Está en la página 1de 1

EUSKAL SINDIKATUA

BENETAN NAHI AL DUTE CAF-en

HITZARMENA?

Asteazkenean, hilaren 22an, egindako BIMeko bileraren ondoren, ELAren sekzio sindikala osatzen

dugunok honako haujakinarazi nahi dugu:

Argi utzi nahi dugu Batzordean itundutako testuarekiko gure desadostasuna ez dagoela

bertako edukiekin lotuta, horiekin ados egon baikaitezke, horiek egiteko erabili nahi duten

moduarekin baizik.

ELAn argi dugu negoziazio honen emaitzak enpresako hitzarmen blindatua izan beharko

lukeela, eta ez ¡tuna. Ez dugu usté LABek, CCOOk eta UGTk osatzen duten gehiengo sindikala

horren alde dagoenik. Eta zergatik diogu hori? BIMen barman, sindikatu horiek eman dute horren

inguruko iritzia eta "etorkizuneko akordioa hitzarmena izateak ez duela lehentasunik" esan

dute. Beste nolabait esanda, enpresarekin akordioa adostuz gero, hori enpresa-itunaren bidez

berrets daiteke.

Behin eta berriro esan izan dugun moduan, ELAko atal sindikala osatzen dugunon ustez,

enpresa guztiek dute plana lan-erreformak eskuragarri jarri dizkieten tresnak aprobetxatzeko eta

CAFeko egoera ez da bestelakoa ¡zango. Lan-erreforma gure enpresan ez sartzea benetan nahi

badugu, ezin ditugu enpresaren esku utzi ¡tunaren moduko tresnak; izan ere, ¡tunean jasotako

akordioak aldebakarrez ez betetzeko aukera ematen diete enpresari.

Beste nolabait esanda, ituna sinatzeak (horixe da enpresak nahi dueña) ez ditu inola ere

bermatzen langileon eskubide hauek: 35 orduko lan-astea, soldata edo ¡tun horretan jasotako beste

edozein eduki, enpresari komitearen oharrak ongi dioen bezala ez badio dirurik kostatzen, zergaitik

ez digu hitzarmen bat proposatzen?

Egoera ikusita, ELAk dokumentua entregatu zien gainerako sindikatuei (hon¡ atxikita dago).

Horren arabera, gure etorkizuneko akordioaren edukiak negoziatzeko edozein mugimendu eduki

horiek enpresa-hitzarmenean jasotzearen mende egon beharko luke eta hori onartutakoan hasi

beharko genuke negoziazioa.

ELAk egindako planteamenduaren aurrean, BIMeko gehiengoak (LAB- CCOO-UGT), ESK-k izan ezik (geroago emango du iritzia), ez du onartu ELAk egindako proposamena; hau da, enpresak enpresa-hitzarmena negoziatzeko prest dagoela jakinarazi arte negoziazioari ez ekitea.

Gustatuko litzaiguke jakitea komitearen gehiengoak (LAB-CCOO-UGT) enpresak gustoko dituen akordioak firmatuz, CAFeko langileak hórrela defendatuko ote dituen lan erreformaren

aurrean.

Sortutako egoera déla eta, ELAko kideon ustez, beharrezkoa da etorkizunean hartu beharreko erabakien inguruko hausnarketa egitea. Horrekin lotuta, zehaztu beharrekoa da ELAk ez duela sinatu edo negoziatuko CAFeko langile guztien lan-baldintzak bermatuko ez dituen

inolako akordiorik.

Beasainen, 2014-01-24