Está en la página 1de 18

praktikatu 1.

maila

EUSKARA

gurekin
ERABILERA
PARAGRAFOAK

Ataza honetan
“Praktikatu gurekin”
web-gunea ezagutuko
dugu eta euskararen
erabileraz mintzatuko
gara. Horrekin batera
paragrafoen eraiketa
landuko dugu.

Horretarako:

a. Inkesta baten
bidez eskolatik kanpo
egiten dugun
euskararen erabileraz
mintzatuko gara eta
ondorioak idatziz jasoko
ditugu.

b. “Praktikatu gurekin”
web-gunearen
aurkezpena irakurri eta
elkarri azaldu ondoren,
gunearen eskaintza
erabiltzeko plana
diseinatuko dugu.
ATAZAK
PROZEDURA:

A. ataza: Eskolatik kanpoko erabilera

Atazaurrea: Erabilerari buruzko inkestari erantzun.
Ikasleek, banaka, “Eskolatik kanpoko erabilera” inkestari erantzungo diote (3. eta 4.or.).

A.1 ataza: Eskolatik kanpoko erabilerari buruz mintzatu.

Taldetxoetan bilduta inkestaren erantzunak elkarri azalduko dizkiote eta, “Erabileraren auzia” gidoiak lagunduta,
inkestaren ondorioak aztertuko dituzte: euskaraz eskolatik kanpo aritzeko beharra, arazoak,… (5. or.).
Talde bakoitzak ateratako ondorioak azalduko ditu eta guztion artean gaiaz mintzatuko gara labur.

A.2 ataza: Paragrafoak eraikitzen ikasi

Guztion artean paragrafoei buruz dakiguna komentatu ondoren (zer diren, zertarako balio duten, nolakoak
diren,…) irakasleak azalpen laburra eskainiko die ikasleei.
Binaka “Paragrafoak pausuz pausu eraikitzen” orria irakurriko dugu (6. or.), eta bertan azaltzen dena guztion artean
komentatuko dugu labur: azalpena ulertu dugun, zalantzarik dugun, interesgarri deritzogun,…
Binaka “Paragrafoak pausuz pausu eraikitzen. 1. ariketa” egingo dugu: ideia nagusiak aukeratu eta ondoren ideia
osagarriak bildu (7. or.).
Aurreko ariketa zuzendu ondoren, “Paragrafoak pausuz pausu eraikitzen. 2. ariketa” egingo dugu oraindik binaka:
Esaldiak elkarri lotuz paragrafoak eraiki (8. eta 9 orr.).

Feedbacka: Ariketa zuzendu eta ikasitakoaz mintzatu.

Guztion artean ariketa zuzenduko dugu eta paragrafo egokiak eraikitzeko erabili dugun teknika baloratuko dugu:
ezagutzen ote genuen, interesgarri deritzogun, erabiltzeko prest gauden,…

A.3 ataza: Erabilerari buruzko inkesten ondorioak azaltzeko idazlana egin

Banaka “Inkestaren ondorioak” idatziko dituzte eskaintzen zaien gidoiari jarraiki (10. eta 11. orr.).
Irakasleak testuak bildu eta zuzenduko ditu.

B. ataza: “Praktikatu gurekin” web-gunea

B.1. ataza: “Praktikatu gurekin” web-gunearen aurkezpena irakurri eta hutsuneak bete.
Hiru talde antolatuko ditugu eta talde bakoitzeko kidei “Praktikatu gurekin” orri bana emango diegu: lehenengo
taldekideei “a” orria, bigarren taldekoei “b” orria eta hirugarrenekoei “c” orria (12.-14.-orr.).
Ikasleek, banaka, egokitu zaien orria irakurriko dute eta hutsuneetan kohesio forma egokiak idatziko dituzte.
Testu berbera duten ikasleak taldeka elkartuko dira eta ariketa zuzenduko dute. Zalantzak izanez gero, guztien
artean argituko ditugu.

B.2. ataza: “Praktikatu gurekin” web-gunearen atalak elkarri aurkeztu1.

Testu ezberdinak irakurri dituzten ikasleak hiruna bilduko dira eta irakurritakoaren berri emango diote elkarri.
Hirukoteetan web-guneari buruzko ondorioak aterako dituzte: ezagutzen zuten, interesgarri deritzoten, erabilgarria
ote den,…
Hirukoteetan esandakoa guztion artean komentatuko dugu labur.

Atazaostea: Web-gunea erabiltzeko plana egin.

Ikasleek, aldiro, eskolatik kanpo “Praktikatu gurekin” web-guneko informazio interesgarria biltzeko eta ikaskideei
azaltzeko plana diseinatuko dute. Horretarako “Erabiltzeko plana” orriko azalpenei jarraituko diete (15. eta 16. orr.).

1 Aukera izanez gero eta atalak elkarri aurkeztu ondoren, gunea ordenagailuan ikusi eta aztertuko dugu guztion artean: elkarri
kontatutakoari erreparatuko diogu, geure inguruneko eskaintzak aztertuko ditugu, berri interesgarriak irakurri,…

2
ESKOLATIK KANPOKO ERABILERA
Inkesta honen bidez eskolatik kanpo euskara nola erabiltzen dugun aztertu nahi dugu. Horretarako ondoko galderei
erantzun beharko diezu.

AE USKARA ETXEAN
ZURE ETXEKOEK BADAKITE EUSKARAZ?

NORK (GURASOEK, NOLA (ONDO DAKI / IKASTEN ARI DA / …)?

SEME-ALABEK, BIKOTEKIDEAK,…)?

1. ...................................... ......................................................................................................
2. ...................................... ......................................................................................................
3. ...................................... ......................................................................................................
4. ...................................... ......................................................................................................
5. ...................................... ......................................................................................................

EUSKARAZ HITZ EGITEN DUZU ETXEKOEKIN?

NOREKIN? NOIZ?
BETI SARRITAN ASKOTAN BATZUETAN NOIZEAN BEHIN

1. ......................................
2. ......................................
3. ......................................
4. ......................................
5. ......................................

BE USKARA LAGUNEKIN
ZURE LAGUNEK BADAKITE EUSKARAZ?

NORK? NOLA (ONDO DAKI / IKASTEN ARI DA / …)?

1. ...................................... ......................................................................................................
2. ...................................... ......................................................................................................
3. ...................................... ......................................................................................................
4. ...................................... ......................................................................................................
5. ...................................... ......................................................................................................

EUSKARAZ HITZ EGITEN DUZU LAGUNEKIN?

NOREKIN? NOIZ?
BETI SARRITAN ASKOTAN BATZUETAN NOIZEAN BEHIN

1. ......................................
2. ......................................
3. ......................................
4. ......................................
5. ......................................
CE USKARA LANEAN EDOTA IKASTETXEAN

EUSKARAZ HITZ EGITEN DUZU LANKIDE EDO IKASKIDEEKIN?

NOREKIN? NOIZ?
BETI SARRITAN ASKOTAN BATZUETAN NOIZEAN BEHIN

1. ......................................
2. ......................................
3. ......................................
4. ......................................
5. ......................................

DE USKARA DENDETAN, TABERNETAN, ADMINISTRAZIOAN,…

DENDETAN, TABERNETAN, UDALETXEAN ETA ABARRETAN EUSKARAZ HITZ EGITEN DUZU?

NON? NOIZ?
BETI SARRITAN ASKOTAN BATZUETAN NOIZEAN BEHIN

1. ......................................
2. ......................................
3. ......................................
4. ......................................
5. ......................................

EE USKARA HEDABIDEETAN ETA LITERATURAN

EGUNKARIAK, ALDIZKARIAK, TELEBISTA, IRRATIAK, NOBELAK,… EUSKARAZ IRAKURRI, IKUSI EDO ENTZUTEN
DITUZU?

ZER? NOIZ?
BETI SARRITAN ASKOTAN BATZUETAN NOIZEAN BEHIN

1. ......................................
2. ......................................
3. ......................................
4. ......................................
5. ......................................

4
ERABILERAREN AUZIA
Orri honetan euskararen erabilerari buruzko inkestaren emaitzak laburbilduko ditugu eta gaiari buruz pentsatzen
duguna jasoko dugu: euskara eskolatik kanpo erabiltzeko aukerak, arazoak, geure jarrera,…

1. Nola baloratzen duzue taldekideek eskolatik kanpo egiten duzuen euskararen erabilera?

Normalean euskaraz aritzen gara eskolatik kanpo.

Euskara sarritan erabiltzen dugu.
Euskara noizean behin baino ez dugu erabiltzen.
Batzuek nahiko erabiltzen dugu eta besteek ez.
…………………………………………..

Erantzuna labur komentatu:

…………………………………………………………………………………………………………………………………

………………………………………………………………………………….................................................................
................................................................................................................................................................................

2. Zein testuingurutan edota norekin erabiltzen duzue gehien euskara (etxean, lagunekin, lanean,…)?

Erantzuna labur komentatu:

…………………………………………………………………………………………………………………………………
…………………………………………………………………………………………………………………………………
………………………………………………………………………………….................................................................
................................................................................................................................................................................

3. Zein testuingurutan edota norekin erabiltzen duzue gutxien euskara (etxean, lagunekin, lanean,…)?

Erantzuna labur komentatu:

…………………………………………………………………………………………………………………………………
…………………………………………………………………………………………………………………………………
………………………………………………………………………………….................................................................
................................................................................................................................................................................

4. Interesgarri deritzozue eskolatik kanpo euskaraz jarduteari? Zergatik (eman argudio batzuk)?
…………………………………………………………………………………………………………………………………
…………………………………………………………………………………………………………………………………
………………………………………………………………………………….................................................................
................................................................................................................................................................................
................................................................................................................................................................................

5. Nolako aukerak ezagutzen dituzue zuen ingurunean euskara praktikatzeko?

…………………………………………………………………………………………………………………………………
…………………………………………………………………………………………………………………………………
………………………………………………………………………………….................................................................
................................................................................................................................................................................
................................................................................................................................................................................

6. Nolako zailtasunak aurkitzen dituzue zuen ingurunean euskara praktikatzeko?

…………………………………………………………………………………………………………………………………
…………………………………………………………………………………………………………………………………
………………………………………………………………………………….................................................................
................................................................................................................................................................................
................................................................................................................................................................................

5
PARAGRAFOAK PAUSUZ PAUSU ERAIKITZEN
Testu bat idazten dugunean baten bati, irakurleari, zerbait esan nahi diogu; mezu bat dugu berarentzat. Ondo
idazten badugu irakurleak mezua erraz jasoko du, argi, eroso, gustura agian; txarto idazten badugu, aldiz, arazoak
izango ditu: esan nahi duguna ez du ondo ulertuko, nahastu egingo da, 1. paragrafoa
irakurtzea ezeroso egingo zaio, inpresio okerra jasoko du,…
Nola izokinak ibaian gora, hala sumatu Ebatzi dut goiza baino ez dudala

Bada, testu egokiak idazteko badaude zaindu behar ditugun osagarri dut nik neure burua egurrezko kanoa hartan. emango herrian. Eta hala egin dut: zaldia, mandoa
eta mendirako behar dudan guztia erosi, eta, nire

garrantzitsu batzuk: paragrafoak. Paragrafoak testuaren atalak dira,

Badut patu bat, noski, beste edozein gizon-
emakumek bezalaxe, baina iruditzen zait nirea Haukin 50ekoa eskuetan, ilundu aurretik abiatu

lotuago dagoela arrain muker horiei, Uthako lur naiz mendietara. Aro berri bati ekin behar diot

begi-bistan erraz identifikatzen diren atalak (ondoko irudia ikusi). basatiak bezatu eta menperatu nahi dituzten lehenbailehen, astirik galdu gabe. Atzean oroipen
goxoak eta benetako amesgaiztoak lagako ditut,
etorkinei baino. Badago, dena den, kontu bat

Paragrafo bakoitzean adierazi nahi dugun ideia nagusi bati buruz hitz zeharo kezkatzen nauena: izokinen bidaiaren eskertu gabeko laztanak, iruzurrak, emakume
batzuen usain hordigarria, gizon askoren miseriak,
antzera, ba al da nirea itzulerarik gabekoa?

egingo dugu. Paragrafoan ideia hori argi azaltzen badugu, behar taberna zulo itogarriak..., hamaika gauza, jakina,
baina merezi du, bai horixe. Ahalik eta lasterren
Berandu, ordea, horretaz pentsatzeko.

beste daturekin, zuzen, nahasketarik gabe, irakurleak ez du arazorik Halako erabaki bat ez da goizetik gauera hartzen, galdu nahi dut begien bistatik gaizki deitutako
zibilizazioa. Ahalik eta lasterren aldendu behar
aspaldi hartua dut, berandu da atzera egiteko,

izango esan nahi dioguna ulertzeko. bada. Gainera, eguzkiaren ederrak eta goiz dut.

hotzaren ferekak aurrera egitera bakarrik

bultzatu naute. Hi ez haiz sekula ezeren beldur

Baina, nola lor dezakegu paragrafo egokiak idaztea? Horretan laguntzeko ibili, esaten diot neure buruari, ezinbesteko
adorea aurkitu nahian edo.

ondoko ariketa proposatzen dizugu. Bertan testu baten paragrafoak 29 30

osatuko ditugu, pausuz pausu, zure laguntzaz.

2. paragrafoa 3. paragrafoa

EGOERA:
Ikasle bati idazlana egiten lagunduko diogu. Ikasle hau Laura da, Ekuadorretik
Otxandiora etorritako neska. Laura Gasteizko AEKn ari da euskara ikasten, eta irakasleak
idazlan bat egiteko agindu dio. Izenburua: «Euskararen erabilera eskolatik kanpo».

1. URRATSA
Ikasleak lanean hasteko kontuan izan behar duena gogora ekarri du: Zer egin
nahi / behar dut? Lana planifikatzeko oso garrantzitsua da hau argi izatea, bestela ez
dugu jakingo zer eta nola idatzi. Horretarako galdera batzuk egin dizkio buruari, baita
erantzun ere:

ZER IDATZI BEHAR DUT? ZER KONTATU BEHAR DUT?

Irakasleak idazlan bat egiteko eskatu dit. «Euskararen erabilera eskolatik kanpo»
rizenburua izan behar du eta horri buruz idatzi behar dut: euskaltegitik kanpo euskara
erabiltzeko egiten dudanaz.

NORENTZAT IDAZTEN DUT? NORK IRAKURRIKO DU?

Irakasleak eskatu dit. Berak irakurriko du eta, agian, ikaskideren batek ere.

NOLA KONTATUKO DUT?

Idazlan arrunta egingo dut: gaiari buruzko nire esperientzia azaltzeko testu bat, eta testu argia eta txukuna idazten
saiatuko naiz.

2. URRATSA
Idazlana planifikatzen hasteko adierazi nahi dituen ideia nagusiak aukeratu ditu ikasleak: Zer esango dut
idazlan honetan? Horretarako gauza bi egin ditu: alde batetik, irakaslearen proposamenari erantzuteko kontatuko
duena erabaki du (“Zeri buruz hitz egingo dut?”); bestetik, idazlanean adierazi nahi dituen ideia nagusiak aukeratu
ditu ("Zeintzuk puntu, gai edo ideiak garatuko ditut?”).

ZERI BURUZ HITZ EGINGO DUT TESTUAN?

Nire inguruan euskara praktikatzeko aurkitzen ditudan aukerez eta oztopoez mintzatuko naiz.

HORRETAZ MINTZATZEKO ZEINTZUK IDEIA NAGUSI ADIERAZIKO DITUT (IDEIA BAKOITZA ADIERAZTEKO PARAGRAFO BAT IDATZIKO
DUT GERO):

- Hasteko burua aurkeztuko dut labur: nor naizen, nondik natorren,…

- Gero bizi naizen herriari buruz mintzatuko naiz: zein den, non dagoen,…
- Amaitzeko nire herrian euskaraz mintzatzeko ditudan oztopoak eta aukerak aipatuko ditut.

6
PARAGRAFOAK PAUSUZ PAUSU ERAIKITZEN. 1. ARIKETA.
3. URRATSA
Ideia nagusiak argi adierazteko eskaini beharko dituen informazioak aukeratu ditu: datuak, ideia osagarriak,
adibideak,… Lan hau ondo eginez gero, irakurleak adierazi nahi dizkiogun ideiak ulertzeko informazio nahikoa eta
egokia izango du; bestela nahas daiteke: informazio garrantzitsua falta badu, informazioa desordenaturik badago,
behar ez diren datuak badaude,…

Irakur ezazu Laurak egin duen eskema eta zure ustez egokia ez dena azpimarratu: sobera dauden datuak, zuzenak
ez direnak, leku okerrean daudenak,…

GARATU NAHI DUGUN IDEIA IDEIAK GARATZEKO INFORMAZIOAK

Hasteko burua aurkeztuko dut - Laura naiz, Ekuadorrekoa.

labur: nor naizen, nondik - Lan bila eta euskara ikastera etorri nintzen.
natorren,… - Lana Gasteizen topatu nuen.
- Gasteiz Arabako hiriburua da.
- Lan baldintzak oso txarrak aurkitu nituen.
- Euskaraz bizi nahi nuen eta Gasteiz ez zen
egokia.
- Herri euskaldun batean bizitzea erabaki nuen.
- Otxandiora etorri nintzen.

Gero bizi naizen herriari buruz - Otxandio Arabako herri txiki bat da.
mintzatuko naiz: zein den, non - Gasteiztik gertu dago.
dagoen,… - Biztanle gehienek Gasteiz inguruan egiten
dute lan.
- Jende gehienak badaki euskaraz hitz egiten.
- Aurten “mintzalagun” antolatu nahi dute ikasleek
euskara praktikatzeko.
- Kalean asko entzuten da.
- Euskara praktikatzeko leku ona zela pentsatu
nuen.

Amaitzeko nire herrian Alde onak:

euskaraz mintzatzeko ditudan - Euskara eskolak daude.
oztopoak eta aukerak aipatuko - Euskara talde bat dago eta ekintza kulturalak
ditut. antolatzen dituzte.
- Taberna eta denda gehienetan euskaraz hitz
egin dezakezu.
- Mendi artean dago eta lasai bizi daiteke bertan.

Alde txarrak:
- Euskalkiz egiten dute eta nahiko zaila da
ulertzea.
- Ikasten ari garenokin askotan erdaraz hitz
egiten dute.

7
PARAGRAFOAK PAUSUZ PAUSU ERAIKITZEN. 2. ARIKETA.
4. URRATSA
Aukeratutako ideiak adierazteko esaldiak sortu, antolatu eta elkarrekin lotu, hau da, paragrafoak idatzi.
Lauraren adibidean honela bidera daiteke paragrafo egokien eraiketa:

A. Laurak ideiak adierazteko esaldiak eraiki ditu. Adibidez:

IDEIAK ESALDIAK
Laura naiz, Ekuadorrekoa. Laura naiz, kanpotik etorri eta euskaraz bizi nahi duen
Lan bila eta euskara ikastera etorri nintzen. ikasle gaixo bat. Ekuadorrekoa naiz, baina duela 5 urte
bizi naiz hemen, Euskal Herrian.

B. Paragrafoen ideia nagusia argi uztea oso inportantea da. Horretarako teknika hau erabili du Laurak: paragrafo
bakoitzeko lehenengo esaldian ideia nagusia laburbildu du. Horrela esaldi horiek soilik irakurrita testuaren mezua
jasoko du irakurleak.

GARATU NAHI DUGUN IDEIA PARAGRAFOEN LEHENENGO ESALDIAK

Hasteko burua aurkeztuko dut labur: nor naizen, Laura naiz, kanpotik etorri eta euskaraz bizi nahi duen
nondik natorren,… ikasle gaixo bat.

Gero bizi naizen herriari buruz mintzatuko naiz: zein Otxandio herri polit bat eta euskalduna; nire helburuetarako
den, non dagoen,… leku egokia.

Amaitzeko nire herrian euskaraz mintzatzeko ditudan Baina, hemen ere, badaude euskara ikasten ari
oztopoak eta aukerak aipatuko ditut. garenontzat kontu onak eta ez horren onak.

C. Paragrafoak osatzeko esaldiak egoki lotu behar dira euren artean. Eta Laurak ez du oraindik lan hau egin.
Lagunduko diozu?

Testuan dauden hutsunean bete ondoko loturak erabiliz.

Laura naiz, kanpotik etorri eta euskaraz bizi nahi duen ikasle gaixo bat.
BESTETIK
Ekuadorrekoa naiz, baina duela 5 urte bizi naiz hemen, Euskal Herrian. Hona etortzean
ALDE BATETIK
helburu bi nituen: _____________, lana bilatu nahi nuen eta, _____________, euskara,
hemengo hizkuntza, ikasi nahi nuen. Lana berehala aurkitu nuen Gasteizen eta euskara
HORI DELA ETA
ikasten hasi nintzen bertan. _____________ ikastea ez zen nahiko niretzat; erabili ere BAINA
egin nahi nuen, euskaraz mintzatu nahi nuen. Eta, _____________, Gasteizen ez zen AZKENEAN
euskara askorik entzuten kalean. _____________herri euskaldun batean bizitzea erabaki ERE
nuen. Aukera batzuk aztertu nituen eta, _____________, Otxandiora etorri nintzen duela ZORITXARREZ
pare bat urte.

Otxandio herri polita da eta, _____________, euskalduna; nire helburuetarako

leku egokia, _____________. Bizkaian dago, _____________Gasteizetik oso gertu, BAINA
autoz hogei minutu baino ez. Eta, Gasteizen ez bezala, jende gehienak badaki euskaraz BERAZ
hitz egiten. Kalean, tabernetan, dendetan,… edonon entzun dezakezu jendea euskaraz HORREGATIK
mintzatzen. _____________euskara ikasteko eta praktikatzeko leku egokia izango zela GAINERA
pentsatu nuen eta hona etorri nintzen ilusioz beterik.

8
Baina, hemen ere, badaude euskara ikasten ari garenontzat kontu onak eta ez
horren onak. _____________, euskaldun kopurua dago: biztanle gehienak,
GAINERA
________________, euskaldunak dira eta taberna, denda eta leku gehienetan euskaraz
ESAN DUDAN BEZALA
hitz egin dezakezu. _____________, Euskara Talde bat dago eta ekintza kulturalak
antolatzen dituzte. Aurten, _____________, “mintzalagun” antolatu nahi dute ikasleok
ALDE BATETIK
euskara praktikatzeko; eta euskara eskolak ere badaude. Baina, ________________, GAINERA
arazok ere ez dira falta: hasteko euskalkiaren arazoa dugu; guk, ikasleok, batua ikasten ESATERAKO
dugu; bertokoek, _____________, hemengo euskalkia erabiltzen dute eta, askotan, ez ALDIZ
da batere erreza eurei ulertzea. _________________, ikasten ari garenokin erdaraz BESTE ALDETIK
mintzatzeko joera dute hemengo batzuek. Eta horrek ere ez du asko laguntzen. Aukerak
badaude, bai, baina zer hobetu ugari dugu guztion artean, euskara aurrera atera
nahi badugu.

D. Azkenean idazlanari amaiera emateko esaldi bat bilatu nahi izan du Laurak, lanari errematea emateko esaldia,
eta hau aukeratu du: “Aukerak badaude, bai, baina zer hobetu ugari dugu guztion artean, euskara aurrera
atera nahi badugu.”

Testu sinplea idatzi du Laurak. Ez du aparteko zailtasunik, ez ditu esaldi konplexuak idatzi. Baina idazlan txukuna
egin du, egokia eta argia. Ez da hain zaila, ezta?

9
INKESTAREN ONDORIOAK
Zure ikaskideen inkesten emaitzak eta taldeetan esandakoa entzun ondoren, idatz itzazu hemen atera dituzun
ondorioak. Horretarako hiru paragrafo idatzi beharko dituzu: lehenengoan taldekideek eskolatik kanpo egiten duzuen
euskararen erabilera laburbilduko duzu, bigarrenean zuen ingurunean euskara praktikatzeko arazoak azalduko
dituzu eta, hirugarrenean, ingurune horretan aurki daitezkeen euskara praktikatzeko aukeren berri emango duzu.

Horretarako prozedura hau proposatzen dizugu:

A. IDATZ ITZAZU HEMEN PUNTU BAKOITZARI BURUZ INTERESGARRI DERITZEZUN IDEIAK.

NOLAKO ARAZOAKDAUDE NOLAKO AUKERAK AURKI

NOLA ERABILTZEN DUGU
DITZAKEGU EUSKARA
N
GURE INGURUNEAN EUSKARA
EUSKARA ESKOLATIK KANPO? PRAKTIKATZEKO?
PRAKTIKATZEKO?

.............................................................. .............................................................. ..............................................................

B. AURREKO IDEIAK GOGOAN, GALDERA BAKOITZARI BURUZKO PARAGRAFO BAT IDATZI.

................................................................................................................................
........................................................................................................................................................

10
..............................................................................................................................

............................................................................................................................................

C. IDATZI DUZUNA ARRETAZ IRAKURRI ETA ARGI IKUSTEN EZ DUZUNA ZUZENDU.

11
PRAKTIKATU GUREKIN (A)
Irakur ezazu arretaz ondoko testua eta hutsuneak bete beheko lokailuak erabiliz.

PRAKTIKATU GUREKIN WEB-GUNEA. EZKERREKO ZUTABEA.

Euskaraz ondo mintzatu nahi badugu, ikastea oso garrantzitsua da, jakina.
Horretarako dugu euskaltegia. ______________, gehienetan, ariketak egitea ez da
nahikoa izaten eta, hizkuntza berria ondo ikasi nahi badugu, erabili ere egin behar
dugu, praktikatu behar dugu. ______________ ez dugu lortuko euskaldunekin erraz
komunikatzeko gaitasuna. ______________ askotan hau ez da izaten nahi bezain
erraza. Ikasle askok ez dauka bere ingurunean euskaraz norekin mintzatu.
______________, mintzapraktika egiteko aukerak sortzea oso beharrezkoa da
hainbat lekutan.

Horretarako sortu da “Praktikatu gurekin” ekimena: ikasleei euren ingurunean

euskara praktikatzeko aukera erakargarriak eskaintzeko. Eta eskaintza honen berri
http://praktikatu.blogspot.com/ web-gunean aurki dezakegu. Gune honek,
__________________, Euskal Herri osoan euskara praktikatzeko antolatzen diren
egitasmoak aurkezten dizkigu eta, ______________, egitasmo horiek antolatzen
dituzten taldeen blogetan sartzeko aukera eskaintzen digu. Ezagutu dezagun, bada,
web-gune honen atal nagusiak.

Ezkerreko zutabean praktika-aukerak eskaintzen dituzten taldeen blogak ditugu.

Goiko aldean, AEKren blogak agertzen dira; “beste bolg batzuk” atalean, ________,
beste erakundeen gune interesgarri batzuk aurkituko ditugu. ______________
Euskal Herriko herri guztietan ez dago, oraindik, honelako talderik. Baina,
______________, gune honetan eskaintza zabala aurki dezakegu. Ez dirudi zaila,
________________, aukera horiek guztien artean norberaren ingurunean euskara
praktikatzeko aukera interesgarriren bat aurkitzea.

Interesatzen zaigun bloga aukeratu

ondoren, bertan klikatuko dugu eta
egitasmoari eta antolatzaileei buruzko
denetariko informazioa aurkituko dugu,
___________, taldeari buruzko datuak
(helbidea, telefonoa,…), antolatzen diren
ekimenen berri, argazkiak, kronikak,…

LOKAILUAK:
BESTETIK
ADIBIDEZ
BERAZ
DENA DEN
BESTELA
BAINA
HORREGATK
ZORITXARREZ
ALDIZ
ALDE BATETIK
BAINA

12
PRAKTIKATU GUREKIN (B)
Irakur ezazu arretaz ondoko testua eta hutsuneak bete beheko lokailuak erabiliz.

PRAKTIKATU GUREKIN WEB-GUNEA.

ERDIKO ZUTABEA.
Euskaraz ondo mintzatu nahi badugu, ikastea oso
garrantzitsua da, jakina. Horretarako dugu euskaltegia.
_____________, gehienetan, ariketak egitea ez da nahikoa
izaten eta, hizkuntza berria ondo ikasi nahi badugu, erabili
ere egin behar dugu, praktikatu behar dugu. ____________
ez dugu lortuko euskaldunekin erraz komunikatzeko
gaitasuna. ______________ askotan hau ez da izaten nahi
bezain erraza. Ikasle askok ez dauka bere ingurunean
euskaraz norekin mintzatu. _____________, mintzapraktika
egiteko aukerak sortzea oso beharrezkoa da hainbat lekutan.

Horretarako sortu da “Praktikatu gurekin” ekimena:

ikasleei euren ingurunean euskara praktikatzeko aukera
erakargarriak eskaintzeko. Eta eskaintza honen berri
http://praktikatu.blogspot.com/ web-gunean aurki
dezakegu. Gune honek, __________________, Euskal
Herri osoan euskara praktikatzeko antolatzen diren
egitasmoak aurkezten dizkigu eta, _________________,
egitasmo horiek antolatzen dituzten taldeen blogetan
sartzeko aukera eskaintzen digu. Ezagutu dezagun, bada,
web-gune honen atal nagusiak.

Erdiko zutabean praktika jarduerei buruzko berri nagusiak

agertzen dira. Berri hauen protagonistak
denetariko erakundeak izan daitezke (AEK
bera, Udako Euskal Unibertsitatea,
EiTB,…). Atal honetan nahiko gai orokorrak
aurki ditzakegu, __________________,
AEKren udako liburu eta disko eskaintza,
UEUko ikastaroen eskaintza, praktika
bultzatzeko iragarkiak,… Orria zabaltzean
azkeneko berriak agertuko zaizkigu aurrez
aurre. Orriaren behealdean dagoen
“Home older post” gainean klikatuz gero,
_________________, berri guztiak irakurri
ahal izango ditugu. __________________
atal honetan bideo-pasarte batzuk ______
aurkitu ahal izango ditugu.

LOKAILUAK:
BESTETIK
ESATERAKO
GAINERA
BESTELA
BAINA
HORREGATK
ALDIZ
ERE
ALDE BATETIK
BAINA

13
PRAKTIKATU GUREKIN (C)
Irakur ezazu arretaz ondoko testua eta hutsuneak bete beheko lokailuak erabiliz.

PRAKTIKATU GUREKIN WEB-GUNEA. ESKUINEKO ZUTABEA.

Euskaraz ondo mintzatu nahi badugu, ikastea oso garrantzitsua da,
jakina. Horretarako dugu euskaltegia. ________________, gehienetan,
ariketak egitea ez da nahikoa izaten eta, hizkuntza berria ondo ikasi
nahi badugu, erabili ere egin behar dugu, praktikatu behar dugu.
______________ ez dugu lortuko euskaldunekin erraz komunikatzeko
gaitasuna. ____________ askotan hau ez da izaten nahi bezain erraza.
Ikasle askok ez dauka bere ingurunean euskaraz norekin mintzatu.
__________________, mintzapraktika egiteko aukerak sortzea oso
beharrezkoa da hainbat lekutan.

Horretarako sortu da “Praktikatu gurekin” ekimena: ikasleei euren

ingurunean euskara praktikatzeko aukera erakargarriak eskaintzeko.
Eta eskaintza honen berri http://praktikatu.blogspot.com/ web-gunean
aurki dezakegu. Gune honek, __________________, Euskal Herri osoan
euskara praktikatzeko antolatzen diren egitasmoak aurkezten dizkigu eta,
______________, egitasmo horiek antolatzen dituzten taldeen blogetan
sartzeko aukera eskaintzen digu. Ezagutu dezagun, bada, web-gune
honen atal nagusiak.

Eskumako zutabean hainbat atal aurki ditzakegu. Goialdeko laukian,

____________ , interesatzen zaiguna aurkitzeko bilatzailea dago.
______________ , gunearen antolatzaileekin harremanetan jartzeko
telefonoa ____________ eskaintzen da bertan. Beheko zutabean
AEKren blogetan zabaldu diren azken berrien laburpena aurkituko
dugu. Blog hauetan euskararen erabilera errazteko gero eta ekimen
gehiago eskaintzen dira. ____________ , zutabe honetako laburpenak
eten gabe eguneratu behar izaren dira.
Laburpenaren azpian berria noiz sartu
den azaltzen da (zenbat ordu, egun edo
aste lehenago sartu den).

LOKAILUAK:
BESTETIK
ESATERAKO
ERE
HORREGATIK
BESTELA
BAINA
HORREGATK
HORREZ GAIN
ALDE BATETIK
BAINA

14
ERABILTZEKO PLANA. IRAKASLEAREN ORRIA
“Praktikatu gurekin” web-gunea ezagutarazteaz gain, eskaintzen dizkigun aukerak aprobetxatzeko plan egitea da
ataza honen helburu garrantzitsuenetarikoa. Horretarako zera proposatzen dizugu: astean behin2 ikasle batek
“Praktikatu gurekin” web-gunea aztertuko du eskolatik kanpo, interesgarri izan daitekeen zerbait bilatuko du, eta
aurrez jarritako egun batean eskolara ekarriko du bilatutakoa.

PLANA HONELA BIDERA DEZAKEGU:

a Web-gunean aurkitutako kontu interesgarriak elkarri aurkezteko egunak finkatuko ditugu (astero egitea
erabakitzen badugu, esate baterako, ostiraleko azken eskola ordua aukera genezake).

b Egutegia prestatuko dugu, hau da, zein egunetan zein ikasleri egokituko zaion aurkezpena egitea erabakiko
dugu. Egutegia gelako horma baten itsas dezakegu.

DATA IKASLEA

c Ikasleei web-gunean informazioa bilatzeko eta interesgarri deritzotena kideei aurkezteko fitxa emango
diegu (13. or.)

2 Astean behin egitea gehiegi irudituz gero, bi astean behin egin daiteke, baina honek lana bazterrean geratzeko arriskua
ekar dezake.

15
ERABILTZEKO PLANA. IKASLEAREN ORRIA.

a Zabaldu http://praktikatu.blogspot.com/ gunea Interneten eta bila ezazu zeure ikaskideentzat interesgarria
izan daitekeen ekimen bat: ikastaro bat, irteera bat, kontzerturen bat,…

b Aukeratutako ekimena aurkezteko eskema prestatu:

EKIMENAREN INGURUKO DATU NAGUSIAK ZERRENDATU (ZER DEN, NORK ANTOLATZEN DUEN, NON, NOIZ,
NOLA,…):
...............................................................................................................................................................

PROPOSAMENAREN ALDEKO ARGUDIOAK ZERRENDATU:

c Proposamena idatzi:

..........................................................................................................................................................
....................................................................................................................................................................
......................................................................................................................................................................................

16
ZUZENKETA ORRIA

PARAGRAFOAK PAUSUZ PAUSU ERAIKITZEN.

1. ARIKETA.

1. Lehenengo atalean ideia bi sobera egon daitezke (“Gasteiz Arabako hiriburua da” eta “Lan baldintzak
oso txarrak aurkitu nituen”), ez dutelako idazlanerako informazio interesgarririk eskaintzen.
2. Bigarren atalean, hasteko, datu oker bat dago: Otxandio ez da Arabako herri bat, Bizkaikoa baizik,
herrialde bien arteko mugan bertan egon arren.
3. Atal honetan ere badago informazio esanguratsurik eskaintzen ez duen ideia bat “Biztanle gehienek
Gasteiz inguruan egiten dute lan” dioena, hain zuzen ere.
4. “Aurten mintzalagun antolatu nahi dute ikasleek euskara praktikatzeko” ideia interesgarria da
idazlanerako, baina egokiagoa da 3. paragraforako (herrian euskara praktikatzeko dauden oztopoak
eta aukerak) 2.erako baino (herriaren deskripzioa).
5. Azkenik, azken atalean ere badago idazlanerako interes handirik ez duen ideia: “Mendi artean dago
eta lasai bizi daiteke bertan”. Zein interesa dute, euskararen erabilerari buruz mintzatzeko, aurreko
datu horiek?

2. ARIKETA.

Laura naiz, kanpotik etorri eta euskaraz bizi nahi duen ikasle gaixo bat. Ekuadorrekoa naiz, baina
duela 5 urte bizi naiz hemen, Euskal Herrian. Hona etortzean helburu bi nituen: alde batetik, lana
bilatu nahi nuen eta, bestetik, euskara, hemengo hizkuntza, ikasi nahi nuen. Lana berehala aurkitu
nuen Gasteizen eta euskara ikasten hasi nintzen bertan. Baina ikastea ez zen nahiko niretzat; erabili
ere egin nahi nuen, euskaraz mintzatu nahi nuen. Eta, zoritxarrez, Gasteizen ez zen euskara askorik
entzuten kalean. Hori dela eta herri euskaldun batean bizitzea erabaki nuen. Aukera batzuk aztertu
nituen eta, azkenean, Otxandiora etorri nintzen duela pare bat urte.

Otxandio herri polita da eta, gainera, euskalduna; nire helburuetarako leku egokia, beraz. Bizkaian
dago, baina Gasteizetik oso gertu, autoz hogei minutu baino ez. Eta, Gasteizen ez bezala, jende
gehienak badaki euskaraz hitz egiten. Kalean, tabernetan, dendetan,… edonon entzun dezakezu jendea
euskaraz mintzatzen. Horregatik euskara ikasteko eta praktikatzeko leku egokia izango zela pentsatu
nuen eta hona etorri nintzen ilusioz beterik.

Baina, hemen ere, badaude euskara ikasten ari garenontzat kontu onak eta ez horren onak. Alde
batetik, euskaldun kopurua dago: biztanle gehienak, esan dudan bezala, euskaldunak dira eta taberna,
denda eta leku gehienetan euskaraz hitz egin dezakezu. Gainera, Euskara Talde bat dago eta ekintza
kulturalak antolatzen dituzte. Aurten, esaterako, “mintzalagun” antolatu nahi dute ikasleok euskara
praktikatzeko; eta euskara eskolak ere badaude. Baina, beste aldetik, arazok ere ez dira falta: hasteko
euskalkiaren arazoa dugu; guk, ikasleok, batua ikasten dugu; bertokoek, aldiz, hemengo euskalkia
erabiltzen dute eta, askotan, ez da batere erreza eurei ulertzea. Gainera, ikasten ari garenokin erda-
raz mintzatzeko joera dute hemengo batzuek. Eta horrek ere ez du asko laguntzen. Aukerak badaude,
bai, baina zer hobetu ugari dugu guztion artean, euskara aurrera atera nahi badugu.

17
ZUZENKETA ORRIA

PRAKTIKATU GUREKIN

Euskaraz ondo mintzatu nahi badugu, ikastea oso garrantzitsua da, jakina. Horretarako dugu euskaltegia.
Baina, gehienetan, ariketak egitea ez da nahikoa izaten eta, hizkuntza berria ondo ikasi nahi badugu,
erabili ere egin behar dugu, praktikatu behar dugu. Bestela ez dugu lortuko euskaldunekin erraz
komunikatzeko gaitasuna. Baina askotan hau ez da izaten nahi bezain erraza. Ikasle askok ez dauka
bere ingurunean euskaraz norekin mintzatu. Horregatik, mintzapraktika egiteko aukerak sortzea oso
beharrezkoa da hainbat lekutan.

Horretarako sortu da “Praktikatu gurekin” ekimena: ikasleei euren ingurunean euskara praktikatzeko
aukera erakargarriak eskaintzeko. Eta eskaintza honen berri http://praktikatu.blogspot.com/ web-
gunean aurki dezakegu. Gune honek, alde batetik, Euskal Herri osoan euskara praktikatzeko antolatzen
diren egitasmoak aurkezten dizkigu eta, bestetik, egitasmo horiek antolatzen dituzten taldeen blogetan
sartzeko aukera eskaintzen digu. Ezagutu dezagun, bada, web-gune honen atal nagusiak.

Ezkerreko zutabean praktika-aukerak eskaintzen dituzten taldeen blogak ditugu. Goiko aldean,
AEKren blogak agertzen dira; “beste bolg batzuk” atalean, aldiz, beste erakundeen gune interesgarri
batzuk aurkituko ditugu. Zoritxarrez Euskal Herriko herri guztietan ez dago, oraindik, honelako talderik.
Baina, dena den, gune honetan eskaintza zabala aurki dezakegu. Ez dirudi zaila, beraz, aukera
horiek guztien artean norberaren ingurunean euskara praktikatzeko aukera interesgarriren bat aurkitzea.

Interesatzen zaigun bloga aukeratu ondoren, bertan klikatuko dugu eta egitasmoari eta antolatzaileei
buruzko denetariko informazioa aurkituko dugu, adibidez, taldeari buruzko datuak (helbidea, telefo-
noa,…), antolatzen diren ekimenen berri, argazkiak, kronikak,…

Erdiko zutabean praktika jarduerei buruzko berri nagusiak agertzen dira. Berri hauen protagonistak
denetariko erakundeak izan daitezke (AEK bera, Udako Euskal Unibertsitatea, EiTB,…). Atal honetan
nahiko gai orokorrak aurki ditzakegu, esaterako, AEKren udako liburu eta disko eskaintza, UEUko
ikastaroen eskaintza, praktika bultzatzeko iragarkiak,… Orria zabaltzean azkeneko berriak agertuko
zaizkigu aurrez aurre. Orriaren behealdean dagoen “Home older post” gainean klikatuz gero, aldiz,
berri guztiak irakurri ahal izango ditugu. Gainera atal honetan bideo-pasarte batzuk ere aurkitu ahal
izango ditugu.

Eskumako zutabean hainbat atal aurki ditzakegu. Goialdeko laukian, esaterako, interesatzen zaiguna
aurkitzeko bilatzailea dago. Horrez gain, gunearen antolatzaileekin harremanetan jartzeko telefonoa
ere eskaintzen da bertan. Beheko zutabean AEKren blogetan zabaldu diren azken berrien laburpena
aurkituko dugu. Blog hauetan euskararen erabilera errazteko gero eta ekimen gehiago eskaintzen
dira. Horregatik, zutabe honetako laburpenak eten gabe eguneratu behar izaren dira. Laburpenaren
azpian berria noiz sartu den azaltzen da (zenbat ordu, egun edo aste lehenago sartu den).

18

También podría gustarte