Está en la página 1de 2
HITZARMENAREN NEGOZIAZIOA Ohar honen bidez, ELAren atal sindikala osatzen dugunok hitzarmen ‐ negoziazioaren

HITZARMENAREN NEGOZIAZIOA

Ohar honen bidez, ELAren atal sindikala osatzen dugunok hitzarmennegoziazioaren egoera gaur egun zein den azaldu nahi dugu.

BIMeko batzordeek enpresari hitzarmenplataforma entregatu ondoren, enpresak edukiei dagokienez nahikoa ez den eskaintza eman zigun (orain arte entregatutako eskaintza bakarra). Gainera, indarrean dagoen ituna mantentzen du aipatutako eskaintzak enpresako hitzarmen blindatua eman beharrean.

Enpresak egindako eskaintzaren aurrean, hausnarketa egin ostean, sindikatu batzuek proposamenak egin genituen. ELAko kideok bat gentozen proposamen horietan egindako hausnarketa nagusietan, baina badago BIMeko gainerako batzordeekin bat egitea eragozten digun xehetasun garrantzitsu bat ere:

ELAko kideok argi dugu ez dugula negoziatuko edo sinatuko enpresako hitzarmen blindatua ez den beste akordiorik.

Horrekin lotuta, aurretik ituna edo hitzarmena zehaztu gabe negoziazioan sartzea (edo eskaintza berriak egiteko eskatzea, beste nolabait esanda) negoziazio prozesuan sartzea dela uste dugu. Prozesu horretan, itunetik hitzarmenerako aldaketak, BIMeko batzordearen gehiengoaren arabera, ez du lehentasunik eta puntu osagarri bat baino ez da. Testuinguru horren arabera, etorkizunean, negoziazioko amaiera lortuko genuke eta negoziazioa ixtea lortuz gero, guztion ahaleginarekin eduki hobeak edo okerragoak dituen enpresako ituna sinatuko genuke BIMek zein enpresak egindako baieztapenak ikusita.

Ez da gure helburua aplikazioko gutxieneko berme juridiko batzuk biltzen ez dituen amaierako emaitza izango duen borrokara langileak bultzatzea. Eta ELAko atal sindikala osatzen dugunok ezin dugu hori onartu.

Ezin dugu ahaztu Gipuzkoako enpresa ugarik, itunaren babesean, Adegi patronalaren (CAF bertako kide da) gutuna jaso dutela. Bertan, itun horietan sinatutako eskubideak enpresaburuek aldebakarrez nola alda ditzaketen azaltzen da. Eta zer gertatuko da gutun hori CAFera iristen bada edo dagoeneko haien esku badago erabiltzen hasteko unearen zain?

Horregatik, hasiera hasieratik azpimarratu nahi dugu enpresa hitzarmena lortu nahi dugula. Horren arabera, egonkortasuna eta etorkizuna emango lizkigukeen lanbaldintzak eskuratu ahal izango genituzke edo, beste nolabait esanda, blindatuta dagoen eta edukiak jasotzen dituen enpresa hitzarmena litzateke.

Horregatik, ELAren ustez, blindatutako enpresa hitzarmena lortzea CAFeko langileekiko betebeharra eta erantzukizuna da. Blindajea deitzen diogu adostutako edukiak aldatzeko enpresak (enpresaburuak hartutako aldebakarreko erabakiaren bidez) izango lukeen ezintasunari; horren arabera, aldaketa posibleak Batzordeak adostutako akordioaren bidez egin beharko lirateke. Eta horixe da ELAk nahi duena: CAFeko etorkizuneko hitzarmenean adostutakoa beteko dela bermatzea. Izan ere, itunaren kasuan, hori ezin daiteke bermatu enpresaburuak aldebakarrez hartutako erabakiarekin, edukiak aldatzeko aukera baitu, akordio beharrik izan gabe.

Amaitzeko, egunotan batasunaren, erantzukizunaren eta abarren aldeko eskariak dituzten oharrak idatzi dituzte. ELAko kideok kontuan ditugun hitzak dira, baina gauza bat zehaztu nahi dugu: batasunaren mesedetan ezin ditugu onartu CAFeko langile guztien interesen aurkakoak diren planteamenduak.

ELA negoziazioan dago eta egongo da CAFeko langileei batzarrean aurkeztutako enpresa hitzarmenaren aldeko plataforma defendatzeko.

Beasainen, 2014ko otsailaren 4a