Está en la página 1de 1

GRAMATIKA 1-2 UNITATEAK Perpausa esanahi osoa duen hizkerako atalik txikiena da.

Letra larriz hasten da eta puntuz amaitzen da. Aditza derrigorrezkoa du. Perpausak bi osagai nagusi ditu: Subjektua eta predikatua. Izenak pertsonak, animaliak, landareak, objektuak eta sentimenduak aipatzeko erabiltzen ditugun hitzak dira. IZENAK BIZIDUNAK:pertsonak eta animaliak dira. BIZIGABEAK: beste guztiak. BEREZIAK: pertsona, animalia, gauza eta toki jakinak adierazteko dira ( Jon, Nemo, Guggenheim, Gorbeia, Bilbo,...) Letra larriz idazten dira. ARRUNTAK: multzo bateko pertsona, animalia, gauza edo lekuak adierazteko dira (mutiko, arrain, museo, mendi, hiri,...) Letra xehez idazten dira.

IZEN ARRUNTAK horrela sailka ditzakegu: ZENBAKARRIAK: zenbatu ahal direnak. (Mendi, museo, zinema, ume, uso,...) ZENBAKARGAITZAK: zenbatu ezin direnak. (Gosea, pena, ura, poza, azukrea, edertasuna,... NEURGARRIAK: neurtu ahal direnak. (Azukrea, ura, gatza, ) NEURGAITZAK: neurtu ezin direnak. edertasuna, pena, gosea,...)

(Poza,

También podría gustarte