Está en la página 1de 3

BILDU TRAPAGARAN UDAL TALDEAK

OIHANE GONZALEZ GARCIA,


JUANJO GOITIA SEl l EN ETA
ORATS ARANA BUTROE
ZINEGOTZIEN BIDEZ,
HONAKOA ADIERAZTEN DU:
Une honetan Bizkaiko Foru Aldundia Parkotxa, Ostion eta Blondis putzuak lotuko dituen oinezko
pasealekua eraikitzen ari da. Horretarako, Diputazioak, 240.997,32 gastatzeko aurrikuspena duoForu
Aldundiak proiektu hau 2012ko irailaren 20an erregistratu zuen Trapagarango udaletxean, eta udal
gobernuak (PNVk)2012ko urriaren 24aneman zion lizentzia.
Inguruan bizi diren herritarren iritzia kontutan hartu gabe idatzi eta onartzen dira proiektuak. Oraingo
honetan, berriz ere, Foru Aldundiko eta udaletxeko agintariek lehentasun handiko kontutzat jo dute
putzuak lotuko dituen pasealekubat eraikitzeko dirutza hori gastatzea. Berriz ere, ez dute herritarrekin
hitz egin nahi izaneta Arboleda, Larreineta, Barrionuevo edo Trianoko ingurua sozialki, ekonomikoki edo
ingurumen ikuspegitik aurrera egiteko egon daitezkeen beste ekimenak garatzeko aukera galdu da.
Egitenari direnari buruzko informaziorik ere ezdiete eman herritarrei.
Behin eta berriz errepikatzen da: Bizkaiko Foru Aldundiak, gainontzeko instituzioekin batera,
Meatzaldeko goiko aldean egin beharreko ekimenak erabakitzen ditu, eta erabaki horiek hartzeko
orduan herritarrak bazterrean uzten ditu. Modu honetan eraitsi zen meatzari ospitala, eta eraiki ziren
golf zelaia, beisbol zelaia...
Azken urteotan Foru Aldundiak umeak jolasteko guneak, merenderoak, ontziralekuak eta landaketak
egin ditu. Beheanagertzen diren argazkietan ikus daitekeenez, eraikuntza horiek guztiak, edo gehienak,
utzita eta apurtuta daude. Kezkagarriada orain Diputazioak 240.997,32 beste obra batean gastatuko
dituela ikustea. Izanere, aurrekariak kontutan hartura, litekeena da bere mantentzeaz ez arduratzea.
Oinezko pasealekua egiteko betearazpen proiektuan pasarela handiari buruz honakoa esaten da: "el
diseo adoptado hace un guio ala historia de la minera de LaArboleda, con el fin de mimetizarse tanto
con el entorno como con la historia del lugar". Gainera, txostenetan jartzen duenaren arabera, obra
honen helburuetako bat honakoa da: "10 puesta en valor de antiguas estructuras industriales y mineras
pre-existentes, que certifican su reciente pasado y
contribuyen a la preservacin de la memoria
histrica colectiva de la zona". Adierazpen hauek ez
dute Diputazioak egiten duenarekin bat egiten.
Urteak daramatza Foru Aldundiak meatzarien
ospitale zaharra berreraikiko duela esanez. Hala ere,
ez du horretarako inolako urratsik emano Gainera, ez
du antzinako meatzari egiturak (baldeen lineak ...)
berreskuratzeko inolako aktuaziorik egin. Era
berean, harrigarria da proiektuaren beste helburu
bat mugikortasun mugatua duten pertsonen sarrera
erraztea dela irakurtzea, izan ere orain arte
Diputazioak ez du Ostion putzuko parkeko sarrera
nagusian horretarako inolako neurririk hartu.
Gardentasun eta parte hartze gabeziari, Meatzaldeko goialdean egiten dituen obretan Diputazioak
adierazten duen utzikeria gehitu behar zaio, baita obra berrien justifikazioan adierazten duen hipokresia
ere. Gainera, obra berri honek sortuko duen ingurugiro inpaktua kontutan hartu behar da.
Horregatik guztiagatik,
HONAKO MOZIOA AURKEZTEN DU EZTABAIDATU HA BOZKATU DADIN:
1) Trapagarango Udalak Bizkalko Foru Aldundiari eskatzen dio, ahal bezain arinen goiko aldean
aurkezpen publiko bat egin dezala Parkotxa, Ostion eta Blondis putzuak lotuko dituen
oinezko pasealekua egiten 240.997,32 gastatzeko arrazoiak azaldu ditzan. Gainera, eskatzen
dio batzar berean aditzera eman ditzala, era kronologikoan, udalerriko goiko aldean egiteko
aurrikusita dituen proiektu guztiak.
2) Trapagarango Udalak Bizkaiko Foru Aldundiari eskatzen dio udalerrian edozein proiektu
egiteko asmoa duen bakoitzean, tramitazioa eta burutze lanak aktibatu baino lehen herritar,
auzo-elkarte eta udalarekin era irekian eztabaida dezala.
3) Trapagarango udalak Bizkaiko Foru Aldundiari eskatzen dio udalerrian egin dituen obra
guztiak (umeentzako jolastokiak, merenderoak, ontziralekuak, landaketak ...) behar bezala
berreraiki eta manten ditzala.
4) Trapagarango Udalak akordio honen berri emango dio Bizkaiko ForuAldundiari.
Trapagaranen, 2014ko ekainaren 2an
Orats Arana Butroe J uanJ osGoitia Setien Oihane Gonzalez Garcia
trapagaran

También podría gustarte