
R
I
Z
T
A
G
A
R
R
I

25
5.3 Energia iturriak. Primarioak. Petroleoa
Petroleoa:
Kolore iluna, biskosoa, usain berezia duen eta ura baina arinagoa
den likidoa.
Hidrokarburoen nahasketa batez osatua dago, nitrogeno, azufre,
oxigeno eta metalen proportzio txiki batekin batera.
Itsas jatorriko arroka sedimentarioen biltegietan agertzen da.
26
5.3 Energia iturriak. Primarioak. Petroleoa
Petrolioa:
Putzuetatik atera ondoren bere
osagaiak banatu eta transformatzen
dira birfindegietan.
Petroleotik lortzen dira distilazio
frakzionatuaren bidez:
-. Gasak: metanoa, etanoa,
butanoa,...
-. Likidoak: gasolinak, nafta,
kerosenoa,...
-. Solidoak: alkitranak,
betunak,...
Hauen transformazioz lortzen dira:
erregaiak, plastikoak, kosmetikoak,
ongarriak, sendagaiak,...
Petroleoaren bero ahalmena
10.000 Kcal/kg da.
27
28
5.3 Energia iturriak. Primarioak. Ikatza
Ikatza:
Erregai fosila, bero ahalmen handikoa, kolore beltz eta karbono
osagaian oso aberatsa den arroka bat da.
Landare jatorriko substantzia da, periodo karboniferoan bizitako
landaredi kantitate izugarrien fosilizaziotik datorrena.
Osagai begetalek jasandako karbonizazio graduaren arabera
bereizten dira:

C osagai gehiago eta bero ahalmen handiagoa
29
5.3 Energia iturriak. Primarioak. Ikatza
Ikatza:
Erabilera nagusia zentral termoelektrikoetan da, elektrizitatea
sortzeko.
Baita ere industria siderurgikoan, berokuntzan, beste erregai
batzuen produkzioan,..
30
5.3 Energia iturriak. Primarioak.Gasa
Gas naturala:
Sedimentuen artean pilaturiko materia organikoaren fermentazioz
sortzen da. Bere jatorria petroleoarenaren berdina da, baina hau baino
presio eta tenperatura handiagoetan sortzen da.
Naturan lurraren barnean aurkitzen da, batzuetan bakarrik eta beste
batzuetan petroleoarekin batera.
Hidrogeno, metano, propano, butano eta beste gas batzuen
nahasketaz osaturik dago.
31
5.3 Energia iturriak. Primarioak.Gasa
Gas naturala:
Gaseoduktoen bidez edo aurrez
likidoturik (hoztuz) itsas
ontzientan transportatzen da.
Ikatzak eta petroleoak baino
bero ahalmen handiagoa du:
13.000 Kcal/Kg
Erregai bezala erabiltzen da,
beroa lortzeko. Kontsumoa batez
ere zentral termikoetan
(elektrizitatea sortzeko) eta
etxeetan (sukaldeak,
berogaiuak,... ) ematen da.
32
5.3 Energia iturriak. Primarioak. Nuklearra
Energia nuklearra: fisio nuklearra
Partikula subatomikoen (neutroi, protoi) bidez,
atomo baten nukleoaren apurketan datza.
Prozesu honetan energia kantitate handiak
askatzen dira bero eta erradiazio moduan,
materiaren zati txiki bat energia bihurtzen bait
da. (E=mc
2
)
Fisioa posible izateko nukleo handiak eta
masatsuak behar dira, Uranioarena bezalakoak,
berau Pechblenda izeneko mineralean aurkitzen
da.
Energia nuklearra zentral nuklearretan
erabiltzen da elektrizitatea sortzeko.
33
5.3 Energia iturriak. Primarioak. Nuklearra
34
5.3 Energia iturriak. Primarioak. Nuklearra
Energia nuklearra: fusio nuklearra
Atomo arin batzuen elkarketa da, atomo
masatsuago bat sortzeko.
Prozesu honetan energia kantitate handiak
sortzen dira.
Honetarako hidrogenoa bezalako atomo
arinak behar dira.
Eguzki energiaren iturria da, bertan
hidrogeno atomoak helio atomotan
transformatzen dira.
Prozesua posible izateko materia plasma
(100 miloi C) egoeran egon behar da eta
gaur egun gizakiak ez du lortu hau jasan
dezaken materialik eta beraz fusioa ezin da
modu kontrolatuan egin.
35
5.3 Energia iturriak. Primarioak . Eguzkia
Eguzki energia:
Esan bezala guri
iristen zaigu
eguzkitiko energia
bertan gertatzen diren
erreakzio
termonuklearretan
sorturiko erradiazioa
da.
Gure planetako ia
energia iturri guztiak
eguzki energian
oinarrituta daude,
zentzu honetan
zuzeneko eta
zeharkako eguzki
energia bereiztu
dezakegu.
36
5.3 Energia iturriak. Primarioak. Eguzkia
Eguzki energia:
Zuzeneko eguzki energia modu
desberdinetan erabiltzen dugu:
-. Fototermikoa: eguzki
biltegiak erabiliz erradiazioa
aprobetxa dezakegu bero moduan.
Eguzki zentral handietan ura
berotu eta baporearen bidez
elektrizitatea sortzeko erabiltzen
da.
-. Fotoelektrikoa: zelula
fotoelektrikoen bidez zuzenean
elektrizitatea sortzen da eguzki
plaketan.
-. Fotosintesia: landareen
zeluletan erreakzio kimikoen bidez
materian eraldatzen da.
37
5.3 Energia iturriak. Primarioak. Hidraulikoa
Energia hidraulikoa:
Urak altuera batean, presa baten bidez, pilatzean duen
energia potentziala aprobetxatzean datza.
Berau, uraren erorketaren ondorioz, energia zinetiko
bihurtzen da eta zentral hidroelektriko batean, sorgailu
elektrikoen bidez, energia elektrikoan transformatzen da.
Ur kantitate nahikoa duten zonaldeetan aprobetxatu
daitekeen baliabide bat da, ura behin erabilia izan ondoren
bere ubidera bueltatzen delarik.
Bere garapenak enbalse, presa eta kanalen eraikuntza
suposatzen du, eta elektrizitatea sortzeko turbina eta
ekipamendu handiak exigitzen ditu.
38
5.3 Energia iturriak. Primarioak. Hidraulikoa
39
5.3 Energia iturriak. Primarioak. Hidraulikoa
Energia hidraulikoa:
Zentral minihidraulikoak,
hidraulikoen mota berezi bat
dira, txikiagoak eta esparru
mugatuagoakoak (arlo honetan
sartu daitezke ur errotak ere)
Energia mareomotriza ere
hidraulikoaren mota berezi bat
bezala kontsidera genezake, non
itsasoko urak, mareen eta
olatuen mugimenduaren
ondorioz, duen energia zinetikoa
energia elektrikoan eraldatzen
den.

40
5.3 Energia iturriak. Primarioak. Eolikoa
Energia eolikoa:
Energia eolikoa haizearen mugimenduaren ondorioz honen energia
zinetikoa, aerosorgailuen bidez energia elektrikoan eraldatzean datza.
Aerosorgailuen energia elektrikoa, metatzaile deituriko bateria
handietan pilatzen da, edo transformadore elektrikoen bidez sare
elektrikoan zehar banatzen da.
Energia eolikoaren garapenerako sorgailuen kokalekua eremu
berezietan egin behar da (mendilerroak, itsas labarrak,...), eta hauen
tamaina eta kopurua handia izan behar da.
41
5.3 Energia iturriak. Primarioak. Biomasa
Biomasa:
Jatorri biologiko hurbileko (ez fosileko) materia organikoen multzoa da.
Hauen artean bereizi ditzakegu: hondar organikoak (industrialak,
nekazaritzakoak, basoetakoak, hirietakoak) eta espreski horretarako
landatutakoak (ladaketa energetikoak: zerealak, basoak,...)
Erabilerari dagokionez bi prozesu desberdindu ditzakegu:
-. Termokimikoak: erreketa (beroa sortzeko) eta gasifikazioa
(metanoa, hidrogenoa,... sortzeko)
-. Biokimikoak: fermentazioz eta esterifikazioz bioerregaiak sortzea
(bioetanola, biometanola, biodiesela,...)
42
5.3 Energia iturriak. Primarioak. Biomasa
Zerealak
Kainaberak
Palmondoak
...
BIOMASA
HONDARRAK LADAKETAK
INDUSTRIALAK
NEKAZARITZAKOAK
BASOETAKOAK
HIRI HONDAKINAK
EGURRA
ELIKADURA
LOKATZAK
NEKAZARITZA
ABELTZANTZA
Papergintza
Altzarigintza
Kontserbagintza
Manufakturazioa
Mozketak
Lastoak
Mozketak
Hostoak
BELARKIAK
EGURTSUAK
Sahatsa
Makala
...
Gorotzak
Gorpuzkinak
ELIKADURA
Hezurrak
Azalak
Hondakinak
LOKATZAK
Depurazioa
Depurazioa
43
5.3 Energia iturriak. Primarioak. Geotermikoa
Energia geotermikoa:
Lurren barnean jasaten dituen presio handien ondorioz, materiak oso
tenperatura altua izaten du, magma bezala ezagutzen duguna da. Lurrazalean
barneratzen garen 100 metroko tenperatura 3C igotzen da.
Lur barneko magma hau lur azalera hurbiltzen denean bertako haitzak eta
akuiferoak berotzen ditu.
Bero energia hau zenbait modutara erabili daiteke:
-. Lurpetik irtendako lurrunaren presioa aprobetxatuz turbina elektrikoak
mugitzeko (tenperatura altuko energia geotermikoa)
-. Lur azpiko uren eta lurrunen tenperatura aprobetxatuz, lurrazaletik
txertatutako ur hotza berotu eta zentral elektriko edo berogailuetan
erabiltzeko (tenperatura ertaineko energia geotermikoa)
-. Lur azpiko beroa zuzenean erabiliz, etxeen eta negutegien
beroketarako (tenperatura bajuko energia geotermikoa)
44
5.3 Energia iturriak. Primarioak. Geotermikoa

También podría gustarte