Está en la página 1de 6

Felix Arbulu Bilbao (segida-13)

1. Badok hamahiru Bai badok (eta badon) hamahiru. Eta hamahirugarren lantxo honekin bukaerarantz beste urrats bat eman nahi nuke ezagutu ez nuen osaba baina berari buruz hainbeste entzun ditudanak kontuan hartuz. Felix-en hileta dela eta, gure familiakoek asko sufritu zuten 1936tik aurrera, gehiegi. Ezin da ahantzi gerla hura ez zela inongo gerla zibil, erabat ez-zibila baizik: espainiar erregimen legal baten aurka altxatu zirenak era ilegal eta ez-legitimo batez aritu ziren. Argi gera bedi hori, behin betiko. Argi ere gudari haiek ez zutela espainiar erregimen legal hura defendatu nahi, independentzia zuten helburu.

1936ko irailaren 25ean Felix-ekin batera beste gudari batzuek Ziardamendin galdu zuten bizitza. Badakigu. Badakigu ere, hildako batzuen eskeletoak errekuperatu direla, eta beste batzuen eskeletoak oraindik ere Ziardamendin bertan daudela, agian betiko 2. Aranzadiko txostena Aranzadik 2013 arazoaren 13an egindako txostena ( Informe de exhumacin y anlisis de los restos humanos recuperados en una fosa comn en Ziardamendi (Elgoibar) jaso berri dut, non hauxe esaten baita: Momentuz, hau da dugun informazioa eta jakinarazten dizugu ikerketan zeha r ager daitezkeen datu guztien berri emango dizugula. (Txostena Jaurlaritzako Departamentu arteko Komisiora bidaltzen da) 3. Txostenean, Felix-i dagozkion zenbait xehetasun 5. orrialdean, Miembros del Ejercito Vasco Muertos en Ziardamendi (Elgoibar, 25 Sep. 1936) izeneko atalean hauxe azaltzen da: Nombre Arbulu Bilbao Felix Gure oharra: Felix 1911.01.30ean jaio zen. Hortaz, hil zutenean 25 urte zituen. (Ikus http://www.scribd.com/doc/65376359/Felix-Arbulu-Bilbao) 7 orrialdean, Felix-en Ficha del Parte de Fallecimiento delakoan hauxe irakur daiteke: .. y que a su cadver se di sepultura en el depsito del termino municipal de Santurce (Archivo Histrico Provincial de Vizcaya) Informazio hau jadanik ukitu dugu: ikus http://www.scribd.com/doc/98155556/FelixArbulu-Bilbao-segida-6 Aipatutako link horretan esaten den moduan: Gure familia osoan, hasi Felix-en gurasoengandik eta bukatu oraindik bizirik dagoen gure amarengana, inork ez du inoiz jakin ezer ehorzketa horretaz. Ezta Naturaleza Domicilio Profesin Estado Edad Fecha Santurtzi Santurtzi Albail Casado 24 25/09/1936

Felix-ekin Ziardamendin borroka egin zuten Balpardako lau gudarik ere. Gure aitak ere inoiz ez zuen entzun horrelako berririk. Beste aldetik, gure amaren arabera, Felix-en aitak, Guillermo Arbuluk, eta Felixen arreba nagusiak, Trinidad-ek, hamaika ahalegin egin zuten hala Santurtzin nola Bilbon, PNV-koengana behin eta berriz galdezka joanez. Ez zuten inoiz horrelako berrik jaso. (Gure aitona norbait zen Santurtzin, eta hala ere, eginahalak eginahal eta, axolagabekeria dela kausa, Santurtziko PNV-ko baten batekin haserreak haserre, ez zuen semearen gorpurik berreskuratu. Jakin zuen bakarra zen San Migel-en hil zutela eta han, nonbait, geratu zela gorpua.) () Felix-en afera hori oso argi dago. Aurreko atalean [linkean] aipatu den bezala, igaro da habr de recibir sepultura en el cementerio delakotik se dio sepultura delakora. Jauzi horrek ez dauka inongo funtsik, asmakeria hutsean oinarritzen baita. Aranzadikoek gure amari egindako elkarrizketa: Aranzadik badauka gure amari egindako elkarrizketa luzea, non argi eta garbi azaltzen baitu sasi-afera hori. (Hona hemen elkarrizketa horren laburpen txikia: http://vimeo.com/76502444) 42 orrialdean, honela irakurtzen da: En fecha 18-01-2013 se toman muestras de dientes para estudio de ADN que se envan al laboratorio de Gentica de la Universidad del Pas Vasco (UPV-EHU). 4. Pagotxa berria etxean Link honetan (http://www.scribd.com/doc/174884909/Felix-Arbulu-Bilbao-Segida-12I esaten den bezala, 2013ko irailean 25an berriz Ziardamendira joan nintzen eta bi pagotxo berri hartu. Etxean daude. Bai, Ziardamendira itzuli nintzen, bakarrik bertan ondoko olerkia irakurri nuen: Mendigoxaliarena Mendi eze, ikurrin eder, azke nai zattut axian. Amar gasteren lerdena makilla luzez bidian!

Mendi-bitxidor berdiok, arin or duaz kantari: Dana emon biar yako matte dan azkatasunari. Eta ixil dago arratsa Euzkadi'ko lur-ganian. Amar gasteren lerdena makilla luzez bidian! Gastedi orren didarra bai-dala didar zolija! Aberri baten samiez urduri dabil errija. Azkatasun-goxalderuntz sugarra dira basuak. Sugarra basuak eta zidar argija itxasuak. Or duan ozte-aldrea aberri-minez kantari: Dana emon biar yako matte dan azkatasunari. Gaste orreik goruntz duaz abesti eta ikurriez. Lauan bao tiro otsak: bedartza dager odolez. Ikaraz duaz usuak, mendija dago ixillean, Amar gasteren lerdena bixitza-barik lurrean! Eta illuntziko bakian norbattek darrai kantari: Dana emon biar yako matte dan azkatasunari. (Lauaxeta, 1931) (http://www.youtube.com/watch?v=-aSgjd6U-VA) 5. Loturak edo linkak Bidea aspalditik hasi zen, Balpardan bertan

Han jaso nituen osabaren lehen berriak, gure baserrian, etxean, isilean,erdi ezkutuan Hona hemen Balpardari buruzko zenbait ideia: http://www.scribd.com/doc/98730239/Balparda-bihotzean

Eta hemen Felix Arbulu Bilbao-ri buruz dakiguna: http://www.scribd.com/doc/65376359/Felix-Arbulu-Bilbao http://www.scribd.com/doc/68985124/Felix-Arbulu-Bilbao-segida-1 http://www.scribd.com/doc/96794229/Felix-Arbulu-Bilbao-segida-2 http://www.scribd.com/doc/97127785/Felix-Arbulu-Bilbao-segida-3 http://www.scribd.com/doc/97352543/Felix-Arbulu-Bilbao-segida-4

(Prentsa artikulua: http://www.scribd.com/doc/97766086/Felix-Arbulu-BilbaoZiardamendiko-kronika-laburra) http://www.scribd.com/doc/97930174/Felix-Arbulu-Bilbao-segida-5 http://www.scribd.com/doc/98155556/Felix-Arbulu-Bilbao-segida-6 http://www.scribd.com/doc/98536663/Felix-Arbulu-Bilbao-segida-7 http://www.scribd.com/doc/98759329/Felix-Arbulu-Bilbao-segida-8 http://www.scribd.com/doc/99972943/Felix-Arbulu-Bilbao-segida-9 http://www.scribd.com/doc/102601342/Felix-Arbulu-Bilbao-segida-10 http://www.scribd.com/doc/111240213/Felix-Arbulu-Bilbao-segida-11 http://www.scribd.com/doc/174884909/Felix-Arbulu-Bilbao-Segida-12

6. Eskerrak Eskerrik beroenak ondokoei: a) Agote familiari, Bitorio-ri eta bereziki Jose Inazio zenari b) Elgoibarko Felix Etxeberria-ri, bera izan da aspalditik Elgoibarren gai horren inguruan mugitzen hasi zena c) Etxebarriko Ahaztuen Oroimena elkarteari, bereziki Patxi eta Alberto-ri d) Elgoibar 1936 elkarteari, bereziki Hodei eta Iaki-ri e) Jokin-i f) Eztizen eta Iaki-ri g) Ziardamendin aritu ziren Aranzadi taldekoei, bereziki Francisco Etxeberria medikuari h) Afera honetan laguntza ederra eman diguten guztiei Ad Majorem Vasconum Libertatem joseba felix tobar-arbulu (donejurgi) (Segituko du)

Santurtzin, 2013.12.20

También podría gustarte