Está en la página 1de 7

Euskal langileen kulturaren transmisioa

“Urkiolegi”ren
Azkoitiko langileen huelga
bertsoen eskutik

EKT
Huhezi
Eskoriatza 2009ko uztailak 1
1920an, Azkoitian, makinistek huelga bat egin
zuten; eta nagusiek fabrika itxi; lockouta, alegia.
Gero, guardiek, sei edo zazpi lagun zauritu zituzten.
Urkiolegi-k nahiko hurbildik bizi izan zuen arazo hura
eta hogei bertso jarri zituen. Guk haietako hamabi
aukeratu ditugu, zuei eskaintzeko.
Urkiolegi, Jose Manuel Lizarralde Roteta, Azkoitian
jaio zen 1872an eta 64 urterekin hil zen. Bere
bertsoak, eta beste azkoitiar bertsolari batzuenak,
Auspoaren 95-96 aleetan irakurri daitezke.
1
Mila bederatzirehun
ta hogeigarrenian,
zeruko Aita nago
zure biharrian;
gaizki bizi gerade
paraje onian,
bendizio bat, arren,
zuzendu gaitian.

2
Arrazoietan jarri
gaitian begira:
fabrikarako atiak
zertan itxi dira?
Horrelakorik etzan
justuak balira,
goseak errenditzen
pobriak ai dira.
2
3
Kapitalistak nunbait
ondo ziran bizi:
pobriak lana egin,
haiek irabazi,
jan ta edan, pasiatu
ta ederki jantzi.
Obreruak ez al du
hainbeste merezi?

Urkiolegik kasukonkretu bat, garai batekoa,


isladatzen du bere bertsotetan. Handik honera,
aldaketak somatzen ditugu bai gizartean, eta baita
langilegoan eta lan harremanetan ere. Orain
laikoagoak gara, hiritartuagoak, ikasiagoak agian.
Aldaketak egon dira, bai, lana egiteko eran
-industrializazioa, robotizazioa, globalizazioa,
teknologi berriak, informatika, …- Bainan, bistan da,
funtsean, eta diferentziak alde batera utzita,
laurogeita hamar urte geroago, egoerak bere
horretan jarraitzen duela: alegia, produkzio bideen
eta baliabideen jabegoa, gutxi batzuren eskuetan
dagoela eta gehiengo batek horientzako lanean
dihardugula aberastasuna sortzen.
Eta badirudi, bertso hauetan, Urkiolegi gaur
eguneko antzeko edozein gatazkari buruz ari dela,
botere politikoa eta errepresiboa, botere
ekonomikoaren menpe jartzen denean.

4
Urrilaren seian zan
-esango det klaro-
Asteazken batian
bastante goizaro;
inozentien kontra
hainbeste enpeino,
atzetik nahio zuten
aurretikan baino.

5
Pabrikako sarrera
nahi gendun ikusi,
guardiako jaunak
etziguten utzi;
atzetikan tiroka
balarekin josi,
inor ez ginaren hil
danok gera bizi.
6
Denbora gutxi baten
hainbeste heritu,
lurrera erorita
ziraden gelditu;
gero mediko jaunak
zituzten kuratu,
esan zuten: “Atzetik
dira balak sartu”.
4
7
Beren langile onak
tiroz hil nahian,
milagro bat Jainkuak
ein du Azkoitian;
kapitalista hoiek
joan dan aspaldian
amenazaz pobria
zeukaten azpian.

8
Orain sindikalistak
atera kontuak,
jornalak aindu’itube
eskatutakuak;
saiatu diralako
gizon nonbratuak,
oraindik palta dira
lau artikuluak.

9
Artikulu hoietan
eman zagun kontu
hitzez agindu baina
obraz ez mantendu;
hoiek eiten dutena:
ahal dala bengatu.
Gizonak zertako du
hainbeste gorrotu
5

“Zer da zuentzat transmisioa”, galdetu zigun


asteazken batez, Jone Miren Hernandezek. Eta gure
erantzunak, ondorengo hauek: “daukazuna eta
dakizuna besteenganatzea; edota, jasotakotik eta
bakoitzak beretik, besteei zerbait pasatzea”.
10
Obrero bihotzekuak,
biegu unitu,
geroko esperantzan
ez inor gelditu;
premiako orduan
alkar sokorritu,
Eleiza Santak hala
odenatzen gaitu.

11
Sindikalista danai
eite’iek erregu
txarrak ez du balio,
onez bihar degu:
errespetoz ibili
inola ahal badegu,
langile asuntua
zuzenduko degu.

“Zer da euskal eta zer ez” galdezka ekin genion


ikusturteari, Maialen Lujanbioren eskutik; eta “zein
da euskal kulturaren misioa trans garaiotan”.
Euskal Herrian egiten den kultura oro ez dela euskal
kultura zioen Amezagak eta komunitate politikoa eta
kulturala bereizteko beharra defendatu zuen.
Amaitzera goazen honetan, euskal kultura bakarra
edota euskal kultura ezberdinak (eta agian,
kontrajarriak) ez ote dauden galdetzen diot neure
buruari. Eta Imanol Galfarsorok esana datorkit
burura: “Kultura borroka modu oso bat da, ez
bizimodu bat”

“Utopía kolektiboak berreskuratu behar ditugu


elkartasunaren bitartez” dioenean, bat nator Josu
Zabalarekin. Eta euskal langileen kulturaren
transmisioa landuz, utopiaruntz bidea egingo dugu.
Katea ez da eten!

12
Kantu-lan honek ez du
hainbeste meritu,
despedida emanaz
bihar det gelditu;
gehiago ere badira
esan nahi banitu
mantxarik ez duenak
ez prendarik hartu.
7

También podría gustarte