Está en la página 1de 8

La Muela (1.

050 m)
Izki Mendilerroa Sierra de Izki (8,8 km)
2013 10 - 27
Datorren igandean, urriak 27a, egingo dugun txangoak Izki Berezko Parkea du jomuga. Duela urte batzuek alderdi horretan egon ginen, Justi Deuna eta Kristobal Deuna tontorretan, Apellaiz herritik abiatuta; eta iaz Soila gailurrera igo ginen Korres herri txikitik. Soilarekin batera Izkien hortzak deitzen den hirukotea osatzeko bi mendi falta zaizkigu, Hagina eta Santua tontorrak hain zuzen. Baina guk alde batera utziko dugu Santua mendia, Hagina eta Santua mendien arteko lotura ez baita batere erraza, alde batetik, eta denboraz nahiko justu ibiliko garelako, beste batetik. Dena dela, bietatik politenera joango gara, Hagina mendira. Gure mendi txangoaren hasierara joateko A64 autobidea eta gero N-622 errepidea hartuko dugu Gasteizeko sarrerara iristeko. Saihesbidetik gure eskuin aldera irtengo gara Arkaute aldera eta beranduago Lizarrarako A-132 errepidetik jarraituko dugu. Maeztura iristean A-4124 errepidean sartuko gara eskuin aldera, Korres edo Correbusto deituriko herri txiki batera heltzeko. Han emango diogu hasiera goizeko gure ibilaldiari. Autobusez 110 km egingo ditugu, horretarako ordubete eta erdia erabiliz. La excursin del prximo domingo 27 de octubre tiene como objetivo el Parque Natural del Izki. Hace unos aos estuvimos all en la zona de San Justi y San Cristbal, arrancando desde el pueblo de Apellaniz y el ao pasado subimos al Soila desde el pequeo pueblo de Korres. Nos faltan dos ms, La Muela y el Santo, que con el Soila constituyen los llamados dientes del Izki. Pero nosotros vamos a dejar de lado El Santo, porque la comunicacin entre La Muela y El Santo no es sencilla y el tiempo de que dispondremos no ser demasiado. En todo caso, iremos al ms bonito de los dos, La Muela. Para llegar al inicio de la travesa tomaremos la autopista A64 primero y autova despus N-622 para llegar a la entrada a Vitoria- Gasteiz. Desde la circunvalacin saldremos a nuestra derecha hacia San Sebastin, para coger otra autova de la que saldremos a Arkaute, para ms adelante tomar la carretera hacia Lizarra-Estella (A-132). Al llegar a Maeztu tomaremos la carretea A-4124 en direccin a Corres o Correbusto, desde donde iniciaremos nuestro paseo maanero. En total 110 km recorridos en 1 h. 30 min.

Korreseko

plazan

dagoen

kotxeen Salimos de la plaza de Korres en donde

aparkaleku batetik aterako gara, hegoaldera, herrian sartuz eta alde batetik bestera herria zeharkatuz. Herritik behera doan bide batetik jarraituko gara eliza gure ezkerrean utziz. Handik gutxira ondo seinaleztatuta dagoen bidegurutze batera helduko gara. Gure ezkerrean Buxanda Xenda dago. Bertan irakurri daitekeenez, hemendik Aranbaltza urtegira km 1 dago eta Buxanda herrixkara 3,5 km. Eta gure eskuinean Durruma Xenda izango dugu. Guk lehena hartuko dugu igoerarako eta bigarrenetik itzuliko gara gero jaitsieran. Bide beretik igo eta jaisteko aukera ere badago, baina nahiz eta Aranbaltza urtegitik gora, Herriberri izeneko atakara joateko zailtasun txiki bat egon, oso bide polita da eta horrek bultzatu gaitu Buxanda Xendatik abiatzera.

hay un aparcamiento de coches y el Centro de Interpretacin del Izki, entramos en el pueblo tomando direccin Sur y lo atravesamos hasta salir de l por una pendiente que baja dejando a la izquierda la Iglesia Poco despus llegaremos a un cruce sealizado. A nuestra izquierda est la Senda de Bujanda (que indica 1 km hasta la presa de Aranbaltza y 3,5 km hasta el pueblo de Bujanda) y a nuestra derecha la Senda a San Romn. Nosotros en principio tomaremos la primera de ellas y volveremos a este punto por la segunda. Pero tambin cabe la posibilidad de ir y volver por la Senda a San Romn. El camino escogido tiene una pequea dificultad que es el inicio de la ascensin desde la Presa de Aranbaltza al Collado o Portillo de Villanueva, pero merece la pena por su belleza.

Beraz, Buxanda xendatik joango gara aurrera, oso egoera onean dagoen pista batetik, bide lauan, Aranbaltza urtegia gure eskuinean ikusi arte. Talai batek urtegi aldera jaisteko adierazten digu. 50 metro inguru jaitsi behar da. Zorua bustita egonez gero, jaitsiera ez da erraza izango. Izki ibaia alde batetik bestera zeharkatuko dugu eta beste aldean oso argi ez dagoen bide batetik hasiko gatzaizkio igoerari ekiten. Igoera malkartsua baina laburra da, zoruan harri solteak izango ditugu eta maldak ez dira errazak.

Tomamos, por tanto, la Senda de Bujanda, en muy buenas condiciones, que nos lleva, casi sin subir, hasta un punto sealizado en donde tenemos que descender unos 50 metros a la presa de Aranbaltza. La bajada ser algo complicada si est el suelo mojado. Atravesaremos por la presa el ro Izki hasta el otro lado, en donde aparecer un camino no muy definido hacia la derecha. Aqu iniciamos una subida bastante fuerte pero corta, con pendientes elevadas y sobre canto rodado.

Urtegia - Presa

Urtegia - Presa

Ikuspegiak - Vistas

Bidea - Camino

Baina zati txiki hori igaro ondoren, basoen artean aurrera eramango gaituen bide polita aurkituko dugu, maldak errazak dira eta, nahiz eta toki gehienetatik ikuspegi zabalik ez izan, zuhaitzen arteko ibilaldia bera polita da.

Una vez que se pasa este pequeo tramo, enlazaremos con un camino muy bonito entre bosques, en donde la pendiente disminuye y, aunque en muchas zonas no tendremos vistas, el propio paseo entre rboles es muy bonito.

Honela berriro ere Durruma xenda eta gure bidea elkartu egiten dira Herriberri izeneko atakan. Gure ezkerrera joko dugu, xenda ireki eta ibiltzeko eroso batetik gora.

As llegaremos a un cruce en donde enlazaremos con la Senda a San Romn en el Portillo de Villanueva. Tomaremos hacia nuestra izquierda en una senda despejada y de fcil trnsito.

Handik gutxira seinalea argia duen beste bidegurutze batera helduko gara. Hiru helburu ageri dira: bat, gu gatozen kontrako noranzkoan, Korres (2,8 km.) aldera doa (gero hemendik jaitsiko gara herrixkara); bigarrenak aurrera adierazten du, La Casilla Ataka (0,7 km.) aldera; eta hirugarrena Santua gailurrera igotzeko eta gero La Casilla atakara joateko bidea da. Guk bigarren aukeratik jarraituko dugu, La Casilla mendi-lepora aldera, eta 10 minutu igarota atakara helduko gara. Atakatik besteak beste Buxanda eta Durruma herrixkak bere baitan dituen harana ikusiko dugu. Han, gure aurrean, Kantabria mendilerroa ikusiko dugu, ezkerrean Hagina tontorra eta haratago Soila tontorra, eta eskuinean, ezkutuan, Roman Donearen baseliza eta Santua tontorra. Orografia zaila delako eta denboraz gaizki ibiliko garelako, esan bezala ez gara Santua mendira igoko. Eguraldi ona topatzen badugu, puntu honetatik ikuspegiak oso politak dira.

Al de poco llegaremos a otro cruce sealizado. Nos indica tres puntos: uno es el camino hacia Korres (2,8 km.), por donde bajaremos posteriormente; otro es la continuacin de nuestro camino hacia el Portillo La Casilla (0,7 km) y el tercero es el que nos llevara a la cima de El Santo y posteriormente tambin al Portillo La Casilla (2,3km). Como queda dicho, seguiremos adelante hacia el Portillo de La Casilla al que llegaremos en unos 10 minutos. Desde el Portillo veremos el valle en donde se encuentra Bujanda y San Romn de Kanpezu entre otros enclaves. Al fondo la Sierra de Cantabria, a la izquierda la cima de La Muela y ms a la izquierda el Soila y a la derecha, escondida, la ermita de San Romn y la cima de El Santo, a los que no ascenderemos por las dificultades orogrficas y el tiempo. Con buen tiempo las vistas son excelentes.

Mendi-lepoa - Collado

Haginarako igoera Subida a La Muela

Mendi-lepo honetatik ezkerrera joango Seguiremos, pues, a nuestra izquierda

gara, beraz, Hagina tontor aldera, igoera zuzenean eginez edo batzuetan hain argi ageri ez den bide batetik, luzeago baina errazagoa, ekialdera hasieran, gero mendebaldera aldatuz.

hacia La Muela, bien atacando esa subida directamente o bien siguiendo un camino, a veces no muy claro, que nos lleva bastante al Este para luego girar 180 hacia el Oeste y llegar a la cumbre.

Egin beharreko argazkiak egin ondoren eta berriro harana eta Soila mendiaren ingurua bistaratu eta gero, La Casilla mendi-leporako bideari ekingo diogu. Eguraldia lehorra bada eta haize gehiegi ez badago, atakan hartuko dugu hamaiketakoa.

Despus de las fotos de rigor y la contemplacin del valle y de la zona del Soila, retomaremos el camino para bajar al Portillo La Casilla. Si el tiempo es seco y no hay demasiado viento, nuestro hamaiketako lo haremos en ese collado.

Eta gosea kenduta, jaisten hasiko gara, lehendabizi Herriberri atakatik igo izan garen bidetik beretik, igoeran Aranbaltza urtegitik egin dugun bidea eskuinean utziko dugu eta elkarzutean aurkituko dugun xenda bateraino iritsiko gara. Seinaleari jarraituz ezkerrera joango gara, jaitsiz. Bideak bihurgune handia egiten du, lehendabizi mendebaldera eta gero ekialderantz, bidea zabala eta erosoa izanik. Hala beste bide zabal batera helduko gara. Seinaleak adierazi digunez, Durruma xendatik ibili gara eta La Casilla mendi-lepotik 2,6 km. ibili dugu. Gainera hortik Korres herriraino 0,9 km izango dugu oraindik Durruma

Y despus del mismo bajaremos, inicialmente por el mismo camino de subida hasta el Portillo de Villanueva y el cruce con la subida desde la presa, hasta llegar perpendicularmente a otra senda en donde hay otra nueva sealizacin. Tomaremos hacia la izquierda, en bajada hacia nuestro destino. El camino da una amplia vuelta hacia el Oeste primero para ir rolando hacia el Este y bajar a una pista amplia en donde otra sealizacin nos indica que venimos por la Senda de San Romn y que hemos recorrido una distancia de 2,6 km. desde el Portillo La Casilla y nos marca a la derecha el camino hacia Korres (0,9 km.)

xenda edo bidetik. Bidegurutze horretan eskuin aldera joango gara eta beste bidegurutze batean oso ondo hornituta dagoen atseden-gune batera iritsiko gara. Berriro eskumara joko dugu txangoaren hasieran ikusi dugun lehen bidegurutzera igotzeko (Durruma eta Buxanda xendak elkartzen diren tokiraino, alegia). Hortik pixka bat bide asfaltatu batetik Korres herrian sartuko gara eta gure ibilaldia amaituko dugu, denera 8,8 km 3 ordu eta 12 minututan eginda.

por la Senda o Camino a Durruma. Tomaremos a la derecha para llegar pronto a una zona de esparcimiento bien equipada, situada en otro cruce en donde iremos a la derecha para subir al cruce que hemos visto al inicio de nuestra caminata, en donde se juntan la Senda de San Romn y la Senda de Bujanda. De ah subiendo un poco ms por camino asfaltado entraremos en Korres y terminaremos nuestro periplo, una vez recorridos 8,8 km en 3 horas y 12 minutos.

Izki Haranari buruz Izki haran garaiak 700 eta 800 metro bitarteko tontorrak ditu eta Arabako ekialdean dago, iparraldean Gasteizko mendiak eta hegoaldean Kantabria mendilerroa dituelarik. Izki Berezko Parkea izendatu zen 1998an. Bere 9.143 hektareetan paisaia ezberdin ugari ageri dira eta Euskadiko Autonomi Erkidegoan handitasunez hirugarrena da. Lurralderik zati gehiena Izki ibaiaren arroan dago kokatuta. Unitate geomorfologiako zehatza da, bere material litologiakoek (areak eta harearriak batez ere) eta bere erliebeak (ibarrak eta muino txikiak tartekatzen dira, karezko mendien artean kubeta zabala osatuz) adierazten dutenez. Behiek, behorrek eta ardiek bazkatzen duten goiko tokietako larreak gizakien presentziaren lekukoak dira. Haran eta mendi hauen historiek Kultur ondare zabala osatu dute: hartzuloak, baselizak, herri gotortuak, tumuluak, kareharrobiak, gazteluak, hondar arkeologikoak, eta guztietatik garrantzizkoena den Korres Erdi-aroko herria, parkearen barruan biztanlerik duen herrixka bakarra. Erliebea biguna eta zoruak hareatsuak ditu gune zabal honek eta bere ingurua batez ere mendi karetsuek osatzen dute, bere garaierarik garaiena Kapildui mendia (1.177m) delarik. Haranaren erdigunea Izki ibaiak zeharkatzen du Mendebaldetik Ekialdera. Hainbat errekaren urak jaso ondoren, Ega ibaira iristen da. Berezko Parkearen barruan, Izki izena ere baduen haitzartearen gainean, Korres herrixka dago, natura gune izugarri honetan biztanlerik duen herrixka bakarra. Parketik kanpoan Kanpezuko Durruma, Kintana, Urturi, Markinez eta Apellaiz herrixkak kokatzen dira

Sobre el Valle de Izki El alto valle de Izki, de altitudes comprendidas entre los 700 y 800 metros, se halla en la zona oriental alavesa, limitando con los montes de Vitoria por el norte y con la sierra de Cantabria por el sur. Izki fue declarado Parque Natural en 1998. En sus 9.143 hectreas contiene una enorme diversidad de paisajes y es el tercer parque ms grande de la Comunidad Autnoma del Pas Vasco. La mayor parte del territorio se ubica en la cuenca del ro Izki, que constituye una unidad geomorfolgica definida por la uniformidad de sus materiales litolgicos (arenas y areniscas, principalmente) y de su relieve: una sucesin de vaguadas y pequeas lomas formando en su conjunto una cubeta amplia encajada entre montaas calcreas. Los amplios pastos de las zonas altas, donde se alimentan las vacas, yeguas y ovejas, delatan la presencia del ser humano. Un amplio patrimonio cultural transmite la historia de estos valles y montaas: cuevas ratifcales, ermitas, poblados fortificados, tmulos, caleros, castillos, restos arqueolgicos y como colofn el pueblo medieval de Korres, nico pueblo habitado en el interior del Parque. Se trata de una extensa zona de relieve muy suave y suelos arenosos, bordeada por montaas predominantemente calizas, con la cota ms alta en el monte Kapildui (1.177 m). El centro del valle es recorrido de oeste a este por el ro Izki, en el que desaguan numerosos arroyos, cuyas aguas van a parar al ro Ega. En el interior del Parque Natural, sobre el desfiladero del mismo nombre, se encuentra Korres, el nico ncleo de poblacin de este excepcional entorno natural, al que acompaan otros en la periferia, como San Romn de Campezo, Quintana, Urturi, Marqunez y Apellniz (donde podemos encontrar rodales de grandes castaos centenarios).

Izki ibaiak, mendeetan zehar etengabeko El ro Izki, tras siglos de constante

higadurak eraginda, oso haitzarte ederra hondeatu du, Korres-etik Buxanda-rako ibilbidean. Orma harritsu bertikalek eta zuhaitz eta zuhaixka ezberdinek (pagoa, erkametza, arte, ezpela, eta abar) gune hau partekatzen dute, haranari kolore eta ehundura askotako aldaerak eskaintzen dizkiolarik. Hagina eta Donea harkaitzak Arabako Izki Berezko Parkearen hegoaldean daude kokatuta. Kanpezuko Durruma herrixkaren gainean dauden bi malkar harro harritsuak dira, eta beren hartzetan Durrumaren baseliza bitxia dago. Durruma herrixkatik igoera zuzenena, laburrena eta erosoena da, baina Korresetik ere igo daiteke ibilbide polit batetik. Gailurretan balio ekologiko handia duten fauna eta landaretza daude, lauak dira eta familiarekin ibilaldi lasaiak egiteko erabili daitezke. Inguru haietan putreak, arranoak eta bestelako harrapariak ikusi daitezke. Izan ere, lurralde hau Gune babestutzat izendatu zenetik fauna basatia berreskuratu eta biderkatu da. Klima lehorra da eta mendilerroa neguko hile hotzetan ere bisitatu daitezke. Durrumaren baseliza dagoen Kripta harkaitzaren labarretan dago hondeatuta eta urdin sare batek babesten du. Ormak labar-pinturek apaintzen dituzte eta bere baitan XVII. gizaldiko Roman Deunaren irudi bat dago. Baseliza bere garaian brontzea lortzeko erabiltzen zen meategi bat izan zen Mairuen sukaldea deituriko hartzuloan eraiki zuten.

erosin ha excavado un bello desfiladero entre los montes Soila y la Muela, en su recorrido desde Korres a Bujanda. Verticales paredes rocosas comparten este pequeo espacio con una rica variedad de rboles y arbustos haya, quejigo, carrasca, boj... dando al angosto valle una gran variedad de colores y texturas. Las peas de Muela y El Santo se elevan al sur del Parque Natural de Izki, en lava. Son dos altivos escarpes rocosos que se alzan sobre San Romn de Campezo, en cuyos farallones est la curiosa ermita de San Romn. La subida desde San Romn es la ms directa, corta y cmoda, pero tambin se puede ascender desde Korres. Los altos, con una fauna y vegetacin de alto valor ecolgico, son llanos y se prestan a reposados paseos familiares, con la posibilidad de disfrutar del vuelo de buitres leonados, guilas y todo tipo de rapaces, despus de que la declaracin de este territorio como espacio protegido haya permitido a la fauna silvestre recuperarse y multiplicarse. El clima es seco y la sierra se puede visitar incluso en los meses ms fros. La cripta que alberga la ermita de San Romn est excavada en los acantilados de la pea y protegida con una reja. Las paredes estn decoradas con pinturas rupestres y su interior alberga una imagen de San Romn que data del siglo XVII. Para levantar el templo se aprovech una cueva conocida como 'Cocina de los Moros', en su da mina dedicada a la extraccin de bronce.